HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera...

8
HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera ‘mamia’ bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek eta gizarte eragileek bidalitakoek lekua izango dute HITZAn 2-4 WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› ‘HITZEN LAPURRA’ BIHAR GUREA ARETOAN Haurrei zuzendutako antzezlana 17:00etatik aurrera izango da ikusgai › 4 Ostirala 2007-11-09 V.URTEA 1.283.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA «Emozio handiz» jaso du Isidro Larrañaga orkestrak saria TOLOSA Pragako Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan gailendu ziren akordeoi-jotzaileak: «taldekideek benetan nahi izan dutelako lortu dugu saria», dio Larrañaga zuzendariak 6-7 Isidro Larrañaga (irudiaren erdian) eta akordeoi orkestra osoa, Pragan, saria irabazi ondoren. HITZA Kalejira egin zuten gazteek. I. GARCIA Luis Mari Gartzia irakasleari omenaldia egingo diote TOLOSA 27 urtez musika eskolako irakaslea izan eta gero agur esan dio lanbideari 5 Amasarrak bete-betean San Martin jaietan murgilduta AMASA Atzo Gazteen Eguna izan zuten eta gaur txikienen txanda izango da 5

Transcript of HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera...

Page 1: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

HITZA ORAIN GERTUAGOTOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera ‘mamia’bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak

WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek eta gizarteeragileek bidalitakoek lekua izango dute HITZAn 2-4

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› ‘HITZEN LAPURRA’ BIHAR GUREA ARETOANHaurrei zuzendutako antzezlana 17:00etatik aurrera izango da ikusgai › 4

Ostirala2007-11-09

V.URTEA 1.283.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

«Emozio handiz» jaso du IsidroLarrañaga orkestrak sariaTOLOSA Pragako Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan gailendu ziren akordeoi-jotzaileak:«taldekideek benetan nahi izan dutelako lortu dugu saria», dio Larrañaga zuzendariak 6-7

Isidro Larrañaga (irudiaren erdian) eta akordeoi orkestra osoa, Pragan, saria irabazi ondoren. HITZA Kalejira egin zuten gazteek. I. GARCIA

Luis MariGartziairakasleariomenaldiaegingo dioteTOLOSA 27 urtez musikaeskolako irakaslea izan eta gero agur esan dio lanbideari5

Amasarrak bete-betean SanMartin jaietanmurgildutaAMASA Atzo Gazteen Egunaizan zuten eta gaur txikienentxanda izango da5

Page 2: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

Gaurtik aurrera, egunkaria egiteko modua aldatu egingo da HITZAren erredakzioan, eta itxura berria izango dute bai papereko edizioak eta baita webguneak ere.NEREA URBIZU

Diseinua berritzearekin batera,hainbat aldaketa izango ditu HITZAkHedabideak›› Gaurtik aurrera, TOLOSALDEKOETA LEITZALDEKO HITZAk azal berria izateazgain, mamia ere nabarmen aldatuko du

ERREDAKZIOA

Azaroaren bigarren hamabostal-dia heltzerako, diseinu berriarekinplazaratuko dira Gipuzkoako, Biz-kaiko eta Nafarroako zazpi eskual-detan argitaratzen diren HITZAk.

Ia bost urte igaro dira lehenengoHITZA egunkaria sortu zenetik,Tolosaldean. Haren atzetik iritsiziren gainerakoak: OarsoaldekoHitza, Lea-Artibaialdeko eta Mu-trikuko Hitza, Urola Kostako Hi-tza, Goierriko Hitza, IrutxulokoHitza eta Busturialdeko Hitza.

HITZA da, hain zuzen ere, azkenurteetan euskarazko prentsariekarpen handienetakoa egin dionproiektua, argitaratzen den es-kualdeetan euskararennormaliza-zioan urrats handia eginez. ZazpiHitzen artean, egunero, 50.000 aleinguru banatzen dira guztira har-pidedunen artean, eta hasierakohelburuei eusten die HITZAk, es-kualde horietako herri informa-zioa jorratuz, euskaraz.

Kazetaritza aldatu egin daKazetaritza egiteko modua, ordea,asko aldatu da Hitzak sortu zirene-tik, eta gaur egungo kazetaritzaeredura egokitzea ezinbestekoaikusi dute Hitzen arduradunek.Izan ere, azken urteotan, teknolo-gia berriek beste modu bateko ka-

zetaritza eredua ekarri dute.2007an, hein batean, zaharkitutageratu da albistea sortu eta handikegun batera hori paperean soilikargitaratzea.

Gaur egun, teknologia berrieketa, batez ere Internetek, edozeinherritar informazio iturri izateaahalbidetu dute. Erabiltzaileek bi-dalitako argazkiak, sarean zintzili-katutako bideoak eta blogetan ida-tzitakoak eta kontatutakoak osagaigarrantzitsua dira gaur egungo ka-zetaritzan.

Beste modu bateraantolatutako egunkariaHorregatik, Hitzek mami berriabehar zuten. Herritarrek, gizarteeragileek eta zerbait kontatzekogogoa eta asmoa dutenek horreta-rako aukera izango duten zerbait.Berehalako albisteak, jendearenargazkiak, erabiltzaileen bideoak,eta kirolarekin, kulturarekin, eus-kalgintzarekin, politikarekin edo-ta beste edozein esparrurekin zeri-kusia duten eragileek elikatuko di-tuzten blogak oinarritzat izangodituzten webgune berriak presta-tu dituzte horretarako.

Webgune horietan argitaratzendena egunero papereko edizioanislatuko da gero, webgunetik dato-rrela nabarmentzen duen disei-

nuarekin. Elkar-eragileak izangodira biak, papera eta Internet, etaerronka horri erantzun beharkodiote kazetariek.

Lana egiteko modua, beraz, al-datu egingo da erredakzioetan,

gaur egungo kazetaritzara egokituahal izateko.

Mami berriarentzat, diseinu berria Mami berriak, gainera, azal berria

Herritarren eta gizarte eragileenleihoa bilakatuko da webguneaInternet ›› Irakurleek etagizarte eragileek bidalitakoargazkiek , iritziek etaalbisteek ia egunero izango dute lekua HITZAn

ERREDAKZIOA

Zurea da hitza, Sare@neta antze-ko atalak ohikoak izango dira au-rrerantzen HITZAren orrialdeetan.Irakurtzen ari zaren hau bezalakoformatuarekin, eta hitz hauengoian ageri den .info horrekin na-barmendurik, Internetetik hartu-tako albisteek, argazkiek eta bideo-ek lekua izango dute aurrerantze-an HITZAn.

Hori da, hain zuzen ere, Hitzaberrituaren ezaugarri nabarme-

nenetako bat: harpidedunei, ira-kurleei, eta gizarte eragileei hitzaematea.

Saretik papereraHITZAren papereko edizioan argi-taratutako edozein albisteren in-guruko iritzia idazteko aukeraematen du HITZAren webguneak,eta tarteka eztabaida interesga-rriak sortzen dira horien inguruan.Horiek leku gehiago izango duteaurrerantzean paperean.

Era berean, edozein irakurlekbidalitako argazkiak edota albiste-ak ere paperean argitaratzeko mo-dua prestatu du HITZAk diseinuberrituaren bidez, lehen aldiz sa-rean argia ikusi duten argazki, al-biste edo iritzi horien ispilu, itzaleta erakusle bihurtu nahian.

Hori guztia azaroaren erdialde-tik aurrera izango da martxan, pa-pereko edizioarekin batera aldatu-ko baitira HITZAguztien webgune-ak ere, diseinua aldatu eta hainbatberrikuntza eskainiz.

Gizarte eragileen bitartekoaHITZAren webguneak, aurreran-tzean, herrietako gizarte eragileenbitarteko garrantzitsua bihurtunahi du. Horretarako, kirol talde-ek, mendi elkarteek, auzo elkarte-ek, kultur eragileek, eta zerbaitesateko edo kontatzeko duen edo-nork hainbat aukera izango dituwebgunean: blogak, Zurea da hi-tza, argazkiak eta bideoak bidal-tzeko aukera, agenda, zorion agu-rrak, irudi bildumak eta bestehainbat elementu.

ZZurea da hitza

ere behar zuelakoan, diseinua ereeguneratu egin du HITZAk. Era-kargarriagoa, garbiagoa eta txuku-nagoa egiten ahalegindu dira disei-nu arduradunak, kazetaritza be-rriaren erronkei erantzunez.

2 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

Page 3: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

Tolosaldeko eta Leitzaldeko hainbat gizarte eragilek bloga izango dute gaurtik aurrera HITZAren webgunean. HITZA

Webgunean etengabe eguneratuko direnalbisteak, blogak, bideoak eta iritziak papereko edizioaren osagaigarrantzitsuenetakoak izango dira aurrerantzean.

Webguneariaskoz lotuagoaERREDAKZIOA

T eknologia berrien eragi-nez, azken urteotan alda-keta nabarmenak izan ditu

oraintsu arteko kazetaritza ere-duak. Gaur egun, munduko edo-zein bazterretan zerbait gertatuorduko, gertatutakoaren argaz-kiak, bideoak eta informazioa be-rehala ikusgai dago sarean. Inter-net sareak, azken batean, kazetari-tza egiteko modua aldatu du azkenurteotan, eta gaur egungo hedabi-deen ezinbesteko erronka bihurtuda horri erantzutea.

Horrek, ordea, albistea sortzenden lekuan kazetaria edota albistehori zabaltzeko prest dagoen he-rritar bat eskatzen du. Orain artekozazpi Hitzek, hamaika erredak-ziorekin, 102 herritako albisteakjorratuz, eta batean eta bestean HI-TZA argitaratzen duten enpreseta-ko kide diren 342 gizarte eragilere-kin, inguruan nekez aurki daiteke-en bezalako sarea dute antolatutahorri erantzuteko. Hori guztia an-tolatu eta webguneak eta papere-ko edizioak elkar-eragileak bilaka-tuz, erronka berriari erantzutea daHITZAberrituaren helburua.

Honela, webguneko edukiektarte berezia izango dute eguneropaperean. Era berean, kazetarieksartutako albisteak ez ezik, atal be-rriak ere izango dira webgunearenosagai garrantzitsuak.

Besteak beste, honako atalak

izango dituzte Hitzen webguneberrituek:

BlogakEskualdeko hainbat lagunek edotagizarte eragilek blogak izango di-tuzte aurrerantzean HITZArenwebgunean: literatura, mendia,eguneroko kontuak, argazkiak, su-kaldaritza, ikastetxeak... hainbatgaik izango dute atea zabalik, etainteresgarrienak papereko edizio-an ere argitaratuko dira zuzenean,biak elkar elikatuz.

Eskualdez eskualde, kultur era-gileek, kirol taldeek, artistek, idaz-teko zaletasuna duten norbanako-ek, eragileek, eta gutxieneko maiz-tasunarekin zerbait kontatzekogogoa duen edonork izango dituHITZAren blogak zabalik.

Zurea da HitzaHerritarrei eta gizarte eragileei za-baldutako leiho berria da hau, ba-

koitzari kontatzekoa modukoairuditzen zaion albistea sarean ar-gitaratzeko aukera izan dezan,nahi izanez gero idatzitako albis-tea argazkiekin eta bideoekin la-gunduta.

Blogetan ez bezala, gutxieneko

maiztasun zehatz batekin aritzekobeharrik ez du eskatzen atal ho-nek, eta nahi duenak nahi dueneansar dezake albiste, argazki edo bi-deo bat atal honetan, erakutsi edosalatu nahi duena argitaratzeko.

Blogen kasuan bezala, gainera,atal honetako eduki garrantzitsue-nak ere paperean argitaratuko dituHITZAk, ahal izanez gero hurrengoeguneko egunkarian bertan.

BideoakEdozein erabiltzailek webguneanbideoak erakusteko aukera izangodu aurrerantzean, beti ere herri in-formazioarekin lotura duten gaiakoinarritzat hartuz.

Halaber, Zurea da Hitzaataleansartzen diren bideo guztiak eraku-tsi eta gordeko dira atal honetan.

Edizio jarraituaGaur egungoa baino askoz edizio

Irakurleek bideoak,argazkiak eta albisteaksartzeko aukera izangodute orain webgunean

Webguneak etaHITZAren paperekoedizioak elkar-eragileakbilakatzea da asmoa

jarraitu eguneratuagoa edukikodu webgune berrituak. Kazeta-riek, egunean eguneko albiste ga-rrantzitsuenak webgunean argita-ratuko dituzte albistea sortu etalasterrera, eta informazio horiizango dute hurrengo egunean pa-perean argitaratuko duten edukiaidazteko oinarria.

Azkenean, kazetaritza egitekomodua aldatu da, eta horri eran-tzutea izango da edizio jarraitua-ren erronka nagusia. Irakurleek,hurrengo egunean paperean jaso-ko dute informazio osatuena, bai-na berehalako argazkiak, bideoaketa albistearen lehen zantzuak edi-zio digitalean irakurri ahal izango-dituzte egunean bertan.

Elkarrizketa digitalakMaiztasun zehatz batekin, beti ereerredakzioen, eskualdeen eta al-bisteen arabera, elkarrizketa digi-

talak egiten hasiko da Hitza. Aldezaurretik iragarriko da bai egunka-rian eta baita webgunean ere zeinizango den elkarrizketatua, eta ira-kurleek aldez aurretik galderak bi-daltzeko aukera izango dute.

Elkarrizketa egin eta hurrengoegunean papereko edizioan argi-taratuko da.

AgendaAgendako ekitaldien berri emanahal izango du edozein herritarrekedo gizarte eragilek webgunearenbidez, erabiltzaileak berak ekital-diaren informazioa emanez.

3TOLOSALDEA ETA LEITZALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDE HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

«Guretzako garrantzitsuada aukera hori izatea»

Rita CalderonEREITE ELKARTEA

Oso garrantzitsua da guretzakoaukera hori izatea. Gure gauzaketa gure albisteak komunikatzekomodu berria izango da eta moduoso azkarra gainera. Guk ez duguwebgunerik, medio gutxi ditugula-ko, eta HITZAk guri aukera horiematea oso garrantzitsua da gure-tzako.

«Gure zeregina ahalik etalasterren informatzea da»

Jon MirandaTXOLARRE IRRATIA

Oso ondo iruditzen zait. Tokikohedabideen zeregina informazioaahalik eta lasterren ematea da, baiirratian eta bai beste medioetan,gertukoa den informazio hori ira-kurleek eta entzuleek ahalik etalasterren izan dezaten. Izan ere gugara baita ere informazio hori es-kuratzea daukagunak.

›› INKESTA

Zer iruditzen zaizu HITZAk abiarazi duen kazetaritza egiteko modu berria, bere webgunean parte hartzeko aukera emanez eta hori gero egunero paperekoegunkarira eramanez?

«Herriariarekin zuzeneankomunikatzeko bidea da»

Maite ChocanoTOLOSAKO ORFEOIA

Interesgarria eta positiboa irudi-tzen zait. Gainera uste dut bide ire-ki bat dugula gauzak komunika-tzeko, hain justu, herriari berari zu-zenean. Izan ere, guk egiten dugunguztia Tolosan bertan egiteko bi-deratuta dago. Bestalde, gure jar-dunean ere argi ikusten dugu tek-nologi berriak erabili behar direla.

«Blogean eguneratutaizango ditugu ekintzak»

Ana TraperoTOLOSALDEA SAHARAREKIN

Gure aldetik beste aukera bat da,eta aukera ona, batez ere jendegazteari zuzentzeko, ordenagai-luen kontuak gehiago kontrola-tzen baitituzte. Ekintza ezberdinakizaten ditugu eta HITZAko gureblogean hor izango ditugu egune-ratuta eta bertara sartzen direnekikusi ahalko dute zertan ari garen.

«Pauso handia da HITZAematen ari dena»

Jone UrteagaLASKORAIN IKASTOLAKO ZUZENDARIA

Iruditzen zait HITZAk aurre hartunahi izan diola datozen aurrerapi-deei. Baliabide informatikoak ezin-bestekoak dira gaur egungo ko-munikazio munduan eta oso pau-so handia da ematen ari dena.Bestalde, ikastetxe bezala egitenduguna bide horretatik plazara-tzea ezin egokiagoa da guretzat.

Page 4: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

Eskualdeko udalen ordezkariak, euskalgintzako kideak eta gizarte eragileak elkartu ziren atzo aurkezpenean.A. IMAZ

HITZAren ibilbideaz hitz egin, izan dituen aldaketak erakutsi, eta dituen erronka berriak izan zituzten hizpide JoxemiSaizarrek, Noelia Lataburuk eta Iñigo Terradillosek atzo Tolosan. ASIER IMAZ

Kazetaritzaberria, itxura berriaHedabideak›› Sortu zenetik ia bost urte igarodiren honetan, garai berrietara egokitzekotenorea iritsi zaio HITZA komunikazio proiektuari

ASIER IMAZ

Atzo aurkeztu zen jendaurreanTOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO

HITZA berritua. Iraukurleengan-dik gertuago egoteko asmoarekinekin dio bide berriari proiektuak,eta horren ispilu izan zen atzo To-losan egindako ekitaldia ere. Erro-ta Haur Liburutegian elkartu zirenenpresako arduradunak, langile-ak, irakurleak eta HITZAko partai-de diren hainbat gizarte eragile.Azala eta mamia erabat eguneratuditu HITZAk, eskualdeko informa-zio jarioari egoki erantzuteko etahasieratik izan dituen helburueihobeto eusteko.

Garai berrietara egokituTOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO

HITZAko proiektuaren sustatzaileeta zuzendari ohi Joxemi Saiza-rren hitzekin abiatu zen atzokoaurkezpena. «Azala eta mamia be-rritzeko beharra sentituta, hainbataldaketa eginda aurkeztuko dugugaur HITZA. Izan ere, kazetaritza

egiteko modua aldatu egin da HI-TZA sortu genuenetik, eta horrierantzutea izango da gure erronkaberria», adierazi zuen.

Ondoren, aldaketaren nondiknorakoak azaldu zituen ikus-en-tzunezkoa ikusteko aukera izanzuten gonbidatuek. Bertan azalduziren HITZA proiektuaren jatorria,urteotan izan duen garapena etagaur egun dituen erronka berriak.Bi eskualdeetako irudiez gain,Euskal Herrian dauden beste seiHitzetako irudiak ere ikusi ahalizan zituzten bertaratuek. Hamai-ka erredakzio, 102 herri, 50.000ale egunero, milaka albiste dagoe-neko kalean...

Jendearen harreraTOLOSALDEKOETALEITZALDEKOHI-TZAk egindako deialdi zabalarierantzunez, jende ugari bildu zenErrotan. Ekitaldiaren ondoren, la-gun arteko giroan berriketarakoaukera egon zen, pintxoren batedo beste janaz.

«Teknologia berriek informazio iturri bihurtudute edonor, horri erantzutea ezinbestekoa da»NOELIA LATABURU › Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZAren zuzendaria

Kazetaritza ›› Azalberriarekin argitaratzeazgain, mamia bera eta lanegiteko modua erealdatuko direla dio

ERREDAKZIOA

«Etorkizuneko kazetaritza». Hitzhoriekin definitu du Noelia Lata-buruk (Tolosa, 1982) egunkariaegiteko TOLOSALDEKO ETA LEI-TZALDEKO HITZAk gaur abiarazikoduen modua. Diseinua ez ezik,«mamia eta lan egiteko modua»ere aldatuko direla nabarmendudu.Bihartik aurrera HITZAk disei-nua aldatuko du. Webguneak eregarrantzia hartuko du, ezta?Bai, halaxe da; nahiko argi dauka-gu zaharkituta geratu dela egun-karietako orain arteko kazetaritzaeredua: albistea bildu, landu etahurrengo egunean hori paperean

argitaratzea. Gaur egun, webgu-neetako edizio jarraituek eta web-guneetan herritarrek idaztendituzten iritziek edota bidaltzendituzten albisteek gero eta garran-tzia handiagoa dute. Azken bate-

an, teknologia berriek edonorbihurtu dute informazio iturri, etahorri erantzutea ezinbestekoa da.Ez daukagu zalantzarik:honela-koa izango da etorkizuneko kaze-taritza. Halaber, diseinuan ere

aldaketa bat beharrezkoa ikustenzen.Beraz, herritarrak , irakurleak etagizarte eragileak informazioa itu-rri zuzena bihurtuko dira aurre-rantzean?Hori da. Diseinu berria prestatudute diseinatzaileek, eta gaurtikaurrera soineko berri horrekinegingo du HITZAk bidea. Mamiaaldatzea, ordea, irakurleei dago-kie. Azken batean, irakurleen blo-gak, bideoak, argazkiak eta iritziakizango dira gure arroparik prezia-tuena hemendik aurrera, egune-ro-egunero. Etorkizuneko kazeta-ritza hori da, bakarrik. Hitza sortugenuenean ere argi esan genuen:denon artean eta denontzat egin-dako egunkari plurala eta herrita-rra argitaratzea da helburua, iritziguztiek lekua izango duten plazazabala. Inoiz baino gehiago, herri-tarrena eta irakurleena da orainHITZA.Eta nola izango da guztia posible?

Esan bezala, webguneak aukerahandiak eskainiko ditu aurreran-tzean irakurleen parte-hartzeabultzatzeko. Bide horretan, ezin-bestekoa izango da guztiok alda-keta honetan sinestea eta guztionartean HITZA erreferente bilaka-tzea. Kazetaritza berriari gogozekingo diogu.HITZAk duen gizarte eragilesareak erraztu egingo du parte-hartzea...Bai. Gaur egun, ia 80 gizarte eragi-le dira TOLOSALDEKO ETA LEITZAL-DEKO HITZA argitaratzen duenenpresako kide, eta horien arteandenetik dago:mendi elkarteak,kirol taldeak, alderdi politikoak,kulturarekin zerikusia dutenak,elkarte gastronomikoak, eskolak,eta abar. Argi dugu horiek gertua-go senti dezaketela HITZA bestehedabideren bat baino, hurbila-goak izan gaitezkeelako, elkarre-kin ari garelako bidea egiten, etagustura erakutsi ditzaketelakoegiten dituzten ekimenen argaz-kiak edota bideoak bihartik aurre-ra sortzen hasiko garen blogetaneta antzekoetan. Gero horiekpaperera eramatea ezinbestekoada. Aurrera begira, ahal izanezgero,egunkariaren herena saretikekarritako edukiekin osatzea dagure helburua.

IÑIGO TERRADILLOS

4 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

Page 5: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

San Martin jaiak pil-pilean daudeAMASA ]Amasako festen baitan, atzo Gazteen Egunaizan zen. Urteroko ohiturari jarraituz, trikitilari eta dul-tzaineroen konpainian ondo gosaldu ondoren, oilaskobiltzen ibili ziren goizean zehar. Ondoren, 14:00ak al-dera plazara inguratu ziren eta Uxo-Toki elkarteanbazkaria egin zuten. Egun hau berezia izan oh i da

amasar gazte gehienentzat, askok eta askok lantokie-tatik jai hartzen baitute festan parte hartu ahal izateko. Gaurko ekitaldiak arratsaldean hasiko dira.17:15ean Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia izan-go da, eta ondoren txokolate beroa. Amasako XVI.Bakailao Lehiaketa ere gaur izango da. ERREDAKZIOA

Luis Mari Gartzia 27 urtez izan da musika eskolako irakasle.LEIRE MONTES

Omenaldi-agurraegingo diote Luis MariGartzia irakasleariTolosa ›› 27 urtean izan daMusika Eskolako irakaslea,eta orain, horrenbesteurteren ondoren, agur esandio bere lanbideari

ERREDAKZIOA

Bihar, 27 urtean Musika Eskolakoirakaslea izan den Luis Mari Gar-tzia Artetxeri, omenaldi-agurraegingo diote. Egun berezi honetanbere alboan izango dira bere lanki-de eta ikasle izandakoak. EkitaldiaTolosako Musika Eskolako aretonagusian izango da, 12:00ak alde-ra. Saioaren amaieran oroigarri batemango diote Gartzia Artetxe ira-kasleari. Jarraian, bere omenezkobazkarira bilduko dira bertaratu-takoak. Ekitaldia irekia izango da,eta nahi duen orok hartu ahal izan-go du parte.

Klarinete irakasle bezala ibili daazken urteetan, baina saxofoi kla-seak eman ditu ere. Gartzia Arte-txe beraren hitzetan, horrenbesteurtez lan egin ondoren, «jubilatze-ko garaia» heldu zaio.

Gaurko saioan, ikasle ek moduberezian eskainiko diote beraien«omenalditxoa» irakasleari: hain-bat taldetako musikariek generoaskotariko abestiak joko dituzte.

Estilo askotariko abestiakAkordeoi taldeak Henry Mancini-ren Pink Panther abestia joko dute.Abesbatzak Allan E NaplarenHine Ma Tov kantua abestukodute. Mariaje Rekondok joko dupianoa eta Arantxa Padilla izangoda zuzendaria. Txistu eta Dultzai-na taldeko ikasleek La domingueraabestuko dute, Iñaki Letamendiaeta Joxe Manuel Agirreren zuzen-daritzapean.

Hurrengo emanaldia Oberenalaukotearena izango da. IgnacioAlkain, Patxi San Sebastian, LierniUgartemendia eta Amaia AltunakIrina Lazaryevak moldatutakoGardelen Por una cabeza tangoainterpretatuko dute. Azkenik,ikasleen bandaren txanda izangoda. Miguel Angel Moreno Bagüe-sen zuzendaritzapean CandidoAlbisturren Navarrica izenekojota joko dute.

‘Hitzen lapurra’ antzerkia biharVillabona ›› Umeeizuzendutako ikuskizunberri honek bertsolaritzadu oinarrian, eta hitzakdira garrantzitsuena

HARRIET BELLOSO

Bihar, arratsaldeko 17:00etan etaGurea Antzokian, Hitzen lapurraantzerkia izango da ikusgai.Txon-txongiloekin eginiko antzezlanada eta hiru eta zortzi urte bitarteko

haurrei zuzenduta dago. Euskarazizango da, eta irapupena 45-60 mi-nutu ingurukoa izango da. Sarre-rak bertan egongo dira salgai, 4 eu-rotan.

«Ander, Libe eta Amaia gusturadabiltza jolasean. Herriko plazanitsatsi dituzten hitzekin koplak etaabestiak kantatzen dituzte. Bainabertatik alde egiten dutenean zapibeltzez estalita agertu da norbaitmisterioz beterik. Hitzen lapurrada, eta bertsoak egiteko behar di-tuen hitzak lapurtu ditu. Haurren

laguntzarekin jakingo dute, azke-nean, nor den lapur zikoitz hori.Musika doinu alaiak istorioarenamaiera bizia argituko dute» diote.

Hitzak dira protagonistaGizakien arteko komunikazioaneta bizitzan bertan aparteko ga-rrantzia dute hitzek, eta horregatikikuskizun hau bertsotan oinarri-tzen da. Protagonista nagusiak is-toriotxoaren zehar hitzarekin ibi-liko dira jolasean, baita ikus-entzu-leak ere.

5TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

Page 6: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

Pragan bertan, lehiaketaren aurreko egunean, eskaini zuten kontzertua eliza dotore batean.HITZA

Musika›› Europa mailako akordeoi lehiaketanagusian sari nagusia eskuratu du IsidroLarrañaga Akordeoi Orkestrak Pragan

I. TERRADILLOS - N. URBIZU

P ragatik bueltatu dira Tolo-sako Isidro LarrañagaAkordeoi Orkestrako par-

taideak. Ez esku hutsik ordea: Eu-ropako saririk garrantzitsuenaekarri dute besapean, Pragako Na-zioarteko Akordeoi Orkestra Txa-pelketako saria, alegia.

22 akordeoi-jotzaile abiatu zi-ren Tolosatik urriaren 30ean Pra-ga aldera. Munichen egin zuten le-hendabiziko geldialdia 22 ordu au-tobusean eman ondoren. 5 ordufalta ziren Lehiaketa hartuko zuenhirira iristeko. Praga ostegungauean zapaldu zuten lehenen-goz.

Ostiralean buru-belarriOstirala izan zen egunik gogorre-na, hotelean eman baitzuten egunosoa, konzentratuta: entseguak,beroketak, azken ukituak findu...Izan ere, orkestra honen berezita-sunen artean, azken momenturaarte hobetzeko zerbait uztea da.Jotzaileen esanetan, «obra beremomentu gorenera lehiaketakounean iritsi zen».

Egun osoa entsegatzen pasa on-doren, kontzertuko garaia iritsizen. Hurrengo egunean etorrikozena frogatzeko, mesedegarriizango zela onartu dute. Bertan,lehiaketan aurkeztuko zituzten biobrak jotzeko aukera izan zuten:azkeneko testa lehiaketaren au-rretik. Hala ere, ez zuten lasai loegin, elizan ez baitzuten nahi beza-la jo: elizako sonoritateak ez zuengehiegi lagundu akordeoi-jotzai-leen arabera.

Lehiaketako garaiaLarunbata: 11:00ak aldera Natio-nal Culture House of Vinorado au-ditorio dotorera abiatu ziren, orduerdi beranduago lehiaketan partehartzeko. 15 minutuko saioa eginbehar zuen orkestra bakoitzak.Guztira 15 talde izan ziren lehiannor baino nor.

Isitxo Larrañaga zuzendariak

batuta hartu eta Tolosaldeko akor-deoi-jotzaileak hauspoei eragitenhasi ziren. Liszt-en HungariarRapsodiarekin ekin zioten: adie-razkortasunari egin zioten lekuamomentuan jotzen ari zirela senti-tuz, ordura arte jo bitartean sentituez zutena sentituz, eta Liszt bera -bizirik balego- emozionatuz.

Ondoren, Bach-en Praefagiumobra jo zuten entzuleen gozame-nerako. Honetan beharrezko tek-nika eta espresioa dotore erakutsizuten Tolosaldekoek, Larrañaga-ren gidaritzapean.

Bi obra hauen zailtasuna eta jo-tzeko modua hartu zituzten kon-tuan epaileek: «Musikako atal etaalor asko erakusteko obrak diraaukeratutako bi hauek, eta ia per-fektu interpretatu genituen».Emaitza ikustea besterik ez da be-har: 25 puntutik 23,8 lortu zituz-ten, edo outstanding kalifikazioa(bikaina baino hobea).

Orduan atera ziren azken hila-beteetan pasatako tentsioak: akor-deoilariekin joan ziren guraso etalagunek ere negar egin zuten, mu-sikariekin batera.

Nazioarteko beste sari handi bat1989an Grand Prix izena zuen na-zioarteko lehiaketan parte hartuzuen Tolosako akordeoi orkestraketa orduan lehenengo saria esku-ratu zuen. 18 urteren ondoren, etaguztiz berritua den talde batekin,orkestrak nazioarteko sari garran-tzitsuena irabaztea lortu du berri-ro. 13 eta 40 urte bitartekoak diraguztiak, eta ez da duela 18 urtekoinor talde berri honetan geratzen.

27 urteren baitan hainbat sarilortu ditu Isidro Larrañaga orkes-trak, baina, dudarik gabe, Pragako-ak itzala egiten die beste guztiei.

Azken hilabeteetan egindakolan handiarekin lortu duten eskeronak Tolosaldean musikari han-diak daudela erakusteaz gain, go-goz eta ilusioz aritzearen garran-tzia agerian utzi dute.

6 TOLOSA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

Pragara Nazioarteko Akordeoi Orkestra Lehiaketan parte hartu zuen taldea.HITZA

HAUSPORIK TREBEENAK

Page 7: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

«Taldekideek benetan nahi izan dutelako lortudugu saria; bestela ezinezkoa izango litzateke»ISITXO LARRAÑAGA › Isidro Larrañaga Orkestrako Zuzendaria

Musika ›› Jotzaile izan daeta egun orkestra bereko zuzendaria da;pribilegiatutzat du bereburua duen taldearengatik

I. TERRADILLOS - N. URBIZU

Isitxo Larrañagak 8 bat urte dara-matza Isidro Larrañaga AkordeoiOrkestra zuzentzen (Tolosa,1960). Pragako saria bulegoan, etaorkestrak jaso dituen sarietakoagiriak horman ikusgai, emoziohandiz gogoratzen du Pragako bi-daia.Asko prestatu duzue Pragakolehiaketa. Nolakoak izan dira en-tseguak?Astean behin elkartu beharrean,hirutan elkartu gara. Urtebete in-guru aritu gara prestatzen txapel-keta hau. Gogorrak izan dira entse-guak, norberak egindako lanaatzean ere dago, lan handia etaordu asko. Baina gogo handia ze-goen. Azken finean, pribilegiatuanaiz horrelako talde batekin lanegin ahal izateagatik. Orain musika era ezberdinetaraegiteko aukera dago. Nola lortu26 laguneko akordeoi orkestramantentzea?Zaila da, gero eta zailagoa. Gaztejendeak sufritu eta aritu egin behardu horretan. Gauza asko sakrifika-tu behar dira. 13 urtetik 40 urte bi-tarteko jendea dago, batzuk hau-rrak dituzte, beste batzuk uniber-tsitatean daude ikasten, beste

genuen hasieratik, batez ere, azke-neko hilabetean. Horrez gain, ustedut bezperako kontzertuak ga-rrantzi handia izan zuen: Guridi-ren Baserriajo genuen eta arrakas-tatsua izan zen, dantzari eta guzti.Kontzertu honek nerbio asko ken-du zizkigun, han geratu ziren. 1989an orkestrak Grand Prix sarihandia jaso zuen baina orduanzeudenetako inor ez dago orain.Orkestrako mitoak bezala ginen.Duela 27 urte sortu zen orkestra,eta orduan zein maila genuen ikus-tera joan ginen, probatzera. Iraba-zi genuen. Orain bertan zeudenbatzuk profesionalak dira, musi-

koak dira. Oraingo orkestra hone-kin ere berdin pentsatzen genuen:ea guk zer egiten dugun! Azkene-an, sari nagusia.Zuzendariaren papera garrantzi-tsua da orkestran.Bai, baina jotzaileen gogorik gabeez dago saririk. Duela urte bat hasiginen prestatzen, baina dosifika-tzen jakin behar da. Lehenengo hi-labeteetan asko landu genuen, jen-dea uda igaro ondoren freskoagodagoelako. Duela hilabete orain-dik gauzak berde ikusten geni-tuen, eta gutxinaka gora eta gorajoan gara, maila hau lortu arte, ego-era horrek lana eginarazi egin due-lako jendea. Ezin duzu mantendutentsioa hasiera-hasieratik. Egite-ko lana behar da beti. Hori askotanez da lortzen eta agian ez duguinoiz berriro joko horrela, baina...Eta hemendik aurrera?Hemendik aurrera lortu dugunhau sinesten hastea, lasaitu eta os-patu. Baina jendea gogotsu dago.

I. TERRADILLOS

7TOLOSATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTIRALA, 2007KO AZAROAREN 9A

SALGAI]Etxebizitza. Beasainen, 75 m2-ko etxea. 50 m2-ko terrazarekin. 3logela, sukaldea, egongela, bainu-gela eta trastelekua. 680 23 85 12.

EROSGAI]Umeentzako aulkia. Umeentza-ko Quinny XL Freestyle 3 markakobigarren eskuko kapazoa erosinahi nuke. 618 47 13 17.

LANA]Haur zaintzailea. Tolosan, ema-kume euskalduna behar da bi haur zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 646 95 06 59.

Iragarki laburrak

batzuk lanean, eskolak besteak...Gaur egun gazteek botoi bat sakatueta dena egina dute. Beti motiba-zioa bilatu behar da. Baina hauekoso ondo ulertzen dute elkar etagogotsu datoz, gainera gusturagaude. Argi dago sari hau atera du-tela beraiek nahi izan dutelako. In-portantea da ere beti helburu batizatea, zerbaiti heltzea.Europako saririk handiena esku-ratu duzue.Oraindik ez dugu sinesten, nire us-tez. Lehenengo zer jo behar dugunerabaki, nola erakutsi epaileei mu-sikako arlo ezberdinak 15 minutu-tan... Maila goreneko txapelketarajoanda, zerbait zaila prestatu be-har da, baina gainera, gero ondo jo. Eta jotzeko une hori?

Egia esan, gozatu egin genuen jo-tzeko garaian, gozatu. Bukatu ge-nuen eta emozionatuta geunden,hor nabaritzen zen zerbait; bage-nekien ondo egin genuela: gu gurelanarekin konforme geunden. Bai-na han zegoen maila izugarria zen,oso altua: txekiarrak, alemania-rrak... bigarren edo hirugarrenegin genuela esanda ere, pozik.Liszt eta Bach prestatu dituzue:zailak dira.Bai, zailak. Egia esan, guztia jarrigenuen jokoan. Baina serio hartu

Page 8: HITZA ORAIN GERTUAGO · HITZA ORAIN GERTUAGO TOLOSALDEA-LEITZALDEA Diseinuarekin batera mamia bera ere aldatuko du gaurtik eskualdeko egunkariak WEBGUNEA Garrantzia hartuko du: irakurleek

Deialdiak]Tolosa. Usabal kiroldegiko hidromasajea gaurtik aurreraberriz ere martxan dagoela jakinarazi dute arduradunek.]Tolosa. Gizakia eta erlea hi-tzaldia Luis Mari Intzak eskai-nia, Tolosako HHIn, 15:00etatikaurrera.

Antzerkiak] Irura. Zenbat Gara antzerkitaldeak Amama Pantxikaren altxor ezkutua eskainiko du Irurako Ikastolan, 17:30ean.]Alegia. Haurrei zuzendutako1,2,3... Inaxito antzezlana Alegiko Kultur Etxean.

Musika]Tolosa. Ainara Legardon(Bartzelona) eta Saioa Bonberenean, 22:30ean.

›› GUARDIAKO FARMAZIAK]Tolosa. Moran, R. Zabalarreta, 1. 943 673649.]Leitza. Plaza, M.T.Elbarren, 36.112.

HITZAK ez du bere gain har-tzen egunkarien adierazitakoesanen eta iritzien erantzunkizunik.

AAgenda

Hainbat herrialderen artean hauta dezake irabazleak. HITZA

HITZArekin, munduan barrenaTolosaldea-Leitzaldea ››

Gaurtik abenduaren 12aarte harpidedun egitendirenen artean bidaiazozkatuko du HITZAk

ERREDAKZIOA

Gaurtik aurrera azal berriare-kin plazaratuko da HITZA. Al-daketarekin batera, bi asteo-tan ohi baino milaka ale gehia-go banatuko ditu eskualdeanzehar, egun harpidedun ez di-renengana ere iristeko.

HITZA sortu zenetik zenbaiturte igaro diren arren, orain-dik ere izango baita eskualde-ko informazioa euskaraz ema-ten duen egunkaria jasotzenez duenik. Berantiar horiekerakarri asmoz, HITZAk harpi-detza kanpaina abiarazi du.Zehazki, abenduaren 12a bi-tartean HITZAren harpidedunegiten direnen artean, bidaiazozkatuko da.

Bidaia hautatzeko aukeraHITZAren harpidetza orainegin eta zozketa bidez bidaiairabazten duen lagunak

HITZAk zehaztu dituen zen-bait lekuren artean hautatze-ko aukera izango du, leku ho-rien artean gustukoenak di-tuen herrietara joateko.

Besteak beste, Kuba, CostaRica, India, Egipto, MexikokoRiviera Maya, Brasilgo Salva-dor de Bahia, Gambia, Kana-riar Uharteak, Istanbul edotaJordaniara doan bidaiatu ahalizango du bidaia irabaztenduen harpidedun berriak. Ho-rretarako, nahikoa izango duHITZAren harpidetza egitea,gutxienez urtebeterako.

Urte asko askoan!Zorionak aitatxo, amatxo ta Hodeitxu. Besarkada ear bat!

AAgurrak

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2007-11-9Eguraldia

›› 11°›› 6°

GOIZA EGUZKIAARRATS. EGUZKIABEROENA 12°HOTZENA 6°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea,Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 [email protected]. Tolosa: 687 410082-687 410 033. [email protected]. Villabona:687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. [email protected]: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza,Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi,Elduain, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa,Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa HerriaHedabideak S.L.ko

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta

Leitzaldeko beste 77 eragile