HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. •...

15
18-19 IKASTURTEA Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus 1 ZURRIOLA Ikastola HAUR HEZKUNTZA-5 URTE

Transcript of HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. •...

Page 1: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

1

ZURRIOLA Ikastola

HAUR HEZKUNTZA-5 URTE

Page 2: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

2

1.SARRERA

Haurtzaroa oinarrizko garaia da orduan ezartzen baita gerora ere izango den

pertsonaren izatea. Hau jakina zen, baina azken urteetan, zientzian oinarrituz,

ikerketek ere hori baieztatu dute.

Hezkuntzaren lehen etapa honen xede nagusia haurraren garapen osoa

bideratzea da, ikaskuntza aktiboa eta autonomoa baimenduz, eta jolasean

oinarrituz. Haurra izango da bere bidearen protagonista, eta heldua umearen

bidelagun.

Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, haurra ulertzeko moduaren oinarrizko

printzipio metodologikoak dira ondorengoak:

• Errespetua haurraren izate osoari. Haurra bizitzaren lehenengo unetik

pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera da. Haur bakoitzak bere

garapen-erritmoa dauka.

• Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalmenari. Bere jarduera

autonomoa eta erritmo biologikoak errespetatuz konfiantza izan

beregan ,bere gaitasunak garatuko baititu.

• Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu,

baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.

Hau guztia honela izanik, hezitzaileak haurraren ondoan egon behar du, bere

bidelagun izan behar du. Helduak haurrari segurtasuna eman behar dio era

autonomoan esploratzeko, eta esperimentazioan aritzeko.

Page 3: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

3

1. ESPAZIOAK ETA EGUNEROKO DINAMIKA

Ikastolan haurrarentzat proposatzen ditugun espazio, material, jarduera eta

denboraren antolaketak haurraren ongizatean eta garapenean eragin zuzena

dute. Honek, gure antolaketan zein espazioen etengabeko azterketa egitera

behartzen gaitu haurraren garapen osoan (psikomotorrean, afektiboan,

sozialean zein kognitiboan).

2.1 ESPAZIOAREN ANTOLAKETA

Jolasa, gozamena edo plazera baino gehiago da, behar bat da. Haurrarentzat

jolasa bere burua eta inguratzen dion mundua ezagutzeko eta barneratzeko

duen lehenengo ikaskuntza-tresna da.

Baieztatu dezakegu, jolasaren erabilera lehenengo urteetan, hezkuntza

prozesuaren bide naturalena dela. Horregatik uste dugu, gela txokoetan

antolatzeak, hau da, espazio desberdinak eskaintzeak, haurrari espontaneoki

jolasten eta berez ikas dezan laguntzen diola. Izan ere, haurraren munduan,

jolastea eta ikastea bat datoz, ezin dira banatu, haur bat jolasten dabilenean

ikasten ari da.

Gure espazioetan oinarrizko txoko batzuk dauzkagu. Hauetariko bakoitzean

haurraren jolaserako aberasgarria izango den materiala eskaintzen dugu.

Bestalde, tarteka beste txoko batzuk ere izango ditugu, momentuan lantzen ari

garen gaiaren edo haurren interesen araberakoa.

Page 4: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

4

2.1.1 TXOKOAK:

Jolas sinbolikorako txokoa:

Txoko honek haurraren sozializazioaren garapenerako beharrezkoak diren

elementuez baliatzeko bidea ematen digu, hala nola, familiaren imintzioa, rolak,

ekintzak, pertsonen arteko harreman mota ezberdinak, jokabide mota egokiak...

Funtzio sinbolikoak eragin handia du garapen intelektualean, baita garapen

afektiboan ere.

Materiala:

§ Panpinak, ontziak, mota desberdinetako oihalak, arropak, mozorroak,…

§ Aukera asko ematen dituen baina funtzio zehatzik gabeko materiala: fruitu

lehorrak, lokotsak, hostoak, makiltxoak,…

Adierazpen plastikorako txokoa:

Gune honetan komunikaziorako aukera desberdinak eskainiko dira. Sormenari,

adierazpen grinari eta komunikatzeko beharrari eskaintzen zaion gunea da.

Haurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren

erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio eta esperimentazioaren bidez.

Prozesuari emango zaio garrantzia eta ez emaitzari.

Materiala:

§ Plastilina, argizarizko margoak, tenpera, orriak, txotxak, kola,

errotulagailuak, ingurune naturalak eskaintzen dizkigun materialak,

berrerabiltzeko materiala, tresna desberdinak,…

Liburutegia:

Hizkuntza adierazpenak bideratzeko, eta hizkuntza idatziarekin harremanetan

jartzeko gunea izango da. Hizkuntza komunikazio tresna izanik hauek garatzeko

erabilera desberdinak landuko dira, ahozko nahiz gorputzeko lengoaiaren

bitartez. Modu berean irakurtzeko zaletasuna suspertzen lagunduko duen

jarduerak bideratuko dira.

Page 5: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

5

Materiala:

§ Testu mota desberdinak: ipuinak, aldizkariak, errezeta liburuak,

egunkariak…

§ Argazki albumak: familiakoak, ikastolan eta hemendik kanpo bizitako

argazkiekin osatutakoak,...

§ Txotxongiloak

§ Hiztegi txartelak, gelako izenen txartelak,…

Liburutegian goxo egoteko eta atsedena hartzeko espazio bat ere badago,

haurrak hala behar duenean bertara jo dezan.

Jostailu txokoa:

Txoko honek honako hauetan garatzen laguntzen du: pentsamendu logikoa,

arreta, oroimena, asoziazio eta pertzepzio gaitasunak, espazio eta denboraren

egitura, koloreen ezagutza, koordinazio bisu-motorra eta aspektu motorraren

garapenean… Era berean, sormena eta kontzentrazioa garatzen laguntzen du

ere.

Materiala:

Puzzleak, tamaina eta mota desberdinetako eraikuntzak, enkajeak, animaliak,

kotxeak, mahai jolasak, …

Psikomotrizitate gela

6 urte arte, haurra gorputzaren bidez bizi eta komunikatzen da. 6 urtetik aurrera,

gorputzaren bidezko komunikazioa gutxitzen doa, eta aho hizkuntzak indar

handiagoa hartzen du.

Psikomotrizitateko gela, gorputzaren bidez adierazpen librea ahalbidetzen duen

unea da, "gorputzean" eta "gorputzaren bidez" adierazteko bidea ematen duen

testuinguru bat. Norberaren “Nia” eraikitzen laguntzen du.

Hori dela eta, psikomotrizitate saioetako jarduera ondoren adierazten dena

lortzeko bideratua izango da:

Page 6: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

6

§ Haurraren komunikazioa erraztea, hasieran hitzik gabekoa, eta pixkanaka

hizkuntzaren bidezko komunikazioa sartuz.

§ Ekintza eta jarduera sortzaileak estimulatzea.

§ Haurraren autonomia garatzea.

Psikomotrizitate gelara astean behin joango gara. Aurrerago zehaztuko dugu

ordutegia zein den.

2.2 ADIN ANIZTASUNA BERMATZEN DUEN ANTOLAKETA

Gure egoitzan, adin ezberdinen arteko komunikazioa baimendu nahi dugu

haurrarentzat aberastasuna delako. Gazteagoek nagusiagoengandik imitatuz

ikasten d, eta nagusiari, zaintza jarrera hartuz gain, pentsamendua egituratzen

laguntzen dio.

Jendartean adin ezberdinetako haurrak naturalki elkartzen dira, ume bakoitzak

askatasuna du nahi duenean nahi duenarekin egoteko, beti ere bere beharren

arabera.

Hau guztia bermatu dadin, solairu bakoitzean adin desberdinetako

haurrentzako pentsatutako espazioak ditugu, hots: 3 urtekoen espazioa, 4

urtekoen espazioa eta 5 urtekoen espazioa. Espazio hauen arteko

komunikazioa eta zirkulazioa librea da egunaren momentu batzuetan. Honela,

aukera ematen diogu haurrari bere solairuan libreki nahi duen espazioa, nahi

duen ekintza, nahi duen haurrekin harremantzeko eta modu honetan, taldeak

berez sortuz, interesen, erritmoen eta beste hainbat premien arabera.

Page 7: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

7

2.3 DENBORAREN ANTOLAKETA: EGUN BAT IKASTOLAN

9:00-9:30 Harrera malgua

9:30-10:20 Zirkulazio librea

10:20-10:30 Espazioak jasotzea

10:30-11:30 Erritualak, ohiturak, abestiak, gaiari buruzkoak elkargunean.

Hamaiketakoa

11:30-12:00 Ataria

12:00-12:30 Goizaren amaiera: ipuina, abestia, ... Jangelara edo etxera joateko

prestatu.

12:30-14:00 Ataria/atsedena

14:00-15:00 Jangela

15:00-15:30 Harrera eta elkarguneko jarduerak

15:30-16:20 Zirkulazio librea

16:20-16:30 Jasotzea, etxera joateko prestatzea

16:30-16:50 Agurra

Bi momenturi garrantzia berezia eman nahi diegu:

Harrera garaia: Goizeko lehen momentuari “harrera garaia” deitzen diogu, eta

honen helburua haurrari eta familiari arreta eskaini ahal izatea da. 9:00-9:30

bitartean luzatzen da eta momentu honetan familia eta haur bakoitzari harrera

pertsonalizatuena egiten saiatuko gara. Honela, haurrak erabakiko du prest

dagoenean zein espazioetara joan nahi duen jolastera, besteekin elkarrizketa

bat hasteko edo libururen bat lasai begiratzeko. Hau horrela egiten dugu oso

lagungarria ikusten dugulako bai ume, bai guraso eta baita irakaslearentzat

ere; hartu-emanak goxatzen laguntzen baitu.

Agurra: Egunaren azken momentuari “agurra” deitzen diogu, eta honi ere

garrantzia ematen diogu. Aukera ematen du egunaren errepasoa egiteko:

egin duguna gogoratu, uste gabe sortu direnak aipatu, sentipenak adierazi…

Page 8: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

8

2.4 EKINTZAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen diogu garrantzia. Sortuko zaizkion

erronka berriei aurre eginez era esanguratsuan ikasiko du, eta ohartu gabe

hezkuntzaren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joango da.

Adimen aniztasunak landu nahi ditugu ere, zaletasunak eta nahiak bultzatuz

eta errespetatuz. Horretarako, testuinguru anitzak ipintzen ditugu.

Haurrak bere interesetatik ikasten du. Horregatik, helduok adi egon behar dugu

bere barruko motibazioa aktibatzeko. Sariak eta zigorrak ez dira lagungarriak.

Lortu duen arrakasta da saririk hoberena, eta zigorrek asko kulpabilizatzen dute.

Hau dena giro atsegina sortu dadin zainduz, honek haurrari ziurtasuna ematen

diolako.

Errutinak eta ohiturak (arduradunen lanak adibidez) ohiko moduan lantzen

jarraituko dugu haurraren garapenerako lagungarriak direlako. Mota honetako

ekintzek ziurtasuna ematen diote haurrari, eta pentsamendua antolatzen

laguntzen dio. Hauetaz gainera, beste hainbat jarduera ere modu

desberdinean landuko ditugu:

Jolas librea: Aurretik aipatu bezala espazioak txokoetan antolatuta ditugu eta

bertan, jolasaren bitartez, hainbat gaitasun garatuko ditu.

Proposatutako jarduerak: Ipuina ardatz duten lan proposamen batzuk ditugu

ikastolan. Haurrari interesgarriak zaizkion gaietatik abiatuta sortutako ipuinak

dira. Ipuinez gain, bere gaitasunak garatzen lagunduko dioten beste hainbat

jarduera proposatzen zaizkio haurrari: abesti-jolasak, olerkiak, asmakizunak,

antzerkiak, …Haurrek tarteka beren karpeta eramango dute etxera. Haurrekin

karpetan dagoena begiratzeko tarte bat hartu ezazue, mesedez.

Page 9: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

9

Proiektuak: Gure proposamenez gainera, adi egoten gara haurrak dituen

interesetara eta hauek oinarri hartuz beste hainbat gai edo proiektu landu

ditzakegu. Haurrak hamaika galdera ditu ezagutzen ari den munduaren

inguruan eta erantzun bila dabil, helduok askotan ez dauzkagun erantzunak.

Honelako galderak aprobetxatu behar ditugu, elkarrekin ikertuz ikasteko.

Bestalde, ikastolako ateak irekita daude familientzat eta egin ditzakezuen

ekarpenentzat. Familiekin bizitako esperientzietatik ere gauza asko eta oso

interesgarriak ikasten ditugu.

IRTEERAK

Urtean zehar hainbat irteera edo txango egiten dugu helburu hauekin:

1. Haurren autonomia garatzea.

2. Ikasleen arteko harremanak sendotzea.

3. Lagun artean eta naturarekin harremanetan ondo pasatzea.

4. Euskaraz bizitzea egun osoan.

5. Programako helburu didaktikoak lantzea.

6. Ingurunea errespetatzen ikastea.

Begiztatuta dauden irteerak:

• “Tinkok” antolatuta, zinema euskaraz. Ikasturtean zehar bitan joango

gara.

• Okendo eta Egiako Haur Txokora, goiz pasa.

• Uliara, egun pasa, jarduera didaktiko batzuk burutuz.

• Naturaz gozatzeko, “Lore-baratzera” irteera.

• Hondartzara irteera.

• Urgull-era irteera, egun pasa.

• Goiz batean, Dbus-era.

• Larrotxene eta Okendo liburutegira, hilean behin

• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez.

• Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa.

• Olinpiar jokoak eta kontzertu pedagogikoa Ategorrietan

• Antzerkia Soroan, eguerdian

• Irteera luzea: 3 egunez, Arritxuloko aterpetxera (Oiartzun). Ekainak 5, 6

eta 7.

Page 10: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

10

INGELESA

Gure helburua haurrarengan ingelesarekiko interesa piztea da, honekin

harreman positibo bat eraikitzea, betiere modu ludiko eta atsegin batez.

Astean zehar hurrengo aukerak izango ditu haurrak honetarako:

• Lanketa intentsiboa ingeles gelan. Artigal-en “Ready for a Story”

metodoa erabiltzen dugu, Eleanitz proiektuaren lehen zikloan lantzen da

(4 eta 5 urteko haurrekin). Istorioetan oinarritzen da, eta hasieran

istorioak antzezpen kolektiboen bidez kontatzen dira. Emozioz jositako

ipuinak dira, eta haurrak ez dira ikusleak, aktoreak baizik, pertsonaiek

esaten duten guztia errepikatzen duten aktoreak.

• Lanketa estentsiboa ingeles gelatik at. Astean behin, arratsaldez, irakaslea

haurraren geletara joango da, bere eguneroko dinamikan ingelesa

txertatzeko eta hizkuntza berriarekin familiarizatzeko. Saio horietan

proposamen desberdinak egingo dira: jolasak, abestiak, ipuinak,

eskulanak, edota beraien jolasean murgiltzea.

2. JAI OSPAKIZUNAK

Haur Hezkuntzako helburu orokorretan definitua dagoen ondorengo helburua

lortzeko: "Gure gizartearen kultur adierazpenak ezagutzeko (ohiturak, folklorea,

tradizioak...), horiekiko jakin-mina eta begirunezko jarrera agertuz", Euskal

Herrian tradiziozkoak diren festa hauetan parte hartzen dugu urtero ikastolako

ikasle guztiekin batera:

San Tomas:

Abenduaren 21ean San Tomas egunean, oporretan gaudenez, 20ean

ospatuko dugu festa hau ikastolan. Goizean "benetako" Olentzero dator

guregana eta gelaz gela joaten da haurrekin hitz egitera, eta beraien mezuak

jasotzera. Danbolinean erretako gaztainak ere jaten ditugu.

Page 11: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

11

Arratsaldez DBHko 4. mailako ikasleek, ikasturte amaierako bidaiarako diru

pixka bat ateratzeko, txistorra ogitartekoa ekartzen dute Villa Soroako

haurrentzat.

Gabon eguna:

Gabon egunean, goizean, Gros auzoan zehar, ikastolako ikasle, irakasle eta

gurasoek Olentzeroa ateratzen dugu. Ekitaldian gurasoek ere parte har

dezakezue. Horretarako baserritarrez jantzita joatea nahitaezkoa da.

San Sebastian eguna: “Danborrada”:

San Sebastian eguna ospatzeko, urtarrilaren 18an (ostirala) arratsaldean,

sukaldariz jantzita (praka urdinak; alkandora, mantala eta zapi zuria), denok

Hurrara joango gara danborrada jotzera. Gurasoek ez duzue festa honetan

parte hartzen, ikustera zatozte soilik.

Kaldereroak:

Otsailaren lehenengo larunbatean Donostian ospatzen den festa dugu hau.

Bezperan, aurtengo ikasturtean otsailaren 1ean, arratsaldean, guztiok

kaldereroz jantzita konpartsa bat osatzen dugu eta dantzatzeaz gain, zartagin

edo panderoz lagunduta, festa honetako kanta tradizionalak abesten

zeharkatzen dugu Gros auzoa. Festa honetan gurasoek ere parte hartzen dute,

beti ere kaldereroz jantzita.

Inauteriak:

Inauterietako ostiralean, martxoaren 1ean, arratsaldez konpartsa erraldoi bat

atera ohi dugu auzotik dantza eginez. Mozorroek euskal inauteriekin zerikusia

dute. 5 urteko haurrak Txantxoz mozorrotuko dira.

Page 12: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

12

4 ETA 5 URTEKO HAURREN INAUTERIETAKO MOZORROA

Page 13: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

13

4.EUSKARAZ BIZI

Proiektu honen helburu nagusia ikastolako partaide guztiengan, ikasle, langile

eta gurasoengan, euskararen erabilera sustatu eta eragitea da. Helburua

partaide guztien artean euskara normaltasunez erabiltzea da. Horretarako

plangintza zehatzak bultzatzen ditu proiektu honek.

Irakasle eta langile guztiok konpromiso argia hartzen dugu proiektu honen alde

eragiteko, baita dagozkigun arloetan formazioa hobetzen jarraitzeko ere.

Gurasoen kasuan, ikasleen hizkuntza erabileran familiak duen garrantzia

bereziki azpimarratu nahi dugu. Horren harira, Ikastolako Gurasoen Euskara

Batzordeak prestatutako dekalogoa web orrialdean eskuragarri duzue.

Guraso euskaldunek beren artean euskara erabiliz modurik eraginkorrena dute

seme-alabengan ahalik eta hizkuntza erabilera eta gaitasun onena ziurtatzeko.

Guraso erdaldunek ere, euskararekiko interesa erakutsiz eta seme-alaben

arteko euskarazko erabilerak, oro har, seme-alaben euskararen erabileran

modu positibo eta erabakigarri batean eragin dezakete. Horrez gain, zer esanik

ez euskara ikastera animatzen badira .

Argitxo iratxoa: Aurten ere Argitxok tarteka mezuak utziko dizkigu. Ulian bizi den

iratxo magikoa da Argitxo. Tarteka bere berri izango dugu, gertakizun

desberdinak iragarriko dizkigu eta bere mezuekin euskaraz hitz egitera

animatuko gaitu; Argitxok ez baitu beste hizkuntzarik ulertzen.

Page 14: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

14

5.GURASOEKIN HARREMANA

Bilera orokorrak:

Urriaren 4ean: Harrera garaiaren berri eman eta gure antolaketaz zein

metodologiaz hitz egiteko.

Maiatzaren bukaeran: Taldearen prozesuaren berri emateko eta Arritxuloko

egonaldiaz hitz egiteko.

Gurasoekin bakarka:

Zuen seme-alabaren garapenari buruzko informazioa trukatzeko, urtean

gutxienez 2 aldiz elkartuko gara zuekin. Edozein motatako kezka edo beharra

ikusiz gero, behar den maiztasunez bilduko gara.

5.2 GELAKO GURASO ORDEZKARIAK Gela bakoitzean guraso ordezkari bana eta ordezko bat aukeratuko da.

Ordezkari horiek bitartekari lanak egingo dituzte ikastola eta gurasoen artean

ikasturteko harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen. Hori dela eta

ikastolarekin eta ikastolarentzat lan egiteko prest dauden guraso dinamikoak

eta boluntarioak behar dira. Guraso hauek beste gurasoak dinamizatu,

koordinatu, proposamenak jaso, bideratu eta tutore, kudeaketa talde,

zuzendaritza pedagogiko eta Artezkaritza Kontseiluko kide eta Batzordeen

arteko harremana sustatu eta zainduko dute.

Urterokoak diren ikastolako ekintzetan ere beste mailetako gurasoekin laguntza

bideratzeko zubi-lanak egin ditzakete ordezkari hauek, egokiago edo gertuago

duten pertsona edo aipatutako bidearen bitartez (Santomasak, Danborrada,

Ikastolaren Jaia, Olarrizu guraso elkarteak antolatu ohi dituena…).

Guraso boluntariorik ez balego, ikasturte hasierako guraso bileran zozketaz

aukeratuko dira guraso ordezkariak eta ordezkoak. Zozketatik salbuetsiko dira

lehendik ordezkari izandakoak.

Harremanetarako: Zein gelako ordezkaria zareten adierazi eta ohiko bideak

erabiltzeaz gain: [email protected]

Page 15: HH5 TXOSTENA 18-19...• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez. • Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa. • Olinpiar jokoak eta

18-19IKASTURTEA

Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus

15

5.3 GURASOEN PARTAIDETZA IKASTOLAN

Gurasoak Zurriola IKE kooperatibako partaide nagusiak izanik, Ikastolaren

norabide estrategikoaren ardatza dira, besteak beste, Batzarra edota

Artezkaritza Kontseiluaren bidez. Aldi berean, gurasoek partaidetza hori

areagotzeko aukera dute Olarrizuren bidez. Olarrizu IGE, Zurriola Ikastolako

ikasleen guraso-elkartea da. Ikastolaren kooperatiba-izaera bultzatu nahian,

bazkide guztion partaidetza sustatu nahi du, bi helbururekin: ikastola osatzen

dugun kolektibo guztien arteko harremana sendotzea eta, auzolana bultzatuz,

gure seme-alabentzat eredu izatea.

Horretarako, ikasturtean zehar, hainbat lan banatzen dira maila ezberdinetako

gurasoen artean: San Tomaseko txosna jartzea, maiatzeko festa antolatzea...

Bestalde, gurasoek seme-alabekin gozatzeko beste hainbat jarduera ere

antolatzen dira: Zurrimendi mendi taldea, Danborrada… Edota euskara

bultzatzeko Guraso Euskara Batzordea.

Lan horiek guztiak koordinatzeko, batzordeak osatu dira. Batzorde horietan

gurasoak dabiltza, jo eta su, ahal den neurrian jarduera hauek antolatu eta

hobetu nahian. Batzordeak proposamenak egin eta lantzeko prest dauden

guraso guztientzat daude irekita, ikastola GUZTIOK, GUZTIONA, GUZTIONTZAT

baita.

[email protected] [email protected]

Urtero bezala, aurten ere Gurasoentzat euskara ikastaroa eskainiko da.