Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako...

28
Hitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere, estereotipoak adierazten duenetik harago doa zinemagile horren obra. Gauza asko idatzi dira XX. mendeko sortzaile gorentzat hartzen den zuzendari horri buruz, eta hura hil zenez geroztik hainbat hamarraldi joan diren honetan, zaila gertatzen zaigu oraindik haren figura sailkatzea; dena dela, interpretazio gehienak bat datoz: Rear Window, Vertigo eta Psycho filmen lilura bisuala azpimarratzen dute, bai eta Hitchcocken irudien potentzia ere, izan ere, gaur egun, ikono moderno bihurtuak dira. Bere garaiko zinemagile arrakastatsuetako bat izan zen Hitchcock, baina, era berean, jakin zuen bi alderdiak uztartzen: bai, kontuan hartu zituen merkatuaren eskakizunak, baina, aldi berean, bere obra garatu zuen eta leial eutsi zion bere estilo propioari, grina eta forma jakin batzuk txertatuz film guztietan. Zuzendariaren papera, horixe izan zen bere estilo propioaren gakoetako bat: prozesuaren etapa guztiak kontrolatu behar zituen zuzendariak –garai hartako zinema-industrian ez zen batere ohikoa–, hasteko argumentua hautatuz eta bukatzeko filma promozionatuz. Edonola ere, 1950eko hamarkadan hasi zen kritika estreinakoz Hitchcocken autoretza aitortzen, eta kritikari frantziarrak izan ziren lehenak. Ordutik aurrera, etenik gabeak izan dira Hitchcocken obrari buruzko interpretazioak: zinema ez-narratiboaren SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected] www.santelmomuseoa.eus

Transcript of Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako...

Page 1: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

Hitchcock, suspensetik harago

Sarrerako testua

Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere, estereotipoak adierazten duenetik harago doa zinemagile horren obra. Gauza asko idatzi dira XX. mendeko sortzaile gorentzat hartzen den zuzendari horri buruz, eta hura hil zenez geroztik hainbat hamarraldi joan diren honetan, zaila gertatzen zaigu oraindik haren figura sailkatzea; dena dela, interpretazio gehienak bat datoz: Rear Window, Vertigo eta Psycho filmen lilura bisuala azpimarratzen dute, bai eta Hitchcocken irudien potentzia ere, izan ere, gaur egun, ikono moderno bihurtuak dira.

Bere garaiko zinemagile arrakastatsuetako bat izan zen Hitchcock, baina, era berean, jakin zuen bi alderdiak uztartzen: bai, kontuan hartu zituen merkatuaren eskakizunak, baina, aldi berean, bere obra garatu zuen eta leial eutsi zion bere estilo propioari, grina eta forma jakin batzuk txertatuz film guztietan. Zuzendariaren papera, horixe izan zen bere estilo propioaren gakoetako bat: prozesuaren etapa guztiak kontrolatu behar zituen zuzendariak –garai hartako zinema-industrian ez zen batere ohikoa–, hasteko argumentua hautatuz eta bukatzeko filma promozionatuz. Edonola ere, 1950eko hamarkadan hasi zen kritika estreinakoz Hitchcocken autoretza aitortzen, eta kritikari frantziarrak izan ziren lehenak. Ordutik aurrera, etenik gabeak izan dira Hitchcocken obrari buruzko interpretazioak: zinema ez-narratiboaren aitzindari, alderdi psikologikoan zentratutako historien sortzaile, bizi izan zituen garaiak borondatez deskribatu zituen zinemagile…

Erakusketa honetan aletzen dira Hitchcocken estiloaren zenbait giltzarri: artearen eta abangoardiako zinemaren baliabideak menderatzea; kolaboratzaile itzelak bere ingurura ekartzeko trebezia, izan teknikariak, aktoreak, diseinatzaileak edo gidoigileak, eta haiek, gero, estu-estu kontrolatzea; bere obran emakumezko pertsonaiek izan zuten funtsezko rola eta bi sexuen arteko harreman konplexuak. Eta, noski, bere filmak gai zirela sortu ziren garaia islatzeko eta garai bakoitzeko giroa gogora ekartzeko.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 2: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

Ikonoen panela

Ikonoak

Berrogeita hamar urtez aritu zen Alfred Hitchcock filmak egiten, eta urte haietan guztietan behin eta berriro erabili zituen inpaktu handiko irudiak. Azpimarratzekoak dira pantailan erraldoi bihurtu arte handitzen zituen xehetasunak. Xehetasun bisualak erabiltzeko joera hori modan egon zen 1920ko hamarkadan, surrealistek eta objektibotasun berriaren korronteko argazkilariek barra-barra erabili zuten, hain justu ere Hitchcock zinemagintzan hasi zen sasoian.

Biografíaren panela

Alfred Hitchcock

Leytonstonen jaio zen, Londresetik gertu, 1899an, oilasko eta berduren denda baten jabe zen familia katoliko batera. Aita hil ostean, ikasketak utzi behar izan zituen, eta telegrafia-enpresa batean hasi lanean; hala ere, enpresan ari zela, zenbait eskolatara joaten zen, besteak beste artearen historia, marrazketa eta margolaritza ikastera.

Hitchcock gazteak hamaika kontakizun labur idatzi zituen, misteriozkoak eta umoretsuak, Allan Poe eta Chesterton oinarri. 1921ean, Famous Players-Lasky ekoiztetxean sartu zen, eta hiru urtez denetariko zereginak bete zituen, besteak beste, gidoiak idatzi, dekoratuak egin eta jantziak diseinatu.

27 urte zituela, Alma Revillerekin ezkondu zen, eta bizialdi osoa egin zuten biek elkarrekin. Ordura arte, aita-amen etxean bizi izan zen.

1925

1925ean zuzendu zuen bere estreinako filma, The Pleasure Garden. Harrera beroa izan zuen eta “buru bikaina duen gaztetzat” jo zuten Hitchcock.

Britainia Handian 24 film zuzendu zituen, horietako bederatzi film mutuak, eta herrialdean lan egiten zuten zuzendari ezagunena bihurtu zen.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 3: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

1939

1939an, AEBetara joan zen, eta han zela, David O. Selznickekin elkarlanean egin zuen Rebecca (1940). Film horrek arrakasta handia bildu zuen, eta, besteak beste, film onenaren Oscar saria eman zioten. Gainera, zuzendari onenaren hautagaitzan ere sartu zen Hitchcock film horri esker, baina ez zuen irabazi; denera, lau aldiz gertatu zitzaion hori, zuzendari onenaren Oscarrerako hautagai izan eta ez irabaztea.

Rebecca egin ondoren, beste zenbait film sonatu egin zituen, hala nola Saboteur (1942) eta Notorious (1946).

1948

Bere ekoiztetxe propioa sortu zuen, Transatlantic Pictures, eta bi film grabatu zituen etxe horretan: Rope (1948) eta Under Capricorn (1949). Film horiek ez zuten ikusle-kopuru handi-handirik bildu, ondorioz, zuzendariak erabaki zuen besteren ekoiztetxeetan lan egitea berriro.

Warner Bros. etxearekin, adibidez, Strangers on a Train (1951) eta I confess (1953) filmak egin zituen. Lehenago erabili zituen eta gerora ere erabiliko zituen aurrekontuak baino diru gutxiagorekin egin zituen bi filmak, hala ere, sortzeko askatasun handia eman zioten bietan.

1953

Garai hauxe izan zen bere boladarik emankorrena eta garai honetantxe egin zituen bere ibilbideko lanik intentsoenak. Paramount etxearen eskutik hiru film egin zituen: Rear Window (1954), Vertigo (1958) eta Psycho (1960); eta, horien aurretik, Metro etxean sortu zuen North by Northwest (1959): huraxe izan zen, hain zuzen, ere etxe horrekin egin zuen lan bakarra. Aurrekontu eskuzabalak izan zituen, eta sortzeko askatasun handia. Film hauetan sendotu zen bere bi aktore fetitxeekiko elkarlana: James Stewart eta Cary Grant.

1950eko hamarraldian hasi ziren kritikari frantziarrak Hitchcocken figura aldarrikatzen: izan ere, autoretzat jotzen zuten. Gainera, 1955. urtetik

aurrera, Alfred Hitchcock presents telesaila abiatu zen –orotara, 372 saio egin ziren, eta horietako 20 zuzentzeaz gainera, Hitchcockek sarrera berezi bat egiten zuen programa guztietan–: telesail horri esker, mundu-mailako

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 4: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

ospea lortu zuen zinegileak.

1962

Universal etxearekin lan egiten hasi zen; ekoiztetxe horren akzio ugariren jabea baitzen, gainera. The Birds (1963) filmari esker arrakasta handia bildu zuen, alde guztietan. Marnie (1964) film polemikoarekin, berriz, gainbehera komertziala abiatu zen, eta, handik gutxira, baita gainbehera artistikoa ere.

Hitchcockek nabaritu zuen garaiak aldatzen ari zirela, eta, hala, saiatu zen estiloa aldatzen, betiere bere ohiko bideari eutsiz. Aldaketa horren ispilu dira bi lan hauek: Kaleidoscope, burura eraman ez zuen proiektua, eta Frenzy (1972), zeinarekin Ingalaterrara itzuli baitzen. Family Plot (1976) izan zen Hitchcockek zuzendu zuen azkenengo filma.

Los Angeles hirian hil zen, 1980an.

Filmografía panela

Filmografia

1925 - https://es.wikipedia.org/wiki/El_jardÌn_de_la_alegrÌa_(pelÌcula_de_1925)The Pleasure Garden1927 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Lodger:_A_Story_of_the_London_FogThe Lodger: A Story of the London Fog. Jack Tripa-ateratzailearen figura erabili zuen Hitchcockek bere interes teknikoak eta tematikoak ezartzeko. 1927 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=The_Ring_(1927)&action=edit&redlink=1The Ring1927 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?

title=Downhill_(pelÌcula)&action=edit&redlink=1Downhill. Abangoardiako zinemak Hitchcocken lanaren gainean izan zuen eraginaren erakusgarri.1927 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?

title=Easy_Virtue_(pelÌcula_de_1928)&action=edit&redlink=1Easy Virtue

1928 - https://es.wikipedia.org/wiki/Champagne_(pelÌcula)Champagne1928 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Farmer's_WifeThe Farmer's Wife1929 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=The_Manxman&action=edit&redlink=1The Manxman

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 5: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

1929 - https://es.wikipedia.org/wiki/BlackmailBlackmail. Soinuarekin egin zuen lehenengo filma; era berean, film honetan agertzen da British Museum museoko ihesaldi sonatua.

1930 - https://es.wikipedia.org/wiki/Elstree_CallingElstree Calling

1930 - https://es.wikipedia.org/wiki/Juno_and_the_PaycockJuno and the Paycock1930 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Murder!&action=edit&redlink=1Murder!1931 - https://es.wikipedia.org/wiki/Rich_and_StrangeRich and Strange1931 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Skin_GameThe Skin Game1932 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?

title=Number_Seventeen&action=edit&redlink=1Number Seventeen1933 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?

title=Waltzes_from_Vienna&action=edit&redlink=1Waltzes from Vienna1934 - https://es.wikipedia.org/wiki/El_hombre_que_sabÌa_demasiado_(pelÌcula_de_1934)The Man Who Knew Too Much. Arrakasta komertziala erdietsi zuen bere estreinako filma.

1935 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_39_StepsThe 39 Steps. Britainia Handian egin zituen filmen artean, hauxe da ezagunena, eta film honetan agertzen da lehen aldiz gerora bere hamaika filmetan landuko den gaia: polizia, gizon errugabe bati jarraika. 1936 - https://es.wikipedia.org/wiki/Sabotage_(pelÌcula_de_1936)Sabotage1936 - https://es.wikipedia.org/wiki/Secret_AgentSecret Agent1937 - https://es.wikipedia.org/wiki/Young_and_InnocentYoung and Innocent1938 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Lady_Vanishes_(pelÌcula_de_1938)The Lady Vanishes1939 - https://es.wikipedia.org/wiki/Jamaica_InnJamaica Inn

1940 - https://es.wikipedia.org/wiki/Rebecca_(pelÌcula)Rebecca. AEBetan egin zuen lehenengo filma, sekulako arrakasta bildu zuen, hala ikus-entzuleen nola kritikarien aldetik. Hollywood klasikoan, erabat bitxia izan zen filma gainera, hildako emakume batek kontatzen baitu istorioa.1940 - https://es.wikipedia.org/wiki/Foreign_CorrespondentForeign Correspondent1941 - https://es.wikipedia.org/wiki/Mr._and_Mrs._SmithMr. and Mrs. Smith. Inoiz egin zuen komedia esplizitu bakarra.1941 - https://es.wikipedia.org/wiki/Suspicion_(pelÌcula)Suspicion1942 - https://es.wikipedia.org/wiki/Saboteur_(pelÌcula)Saboteur. Ordutik aurrera erabiliko zituen hainbat teknika saiatu zituen lehen aldiz film honetan. 1943 - https://es.wikipedia.org/wiki/Shadow_of_a_DoubtShadow of a Doubt. Inguru eta giro gotikoak utzi eta eguneroko bizitza errealistari heldu zion film honetan. Bai eta halako dualismo bati ere: onaren eta txarraren arteko dualismoari.

1944 - https://es.wikipedia.org/wiki/Bon_voyage_(pelÌcula)Bon Voyage (Laburra)

1944 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?

title=Aventure_malgache&action=edit&redlink=1Aventure malgache (Laburra)

1944 - https://es.wikipedia.org/wiki/LifeboatLifeboat. Bere lehenengo tour de force-a: bederatzi lagun itsasontzi batean, itsasontzi hori berori filmaren eszenatoki bakar.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 6: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

1945 - https://es.wikipedia.org/wiki/Spellbound_(pelÌcula)Spellbound

1946 - https://es.wikipedia.org/wiki/Notorious_(pelÌcula)Notorious. Zinemaren historiako musurik luzeena. Objektuak, ikono adierazkor. 1947 - https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=The_Paradine_Case&action=edit&redlink=1The Paradine Case1948 - https://es.wikipedia.org/wiki/Rope_(pelÌcula_de_1948)Rope. Bere bigarren tour de force-a: hartualdi bakarra (soilik itxuraz, izan ere, egiatan, bederatzi hartualdi izan baitziren). 1949 - https://es.wikipedia.org/wiki/Under_CapricornUnder Capricorn1950 - https://es.wikipedia.org/wiki/Stage_Fright_(pelÌcula)Stage Fright. Londreseko inguruetara itzuli zen.1951 - https://es.wikipedia.org/wiki/Strangers_on_a_Train_(pelÌcula)Strangers on a Train. Onaren eta txarraren arteko gatazka, edo bien arteko lotura estua. 1953 - https://es.wikipedia.org/wiki/I_ConfessI Confess1954 - https://es.wikipedia.org/wiki/Dial_M_for_a_MurderDial M for a Murder. 3 dimentsiotan egin zuen film bakarra. 1954 - https://es.wikipedia.org/wiki/Rear_WindowRear Window. Voyeurtasuna, gogobetetze- eta antsietate-iturri. Sexuen arteko gerra. 1955 - https://es.wikipedia.org/wiki/To_Catch_a_ThiefTo Catch a Thief. Bere filmik sofistikatuena: Europa, kokaleku arranditsu. 1955 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Trouble_with_HarryThe Trouble with Harry1956 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Man_Who_Knew_Too_Much_(pelÌcula_de_1956)The Man Who Knew Too Much. Bidaiari jakingura; bere filmetako kokalekurik exotikoena: Marrakex hiriko Jamaa el Fna plaza. 1957 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_Wrong_ManThe Wrong Man. Italiako neo-errealismoaren eragina. 1958 - https://es.wikipedia.org/wiki/Vertigo_(pelÌcula_de_1958)Vertigo. Egin zuen filmik erromantiko eta autobiografikoena; talenturik gabeko gizon bat emakume idealarekin maitemintzen da eta bazter uzten du benetako emakumea. 1959 - https://es.wikipedia.org/wiki/North_by_NorthwestNorth by Northwest. Egin zuen filmik frenetiko eta dibertigarriena. 1960 - https://es.wikipedia.org/wiki/Psicosis_(pelÌcula_de_1960)Psycho. Egin zuen filmik arrakastatsuena, nahiz eta, aldi berean, egin zuen filmik xumeena ere izan. Telebistaren eraginaren pean egindako filma.

1963 - https://es.wikipedia.org/wiki/The_BirdsThe Birds. Nola umiliatu bere buruaz fio den emakume bat.1964 - https://es.wikipedia.org/wiki/Marnie_(pelÌcula)Marnie. To Catch a Thief filmaren bertsio gordin bat, emakume psikotiko bati buruzkoa. 1966 - https://es.wikipedia.org/wiki/Torn_CurtainTorn Curtain

1969 - https://es.wikipedia.org/wiki/Topaz_(pelÌcula)Topaz1972 - https://es.wikipedia.org/wiki/FrenzyFrenzy. Londresera itzuli zen bere filmik morbidoena egitera.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 7: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

1976 - https://es.wikipedia.org/wiki/Family_PlotFamily Plot. Azken divertimento-a.

2. eremuko testua

Hitchcock ukituaOso goiz jakin zuen Hitchcockek filmak egiteko modu berezi bat nahi zuela lehenetsi, hain zuzen ere alderdi bisuala eta ikus-entzuleen erantzun emozionalak funtsezkotzat jotzen zituen modu bat. Abiapuntuan, mintzaira jakin bat zegoen, 1927. urtea baino lehenagoko zinema mutuan luze-zabal onartzen zen mintzaira komun bat, batez ere espresionismo alemanean erabiltzen zena, eta gero ahazten joan zena, soinudun filmak garatzen joan ahala. Hitchcockek, bere ibilbidean, fidel eutsi zion, ñabardurak ñabardura, filmak egiteko modu hari, eta horrexek egin zuen berezi bere garaikideen aldean. Zinemagilearen proposamen gehienek arrakasta handia bildu zuten eta horri esker eutsi ahal izan zion bere berezitasunari, horri esker zeukan Hitchcocken sormen-askatasun nahiko zabal bat, ekoiztetxe handien menera lan egiten zuten gainerako zuzendariek ez bezala.

2.1 TestuaAH: “Zinemagileak, filmak grabatu bitartean, haiekin bizi dira. Beren umeak dira (…). Eta, hori guztia kontuan hartuta, badirudi filmik hunkigarrienak, benetan artistikoak izango badira, gizon bakar batek sortu behar ditu osorik.

2.2 Testua1927an eratu zen London Film Society: han erakusten ziren abangoardia europarreko filmak eta hara joaten zen Hitchcock sarri. Baliabide esperimentalek eragin handia izan zuten berarengan; hala ere, irizpide komertzialak medio, uko egin zion halako filmak egiteari, nahiz eta halako filmen formak baliatu zenbait sekuentzia isolatutan. Besteak beste, Downhill filmean ikus daiteke hori, protagonista etxera bidean doanean, Londreseko kaleetan barrena.

2.3 TestuaFilma grabatzen hasi aurretik zenbait eszenaren erritmoa neurtze aldera, Hitchcockek diagramak egiten zituen batzuetan, eta ekintzaren igoerak eta jaitsierak markatzen; adibidez, horixe egin zuen Torn curtain (1966) filmeko autobusaren eszena luze-luzea, 12 minutukoa, aurreikusteko.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 8: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

2.4 TestuaAlfred Hitchcockek beti proposatu zuen historiak kontatzeko modu berezi bat, baita AEBetan lan egin zuen boladan ere: historiak kontatzeko modu

hori bisuala zen batez ere, eta baliabide ezohiko eta oso pertsonalak erabiltzen zituen. The Man Who Knew Too Much (1956) filmaren bigarren bertsioan, ondoz ondoko planoen bitartez egiten zuen aurrerantz kamerak eta, bien bitartean, Doris Dayren abestia aditzen zen, halako moduan non ematen baitzuen musika bera ari zela espazioan barrena aurrerantz mugitzen, bahitutako mutikoarengana iritsi arte.

2.5 TestuaHave You Heard? (The Story of Wartime Rumors): hara hor Stephen Earlyk, Roosevelten prentsa-buruak, Hitchcocki enkargatu zion foto-nobelaren izenburua, Life Magazine aldizkarian argitaratu zena, 1942an. Earlyk berak zehaztu zuen argumentua, gerra-garaian jende ezezagunarekin hitz egiteko arriskuari buruzkoa. Eliot Elifosonek egin zituen argazkiak, zuzendariak berak markatutako ildoei jarraikiz, Hitchcockek aukeratu baitzituen ekintzaren kokalekuak, narrazioaren egitura eta aktoreak.

2.6 TestuaBere ibilbide profesionalaren hastapenetan, Hitchcockek sozietate bat sortu zuen, zeregin bat eta bakarra bete zezan: Hitchcocki berari buruzko albisteen berri ematea komunikabideei. Horrek ondo islatzen du promozioarekin lotutako xehetasunik txikiena ere tentuz zaintzen zuela zuzendariak. Hitchcockek berak ekoitzitako Psycho (1960) izan zen bere maisulan publizitarioa: ordura arte ezohikoak ziren baliabideak erabili zituen, hala nola bere figura ikono gisa agertzea behin eta berriro, eta ordutegi finkoko saioak ezartzea, saio jarraituen ordez.

2.7 TestuaZentsuaren aurkako borrokan, zenbait mugarri erdietsi zituen Hitchcockek Psycho filmarekin: bular biluzi bat erakutsi zuen, desenfokatua haatik; kartelean zinema-izar bat agertzen zen, bularretako hutsean, eta estreinako aldia zen halakorik egiten zela; bi figura erdi-biluzik elkarri musuka ari diren eszena luze batekin hasi zuen filma; eta, zentsuratzaileen iritziz iraingarriena zena, komun zulo bat erakutsi zuen bi sekuentziatan –berri-berria zen hura Hollywoodeko zineman–, zisternaren deskarga-soinua barne.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 9: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

2.8 TestuaHitchcocken obrako sekuentziarik ezagunena hauxe da: dutxako erailketa. Eraikuntza bisualeko ariketatzat zuen Hitchcockek, eta, beraz, ez zion musikarik ipini nahi, baizik eta hainbat eratako soinuak. Gerora, post-ekoizpenean ari zirela proposatu zion Bernard Herrmannek musika-pieza bat sartzea. Emaitzak alderatuta, konpositorearen proposamenaren alde egin zuen Hitchcockek: pieza guztiz bakana zen, melodiarik gabea, biolin-soinu zorrotzez osatua.

3. eremuko testuaEmakumeak eta gizonak

Sexuen arteko harremana da zinemagilearen obrako gai giltzarrietako bat, eta desira, berriz, bere filmetako hauspo nagusietakoa, sarri, voyeurismoaren bitartez adierazten dena –Rear Window (1954) film-manifestuan adibidez–. Sentimenduzko harreman konplikatuen bitartez ere erakutsi zuen Hitchcockek desira: Vertigo (1958) filma da horren adierazpen gorena, protagonistak ezin baitu egiazko emakumea maitatu eta guztiz maiteminduta baitago emakume sublimearekin. Beste zenbait filmetan, maitatzeko ezintasunari egin behar diote aurre protagonistek, hala nola Marniek. Bestalde, sarritan, seme-alaba eta gurasoen arteko harremanak agertzen dira, eta semeak jabetza-sentipenak dauzka amarekiko –Psycho (1960)–, edo alderantziz –The Birds (1963)–. Horren guztiaren ondorioz, erotismoz betetako irudiak sortu zituen zuzendariak, bai eta tentsioz betetakoak ere.

3.1 TestuaEmakume ideala eta emakume umiliatua

Emakumeak protagonista aritu ziren Alfred Hitchcocken obran. Horiek haragiztatzeko, hainbat aktorerengana jo zuen behin eta berriro zuzendariak, eta, Pigmalion nola, saiatu zen haiek halako izaki ideal batzuen haragiztatze bihurtzen. Ezagunenak, honako hauek dira: Madeleine Carroll, Ingrid Bergman, Grace Kelly eta Tippi Hedren; Hitchcocken filmetako ikur izan ziren 1930. eta 1960. urteen bitartean. Aktore horien artean, bada alderik: Grace Kellyren irudi sofistikatuaren aurrean, errespetua eta lilura sortzen zen; Tippi Hedrenek jokatu zituen pertsonaiak, berriz, umiliatuak izaten ziren–aktoreak berak proba fisiko gogorrei egin behar izan zien aurre filmaketetan–.

3.2 Testua

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 10: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

Emakumeen jarrera aktiboa eta gizonen jarrera pasiboa ez ziren salbuespen Hitchcocken filmetan. Adibide asko aipa genitzake, baina azpimarragarriena honako hauxe da: Cary Granten eta Eva Marie Sainten arteko elkarrizketa luzea, North by Northwest (1959) filmean. Solasaldi hori tren ezagun bateko jatetxe-bagoian gertatzen da, 20th Century Limited trenean hain zuzen, zeina erabilera anitzekoa baitzen, eta zuzendariak hamaika gauzatarako baliatu zuen.

3.3 TestuaBost egun egin zituzten The Birds (1963) filmeko azken erasoa filmatzen. Hori grabatu bitartean, Hitchcockek agindu zuen txori-pila bat xaxatu zitzatela Tippi Hedrenen gorputzerantz eta aurpegirantz, eta, hala, arrisku fisiko larrian jarri zuen aktorea. Hedrenek modu estoikoan eutsi zion harik eta txori batek begitik gertu mokoka egin arte; orduan, eztanda egin zuen, eta grabaketa eten behar izan zuten. Sekuentziak amaiera ematen zion emakumezko pertsonaiaren ibilbideari: lehenengo eszenan, txoritegian, konfiantza handia du bere buruan, eta azken eszenan, berriz, zigorra jasotzen du.

3.4 TestuaVertigo (1958) filmean, Scottiek ondoz ondo ezagutu ditu existitzen ez den emakumea –ilehori etereo gisa erakusten den aktore bat, izen iradokitzailea duena: Madeleine– eta egiazko emakumea –Judy delako bat, Arkansasekoa eta ile iluna daukana–. Lehenengoak bihotza lapurtu dio, baina Scottiek ezin du lortu, asmakizun hutsa baita. Bigarren emakumea, ostera, Scottierekin maiteminduta dago, baina hari ez zaio aukera ona iruditzen.

Filma prestatzeko orduan, Scottiek egin zuen gauza berbera egin zuen Hitchcockek ere: filmaren protagonistak, filmaren bigarren zatian, bizitzara ekartzen du Madeleine, eta zuzendariak ere halaxe, Kim Novak aktorearen ile-kolorea probatu zuen, hark jantziko zituen soinekoak diseinatu zituen, mugituko zen manera erabaki, etab.

4. eremuko testuaHitchcock eta bere garaia

Hitchcockek oso presente izan zituen bere garaia eta garai horrek eskaintzen zuen testuinguru artistiko eta kulturala. Berlinen egon zen eta horri esker oso gazterik ezagutu zituen zinema espresionistaren baliabideak eta, ez hori bakarrik, abangoardia plastikoek zerabiltzaten osagaiak. Hala ere, berehala konturatu zen oso komenigarria zela bere filmak giro

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 11: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

garaikide eta ezagutzeko modukoetan txertatzea. 1950eko hamarkadan sartu zituen estreinako aldiz modernotasun plastiko eta arkitektonikoaren ikur orokorrak modu deliberatuan. Hamaika sortzailerekin aritu zen elkarlanean, eta beste hainbesteren obratik edan zuen: Len Lye, Julio Le Parc, Picasso, Dalí, Whitney anaiak, moda-diseinatzaileak, hala nola Balenciaga, Christian Dior… Modernotasuna izan zen garaile AEBetako klase ertainaren artean eta garaipen hori ezin hobeto islatu zen Hitchcocken technicolor filmetan: sarritan, bazirudien garai hartako emakumeen aldizkariak zeudela filmen oinarrian.

4.1 TestuaHitchcock eta arkitekturaBere aro britainiarrean, Alfred Hitchcockek gehienbat modu eszenografikoan baliatu zituen gune arkitektonikoak, gune horiek leku ilun eta beldurgarri bihurtuz. Shadow of a Doubt (1943) filmetik aurrera, ordea, eguneroko espazioek funtsezko garrantzia hartu zuten bere lanean, eta, geroagoko lanetan, North by Northwest (1959) filmean adibidez, modu diafanoan aipatu zituen hainbat arkitektoren obrak, hala nola Mies Van der Rohe eta Le Corbusier arkitektoen lanak eta Henry Dreyfuss diseinatzaile industrialaren obrak, zeintzuk argi islatzen baitute Nazioarteko Estiloa. Argi geratzen da, bestalde, zinemagileak estilo hori zukutu zuela bere asmoetarako. Zuzendariak propio eskatu zituen Alemaniako Errepublika Demokratikoko postalak, eta irudi horietatik abiatuta eratu zituen Torn Curtain (1966) filmeko espazioak.

4.2 TestuaHitchcock eta goi-mailako joskintza

Zuzendaria beti jardun izan zen elkarlanean filmei glamour-a ekartzen zioten zinema-izarrekin, eta, horretaz gainera, moda diseinatzaileekin ere egin zuen lan, besteak beste Christian Dior-ekin eta Balenciagarekin. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, klase ertain estatubatuarra zabaldu zenean, eta Europatik ekarritako estilo sofistikatua hedatu, inoiz ez bezalako loraldia izan zuten emakumeentzako aldizkariek. Vogue, Harper’s Bazaar eta halako aldizkariek, hedapen artistikoa eta masen kultura uztartu zituzten, eta nahaste horrek sortu zuen ikonografia ezin hobeto islatu zuen Hitchcockek.

4.3 TestuaEuropa sofistikatua

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 12: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

Bigarren Mundu Gerraren ostean, AEBetara esportatu zen halako gustu sofistikatu bat, estatubatuarrek Europarekin lotzen zutena. To Catch a Thief (1955), horixe da berrogeita hamarreko hamarkadan hain bogan izan ziren komedia dotoreetatik gertuen dagoen Hitchcocken suspensezko filma. Emakumeen aldizkariek Kosta Urdinarekin lotzen duten Europa, eta horixe islatzen du filmak: luxua, atsegalea eta sofistikazioa.

4.4 TestuaAlfred Hitchcock eta artistak

Hitchcocken film askotan, baita hasierako filmetan ere, sormen artistikoarekin lotutako pertsonaiak dira protagonista. Rear Window (1954) filmean, adibidez, New York hiriko mikro-kosmos bat agertzen zaigu, eta pertsonaia nagusiak honako hauek dira: argazkilari profesional bat eta moda-aldizkari bateko editorea; gainera, auzokoen leihoen atzean, hamaika eratako artistak bizi dira. Bestalde, filmean argi eta garbi ikus daitezke, ohi bezala, orotariko estimulu bisualak, hala elitezko kulturarenak nola herri kulturarenak.

4.5 TestuaSaul Bassek John Whitney artista esperimentalaren lana hartu zuen oinarri gisa, Whitney obsesionaturik baitzegoen musikaren eta irudien arteko harremanarekin, eta hark eta bere anaia Jamesek hainbat urte zeramaten espiral marraztuen bitartez animazio-zinema egiten saiatzen. Justu Vertigo (1958) sortu aurretik, John Whitneyk modu bat topatu zuen espiralak mugitzeko, arma anti-aereo baten motorra erabiliz, eta irudiak finkatzeko bide bat ere aurkitu zuen. Zenbaiten esanetan, Whitneyk topatu zuen modu hori aitzindaria da, ordenagailuetako aplikazioen eta Op art delakoaren aurrekari. Esperimentu horien ostean, bi anaiek, hala euren kasara nola beste batzuekin lankidetzan, sormenaren bideak landu zituzten, betiere espiralekin lotuta.

4.6 TestuaEguneroko paisaia

Psycho (1960) telebistako teknikekin grabatu zen –grabaketa azkarra, argiztapen ez hain sofistikatua, talde tekniko txikia…–, eta film huraxe izan zen hain zuzen izu gotikoaren eta eguneroko bizi-giroaren arteko sintesirik

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 13: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

emankorrena. Filmaren lehen zatian, auto berriak, gasolindegien paisaia eta iragarki argiztatuak agertzen dira, halako normaltasun-sentipen bat sortzeko; horretarako, zeinua handitu zen izugarri, aurrea hartuz pop artearen estetikari eta Andy Warhol, Roy Lichtenstein eta halako artisten ikono erraldoiei.

4.7 TestuaHitchcock eta 60ko hamarkadako zinema

Antonioniren Blow Up (1966) filma ikusi ondoren, Hitchcock konturatu zen modan zeuden zinemagileek eta berak ez zituztela bide berak ibiltzen. Torn Curtain (1966) filmeko musika egiteko, Bernard Hermannengana jo zuen, harekin aritua baitzen lanean zortzi filmetan, eta eskatu zion pop konposizioak erabiltzeko. Hauxe zioen musikariari bidali zion telegramak:

AH: “Zoritxarrez, artistok ez gara nahi genukeen bezain aske, ikus-entzuleei zor baikatzaizkie eta haiei esker jasotzen ditudalako nik neure sosak eta zeuk zeureak. Ikus-entzuleak ez dira jada garai batean aurrean izaten genituenen modukoak. Energiaz beteriko gazte zorrotzak dira. Eta hain zuzen ere horrexetaz konturatu dira zinemagile europar gehienak eta horregatixe saiatu dira taupada eta erritmo egokiago bat sartzen (…)”

Tinko erantzun zion Herrmannek: “Hara, Hitch, ezin duzu zure itzalaz harago jauzi egin. Eta zuk ez dituzu pop filmak egiten. Zer bilatzen duzu nigan? Nik ez dut pop musikarik idazten”.

4.8 TestuaKritikak modu sistematikoan baztertu zuen Hitchcocken aro estatubatuarra, eta, egiaz, 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera hasi zen zinemagilearen ospea hauspotzen, garai horretan hasi baitziren zenbait kritikari frantses Hitchcocken aldera miresmena agertzen. Gero, 1962an, elkarrizketa luze-luze bat izan zuen Truffautekin, eta horrek ezarri zuen behin eta betirako autore total gisa, bere filmen xehetasun guztiak kontrolatzen zituen zuzendari moduan.

4.9 TestuaKredituek garrantzia hartu zuten Paramounteko arotik aurrera. Rear Window (1954) filmetik hasita, hasierako kredituek filma laburtzen zuten nolabait, izan irudi errealista baten bitartez, izan kartoi marraztuen bidez. Saul Bass aritu zen horretan, eta, hari esker, eraikuntza iradokitzaileak

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 14: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

sortu ziren, modu plastikoan landutako topografien bitartez, irudi dinamikoak eginez eta filmaren halako azalpen alegoriko bat eskainiz oro har.

Kolaboratzaileen panela

Kolaboratzaileak

Lanean hasi zenetik bertatik, Hitchcockek tinko erabaki zuen zuzendariak estu kontrolatu behar zituela bere filmak, hasi eta buka. Hala ere, jakin zuen kolaboratzaile trebeak biltzen bere ingurura, eta haien ekarpenak estimatzen. Kolaboratzaileekin zeukan harremana aldi berean zen askea eta kontrolatzailea. Zinemagilearen lanean aritu ziren gidoilariez ari zela –izaera fuerteko sortzaileak ziren haietako asko–, Dan Aulierrek zera esan zuen: “[gidoilariak] libre ziren, hori bai, libre ziren Hitchcocken film bat egiteko”.

Saul Bass (1920-1996)Historian denik eta kreditu zinematografikoen sortzaile ezagunena. Hitchcocken hiru filmetako kredituak egin zituen –Vertigo, North by Northwest eta Psycho–, eta horietan erabili zuen ordura arte sekula ikusi gabeko dinamismoa, betiere estilo pertsonal bati eutsiz: irudi estilizatuak, sintesirako joera handiarekin eta filmaren edukiarekin estu loturik. 1974an zuzendu zuen bere film bakarra, Phase IV.

Robert Burks (1909-1968)Argazkilaritza-zuzendaria, hamabi filmetan aritu zen Hitchcockekin, hasi Strangers on a Train filmean eta Marnie filmean buka –garai hartan egin zituen filmen artean, salbuespen bakar bat: Psycho–. Oscar bat irabazi zuen To Catch a Thief filmari esker, kolore eta giroen luxuzko lanketaren aitortza. Burksek gauza askotarako balio zuen, dena egiteko gai zen, hala The Trouble with Harry filmeko paisaia limurtzailea nola Vertigo filmeko onirismoa.

John Michael Hayes (1919-2008)Hitchcock ez zen gidoiaren kredituetan agertzen, hala ere, funtsezko zeregina betetzen zuen gidoien sorreran: “Neuk idazten dut filmaren diseinu orokorra. Idazlearekin esertzen naiz eta bion artean osatzen dugu filma, hasi eta buka… Gero, idazleak (…) osatzen ditu pertsonaiak eta

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 15: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

idazten ditu elkarrizketak”. Hayesek lau film idatzi zizkion jarraian, lehena Rear Window eta azkena The Man Who Knew Too Much, eta zera esan zuen Hitchcocki buruz: “talde on bat ginen, berak teknika bikaina zeukalako eta primeran ezagutzen zuelako alderdi bisuala, eta berak egoa zeukalako eta konbentzituta egoten zelako; uste dut ni gai nintzela pertsonaiei berotasuna emateko”.

Edith Head (1897-1981)Besoz beso egin zuen lan zuzendariarekin, elkarrekin jardun zuten lehen obratik bertatik: Notorious. 1950eko hamarkadatik aurrera, Hitchcocken filmetako jantzi guztiak diseinatu zituen. Garai horren ezaugarri izan zen sofistikazioa, eta horri esker bere talentua erakusteko aukera izan zuen Head-ek. Aukera horren ondorio da, hein batean, Head-ek zortzi Oscar irabazi izana: bera zinemaren historian Oscar gehien jaso dituen emakumea.

Bernard Herrmann (1911-1975)Hitchcocken zazpi filmetan hartu zuen parte –bai eta The Birds filmean, musikarik gabekoa baitzen, aholkulari nagusi aritu– eta horrexek eman zion hain zuzen ere ospe gehien konpositore honi, besteak beste Wellesekin, Mankiewiczekin eta De Palmarekin ere lan egindakoari. Irudiekin bat zetorren musika konposatu zuen, eta intentsitate dramatikoa erantsi hala behar zutenei eszenei. Ez hori bakarrik, Hermannek ondo ulertu zituen zuzendari britainiarraren filmen berezitasunak, sarri heterodoxoak. Hark proposatu zuen soinu elektronikoak erabil zitezela The Birds filmean.

Alma Reville (1899-1982)Hitchcocken emaztea eta kolaboratzaile estua. Zinemaren munduan, grabaketako idazkari gisa eta gidoigile-lanetan hasi zen. Senarraren hainbat filmetako kreditutan agertzen da –Stage Fright arteko guztietan–; eztabaidagaia da ea zer-nolako rola jokatu zuen, oro har, zuzendariaren lanean, baina adituak bat datoz, eta denek uste dute haren iritzia funtsezkoa zela urrats guztiak egiteko, izan proiektuak hautatzea nola horiek garatzea eta burutzea.

5. eremuko testuaTramaren ifrentzua: itxurak eta trikimailuak

Hitchcockek estilizazio bisualaren alde egin zuen, ez baitzuen desio bere filmak errealitatearen ispilu zuzen izan zitezen. Ikonografia arranditsuaren

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 16: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

gainean eraikitzen zituen bere obrak, ikus-entzulearen arreta harrapatzeko baliabideak erabiliz: ikusleak berak ez zuen beti jasotzen halako zantzu argirik, ea zein ote zen ikusten ari zen horren benetako asmoa. Itxurak itxura, filmen forma ez ezik, zenbait gaik gero eta garrantzia handiagoa hartu zuten Hitchcocken filmetan, urteek aurrera egin ahala eta gero eta modu deliberatuagoan. Hala ere, gai horiek ez zituen sekula argi eta garbi aurkeztu; aitzitik, sinetsi zuen erretorika aski iradokitzailea eta eraginkorra izango zela. Trikimailu-sistema bat baliatzen zuen, eta horren oinarri sinbolikoa irudiak ziren, irudi itzelak, itxurakeriaz eta faltsutasunez josiak.

5.1 TestuaKuspide tekniko gisa irudikatu eta burutu zen The Birds (1963), zuzendariaren eta zinema fantastikoaren arteko lotura anbiziotsuena. Zaila izan zen hura grabatzea, oso. Erasoen sekuentziak grabatzeko, milaka txori erabili zituzten, koordinaturikoak (haietako zenbait txori bezatuak ziren) edo, besterik gabe, aditu mordo baten zaintzapean zeudenak. Azken planoa egiteko, 32 hartualdi uztartu ziren maketa margotu baten gainean.

5.2 testuaRebecca (1940) filmak arrakasta handia bildu zuen, hala ere, lan bitxia zen: hildako baten ikuspuntutik kontatzen zen historia, sekula ikusten ez zen baina beti presente zegoen mamu baten ikuspegitik; gainera, traveling luze batekin abiatzen da filma, non Rebeccaren off ahotsak etxe bat aipatzen baitu, Manderley, egiatan maketa bat zena.

5.3 TestuaBlackmail (1929) filmean, Museo Britainiarreko eszena egiteko Schüfftan efektua erabili zuen Hitchcockek:

AH: “Hain justu ere, museo barruan ez zegoen grabatzeko nahikoa argi, beraz, Schüfftan prozedura erabili genuen. Ispilu bat ipintzen da, berrogeita bost graduko angeluan, eta bertan islatzen da museoaren dekoratuaren argazki bat. Hogeita hamar minutuko esposizioarekin egin ziren argazkiak. Bederatzi argazki geneuzkan, hainbat tokirenak, eta gardenak zirenez, atzetik argizta genitzakeen”.

Prozedura hura barra-barra erabili zen garai hartan eta trikimailu zinematografikoen muina zehaztu zuen: aktoreak txertatu espazio batean non dekoratuaren puska bat baizik ez den erreala, eta, gainerakoa, berriz, zatirik ikusgarriena gainera, margotua dagoen eta ispilu batean islatzen den.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]

Page 17: Hitchcock, suspensetik harago - San Telmo Museoa · Web viewHitchcock, suspensetik harago Sarrerako testua Suspensearen maisutzat jotzen dugu Alfred Hitchcock (1899-1980); hala ere,

5.4 TestuaUnder Capricorn filmean erabilitako dekoratuak, batez ere hiri australiarreko portukoa eta protagonisten landa-etxadikoa, maketak ziren, argi eta garbi, eta unearen araberako argia erabiliz adierazten zen denboraren joana (bereziki bigarrenaren kasuan). Estilizazioaren alde egin zuen beti apustu zuzendariak, izan ere, bizik eragin zion hogeiko hamarkadako espresionismo alemanak.

5.5 TestuaZinemaren arloan, gero eta gehiago estimatzen zen errealismoa, benetako kokalekuetan grabatzea eszenak; hala ere, Hitchcockek, bere ibilbidearen amaieran, bere buruari onartu zion inoiz baino indar gehiago azpimarratzea alderdi estilizatuak; horretarako, eszenografia-baliabide agerikoak erabili zituen, eta, ondorioz, kritikariak harritu zituen, eta ikus-entzuleen estima galdu. Adibide adierazgarriak dira hiru film hauetako dekoratuak: Vertigo (1958), Marnie (1964) eta Torn Curtain (1966).

5.6 TestuaBere ibilbidearen hastapenetan bertan erabaki zuen Hitchcockek bere filmetan agertzea. 1927an egin zuen lehenengo aldiz, https://es.wikipedia.org/wiki/The_Lodger:_A_Story_of_the_London_FogThe Lodger: A Story of the London Fog filmean. Hasiera batean, beharra zen, modu horretan figurante baten soldata aurrezten zelako, baina, gero, ikusleari begia kliskatzeko modu bihurtu zen, agerpenaren zain egoten baitzen hura. Hori dela-eta, Hitchcockek berak adierazi zuen nahiago zuela filmaren hasiera aldean agertu. Kritikariek gogo biziz eta bat etorri ezinda eztabaidatu dute agerpen horien atzean ustez zuzendariak ezkutatzen zuen esanahiaz. Hitchcockek bere azken filmean egin zuen bere azken agerpena, Family Plot (1976) lanean: soslai beltz bat agertzen da “jaiotzak eta heriotzak” erregistratzeko bulegoko kristalaren atzean.

SAN TELMO MUSEOA Zuloaga plaza, 1 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 580 F. (0034) 943 481 581 E. [email protected]