Hiru itsuak
-
Upload
errotetxea -
Category
Education
-
view
415 -
download
5
Transcript of Hiru itsuak
Hauek Joseba, Iker eta Xabier dira. Itsuak dira. Ez dute ikusten. Afrikan daude.
Josebak zerbaitekin topo egin du. Joseba: Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Joseba: Handia da. Bai, poste bat da.
Ikerrek zerbaitekin topo egin du. Iker: Ai ba! Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Iker: Luzea da. Bai, mangera bat da.
Xabierrek zerbaitekin topo egin du. Xabier: Ai ba! Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Xabier: Argala da. Bai, makila da.
Iker, Xabier eta Josebak ez dute ikusten, baina sudurra dute.Iker: Hau animalia bat da. Xabier: Bai, behi lodia da.
Joseba: Ez, ez da lodia, argala da.
Iker: Jarri belarria eta entzun.Xabier: Ez da ezer entzuten.
Gizona etorri da eta zerbait esaten die baina itsuek ez diote ulertzen.Gizona: Kotu, kotu, olofonto, olfonto!
Iker: Ai ba! Animaliak isatsa du atzean eta aurrean tronpa bat. Joseba: Elefantea da. Xabier: Lo dago. Ni bere buru gainean jarriko naiz.
Gizona: Ez, ez, olofonto, olofonto.
Elefantea esnatu da eta haserretu da…Broagggg!!!!
Gizona: Goazen, azkar! Iker: Non dago elefantea?Joseba: Atzean dago. Goazen, azkar. Xabi: Bai, bai; korri, korri goazen hemendik!