HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare...

24
Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde- lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Ane Barrenengoa Zubizarreta Begoña Barroso Nombela Daniel Masciarelli García Julia Manso Prieto Raquel de Andrés González IRUDIAK Alademosca il·lustració Digitalartis Gustavo Otero Jordi Baeza José Luis Navarro EDIZIOA Begoña Barroso Nombela Daniel Masciarelli García Julia Manso Prieto Raquel de Andrés González PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. Natura Zientziak 3 LEHEN HEZKUNTZA

Transcript of HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare...

Page 1: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Ane Barrenengoa Zubizarreta Begoña Barroso NombelaDaniel Masciarelli GarcíaJulia Manso PrietoRaquel de Andrés González

IRUDIAK Alademosca il·lustracióDigitalartisGustavo Otero Jordi BaezaJosé Luis Navarro

EDIZIOA Begoña Barroso Nombela Daniel Masciarelli GarcíaJulia Manso PrietoRaquel de Andrés González

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández

LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Natura Zientziak3 LE

HEN

H

EZK

UN

TZA

Page 2: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen
Page 3: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

3

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea aldatzen ari denez etengabe, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

entsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza funtsezkoa da ikasleak beren osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

Page 4: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

4

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak garatu ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

Page 5: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

5

Has gaitezen! ............................................................ 9

1. unitatea. Elikadura eta osasuna ......................... 13

2. unitatea. Gure gorputzaren funtzionamendua .. 29

Elkarlanean ............................................................. 46

Minilab ................................................................... 48

3. unitatea. Izaki bizidunak eta haien harremanak ............................................. 49

4. unitatea. Animalien eta landareen sailkapena .. 67

Elkarlanean ............................................................. 84

Minilab ................................................................... 86

5. unitatea. Materia eta haren aldaketak .............. 87

6. unitatea. Energia eta makinak ......................... 103

Elkarlanean ........................................................... 124

Minilab ................................................................. 126

Orain ingelesez ..................................................... 128

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera ............................................ 132

Aurkibidea

Page 6: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

6

Edukien mapa

Unitateak Edukiak

Has gaitezen!

1. Elikadura eta osasuna

Elikagaien mantenugaiak

Dieta osasungarria Elikadura-ohiturak eta -arazoak

Osasuna eta ohitura osasungarriak

2. Gure gorputzaren funtzionamendua

Harremana. Lokomozio-aparatua

Ikusmena eta entzumena

Ukimena, usaimena eta dastamena

Nutrizio-funtzioa

Elkarlanean Zenbaki berdinak elkarrekin. Lehen sorospenetako teknikak identifikatuko ditugu

Minilab Zenbat koipe dute elikagaiek?

3. Izaki bizidunak eta haien harremanak

Izaki bizidunak Animalien bizi-funtzioak

Landareen atalak

Landareen bizi-funtzioak

4. Animalien eta landareen sailkapena

Animalia ornodunak

Animalia ornogabeak

Landare loredunak

Landare loregabeak

Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen ditugu

Minilab Dilista bat ereiten

5. Materia eta haren aldaketak

Materiaren propietateak eta materia motak

Materiaren egoerak

Materiaren aldaketak

Materialak

6. Energia eta makinak

Energia motak eta energia-iturriak

Beroa eta elektrizitatea

Argia eta soinua Energiaren erabilera arduratsua

Elkarlanean Orri birakaria. «Urrezko hiru arauak» nola erabili ikasten

Minilab Argiaren koloreak aurkitzen

Page 7: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

7

Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

Aisialdia eta atsedena

Bakailaoa, bai goxoa! Nire aisialdia antolatuko dut

Ugalketa eta bizitzaren aroak

Kukubel Hazkuntza-grafiko bat interpretatu eta egingo dut

Ekosistemak Izaki bizidunen arteko harremanak

Landetako liburutegia Landare bat marraztuko dut

Animaliak eta landareak aztertzen

Aitonaren zuhaitza Animaliak gakoen bidez identifikatuko ditut

Indarrek aldaketak eragiten dituzte

Urrezko belarritakoak Esperimentu bat egin eta interpretatuko dut

Energia eta makinak Makinen atalak Asmakizunak eta zientziaren aurrerapenak

Leiho bat eta leiho bi Txalupa motordun bat egingo dut

Page 8: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

8

Liburuan erabili diren ikurrak

Koloretako kapelak

Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.

Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.

Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.

PENTSAMENDUA

SORMENA

EMOZIOAK

Page 9: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Ikastetxean, jarduera asko egiten dira. Deskribatu gehien gustatzen zaizkizunak.

Zer egin nahiko zenuke lehen eskola-egunean?

Kontatu ikaskideei oporretan gertatu zaizun zerbait interesgarria.

Has gaitezen!

9

IRADOKIZUNAKBultzatu ikasleak beren sentimenduak eta gustuak askatasunez adieraztera.

Page 10: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Erantzunak1 Bizi-funtzioak hauek dira: nutrizioa (energia eta materialak behar

ditugu, hazteko eta eguneroko jarduerak egiteko), harremana (gure inguruan zer gertatzen den jakin behar dugu) eta ugalketa (seme-alabak izan ditzakegu).

2 Ukimena (eskua); dastamena (mihia); entzumena (belarria); ikusmena (begia); usaimena (sudurra).

3 EE. Gure gorputzak ondo funtzionatzen badu eta gure eguneroko jarduerak egin baditzakegu, osasuna dugu.

4 EE. Ohitura osasungarri nagusiak higienearekin daude lotuta (jan aurretik eskuak garbitzea, jan ondoren hortzak garbitzea, egunero dutxatzea, etab.); atsedenarekin, Lehen Hezkuntzako haurrek egunero hamar ordu gutxienez egin behar baitute lo; jarduera fisikoarekin, hezurrak eta giharrak indartzen baititu, eta dibertigarria baita.

5 EE. Fruta eta barazkiak egunean zenbait aldiz jan behar ditugu. Hala ere, gozokiak, pastelak, azukredun freskagarriak eta beste produktu batzuk neurriz hartu behar ditugu.

Gure gorputza

Ikasturte honetan, zure gorputzari buruzko gauza berri asko ikasiko dituzu. Izaki bizidun guztiek bezala, gizakiok ere hiru bizi-funtzioak egiten ditugu.

1 Zein dira hiru bizi-funtzioen izenak? Lotu haietako bakoitza goiko irudian dauden testuekin.

2 Idatzi zure koadernoan bost zentzumenen izenak, eta lotu organo hauekin.

3 Azaldu zer den osasuna.

4 Idatzi egunero betetzen dituzun hiru higiene-arau.

5 Idatzi egunero jan behar dituzun bi elikagai eta neurriz jan behar dituzun beste bi, elikadura osasungarria izan nahi baduzu.

Energia eta materialak behar ditugu, hazteko eta eguneroko jarduerak egiteko.

Badakigu zer gertatzen den gure inguruan.

Seme-alabak izan ditzakegu.

10

IRADOKIZUNAKIkasgelako zenbait dinamika edo jolas oso lagungarriak izan daitezke, ikasleek bizi-funtzioak eta zentzumen-organoak gogoratu ditzaten.

Page 11: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Erantzunak1 EE. Hazteko, landareek eguzki-argia, ura, airea eta lurreko

substantziak behar dituzte. Animaliek, berriz, ura eta beste izaki bizidun batzuetatik ateratzen dituzten mantenugaiak behar dituzte; hots, beste animalia batzuk jaten dituzte.

2 EE. Zurtoina edo enborra, hostoak eta fruituak (ezkurrak). Zurtoinak landareari eusten dio, eta adarretan banatzen da. Hostoek eguzki-argia hartzen dute. Fruituek haziak dituzte,

eta hazietatik, beste landare batzuk sortuko dira.

3 EE. Zuhaitz bat da, enbor lodia eta luzea baitu, eta adarrak goialdean sortzen baitzaizkio.

4 EE. Irudian, arrautzak dituen habia bat dago. Hegazti baten arrautzak dira. Hegaztiak animalia ornodunak dira, bi hego eta bi hanka dituzte; jateko, mokoa erabiltzen dute eta ez dute hortzik; eta gorputza lumaz estalita dute.

Izaki bizidunak

Animalia- eta landare-talde nagusiak zein diren ikasiko duzu, baita haiek bereizten ere, landa-gidak eta identifikazio-gakoak erabiliz.

1 Zer behar dute landareek hazteko? Eta animaliek?

2 Idatzi irudian ageri den landarearen atalen izenak. Azaldu atal bakoitzaren funtzioa.

3 Zer ikusten duzu irudian, zuhaitz bat, zuhaixka bat edo belar bat? Azaldu zergatik dakizun hori.

4 Animaliarik al dago irudian? Hala bada, azaldu zer animalia mota den, eta idatzi haren ezaugarriren bat.

Animaliak eta landareak izaki bizidunak dira; beraz, jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira.

Has gaitezen!

11

IRADOKIZUNAKGaldetu ikasleei zer animalia eta landare ezagutzen dituzten. Ikasleek izenak esan ahala, idatzi zerrenda batean.

Page 12: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Materialak, energia eta makinak

Gauzak zerez eginda dauden jakingo duzu, eta material horien propietate nagusiak zein diren. Gainera, makinak zer diren ikasiko duzu, eta zeri esker funtzionatzen duten.

4 Begiratu goiko irudiari:

Makinarik al dago irudian? Zertarako balio du?

Eskuzko makina da, ala automatikoa?

Zer behar du funtzionatzeko?

1 Eman material naturalen eta material artifizialen beste hiruna adibide.

2 Azaldu materialen propietate hauek: erresistentzia, elastikotasuna, malgutasuna eta gardentasuna.

3 Lotu aurreko propietateak irudi hauetan ageri diren objektuekin:

Objektu batzuk material artifizialez egiten dira, adibidez plastikoz. Material artifizialak beste material batzuetatik lortzen dira.

Beste objektu batzuk jatorri naturaleko materialez egiten dira; esaterako, zurez.

12

Erantzunak1 EE. Naturalak: kotoia, buztina edo burdina. Artifizialak: beira,

papera edo zementua.

2 EE. Material erresistenteek pisu eta indar handiak jasan ditzakete, apurtu eta tolestu gabe. Material elastikoek hasierako forma berreskuratzen dute, deformatu ondoren. Material malguak apurtu gabe toles daitezke. Material gardenek haietan zehar ikusteko aukera ematen dute.

3 EE. Leihoa gardena da. Eskultura erresistentea da. Malgukia elastikoa da. Soka malgua da.

4 EE. Xurgagailu bat dago irudian. Lurretik hautsa eta beste elementu batzuk xurgatzen ditu. Makina automatiko bat da, eta elektrizitatea behar du funtzionatzeko.

IRADOKIZUNAKIdentifikatu eta sailkatu ikasgelako materialak. Makinak eta energia motak identifikatzeko ere eska diezaiekegu.

Page 13: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Elikadura eta osasuna

1

EGITEN JAKIN

Aisialdia antolatzea

Hitz egiteko gogoz

Zer janari edo elikagai ageri dira irudian?

Zure ustez, elikagai horiek osasungarriak dira?

Zer elikagai jaten duzu zuk normalean?

Zein duzu gustukoen? Zergatik?

13

Erantzunak Hitz egiteko gogoz

EE. Fruituak, barazkiak, arrautzak eta zenbait ogi mota.

EE. Bai. Ogi eta arrautza gehiegi jatea kaltegarria izan daiteke osasun-arazoren bat dutenentzat, eta jarduera fisikoaren eta adinaren arabera.

EL.

EL.

MedialiburuaBideoa: Elikadura.

IRADOKIZUNAKIkasgelan nazionalitate desberdinetako haurrak badaude, galdetu zein diren haien jaioterrietako janari tipikoak.

Page 14: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Jaten dugunean, janaria edo elikagaiak ez dira zuzenean gure gorpu tzeko parte bihurtzen. Lehenik, elikagaiak zati txi-kiagotan deskonposatzen dira. Gorputzak elikagaietatik aprobetxatzen dituen zati txiki horiek mantenugaiak dira.

Elikagaien mantenugaien artean, hauek dira mota nagu-siak: koipeak, karbohidratoak, proteinak, bitaminak eta gatz mine ralak.

KoipeakKoipeek energia ematen digute. Koipe batzuk animalietatik lortzen ditugu, adibidez, gurina. Beste batzuk landareetatik lortzen ditugu; esate baterako, oliba-olioa.

KarbohidratoakKarbohidratoek ere energia ematen digute, baina koipeek baino gutxiago.

Elikagaien mantenugaiak

pasta

ogia

fruta

zerealak

patatak

eztia

lekaleak

azukrea

pastelak

hestebeteak

olioa

gurina

hirugiharra

urdaia

14

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Elikagaien mantenugaiak.

IRADOKIZUNAKAzaldu ikasleei zein garrantzitsua den nutrizioa haurtzaroan. Halaber, esan haur askok ezin dituztela elikagaiak nahikoa kantitatean lortu.

Page 15: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

1

ProteinakProteinek materialak ematen dizkigute. Material horiek gure gorputzari hazten eta osa tzen laguntzen diote.

Proteinak oso garrantzitsuak dira giha-rrak osatzeko.

Bitaminak eta gatz mineralakBitaminak eta gatz mineralak ezinbeste-ko substantziak dira. Osasuntsu egon nahi badugu, kantitate txikitan hartu be-har ditugu.

Kaltzioa, hezurren osagaietako bat, gatz mineral bat da; beraz, oso garrantzitsua da gure gorputzerako, hazten ari garen bitartean.

1 Zer elikagaitan daude mantenugai hauek? Idatzi mantenugai bakoitzerako hiru elikagai.

• karbohidratoak • koipeak

• proteinak • bitaminak

2 Zer mantenugai mota ditu esneak? Eta fruituek?

3 BALIOAK. Ume asko ezin dira osasuntsu egon, jatekoa falta dutelako. Azaldu horri buruz zer iritzi duzun.

JARDUERAK

barazkiak

frutaesnekiak

haragia

arrautzak arrainaklekaleak

esnekiak

Mantenugaiak elikagaietan dauden substantziak dira. Energia eta materialak ematen dizkigute, eta ezinbestekoak dira gure osasunerako.

AURRERA NOA! 2. eta 3. jarduerak 15

MedialiburuaJarduera interaktiboak: Zer dakizu mantenugaiei buruz? Zein dira mantenugai mota nagusiak?

IRADOKIZUNAKEgiaztatu ikasleek ulertu egiten dutela zer diren esnekiak.

Erantzunak 1 Karbohidratoak: ogia, pasta, zerealak.

Proteinak: arraina, arrautzak, lekaleak.

Koipeak: gurina, olioa, fruitu lehorrak.

Bitaminak: sagarrak, letxuga, bananak.

2 Esneak proteinak, bitaminak eta gatz mineralak ditu. Fruituek bitaminak eta gatz mineralak dituzte.

3 Balioak. EL.

Page 16: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Dieta pertsona batek normalean hartzen dituen elikagaien multzoa da. Dieta batek osasuntsu egoten laguntzen badi-gu, osasungarria dela esaten da. Honelakoa izan behar du:

• Orekatua. Mantenugai bakoitzetik kantitate egokia ema-ten digu.

• Neurriz egokia. Behar ditugun substantziak eta energia eman behar dizkigu, ez gehiegi ez gutxiegi.

Elikagaien gurpilaElikagaien gurpilak dieta orekatua izaten laguntzen digu. Bertan, elikagaien sei taldeak ageri dira, bakoitza kolore eta tamaina batez.

Dieta mediterraneoa dieta orekatua da. Hauek dira dieta mediterraneoko oinarrizko elikagaiak: landare-jatorriko pro-duktu asko, arraina, ogia eta beste zereal batzuk, eta oliba-olioa (hori da koipe-iturri nagusia).

Dieta osasungarria

1. taldea. Karbohidrato ugari ematen dute.

2. taldea. Koipe ugari dute.

3. taldea. Proteina ugari dute.

4. taldea. Proteina eta kaltzioa ematen dizkigute.

5. taldea. Zuntza, bitaminak eta gatz mineralak ematen dizkigute.

6. taldea. Zuntza, bitaminak eta gatz mineralak ematen dizkigute.

BEHATU ETA AURKITU

• Zer elikagai ageri dira talde bakoitzean?

• Zergatik dira talde batzuk handiagoak besteak baino?

• Zer elikagai marraztu dira tamaina txikiagoz? Zergatik?

16

MedialiburuaIrudi-galeria: Elikagaien taldeak.

Erantzunak Behatu eta aurkitu

1. taldea: ogia, pasta, zerealak, gozokiak, azukrea eta opilak; 2. taldea: olioa, gurina, hirugiharra; 3. taldea: haragia, txorizoa, saltxitxak, arraina, oilaskoa, arrautzak; 4. taldea: esnea, jogurta, gazta; 5. taldea: azalorea, azenarioak, lekak, letxuga, piperra, alberjinia, kuia, tomateak; 6. taldea: bananak, mahatsak, udareak, kiwiak, marrubiak, Laranja, mandarina, mertxika, sagarra, gereziak, meloia, angurria.

5. eta 6. taldeak, frutarena eta barazkiena, handiagoak dira, egunero hartu behar ditugula adierazteko.

Gozokiak, azukrea, pastela, haragi koipetsua, txorizoa, saltxitxak eta gazta marrazten dira txikiago, kantitate txikian jan behar baitira.

IRADOKIZUNAKEgiaztatu ikasleek gogoratzen dutela zer elikagaik duten animalia-jatorria eta zeinek duten landare-jatorria.

Page 17: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

1

Dieta bat osasungarria izateko, nahikoa mantenugai eman eta orekatua izan behar du.

1 Gustatzen zaizuna soilik jaten baduzu (adibidez, pasta eta haragia), zure dieta osasungarria izango al da? Zergatik?

JARDUERAK

AURRERA NOA! 4., 5., 6., 7. eta 8. jarduerak

Elikaduraren piramideaElikaduraren piramideak dieta osasungarria izaten laguntzen digu. Talde bakoitzetik zer elikagai kantitate hartu behar den adierazten du.

Ibili edo egin kirolen bat egunero.

Egunero. Zenbat eta kirol gehiago egin, kantitate handiagoa.

Erosi, prestatu eta jan elikagaiak era kontziente eta orekatuan.

Zure gorputza aktiboago dagoenean, gehiago jan behar duzu.

Janaria, hobeto egosia, errea edo plantxan.

Edan egunean 4-6 baso ur.

Egunean 3-4 aldiz.

Egunean 1-3 aldiz, elikagaiak txandakatuta.

Oso noizean behin, eta beti kantitate txikian.

Egunean 2 edo 3 aldiz.

BEHATU ETA AURKITU

• Zure dieta osasungarria izatea nahi baduzu, jan al ditzakezu gozokiak egunero? Azaldu erantzuna.

• Zer elikagai jan behar duzu egunean 2 edo 3 aldiz?

17

MedialiburuaJarduera interaktiboak: Interpretatu elikagaien gurpila. Mantenugaiak eta elikagaien piramidea.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa:Elikagaien piramidea.

ErantzunakBehatu eta aurkitu

EE. Ez da osasungarria egunero gozokiak jatea. Hobe da haien ordez fruta jatea.

EE. Esnea eta esnekiak jan behar dira egunean bitan edo hirutan, proteinak eta kaltzioa ematen baitizkigute.

1 EE. Ez. Dieta orekatu batean sei taldeetako elikagaiak hartu behar direlako. Pasta eta haragia 1. eta 3. taldeetakoak dira, hurrenez hurren; beraz, dieta horrekin, ez genuke beste taldeetako elikagairik hartuko.

IRADOKIZUNAKAprobetxatu azpiepigrafea, ikasleek mantenugaien arteko desberdintasunak ulertzen dituztela ziurtatzeko.

Page 18: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

Elikadura osasungarria izateko, ohitura onak izan behar ditu-gu jateko orduan. Zenbait pertsonak arazoak dituzte elikagai jakin batzuekin; haien gorputzak ez ditu zenbait elikagai onartzen, eta dietatik kendu behar dituzte.

Elikadura-ohiturakElikadura-ohitura onak izateko, gomendatzen da elikagaiak eguneko bost otordutan banatzea.

Elikadura-ohiturak eta -arazoak

Gosaria da eguneko otordu garrantzitsuena. Esneki naturalak, fruta, ogi integrala... jan ditzakegu.

Hamaiketakorako eta askarirako, fruitu lehorrak, fruta, esneki naturalak... hartzea komeni da.

Bazkaltzeko eta afaltzeko, askotariko elikagaiak hartu behar dira; alegia, zenbait motakoak.

Koipe gutxi hartu behar da, eta landare-jatorrikoa bada, hobe.

Karbohidrato asko duten elikagaietatik lortu behar dugu energia gehiena. Hobe da elikagai horiek integralak edo bihi osokoak izatea.

Hobe da hegazti-haragia hartzea, koipe gutxiago du eta.

BEHATU ETA AURKITU

• Zer elikagai ari dira hartzen goiko lehen bi argazkietako umeak, gosaltzeko eta hamaiketakorako edo askarirako? Deskribatu.

Gainera, aholku hauek ere hartu behar dira kontuan:

18

MedialiburuaAurkezpen interaktiboak: Dieta osasungarri bat.Bost otorduak.

ErantzunakBehatu eta aurkitu

Gosaltzeko, ogia, olioa, esnea eta fruta. Askarirako, fruitu bat. Bazkaltzeko eta afaltzeko, askotariko janaria, hala nola barazkiak, pasta eta fruta.

IRADOKIZUNAKGogorarazi ikasleei azukredun edariak piramidearen erpinean daudela.

Page 19: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

1

AURRERA NOA! 7. eta 8. jarduerak

Alergiak eta elikadura-intolerantziakZenbait pertsonak ezin dituzte elikagai jakin batzuk jan, kalte egiten dietelako. Bi erreakzio hauek izan ditzakete:

• Alergiak. Elikagai bati alergia diogunean, gorputzak erreak-zio gogor eta bizkorra izaten du elikagai hori jatean.

• Intolerantziak. Ez dira alergiak bezain azkar gertatzen, baina ondoez handiak eragin ditzakete. Ohikoenak glute-narekiko eta laktosarekiko intolerantziak dira.

Elikadura-arazorik ez izateko, prestatuta erositako elikagaien etiketak arretaz irakurri behar ditugu.

Iraungipen-data: 2019.12.31

Osagaiak:azenarioa, ilarrak, piperra, artoa, atuna, oliba-olioa, ardo-ozpina, ura eta gatza.

Nutrizio-informazioa (100 g):Proteinak: 7 gKarbohidratoak: 4 gKoipeak: 12 gElikagai-zuntza: 6 g

AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAATTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUUNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNN------------------------EEEEEEEEEEEEEEEEEEENNNNNNNNNNNNNNNNNTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAALLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAADDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAATUN-ENTSALADA

Gorde toki lehor eta freskoan

Ikur batzuen bidez jakingo dugu ea elikagai horiek alergiarik edo intolerantziarik sor dezaketen.

Produktua prestatzeko erabili diren elikagai guztiak dira osagaiak.

Elikagaiak iraungipen-data baino lehen kontsumitu behar dira.

Glutena garian eta garagarrean dago. Glutena jan ezin duten pertsonek gaixotasun zeliakoa dute. Beraz, beste zereal batzuk jan behar dituzte; artoa eta arroza, esaterako.

Osasuntsu egoteko, elikadura-ohitura onak izan behar ditugu. Gainera, arretaz irakurri behar ditugu elikagaien etiketak.

1 Pertsona alergikoek arretaz irakurri behar dituzte elikagaien etiketak. Zergatik?

JARDUERAK

19Erantzunak1 EE. Osagaien artean pertsona horiek, alergikoak edo intoleranteak

izateagatik, jan ezin dituzten elikagaiak egon daitezkeelako.

MedialiburuaJarduera interaktiboak: Zer da dieta osasungarri bat?Interpretatu etiketa.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Etiketa eta iraungitze-data.

MedialiburuaWeb-esteka: Zeliakoen gaixotasuna.

MedialiburuaIrudi-galeria: Nire urtebetetzerako erosketa-zerrenda.

IRADOKIZUNAKAprobetxatu zenbait elikagai jan ezin duten haurrekiko enpatia eta babesa sustatzeko.

Page 20: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

1 HITZ EGITEKO GOGOZ. Noiz jan zenuen arraina azken aldiz? Astean zenbat aldiz jaten duzu? Zer mantenugai mota ematen digu arrainak?

2 Testuan bakailaoa prestatzeko erak agertzen dira. Idatzi zein diren. Horietako zein dastatu duzu? Ba al dakizu bakailaoa prestatzeko beste erarik?

3 IDAZTEKO GOGOZ. Zer esango zenioke arraina jaten ez duen lagunari? Idatzi testu labur bat zure lagunari eta azaldu arraina jatearen onurak.

Bakailaoa oso elikagai garrantzitsua da euskal sukaldaritzan. Gaur egun oso tipikoak dira, adibidez, bakailaoa pil-pilean, Bizkaiko eran... Baina, ba al dakizu zergatik den hain ospetsua gure artean?

Euskaldunak duela urte asko hasi ziren bakailaoa arrantzatzen. Hasieran, euskal kostaldean aritzen ziren, baina gero, urrunago jo behar izan zuten: Irlandara eta Ternuara.

Hain urruti joateak arazoak ekarri zizkien arrantzaleei. Alde batetik, denbora luzez

egon behar zuten itsasoan, familia-koengandik urrun. Bestalde, diru gehiago gastatu behar izan zuten ontzi hobeak lortzeko.

Hala ere, Ternuan eta Irlandan bakailao-toki ezin hobeak aurkitu zituzten eta bakailaoa iraunarazteko teknika ere ga-ratu zuten: gatzetan sartzen zuten eta horretara, luze irauten zuen usteldu gabe.

Beraz, bakailaoa oso estimatua izan da beti euskaldunon artean, bai lehen eta bai orain.

Bakailaoa, bai goxoa!

IRAKURTZEKO GOGOZ

24

Erantzunak1 EL. Arrainak proteinak ematen dizkigu.

2 Bakailaoa pil-pilean eta Bizkaiko eran. EL.

3 EE.: Lagun maitea, arraina ezinbestekoa da dieta orekatua izateko; izan ere, arrainak proteinak ematen dizkigu eta horiek oso garrantzitsuak dira giharrak osatzeko; izan ere, proteinek gure gorputzari hazten eta osatzen laguntzen diote. Beraz, oso

gomendagarria da egunean 1-3 aldiz proteinak hartzea osasuntsu egoteko.

IRADOKIZUNAKAzpimarratu ikasleei frutaren garrantzia.

Page 21: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

IRADOKIZUNAKEgiaztatu ikasleek ondo ulertzen dutela zer urrats egin behar dituzten jarduera egiteko.

MedialiburuaAurkezpen interaktiboa: Aisialdia planifikatzea.

Erantzunak1 EL.

2 EL.

3 EL. Hiru jarduerak dira interesgarriak; denak egin beharko genituzke gure aisialdian.

4 EL.

Page 22: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

1 Lotu hitz hauek eskemako letrekin (A, B eta C):

AURRERA NOA!

gorputzaren jarrera gatz mineralak elikagaien piramidea

2 Zer mantenugai ematen dituzte elikagai hauek?

A B

C

D

E

3 Elikagai pare bakoitzetik, aukeratu energia gehien ematen duena:

Madaria edo txahal-xerra.

Platerkada bat dilista edo txorizo-xerra batzuk.

Legatz bat edo platerkada bat espageti.

ELIKADURA ETA

OSASUNA

OHITURA OSASUN-GARRIAK

ELIKADURA OSASUNGARRIA

ariketa fisikoakoipeak

karbohidratoak

proteinak

bitaminak

higienea

aisialdia

atsedena

DIETAelikagaien

gurpila

ohitu

rak

arazoak

etiketak

A

B

CMANTENU-

GAIAK

26

Ikasgelako materialaIkusizko pentsamendurako horma-irudiak: Elikadura.Ohitura osasungarriak.

MedialiburuaJarduera interaktiboak:Elikadura eta osasuna.Elikagaien gurpila.Osatu laburpena.Zer mantenugai du?

Erantzunak1 A. Gatz mineralak. B. Elikagaien piramidea. C. Gorputzaren jarrera.

2 A. Bitaminak, gatz mineralak eta zuntza. B. Proteinak. C. Karbohidratoak. D. Proteinak eta kaltzioa. E. Proteinak eta koipeak.

3 Txahal-xerra, txorizo-xerrak eta platerkada espageti.

4 Laburpen-tauLa. 1. taldea. Horia. Handiak: ogia, patatak eta pasta. Txikiak: opilak, azukrea eta gozokiak. / 2. taldea. Horia. Handiak: oliba-olioa. Txikiak: hirugiharra eta gurina. / 3. taldea. Gorria. Handiak: oilaskoa, arraina, arrautzak eta lekaleak. Txikiak: hestebeteak. / 4. taldea. Gorria. Handiak: esnea eta jogurta. Txikiak: gazta. / 5. Taldea. Berdea. Handiak: fruituak, hala nola meloia. Txikiak: ez dago. / 6. taldea. Berdea. Handiak: barazkiak, hala nola tomatea. Txikiak: ez dago.

Page 23: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

14 LABURPEN-TAULA. Kopiatu elikagaien gurpilari buruzko taula hau

zure koadernoan, eta osatu.

Taldea Kolorea Elikagai handiak Elikagai txikiak

1 … … …

5 Esan esaldi hau zuzena ala okerra den, eta azaldu zergatik.

Dieta bat hauxe da: argaltzeko jaten duzuna.

6 Zure ustez, zure adineko neska-mutilek eta 70 urteko pertsona batek dieta bera izan behar dute? Zergatik?

7 Begiratu 17. orrialdeko elikadura-piramideari, eta adierazi esaldi hauetan esaten dena osasungarria den ala ez. Azaldu zure erantzunak.

Egunean hiru arrautza jatea.

Goizean baso bete esne edatea eta gauean jogurta jatea.

Eguneroko bost otorduetan fruituak eta barazkiak soilik jatea.

Egunero hamaiketakoan opil bat jatea eta askaltzeko hestebeteak jatea.

8 Esan zure ustez zein den plater osasungarriena, eta azaldu zergatik.

A B

9 Esan zer den higienea. Gero, pentsatu egunero higienea zaintzeko lau neurri, eta azaldu.

27

IRADOKIZUNAKEgiaztatu ikasleek ondo ulertzen dutela zer urrats egin behar dituzten jarduera egiteko.

5 Esaldi okerra da, dieta bat pertsona batek hartzen dituen elikagai guztien multzoa baita.

6 EE. Ez, haur batek askoz kaloria gehiago behar baititu 70 urteko pertsona batek baino, bizimodu sedentarioa baitu eta ez baitu haurrek bezala hazi behar.

7 Ez da osasungarria; astean behin edo bitan. Oso osasungarria, egunerako beharrezko kaltzioa ematen baitu.

Ez da osasungarria, proteinak eta karbohidratoak ere behar baititugu dieta osasungarria izateko.

Ez da osasungarria; koipe gehiegi da.

8 EE. B da osasungarriena. Orekatuagoa da mantenugaietan: proteinak, zuntza, bitaminak eta karbohidratoak.

9 EE. Higienea da gure gorputzaren, elikagaien eta inguruan ditugun objektuen garbitasunarekin lotutako guztia. Adibidez: jan baino lehen eskuak garbitzea, jan ondoren hortzak garbitzea, jan aurretik fruta garbitzea eta egunero dutxatzea.

Page 24: HEZKUNTZA Natura LEHEN ZientziakAnimalia ornodunak Animalia ornogabeak Landare loredunak Landare loregabeak Elkarlanean 1 – 2 – 4. Izaki bizidun guztiak zaindu eta errespetatzen

10 Begiratu zure ikaskideei:

Haien bizkarrerako kaltegarria izan daitekeen jarrera edo ohitura oker bat ikusten duzunean, idatzi zerrenda batean.

Zer jarrera edo ohitura on izan behar dituzte? Azaldu.

11 Idatzi koadernoan osasungarriak diren bost jokabide eta osasungarriak ez diren beste bost. Azaldu zergatik diren edo ez diren osasungarriak.

12 Batzuetan, berandu bada ere, ez gaude nekatuta, eta jolasten eta gauzak egiten jarraitu nahi dugu.Hala ere, gelditu, lasaitu eta lo egin behar dugu.

Azaldu zergatik behar dugun atsedena.

Zure ustez, pertsona guztiek denbora bera behar dute atseden hartzeko?

13 Imajinatu zure lagun batek telebista ikusten pasatzen duela bere denbora libre guztia.

Zer esango zenioke beste jarduera batzuk egin ditzan konbentzitzeko?

Aisialdi elektronikoaren barruan ba al da beste jarduerarik?

Zure ustez, aisialdi elektronikoa kaltegarria al da?

IKASITAKOA. Erantzun zure koadernoan.

Ba al dakit zer mantenugai dituzten elikagaiek?

Ba al dakit zer den dieta osasungarria?

Higiene ona al dut? Ohitura osasungarriak al ditut?

Ba al dakit zergatik diren garrantzitsuak aisialdia eta atsedena?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

AURRERA NOA!

28

MedialiburuaJarduera interaktiboak: Zer dakizu ohitura osasungarriei buruz?Zer leku lotzen dituzu aisialdiarekin?Zer aisialdi mota da?Zer dakizu elikadurari eta osasunari buruz?

Erantzunak10 EL.

11 EL. Jokabide osasungarriak landu behar dira: higiene-neurriak kontuan hartzea, dieta osasungarria izatea, ariketa fisikoa egitea, egunero hamar ordu lo egitea, etab. Osasungarriak ez diren ohiturak hauek izan daitezke: bideo-jokoekin gehiegi jolastea, kirol gutxi egitea, gozokiak edo koipeak jatea, etab.

12 EE. Atsedena beharrezkoa da, indarberritzeko eta hurrengo eguna energiaz hasteko.

EE. Pertsona guztiek ez dute denbora bera behar; urteak bete ahala, gero eta denbora gutxiago behar dugu atseden hartzeko.

13 EL. Aisialdi elektronikoa kontsolarekin, tabletarekin, ordenagailuarekin edo telebistarekin ibiltzea da. Kaltegarria izan daiteke, hartan denbora gehiegi ematen badugu.