HH BARNE EBALUAZIOA. Malerrekako Herrietako eskolak 2011-2012

16
BALORAZIO TAULA Giza gorputzaren irudia Oinarrizko gorputz atalak burua,( begia, sudurra…) enborra eta adarrak marrazten ditu: ONGI Falta badu burua, enborra edo adarra: ESKAS Tartekoa: NAHIKO 1go ARLOA Gorputz atalak Denak identifikatzen baditu : ONGI Bi ez baditu identifikatzen: NAHIKO Bi baino gehiago ez baditu identifikatzen: ESKAS Irudi geometrikoak Denak identifikatzen baditu: ONGI. Bat pintatzerakoan nahasten badu:NAHIKO. Bat baino gehiago ez baditu identifikatzen: ESKAS. Geometria Gorputz geometrikoak Denak identifikatzen baditu: ONGI. Bat ez badu identifikatzen: ESKAS. Zenbakuntza Denak zenbatzen baditu:ONGI. Zenbatzerakoan bat nahasten badu: NAHIKO. Bat baino gehiago gaizki egiten badu: ESKAS. Logika Seriea bi aldiz ongi errepikatzen badu: ONGI. Seriea bi aldiz ez badu errepikatzen: ESKAS 2. ARLOA Kalkulua Buruketa guztiak ongi erantzutea: ONGI. Hiru ongi erantzutea: NAHIKO. Hiru baino gutxigo ongi erantzutea: ESKAS. Ulermena Galdera guztiak ongi erantzutea: ONGI. Bi ongi erantzutea: NAHIKO. Bi baino gutxiago ongi erantzutea: ESKAS Idazketa Gelakoen bost izen ongi idazta: ONGI. Gelakoen hiru izen ongi idaztea: NAHIKO Gelakoen hiru izen baino gutxigo: ESKAS 3. ARLOA Irakurketa Izen guztiak identifikatzea: ONGI. Bat ez identifikatzea: ESKAS.

description

HH BARNE EBALUAZIOA. Malerrekako Herrietako Eskolak. 2011-2012 ikasturtea

Transcript of HH BARNE EBALUAZIOA. Malerrekako Herrietako eskolak 2011-2012

BALORAZIO TAULA

Giza gorputzaren irudia

• Oinarrizko gorputz atalak burua,( begia, sudurra…) enborra eta

adarrak marrazten ditu: ONGI

• Falta badu burua, enborra edo adarra: ESKAS

• Tartekoa: NAHIKO

1go ARLOA

Gorputz atalak • Denak identifikatzen baditu : ONGI

• Bi ez baditu identifikatzen: NAHIKO

• Bi baino gehiago ez baditu identifikatzen: ESKAS

Irudi geometrikoak • Denak identifikatzen baditu: ONGI.

• Bat pintatzerakoan nahasten badu:NAHIKO.

• Bat baino gehiago ez baditu identifikatzen: ESKAS.

Geometria

Gorputz geometrikoak • Denak identifikatzen baditu: ONGI.

• Bat ez badu identifikatzen: ESKAS.

Zenbakuntza • Denak zenbatzen baditu:ONGI.

• Zenbatzerakoan bat nahasten badu: NAHIKO.

• Bat baino gehiago gaizki egiten badu: ESKAS.

Logika • Seriea bi aldiz ongi errepikatzen badu: ONGI.

• Seriea bi aldiz ez badu errepikatzen: ESKAS

2. ARLOA

Kalkulua • Buruketa guztiak ongi erantzutea: ONGI.

• Hiru ongi erantzutea: NAHIKO.

• Hiru baino gutxigo ongi erantzutea: ESKAS.

Ulermena • Galdera guztiak ongi erantzutea: ONGI.

• Bi ongi erantzutea: NAHIKO.

• Bi baino gutxiago ongi erantzutea: ESKAS

Idazketa • Gelakoen bost izen ongi idazta: ONGI.

• Gelakoen hiru izen ongi idaztea: NAHIKO

• Gelakoen hiru izen baino gutxigo: ESKAS

3. ARLOA

Irakurketa

• Izen guztiak identifikatzea: ONGI.

• Bat ez identifikatzea: ESKAS.

2

2010-11 IKASTURTEA

MALERREKAKO HERRI ESKOLAK

HAUR HEZKUNTZAKO

GUTXIENEZKO HELBURUAK

3

NORK BERE BURUA EZAGUTZEA ETA AUTONOMIA

PERTSONALA

1. Bere gorputzaren eskema eta kontrola, bai globala, bai atalka,

hobetzen ari dela erakustea eta bere gaitasunetan konfiantza eta

besteekiko errespetua izatea.

Gorputz adierazpena:

Bere adinerako koordinazio mugikor egokia erakustea.

Gorputz ezagupena:

- Gorputz atal garrantzitsuenak ezagutu eta izendatzea.

- Gorputz jarrera desberdinak bereiztea: zutik, eserita, kokoriko,…

- Giza-irudia marrazten hastea.

- Zentzumenak identifikatu eta bereiztea.

- Irudi pertsonal egokia eta positiboa izaten saiatzea.

Motrizitate fina (begi-esku koordinaketa)

Eguneroko ekintzetan eta bizitzan begi-esku koordinazioa garatzea.

2. Jokoetan parte hartzerakoan arauak errespetatzen eta emozioak

eta sentimenduak kontrolatzen saiatzea.

3. Oinarrizko beharrak asetzeko ohiko jarduerak modu autonomoan

eta aktiboan egin eta zainketa pertsonaleko, higieneko, osasuneko

eta ongizateko ohiturak finkatzea.

4

Ohiturak

Eguneroko ekintzetan eta bizitzan norberaren garbitasuna eta jantziei

dagokienez autonomia garatua edukitzea (komunera bakarrik, eskuak garbitu,

jantzi,…)

Ordenari dagokionez:

- Gelako gauzak eta besteenak, zaindu eta errespetatzea.

Jarduerei dagokionez:

- Jarduerak egiterakoan txukuna, konstantea eta jarrera baikorra

erakustea eta era autonomoan jardutea.

5

INGURUA EZAGUTZEA

1. Inguru hurbileko objektuak eta elementuak bereizi eta haietan

eragitea. Elementuak eta bildumak berdintasun eta desberdintasun

nabarien arabera taldekatu, sailkatu eta ordenatzea, magnitude

batzuk bereizi eta konparatzea eta multzoak zenbakien sailaren

bitartez zenbatzea.

Matematika adierazpena:

- Multzo bateko elementuak, ordenatu, erlazionatu, konparatzea, tamaina,

forma eta kolorearen arabera.

- Bi multzotako elementuen arteko kantitatearekiko konparaketak egiteko

gai izatea.

- Objektuen propietateak ezagutzea:

- Gauzak, funtzionaltasunaren arabera erlazionatzea.

- Zenbaki ordinalak ezagutu eta erabiltzea: 1go, 2.a, 3.a...

- Forma eta gorputz geometrikoak ezagutzen hastea.

- Batuketa eta kenketaren nozioa hartzen hastea.

- Planteatutako buruketak aurrera eramateko estrategiak erabiltzen

hastea.

- Neurriei buruzko oinarrizko nozioak ezagutzen hastea .

Orientazio tenporala:

- Egunean zehar ikasgelan egiten diren ekintzen sekuentziaz ohartzea.

- Denbora nozioak ezagutzen hastea.

- Asteko egun batzuk, ekintza konkretuekin erlazionatzen hastea:

o Asteazken arratsalde...klaserik ez da.

o Ostiralean....bideoa,mantalak etxera.

o Larunbata, igandea...oporra.

Espazioko kontzeptuak erabiltzea.

6

2. Natur ingurunearekiko interesa izan, haren osagai batzuk

identifikatu eta izendatzea, elkarren mendekotasuneko lotura errazak

ezarri, natura zaindu eta errespetatzeko jarrerak izan eta hura

kontserbatzeko jardueretan parte hartzea.

- Inguruko gauzak ezagutzeko jakinmiña edukitzea.

- Bizi zikloari buruzko hastapenak ezagutzea (jaiotzetik heriotzara).

- Izaki bizidunak eta materia bizigabea identifikatzea (eguzkia, animaliak,

harriak...)

- Ingurunea zaindu eta errespetatzea.

- Gizakien jarduketen arrazoiak eta ondorioak baloratzea.

- Ingurunean gertatzen diren aldaketetaz ohartzen hastea: Udazkena,

Negua, Udaberria, Uda.

- Eguraldi aldaketak bereiztea: euritsua, lainoa, elurra, hotza, haizea,

trumoiak, tximistak, ortzadarra.

- Lurra, airea, eta itsasoko animaliak bereiztea.

- Animaliak eta landareak zaintzea eta ezagutzea.

3. Inguruko talde sozial garrantzitsuenak, haien antolaketaren

ezaugarri batzuk eta eskaintzen diren zerbitzu komunitario nagusiak

identifikatu eta ezagutzea. Haien ezaugarrien eta agerpen kulturalen

adibideak eman eta haien garrantzia baloratzea.

- Bere inguru hurbileko pertsonak ezagutzea: familiakoak, eskolakoak,

auzokoak, herrikoak.

- Familitarteko senidetasuna ezagutzen hastea: osabak, anaiak, arrebak,

lehengusuak, aitetxi/amatxi.

- Euskal Herriko zenbait tradizio eta ohitura, ezagutu eta parte hartzea:

Olentzero, Ihauteriak, Ortzegun Bakotx, herriko bestak,…

- Elkarbizitzarako arauak ezagutzen eta errespetatzen hastea.

- Lanbide batzuen ezaugarriak eta funtzioak ezagutzea.

- Denda desberdinak ezagutzea eta beren funtzioak aipatzea.

7

- Garraio mota ezberdinak ezagutzea, airekoak, lurrekoak, itsasokoak.

- Oinarrizko trafiko seinaleak ezagutzen hastea.

- Errespetozko jarrera agertzea beste pertsonengana zuzentzen denean.

- Eskola komunitate guztiarekin harreman egokiak edukitzea.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA IRUDIKAPENA

1. Ahozko hizkuntza beren adinekoekin eta helduekin harreman

positiboak izateko modurik egokienean erabiltzea, komunikazio

asmoen arabera, ahozko mezu desberdinak ulertu eta entzuteko

arretazko eta errespetuzko jarrera izatea.

Ahozko ulermena:

- Gelan orokorrean egindako azalpenak ulertzea.

- Norbere jakinmina ahoz azaltzea.

- Laguntza behar duenean eskatzea.

- Ipuinaren idea nagusiaz jabetzea.

- Bi edo hiru ekintza barne hartzen dituzten aginduak, ulertzea, adib: zoaz

beste gelara, ekarri puntzoiak eta zure lagunei banatu.

- Deskribapenak entzun, eta izenak asmatzea, asmakizunak, ikusi-makusi,

etab.

- Ikasgelan parte hartzeko bidea ematen dien mezuak, kontakizunak,

literatur lanak, deskribapenak, azalpenak eta informazioak entzun eta

ulertzeko gaitasuna edukitzea.

Ahozko adierazpena:

- Taldeko elkarrizketetan parte hartzea.

- Berari konkretuki galdetzen zaionean erantzutea.

8

- Bapatekotasunez eta koherentziaz, adieraztea emozioak, sentimenduak

eta bizipenak.

- Hiztegia zabaltzen joatea.

- Ipuinak kontatzen hastea.

- Olerkiak eta abestiak ikasi eta errezitatzea.

- Pertsonak, paisaiak,egoerak,…deskribapenak egiten hastea.

2. Ikasgelako eta inguru hurbileko testu idatziekiko interesa izan eta

haiek erabiltzen, haien asmoak ulertzen eta idatzizko kodearen

ezaugarri batzuk ezagutzen hastea. Ikasgelan irakurri eta idazteko

jardueretan interesa izan eta haietan parte hartzea.

- Irakurketa idazketak duen funtzio komunikatiboaz ohartzea.

- Idatzia dagoenari buruz interesa adieraztea.

- Idatzia dagoena, ondoan dakarren marrazkiarekin erlazionatzea.

- Bere izena eta lagun gehienena ezagutzea eta idaztea.

- Hitzak eta esaldiak idazten saiatzea.

- Idazterakoan, norabide egokiaz jabetzea eta erabiltzea.

- Idatzizko materiala (liburuak, egunkariak, eskutitzak, etiketak,

publizitatea, etab) egoki erabiltzea.

3. Arte eta ikus-entzunezkoen hizkuntzen baliabideak, materialak eta

teknikak erabiliz adierazi eta komunikatu, haien ahalbideak aztertu,

beren produkzioekin gozatu eta beren esperientzia komunikatibo eta

estetikoak besteekin partekatzeko interesa izatea.

- Sentsibilitate estetikoaren eta baliabide desberdinekin egindako arte

lanekiko jarrera positiboen garapena izatea.

- Keinuen, mugimenduen, ahotsaren, koloreen, testuraren eta soinuen

adierazpen ahalbidea esperimentatu eta saiatzeko gustua edukitzea.

- Musika eta antzezpenera hurbiltzea eta gozatzea.

- Plastikako teknika eta material desberdinetan trebatzea eta gozatzea.

9

- Baliabide teknologikoak erabiltzen hastea.

1

FITXA 1: IRUDI GEOMETRIKOEN BILA.

� ZIRKULOAK GORRIZ

� KARRATUAK HORIZ

� TRIANGULOAK BERDEZ

� LAUKILUZEAK URDINEZ

ZENBAT DAUDE?

1

FITXA 2: GORPUTZ GEOMETRIKOAK

1

FITXA 3: SERIAZIOAK

(Lerro osoa ongi egin behar du)

1

FITXA 4: BURUKETAK

1.- Nik 5 goxoki ditut eta zuk 4 dituzu. Nork du goxoki gehiago?

2.- 4 marrazkitatik 2 margotzen badituzu, zenbat marrazki geldituko

zaizkizu margotzeko?

3.- Kajoi gorrian 3 pilota badituzu eta berdean pilota bat, zenbat pilota

dituzu?

4.- 2 kanika baldin badituzu eta 1 galtzen baduzu, zenbat kanika geldituko

zaizkizu?

5.- Zenbat dira 2 tigre eta tigre bat?

1

FITXA 5

Lehoia eta Sagua

Sagu txiki-txiki bat zoriontsu bizi zen bere zulotxoan. Gauero

paseatzen zen. Ilargia ikustea gustatzen zitzaion.

Egun batean…Ai, ama! Lehoi handi-handi batekin egin zuen

topo. Sagutxoa, beldurrez, dardarka hasi zen.

- Ez nazazu jan. Txikiegia naiz. Oihaneko erregea zara, izan

ona – eskatu zion sagutxoak.

Lehoiak sagu nimiñoari begiratu eta libre utzi zuen.

- Ea, ba, joan zaiztez jostatzera! – esan zion.

- Eskerrik asko, lehoi jauna. Noizbait nire laguntza behar

baduzu deitu.

- Ja, ja, ja! Zuk niri lagundu? Txikiegia zara baina!

Sagutxoa poz-pozik joan zen ilargia ikustera.

Egun batean orro handia entzun zen.

- Zer ote da hori? Lehoi jauna dela ematen du.

Lehoia sare lodi batean harrapatuta ikusi zuen. Ezin zen mugitu.

- Ez beldurrik izan, lehoi jauna! – esan zion gozo-gozo

saguak – neuk lagunduko dizut.

- Zuk lagundu? Hain txikitxoa ez bazina…

Eta sagutxoa sokari kosk egiten hasi zen. Kosk eta kosk, kosk eta

kosk, halako batean hautsi egin zen soka!

Lehoia oso pozik zegoen. Gau hartan bi lagunak atera ziren

ilargia ikustera.

GALDERAK

1.- Zein pertsonaiak agertzen dira ipuin honetan?

2.- Zer egitera ateratzen zen sagua egunero? Noiz?

3.- Zer egin zuen lehoiak saguarengatik?

4.- Zer egin zuen saguak lehoiarengatik?

1

HAUR HEZKUTZA

ZIKLO BUKAERAKO FROGA

1. ARLOA: NORBERE BURUA EZAGUTZEA ETA

AUTONOMIA

1. Giza gorputzaren irudia marraztu.

2. Gorputzeko zenbait atal behatzez seinalatu:

• Bekaina.

• Oina

• Bizkarra

• Belarria

• Ukondoa

2. ARLOA: INGURUAREN EZAGUTZA

� Matematika:

1. Irudi batean: formak, koloreak eta kopuruak

bilatu.(ikusi fitxa 1)

2. Gorputz geometrikoak errealitatean ikusi ditzakegun

objektuetan identifikatu (argazkiak eta aukerak ahoz

eman, ikusi fitxa 2)

3. Seriazio bat osatu (3 elementuekin). (ikusi fitxa 3)

4. Kalkulu frogak: bost buruketa ahoz galdetu (ikusi

fitxa 4).

3. ARLOA: HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA ETA

IRUDIKAPENA

� Ulermena:

1. Ipuin bat talde handian kontatu (fitxa 5 ).

2. Galderak egin.

� Idazketa-irakurketa:

1. Gelakoen izenak identifikatuko ditu.

2. Gelako batzuen izenak idatzi (gutxienez 5 lagunen

izenak).

1

IKASLEA:

ESKAS NAHIKO ONGI

Giza gorputzaren irudia

1go ARLOA

Gorputz atalak

Irudi geometrikoak

Geometria Gorputz

geometrikoak

Zenbakuntza

Logika

2. ARLOA

Kalkulua

Ulermena

Idazketa

3. ARLOA

Irakurketa

BALORAZIO OROKORRA: