HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza...

21

Transcript of HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza...

Page 1: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle
Page 2: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle
Page 3: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

orokorraren alde egiten duelako:

● Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

● Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez

dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

● Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

● Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute

gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko

kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

KOOPERATIBA:

Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

lanean ari diren langileekin batera.

Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da.

Page 4: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? Elgoibar ikastolak, 1995. urtean bikaintasunaren bidean hasi zenetik, etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan

du helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an

Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu zuen.

Ikastolak urteak daramatza egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak

adosten eta partekatzen bere hezkuntza komunitate osoarekin eta aliatuekin.

P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak

Ikastolan dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat

dauka eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

begiradapean lan egiten du.

Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

ordezkariek osatzen dutena. Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren

laguntzarako hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.Gurrutxaga Krosa, mendi irteerak,

loteriaren salmenta, kirol jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

Errekurtso Batzordea.

Page 5: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu

liburu edo material didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide izate horrek Herri

Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea

ahalbidetzen digu.

Ikastola-ereduaren ezaugarriak:

● Hezkuntza eredu propioa du

○ Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritzen da

○ Aitzindaria da pedagogia alorrean

○ Prestakuntza eta aholkularitza sendoak jasotzen ditu

● Herritarra da

○ Herritik eta herriarentzat sortua da

○ Kooperatiba da

○ Auzolana eta elkartasuna ditu lan egiteko moldeak

● Euskalduna da

○ Euskaran ardaztutako eleaniztasuna du xede

○ Euskal Herritik mundura zabaltzen da

○ Euskal kultura du ardatz

● Eraldatzailea da

○ Ikasle guztien hobekuntza gisa ulertzen du bikaintasuna

○ Ikerketan, garapenean eta berrikuntzan dihardu

○ Ikasmaterialgintza propioa dauka, berri eta berritzailea

Ikastola ereduan oinarrituz hezkuntza eraldatzen: Pedagogia berrien sustatzailea izanik, Elgoibar Ikastola, Ikastolen Elkarteko kide izanik, partaide da erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan.

Page 6: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle
Page 7: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

HAUR HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK:

Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia

dutelarik.

Haur Hezkuntzan bi eremu lantzen ditugu:

1.- Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera.

2.- Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren ezaguera.

Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan

konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu.

Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik

abiatzen gara. Manipulazioaren, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren

ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez.

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin,

ingelesaren lanketan ere hasten dira.

Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

ikasleentzat.

2014-15 ikasturtetik aurrera ondoren azaltzen den Pausoz Pauso egitasmoa abian dugu,

orain arteko hezkuntza eredua eraldatuz, egungo erronkei era aproposean erantzun ahal

izateko.

Page 8: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

PAUSOZ PAUSO (HH 0-6) Ikastolan ohikoa den berrikuntzen ikerketarako eta esperimentaziorako dinamika jarraiki, eta azkenengo ikasturteetan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta

Hezkuntza Zientzien Fakultateko HAZITEGI ikerketa taldearekin lankidetzan hainbat urrats eman ondoren, geure hautu metodologikoa garatu nahi dugu.

“Pausoz Pauso” ilusio handiz garatzen ari den egitasmoa da. Egun ditugun espazio eta baliabidek aprobetxatuz eta berriak eraikiz, haurraren jolasa ahalik eta aberatsena izatea

helburu duen proiektuaa da hau. Izan ere, haurraren jardun nagusia den jolasari gehigarri bat eransten zaio, eta, era horretan, sormena, aukeratzeko askatasuna eta interes eta

beharrak asetzea bultzaatu nahi dira.

Horretarako, espazioen aprobetxamendua hobetu da eta gelek tailer integralen izaera hartu dute, beren baitan eremu desberdinak garatu ahal izateko:

- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute, antzerki, musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.

- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.

- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko

hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen zaio.

- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku

egiten diogu.

Page 9: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

LEHEN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (LH 1-6)

Derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etapa da. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua, pertsona era integral eta

harmonizatuan garatzen da, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz, egokiago gizarteratzeko.

Etapa hau sei mailek osatzen dute. Ikastetxe integrala izanik, ikasmailen arteko loturak zaintzen ditugu, curriculum

bateratua eskainiz.

Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara. Berarentzat esanguratsuak diren gaiak jorratzen dira. Horien bitartez lan

egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala eta euskararen kontzientzia lantzen ditugu. Informazioa eta

komunikazio teknologia berriak (Ikasys, EKI-LH, informatika programazioa, robotika) eta material didaktiko propioa

erabiltzen ditugu gure jardunean. Euskal Herritik mundura zabaltzen den ikuspegia eskaintzen dugu. Eta guzti horren

helburua etorkizunean pertsona konpetenteak izango diren ikasleak hezi eta formatzea da.

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan

hasitakoari jarraipena emanez.

Page 10: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

PENTSAERA KONPUTAZIONALA ETA ROBOTIKA

Problemetan edo sistemetan pentsatzerako garaian, hauekin konputagailu bat lagungarri izan dadin erabiltzen ditugun

prozesu eta ikuspegiak deskribatzen ditu pentsaera konputazionalak. Ez da erabilgarria soilik arazo informatikoak

bideratzeko, edozein motatako sistema, prozesu edo arazo ulertzeko eta ebazteko baizik.

Pentsaera konputazionala erabiltzean, ondorengo prozesuak erabiltzen ditugu problema bati aurre egiterakoan:

- Arrazonamendu logikoa: aurreikusi eta analizatu

- Algoritmoak: urratsak eta arauak eraiki

- Deskonposaketa: zatitan banatu

- Abstrakzioa: premiazkoak ez diren detaileak ezabatu

- Ereduak eta orokortzeak: parekotasunak aurkitu eta erabili

- Ebaluazioa edo testeoa

Pentsaera konputazionaleko teknikak lantzeko bide zuzenena programatzen ikastea da, hau da, kodea idazteko prozesuan

aritzea pausoz pauso. Kodetze horretarako, objektuetan edo blokeetan oinarritutako programazio lengoaia aurreratuak

daude gaur egun eta horien artean, garrantzi berezia hartu du Scratch-ek.

Azkenik, Robotikarekin, Pentsaera Konputazionalean asmatutako ereduak fisikoki antzemateko aukera dute ikasleek.

Page 11: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETAPAREN EZAUGARRIAK (DBH 1-4)

Derrigorrezko hezkuntzari bukaera ematen dion etapa da eta lau kurtsoz osatuta dago. Derrigorrezko Hezkuntzako

helburua, bizitza laboralean edo ondorengo ikasketak jarraitzeko ikasle konpetenteak heztea da, pertsona era integralean

eta harmonizatuan garatzen , arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz.

Etapa honetan ematen diren aldaketa fisiko eta psikologikoak kontutan izanda, ikasleei abstrakzio ahalmena garatzen

laguntzen diegu. Hartzen ari diren gizartearen eta pertsonen (gurasoak, lagunak, irakasleak…) ikuspegi berria hobeto

ulertzeko trebetasunak lantzen ditugu, hori horrela, pertsonen arteko erlazioetan konpetenteagoak izateko.

Eleaniztasunaren programaren barruan, euskara, gaztelera eta ingelesetik at, frantsesa lantzeko aukera dute DBH etapa

hasieran. Bestalde, ingeles maila hobetzeko asmotan, DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte arloa hizkuntza horretan lantzen

dugu.

Bukatzeko, konpetentzietan oinarritzen den EKI material didaktiko propio berria erabiltzen dugu bertsio digitalean.

Horrek arloak euskarri digitalen lantzea suposatzen du eta, ondorioz, estrategien, prozeduren eta lan ohituren aldaketa

sakona ekarri du.

Page 12: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

EKI DIGITALA (LH 4-5-6 / DBH)

EKI proiektuak, pertsona bere osotasunean hartuta, arlo jakineko edukiez gain, ikasleari bizitza osoan

baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu.

Egitasmoak Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarritzen da, integrazioaren pedagogia

jarraituz, eta ikaslea edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea du helburu.

Oinarrizko konpetentziak horrela definitu dira: Komunikatzen jakitea, Norbera izaten jakitea, Egiten eta ekiten

jakitea, Pentsatzen eta ikasten jakitea eta Elkarrekin bizitzen jakitea.

Gainera, gure Ikastolan hori guztia bitarteko digitalak medio bideratu da, hori baita bidea gure ikasleak digitalki

konpetenteak izan daitezen.

Page 13: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA Hezkuntza Orientazioa gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona

lortzeko darabilgun bitartekoa da. Orientazio Departamentuko kideek etapa desberdinetako ikasleekin, familiekin,

irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta zerbitzuekin elkarlanean ari

da.

Bere zeregin nagusienetakoa aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko

egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko: ikasleen

behaketa, familien aholkularitza, banakako zein taldekako esku-hartzeak, berariazko programen jarraipena, aspektu

esanguratsu desberdinen neurketa eta balorazioa test desberdinak medio, irakasle ibiltariak lan-eremua tutoreekin

batera koordinatzea besteak beste.

KiVa PROGRAMA: PREBENTZIOA, ESKUHARTZEA ETA JARRAIPENA

KiVa ikerketetan oinarritutako eskola jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsateak sortu

eta garatu duena. Programak prebentzioa funtsezkoa dela ulertzen du, baina jazarpen kasuei ere aurre egin behar

zaiela ez du ahazten. KiVa-n ekintza unibertsalak (prebentzioa) eta berariazkoak (esku-hartzeak) uztartzen dira.

Ekintza orokorrak, hau da, tutoreak bideratutako jazarpenaren aurkako saioak, eskola jazarpena prebenitzea dute

helburu nagusi. Berariazko ekintzak (KiVa Taldeak koordinatuak), berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean

bideratzen dira. Horien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima izan diren haur eta nerabeak dira, eta

gainontzeko ikasleek biktimari babesa emateko duten ardura ere aintzat hartzen da. Kasu honetan, helburu nagusia

jazarpen hori gelditzea da.

Garrantzi handia du ikasleen gurasoek jazarpen-egoera guztiak serio hartzea eta Ikastolarekin lankidetzan jardutea

eta konfiantza izatea eskuhartze eran eta hartutako bidean. Seme-alabei jazarpen horretan partaide izan ez daitezen

eskatu behar zaie. Horretaz gain, adierazi behar zaie biktima babes dezatela eta, jazarpen-egoeraren bat ikusiz gero,

heldu bati adierazi behar diotela.

Page 14: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

HIZPRO

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta

frantsesa) irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean

bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan, hizkuntzen trataerari

koherentzia ematen dio proiektuak.

Euskal Herritik mundura goaz, euskaratik, euskaran ardaztutako

eleaniztasunarekin.

Euskaraz Bizi

Programa honek Euskararen normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau

da, Ikastola osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta

funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien

programa da, eta ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du.

Era berean, gure hizkuntza asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza

Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea.

Page 15: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

AGENDA 21

Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta horretarako ESKOLA AGENDA 21

proiektua aurrera eramaten ari da. Hona hemen bere helburuak:

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.

- Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasuna garatu.

- Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

IKT

Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta

ditu. Ikastolak, eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu, ikas-irakaskuntza

prozesuetan zein antolaketan eta kudeaketan.

Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak

bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak

lortzea eta beraiek izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak.

Euskal Curriculumak IKT Konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi

ditugu: “Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen

IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa

kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin

ezagutza sortu eta partekatzeko”.

2014tik Elgoibar Ikastolak IKT Heldutasun Ereduan maila aurreratua, maila

gorena, eskuratuta du.

2008tik daukagu aitortza

Page 16: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Ikaskuntza kooperatiboa proiektuaren helburua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea da, hau da,

denontzako eskola izatea, eskola inklusiboa, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzan aritzen dena, ikaslearen

heziketa osoa lortzeko biderik eraginkorrenean hezituz, ikasle desberdinen arteko, elkarlanean eta elkarri

lagunduz, aprendizaian hobeto aurreratzen laguntzen duen metodologia bultzatuz.

Bestalde, Hezkuntza Kooperatiba izanik (P.M.Urruzuno koop.), kooperazioan oinarritutako eskola bat gara,

irakasleek, haurrek, gazteek eta beren familiek, kooperazio kultura batean murgilduta gaude.

«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» litzateke oinarria.

Kooperatzeko beste era bat: ‘Oin Alai’.

Umeei, heldu bolondresen laguntzaz, ikastolara beraien kabuz eta

modu seguruan oinez joateko aukera eskaintzen duen egitasmoa da.

Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta dago

klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.

Page 17: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

AUBIXA BARNETEGIAN EGONALDIA

Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko Aubixa baserrian

kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute

LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.

Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:

● Haur bakoitzaren autonomian sustatzea

● Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea

Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak

(diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,

etab.

ESKOLA KIROLA Elgoibarko Eskola Kirola aurreko ikasturteetan bezalaxe Eskola Kirol Kontseiluaren ardurapean

antolatuko da, programaren garapena azken ikasturteetako talde berberak burutuko du (Txintxurreta

KZ). Kontseilua, Herri Eskolako, Udal Kirol Patronatuko eta Elgoibarko Ikastolako kirol teknikari

eta zuzendariek osatzen dute.

Kirol programa, asteko entrenamendu saioek, larunbateko jardunaldiek eta egingo diren ekintza

espezifikoek osatuko dute. Helburuen artean azpimarratu kirola ikasle guztiei hurbiltzera bideratua,

albo batera utzita errendimenduaren araberako hautatze prozesuak, eta, baita ere, berdintasun eta

partaidetza balioak bultzatzera zuzendua.

Page 18: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

ESKOLA ORDUZ KANPOKO HAUR ZAINKETA

Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak, familiei laguntzeko asmoz, ohikoa ez den ordutegian ikasleen zaintza eskaintzen du HH 2tik

LH 6ra bitarteko ikasleentzat. Goizeko luzakinaren ordutegian sartzen diren ikasleek aukera izango dute gosaria bertan egiteko. Gosariak

esnea, kakaoa, fruta zatitua, madalena, etxeko bizkotxoa eta gailetak eta abar eskainiko ditu.

Ordutegia

07:30-09:00

16:30-18:00

16:30-19:30

Egun bereziak

JANGELA 2017-18 ikasturtetik aurrera bazkari garraiatuaren sistemaren ordez bertan

sukaldatua eskaintzen da. Hori horrela izateko sukalde berria egin da eta orain arte

genuen jantokia goitik behera berritu da. Guzti horrek eragin nabaria izango du gure

eskaintzaren kalitatean. Adin tarte desberdinetako ikasleen artean bizitza estilo,

autonomia eta elikatze-ohitura osasuntsuak bultzatzeko Ausolaneko begirale taldea

dugu. Elikadura osasuntsua bultzatzeko helburu duten hainbat tailer antolatzen dira

elkarlanean. Txikienentzat ere menua eskainiko da (HH 0 eta HH1). 12 hilabete

bitartekoentzat txinotik pasatutako pureak izango dira, barazki freskoen bidez eginak

eta proteinen eguneko %100 ematen dutenak.

Hilabete bakoitzeko menuaren inguruko informazioa web gunean ikusgai dago. Dieta

bereziak ere eskaintzen dira.

Jangelako erabiltzaileentzat, eguerdiko orduen zaintza bermatzen diegu. Zaintzarako

Ausolaneko eta Atxutxiamaikako begiraleen laguntza dugu eta, hala nahi izanez gero,

ILS-ko hizkuntz akademiak ingeles zein frantseko klaseak ere eskaintzen ditu HH 4

urtetik gorakoentzat.

Jangela Ordutegia

Mailak

1 11:45 HH02

2 12:10 – 12:50 HH 3-4-5

3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3

4

13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH

14:10 DBH (asteazken eta

ostiraletan)

Zerbitzu hau aurrera eramateko gutxienez 6

ikasleek eman behar dute izena ondoren

aipatzen diren egun berezietan: jai-zubiak,

Gabonak, Aste Santua eta uztaileko

oporraldiak.

Jangelan izena emateko zein ez-etortzea adierazteko epe-

muga, aurreko eguneko 13:00ak dira. Dieta berezien

kasuetan, bi egun lehenago adierazi beharko da.

Jangelako zerbitzua kobratzeko eran ere aukera berriak

ditugu. Sustapen berezia izango da ikasturte aldirako

maiztasun jakin baterako konpromisoa hartzen

dutenentzat.

Page 19: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 08:00-17:00

Astearte-Osteguna 08:00-18:00

TEL. 943 74 44 41 – [email protected]

Etapak Ordutegia

HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30

HH 2 Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:05

Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25

HH3tik HH5era Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:40

Opor bezperak 08:55-12:10

Egun osoa

08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30

Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg

Asteaz, Osti

08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10

Page 20: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 9ko 01/2018 Dekretua eta

2019ko abenduaren 11ko Agindua aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:

a) Familia-unitatearen urteko errenta (kontzeptu metagarriak dira, harik eta ataleko gehieneko puntuazioa lortu arte). Gehienez: 1,5

puntu).

– 2018ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu 10.302,60 euroak

gainditzen: 0,5 puntu, bestela 0 puntu.

– Horrez gain, aurreko kasuetan, 0,25 puntu gehituko dira eskatzailea ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko.

b) Bizilekuaren gertutasuna (kontzeptu hauek ez dira metagarriak). Gehienez: 5 puntu

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu

mugakideetatik kanpo. 0,5 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia: 2 puntu (puntu horiek bateraezinak

dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean lan egiteagatik ematen diren

puntuekin).

c) Ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak izatea (kontzeptu hauek ez dira metagarriak). Gehienez: 9 puntu

– Neba-arreba bat edo gehiago daude matrikulatuta eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean: 9 puntu.

– Eskatutako ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean lan egiten dute aitak, amak edo legezko tutoreak: 7 puntu (puntu horiek

bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxearen eragin-eremuan lan egiteagatik ematen diren

puntuekin).

d) Familia ugariko kide izatea.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 1 puntu eta maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

e) Familia-harrerako egoera. Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: 1 puntu.

f) Desgaitasuna (kontzeptu honengatik gehienez jaso daitezkeen puntuak: 2 puntu):

– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.

– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo neba-arrebaren batena baldin bada: 1 puntu.

g) Kooperatiba-bazkide izatea.

– Familia unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik: 0,5 puntu.

h) Puntu 1, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde (Organo Gorenaren 2020-01-21eko erabakia).

- Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik edo ikastolako bazkidearen seme-alaben alde.

Page 21: HERRI ONURAKO KOOPERATIBA - Elgoibar Ikastola · Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle

Eskaerak aurkezteko egutegi eta onarpen-epe komunak.

(EHAA 2020-01-16)

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako egutegi

komun hau ezartzen da, eskabideak aurkezteari eta ikasleak onartzeari dagokienez:

• Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.

• Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 25a. (*)

• Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 17. (*)

• Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 25era arte.

• Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25ra arte.

• Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 31a. (*)

• Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 21a. (*)

• Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 30era arte.

• Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 5era arte.

• Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 20tik 27ra arte.

• Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 18ra arte.

(*) Gardentasuna eta onartzeko prozesuaren parte-hartzaileen datu pertsonalen babesa batzeko asmoz, zerrenda Hezkuntza

Sailaren atarian jakitera emango da, «Ikasgunea» (https:// ikasgunea.euskadi.eus). Bertan, nortasuna egiaztatuta, eskatzaileek

eskura izango dituzte eskabidean adierazitako ikastetxeen zerrenda.

Ikastetxeek ez dute publikoki erakutsiko zerrenda, baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute.