hh 150 - Hik Hasi hh.pdf · César Lorenzano filosofia katedra-dunak La estructura psicosocial del...

48
hh 150 hik hasi 4 EURO 2010EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA XI. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

Transcript of hh 150 - Hik Hasi hh.pdf · César Lorenzano filosofia katedra-dunak La estructura psicosocial del...

hh 150hik hasi4 EURO • 2010EKO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

XI. Hik Hasi Udako TopaketaPedagogikoak

aurkibidea6gaia

ADIERAZPEN ARTISTIKOA HEZKUNTZANEskola sormenerako lekua ere bada, eta horregatik, motaguztietako adierazpen artistikoek daukate lekua bertan. Izanere, dantzak, antzerkiak, musikak eta plastikak ere hainbatgaitasun eta konpetentzia lantzeko aukera eskaintzen dute.

14elkarrizketa

ALVARO BEÑARANUNEDek Bergaran duen Luzaro psikomotrizitate eskolako kidea da Alvaro Beñaran irakaslea eta pedagogoa. Bitanbanatzen dute taldea; hezkuntzaz arduratzen dira batzuk, etalaguntzaz, aldiz, besteak.

5 editoriala

6 gaia

ADIERAZPEN ARTISTIKOA HEZKUNTZAN

12 elkarrizketa

ALVARO BEÑARAN

22 ekarpenak 22 Irakaskuntza 2.0. Lorea Fernandez eta Itsaso Izagirre

24 Matematika tailerra. Karlos Garaialde

26 Ahotsaren erabilera egokia. Jaione Txapartegi

28 Osasun mentala. Patxi Izagirre

30 Web 2.0 eta Google aplikazioak. Maite Goñi

32 galdeidazue Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beharra?Ana Elorza

35 laburpenak36 Coaching 37 Haurrentzako masajea 38 Orkestramusikaterapeutkoak 40 Adimen emozionala 41 Jolastu eta pentsatu HHn 42 Buru-mapak 43 Yoga irakasleentzat 44 Bideoa 45 Ipuinak

46 atzeko atetikGotzon Barandiaran

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua:SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Olatz Lasagabaster. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi,Miren Guilló eta Ainhoa Azpiroz. Erredak-zio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Nerea Alzola,AbelAriznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez,Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, IzaskunMadariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza,Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k.Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: XI.Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2010-VI-16). Kopurua:5.000 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

www.hikhasi.com

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au z t a i l a

JJeennddaarrtteeaa hheezzkkuunnttzzaazz mmiinnttzzoo ddaa!!

Beste ikasturte baten amaieraraheldu gara. Eta ikasturte amaiera, zer-bait izatekotan, ebaluazioa egitekosasoia da.

Horretan arituko zineten, ziur,azken hilabeteko egun gehienetan:ebaluatu ikasleak, ebaluatu plangin-tzak, ebaluatu prozesuak eta abar.Ebaluatu eta nota ipini, noski.

Azken hamarkadetan garatzen arigaren hezkuntza-bidean bildutakoesperientziak bultzatuta, “Euskal He-rriak behar duen hezkuntzaren alde”agiria zabaldu zuten lagunek deitutanota ipini zion euskal jendarteak Eus-kal Herrian hiru administrazio publi-koetan hezkuntza politikaren arduraduten gobernuei eta erakundeei.

Argi geratu da ikasturte honetanNafarroan, Araban, Bizkaian, Gipuz-koan, Lapurdin, Nafarroa Behereaneta Zuberoan hezkuntza gaineanhartu dituzten erabakiak, eta abianipini dituzten planek, ez diotela jen-dartearen gehiengoaren nahiari eta

Eskatutakoa gainditu ez dutenikasleen eta familien moduan, hez-kuntza arduradun horiei dagokieorain egindakoaren gainean gogoetaegin eta neurri zuzentzaileak egoki-tzea.

Herri honek hezkuntza arloanegiteke duen bidea luzea da oraindik.Garaiz daude, jendarteak eskatzendienaren gainean hausnartzeko, ire-kitasunari heldu eta adostasunaketengabe bilatzeko ahaleginean has-teko.

Ikasleek, gurasoek eta hezkuntzakomunitatea osatzen duten gainera-ko lagunek hezitzaileek egunotanipini dituzten notak ongi hartu dituztegogoan. Beharko! Administrazio pu-blikoetako Hezkuntza politikako ar-duradunei dagokie, orain, Donostia-ko kaleetan jendarteak ipini dien notaongi gogoan hartzea. Jendarteak,izan ere, ozen esan baitio Euskal He-rriak behar duen hezkuntzaren aldedagoela!

interesari erantzun.Besteak beste euskararen presen-

tzia eta ezagutzari buruzko neurriek,euskararen ofizialtasunaren ukape-nak, Euskal Herria ulertzeko modumurriztaileak, testu liburuak zentsu-ratzeko nahiak, irakasleen gabeziaedota biktimen auzia bideratzekobultzatu nahi dituzten politikek eralarrian itxuraldatzen dituzte urte as-kotan gure hezkuntza komunitatezabalean landutako bideak eta ados-tasunak.

Hezkuntza arduradunen aurten-go jarduna prozedura aldetik inposa-tzailea izan da. Eduki aldetik, euska-raren garapenari eragin nahi izan dio.Eta jarrera aldetik, berriz, ez ditu kon-tuan izan ez gainerako eragileek eztairizpide psiko-pedagogikoek eta so-ziolinguistikoek argi erakutsi dutena.

Hezkuntza arduradunek ez dutegainditu, beraz, ikasturtea; ez proze-dura aldetik, ez eduki aldetik, ezta,batik bat, jarrera aldetik ere.

Jendarteak adierazi du

hezkuntzan egindako bideari

eusteko prest dagoela.

Etengabe hobetuz, Euskal

Herriak behar duen

hezkuntzaren alde!

G A I A

6 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Adierazpen artistikoahezkuntzan

G

Matematika,ingelesa,gizar-te zientziak, euskara, naturzientziak… Eskola hori bainaaskoz gehiago da. Eskola sor-menerako lekua ere bada, etahorregatik, mota guztietakoadierazpen artistikoek daukatelekua bertan. Izan ere, dantzak,antzerkiak, musikak eta plasti-kak ere hainbat gaitasun etakonpetentzia lantzeko aukeraeskaintzen dute.

Plastikako ordu bat,musika-rako beste bat eta gorputz hezi-keta bai, eskaintzen dira. Bainajorratzen al da benetan adieraz-pen artistikoa hezkuntzan? No-la egin dezakegu? Zer gehiagoegin daiteke? Besteak beste,adierazpen artistikoa lantzekohainbat proposamen ekarri di-tugu aurtengo HIK HASI UdakoTopaketetara.

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 7

Gizakiak, gizaki denetik, harremanestua izan du artearekin. Azken bateanikusten, sentitzen, pentsatzen... duenaadierazteko eta komunikatzeko balioizan dio mendeetan zehar.

Arkitekturak, musikak, dantzak, es-kulturak, pinturak eta antzerkiak len-goaia unibertsala darabilte eskuartean.Egungo bizimodua nolakoa den jakite-ko tresna paregabea dira, eta iraganekogizartea ere erakusten dute.

Artistek , filosofoek, hezitzaileek,psikologoek, soziologoek... askotari-ko azalpenak eman dituzte artearen in-guruan. Nork bere ikuspegitik azalduizan du zer den artea, eta askotariko iri-tziak ipini dituzte mahai gainean. Bes-teak beste, energia deskargatzeko bi-detzat hartua izan da; plazera ematenduen ekintza gisa; bizitzari ihes egitekomodutzat; ezarrita dagoena zalantzanjartzeko tresnatzat; ikaskuntza emozio-nala lortzeko aukera gisa; eta errealita-teko elementu kontrajarriak bateratze-ko baliabide bezala definitu dute zen-baitek. Kasu honetan ere: zenbat buru,hainbat aburu.

César Lorenzano filosofia katedra-dunak La estructura psicosocial del ar-teliburuan honela azaltzen du bere lanaegiten duenean artistaren baitan gerta-tzen dena: “Bere burua ezagutzen du,jokoaren plazera berreskuratzen du,unibertso propioa eta itxia eraikitzendu, neurtuta edukitako emozioak aza-leratzea eta kontrolatzea lortzen du, etaobjektu berri bat sortzen du”.

Horrela, arteak, helduentzako gau-za dirudi. Baina ez da hala. Haurrek ereegiten dituzte lan artistikoak. Baina baal dute horretarako tarterik egungohezkuntza sisteman?

Gaur egun, oinarrizko hezkuntzanalboratu samar dago arte heziketa; bes-te irakasgaiek dute lehentasuna, eta on-doren, denbora geratzen baldin badaegiten zaie lekua horrelako ekintzei.Eta oro har, irakasleak ez daude horiek

eskaintzeko behar bezala prestatuta.Margolaritza, dantza, musika, antzer-kia... ikasle gutxi batzuei mugatuta ge-ratzen dira, baldin eta eskolaz kanpokoekintzetan edo tailerretan izena eman-da badaude.

Zer eskaintzen dio arteak hau-rraren garapenari?

Jarduera artistikoek, hots, musikak,pinturak, dantzak eta antzerkiak hau-rren garapen psikomotorea estimula-tzen dute. Bereziki psikomotrizitate fi-na eta astuna lantzen dira, eta bide ba-tez baita gorputzaren kontrola ere.

Bestalde, jarduera artistikoek gara-pen kognitiboan dute eragina. Besteakbeste, arreta, kontzentrazioa, irudime-na, memoria, behaketa, autokonfian-tza, borondatea...lantzen direlako.

Era berean, haurraren garapen so-zio-emozionalari ere mesede egitendio arte heziketak. Izan ere, haurrak be-re burua onartu behar du, bere ahal-men eta muga guztiekin. Onarpen ho-rrek lotura izango du haurrak bere bu-ruaz duen ikuspegiarekin, eta horrekzuzenean eragingo du bere jokabide-an; orain eta etorkizunean.

Baina ez hori bakarrik, jarduera ar-tistiskoen bidez, haurraren zentzume-nak landu eta garapen pertzeptiboaeresustatzen da. Espazioa, formak, kolore-ak, ehundurak, soinuak, sentipenaketa esperientzia bisualak adierazpene-rako estimulu anitzak dira.

Arte hezkuntzak haurrari egitendizkion ekarpen guztien artean, baina,bada bereziki garrantzitsua den bat:sormena. Malgutasuna, originaltasu-na, etorria, independentzia, kritika, au-tokritika... landu ahal izango ditu. Zer-bait sortzean, analisi gaitasuna, aukera-tzeko gaitasuna, loturak egiteko gaita-suna eta sintesi gaitasuna, jartzen diramartxan, besteak beste. Prozesu horre-tan haurraren esperientziek eta ezagu-tzek hartzen dute parte.

Adierazpen artistikoa

8 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Adierazpen artistikoa hezkuntzan

Euskal dantzakEuskal dantzek, eskola orduz kan-

po soilik ez, eskola orduetan ere dago-kien lekua izatea gustatuko litzaiokeGoizane Arregiri, baina bitartean, esko-la orduz kanpoko jardueretan dantzaeskolak ematen aritzen da Gipuzkoan,herriz herri. Dantza erabilgarriak era-kusten saiatzen da, ondoren plazetandantzatzeko modukoak direnak: “As-kotan, gero irteerarik ez duten dantzakerakustera jotzen dugu eta eskoletan,normalean, ikasturte bukaera alderaerakustaldia egiteko moduko zerbaiteskatzen dute. Oroimenaren kutxangeratzen diren lau dantza egiten ditugueta txikitan euskal dantzak egiten geni-tuela esaten dugu helduak garenean,baina askoz gehiago ez. Dantza, ondo-ren erabiltzeko erakutsi nahiko nuke”.

Balioak eta gorputza lantzekoTaldean egiten diren dantzek hau-

rrekin, besteak beste, talde lanaren ga-rrantzia azpimarratzeko balio dute:“Dantzak elkarlana du oinarri taldeanegiten denean, eta ez badiozu aldame-nekoari laguntzen edo nahasten dene-an nabarmen uzten baduzu ez duzu

ezer lortzen”, dio Arregik. Gainera, eus-kal dantza gehienak, bakarkakoakizanda ere, taldean egiteko dantzak di-rela azaldu du: “Normalean dantza so-zialak dira eta taldean egitekoak. Betidantzatu behar dugu jendearekin, ezjendearentzat, soilik”.

Baina, balioak lantzeaz gain, dan-tzek mugimendua, psikomotrizitateaeta espazioaren erabilera lantzeko erebalio dute.

Baina gauza askotarako balio arren,eskolako orduetan ez du espazio han-dirik eta garrantzia eman beharko li-tzaiokeela uste du Arregik. Dena den,bada dantza ikastorduetan sartzeko es-perientziaren bat, azaldu digunez: “Za-rautzen bada esperientzia bat. LehenHezkuntzako 4. mailan euskal dantzakerakusten dira eta adin horretako neskamutil guztiengana iristen da. Hasieran,ikastetxe guztietara zuzendu zen etafuntsean, ideia, Lehen Hezkuntzako 4.eta 5. mailako ikasle guztiek (neskekzein mutilek) euskal dantzen oinarriajasotzea zen. Denborarekin, LehenHezkuntzako 4. mailara murriztu zeneta, gaur egun, eskola batzuek kenduegin dute. Mantendu duten horietan,astean behin, ordubetez, irakaslea ikas-tetxera joaten da ikasleei dantza era-kustera”.

Dantza eskolan egotearen garran-tzia azpimarratu du Arregik: “Dantzataldeen ardura gisa ikusten da eta jendeasko kanpoan gelditzen da. Elkarlanaedota psikomotrizitatea lantzeaz gain,lotsak alde batera uzteko, adibidez, ba-lio dezake dantzak. Niri eskolan era-kustea gustatuko litzaidake, baina zailada; curriculum berriak ez du horrelako-

rik jasotzen eta zer titulazio beharko li-tzateke, adibidez, horretarako? Bestal-de, gozatzeko soilik, dantza egitea be-harrezkoa dela iruditzen zait. Politaizango litzateke, txikitatik, denok dan-tza egin dezakegula barneratzea”.

Europako dantzakPatxi Monterok Euskal Herriko

dantza tradizionalak ezagutzeaz gain,Europako dantza tradizionalak ere eza-guzten ditu. Haren hitzetan Europakofolklorean badira dantza ugari haur etagazteentzako aproposak direnak. Ho-riek ezagutzea helburu pedagogi inte-resgarriak lantzeko bitarteko erakarga-rria izan daitekeela dio.

Azaletik begiratuta, dantza den al-detik, Europako dantzak jarduera ludi-koa da, arina, normalean dibertigarria.“Baina irakasleak badaki, isilean, hi-tzen beharrik gabe, munduko dantzenbitartez zer lantzen ari den. Badaki, jo-lasaren atzean amarrua gordetzen du-tela.

Badaki korroan (biribilean) edo so-kan helduta dantza egite hutsak parte-hartze eta batasun sentimendua susta-tzen duela. Badaki integratzaileak dire-

Gorputz adierazpena

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 9

G A I A Adierazpen artistikoahezkuntzan

la: norbere urratsetan, eta denak urratsbertsuetan, taldea bat eginik mugitzendela. Hots, taldeak egiten duela dantza.Badaki, horregatik, batasuna, partehartzea eta talde izpiritua sustatzen aridela”.

Beste kulturen errespetuaDantza, gainera, Monteroren hitze-

tan, bitarteko egokia da haurra zentra-tzen ikasten joan dadin. Era berean,dantza zirkular erraz eta pausatuek ba-retasuna dakartela dio, eta baretasunaerakutsiko diotela haurrari, hots, har-monia.

Baina batez ere, Monteroren arabe-ra irakasleak badaki Europako dantzekbeste kultura eta herrienganako hurbil-keta sustatzen dutela. “Doinuok etadantzok hain dira ederrak, hain diraerakargarriak, gorputzean sentituz, etahorrekin gozatuz, estimua pizten dute-la, irekitasuna, adeitasuna, begiru-nea… Hitzen beharrik gabe, Europakodantzak bakerako hezitzaile apartak di-ra”.

Hala ere, Europako dantzak helbu-ru ludikoaz erabil daitezke, besterik ga-be. Horretarako, hamaika dantza dau-de; errazak, dibertigarriak eta politak,zailtasunaren arabera hainbat adinmailatara egoki daitezkeenak. Eta hori

guztia doinu eta mugimendu gustaga-rriez egiten denean, dena errazagoa da.

BiodantzaDantza, bizitza eta artea; hiruak bil-

tzen ditu. Teresa Lopez de Munain ira-kaslearen hitzetan, “bizitzaren dantzanmurgiltzeko artea da biodantza”.

Dantza gizakiaren adierazpenik za-harrenetakoa da, bizitzarekin baterahasten dena, eta ez soilik gizakiaren bi-zitzarekin, unibertsoa ere dantzan bai-tabil. Genetikoki dantza mugagabe etamisteriotsuan parte hartzen dugu.

Kanpoko gauza guztien mugimen-dua, berotasuna, kolorea eta soinuakgure barneko sentipenen oihartzunakdira, gure ispilu, gure elikadura, inspi-razio eta osasun; gure barrua kanpoanislatzen da.

Hor kanpoan dago biodantza. Gu-re gorputzaren joerak dio, mila eratara,ordena osasuntsua dela dantza uniber-tsal horretan neurriz eta zentzuz dan-tzatzen duena. Azken batean, biodan-tza gizakiaren arlo guztien integraziosistema da, Lopez de Munainen hitze-tan.

Ikerketa antropologiko zabaleanoinarrituta Rolando Toro, antropologo,psikoterapeuta eta artistak sortu zuenbiodantza da. Horrez gain jakituria as-koren batuketa heterogeneoa egin du,dantza, musika eta taldearekiko bizipe-nez osatua.

Zer eskainiko digu?Bizitasunari, sentimenduei, sen-

tsualtasunari, sorkuntzari eta transzen-dentziari azaleratzeko bidea ematekoaukera izango dugu biodantzari esker.

Osagai horiek guztiak ondo nahas-tuko ditugu, eta ondoren, norberarenizaera edo identitatea gehituko diogu.Beti ere, osotasunaren bizipenarekinbat eginez.

Dantza, mugimendu eta jolas pro-posamen bakoitza, musika zehatz ba-ten hegaletan ipiniko dugu, musikakeramaile gisa duen gaitasunean oinarri-tuta.

Ariketa bakoitzak izaera bereziaizan behar du: harmonia, bizitasuna,poza, jarioa, bizkortasuna, sendotasu-na, sinergia, eutonia, sinkronizazioa,oreka, erritmoa, malgutasuna, sen-tsualtasuna, arintasuna, indarra, arreta,autorregulazio, guztiak landu ahal dira.

Norberarekiko, besteekiko eta na-turarekiko maitasuna izango ditu oina-rri biodantzak. Eta horrek guztiak onegingo dio, bereziki, komunikazio ara-zoak zein kultura disoziazioak dituenpertsonari, baina edonorentzat izandaiteke bizipen berezia.

10 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Adierazpen artistikoa hezkuntzan

Artea eta irudia hezkuntzarakotresna

“Ekoizpen artistikoak, gure erreali-tateari buruz hitz egiten duten heinean,imaginario hegemonikoaren alternati-ba izan daitezke eta prozesu hezitzaile-an eduki eta zeharlerroak lantzeko bi-tarteko baliagarriak bilakatu”. Hala us-te dute Andrea Arrizabalaga eta Ana Re-vuelta Artaziak ekimeneko kideek.

Ikusentzutezko ekoizpenak dira,gaur egun, identitateak definitu etaerrealitatea antzemateko tresna botere-tsuena. Hala ere, askotan, baliabideakfalta zaizkigu ezartzen dituzten mezu,eredu eta baloreak zalantzan jartzekoedota horiekin apurtzeko.

Zertarako balio dezake?Artaziak ekimeneko kideentzat ar-

tea hezkuntza prozesurako tresna be-zala ulertu eta erabil daitezke. Besteakbeste, curriculumetik at geratzen direneta jendarte osoari eragiten dioten ara-zo sozialak lantzeko aukera berriakematen ditu .

Egungo jendartean indarrean dago-en diskurtso hegemoniko bezala dirau-ten ideien kontra, ekoizpen artistikoak

hezkuntza alternatiba posiblea izandaitezkeela uste dute. Eta ere berean,gure izaera osatzen duten alderdien in-guruko –generoa, adina, klasea, arraza,kultura, ...- hausnarketa sustatzekotresna ezinhobea dela diote.

Artaziak ekimeneko kideek ekoiz-pen artistiko kulturalekin harremanaduten hezkuntza dinamikak garatzeadute xede, eta horretan ari dira. Egun,Gasteizko Artium museoan eta Mon-tehermoso kulturgunean, BilbokoRekalde Aretoan, Miró Fundazioan, lu-doteketan edota ikastetxeetan aritzendira.

Marrazten ikasi“Eskolan gutako askori txirula jo-

tzen irakatsi ziguten, jarraibide gutxire-kin: non eta nola ipintzen diren hatzak,nola jo behar den nota bat edo bestea…Eta, ia beste ezer gabe, gure melodiaulergarri bihurtzen da. Baina, hatzakposizio zehatz batean jarrita, sol edo rejotzen ditugula irakutsi izan ez baligute?Nik bakarrik ez nukeen sekula asmatu-ko”, azaldu du Txitxi Obergozo mar-golariak.

Bada, uste du horixe dela marrazke-

tarekin gertatzen dena. Inork ez digulajarraibiderik eman nora eta nola begira-tu behar dugun edo zeri erreparatu be-har diogun jakiteko. Errealitatea berada guztiontzat, baina identifikatzen etainterpretatzen jakin behar dugula ustedu: “Sinesten duguna ikustera ohitutagaude, eta ez ikusten duguna sineste-ra”.

Jarraibide horiek izatea mesedega-rria da inguratzen gaituenari epaitu ga-be begiratzeko eta gauzak zehaztasungehiagorekin ikusteko. Eta ere barean,baita marraztu ahal izateko eta marraz-kiaren bidez ikusten duguna ulertzeko-ere.

Papera eta kartoiaPaperak eta kartoiak eskaintzen di-

tuzten baliabideak berriz deskubritudaitezkeela uste du Pablo Feo Gomezirakasleak.

“Betidanik erabiltzen dugu papera.Txikitatik askotariko paperak eta ho-riekin egiteko eskulanak ikasi ditugueskolan. Mundu haundi-txiki horretanpapera lantzeko tresnak, materialak,teknikak eta sortu daitezken eskulanakedo artelanak –non dago muga?– eten-gabe ari dira ugaltzen. Horiek apur batgehiago ezagututa papera, kartoia, bir-

Plastika eta musika

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 11

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Adierazpen artistikoahezkuntzan

ziklapena, irakaskuntza, eskulana etaartea uztartu daitezke.

Ez gara ohartu ere egiten eta esku-eskura ditugu askotariko paper orri sol-tzeak lantzeko hainbat proposamen:

-Origami delakoa: papera eta es-kuak, soilik, baliatuta.

-Kirigami izenekoa: papera, eskuaketa guraizen laguntza.

-Mexikoko “papel picado” dela-koa: papera, mailua eta puskak egitekohainbat tresna erabiliz.

-Txinako paper ebakiak: papera,guraizeak eta txinatarrek, bakarrik, du-ten trebezia nahiz pazientzia.

-Eredu japoniarrak: Internetek adi-bide asko eskaintzen ditu.

-Paper birziklatua modu errazak. -Mache papera prestatu eta hainbat

irudi egin.-Kartoiaren erabilera berriak, mas-

karak, altzairuak, dekorazioa...-Scrapbooking, argazkiak eta txar-

telak apaintzeko azken joerak.

Teknika horiek guztiak ezagutu etabehar bezala erabiltzeko orduak eta or-duak behar dira. Baina horietara apurbat hurbildu gaitezkela dio Pablo Feok,paperak eta kartoiak eskain ditzaketenaukerak berriro deskubrituz.

Egurra lantzenAntzeko gauza gertatzen da egurra-

rekin ere. Oso gertu daukagun materia-la da, baina oraindik eskaintzen dizki-gun aukera asko ditugu ikertzeko JosePablo Arriagaren ustez. Egurra kurba-tzeko teknika berriak aztertuz geroikasleei erakusteko edota altzari eta es-kulturak egiteko hainbat aukera dau-dela ohartuko gara.

Esate baterako egurra lurrunarenbidez kurbatzeko teknika bat dago. Be-harrezkoa da horretarako makina iza-tea.

Egurra laminatzeko prentsa erabil-tzen jakin behar da, eta baita moldeakegiten ere.

Sormena eta irudimena lantzekomodu polita izan daiteke egurra kurba-tzeko hainbat teknika jorratzea.

PerkusioaMusika da adierazpenerako dugun

beste bideetako bat. Eta perkusioakerritmoa lantzeko aukera emateazgain, koordinazio apur bat ere eskatu-ko digu. Euskal Herriko panderoa etaBrasilgo batukada erabilgarriak izandaitezke helburu horiek gelan lan-tzeko.

Trikitixa, ahotsa eta albokarekin ba-tera, panderoa, Euskal Herri osoan daezaguna. Esku bakarraz hain ederkilaguntzen duen perkusio tresna hauezagutaraztea, atsegina, eskuragarriaeta beharrezkoa dela uste du Urko Aro-zena Musikene Euskal Herriko GoiMailako musika ikastegiko perkusioirakasleak.

Batukada, berriz, gure herrietako jaigiroan erraz txertatu den estiloa da. Be-re erritmo bizi eta indartsuak, ingurukoedonoren arima borbor jarrarazten du.Gela barruan ikasleen motibazioa etaparte-hartzea bultzatzeko tresna pare-gabea izan daiteke.

Panderoarekin, oinarrizko erritmo-ak landu daitezke hainbat ariketarenbidez. Azkartasuna ere trebatu daitekeeta hanka, eskuak eta burua konbina-tzen saiatu, ikusgarria da gainera.

Batukadak ere oinarrizko erritmo-ak lantzeko aukera eskaintzen du, baitainprobisazioarekin saiatzeko ere.

“Haurren beharretara egokitubehar dugu; psikomitrizitate saioaez da sakratua”

12 • hik hasi • 150. zenbakia. 20010eko uztaila

Luzaro psikomotrizitate eskolako irakaslea eta ASEFOPeko formatzailea.

alvarobeñaranE L K A R R I Z K E TA

14 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

alvarobeñaran

E

“Frustraziolegea haurrarensozializazioa du

helburu. Pixkanaka,umeak konturatu

behar du ezin duelabetirako jarraitu oso

txikian zeneanbezala. (...) Ez dago

bakarrik munduaneta ezin du dena

nahi duenean egin.

UNEDek Bergaran duen Luzaropsikomotrizitate eskolako taldeakzazpi kide ditu une honetan. Horie-tako bat da Alvaro Beñaran irakas-lea eta pedagogoa. Bitan banatzendute taldea: hezkuntzaz ardura-tzen dira batzuk, eta laguntzazbesteak. Gero,dena den,elkarrekinlan egiten dute denek. Zazpi kidehoriez gain, mintegiak eta ikas-taroak eskaintzen dituzten kolabo-ratzaileak eta irakasleak ere badi-tuzte.

Bergarako psikomotrizitate es-kolak eskaintzen duen bi urtekoikastaldia homologatuta dago,bai-na guztiz modu autonomoan fun-tzionatzen du,Beñaranen hitzetan.

Urteak daramatza BeñaranekHIK HASIren Udako Topaketetanparte hartzen, eta gurekin izangoda aurten ere. Emango duen ikasta-roaz eta, oro har, psikomotrizitate-az hitz egin dugu berarekin.

Zure psikomotrizitate praktikaikaslearengan oinarritzen dabereziki?

Nire iritziz psikomotrizitate prakti-karen gakoa haurrari bere garapenareneta egiten duen prozesuaren protago-nista izateko espazioa ematea da. Bai-na, betiere, marko batean. Hau da, ezdadila kaos hutsa izan. Badakigu hau-rrari askatasuna eta autonomia emanbehar zaizkiola. Baina badakigu, baitaere, haur txikiak ez dituela garatuta gai-tasun guztiak. Batez ere, 0-8 urte bitar-teko haurrei buruz ari naiz. Nola emanprotagonismoa haurrari, kaos horretanerori gabe? Bada, adinaren arabera,haurrak dituen premiak errespetatzensaiatzen gara. Hau da, adin bakoitzeanhaurrak dituen ezaugarriak aztertzenditugu. Haurraren bizitza garai horre-tan nolakoa den ikusi, eta aurrera jarrai-tzeko zer behar duen pentsatzen dugu.Haurrari egiteko eta eragiteko aukerakeskaintzeko, espazio eta denbora ba-tzuk antolatzen ditugu, eta gugan jarre-ra batzuk sortzen ditugu psikomotrizi-tate praktikan.

Hauxe da haurrei helarazi nahi die-gun lehen mezua: “Zuk psikomotrizita-te gelan nahiko modu autonomoanegin eta eragin dezakezu. Eta, horreta-rako, nik espazio eta denbora batzukprestatu dizkizut. Gainera, jarrera zeha-tza izaten saiatuko naiz, zure ezauga-rriak errespetatzeko”.

Horri deitzen al diozue markoa?Bai, guretzat garrantzi handia du eta

ematen ditudan ikastaroetan horixeazaltzen saiatzen naiz. Guk, psikomo-trizitate saioetan, beti, hasierako etaamaierako erritualak izaten ditugu. Ha-sierakoari dagokionez, nire ustez, fun-

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 15

tsezkoa da, haurrak psikomotrizitategelan sartzen direnean, berehala jola-sean ez hastea. Lehenengo, bildu egi-ten gara, baina beraiek badakite gerojolas egin ahal izango dutela, eta, gaine-ra, nahi duten bezala. Une horretan, le-geak jakinarazten dizkiegu: “Hemenezin da minik eman eta ezin da minikhartu”. Horixe da gure ustez funtsezkoaraua.

Haurra dimentsio sinbolikoan sar-tzea da helburua. Psikomotrizitate ge-lan, jolasean, dena da posible; bainamaila sinbolikoan. Egiten duzuna jola-sean egiten baduzu, modu sinbolikoanbideratzen baduzu, posible da. Jolase-an, borroka egin dezakezu, nahi badu-zu, hil dezakezu norbait, baina beti jola-sean.

Gainera, hasierako erritualean,haurrek psikomotrizitate gela osoaprest ikusten dute, eta zain daude. Gu-re iritziz, oso garrantzitsua den beste le-ge batekin jolasean ari gara une horre-tan. Frustrazio legearekin, hain zuzen.Beti egiten da galdera bera: legeak jarribehar al zaizkie haurrei? Guk uste dugubaietz. Eta lege horrek frustrazio legebat izan behar du.

Zer da hori, zehazki?Frustrazio legea bi esalditan labur

daiteke: “Bai, baina ez. Ez, baina bai”.Azken finean, haurraren premiakerrespetatzen saiatzen den lege bat da.Sakonean, haurra, haren premiak etabeharrak errespetatzea du helburu.Baina premia horiek bete edo asetzekomoduak frustratzen du. Esaterako,haur bat psikomotrizitate gelan dauden

egurrezko piezak botatzen hasten ba-honakoa esan behar zaio: “Zuk zerbaitbota nahi duzu, baina egurrezko piezahauek ezin dituzu bota; pilotak, nahibaduzu, bai”. Guretzat zer da garrantzi-tsuena? Haur horrek gauzak botatzekobeharra duela. Bi urteko umeek, esate-rako, espazioa eta objektuak mendera-tzeko, euren burua protagonista senti-tzeko, munduan eragiteko, besteakbeste, gauzak botatzen dituzte. Guk es-pazio bat prestatu behar dugu horreta-rako, eta beharrezko materialak eskai-ni. Baina, era berean, behar hori frustradezakegu, horrelakoak esanez: “Orainezin da, baina gero bai; material hone-kin ez, baina bestearekin bai; hemenez, baina hor bai”.

Sarrerako erritualean, beraz, horixeda ematen diegun lehen mezua: jolasegin dezakezue hemen, baina oraindikez. Hots, frustrazio legea transmititzendiegu: “Gero, modu autonomoan etahalako askatasunarekin jolas egiteko,hemen egon behar duzu lehendabizi,eta frustrazio hau onartu behar duzu.Ohartu behar duzu heldua dela zuresegurtasuna zainduko duena, eta, ge-ro, jolas egin ahal izango duzula, oraineta hemen zain zaudelako. Gai zarela-ko frustrazio legeak ezartzen duenmarko horren barruan egoteko, mailasinbolikoan”.

Zein helburu dauka frustraziohorrek?

Haurraren sozializazioa. Pixkana-ka, haurrak konturatu egin behar du ezdela posible betiko jarraitzea, oso txi-kia zenean bezala. Hau da, ume txikiakeskubide osoa du ahalguztiduntasunmagikoan bizitzeko, eta dena eman be-har zaio. Baina, pixkanaka, sozializa-tzen hasi behar du. Ez dago hura baka-rrik munduan, ezin du dena egin, nahiduenean, gainera; heldutasuna lortzenari da. Pixkanaka, gai izango da, beraz,frustrazio txiki horiek onartzeko. Horiguztia modu naturalean egiten da etxe-etan, eta, pixkanaka, haurra errealitate-an sartzen hasten da. Ez baita posiblebeti dena eta berehalaxe edukitzea, etaez da komeni, gainera. Beraz, frustra-zioak modu naturalean hasten dira.Horiek laguntzen diote haurrari sozia-lizazio bidea hasten, hor baitaude so-zializazioaren sustraiak.

Haurrak bere iragazkiak eraiki be-har ditu. Ezin ditu bere bulkada guztiakzuzenean kanporatu. Horrela, bada,gizakia iragazkiak jasotzen joaten da,gauzak bideratzen ikasteko. Adibidez,akaso ni ez naiz gustura egongo zukegin duzunarekin, baina ez zaitut jokohorregatik! Nik gaitasun bat garatutabaldin badaukat, gai izango naiz zuriazaltzeko, edo saiatuko naiz beste es-

16 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

alvarobeñaran

E

“Psikomotrizitatesaioa eskolan egiten

denez, lagungarria dahaurra ikasteko prestjartzeko ere. Hau da,

guk ez duguzuzenean ezer

iraskaten bainapsikomotrizitate

saioan egin daitekelan haurrak bere burua

ziurtatzeko

tra-tegia baterabiliz nahi dudana lortzen... Bainabaliabide sinbolikoak garatzen hasikonaiz, hitza, esaterako.

Eta autonomia lantzeko ere balio aldu?

Bai, balio du. Frustrazioa oso ga-rrantzitsua da haurra autonomoa izandadin. Haurra oso txikia deneko ahal-guztiduntasun horretatik abiatzen ba-gara, zer gertatzen da? Haurrari den-dena ematen bazaio, edo gehiegi ema-ten bazaio, zer gertatzen da? Haur ba-tengan gurasoen edo inguruaren pre-sentzia handiegia denean, iruditukozaio modu magiko batean dena lortzenduela, zerbait behar duenean etorri egi-ten zaiolako. Beraz, ez du sentitzen gukestuasuna edo estresa deitzen diogunhori. Ez du mugitu ere egin behar, ez di-tu baliabide berriak sortu behar, ezine-gon txiki horien aurrean. Orduan, ha-ren autonomia edo haren baliabide au-tonomoak garatu gabe gera daitezke.

Horrenbestez, guk beti esaten duguoso egokia dela jasan daitezkeen estua-sunak bizitzea. Hau da, garatu ahal iza-teko, gabezia batzuk bizi behar dituhaurrak, baina, betiere, gaindi ditzake-enak. Adibide argi bat: haur jaioberriak,hasieran, esnatu bezain pronto nega-rrez hasten dira, deika. Eta berehalaerantzuten zaie. Baina, une batean,haurra sehaskan dagoela, zerbait en-tzun eta hurbildu egiten zara. Haurrahan dago, esna, baina ez du negarrikegin, ez dio inori deitu. Zertan ari da?Txupetearekin, edo eskuarekin, edoizarak ukitzen... Hau da, txiki-txikitatikbaliabide autonomo batzuk sortzen arida, ama –edo aita– gabe egoteko. Berehorretan uzten badugu, haurrak ama-

rekin bizi izan dituen plazer esperien-tziakbiziko ditu, baina bere kabuzoraingoan.

Hor daude, nire ustez, autonomia-ren sustraiak, eta hortik jarraitu behardugu hezkuntzan ere. Hau da, haurrariespazio handia eskainiz, baina baita so-zializatzeko beharrezkoak izango di-ren frustrazioak ere.

Haur bakoitzak bere garapena duenarren, adin tarteka irizpideorokorren bat eman al daiteke?

Zaila da, haur bakoitzaren erritmoaoso ezberdina delako, baina badirazenbait erreferentzia orokor. Nik esan-go nuke, oso modu orokorrean, 0-1 tar-tea ahalguztiduntasun magikoa bizi-tzeko adina dela. Haurraren existentziaeraikitzen da garai horretan, hau da,“NAIZ”. Funtsezko garaia da, eta gau-zak ongi ez badoaz, gerora zailtasunakazal daitezke hortik. Ondoren, 1-3 tar-tean, haurrak “NI” delakoa eraikitzendu: “NI naiz”. Haurra bestearengandikbanatu egingo da, hots, banaketa emo-zionala gertatuko da. Tarte horretan,beraz, pixkanaka joango da atxikimen-dua amaitzen. Hiru urte inguru ditue-nean, haurrak esan ahal izango du: “Nibeste bat naiz, ez naiz zu”. Horren oste-an, 3-6 urteko aldian, zeharo zabalikdago autonomiaren bidea. Haurra, ba-tez ere, kanpoko mundura aterako da.Banaketa dagoeneko landuta dago,eta, orduan, honako hau eraikiko duhaurrak: “Ni mutila naiz, edo ni neskanaiz”.

Ondoren, sei urtetik aurrera, hau-rrak errealitate objektiboa ezagutukodu. Pentsamendu operatoriora iristenda, eta pixkanaka errealitatea moduobjektiboagoan ikusten hasten da. Izanere, 6 urtera arte pentsamendu magiko-an mugitzen dira haurrak, eta 6-7-8 urtedituzteneko garaia trantsizio fase batizaten da. Aldaketa izugarriak gerta-tzen dira. Haur batzuk pentsamendumagikoan egon daitezke oraindik, etabeste batzuk, aldiz, modu operatorioanpentsatzen. Horregatik, adin bakoitze-an zertan ari diren begiratu behar dugu,beraientzat garrantzitsua zer den ikusi.

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 17

Dena den, psikomotrizitatean, orohar, 3-6/8 tartea landu da bereziki.Azken aldiko joera 0-2 urtekohaurrekin lan egitea da. Aldaketahandia al dator hortik?

Bai, gero eta gehiago sartzen ari dahori. Gero eta jende gehiago etortzenzaigu haur eskoletatik. Lehenik etabehin, psikomotrizitate saioa, adinarenarabera, ez da berdina izango. Horixeda psikomotrizitatearen printzipio na-gusietako bat: haurraren premietaraegokitzea. Ezin dugu ezer inposatu.Haurrek beste modu batera egin behardugula esaten badigute; orduan, aldatuegin beharko dugu. Psikomotrizitatesaioa ez da sakratua.

Txikiekin, 0-1 urte bitartean psiko-motrizitate gelara joan beharrean, noiz-behinka beraien gela egokitzea litzate-ke aproposena. Sehaskak eta alboratu,eta lastairak atera, aldapa txiki batzukjarri –adina kontuan izanda beti– etapsikomotrizitate gela baten modukoaantolatu. Eta beno, egunean zehar, 20minutuz edo ordu erdian aukera horiekeskaini, haurrek euren gorputza etamugimenduaren plazera ezagut ditza-ten, euren mailan. Espazio handiaegongo balitz, material horiek moduegonkorrean egon litezke gelaren aldebatean.

Ondoren, ibiltzen hasten direne-an, haurrek eurek hainbat aukera di-tuztenean eta segurtasun handiagoadutenean, psikomotrizitate geletarajoaten has gaitezke. Haur horiekin (1-2/2-3 urtekoekin) psikomotrizitatesaio oso orokorrak egiten dira: hasie-rako erritual motz batekin eta faserikgabe. Mugimenduaren plazera, eurenburua ezagutzea da garrantzitsuena.Besteak hor daude, baina garrantzi-tsuena haurra bera da. Sozializazioaezin da behartu. Alderantziz, lehen-dabizi haurrak bere burua bizi behardu plazerean. Beti ere, ziurtasunaematen dioten helduak daudelako in-guruan. Ahalik eta autonomia handie-naz goza dezan eta bere burua eraikidezan. Batez ere, 0-3 urte bitartean,segurtasunaren oinarria ezarri behardute haurrek.

Eta horrekin guztiarekin, zer dapsikomotrizitate saio batek lortunahi duena?

Psikomotrizitate saioak baditu hel-buru orokor batzuk. Batetik, komuni-kazioa; haurrari komunikatzen lagun-tzea, horretan sakontzea, horretara za-baltzea. Bestetik, heldutasun proze-suan bidelagun izatea; hau da, haurraripentsamendu operatoriora iristea ahal-bidetzea. Era berean, psikomotrizitatesaioa eskola barruan egiten denez, la-gungarria da haurra ikasteko prest jar-tzea ere. Hau da, guk ez dugu zuzeneanezer irakasten. Baina egia da egin daite-keela lan psikomotrizitate saioan, hau-rrak bere burua ziurtatzeko, bere buruabizitzeko, bere beldurrak lasaitzeko,blokeoak irekitzeko. Hori guztia lor-tzen bada, haurra hobeto egongo da,ondoren, jaso beharrekoa jasotzeko.Hau da, ikasketak, edukiak... Lasaita-sun psikikoa lortzen lagun diezaioke-gu, jasotzeko prest egon dadin. Psiko-motrizitate saioaren beste helburuorokor bat lehen aipatutako autonomialitzateke.

Helburu orokorrak lirateke horiek,baina bada gure ustez ezinbestekoaden beste gauza bat. Haur bat oso ikas-le ona izan daiteke, burua besterik ezdelako. Badaude, buruak baino ez di-ren haurrak. Badira, bestalde, gorputzabakarrik direnak. Eta baita euren afek-tuak gainezka dituztenak ere, eta harre-manetan trebeak direnak, baina iragaz-

kiak jartzeko gai ez direnak. Uste dutpsikomotrizitatearen ekarpen nagu-sietako bat alderdi horiek guztiak inte-gratzen saiatzea dela. Ez haur berdinakegitea. Bat kognitiboagoa izango da,bestea afektiboagoa, bestea kirolariaparta... Baina, gutxienez, aukeraeman behar zaio haur bakoitzari, ahalden neurrian alderdi horietako bakoi-tzean gara dadin. Eta hiruak integra dai-tezen. Ez dadila joan burua alde batetiketa gorputza bestetik. Biak integratubehar dira, sustraitu.

Aurten sozializazioa eta frustrazioaizango dituzu hizpide UdakoTopaketetan.

Bai, horretan ari naiz lanean orain.Duela gutxi, psikomotrizitate jardunal-di batzuetan izan nintzen, eta sintomaberriei buruz hitz egiten aritu ziren han.Nire lana dela eta, sarritan joaten naizeskoletara, eta esperientzia ugari eza-gutzeko aukera izaten dut. Irakaslee-kin hitz egitean, guztiek esan didatehaur mota berri bat agertzen ari dela.Frustrazioa jasan ezin duten haurrak di-ra. Ez dute izan, eta, orain, ezin dute ja-san. Ematen du oso babestuta egon di-rela, eta eskolarentzat oso lan zaila dahori bideratzea. Beraz, uste dut horrenaurrean tresna berriak sortu beharreangaudela.

Nire mintegian horri buruz haus-nartuko dugu apur bat, eta, bide batez,laguntzeko zer egin dezakegun pen-

18 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

alvarobeñaran

E

“Oso gaizkiaplikatzen diren

teoria asko daude.Gehiegi sinplifikatzen

dira, eta horiarriskutsua da;

zenbait ideia osomodu zurrunean

aplikatzen direlako.

tsatuko dugu. Izan ere, haur horiek le-henengo unetik aurkako jarrera piztendute. Besteak beste, nahiko haur mani-pulatzaileak izaten direlako, eta, noski,ez dira haur erakargarriak. Baina, halaeta guztiz ere, haur horiei laguntzen ja-rraitu beharko genuke.

Eta ez haurrei soilik, baita haien fa-miliei ere. Horrelako kasuak, bereziki,familiekin lotuta egoten baitira. Ni ikus-ten ari naizena ikusita, hala da. Etxeangertatutako hainbat gauzarekin dutezerikusia, eta baita lehen aipatu dudanfrustrazio falta horrekin ere. Badirudihaur horiek lehendabiziko urtekoahalguztiduntasun magikoan bizi dire-la oraindik. Zer gertatzen da? Bada,egoera magiko horretatik eskolara aile-gatzen direla bat-batean, eta han ez da-goela magiarik. Han errealitatearekinegiten dute topo, baina ez dute baliabi-derik egoera berrira egokitzeko.

Horren ondorioz, sintomak ager-tzen hasten dira: batzuek ez hitz egiteaerabakitzen dute, besteak kaka goraeta behera hasten dira, beste batzuekizugarrizko kasketak harrapatzen di-tuzte, beste batzuek somatizatu egitendute, eskolara joan nahi ez dutelako...

Eskola gehienetan atxikimendua aridirela lantzen bereziki...

Gauzak aldatu egin dira. Lehenhaur deszentratuak eta inhibituak iza-ten genituen. Agian, gurasoak oso per-fekzionistak zirelako edo. Horrelakoe-kin, bazenekien nola jokatu. Baina

oraingoak ongi zaindutako haurrak di-ra, hau da, maitatuak. Alor horretan ezdute arazo handirik. Nik esango nuke,batez ere, sozializazio arazoa dela. Zergertatzen da? Guraso horiek, izugarri‘maite’ dituztela haur horiek, baina ezdutela batere argi lehen aipatu ditugunlegeak jartzearena. Badirudi haurrariezetz esatea haren nahiak ez errespeta-tzea dela.

Oso gaizki aplikatzen diren teoriaasko daudela uste dut. Gehiegi sinplifi-katzen dira, eta hori arriskutsua da, zen-bait ideia oso modu zurrunean aplika-tzen direlako. Haur horiei gertatzenzaiena da ez dutela sozializazio proze-su progresibo bat izan.

Alde batetik, biktimak dira, bainaberehala bihurtzen dira irakasleen bo-rrero. Zer egin haur batek hitz egiten ezbadu? Baina ez da beldurtia delako, lo-tsatia... Nortasun handiko haurrak dira,eta izugarri defendatzen dute beraienespazioa. Kosta egiten zaie irekitzea.

Adibide bat: hasieran harreman ar-kaikoa dugu, amaren –edo hor dagoenpertsonaren– eta haurraren arteko ha-rremana. Harreman hori oso da estua,eta esaten da harreman horretan ez de-la hirugarren pertsona bat sartzen. Ba-da, esan dezakegu haur horiek apur batharreman horri eutsi egiten diotela. Ezdiote hirugarrenari sartzen uzten, ezdute hori lortzen. Hirugarrena izan dai-teke irakaslea, izan daitezke beste hau-rrak...

Haur horiek beste haur batekin ha-

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 19

rremanik sortzen badute, harreman es-klusiboa izaten da. Esango nuke mailaguztietan eusten diotela haur horiek ai-patutako harreman arkaiko horri. Ho-rregatik ezin dute zabaldu, mundua dahirugarrena, eta haur horiek munduariesaten diote: nire bizitzan sartuko zara,nire ama bezalakoa baldin bazara soi-lik. Oso muturreko harremanakezartzen dituzte; edo dena edo ezer ez.Oso zaila da.

Haur bakoitza mundu bat da. Askozabaltzen ari den ideia da, baina horere ez al dago nahasketa apur bat?

Horregatik esaten dut nik asko sin-plifikatzen ditugula teoriak. Bai, haurbakoitza mundu bat da. Baina beha-rrezkoa da, era berean, egitura komu-nak izatea. Ondoren, egitura horienbarruan haur bakoitzarengana egokituahal izango duzu. Uste dut horretan sa-kondu behar duela hezkuntzak: eurenbaitan egokitzeko aukera eskainikoduten zein egitura osa daitezke? Ustedut oso interesgarria dela nondik nora-ko bat izatea, gainerakoan...

Gizartea bera ere aldatzen ari da.Indibidualizazioa, Interneta, bideojokoak... Horrek ere badu eraginaharremanetan.

Nik uste dut baietz. Gaur egun, gai-nera, gizartean dauden arazoei buruzhitz egiten dugunean, esaten duguhezkuntzan nerabeekin egin behar de-la lan. Eta nire iritziz, berriz, gakoa 0-6adin tartean dago; batez ere, 0-3 adintartean. Izan ere, hor ezartzen baitira oi-narri guztiak!

“Gero landuko da”, pentsatzen du-te askok. Hitz egiten duenean, ulertzenduenean, orduan egingo dugu lan. Ho-ri dela eta, proiektu gehienak nerabeeizuzentzen zaizkie, baina ordurakogauzak bideratuta daude. Sustraiakumetan ezartzen dira: zaindu, errespe-tatu, baina, era berean, mugak jarri.Inork ez du errezeta magikorik, ez da-kigu nolakoa den benetan gizakia. Bai-na pentsatzen dugu, horrela, haurrakaukera handia izango duela bere bu-ruarekin ziur sentitzeko, eta baita alda-

menekoak hobeto onartzeko ere. Etengabeko dialektika da. Hau da,

nik neure burua subjektutzat ikustenbadut, gainerakoak ere hala eraikikoditut. Eta alderantziz; besteak nire au-rrean subjektu moduan agertzen badi-ra, lagundu egiten didate niri nire buruaere subjektu gisa eraikitzen. Baina niobjektu gisa tratatzen banaute, nikezingo ditut subjektuak eraiki, eta ob-jektuen munduan biziko naiz. Objektuhutsa besterik ez naiz izango neure bu-ruarentzat, eta gainerakoak ere halako-ak izango dira. Eta, horrela, guztia daposible; objektuak erabili egiten baiti-ra, eta subjektuak, aldiz, kontuan hartu.

Urteak daramatzazu lan honetan.Sumatu al duzu garapenik?

Aipatu ditugun sintomek eraginda,gu ere ari gara gure krisia jasaten. Bainadinamika orokorrean, uste dut gu, adi-naren arabera, gero eta gehiago saiatugarela zehazten. Agian, hasieran ez ze-goen hain argi adin bakoitzean zer eginbehar zen. Eta oraindik ere badaude za-lantzak, ezin dugulako esan bi urteko-en gelan gauzak modu batean egitendirela, eta 3 urtekoen gelan beste modubatean.

Garrantzitsuena egokitzen joateaizango da beti. Baina nik uste dut prin-tzipio orokorrei eutsi egin zaiela.

Agian, gure lanaren atzean dagoen zer-gatiari begiratu diogu gehiago, ezku-tuan dagoen teoriari. Praktikak bere ga-rapena izan du, ipuina alde batean edobestean sartu dugu, eta doitze batzukere izan dira. Baina horretan ere bada-go autonomia, guztiok ez dugu guztizberdin egiten.

Doitzea eta egokitzen joatea daprintzipio nagusietako bat. Adibidez,txikienekin, egun batean 1-2 urtekohaurrekin ordubete duzu psikomotrizi-tatea lantzeko, baina, akaso, egun ho-rretan ikusi duzu haurrek 20 minuture-kin nahikoa izan dutela; saioa bukatueta kito. Ezin dugu pentsatu psikomo-trizitate saioa oso garrantzitsua dela etaderrigorrean egin behar dela eta... Ga-rrantzia duena ez da psikomotrizitatesaioa, haurrak baizik. Psikomotrizita-tea baliabide bat da, ez da helburu bat.

Psikomotrizitateak izan al dezakebalioa 10-11 urtetik gora? Etanerabezaroan?

Printzipioak eta filosofia aplika dai-tezke. Psikomotrizitateak bide asko za-baltzen ditu. Baina nik, bereziki, hez-kuntzak egiten duen gorputzaren ira-kurketaz hitz egingo nuke. Izan ere, 8urtetik aurrera batez ere, kirolarekin lo-tzen da. Eta kirola egitea ez dago gaizki.Baina kontuan hartzen dira gorputz in-

Alvaro psikomotrizitateko ikastaro bat gidatzen.

20 •hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

alvarobeñaran

E

“ Haurrakafektibitatearen

hondeamakinak direlazioen Juanjo Kintelak.

Irekitzen bazara, hustuegiten zaituzte.

Hezitzaileak, beraz,ongi prestatuta egon

behar du. Bere buruadefendatu ahal izateko

eta haurrei emateko,noski, baina

neurrian.

dar-tsuak, malguak, azkarrak... Hala ere,badago, era berean, sentitzen duengorputza, gorputz adierazkorra... Be-raz, uste dut, gorputzaren gaineko ira-kurketa gehiago zabaldu beharko litza-tekeela.

Bestalde, nik uste dut horrelakosaioetan erritualak egin beharko lirate-keela. Eta gazteekin hitz egin beharkolitzateke, zer egingo dugun komenta-tu, haien parte-hartzea bultzatu... Aka-so arau batzuk eman daitezke, eta asmaditzatela beraiek jokoak. Eta, noiz-behinka, psikomotrizitate saio bat egindaiteke, txikitako jolasak eta horrela-koak egiteko, izugarri gustatzen zaie.Plazer hori oroitzeko aukera emateada, horrelako oparitxoak egitea...

Gainera, adin horretan asko hitzegin daiteke beraiekin. Hezitzaileakhelburu edo proiektu bat izango du,baina eska ditzake ikasleen proposa-menak. Ez dago horretarako arazorik.Azken batean, hori da nahi duguna, ez-ta? Eurek ere gauzak proposatzea, pen-tsa dezatela, ekimena edukitzea, sor-tzaileak izatea...

Begira, psikomotrizitatearen bes-te helburuetako bat horixe litzateke:sortzaile izatea. Baina ez sormen artis-tikoaren zentzuan. Haurra zentra da-dila bere baitan, eta egin ditzala gau-zak barrutik ateratzen zaizkion mo-duan. Adibidez, badaude oso txikita-tik ongi marrazten duten haurrak; ika-si egin dutelako. Baina hor ez dagoarimarik, haur hori ez da sortzailea,irakatsi egin diote. Beste batek zirri-borro bat egin dezake, baina bereetxea egingo du, ikasia baina berea.Horixe da sortzaile izatea. Bakoitzakbere modura egitea, guztiok dugula-ko zerbait barruan.

Irakasle eskolan oso leku gutxidago adierazpena lantzeko, musika,artea, gorputz adierazpena... Horieninguruan espezializatuko denirakasle eskola bat.

Guk beti ikusi dugu ez dela errazapsikomotrizitate formazioa unibertsi-tate munduan sartzea. Agian, orain, eu-ropar espazio berri honetan... Bainaorain arte, behintzat, ez! Irakasle esko-lan, batez ere haurrekin, zer egin ikas-ten da, ekintzak ikasten dira. Baina ustedut hezitzailearen irudia bera eta harre-mana gehiago lantzea falta dela. Batezere, hor dagoelako oinarria: sortzendugun giroan, sortzen dugun harrema-nean, eta profesional bakoitzaren atze-an dagoen pertsona horretan... Azkenbatean, haur txikiek eragina dutelakogugan, nahiz eta nahi ez izan. JuanjoKintelak esaten zuen: “Haurrak afekti-bitatearen hondeamakinak dira”. Ireki-tzen bazara hustu egiten zaituzte. Hezi-tzaileak, beraz, ongi prestatuta joan be-har du. Bere burua defendatu ahal iza-teko, eta haurrei emateko, noski, bainaneurrian. Indarrak xahutzen badituzu,ez duzulako balio, ez haur horrentzatez besteentzat. Eta uste dut zaila deladiskurtso hori unibertsitatean sartzea.Esaterako, guk dugun prestakuntzapertsonalaren alderdia zaila da. Azkenbatean, mundu afektibo hori ezin baitaikasi, bizi egin behar da, eta norberakjakin behar du nola sentitzen den egoe-ra horien aurrean.

Sarritan pentsatzen dugu haurtxikiak ez direla ezertazohartzen, baina guztiz okergaude. Psikomotrizitate saioanortozik ibiltzen da AlvaroBeñaran, eta honela esan zionbehin hiru urteko neskatobatek: “Alvaro, azkazalak moztudituzu!” Zur eta lur geratu zen,ez baitzuen horrelakorikespero.

22 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

e k a r p e n a k

Dokumentu berdinekin egiten du-gu lan, hobeto esanda dokumentu be-rekin. E-postan atxikitutako artxiboenkaosa aspaldi utzi genuen alde batera;ez dakizue zenbat denbora irabazi du-gun. Biltzea eta berreskuratzea ezin di-tugu ordenagailu batera edo bitara lotu,horiek eskuratzeko aukera edonon etaedonoiz izan behar dugu, horregatikerabat fidatzen gara Internetek eskain-tzen dizkigun aukerekin.

Biak irakaskuntzan aritzen gara, ba-ta unibertsitatean eta bestea euskalte-gian, eta bide batez, Kosmodiseaproiektuan murgilduta gaude; lau urtezGipuzkoako eskolekin eta irakaslee-kin teknologia berriak eta ekintzaileta-suna lantzen. Esperientzia irabazi dugueta errealitatea ikertzeko aukera ereeman digu. Hainbat iturritatik edan du-gu gure eskolen eta irakasleen teknolo-gien gaineko ezagutza zein den desku-brituz. Eta horren aurrean zerbait eginbehar dugula pentsatzen dugu; oroko-

Irakaskuntza 2.0

Belaunaldi berriko ikasle eta ira-kasleak gara, bigarrena gehiago, be-harbada. Horregatik teknologien era-bilera da gure eguneroko bizitza, bailagun giroan gaudenean baita laneanere,noski. Elkarrekin egiten dugu lan,baina batak Donostian eta besteakEibarren. Telefonoaren erabilera on-do dago, baina azkar deskubritu ge-nituen sareak eskaintzen dituen au-kerak, telefonoaren erabilera ia guz-tiz alboratuz.

rrean, irakasleek teknologia berrienarloan duten ezagutza nahiko apalabaita.

Unibertsitatean irakasle berrienprestakuntzara dedikatzen da Lorea.Hain zuzen ere, hezkuntzari aplikatuta-ko teknologia berriak ikasgaia ematendu, eta etorkizunean irakasle izango di-ren neurrian, teknologia berriekin ira-kats dezaten eta horien ikaskuntzan etaaplikazioan inplika daitezen bilatzendu. Itsasok, euskaltegian, irakasle es-perientzia berriak bizi ditu. Besteakbeste, euskara on-line ikasteko moduberriak aztertzen. Gure buruarekin etagure ikasleekin teknologia berrien gai-nean solasteko eta lanean integratzekoahaleginetan gabiltza. Guretzat dituenmesedeak besteek ere ikus ditzatennahi baitugu!

Gaur egungo ikasleez ari gareneannatibo digitalak direla entzuten dugu.Hain zuzen ere teknologiaz inguratutabizi dira eta horien erabilpen masiboaegiten dute: sare sozialak, musika etafilmeak jaisteko programak, komuni-kazio bide berriak... Baina teknologiahori norberaren mesederako eta ikas-teko erabiltzea beste gauza bat da. Guz-tiek ezagutzen dituzte testu prozesa-tzaileak edo Interneten bilaketak egite-ko hainbat nabigatzaileren existentzia.Baina garrantzitsuena konpetentziateknologikoak bereganatzen ikasteada, hau da, gailu eta aukera horietatikikas dezatela, gero euren lanean ahaliketa modu eraginkorrenean erabiltze-ko. Ikasle horiek gela batean kokatzendira, irakasle batekin lanean egongo di-ra, funtsean hori ez da aldatzen. Baina

Lorea Fernandez eta Itsaso Izagirre

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 23

gogora ekar dezagun, orain momentuhonetan eragin eta zoramena sortzenduen eskola 2.0 programa. Ikasleek or-denagailu bat dute ikasteko, baina jaki-na da bakarrik ez dutela ikasiko eta gi-daritza bat behar dutela, irakaslearenbeharra izaten jarraituko dutela, alegia.

Garbi dago eskola 2.0 delakoak ira-kaskuntza 2.0 izenekora eraman gai-tzakeela, baina horrelakorik gertatzenal da? Gure esperientziaren arabera ezgehiegi. Eta are gehiago, hutsune han-dia ikusten dugula esan behar dugu.Horregatik pentsatu genuen ikastarohau eskaintzea. Ikasleekin lan egitera-ko hainbat aukera aurkeztuko dizki-zuegu; eta baita horiek eskaintzen etabideratzen lagundu ere. Beti ere, hiz-kuntza erraz batean, ulertzen dituztenaukerak, eta modu onenean egokitzendirenak aukeratuz, curriculumean tar-tea eginez eta beste gaietara ere zabal-tzeko asmoz, elkarlana eta elkar eraiki-tzea sustatuz.

Eskoletan dauden irakasleei edo ja-kinmina duen edonori zuzenduta dagoguk hemen proposatzen dugun ikasta-roa. Web 2.0aren inguruko sa-rrera bat egitea dugu helburu,eta eskaintzen dizkigun auke-ra anitzak, ez guztiak, modu e-rraz eta dibertigarrian gure ira-kasleei irakastea. Ikastaroan i-zena ematen duten pertsoneninplikazioa eta parte hartzeanahi ditugu, teoria ondo dago,baina jakin badakigu ikasi, be-netan, praktikatzen eta partehartzen ikasten dela. Hortaz,praktikarekin ulertuko duguzer den web 2.0a. Teknologiaksortzen duen beldurra alde ba-tera uzten saiatuko gara. Ho-rretarako, aplikazioez hitz egi-ten dugunean zertaz ari garenjakingo dugu eta hori kontuanizanda gure testuinguruan (la-nean) izan ditzaketen erabile-rak aztertuko ditugu, konple-

xua den edo ez pentsatzen jarri aurre-tik.

Irakasleak Interneten topa daitez-keen baliabideak, edo eurek erabil-tzen dituztenak gelan erabiltzera hur-bil daitezen izango da helburu nagu-sia. Aukera ugari dago horretarako,baina gure asmoa bi tresnetan zentra-tzea litzateke: wikiak eta plataformabirtualak erabiltzea. Irakaskuntzarenesparruaz hitz egiten dugunean, kon-tua ez da tresna horiek gelara erama-tea, soilik, gainerako lankideekin eretresna horiek erabiliz lan egiteko au-kerak bultzatzea eta sustatzea baizik.Hain zuzen ere, egunero egiten ditu-gun lanak errazteko erabiltzea. Egiada, ere berean, ikastarotik ez garelaguztiz jakitun irtengo, Internet eten-gabe aldatzen ari delako eta jarraipe-na gertutik egin behar zaiolako. Guhorretan gabiltza etengabe, egonkor-tasuna eta emaitzak aztertu behar diratresnak baloratzeko unean, eta horiekerabilgarriak ez direnean beste auke-ra batzuk bilatu.

Garbi dago ikasleekin lan egin be-har dela, eta irakasleei horretarako bi-dea erraztu nahi diegu ikastaroan. Ira-kasleek baliabide berriak baldin badi-tuzte, beste irakasleekin elkarrekintzaprozesuak sortuko direla jakina da, etahorrek bilakatzen ditu tresna horiekaberasgarriak eta errealak. Azken bate-an, bi pertsonen arteko elkarrekintzakpertsona bakar batenak baino aberas-garriagoak izango direlako. Aberasga-rritasun hori ikasleek ere antzemangodute Internetek elkarlanerako eskain-tzen dituen baliabideak handiak baiti-ra. Eta gainera, hainbat konpetentziaeskuratzeko lagungarriak dira; ez soilikdigitala, baita linguistikoa, matemati-koa, ikasten ikastekoa... ere.

Indibidualizazioaren aurrean, elka-rrekin eta modu kooperatiboan egitenden lana bultzatu behar da irakasleenartean; gai berdinak edo desberdinakirakatsi. Izan ere, web 2.0a elkarrekinlan egitean oinarrizten da, hori da berefuntsa eta lan egiteko modua. Denokdenon artean lana egitea, hain zuzen.

24 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

e k a r p e n a k

Baina zerekin egingo dugu topomaitematika tailerrean?

Egitea, horixe izango da gure lehen-tasuna; tailerrean murgilduko gara,prototipoak eraikiko ditugu eta haiekintrebatuko gara. Abiatzerakoan edogaiak isterakoan ipuinak, filmak, Inter-net edota musika erabiliko ditugu. Sa-kontzeko aurkezpen batzuen laguntzaizango dugu, baina ludikotasunariemango diogu lehentasuna. Hona he-men nondik norako batzuk:

« Ni letretakoa naiz » Sarritan entzuten dut esaldi hau ma-

tem… hitza bukatu baino lehen. Beti,helduei.

Ni ere, letra zalea naiz, bai. Goza-tzen dut literaturarekin, betsolariekhunkitu egiten naute, ipuin onek laz-tandu. Ipuinak omen, gizaki batetikbestera adimenaren eta emozioen po-

lena garraiatzen duten erleak. Matema-tika ipuinez eta istorioz beteta dago:Gauss eta Arkimedes, Leonardo eta Pe-relman, Pitagoras eta Al Kuaritzmi, Hi-patia eta Agnesi “sorgina”... Horietakoasko kontatu eta ikusiko ditugu etagehiago ezagutzeko gogoa piztu.

ParadoxakErrezegi onartzen da matematikan

ona dena listoa dela, eta, aldi berean,gure gazteen sekulako porrota irenstenda natural-natural. Garrantzi handia o-men du, baina asko geratzen dira bide-an eta beste askok gorrotoa hartzendiote.

Matematika, neurgarria dena arra-zoitzea da. Errealitatea ulertzeko ere-duak egitea, balio dutela ikusi eta froga-tzea, eta eredu horiek manipulatuzurrutirago joatea.

Denok dakigu eskuak erabiltzen,

Matematika tailerraEskuak, burua eta bihotza lanean

Txiste zahar batek dio unibertsita-teko diruzainek estimazio handiandituztela matematikariak, azken fi-nean, papera, arkatza eta zakarron-tzia besterik ez omen dute behar iza-ten eta.

Gure eskoletan burua erabiltzekoeskatzen diegu ikasleei baina sarrie-gi ahazten zaigu, horretarako biho-tzak eta eskuak jarri behar ditugulamartxan. Haurrek manipulatzeko be-harra eta gogoa dute eta aldi bereanjokoak eta esperimentazioak izanbehar dute erronken abiapuntua.

denok dakigu pentsatzen. Egia da hain-bat erritmo egongo direla gure artean,baina erritmoarena larriagoa da dantzaikastaroan gurean baino.Eskuak etaburua erabiliz gauzak ikasiko di-tugu. Eskutik burura eta burutikeskuetara.

Irakasleon formazioaAdituek behin eta berriz esaten du-

te “irakasleriaren formazioa dela alda-gairik eranginkorrena” ikasleenganemaitzak hobetu nahi direnean. Nola-koa da lehen hezkuntzako irakasleonhasierako formazioa matematika arlo-an? Denetik egongo da, baina ez diragutxi matematikak zauritu dituenak,alegia, beren formazio garaian espe-rientzia ezkorrak jasandakoak. Eta zori-txarrez gutxi samar dira gerora eurenformazioarekin jarraitu dutenak, edu-kiak gaurkotzen, materialak aztertzeneta arloan sakontzen.

“Matematika erraminta bat da”Atxurra ere bai, on askoa gainera.

Baina koadro bat zintzilikatzeko edohatzazalak mozteko badira erramintahobeak. Matematika erraminta asko di-tuen kutxa bat da. Erraminta horiek era-biltzen ikasten dugun heinean askozere eraginkorragoak izango gara gurelanean. Erraminta kutxa hori ireki etalanean hasiko gara:

- Kalkulagailuekin buru kalkuluaeta matemagia egingo ditugu.

- Papera tolestuz Megabyte eta Gi-gei neurria hartuko diegu.

- Geoplanoek eta papiroflexiak ge-ometria lauarekin adiskidetuko gai-tuzte.

Karlos Garaialde

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 25

- Gominolek, bilbeek eta poliku-boek 3dimentsiotako geometriara era-mango gaituzte

- Ispiluek leihoa irekiko diote mun-du berri bati.

- Eta askoz gehiago...

Irakasle gehienek oso gutxi eza-gutzen ditugu erraminta horiek guz-tiak; hona hemen ezagutu eta treba-tzeko aukera.

Bi egun,oso trinkoakEgia da, ordu asko izango dira bi

egunetan pilatuak, goiz eta arratsaldezgainera. Horrela da, eta ez du bestebueltarik.

Bi ordu pasatxoko 6 saio izango di-ra gutxi gora behera. Saioen hasieran,“ipuinak” entzun edo ikusiko ditugu(Internet...), eta gero gure erramintekinhasiko gara lanean banaka, binaka edotaldetxotan.

Saioa ixteko besteon lana aztertu

eta, laburpen gisa, aurkezpenen batikusiko dugu. Atsedena, eta hurrengosaiora. Apunteak hartu beharrik gabe.

Material nagusia ikastarorako sor-tutako blog batean egongo da. Apunte-ak, argazki zaharrak bezala, gerora iku-siko ditugu. Jakinmina duenak honahelbidea:

http://hhmateta.blogspot.com/

Ondo pasatuko duguEdukiekin itsutu egiten gara. Egia

da edukiaren inguruko lanak elkartukogaituela tailer honetan, baina luzera ge-ratuko zaiguna jakinmina eta harrema-naren inguruko sentsazioak izango dira.

Udako oporren atarian gaude, fes-ta gogo galantarekin. Lana egingo du-gu baina gustora eta gozatuz.

26 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Zer da sentitzen duguna? Zer gerta dakiguke?Ahotsa lan tresna moduan erabil-

tzen dugun ogibideetan (irakasleak,aterpetxeetako begiraleak, igerilekue-tan irakasten dutenak, esatariak komu-nikabideetan…), zenbaitetan ahotsanekatuta sentitzen dugu, hautsi egingobalitzaigu bezala.

Batzuetan, hitz egiteak nekatu egi-ten gaituela ohartzen gara, edo gauera-ko, arratsalderako, aste bukaerarako…ahotsik gabe gelditzen garela. Bestee-tan, eztarria urratuta gelditzen zaigu,eta min ematen digu.

Hitz egitean airea falta zaigula naba-ritu dezakegu, airea maiz hartu beharraedo esaldia bukatzeko airerik ez eduki-tzea izaten dira arazorik arruntenak.

Batzuek ez dute norberaren ahotsaentzuten, eta beti bortxatu egin behar i-zaten dute, edo giro zaratatsuetan ezindute hitz egin. Beste batzuei, berriz, a-hotsaren tonua apaldu egiten zaie, etaezin izaten dute abestu. Txangoetatik,jolas garaietatik… bueltatzean ere aho-tsaren ezaugarriak aldatzen zaizkie.

Zergatik sentitzen ditut sintomahoriek?

Lehen aipatutako arazo horiek arra-zoi hauengatik sor daitezke:

• Ahotsaren gehiegi erabiltzeaga-tik: asko hitz egiteagatik, gaizki oihu e-giteagatik, eztulagatik, marrantaga-tik…

• Ahotsaren desegoki erabiltzeaga-rik: intentsitate edo tonu desegokianhitz egiteagatik, arnasketa era desego-kian erabiltzeagatik, arnasketa eta fo-nazioa ondo ez koordinatzeagatik, a-hotsa ez inpostatzeagatik, giharren ten-tsioa gehiegizkoa izateagatik….

• Ahots korden patologiengatik.• Ahots korden mugikortasunaren

patologiengatik.Komeni zaiguna zera da: ahots es-

fortzua gutxitzea eta ahotsak dituen au-kera zabal guztiak barneratzea. Horre-tarako, ahots teknika egokia erabili be-har dugu.

Ikastaroaren xedeak eta edukiakNorberak bere ahotsa ezagutzeak

garrantzi handia du, norberaren ahotsanoraino irits daitekeen eta egoera ba-koitzean ahotsaren erabilerak nolakoa

izan behar duen jakiteko. Beraz, norbe-rak bere ahotsa ezagutzea izango da le-henengo helburua. Horretarako, aho-tsa zer den eta nola ateratzen dugunikasiko dugu.

Bestalde, pertsona bakoitzak bereahotsa du, ezaugarri berezi batzukdituena. Horretan ere saiatuko gara:ahotsaren ohiko osagaiak ezagutukoditugu.

Ahotsa osasuntsu dagoen ala ez ja-kiteak ere garrantzia du, eta ahots osa-suntsuak eta patologikoak bereiztensaiatuko gara. Horretarako, gaur egunirakasleengan sortzen diren patologiaezagunenak ere landuko ditugu: larin-gitisak, noduluak, polipoak, edemak,korditisak, banden hipertoniak…

Horretara guztira ez iristeko, pre-bentzio mekanismoak ezagutu beharditugu, eta ahotsa nola zain dezakegunere ikasiko dugu.

Eduki praktikoakOrain arte ikusitako guztia era teori-

koan ikasiko dugu, baina praktikakduen garrantzia aurreikusita, edukipraktikoak ere landuko ditugu. Hauekizango dira atal nagusiak:

• Arnasketa egokia nolakoa denikasiko dugu. Diafragmaren mugimen-dua eta euskarria, fonazio denborakluzatu, zer egin airerik gabe ez gelditze-ko, botatzen dugun airea nola doitu...

• Erlaxazioa: giharretako tentsioakgutxitzen saiatuko gara. Lepo eta sor-baldako erlaxazioaz gain, orokorra ereegingo dugu.

• Jarrerak duen garrantzia ere lan-duko dugu: horrek guztiak airea urdai-letik bultzatzea errazten digu. Presio

e k a r p e n a k

Gaur egun, irakasleen kopuruhandi batek ahots arazoak ditu, etaikastaro honen helburu nagusia egu-neroko lanean ahotsa ahal den erarikegokienean erabiltzen ikastea izan-go da.

Ahotsaren erabilera egokia

Jaione Txapartegi

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 27

handiagoa lortzen dugu eta airea hobe-to aprobetxa dezakegu.

• Artikulazioa eta erresonantzia:ahotsa gure gorputzean sentitzen ikasi-ko dugu. Ahotsa esfortzurik gabe etaera lasaian aterako dugu. Helburuaahotsaren proiekzio egokia lortzeaizango da.

• Prebentzio neurriak: gure ahal-menaren gainetik ez hitz egiten, ahotsbaliabideak ondo erabiltzen, garrasiaksaihesten... saiatuko gara.

• Ikasi duguna eguneroko hizketanaplikatuko dugu: ikasgai bat ahoz aur-kezteko, ozen irakurtzeko, haur kantakabesteko, ipuinak kontatzeko...

Azkenik, urte hauetan ahots arazo-ek eta disfoniak haurrengan izan dutengorakada nabarmena aipatu nahi nu-

ke. Horretan, inguruko giroak, zaratak,imitazioak... eragin handia izan dute.Hori dela eta, irakasleak nola jokatu ja-kin behar du: jolas garaietan eta gela ba-rruan ahotsa kontrolatu, norberak aho-tsa egoki erabili, haurrentzat eredu de-segokiak saihestuz...

Horrela bada, ikastaro honetan hiz-ketako ahotsaren erabileraren oinarrialortu nahi dugu.

Ahotsa egoki erabiltzeko burutubehar diren ariketak egingo ditugu, oi-narrizko teoria ikasiz eta lan praktikoamodu aktiboan eginez.

28 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

e k a r p e n a k

Nondik nora bururatu zaizuaurtengo ikastaroetan gai haulantzea?

Osasun mentalarena disziplina batda bere horretan, erietxeetan bere le-kua dauka. Osasun fisikoari dagokio-nez, guztiok argi daukagu analitika ba-tzuk egin behar direla, prebentzio lanaegin behar dela, elikadura zaintzea ko-meni dela... Badago nolabaiteko kon-tzientzia bat. Baina osasun mentalaridagokionez, iruditzen zait kulturalkioraindik ez dagoela kontzientzia horieta bakarrik gogoratzen garela osasunmentalarekin sintoma potoloren batdagoenean. Gainerakoetan tresna edobaliabiderik gabe geratzen gara.

Aurten pentsatu dut pixka bat ho-rren inguruan aritzea. Gaur egun osa-sun mentalaren gaineko informazioabadago, tresna errazak ezagutzen ditu-gu eta horiek guztiak gerturatu egin be-har ditugu.

Eskolaren ikuspegitik gurasoek,irakasleek nola landu beharkolukete gaia?

Heziketaren helburu nagusienahaurraren garapen integrala da, ezta?Bada, prozesu horren barruan norbera-ren heziketa psikikoa oso garrantzitsuada. Beraz, nire ikastaroaren helburuaguraso zein irakasleen artean gogoetasustatzea izango da. Azken batean uler-tarazi nahi diet sarritan gai hori estal-tzen saiatzen garela. Ardatz nagusienaizango da bizitza ikus dezakegula mai-tasunaren aldetik, edo beldurraren al-detik. Eta iruditzen zait, zoritxarrez,oraindik, ikastetxeetan eta heziketangehiegi erabiltzen dela errefrotzu posi-tiboa. Hau da, saria edo zigorra. Eta us-te dut gaur egun tresna horiek iraungitadaudela. Horren azpian maitasunarenmanipulazioa edo erabilpena dago.

Eskolan ez ezik etxean ere gerta-tzen da hori, eta bereziki haurra guztizziur sentitzen ez den adinean. Nolabai-teko prostituzio afektiboa bizi du etagauza bera gertatzen zaio eskolan ira-kaslearekin, edo ondokoarekin. Ustedut hor korapilo nahiko globala sor-tzen dela, eta guk, hezitzaileok, jakinegin behar dugu zer gertatzen den etazergatik. Baita zer egin dezakegun ere.

Horri guztiari buruz arituko naiz.Oinarrizko beharrak zeintzuk diren ar-gitzen saiatuko naiz.

Zer da orduan, botere kontua? Nolaikusten duzu zuk?

Niri iruditzen zait boterearen gaiapresente dagoela, baina lehendabiziziurtasunaren arloa dago. Haurrak era-biltzen ditu aita eta ama emozioak ma-nipulatzeko.

Azken batean, afektibitatearen in-guruan arituko gara. Nola patroi berdi-

Osasun mentalaIkastaro garaikidea

na erabiltzen dugun eskolan, edo nera-bezaroan edo bikotearekin, baina as-koz ere modu sofistikatuagoan. Horre-lako txantaia modukoak...

Ziurtasunaren ostean etorriko daonarpena, eta onarpen behar horretanoso garrantzitsua da sozializazioa. Eraberean haur bakoitza senti daitekeonartua edo ez. Autoestimuaz hitz egi-ten dugu sarri. Baina haurrak baloratu-ko du bere burua aurretik baloratuasentitu bada, irakaslearen, gurasoenedo lagunen aldetik errekonozimen-durik izan ez badu kostako zaio ongiegotea bere buruarekin. Hor iruditzenzait gogoeta egiteko aukera ugari dago-ela. Eta bai erabiltzen direla sarritan, bo-terea, txantaia emozionala, errudunta-suna, beldurra, mehatxuak...

Eta komunikabideek nola eragitendute osasun mentalean?

Bai, noski, eta batez ere esango nu-ke nonbait kokatzekotan eremu hori,hots, komunikabideen eta teknologiaberrien eremua onarpenaren eremuankokatuko nuke. Esterako, gazteak edonerabeak sartzen direnean Internetekosaltsa horietan –Facebook, Tuenti,Twitter...– hor azpian dagoen beharrazein da? Ulertua, onartu eta baloratuasentitzea azken batean. Noski. beste al-dean dagoenak hori manipulatu nahibadu, edo erabili nahi badu, modu nar-zisista batean, edo modu egozentriko-an edo lidergoa markatzeko... erabilinahi badu. Bada, oso errez egin deza-ke. Uste dut manipulatu errazak garela,besteak beste, indibidualizazio proze-suan gaudelako. Garai bateko kode eti-ko horiek edo, ez dira baliagarriak, eta

Patxi Izagirre

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 29

aldiz, lagunen artekoak edo sare sozia-lekoak bai. Orduan, badago identifika-zio bat filtratu gabekoa, baina hor az-pian bilatzen dena da, azken finean,errekonozimendua; norberaren izae-ra, norberaren indibidualtasuna... etahorrek harrapatzen gaitu, hor dagotranpa.

Ezin dugu soilik ondorioztatu osa-sun mentala ez dela garatuko moduosasungarri batean. Askotan hartzendugun elikagaiaren arabera, organis-moak erantzun bat edo beste izaten du:azukrea, kolesterola... Beraz, arreta ja-rri behar dugu gure ikasle eta seme-ala-bak zein ideaiarekin elikatzen ditugun.Eta ez bakarrik gaixotasuna dagoene-an. Horregatik iruditzen zait osasunmentala ez dela soilik gaixotasunaren

eremua, bestela oso ez demokratikoaizango litzateke. Ez da juxtua.

Gehiago landu beharko litzatekemodu prebentiboan, ezta?

Noski. Begira txikitxoekin, duelagutxi ailegatu zaigu etxera gutuna. Osa-kidetzak prestatu duen hortzetako osa-sunerako programa. Eta nik pentsatunuen, aldatu hizkia eta ‘dental’ jartzenduen lekuan ipini ‘mental’!! Zergatik ezdiote arretarik jartzen Osakidetzatikosasun mentalari? Osakidetzatik, edoikastetxeetatik edo dena delakotik. Zerdela eta? Iruditzen zait erronka bat da-goela horren inguruan, edo egon be-harko lukeela behintzat!

Kontzientzia falta handia dago.Bai, hala da. Psikologiak eta psikia-

triak uste dut zenbait ekarpen egin di-tuztela osasun mentalaren arloan ehunurte hauetan. Eta zergatik ez baliatu ho-riek guztiak heziketarako?

Azken batean zuk diozuna da,barrukoa ongi ez dagoen bitarteanmanipulazioa berdin gertatuko delamodu pertsonalean, etxean,kalean, eskolan, hedabideetan,teknologia berrietan...

Hori da! Azpian dagoen asetu beha-rreko onarpena edo errekonozimen-dua baldin bada, horren bila joan gai-tezke Facebooken bitartez, joan daite-ke herriko taldeko bileren bitartez, bi-kote mota baten bitartez... Orduan iru-ditzen zait hausnarketa egitea horreninguruan; zein da nire beharra, zein au-kera daukat nik hori erabakitzeko, ar-dura hori hartzen badut zein ondorioduen, onartzen dudan, non nagoen,zer den zoriontasuna eta horren ingu-ruan eman beharreko urratsak... Horie-taz arituko gara. Eta iruditzen zait horiguztia ez dela soilik mahai gainean jarribehar norbait terapiara iristen denean,lur jota dagoenean. Hori guztia normal-tasun batean hitz egin behar dugu.

30 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

e k a r p e n a k

Zer egin ohi genuen, duela gutxiarte, irakasleok gure artean edoikasleekin elkarlanean aritu nahi ge-nuenean? Ohikoena, egutegi eta or-dutegien baimenaz, hitzordua ipini,norbait horrekin edo horiekin geratueta elkarrekin lanari ekitea izatenzen. Bestalde, aurrez aurre biltzeaezinezkoa zitzaigunean, dokumen-tuaren zirriborro bat postaz bidal-tzea izaten zen istorio amaigabe ba-ten hasiera: zirriborroa bidali, bestebertsio bat jaso aldaketez betea (as-kotan aldaketak bereizteko koloreezberdinak erabiliz), berriari ekar-penak egin... Zaila izaten zen, asko-tan, jakitea zerk zein ekarpen egitenzuen edo zein izan zitekeen azkenberrikuspena. Egia esateko, denorigertatu izan zaigu hori noiz edo noiz.

Gaur egun, ordea, erabilerrazak di-ren eta instalaziorik behar ez duten tres-na mordo bat ditugu sarean eskura, klikbatera. Erreminta horiek lan egitekoprozesu osoa errazteaz gain, hori bainogarrantzitsuagoa den ikaskuntza-ira-kaskuntza prozesua ulertzeko moduberri bat eskaintzen digute. Tresna etafilosofia berri horiek ikasle zein irakas-leen partaidetza, trukea eta elkarlanamodu erakargarrian eta dohainik sustadezakete, ezagutza denon artean erai-kitzeko aukera eman, eta irakaslea XXI.mendeko eskolaren bidean ipini, bes-teak beste, informazioaren kudeaketaerraztuz eta multimedia baliabideezosatutako jarduerak diseinatzen lagun-duz.

Ez dira gutxi irakasleon jardunaerrazten diguten baliabideak: platafor-

WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan

ma birtualak, blogak, wikiak, web-questak, ariketa sortzaileak... Horrega-tik, sarri, abian ipini nahi dugu, baina ezdakigu oso ondo nondik hasi. Sareakoparitzen dizkigun aukera anitzetangaldu egin ohi gara.

Horiek horrela, Google unibertsoaezagutzea aukera polita bezain prakti-koa izan daiteke. Dagoeneko munduosoan zehar 8 milioi ikasle baino gehia-go baliatzen ari da irakaskuntzari begi-ra Googlek garatutako aplikazio sortaz:Gmail, Calendar, Docs eta gehiago.Zerk egiten du aukera hau beste ba-tzuen aldean erakargarriago? Bada,hasteko, eskaintzen dituen aplikazioenkalitatea; jarraitzeko, eskuragarritasu-na eta erabilerraztasuna. Posta kontubat baino ez da behar aplikazio sortaosoa erabiltzen hasteko. Eta horrek,

Maite Goñi

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 31

onar dezagun, izugarri samurtzen duweb 2.0rako bide hainbatetan mal-kartsua.

Googlek garatutako aplikazioekkomunikazioa eta elkarlana erraztendute. Komunikazioa areagotzen daposta, partekatutako egutegi eta inte-gratutako bideoen bitartez, besteakbeste. Bestalde, Google Docs eta Goo-gle sites erabilita, irakasle eta ikasleekedonoiz eta edonon dokumentuak

(dokumentu arruntak, aurkezpenak,formularioak...) parteka ditzakete, hiz-kuntza informatikoa jakin gabe web-guneak sortu eta gehiago. Elkarlanaerraztu eta sustatzeko garatuta daude.

Hona hemen, grafikoki azalduta,ezagutuko digutun aukera horietakobatzuk:

32 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Nola gainditu jendaurrean hitzegiteko dugun beldurra? Zein

garrantzia du ahotsakkomunikatzeko orduan?

Ahotsak Studio Voices ahotsa gara-tu eta landu nahi duten hainbat arlota-ko erakundeei zerbitzuak eskaintzendizkien enpresa bat da. Ondorengo es-parruetan egiten du lan: enpresa, musi-ka, komunikabideak, hezkuntza, osa-suna, politika eta antzerkia.

Enpresa honen helburua interesaduten erakunde horietako langileakahotsaren profesional moduan treba-tzea da. Nork bere esparruan ahalik etamodu eraginkorrenean erabil dezanahotsa.

Komunikazioa bizitzaren ardatznagusi bihurtu da gaur egungo gizarte-an. Horrenbestez, komunikatzen, li-murtzen eta ideiak adierazten jakiteabeharrezko tresna bilakatu da gero etalehiakorragoa den enpresa eta lanmunduan. Baita eskolan ere. Izan ere,hezkuntzan ahotsa ezinbesteko tresnada, eta irakasleak komunikazio laneanari dira etengabe.

Hori dela eta, Ahotsak Studio Voiceshezkuntzaren alorrean ere ari da lane-an eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.Besteak beste, irakasle eta ikasleen ara-zoak diagnostikatu eta irtenbideak pro-posatzen ditu. Baita eskola eta uniber-tsitateeetako zuzendaritza taldeei ere.Bestalde, eskolako aurkezpenetarako,ahozko azterketetarako, berariazko

proiektuetarako, bileretarako, minte-gietarako, hitzaldietarako, curriculumproiektuetarako... laguntza eskaintzendu.

Halaber, irakasleentzat hain garran-tzitsua den tresna hori, ahotsa, manten-tzeko zerbitzuak eskaintzen ditu: ahotsosasuntsua edukitzeko ikastaroak es-kainiz eta ahotsa ez galtzeko arriskufaktoreak zehaztuz.

Irakasleen beldurraEz da irakasle guztien kasua, baina

zeEz da irakasle guztien kasua, bainazenbaitek beldur eszenikoa edo dei-tzen diogun hori izaten dute. Gurasoe-

kin hitz egitea, klaustroan esan beha-rrekoak esatea edo mailako bileretanhitza hartzea…ez da Irakasle askori,kosta egiten zaio, sarritan, barruanduen hori azaleratzea, bere iritzia ema-tea. Badira egoera horri aurre egitekohainbat teknika edo estrategia eta ho-riek landuko ditu Ana Elorzak Ahotsakduen garrantzia jendaurrean hitz egite-ko trebeziak garatzerakoan izenburu-ko ikastaroan.

Lehenik eta behin, irakasle bakoi-tzaren kasua aztertu beharko genuke,eta behin egoera ezagututa hortik abia-tu. Lehen urratsa, beraz, diagnostikoaegitea litzateke. Irakasle zehatz horrenkezka nagusia berezkoa duen beldurbat baldin bada, esaterako izaeraz osolotsatia delako, bere izaerari dagozkionzein ezaugarri indartu ditzakegun az-tertu beharko genuke lehenik. Eta ho-rren arabera ariketa batzuk edo bestebatzuk proposatuko genizkioke. Adi-bidez, hainbat irakurketa ariketa eginditzake, edo gauza oso sinple bat aur-kezteko ariketatxo bat egin. Horien os-tean, berehala, jende aurrean praktika-tzen hasi beharko du. Bat-batean; ino-lako zalantzarik gabe.

Zenbat eta lehenago jabetu bereerrealitateaz, orduan eta indar gehiagoeman ahal izango dio bere buruari. Bai-

galdeidazue

?Ana ELORZA MENDIA

AHOTSAK STUDIO VOICES-EKO ZUZENDARIA ETA IRAKASLEA

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 33

na horretarako, lehenbailehen ikusibehar du zein arazo eta muga dituenjendaurren ipintzen denean.

Horixe izango litzateke lehenenda-biziko kolpea. Behin arazoa zein denzehaztu dugunean, laguntzen ari denirakaslearen txanda helduko litzateke.Hau da, ariketa zehatz horiek nola eginbehar dituen azaldu beharko dio: esatebaterako, irakur dezagun testu hau ho-nela, edo egin dezagun aurkezpen batbilera batean egongo bagina bezala…Bada irakasleak ariketa horiei guztieiekin beharko die, eta behin eta berrirofrogak egin. Egitearen poderioz ikusiahal izango du ea, oraindik, egonezinaedo kezka sortzen dion egoera horrek.Ziurrenik, gaia ongi prestatzen badu,entseguak egiten baditu, azken bateanbehin eta berriz errepikatzen jardunbadu, denborarekin ziurtasuna lortukodu. Baina egia da, era berean, pertsonahori izaeraz ausartaz ez baldin bada,gehiago kostako zaiola. Seguruagoaden irakasleak beti izango du errazta-sun gehiago jendaurrean aritzeko, bai-na baita hanka sartzeko ere.

Parte-hartzea bideratuBakarrik ez ezik, irakasleek, sarritan,

taldean egin behar izaten dute lan. Bainagehienetan gertatzen da, biltzen direneanbeti bik, hiruk edo lauk hitz egiten dutela.Horrelakoetan, zer egin daiteke gainera-koek ere hitz egin dezaten? Zenbaitetan,gerta daiteke, beti lau pertsona horiek hitzegitea, lan egiteko eredua horrela ezarritadagoelako. Kasu horietan hainbat urratsjarrai daitezke. Esaterako, berez zama ho-

ri hartzeko joera baldin badute, lau horie-tako bakoitzak gidoi bat presta dezake.Horrela, inguruan dituzten gainerako per-tsona horiek ezagutzen dituztenez, eurengidara moldatu ahal izango dituzte. Nola?Adibidez, honelakori edo halakori gai ze-hatz baten inguruan –bereziki interesa sa-kiokelako– zuzenean zein iritzi duten gal-detuz.

Gauzak argien dituztenek egin behardute ahalegina aipatutako parte-hartzeabideratzeko. Hortik hasi beharko lukete,behintzat. Hau da, ingurukoei konfiantzaemanez. Ea, bide horretatik, hitz egiteraohituta ez dagoen pertsonak, pixkanaka,zerbait gehiago eman dezaken. Hitza har-tzen duenak ardura hori dauka apur bat;denek parte har dezaten giro egokia sor-tzekoa, alegia. Talde txikian zein handianizan.

Talde handiaDemagun klaustroko bileran lau

pertsona, zuzendaria, zuzendari ordeaeta ikastea buruak, berrogei lagunenaurrean jartzen dituzula hizketan. Kasuhorretan ikasketa buruak garrantziaedo pisu handia izango du. Hark eza-gutzen dituelako, nolabait esateko, ira-kasle guztien izaerak, joan etorriak,kezkak… Oso argi izan beharko du, gi-doi baten inguruan bidea sortzea dago-kiola, nolabaiet, eta zuzeneko harre-mana sortu behar duela gainerako ira-kasleek ere hitz egin dezaten. Lau per-tsona horien egiteakoa moderatzaileaeta sortzailea izatea da.

Uneren batean isilune bat sortzenbada, utzi egin beharko dute, tarte bateman jasota geratu dadin. Horrela guz-tiek nabarituko dute inflexio puntu batizan dela. Baina hitz egiten ari zenak be-rehala konturatu beharko du egoeraeta hurrengo puntuari eutsi beharkodio. Prestatuta zuen gidoiari berriroheldu eta aipatu behar dituen gaieikinjarraitu beharko du. Intuizioak garran-tzia handia du horrelakoetan. Baina isi-lune horiek, utzi egin behar dira, mahaigainean ipini. Eta hurrengo batean gau-za bera gertatu ez dadin oharra hartu,noski. Baina ezin dugu onartu betikolauek etengabe hitz egitea eta gainera-koak isilik egotea. Akaso urte osoan ha-la gertatutko da, eta zer egingo diogu.Baina behintzat hitz egiten dutenek,

Zenbat eta lehenago jabetu errealitateaz,orduan eta indar gehiagoeman ahal izango dio bere buruari.Horretarakolehenbailehenikusi behar du zein arazoeta muga dituen jendaurrean ipintzean.

?

moderatzen dutenek, aukerak sortzenjakin behar dute. Bideak eskaini behardituzte.

Bestela oso erosoa da; eserita dago-enak entzun besterik ez du egin behar.Informazioa jaso eta joan egingo da.Ondoren, kafe makinaren alboan, edotalde txikian, daukan kezka hori ager-tzeko. Hori jarrera normala da, guztiokegiten dugu, baina kezka hori taldehandian ateratzea lortu behar da.

Zein abantailadituen hori guztia bi-deratzeak? Bada, azken batean lortzendugu isilik egon ohi diren horiek ereahots bat izatea, noizean behin badaere. Eta horrek taldeari lizugarri lagun-tzen dio, aberastu egiten du. Eta hori dahelburua ezta? Bestela zer gertatzen da?Bada guztiz sailkatuta geratzen garela,betikoek hitz egingo dutela. Eta protes-ta egin nahi baduzu, aurretik hitz egiteakomeni da.

Helburua zehaztuta edukiGauza bat talde handian, lankidee-

kin, hitz egitea da. Baina bestea, guztizezberdina, gurasoen aurrean aritzea.Askorentzat horixe izaten da kezka na-gusia, ikasleen gurasoen aurrean hitzegin beharra. Kasu horretan irakasleak,oso garbi eduki behar du bere urtekoplangintzak zein helburu dituen. Ho-riek idatzita eduki behar ditu irakasle-ak, eta etxean entseguak eginda joanbehar du bilerara: “Nik honakoa esan-go dut, honi buruz hitz egingo dizuet,eta horiek azaldu ostean galderak egi-

Ziurrenik irakas-leak gaia ongi

prestatzen badu,entseguak egiten

baditu, azkenbatean behin eta

berriz errepikatzen jardunbadu, denborarekin

lortuko du falta zaionziurtasuna.

?

teko tartea utziko dizuet. Zein kezka di-tuzue?”

Aurkezpen horrek irakaslearen is-pilu izan behar du; ikasturte osoan eginasmo duenaren azalpen zehatza. Gura-soek tutoreak ikasturte horretarakoduen helburu nagusia zein den uler-tzen badute, garrantzitsuena egina da-go. Irakaslea esandako horretan segu-ru ikusten badute, gai horren ingurukogalderak egingo dizkiote. Eta bestela-koak urteak aurrera egin ahala azaldu-ko dira; ikasle jakin batekin edo familiajakin batekin izan daitezkeen arazoak,esaterako.

Ziurtasun bilaHiru urrats eman behar dira, beraz:

helburuak zehaztu, gida bat egin etabehin eta berriz errepikatu. Eta ez da so-beran izaten nork bere burua grabatueta nola hitz egiten dugun ikustea; bai-ta zuzentzen edo hobetzen saiatzeaere. Hori litzateke irakasleak bakarkaegin beharreko lana, ahalik eta ziurta-sun handiena lortu nahi badu behin-tzat. Edozein bileraren aurrean, aipatunahi diren gauza horiek guztiak argiizatea komeni da. Aldez aurretik esanbeharrekoa errepasatu behar da, etazertaz hitz egin nahi den zehaztu. Bes-teak beste, gaitik gehiegi ez aldentzekomodua da hori.

Era berean, horrelako bilerak talde-an prestatzea mesedegarria izan daite-ke, baldin eta guztia ondo antolatutzenbada. Demagun, Lehen Hezkuntzakolehenengo mailako ikaslee guztien gu-rasoekin bilera egin behar dela. Beraz,

irakasle guztiek bildu beharko dute,zuzendariarekin eta ikasketa buruare-kin bileraren nondik norakoak azter-tzeko. Gida moduko bat egin beharkoda, eta irakasle bakoitzak bere zati edoatala izango du. Horren arabera, bakoi-tzak gidoitxo propioa osatuko du.Ira-kasle bakoitzak estilo propioa eta esa-teko modu berezia dituelako. Bainahori guztia ongi prestatu behar da.

Baina ezin dugu ahaztu jendaurre-an hitz egiteko daukagun tresna balia-garriena ahotsa dela. Ahotsaren alderdifisikoaz gain, oso da garrantzitsua aho-tsak berak zer transmititu dezakeen ja-kitea. Oso garrantzitsua da azaldu nahidugun hori esateko modua. Ez da ber-dina gauza bat indartsu esatea edo go-xotasun kutsua ematea. Horren arabe-ra, komunikazio mota bat edo bestesortuko da igorlearen eta hartzailearenartean. Azken batean, salmenta bat egi-ten ari zara, jendea zureganatu nahi du-zu. Hori dela eta, hitz egiten ari denaksen handia izan behar du, eta zer nola-ko giroa sortzen ari den somatu. Ezin dusekula isilik edo hutsik geratu, zerbaitiheldu beharko dio: begirada bati, aho-tsaren goxotasunari…

Entzulearengana ailegatuHorixe da, bereziki, ahotsak duen

indarra. Itsuak izango bagina eta ikusi-ko ez bagenu jasoko genukeen lehen-dabiziko soinua ahotsa litzateke. Etaahots horrekin batera irudi bat etorrikolitzaiguke burura. Beraz, hizlari bateklortu behar du esaten duen horrekinentzulearengan zerbait sortzea: gusta-tzen zait, edo ez zait gustatzen, indarraedo energia transmititzen dit, ado alde-rantziz; zalantza sortzen dit, ez daukatargi ahots horrek esan nahi didana...

Horrek guztiak, azken urteetan in-darra galdu du. Zer gertatzen da? Ahoz-kotasuna ez dela behar bezain bestelantzen eskoletan. Unibertsitatean esa-terako, ikasleak irakurtzen ipini eta ko-ma bat, puntu bat edo enfasi bat adie-razten ez dakitela somatzen da. Orde-nagailua oso praktikoa da eta izugarrilaguntzen du, baina zenbat galdu du-gun oratorian? Irakasgai hori ematenduen zuzenbideko irakasle baten ara-bera ikasgelara ailegatzen dira, jendeaurrean ipini eta euren lehendabiziko

Hitza mendera-tzen ez duenak

asko irakurribehar du;

arnasketak berelekuan jarri,

gidoia behin eta berrizbere ahotsean entzun,

inguruko lagunekin entseguak egin...

?

34 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

kezka ahotsaren inguruakoa da, ezomen dute irakurtzeko trebeziarik. Ira-kurtzeko!

Hezkuntzan garrantzia gutxiegiematen zaio ahozkotasunari eta gazte-ek unibertsitatera ailegatzen direnean,ez dakite behar bezala irakurtzen. Eta,noski, ahotsak ezin badu, besteak bes-te, aipatutako enfasia lortu, ez du dau-kan komunikazio helburua betetzen.

Denbora hartuAipatu dugu irakasleak entseguak

egin behar dituela, nahitaez, estrate-giak bereganatzeko. Entsegu horiekbehin eta berriro irakurriz egin beharditu, baina baita bere ahotsa maitatuzere. Behin edo bitan , nork bere buruaentzun eta esan: ongi egiten dut, indar-tsu ari naiz hemen, gehiago eman behardiot han…

Sarritan, baina, irakaslek ez dutehorrelakoetarako denborarik hartzen.Baina bilatu egin behar da, nola edo ha-la; profesional gisa ari direlako horre-tan. Demagun hilabete batean hamarhitzaldi eman behar ditugula; bada, en-tsegurik gabe galduta gaude. PowerPointak momentu batean idatzitakoagogoratzeko balio du, baina entzutenari denak berrogei minutuko informa-zioa bereganatzeko gaitasuna baldinbadauka –eta horixe da kalkulatuta da-goenea– apunteak irakurtzea bezalaxeizango litzateke.

Denbora atera egin behar da etazailtasun handia duen irakasleak bene-tan arazoa gainditu nahi badu, lan eginbeharko du. Gainerakoan urtero arikoda bueltaka kontu berdinarekin. “Baibaina teorian erraz esaten da”, pentsa-tuko du batek baino gehiagok. Egin fro-ga eta hitz egingo dugu. Azken batean,hitza menderatzen ez duenak asko ira-kurri behar du; arnasketak bere lekuanjarri behar ditu, gidoia behin eta berrirobere ahotsean entzun, inguruko lagu-nekin edo laneko talde txikiarekin en-tseguak egin… Beste sekreturik ez da-go, egin eta egin. Azken batean norkbere buruarengan duen konfiantza in-dartzea da helburua, egunero tokatukozaigulako hori egitea.

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

ikastaroenlaburpenak

2010eko uztaila

EEuusskkaall HHeerrrriiaann uunnee hhoonneettaanndduugguunn eeggooeerraakk aauukkeerraa eezziinn hhoo--bbeeaa eesskkaaiinnttzzeenn ddiigguu eerrrroonnkkaa bbee--rrrriieeii eeuusstteekkoo.. PPaarraaddiiggmmaa eeddooiikkuussppeeggii tteeoorriikkoo bbeerrrriiaakk aapplliikkaa--ttuuzz,, bbiiddee bbeerrrriieettaann mmuurrggiillttzzeekkooaauukkeerraa dduugguu.. EEmmaaiittzzaa bbeerrrriiaakknnaahhii bbaaddiittuugguu,, bbiiddeeaa aallddaattuu bbee--hhaarrrraa dduugguu,, bbeessttee oonnddoorriioo bbaatteerraaiirriisstteekkoo.. HHoorrii ddaa,, hheezzkkuunnttzzaarriiddaaggookkiioonneezz,, gguurreettzzaatt eerrrroonnkkaabbiihhuurrttuu ddeennaa.. GGaaiinneerraa,, EEuusskkaallCCuurrrriiccuulluumm pprrooppiiooaarreekkiinn kkoonn--pp rroommeettiittuuttaa,, bbaarrnneekkoo aallddaakkeettaassaakkoonnaa eesskkaattzzeenn ddiigguu hhoorrrreekkgguuzzttiiaakk.. NNoollaa aallddaattuu?? HHoorr ddaaggooccooaacchhiinnggaarreenn eekkaarrppeennaa:: aallddaa--kkeettaa eemmaattee hhoorrrreettaann llaagguunnttzzeennddiigguu..

Coachinga, pertsona bati edo tal-de bati laguntzeko modu bat da. Ba-koitzaren gaitasun guztiak maila go-renean erabiltzeko parada ematen du.Horrek esan nahi du, pertsona edo tal-de horiei, beraien oztopo eta mugapertsonalak gainditzen laguntzenerakutsi diezaiekegula. Horrela, ba-koitzak eman dezakeen onena nolaeman deskubritzeko aukera emangodiegu, ikuspegi berri bat erabiliz. Ho-rren arabera coachingak, jarduneanbezain besteko arreta harremanetan

ipintzea eskatzen du. Beraz, adimenemozionalari dagozkion gaitasunakhartzen ditu kontuan bereziki.

Oztopoetan zentratzeko joera al-bo batera utzi eta helburuen lorpene-an eta irtenbideetan zentratzen da co-achinga, ikuspegi oso batetik.

Coachingean “barruko jokoa” eta“kanpoko jokoa” bereizten dira. Ti-mothy Gallweyk garatutako kontzep-tuak dira, eta bereziki kiroletan hasizen aplikatzen. Kanpoko jokoan ira-bazteko, barneko jokoaz baliatzeaproposatzen du berak. Egoki jardute-ko, barneko jokoaren funtsa mentalkiprestatzea da. Hain zuzen ere, egitenari garen horretan ipintzen dugun fo-katze mentala da barneko jokoa. Be-raz, horrek kontuan hartzen ditu: ja-rrera, ziurtasuna (norberarengan edotaldearengan), kontzentrazio eragin-korra, hanka-sartzeak eta presioa era-maten jakitea…

Barneko eta kanpoko jokoa bate-ratzen direnean, jarduna bere kabuzateratzen da. Oztopoen gainetik ja-rioa dago.

Bidea modu horretan egiteko, tre-betasunak ikasi egiten dira, eta horre-tarako aukera ematen dugu guk. Co-achvilleren sistemarekin coachingpraktikoa eta egituratua eskaintzendugu, hori da gure bereizgarria. Gure

Coaching

Mirari BEREZIARTUA eta Nerea REDONDOALDAKETAPUNTUA COACHING ESKOLAKO KIDEAK

eskaintza egitura jakin baten bitarteztrebatzean oinarritzen da. Egin nahidugun aldaketarako jarduna eragin-korra izateko modu bat da.

William James psikologoak dioenmoduan, “gure belaunaldiaren iraul-tza, gizakia, bere barneko jarreramentalak aldatuz, kanpoko bizitza-ren joerak aldatzea lor dezakeela ja-betzea da”.

Euskal Herria eta ikaslea gure al-daketaren jomugatzat hartuz, mereziduen konpromisoa da, eta bai pertso-nalki eta baita auzolanean ere modudesberdinean egiten ikasteko aukeradugu. Coachinga aldaketa erraztekobide berri bat da. Horretan lagun de-zakegu, sostengua modu jakineanemanez.

Arkimedesek zioen moduan,“emadazue sostengu puntu bat etamundua mugituko dut”. Hori da coa-chinga, sostengu puntua ematea. Zuridagokizu, hala nahi baduzu, munduamugitzeko aukerak zabaltzea. Hez-kuntzako munduak badu aldatu be-harra, eta Euskal Herrian une hone-tan, geure hezkuntza sistemarantzmugitzeko aukera dugu, ikuspegi be-rria erantsiz. Zuk sostengu puntuaizan nahi al duzu? Guk trebatzen la-guntzeko aukera eskaintzen dizugu.

36 • hik hasi • 150. zenbakia. 2007ko uztaila

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 37

Haurrentzako masajea

Ramon MAUDUITPSIKOLOGOA ETA PREBENTZIOAN ADITUA

Haur bakoitzaren garapen fisikoaeta emozionala, eta familian bertan etafamiliaren eta eskolaren arteko egoki-tzapen prozesuak ikusiko ditugu.

1. - Gizartean aldaketak izan dira e-ta gidoiak ere aldatu egin dira azken ur-teetan. Lehen, haurrek ezer sentitzenez zutela esaten zen, adimena kanpotikeraikitzen zela. Gaur egun, aldiz, ikus-ten dugu, bizitzak zentzua errazago to-patzen duela, bizitza bera hasieratikzentzumenetara zabaldu bada. Hor to-patuko ditugu integrazioaren pedago-

giaren eta adimen emozionalaren oina-rriak.

2. - Beharrezkoa da gure haurrakerrespetuan haztea. Gurasoek eta HaurHezkuntzako zein Lehen Hezkuntza-ko irakasleek konpromiso handia dutebide horretan.

3. - Lotura afektiboen garrantzia ereaipatu behar dugu: oinarrizko errefe-rentzia izango den pertsona izango du-gu alde batetik, eta horrek hezitzailea-rekin duen lotura ere ezinbestekoaizango da. Konfiantzaren gakoak azter-tuko ditugu eta gizakiarentzat 0 eta6edo 7 urte arteko garaiak duen garran-tzia ikusiko dugu.

4. - Egoteko eta ulertzeko erak, ego-teko eta arreta jartzeko erarekin zeriku-sia du. Komunikazioaren modulatzai-leak erabiltzen ikasiko dugu: nola ger-turatzen garen, nola ukitzen dugun gu-re burua, nola hitz egiten diegun eta no-la errazten dugun bat-bateko mugi-mendu eta adierazpen askatasuna.

5. - Familiaren eta eskolaren artekokomunikazioaren garrantzia aztertukodugu, eta Usurbilgo esperientzia ikusi-ko dugu.

6. - Eskolak leku arrotza izateariutziko dio, eta gurasoek eta irakasleek

espazioa hartzen dute ikasgelan.7. - Familia girotik gizarterako inte-

grazioak mailakatua izan behar du. 8. - Konplizitatea: gurasoek lasaita-

suna, konfiantza eta segurtasuna duteirakasleengan. Gurasoen artean eta ira-kasleen artean ere, komunikazioa ho-betu egiten da.

9. - Giza sistemen ekologia. Sare so-zialek eta komunikazioak garrantzihandia dute oraina eta etorkizuna etaestres egoerak aldatzeko, eta norbana-koen baliabideak eta baliabide komu-nak optimizatzeko, bai gure barnean,bai etxean, eskolan, herria edo hirian.

10. - Irakasleak pertsonalki eta pro-fesionalki hobeto sentituko dira. Peda-gogia zentzuz aplikatuko dute, hau da,haurra ezagutu egingo dute eta hau-rrek (0-3 urte bitartean) beren hazkun-tza prozesuan dituzten beharrak eza-gutuko dituzte, eta zertan lagundu be-har dieten jakingo dute.

1. eguna: UKITU2. eguna: SENTITU3. eguna: KOKATU

UKITU+SENTITU=KOKATU

38 • hik hasi • 150. zenbakia. 2007ko uztaila

““GGooiizzeeaann jjaaiikkii,, bbuurruuaann aabbeessttii--rr eenn bbaatt ssaarrttuu,, eettaa bbuurruuaann bbuueellttaakkaadduugguullaa eeddoo aabbeessttuuzz eemmaatteenn dduugguueegguunnaa.. EEddoo,, bbiilleerraarreenn bbaatteeaann ggaauu--ddeellaa,, bboolliiggrraaffooaarreekkiinn mmaahhaaiiaa jjoo--ttzzeenn aarriittzzeenn ggaarraa eetteennggaabbee.. AAsskkoo--ttaann eeggiitteenn ddiittuugguu hhoorrrreellaakkooaakk,, bbaa--ttzzuueettaann kkoonnttuurraattzzeenn eezz ggaarreennaa rr rreenn.. BBaaddaa,, mmuussiikkaatteerraappiiaa ddaahhoorrii.. GGuurree eemmoozziiooaakk,, hhaasseerrrreeaakk,,ppoozzaakk,, eezziinneeggoonnaakk…… kkaannppoorraattzzee--kkoo eerraabbiillttzzeenn dduugguunn bbiittaarrtteekkooaa..EEttaa,, ssaarrrriittaann,, jjaabbeettzzeenn eezz ggaarreennaa rr rreenn,, tteerraappiiaa ggiissaa eerraabbiillttzzeenndduugguu””..

Aitor Zenarruzabeitia musika ira-kasle eta ikasketaburuaren hitzak dirahoriek. Zenarruzabeitia LogroñokoCaballero de la Rosa ikastetxe publiko-an. Baina horrez gain, logopeda, musi-katerapeuta, psikomotrizista eta psiko-pedagogoa da. Musika gelara erama-ten du musikaterapia, curriculumak es-katzen dituenak alde batera utzi gabe,baina ikaslibururik erabili gabe, horikontraesan ikaragarria dela uste baitu.

Musika pertsona guztiok egiten du-gu; urduri baldin bagaude eta boligra-foarekin mahai gainean kolpeka ari ba-gara, hori musika da, perkusioa da. Ba-koitzak gure soinu-izaera dugu. Etamusika gelan, edozeinek egiten duen

soinuaren bidez azaleratzen da. Pertso-nak sakonago ezagut ditzakegu sor-tzen dituzten soinuen arabera, baina,jakina, haien soinu-diskurtsoa aztertubehar dugu horretarako: erritmoa, me-lodia, harmonia… Inprobisazioa, bat-batekotasuna, oso garrantzitsua da ho-ri lortzeko. Pertsonari bere musika egi-ten utzi behar diozu. Bakoitzaren musi-ka berezia da, eta, azaleratzen den mu-sika horren arabera, pertsona horrekinelkarrizketa has dezakegu, eta, musikahori aldatuz, pertsona aldatuko dugu.

Horixe egiten du musikaterapiak–beste edozein terapiak bezalaxe–.Ahozko terapietan elkarrizketaren bi-dez egiten duzu terapia, hobeto senti-tzen zara. Musikaren kasuan, kontsul-tan jotzen hasten zara, eta terapeutakmusikaren bitartez laguntzen ditu zu-gan egin beharreko aldaketak.

Erronka musika aldatuz soinu be-rrietara joatea da, aldatzea (eta horreta-rako beste era batera jotzen duen etaprobokatzen zaituen beste norbait be-har duzu); eta soinu berri horiek erabil-tzeko gai denean eta soinuak aldatzendituenean, beste era batera sentitzenda.

Eta, horretarako, ez da solfeorik ja-kin behar. Nahiz eta musikalki alfabeta-tuak ez izan, musika denok egin deza-kegu, musikaltasuna denok dugu; gu-

Aitor ZENARRUZABEITIAMUSIKA IRAKASLEA. LOGOPEDA, MUSIKATERAPEUTA,

PSIKOMOTRIZISTA ETA PSIKOPEDAGOGOA.

regan dago. Eta badira gure izaera adie-razten duten ezaugarriak. Barruko egi-tura psikikoa nolakoa den agertzen damusikaren bidez. Eta musikaterapiakpertsonaren barnean dagoen musikaateratzea du helburu.

Haurrek musikari esker, beldurraketa konplexuak alde batera uzten dituz-te. Pertsonak badaki musika tresna ba-tekin aukera asko dituela, eta giro lasaiaikusten da, haurrak lasai daude eta ira-kasleak ez du garrasika aritu beharrikizaten. Gela haiena da, eta haiek sor-tzen dituzte lanak. Nik garrantzi handiaematen diot pentsaera musikalari. Betigaldetzen diet ikasleei: zertara zatoztehona? Aginduak betetzera ala gauzakproposatzera? Eta ikuspegia aldatu egi-ten dute, proposamenak egiten dituzte,eta probak egiten ditugu. Materiala ereoso ongi zaintzen dute.

Azkenean musika maitatzen ikas-ten dute. Musika tresna batek une onaksentitzen eta barrena husten lagundubadizu, ez da maraka huts bat, lagundudizun zerbait da; balio afektiboa har-tzen du, eta zaindu egin behar duzu.Gauzak beraienak direla sentitzen du-te, adi daude, eta, gauza bat egiten arizarenean, berehala dituzu lau lagun la-guntzeko prest, zuk ezer eskatu gabe.Giro hori oso polita da. Ez dira ikasleak,ia-ia adiskideak dira.

Orkestra musikaterapeutikoak

UEUren eskaintza 10/11 Ikasturterako

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

EAEn GARATU plangintza

Zkia Ikastaroa Orduak Non

923 Portaera arazoak kudeatzeko tresnak 15 Eibar

781 GPSa baliabide didaktikoa 30 on-line

323 Hizkuntza, kulturak eta lurraldeak 20 Bilbo

304 Basoaren sekretuak ikertuz 10 Donostia

216 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 30 Eibar

226 GIS libreen erabilera irakaskuntzan 30 Eibar

NAFARROAn eta IPAR EUSKAL HERRIAn

Nafarroan, Euskara Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) eta IrakasleenLaguntza Zentrorako (ILZ) formazio planak antolatzen ditugu. Bestalde, IparEuskal Herrian, SEASKA, Direction Diocésaine de l'Enseignement Catholiqueeta hainbat elkarteRekin elkarlanean dihardugu ikastaroak antolatzen.

Informazio gehiago:Nafarroa: Edurne Koch – 948 36 25 63 – [email protected] Euskal Herria: Joseba Manterola – 05 59 25 60 56 – [email protected]

Informazio gehiago:Iratxe Irazola943 82 14 26

[email protected]

APATXIN formazio plangintzaHaurreskolen Patzuergoko hezitzaileentzat APATXIN etengabeko

prestakuntza plangintza kudeatzen dugu.

Informazio gehiago: Ione Narbaiza - 943 82 14 26 - [email protected]

40 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Ibon DE LA CRUZPSIKOLOGOA

AAssppaallddiikkoo eezzaagguunnaakk ddiirraa HHiikkHHaassii eettaa aaddiimmeenn eemmoozziioonnaallaa..PPiixxkkaannaakkaa aarr ii ggaarraa ggaaiiaa ggeerroo eettaaggeehhiiaaggoo eezzaagguuttzzeenn eettaa oorraaiinnggoo--aann uurrrraattss bbeerrrrii bbaatt eemmaannggoo dduugguu..AAuurrtteenn bbeessttee aallddeebbaatteettiikk hheelldduukkooddiioogguu ggaaiiaarrii UUddaakkoo TTooppaakkeetteettaa--kkoo iikkaassttaarrooaann.. GGuurree bbuurruuaarrii bbee--

ggiirraattuukkoo ddiioogguu,, hhoottss,, iirraakkaasslleeaa--rr eenn ggiizzaattaassuunnaarrii..

Irakasleok hezitzaileak gara, noski!Baina hori gure bizitzaren zati bat bainoez da. Gurea hezitzaile lana izan arren,gizakiak gara, eta askotan ahaztu egi-ten dugu hori.

Lehendabizi, gustura bizi behar du-gu, eta egia esateko, hori ez da uste du-gun bezain zaila. Hori lortu eta gero,geure bizitzako arlo guztiak automati-koki hobetuko dira.

Gizakiok, ongi bizitzeko, hainbatbehar asetu behar ditugu. Horregatik,ez dugu ikastaroa gure lanari soilik mu-gatuko. Bizitzako hainbat alorrei, oso-tsunaria begiratuko diogu.

Egin behar dugun lehendabizikogauza gure bizitzari so egitea da. Beste-ekin lan egin nahi badugu, lehenengoguk egin behar dugu bidea, zer senti-tzen den jakiteko.Gure emozioak nola-koak diren ikusi behar dugu bizipenenbitartez. Horrela ikusiko baitugu nola-koak diren gure baldintzak. Lan hori

egiteko ausardia izan beharko dugu,eta egia bilatu.

Bigarrena, aurretik deskubritutakoguztia bideratzeko hainbat teknika etatrikimailu eskuratzea da. Praktika hainzuzen. Prozesu emozionalak ezagu-tzen baditugu, eta arazoen jatorria ikus-ten badugu, zer egin errealitateari eran-tzun eraginkorrak emateko?

Emozioen legeak ez dira munduhonetako lege bakarrak, eta egin nahidugun edozein aldaketak errealitateanoinarrituta egon behar du. Ikastaro ho-nen helburu nagusietako bat, beraz,tresna berriak eta praktikoak eskura-tzea izango da.

Eta hirugarren eta azken urratsa…gozatzea!

Gure lan egiteko modua umoretsuaeta dibertigarria izango da, beti bezala.Jakingura, norberaren esperientzia,pentsatzen dena esateko adorea eta on-do pasatzeko gogoa baino ez ditugubeharko.

Ongi pasatzera etorriko gara, ezta?

Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 41

Jolastu eta pentsatu Haur Hezkuntzan

Bi planotan mugitzen da Haur Filo-sofia: jolastu eta pentsatu. Elkarrizketa-ren bidez elkar ulertzea eta ezagutzeada helburua, elkarrekin pentsatzera jo-lastea. Eta, elkarrekin pentsatzeko hirubaliabide nagusi proposatzen dira: jo-lasak, artea eta ipuinak. Euskal Herrian,Haur Filosofia ardatz izango duen el-kartea sortzeko lehen pausoak ematenari da Miren Camison. Bitartean, NoriaProiektua izeneko curriculumaren gai-neko formazioa eskaintzen aritzen da.

Camisonen hitzetan, haurrek lehenegunetik borobil batean eserita ikasibehar dute, elkarrekin hitz eginez, el-kar ezagutuz eta gaiak elkarrekin iker-tuz. Haurrek jolasa berezkoa dute etaideia nagusia, elkarrekin pentsatzerajolastea da. Elkarrekin pentsatzeko hi-ru baliabide proposatzen dira: jolasak,artea (pintura eta musika, batez ere) etaipuinak. Haurrek erraz uler ditzaketeipuinak, eta proposatzen diren ipui-nak, filosofikoak dira, bizitzako gauzakerakusten dizkigutenak. Ipuin klasiko-ek, adibidez, bizitzaren elementu askodituzte eta hainbat kulturatako ipuinaklantzea da helburua; munduan zeharbidaia bat eginez, baliabide horiekin jo-lastu eta elkarrekin bizi izan ditugun es-perientziei buruz hitz egitea.

Filosofiaren praktika planteatzenda, ez filosofo txiki batzuk sortzea. Jen-

de irekia izatea, zentzuduna, pentsa-mendu sakonekoa, kritikoa, manipula-tzeko erraza ez dena… XXI. mendekokonplexutasunean irtenbideak topa-tzeko sormena izatea, baina horiek lan-tzeko aukera eman behar die eskolakhaurrei.

Elkarrizketa horrek haurren arte-koa izan behar luke. Irakasleak gidarilana egiten du hasieran, eta ikasleen ar-teko elkarrizketa errazten du. Jolasak,artea eta ipuinak planteatzen dira etabizipen horren ondoren elkarrizketaegiten da: zer ikusi dugun, zer sentitudugun… Irakaslearen baliabideak gal-derak dira, ez du inoiz iritzirik emango,eta besteen iritziak errespetatu beharditu. Irakaslea erdigunea izaten hastenda, baina helburua geroz eta atzeragogeratzea da, protagonismoa galtzen jo-atea eta elkarrizketa ikasleen artekoaizatea. Ideala, Haur Hezkuntzan hasiondoren beste etapetara zabaltzeaizango litzateke.

1992tik konstruktibismoaren jarrai-pena egiten dugula suposatzen da, bai-na hori teoria hutsa besterik ez da, XIX.mendeko eskola jarraitzen baitugu.

Hori da lehenengo arazoa. Eskola eza-gutzaren transmisioan oinarritzen da:irakaslea da dakiena, eta ikasleek bes-teak esandakoa ikasi behar dute. Ge-lak, ikerketa komunitate bihurtu beharditugu. Haurrek izan behar dute prota-gonista, eta irakasleak bigarren pla-noan geratu behar du, prozesuak erraz-ten. Irakasleak galderak egiteko treba-tu behar du, eta galdera horiek ikasge-lan ezagutzei bidea emateko erabilibehar ditu. Galdera irekiak, sakonak,eztabaida eta motibazioa pizten dituz-tenak… izan behar dute.

Haur Hezkuntzako haurren ka-suan, hainbat ekintza jostagarri plante-atzen dira, haur txikiek ezin baitutehainbeste denbora eman hitz egiten etageldirik, ekintza eta mugimenduarenbeharra baitute errealitatea ulertzekoeta pentsatzeko. Hiru urtez azpiko hau-rrekin, jolasaren aurrean, irakasleakbehatzaile papera hartuko luke, pen-tsamenduaren mugimendua haurrekegiten dituzten ekintzetan antzema-nez. Hiru-sei urte bitartean mugimen-duak eta gorputzak dute garrantzigehien eta ondoren pentsamendua.

Miren CAMISONFILOSOFIA, HAUR HEZKUNTZA ETA

HAUR FILOSOFIAKO IRAKASLEA

Buru-mapak (Mind Mapping)

Gure buruan ditugun ideiak anto-latzeko tresnak dira buru-mapak. Eta,beraz, ideiekin lan egin behar duenedonorentzat egokiak dira, baita ira-kaskuntzan ere. Egitura sinplea dute:hitzak eta irudiak dira gakoa. Gureideia nagusiak, hainbat hitz eta irudi-rekin adierazten ditugu, ondorenerraz gogoratzeko. Irudiek garrantzihandia dute gainera, ideiak erraz go-goratzea ahalbidetzen dutelako. Ele-der Aurtenetxe txiripaz hasi zen burumapekin lanean, eta “The mind MapBook” liburua aholkatu ziotenetik,autodidakta izan da. Gaur egun, sor-men arloko trebatzaile eta aholkularigisa egiten du lan.

Aurtenetxek azaldu digunez, gaijakin bati buruzko buru-mapa sortze-ko, lehenik eta behin gai hori adierazi-ko duen irudiren bat pentsatu beharda, eta erdigunean hori marraztu be-har da. Koloreak erabiltzea komenida, era horretan, garunak informazioahobeto gordetzen duelako. Erdikoideia nagusia dugunean, inguruanideia zehatzagoak ipiniko ditugu,adarrak aterata. Ez da komeni erdigu-ne horretatik bost edo zazpi adar bai-no gehiago ateratzea, izan ere, garu-nak zazpi kontzeptu baino gehiago

oroitzeko zailtasunak izaten ditu. Pro-zesu horretan, normalean lehenik zi-rriborro bat egiten da, ideia nagusiaketa gainerako ideiak identifikatzeko;eta bakoitza dagokion tokian jartze-ko. Bost-hamar minututan zirriborroaegin dezakegu, eta, ondoren, lasaita-sunez osatzen joan. Ideiak marrazkie-kin osatzea ere, egokia da, informa-zioa errazago gogoratuko dugulako.

Buru-mapek ideien arteko asozia-zioak egiten dituzte: gezien bidez,ikur berezien bidez… ideiak lotzendira. Adibidez, norbaiti 50 lagunekozerrenda osatzeko eskatuko bagenio,lagunak bost multzotan banatzeak as-ko erraztuko luke gero haien izenakgogoratzea.

Espazioari dagokionez, buru-ma-pak orria etzanda dagoela egiten dira,espazioa hobeto erabiltzeko. Adarraketa azpi adarrak modu irakurterraze-an jarri behar dira, hau da, 45 gradukoangelutik gorantz. Orriaren tamainak,

ez du garrantzirik, baina hutsuneekbai. Aurtenetxeren arabera, garunarihutsunea, espazio hutsa, ematen dio-zunean, hori betetzeko joera izatendu. Orria txikia bada, errazago betekoduzu, handia bada, gauza gehiagosortzeko joera izango duzu. Beraz, es-pazioa soberan izatea komeni da.

Buru-mapak oso interesgarriakizan daitezke irakaskuntzarako, baiirakasleek kontzeptuak azaltzeko etabaita ikasleek ikasteko tresna gisa era-biltzeko ere. Tresna menderatzea osoerraza dela dio Aurtenetxek: “Ikasizgero, kontzeptua oso sinplea da; pa-radigma aldaketa besterik ez da. Alda-keta polita eta dibertigarria da, gaine-ra. Buru-mapak egitean, prozesuanzehar gauzak asmatzen joan beharduzu, adi egon behar duzu ideiak zeu-reganatzeko, kontzeptuak irudien bi-dez nola adierazi pentsatu behar du-zu… Jolas etengabea da, norbere bu-rua aberasteko modua”.

Eleder AURTENETXESORMEN ARLOKO TREBATZAILE.

42 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 43

YYooggaa,, oorraaiinn ddeellaa mmiillaakkaa uurrtteeIInnddiiaann ssoorrttuuttaakkoo zziieennttzziiaa--ffiilloossoo--ffiiaa ddaa.. BBeerree bbaarrnneeaann,, zziieennttzziiaa,,ffiilloossooffiiaa,, ppssiikkoollooggiiaa,, nnaattuurr mmeeddii--kkuunnttzzaa eettaa eessppiirriittuuaallttaassuunnaa bbiill--ttzzeenn ddiirraa,, bbeesstteeaakk bbeessttee.. YYooggaabbeellaauunnaallddiizz bbeellaauunnaallddii pprraakkttiikkaa--ttuu ddaa ssiisstteemmaattiikkookkii,, nnoorrbbeerraarreennoo rreekkaa,, oossaassuunn ffiissiikkoo eettaa ppssiikkoo--eemmoozziioonnaallaa hhoobbeettzzeekkoo hheellbbuurruuaa--rr eekkiinn..

Gaur egun, irakasle edo hezitzaileizatea ez da lan erraza. Saioak antolatu,azterketak prestatu eta zuzendu, bile-rak, ebaluazioak, gurasoekin elkarriz-ketak, ikasleen kontzentrazio eza, mo-tibazio falta, aztoratutako emozioak,jarrera desegokia…. Horien guztienondorioek nahi baino eragin handia-goa dute hezitzaileengan: antsietatea,estresa, gaitz fisikoak, urduritasuna, loegiteko arazoak, kontzentrazio falta,tristura, depresioa...

Yogako teknikek eragin horiekarindu eta aurrikusteaz gain, gorputzaindarberritu eta lasaitzen dute, arnaste-ko gaitasuna hobetu, odol zirkulazioaaktibatu, kontzentrazioa erraztu, erren-dimendu fisikoa areagotu, ingurukoe-kin ditugun harremanak hobetu... Az-ken batean, osasun orekatua lortzen la-guntzen dute.

Norberaren osasun fisiko eta psiko-logikoa hobetu nahi duen edozeini da-go zuzendua ikastaroa: irakasle, hezi-tzaile, begirale edo guraso izan. Ikasta-roa teoriko-praktikoa izango da, batezere praktikoa. Hori dela eta, Mmanta

Marina PINTOS MARTIKORENAPIANOJOLE, MUSIKA IRAKASLE ETA YOGA IRAKASLE.

txiki bat ekartzea eta arropa eroso etagaltzerdiekin etortzea komeni da.

HelburuakLehenik eta behin jarrera fisikoen

bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu,indartu eta energia modu harmoniko-an mugitu saiatuko gara. Era berean,jarrera desegokien ondorioz agertzendiren arazo fisikoak aurreikusi eta lan-duko ditugu: herniak, lordosiak, zi-fosiak...

Bestalde arnasketak, nerbio-siste-ma eta emozioetan daukan eragin zu-zenaz jardun eta teknika horiek behardiren momentuetan erabiltzen ikasikodugu, horixe da asmoa behintzat!

Guretzako teknikak ez ezik, ikasle-ekin landu ahal izateko modukoak ereikasiko ditugu: adimena lasaitu etakontzentratzeko teknikak, hain zuzen.Halaber, bisualizazioen bitartez norbe-raren eta ikasleen ikasteko gaitasunakhaunditzen ikasiko dugu.

Azkenik, erlaxazio sakonaren bitar-tez, fisikoki nahiz psikologikoki lasai-tzen eta eraberritzen ikasiko dugu.

Yoga saioak irakasleentzat

44 • hik hasi • 150. zenbakia. 2010eko uztaila

Beste osagaiekin batera, bideo digi-tala material didaktiko moduan erabildaiteke. Horretarako, ordea,teknolo-gia berrienak eta erabilpenak ezagutubehar dira, eta hori da ikastaroan landu-ko duguna. Bideo digitalaren edizioa e-ta DVDa nola egiten diren ikusiko du-gu.

Horretarako, edizio digitala egitekobehar diren bitartekoak erabiltzen ika-siko dugu; bereziki Studio programa,eta horren osagarriak. Gainera, edizioaerrazagoa izan dadin, grabazio zuzenanola egin daitekeen ikusiko dugu. Pla-noaren morfologia aztertuko dugu,hau da, erreportaje edo dokumentalbatean erabiltzen diren planoak, planoorokorretik hasi eta zehaztasun plano-ra arte. Grabazioa nola antolatu edoplanifikatu ikusiko dugu, hori oso ga-rrantzitsua baita edozein ikus-entzu-nezkoetan.

Studioren bitartezko Edizio DigitalEz Linealak, nahasketa mahai tradizio-nala, ediziorako sistema digital batenbidez konektatutako bi bideorekin or-dezkatzea ahalbidetzen du. Aldi bere-an, post-produkzio ona egiteko beharden guztia eskaintzen du: trantsizioak,filtroak eta abar.

Edizio Digital Ez Linealak, hots,editatzeak, edo Studiorekin lan egite-ak, zera dakar: lehenik eta behin, bide-oak, argazkiak, audioak, animazioaketa abar lortzea. Bigarren urratsean,elementu horiei guztiei forma emangozaie editaiaren bitartez. Kontuan hartubehar dugu zenbait elementuri trataeraberezia eman beharko zaiela: formatualdaketa, filtroak, ukituak... Azkenik,behin elementu guztiak nahastutako-an, esportatu egingo ditugu, edo bestemodu batera esanda, nahi dugun siste-mara aterako ditugu: DVD zintara edoaviartxibora, gero aurkezpen multime-dia batean sartzeko.

Azken emaitza, edizioan jartzenden interesaren eta ahaleginaren ara-berakoa izango da. Studio programazabala da, beste “plug-in” batzuetarairekia dago. Modu horretan, “plug-in”egokia aurkituz gero, bertsio estanda-rrean irudikaezinak diren gauzak egindaitezke.

Studion, lehen zatia da gogorrena;hots, lanerako irizpide teknikoak ezar-tzea. Baina, hori guztia jakin beharradago. Gainerakoa, nahasi samarra izanlitekeen arren, dibertigarria, ulerterrazaeta praktikoa da: trantsizioak egitea,planoak kentzea, filtroak ezartzea, es-pazioak animatzea...

EdukiakIkastaroan landuko diren edukiak hauek izango dira:- Planoaren morfologia: plano oro-korra, plano amerikanoa, plano erdia...- Grabazioaren antolaketa- Nola grabatu

- Proiektuak sortzea:* Proiektuaren antolaketa * Proiektu berria ireki* Proiektu baten osagaiak* Proiektuaren egitura* Proiektua gorde* Zer dira klipak, sekuentziak,

Pelaio EIZAGIRRE DE GARATEPADEKO (HEZIKETARAKO IKUS-ENTZUNEZKO DIGITALEN

PRODUKZIOAK) ERREALIZADOREA ETA GERENTEA.

IKUS-ENTZUNEZKOAK ETA TELEBISTA SAIOAK EGITEN

ESPERIENTZIADUNA

planoak...- Bideoarekin irudiak hartzea:

* Bideoaren atzemate txarte-lak

* Hardware eta softwarearen bidezko ulertzea

* Atzemate iturriak zehaztea* Atzemandako bideoa gorde-

tzea

- Bideo kanalak:* Bideoaren kanaletan stream

sartzea * Irudi finkoak sartzea

- Bideoaren editaia eta muntaia:* Editatzeko erreminten era-

bilpena* Mozketa* Lekuz aldatzea* Denbora doitzea* Desegitea

* Inserto delakoaren bidez editatzea

- Filtroen erabilpena

- Gardenkien erabilpena

- Soinu kanalak

- Izenburuak

- Proiektuak esportatzea

- Bideo formatuak:* Formatu motak* Bideo euskarriak

Bideoa: editatzen ikasteko, Pinnacle Studio programaren bidez

PPaarriisseenn jjaaiioo eettaa 2233 uurrtteerreekkiinnEEuusskkaall HHeerrrriirraa eettoorrrrii nniinnttzzeenn..HHoonnaatt eettoorrrriittaakkooaann,, eeuusskkaarraaiikkaasstteenn hhaassii...... eettaa oorraaiinnddiikk aammaaii--ggaabbeekkoo jjaarrdduueerraa hhoorrrreettaann nnaabbiill,,eeuusskkaalldduunn bbeerrrrii gguuzzttiiaakk bbeezzaallaa..

Euskal Herrira etorri eta frantsesaerakusten aritu nintzen 18 urtez, irakas-kuntza sugestopedikoa erabiliz etaAEKko irakasleen artean hedatuz. Me-todo horretan, besteak beste, poesia,kantuak eta ipuinak erabiltzen dira. Eta

ate horretatik amildu ziren ipuinak nirebizitzara.

Zaku bete ipuin, gurasoentzat, ira-kasleentzat, haurrentzat... Eskua sartu,eta edozein ateratzea aski ote da?

Ez, hobe da aukeratzea, izan ere,ipuin asko daude, mota guztietakoak:luzeak eta motzak, barregarriak eta bel-durgarriak, txikientzat eta helduen-tzat... Beraz, entzulea, unea eta giroakontuan hartuta izaten da kontaketa.Hala ere, egokia izaten da gogoak esa-ten duenari ere jarraitzea, gogoak era-kusten duen bideari kasu egitea, behin-tzat. Kontatzeko orduan garrantzitsuabaita istorioa gustukua izatea.

Ipuin egile eta ipuin kontalaria naiz.Eta askok diote hori ez dela gauza se-rioa. Guztiz ados nago haiekin guztie-kin:

Ez da batere serioa! Ipuinak jolaste-ko dira. Eta jolasa ez da serioa, gozame-na baizik. Gozatu egiten dugu ipuinakaditzen eta kontatzen; gozatzea garran-tzitsua da oso. Gozatuz egiten dugunabetiko biribilkatzen da bihotz ondoan,eta transmititzeko gogoa pizten digu.Mundu ezagun eta ezezagunen leihoakirekitzen dizkigute ipuinek, eta gu, irri-barretsu eta konfiaturik, leiho barrura

Ixabel MILLETKONTALARIA ETA IDAZLEA

amiltzen gara, eramaten gaituen leku-ra, ikusi, entzun, ezagutu eta gozatzekoirrikaz.

Aurten Mariren mundura, hots, An-botoko Damaren mundura amiltzekogonbita luzatuko digu Udako Topake-tetan:

Askotan, ipuinak kontatzen ditugu-nean, euskal mitologiako pertsonaiaketa numenak aipatzen ditugu... Bene-tan nor den/diren eta haien artekoharremanak zeintzuk diren ongi jakingabe...

Ikastaro honen lehenengo asmoa,Mariren mundua ezagutzeko bideanurrats bat ematea da, ondoren, haurreitransmititu ahal izateko. Batetik, euskalmitologiaren antolamendua (Mari,Amalur…), pertsonaiak (Mari, Basa-jaun…) eta numenak (Gauargi, La-miak…) ezagutarazi nahi ditu ikastarohonek. Bestetik, eta material gisa, eus-kal ipuinak begiratuko ditugu, eta kon-tatzen ere saiatuko gara, ahozko komu-nikazioa apur bat jorratuz.

Ikastaroan, bere lan-jarduera baitaneuskal mitologia aipatzen duten irakas-leek, hezitzaileek, begiraleek… har de-zakete parte, baina, baita euskal mito-logia maite duen orok ere.

150. zenbakia. 2010eko uztaila • hik hasi • 45

Anbotoko Damaren mundua

46 • hik hasi • 140. zenbakia. 2009ko uztaila

atzetikAtzera begira

Gotzon BARANDIARANIDAZLEA

1978an Itoiz taldeak bere lehen dis-ka aurkeztu zuen, Jimu Iturralde, JonJuaristi, Ruper Ordorika, BernardoAtxaga, Manu Erzilla eta Joseba Sarrio-nandiak Pott literatur aldizkaria sortuzuten Bilbon, Koldo Izagirrek Guarda-sola ahantzia argitaratu zuen, EuskalHerrian Euskaraz elkartea sortu zen,Bizkaiko ikastolen aldeko lehen Ibilal-dia antolatu zuten, Euskaltzaindiak"Bai Euskarari" kanpaina erraldoia an-tolatu zuen euskararen aldeko kon-tzientzia piztu eta dirua biltzeko, HegoEuskal Herriak ezezkoa eman zion Es-painiako Konstituzioari, Poliziak Ger-man Rodriguez hil zuen San Fermineta-ko bigarren entzierroan, BVEk Jose Mi-

gel Beñaran Argala ETAko buruzagiahil zuen Angelun, bere autoan lehergai-lua jarrita eta nik Bego Arteagaren es-kuari gogor oratu eta atzerantz egitennuen indar Eguzkibegi ikastolako ata-rian. Gerora ateak zarratzeko baino za-baltzeko gurago ditugula konturatu ga-ra baina orduan erdi erdian kristalezkoleiho bana zuten ate zuri haiek zehar-tzeak zer suposa zezakeen jakiteke,malkotan lehortu nintzen. Amaren es-ku leun, epel, ezaguna askatu eta ande-reñoaren esku arrotz, latz, hotzari hel-tzea ordura arte egindako sakrifiziohandiena izan zen. Neure burua daku-sat, atzera begira, kokotean begiak ba-nitu legez, atearen kristalezko leihotiklanbrotutako begiekin agurtzen nin-duen amari begira. Nire bizitzako egu-nik zoriontsuenetarikoak etorri zirenbiharamunetik bertatik. Kurrikulumakagindutakoa ez eze, bizitzeko ezinbes-tekotzat ditugunei buruzko lehen eza-gupenak koadrodun amantal haien ba-besean jaso genituen. Euskal Herriare-kiko zein euskararekiko begirunea era-kutsi ziguten andereño eta maisuei es-ker ari naiz berbok idazten. Euskarazkokulturaren oinarrizko irakaspen haien-gatik bizi nau euskarazko kulturak. Ez

dago hit-paraderik Imanol Urbietaren,Mikel Laboaren zein Hertzainakenkantak ahanztaraziko dizkigunik. Mai-tasuna letraz letra ikasi genuen, urterobat. Bi izenen artean x bat, berendiak zuzaitu laket, gelako ederrena zeu zaraidatziko genituen paper txataletan.Mundu guztiko eskoletan legez, ma-hai-azpitik batak besteari pasako ge-nion mezua, maitearen eskuetara iritsiarte. Andereñoa arbelean idazten arizela egingo genuen irri, maiteak maite-ari begiratu ere egin gabe. Jolasordura-ko txirrina entzun eta jolastokira arine-keta batean alde egingo genuen, mai-tea ordu erdiz ahaztu eta jolasean bizi-tzan beste eginbeharrik ez bagenu le-gez zein baino zein aritzeko. Adiskide-tasuna ere, ordutik daukat urregorri-tzat. Burua lar nagitzen ez bazait, hil ar-tean gogoratuko ditudan lagunak or-dukoak dira, autobusak harrapatuzuen Eneko, autobusean istripua izan-da hil zen Gotzone, Frantziako eta Es-painiako kartzeletan dituzten Oier etaGorka. Zahartzaroan eskoletara itzuligintezkeela bururatu zait, begirunea,adiskidetasuna eta maitasuna azkene-koz bizitzera.

Mintzaira, umeak bere bizipenekiko duen heinean sortzen da,eta jolasa da bere estimulorik eraginkorrena.

Imanol Urbieta*

Pedagogia 2011 HabananUrtarrilaren 24tik 28ra

Azken Topaketetan ia 5.000 hezitzailek hartu zuten parte. 40 herrialdebaino gehiagoko ordezkaritza izan zen, ehundaka ponentzia,

ikastaroak, eskoletara bisitak, kultur ikuskizunak eta abar.2011n, “Hezitzaileen batasunerako topaketak” izenburupean egingo

direnak, ildo bera jarraituko dute. Bertan, 19 simposium, hainbat hitzaldi, ikastaro, eskoletarako bisitak...

Inork hara joateko interesa balu, jar dadila gurekin harremanetan.

www.pedagogia2011.rimed.cu helbidean informazio gehiago.

Argitaratu berriahausnarketa sustatzeko

130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua

+ lanketarako proposamen didaktikoa hh

Itsusiak eta ederrak,irekiak eta burugogorrak,alferrak eta kementsuak,zuzenak eta bihurriak,gupidagabeak eta onberak,argiak eta mozoloak, egoistak eta emankorrak, egiazaleak eta gezurtiak, maitagarriak eta higuingarriak izan gara luzaroan.

Orain, aldatzen ari gara.

Eska

intz

a be

rezi

a ha

rpid

edun

entz

at e

tako

puru

han

dia

eska

tzen

dut

enen

tzat