HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika...

12
1 Koldo Mitxelena Elissalt, Errenteriako Goikokalean jaio zen 1915eko abuztuan. Hirurogeitamabi beteak zituen, beraz, hil zenean. Txikitan oin batean tumore xuri bat sortu zitzaion, eta urtetan egon zen gaixo; ez zuen lagunarteko jolasik ezagutu zortzi urte bete zituen arte. Aita otargina zuen, eta honen ondoan, herriko berriketak entzuten zituen bitartean ikasi zuen irakurtzen, eta, beste eginkizunik gabe, oso zaletu zen; batez ere euskarazko paper eta aldizkariak izaten zituen gertuen, aita oso abertzalea baitzuen. Zeruko Argia batez ere; baita erdarazko Salgari eta Julio Verneren abenturak ere, hauek bizi zituen geldi egon behar horren truke. Hala, Sarako Dr. Lerenboure-k sendatu zuenean, zortzi bat urte zituela, hasi zituen eskolak eta lagunarteko jolasak. Gerraurrean amaitu zuen batxilergoa, 1935ean. "Abertzale, etxean egin ninduten", dio berak, "baina ez ninduten alderdi bateko eraginetara bultza; hala ere, 'Eusko-Gaztedi Kiroltaldean' aurkitu nintzen lagunekin Arturo Campión-ek Errenteriako batzoki berria hitzaldi batez inauguratu zuenean". Hogeitabat urte bete gabe zituen gerra lehertu zenean, eta batez ere errenderiarrez osatu zen "Itxarkundia" batailoian izena eman eta egin zuen ezarri zioten gerra. Gero, gorroterrian galtzea suertatzen zaienen prezio gogorra ordaindu behar izan zuen: bizia txiripaz salbu lortu bazuen ere, ia zortzi urteko espetxe zigorra beterazi zioten, bi alditan: lehenengoa, sei urtekoa, eta bigarrena, bi urtekoa. Gero egin zituen lan guztiak burutzeko denbora gerraondoko jazarpen eta trabaz mingostuak izan ziren (M. U.). AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza HERRIKO SEME

Transcript of HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika...

Page 1: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

1

Koldo Mitxelena Elissalt,Errenteriako Goikokalean jaio zen1915eko abuztuan.

Hirurogeitamabi beteak zituen,beraz, hil zenean.

Txikitan oin batean tumore xuri batsortu zitzaion, eta urtetan egon zengaixo; ez zuen lagunarteko jolasikezagutu zortzi urte bete zituen arte.Aita otargina zuen, eta honen ondoan,herriko berriketak entzuten zituenbitartean ikasi zuen irakurtzen, eta,beste eginkizunik gabe, oso zaletuzen; batez ere euskarazko paper etaaldizkariak izaten zituen gertuen, aitaoso abertzalea baitzuen. Zeruko Argiabatez ere; baita erdarazko Salgari etaJulio Verneren abenturak ere, hauekbizi zituen geldi egon behar horrentruke.

Hala, Sarako Dr. Lerenboure-ksendatu zuenean, zortzi bat urtezituela, hasi zituen eskolak etalagunarteko jolasak.

Gerraurrean amaitu zuenbatxilergoa, 1935ean.

"Abertzale, etxean egin ninduten",dio berak, "baina ez ninduten alderdibateko eraginetara bultza; hala ere,'Eusko-Gaztedi Kiroltaldean' aurkitunintzen lagunekin Arturo Campión-ekErrenteriako batzoki berria hitzaldibatez inauguratu zuenean".

Hogeitabat urte bete gabe zituengerra lehertu zenean, eta batez ereerrenderiarrez osatu zen "Itxarkundia"batailoian izena eman eta egin zuenezarri zioten gerra. Gero, gorroterriangaltzea suertatzen zaienen preziogogorra ordaindu behar izan zuen:bizia txiripaz salbu lortu bazuen ere, iazortzi urteko espetxe zigorra beterazizioten, bi alditan: lehenengoa, seiurtekoa, eta bigarrena, bi urtekoa.

Gero egin zituen lan guztiakburutzeko denbora gerraondokojazarpen eta trabaz mingostuak izanziren (M. U.).

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HERRIKO SEME

Page 2: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

2

LAGUN-TALDEA.Burgos-eko presondegian (1942).1. Felipe Lizaso 7. Alejo Artaza2. Jose Manuel Añon 8. Ander Arzelus3. Javier Artaza 9. lñaki Unzeta4. Pedro Zeberio 10. Koldo Mitxelena6. Emiliano Azkarraga 11. Luis Sansinenea

NORTASUN ERNEA

Zientzi gizonaren zehaztasunarekinneurtzen zuen bere burua, bere lanak,eta askotan besterenak ere; beretzathertsia bazen, hala izaten zenbesterentzat, askotan ironiaz, etanoizbehinka eztenkari garratza ere izatenbazekien eztabaidetan, batez ereidatzietan.

Pentsamoldez zabala zen gizona,bihozkorra zen, bestalde, eta bazekienzabal-gozoa izaten ere, batez erelagunkorra irakaskuntzan:Mitxelenagandik tesiak eta liburuakegiteko laguntza oparoa jasotako askoda, seguraski Koldok berak jasotakoakbaino askoz ere zabalago emanak, etaberak jasotako hauek aitortzea ezzitzaion batere kostatzen, batzukpolitikaz bestelakoak izan baziren ere.(M. U.).

GERRA ETA GERRAONDOKOAK

Koldo Mitxelena ez zen, noski,gerrarako gizona, baketsua baizik; bainaezarri ziguten gerran "geure buruadefendatu besterik ez genuen egin", etahonetan ahalegindu zen.

Bere alaba Itziarrek dioen bezala:gerrako denboran egin behar izanzuena lasaitasun batez joan zitzaion.Gerraondokoa izan zen okerrena: errugabeko zigorrak jasan behar izan zituen,eta injustizia eta mendekua, bengantza,izan ziren Koldorentzat jasatengaitzenak.

Berak jasan zituenak baino, bere amaJoxepa Inaxi Elissalt-ek, alargun etaetxean bakarrak, sufritu behar izanzituenak baizik.

Lehenengo sei urteko gartzelalditikitzuli zenean esan omen zion, amaeuskaldunaren sotiltasunarekin: "Etorrial zara? (M. U.).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 3: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

3

EUSKALDUNAK, BURGOS-eko PRESONDEGIAN. Lagunarte zabala bildu zen gerraondoko berehalako urteetan.

1 .Antonio Guria3. Ramón Laniella4. Cecilio Iturrospe5. Francisco Arruti6. Fernando Aristizábal7. Máximo Andonegi8. Abel Martín9. Koldo Mitxelena10. Emiliano Azkarraga11. José Miguel Sarasola12. Pedro Zeberio16. Marcos Azkarate17. Bonifacio Apalategi18. lñaki Urbieta19. Genaro Arregi21. Koldo Aranzábal22. Francisco Murúa24. Juan José Barrutia25. Sebastián Elizalde26. Telesforo Goienetxea

27. Peli Salegi28. Julián Lazkano29. José Manuel Mendizábal30. José María Loinaz31. Anselmo Albizu32. Felipe Lizaso33. Luis Sansinenea Almandoz34. Eugenio Errizkin35. José Manuel Añón37. Pablo Bolinaga38. Domingo Biteri41. José Rezola42. Bernabé Orbegozo43. Joseba Salegi44. José Manuel Iradi45. Pedro Iruretagoiena

46. Ander Arzelus47. lñaki Unzeta48. Lino Lazkano49. José María Gallastegi50. Fernando Subiñas53. Juan Polo55. Eugenio Murúa56. Francisco Urretavizcaya57. Joaquín Garmendia58. Imanol Mugika59. Ramón Jauregi61. Tomás Rodríguez62. Karmelo Lasarte63. Luis Sansinenea Zudupe64. Pedro San Miguel65. Román Bidaburu

Page 4: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

4

ESKOLARIK GABEK OHIZKUNTZA

Eskolarik gabeko hizkuntza zuenKoldo Mitxelenak berak, eta inguruanzituen euskaldunek.

Herri osoa zen euskaraz ikasigabea.

Menéndez Pidal-en liburua:Gramática histórica española, izan zenesnatu zuena; alegia, horrelako zerbaitbehar zuen euskarak, eta behar badaKoldo berak zerbait egin zezakeenbere aldetik.

Euskaraz jantzia zen euskaldunbatekin gartzelan aurkitzeak egin zionon handia; Ander Arzelus, izan zenhau, kazetaritzako lanetan "Luzear"ezizenez izenpetzen zuen kazetarihandia, eta Gipuzkoan genuen euskalantzerkiaren kritikorik onena; gogozaitortu du beti Koldok Arzelusi zionzorra. Eta ez hizkuntza aldetikbakarrik, baita hizkuntza ikusteko zuenmodutik ere (M. U.).

UNIBERTSITATEA

Gure herriaren eta euskararenkasuan bezala, Koldo Mitxelenarenikasketak gartzela izan zutenUnibertsitate. Aurretik Unibertsitateaninoiz izan gabe egin zituen azterketanagusiak.

Gaurko Unibertsitatea, irekia etapublikoa nahi zuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Argazkia: Barcelonako Unibertsitate Autonomoan,Doctor Honoris causa izendatu zutenean.

Page 5: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

5

Koldo Mitxelena, Filologia Klasikoanlizentziatu zen Madrilen, 1951, etabertan doktoratu zen, 1959an, euskalfonetika historikoazko tesi batez, cumlaude.

Urte batzutan latin irakasle institutobitan izan ondoren, 1967an lortu zuenSalamancako UnibertsitateanIndoeuropar Katedra, Espainianlehena. 1969-1970 ikasturteanSorbonne-ko Unibertsitatean (Parisen)eman zituen HizkuntzalaritzaOrokorraz eskolak, halaber hangoÉcole Pratique de Hautes Études-eneuskarari buruzko ikastaro bat.

Euskal Herriko Unibertsitatearenametsa gauzatzen hasi zenean,Salamanca utzi eta Gasteiza etorrizen: 1977-1978 ikasturtean emanzuen jadanik ikastaro bat euskararenhistoriaz Arabako lkastetxeUnibertsitarian eta, Fakultatea sortuahala, Indoeuropar eta Euskal Sailarenburu bihurtu zen. Zahar-saritu artebertan egon zen. 1985eanUnibertsitateko lehen irakasle emerituaizan zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

"Julio de Urquijo" Mintegia Gipuzkoako Diputazioan sortuzen, euskalari hark utziriko liburutegi aberatsaren inguruan.Hitzaldiak eta euskalarien arteko harremanak Mintegiari eskerantolatzen ziren urte luzeetan Donostian. Baina Mintegiarenfruiturik hoberena, zalantzarik gabe, 1967az gero argitaratzenden aldizkaria dugu, Anuario del Seminario de Filología Vasca"Julio de Urquijo", euskal ikasketez aldizkari garrantzitsuena,gaur egun Gasteizko Euskal Filologi Sailari atxikia (E. K).

FONETICA HISTORICA VASCAMitxelenaren tesi gaia. Liburuak hiru argitaraldi izan ditu

(1961, 1977 eta 1985ean). Euskara zaharra eta berriagoaaztertzen dira bertan, soinuen aldetik, datu gopuru etazorroztasun miresgarriarekin. Tituluak iragartzen duena bainogehiago ematen du liburuak: ia euskal gramatika historiko batda Fonética histórica v asca (E. K).

MAISU ETA IRAKASLE

Page 6: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

6

Goi mailako hizkuntzalaria genuenMitxelena. Filologia Klasikoaz artikulubatzu egina, nabarmendu zen orobatHizkuntzalaritza Orokorreannazioarteko mailan. Euskararenikerkuntzari dagokionez, euskallinguistika eta filologiaren oraingooinarriak berak ezarri zituen. Bateregehiegikeriarik gabe esan daitekeMitxelena izan dela euskalari gorena.Euskararen iker-alor guztiak ukitzenzituen, gainera, hots, linguistika etafilologia, literatur kritika, etab.

Egile ez-ezik, eragile izan da KoldoMitxelena. Euskal HerrikoUnibertsitatea abiarazten etasendotzen laguntzeaz gainera, tesi,tesina eta gainerako iker-lan anitzensuztatzaile aritu da, Euskal Herrian etahemendik kanpo.

Euskaltzaindiak mende erdia betezuenean, 1968an, eman zitzaionMitxelenari euskara bateratzekooinarri-txostena egiteko agindua. Baieta ederki bete ere (E. K).

MITXELENA UNIBER TSITARIA

Unibertsitate ikasketak gartzelanhasi zituen Koldo Mitxelenak. Gudari-eta preso-ohia izateagatik zuenoztopoa gainditu zuenean, eskubideosoko irakasle bihurtu zenSalamancan (urteoro urteoro mintegiaketa hitzaldiak ematen zituen hanlehen). Parisko Unibertsitateak deitua,ikasturte bat pasa zuen Sorbonne-n.Azkenik, 1977az gero, Euskal Herrianhasi zen irakasten Unibertsitatemailan: ikastaro ireki bat eman zuen1977-1978 ikasturtean, eta hortikaurrera indoeuroparraz eta euskarazeskolak eta doktoradutza ikastaldiakGasteizko Fakultatean. (E. K).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

II. Euskal Mundu-Biltzarrean (1987).

Martinet-ekin Hizkuntzalarien NazioartekoJardunaldietan (Leioa, 1980).

Page 7: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

7

MITXELENA J AKITUNENLAGUNARTEAN

Frango goiz hasi zirenhizkuntzalariak Mitxelenarenmerezimenduak aintzat hartzen.Euskaltzain osoa da, 1952az gero, etaEspainiako Erret AkademiakoUrgazlea, 1963an izendatua. 1956anSociété Linguistique de Paris delakoakbere lagunen artean jaso zuen, etahandik laster Linguistic Society ofAmerica-k. Symposium, kongreso etagainerako batzarre zientifikoetanantolatzaile eta partehartzaile izanada.

Merezimenduengatik anitz sari emanzaizkio Mitxelenari. Aipa dezagunhemen: Ossian Saria (F.V.S.fundazioarena, Hamburg), MenéndezPidal Saria, Alfonso X.a JakitunarenGurutze Handia, BarcelonakoUnibertsitate Autonomoan etaBordelekoan Doctor honoris causa,etab.

Mitxelenak harreman asko etasendoak izan ditu hizkuntzalariospetsuenekin: Azkue, Urquijo, Tovar,Martinet, Alarcos, Lapesa, Schmidt,Lafon, Allières, Coromines, Albertos,Rohlfs eta abar luze bat. (E. K).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Coromines-ekin, Pirinioetan, landa-lanetan.

Page 8: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

8

"Nik matematikalari izan nahi nuen",esaten zuen Mitxelenak. Eta egiazmatematika ez zuen behin ereeskuetatik urruti izan. Baina gartzelanMenéndez Pidal-en Gramátícahistórica española liburua irakurri zueneta euskarari zegokiola horrelakozerbait egin zitekeela pentsatu.

Bizitzak horretaraturik, beste alor batutzi behar izan zuen, erdizka bederen:Hizkuntzalaritza Orokorra. "Ni gogozkontrako filologoa naiz." Baina KoldoMitxelena ederki gailendu da bi alorhorietan. Ezagunak dira, esaterako,hizkuntza indoeuroparrez argitaratzenziren liburu eta artikuluei buruzkoMitxelenaren kritikak.

Euskal fonetikaz landara, agianmaiteen zituen gaiak onomastika etahiztegigintza ziren. Apellidos vascosliburua (1. argitaraldia 1953) mugarriantzo gelditu da euskal eta ingurukodeituren ikerlan-esparruan, datuugaritasunagatik eta analisizorrotzagatik.

Hiztegigintzaz denaz bezanbatean,Landuchioren hiztegia (16. mendekoa)argitaratu zuen Mitxelenak, M. Agud-ekin batera, sarrera bikain batekin(1958), eta sari bat irabazi zuen bereEstudío sobre las fuentes delDíccíonarío de Azkue liburuaz (1970).Zorigaiztoz, aspaldisko hasia zuenOrotariko Euskal Hiztegia burutu gabeez ezik, lehen liburukia, 1987koabenduan argitaratuko dena, ez zuenkalean ikusi ahal izan (E. K).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Egan aldizkarian, kritika -eta dibulgazio- lanzabala burutu zuen Mitxelenak.

Page 9: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

9

Hizkuntzalari jakituna ez-ezik, euskalidazle euskaltzalea izan da KoldoMitxelena: euskara, bere aberriarenhizkuntza bezala ere maite izan du.Maitasun horren zerbitzuan erabili ditubere jakitatea eta idazle-dohainak.lrakurle xumea eta euskal idazlegojasoagoa, denak izan ditu gogoan berelan teoriko, kritika eta kulturiruzkinetan.

Besteak beste, maisugo horrek bilantegi ditu, behinenak: EganDonostiako aldizkaria (1951) etaEuskaltzaindia. Euskararen historia,berorren Literaturarena, gaur egunekoegoera, etorkizunerako erizpideak:guztiaz eskaini du bere gogoetaargigarria.

Euskararen iraganaz, mugarria denhainbat lan utzi du Mitxelenak: Sobreel pasado de la lengua vasca (1964),Lenguas y protolenguas (1962),Apellídos vascos (1953), Textosarcaicos vascos (1964) eta beredoktore-tesia izan zuena, adibidez:Fonética histórica vasca (1961).Hizkuntzaren lehena eta ondarea jasoditu horietan. Ez da ahantzi behar,

gainera, euskal Literaturari ere emanziola begiratu on bat: Historia de laLiteratura Vasca (1960). Alor hainezberdinetan, beti ere maisuki mintzatuda.

Batez ere euskarazeuskaltzaleentzat idatzi dituenetaneuskal kulturaren egunean egunekoarazoez ere arduratu da. Mezu hauMitxelenaren idazlan hautatuak deituliburuan dago bilduta (1972). Aberatsadu hori, eta aberatsa bere prosa trinkoeta zintzelatua. Kultura jaso etazabalekoa ageri da autorea, kritikarizolia, euskalgintzaz biziki urduri. Lanhauetan dugu batipat idazle-belaunaldigazteagoaren gidaria.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskal Literaturaren kritikaririkargienetakoa izan da Koldo Mitxelena.

EUSKALARI EUSKAL TZALE

Page 10: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

10

Euskararen orainaz eta etorkizunazere arduratutako jakituna izan daMitxelena. Hizkuntza gaurkotu beharragarbiki ikusi zuen, eta horretarakolanetan zuzenki parte hartu, bileretanez-ezik, eztabaidetan ere. Ezagunakdira xede horrekin egindako txosten,artikulu eta liburuak.

Euskarari bere geroa segurtatzekoMitxelenak utziko digun altxorrikoparoena Orotariko Euskal Hiztegiadugu (1987): hondorik gabeko gordairuhonetan metatuko dira, inoiz eta besteinon baino areago, euskararenaberastasunak. Zoritxarrez, obrarenale bat ere ez du argitaratuta ikusterikizan autoreak (J. H.).

MITXELENA EUSKAL TZAINA

Euskaltzain oso izendatua izanzenetik (1952), Erakunde honenbarnean gizon ardatza izan daMitxelena, heriotza arte. Eginkizunorokorretan bazkide bezala,Zuzendaritzan, askotan Batzorde-burugisa eta Iker-Sailaren arduradunbezala, Euskaltzaindiaren azkenhogeitamar urteetan Mitxelenarenerizpideek eta asmoek pisu handiaizan dute Akademian. Euskarabaturako lanetan (ArantzazukoTxostena, aditz baturakoproposamena, etab.), hiztegigintzan,euskal gramatikan: une gakoetanpresente da jakitun hau.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Argazkiak: Euskaltzaindiko sarrera(Errenteria, 1961-I-22).

Euskaltzaindiarekin (1986-XII-19).

Page 11: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

11

MITXELENAREN IDAZLANHAUTATUAK

Mitxelenaren euskarazko lanakaldizkarietan agertu izan dira batezere, eta sakabanatuta daude. Halaere, 1972rarte idatzitakoen bildumaegokia da Mitxelenaren idazlanhautatuak hau, P. Altunak paratua etaBilbon argitara emana.

OROTARIKO EUSKALHIZTEGIA

Hizkuntza arautu eta idatzietan,hiztegi orokorrak leku nagusia izan ohidu hizkuntzaren erabiltzaileen artean.Euskal hiztegien historian, gaurdainobik bederen eragin zabal etairaunkorra izan dute: LarramendirenDíccionario Trílingüe deituak (1745)eta Azkueren Díccionario Vasco-español-francés-ek (1905-1906).Euskara idatziaren arorikemankorrenean, laurogei urtetan,Azkuerena izan da hiztegi gidaria.Mitxelena eta beronen lankideenOrotariko Euskal Hiztegia-rekinaurrera-pauso handi berria emango daondoko euskararen onetan: lanizugarri eta bazterrezina.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Mitxelena kezkati agertu izan da hizkuntzak azken urteotandaraman gaurkotze-abiadaren aurrean. Beti uste izan dueuskararen historia, lehendik duguna alegia, ahalik ongienezagutuz egin behar dela gaurkotze-lan hori. lkuspide horretatikere begira liteke Orotariko Euskal Hiztegia-ren lana.

Page 12: HERRIKO SEME · 2007. 10. 1. · Euskal fonetikaz landara, agian maiteen zituen gaiak onomastika eta hiztegigintza ziren. Apellidos vascos liburua(1. argitaraldia 1953) mugarri antzo

12

EUSKARAREN B ATASUNA

Euskal dialektologiaz beti arduratuizan bada ere, Mitxelenak era bereanbeti azpimarratu du euskararenfuntsezko batasuna. Euskara literariobaturanzko proposamen akademikoorokorra berak prestatu zionEuskaltzaindiari, ArantzazukoBatzarrerako (1968). Proposamenharen inguruan sortutako eztabaidasozialean, Euskaltzaindiarekin egonizan da Mitxelena, geroztik.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lizardiren poema honen gain eman zuen Koldo Mitxelenakbere eskua, Schommer-en argazki honetan: Adiskidejoanari agurra da olerki hau, ondoko hitzetan ikusdaitekeenez. Guk, hemen, jakitun langileari ohore,adeitasunez!