Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera - eizie.eus Ana_Luna.pdf · historiko batean...

16
Oraintsu arte, hizkuntza gutxituetako itzul- pen jokabidea aztertzeko kezka handirik ez da izan, edo, beharbada, egokiagoa litzateke hedapen arazoak direla eta komunitate zientifikoaren parte handi batentzat interes horiek ia ezezagunak izan direla esatea. Zabaletak (2002) dioen bezala, itzulpen teoria eta eskolarik gehienen kezka bidea hizkuntza nagusien artean nola itzuli izan da, eta ez dute aztertu (edo utzi egin diote aztertzeari) hizkuntza gutxituetatik eta hiz- kuntza gutxituetara zergatik, zer, noiz eta nola itzultzen den. Gure ustez, galdera horiek egin beharre- koak dira hizkuntza nagusien arteko itzul- penetan ere; zeren, itzulpena zergatik egin eta zer eta noiz itzuli planifikatzeak baldin- tzatu egiten baitu hizkuntza nagusien arte- ko itzulpen jokabidea ere. Dena dela, gure aztergai eremuan den joera nagusia aldatu egin da azkeneko urte hauetan: nola itzuli eta horren aplikazio teorikoak eta praktiko- ak aurkitzera egin du. Beste alde batetik, eta horixe da zenbait hizkuntza-konbinazioren arteko bitartekaritza bereizten duen ezauga- rrietako bat, bistan dago hizkuntza nahiz kultura batzuetatik beste batzuetara itzul- tzeko arrazoi nagusia komunikatu beharra dela. Gogoeta txiki horrekin adierazi nahi duguna da ez joerak, ez eta estatus diferen- teak dituzten hizkuntzen arteko edozein azterketa klasek ematen duen emaitzak ere ezin direla berberak izan, ezta itzulpena Es- tatu baten baitan eginda ere; komunikazio prozesuen inguruko baldintzak ez direlako berdinak. Hori, jakina, bitartekaritza egi- ten den testuingurua diferentea izanez gero —funtsezkoa iruditzen zait niri hori—, nahiz eta horrek ez gaituen hizkuntzen arte- an alferrikako diferentziak ateratzera era- man behar ikerketa lanari ekiteko orduan. 151 Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera ANA LUNA ALONSO Vigoko Unibertsitatea Itzultzailea: Pello Goikoetxea

Transcript of Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera - eizie.eus Ana_Luna.pdf · historiko batean...

Oraintsu arte, hizkuntza gutxituetako itzul-pen jokabidea aztertzeko kezka handirik ezda izan, edo, beharbada, egokiagoa litzatekehedapen arazoak direla eta komunitatezientifikoaren parte handi batentzat intereshoriek ia ezezagunak izan direla esatea.

Zabaletak (2002) dioen bezala, itzulpenteoria eta eskolarik gehienen kezka bideahizkuntza nagusien artean nola itzuli izanda, eta ez dute aztertu (edo utzi egin dioteaztertzeari) hizkuntza gutxituetatik eta hiz-kuntza gutxituetara zergatik, zer, noiz etanola itzultzen den.

Gure ustez, galdera horiek egin beharre-koak dira hizkuntza nagusien arteko itzul-penetan ere; zeren, itzulpena zergatik egineta zer eta noiz itzuli planifikatzeak baldin-tzatu egiten baitu hizkuntza nagusien arte-ko itzulpen jokabidea ere. Dena dela, gureaztergai eremuan den joera nagusia aldatuegin da azkeneko urte hauetan: nola itzuli

eta horren aplikazio teorikoak eta praktiko-ak aurkitzera egin du. Beste alde batetik, etahorixe da zenbait hizkuntza-konbinaziorenarteko bitartekaritza bereizten duen ezauga-rrietako bat, bistan dago hizkuntza nahizkultura batzuetatik beste batzuetara itzul-tzeko arrazoi nagusia komunikatu beharradela.

Gogoeta txiki horrekin adierazi nahiduguna da ez joerak, ez eta estatus diferen-teak dituzten hizkuntzen arteko edozeinazterketa klasek ematen duen emaitzak ereezin direla berberak izan, ezta itzulpena Es-tatu baten baitan eginda ere; komunikazioprozesuen inguruko baldintzak ez direlakoberdinak. Hori, jakina, bitartekaritza egi-ten den testuingurua diferentea izanez gero—funtsezkoa iruditzen zait niri hori—,nahiz eta horrek ez gaituen hizkuntzen arte-an alferrikako diferentziak ateratzera era-man behar ikerketa lanari ekiteko orduan.

151

Hizkuntza gutxituetakoitzulpena. Galiziera

�ANA LUNA ALONSO

Vigoko Unibertsitatea

Itzultzailea: Pello Goikoetxea

Estatu baten beraren baitan hizkuntzanagusi batekin edo gehiagorekin, koofizial-tasun estatusarekin edo estatus hori gabe,bizi diren hizkuntza gutxituen arteko itzul-pen eskaera izateak, diferentzia diferentzia-ren bidez aldarrikatzen ari dela erakustendu. Hala, hizkuntza horien artean sortzenden itzulpen kopurua izan daiteke dena de-lako hizkuntzak gizarte aldetik edo erakun-de aldetik duen estatusaren erakusgarri.

Eta horixe da kultura nahiz hizkuntzaaniztasunaren alde gaudenok hizkuntzarenegoera eta itzulpenaren testuingurua des-kribatzeko izaten dugun arrazoia. Alde ho-rretatik, zer, noiz, nork eta zergatik itzuligalderari buruzko irizpideak jakinez gero(edo arauak, geroxeago azalduko dugun be-zala), itzulpen jokabidea nola izaten denerakusteko hizkuntza guztientzat balio du-ten emaitzak aurreikusteko bidea ez eze,itzulpen beharren gaineko oso datu interes-garriak eskaintzeko modua ere izangodugu, hizkuntzaren estatus aldaketa zeha-tzekin lotutako datuak, plangintzan eta hiz-kuntza politikan epe luze eta erdira erabildaitezkeenak.

Hizkuntza gutxituetako edo hizkuntzagutxituen arteko itzulpenaren ikerketariikuspegi soziokulturaletik helduz gero, bi-tartekaritza lana egiten duen jardueratzathartu behar dugu itzulpena, normalizaziopaper nabarmena duen jardueratzat, eta ezdugu hartu behar (edo beti ez behintzat)hizkuntzak eta kulturak ulertzen laguntzekotresnatzat.

Gaur egun, badira ikerlan batzuk, hiz-kuntza gutxituak komunitate elebidunnahiz eleanitzetan hartu eta sail indepen-dentetzat orokortasun batzuk egitearen ego-kitasuna aztertu dutenak (Garcia, 2001),

itzulpena hizkuntza bikoteen arteko bitarte-karitzat jo eta horren arazoak edo ezauga-rriak oro har ikertu beharrean, mendekohizkuntzetako itzulpen jarduera zerk bal-dintzatzen duen zehazteko asmoz.

Estatuaren baitako nahiz kanpoko hiz-kuntza-harremanetan egonkortasuna gal-tzea hizkuntza gutxitu guztien ezaugarriadela onartzen badugu, itzulpena indartzeakedo ez indartzeak dena delako hizkuntzarengarapen normalari mesede edo kalte egingodiola ere onartu beharko dugu. Hala, itzul-pen kopuruaren arabera, hizkuntza gutxi-tuaren erabilerak atzera egingo du, edo ezda batere erabili beharrik izango zenbait ar-lotan edo egoeratan. Baina, edozein moduzere, egoera soziolinguistiko bat edo besteizateak itzulpen kopurua eta itzulpen motaaldatzea eragingo du.

Gideon Toury-k (1995: 5) DescriptiveTranslation Studies and Beyond-en agintzendu beste lan bat egingo duela, eta lan ho-rren helburua itzulpen jokabidearen legeakateratzea izango dela, lege orokorrak eta in-dependenteak, hizkuntza bat edo besteaizan. Eta hizkuntza bat edo bestea izan, in-dependente izate hori azpimarratu nahidut, halako hizkuntza batek halako une his-toriko batean duen egoerarekin lotuak izanbeharrean. Alegia, Toury-k proposatutakolegeek edozein hizkuntza parerentzat baliodutela, edo balio dezaketela, nahiz eta hiz-kuntza jakin batek egoera historiko jakinbatean duen egoera oinarritzat hartuta ate-ratakoak izan. Lege horiek eraentzen dituz-te, oro har, itzultzaileak hartzen dituen era-bakiak. Itzulpen mordo handi batbegiratuta eta aztertuta ateratzen dira, bainahorregatik beragatik ere badira testuetatikkanporako legeak. Are gehiago, itzulpen

152

Senez 30

prozesuaz kanpoko legeak direla ere esandezakegu, itzultzailea beti-beti ez delako ja-betzen (eta ez dauka jabetu beharrik ere), ezdirenik, ez eta nola eragiten duten ere.

1980an deskribatu zuen Toury-k zer jo-tzen zuen hark “arau”. Hala, itzulpenarenestrategia orokorrari eta itzuli behar direntestuak aukeratzeari eragiten dioten faktore-ak aipatzen ditu “aurretiazko arautzat”. Ho-rrela, baldin eta itzulpena jarduera sozialadela onartzen badugu, eta itzultzaileak egin-kizun zehatz bat betetzen duela gizarte etaune jakin batean (Toury 1995: 53), berdin-berdin onartu beharko dugu itzultzaileakhartutako erabakiak baldintzatzen dituztengorabehera edo itzulpenari ekinarazi zionakjarritako baldintzen bila aritzea, testu jakinbat sortzea ekarri baitute gorabehera etabaldintza horiek, arau batzuk berriz eraiki-tzen saiatzea dela, gizarte jakin batek, unehistoriko batean itzultzaile batek onartzekomoduko jokabide arautzat ametitzen dituenarauak.

Bi arau multzo nagusirekin ematen dioburu Toury-k (1995: 58) azalpenari. Aurre-tiazko arauei dagokie lehenengo arau mul-tzoa: zeharkako itzulpenak ametitzea etaitzulpen politikak (egileak eta testuak auke-ratzea, hartzaileen arabera helburuak zehaz-tea eta abar). Alde horretatik, aurretiazkoarau horiek itzulpen prozesua baino lehena-goko pausuak zehazten dituzte, aurreko eta-pak (testuak aukeratzea...), bitartekariakkontrolatzen ez dituenak, derrigor behin-tzat. Bigarren arau multzoa arau operatibo-ei dagokie, itzulpen prozesuan bertan har-tzen diren erabakiak eraentzen dituztenarauei. Material linguistikoa testuan bana-tzea nahiz formulazio berbala bera ere arau-tzen dute, eta, hala, sorburu testuaren eta

xede testuaren arteko harremana zehaztendute.

Horrek ez du esanahi, ordea, bi araumultzoen artean loturarik ez denik. Izanere, hasieratik beretik testuaren arauak (esti-loari, gramatikari, testuari, literaturari etaabarri dagozkionak) eta sorburuko kultura-ko arauak onartzearen eta xede kulturakoarauak errespetatzearen artean aukeratzeakzehaztu egiten baitu, Toury-ren arabera, baimaterial linguistikoaren manipulazioa, baiitzulpen politika (editoriala), bai itzulpenatresnatzat erabiltzen duten agintarien esku-hartze arautzailea.

Zer itzultzen den aztertu eta gero, irudi-tzen zait itzulitako testuak sortzeko orduanizan ziren arauak aztertzeko moduan gare-la. Arau horietara eta arau horiek baldin-tzatu zituzten prozesura iristeko, ordea,nahitaezkoa da testu itzulietatik hastea, az-terketa enpirikorik ez baita. Baina, edozeinmoduz ere, testuaz kanpoko iturriak ereahaztu gabe (horiek ere aipatzen dituToury-k), alegia itzultzaileek eta editoreek-eta egindako formulazio kritikoak edo erdikritikoak, itzultzeko edo edozein testu kla-setan, itzulpenak izan edo ez izan, esku-hartze arautzaileak egiteko jarraibideak ja-sotzen dituztenak.

Alde horretatik, Alvarezen (2001) etaMonteroren (2002 eta 2004) lanen muinalegeak (jokabide arau operatiboak) aurki-tzea da, ingelesa > galiziera eta alemanie-ra > galiziera, hurrenez hurren, hizkuntza-konbinazioen itzulpenerako, nahiz etajardun eremu mugatu eta zehatzago batean(literatur itzulpenean), eremu horretan ba-delako material esanguratsurik asko (ingele-sa>galiziera bikotean batez ere) corpus azter-keta egiteko. Hizkuntza-bikote oso zehatz

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

153

baten gaineko azterketak izan arren, eta hiz-kuntza horietako bat hizkuntza gutxitua,gainera, ez dago, haien ustez, azterketa ho-riek beste hizkuntza-bikote batzuetara he-datu ezinik (izaerari dagokionez, ez halaedukiari dagokionez). Aipatu autoreek azpi-marratzen dute zer, nork eta zergatik egitenduen baino aurrerago egin behar dela, etahizkuntza horien artean nola itzultzen denaztertu behar dela1.

Orain arteko orrialde hauen asmoa,dena dela, gogoeta gai bat proposatzea izanda, hizkuntza gutxituen arteko itzulpenarenprozesua Itzulpenaren Ikerketa deritzon ar-loan aztergai beregaintzat aztertu behar denedo, beste aldera, ezaugarri soziolinguistikobereziak dituen hizkuntza-konbinaziotzathartu behar ote den. Guztiarekin ere, adie-razi nahi dut dauden jarrerak adierazi nahiditudala nik hemen, eta, batez ere, zer kez-ka eragiten didan erakutsi hizkuntza gu-txien itzulpena Itzulpenaren Azterketarenbarruan nolabaiteko ghetto bihurtzeak nireustez gure sistema normalizatzeko ekar de-zakeen arriskuak.

Bistan dago bitartekaritza egoerak ez di-rela inoiz berdinak izango hizkuntza guz-tientzat; egoera soziologikoek, historikoek,ekonomikoek eta politikoek, besteak beste,baldintzatu egiten dituztelako harremankultural motak, nahiz eta hizkuntza gutxi-tuen arteko itzulpena besterik ez izan. Ho-rren erakusgarri da Estatu espainiarreanbertan ere egoera desberdinak izatea, nahizeta itxura batean hizkuntza koofizialak (ka-

talana, euskara eta galiziera) estatus berbe-rarekin bizi diren, bakoitza bere lurraldean.Gainera, horrek kalte egin diezaioke hiz-kuntza horietako itzulpenaren gaineko dis-kurtso teorikoaren garapenari, sistema lite-rarioen garapenari (arlo hori aztertzeramugatuz gero), eta, ondorioz, baita hizkun-tza eta kultura horien normalizazio linguis-tikoari ere.

Zenbait zirkunstantziatan, hizkuntzagutxituen arteko bitartekaritza komunika-zio beharrak eragiten du. Beste zenbaitetan,ordea, Estatua bera ofizialki eleanitza izate-ak biztanleak beti eta derrigor elebidunak ezizateak ekartzen du. Eta beste gauza bat ereerantsi behar diogu horri: lurralde elebidunedo eleanitz batean (ofizialki izan edo ez)finkatutako hizkuntz talde bateko kideekbeste hizkuntza batean hitz egiteari uko egi-tea, nahiz eta beste hizkuntza batzuk jakin.Edozein moduz ere, nabarmen dago botereerlazioak beti izaten direla tartean, eta betibetetzen dutela zerbaiten eginkizunen bat,inolaz ere bazter utzi ezin duguna.

Itzulpengintzako adituentzat, eta berezi-ki hizkuntza gutxituekin aritzen garenon-tzat, arauek duten gauzarik garrantzitsuenada aginte joko batzuk erakusten dizkigutela(testu generoek jartzen dituzten mugak bai-no garrantzitsuagoa). Zenbait tentsio dia-lektikoz ari gara, gizarte eta kultur artekoeskualdaketetan, batetik, eta gizarte bateanbertan, bestetik, gertatzen direnak:

a) Itzulpenaren sorburu eta xede diren kul-turen arteko botere erlazioa; alegia, kul-

154

Senez 30

1. Testuinguru sozio-historikoak itzulpen erabakiei (lexiko aukeraketari, konparazio baterako) nola eragiten dien ikusteko etsen-plu zehatzagoak Alvarez Lugris-ek (2001) eskaintzen dizkigu, Otero Pedrayok Joyceren Ulysses-en zati batzuk galizierara bihur-tzeko itzulpena oinarri hartuta egindako lanean.

tura “indartsuen” eta “ahulen” artekohierarkiak, normalizatutako eta norma-lizatu gabekoen artekoak, historia ida-tzia dutenen eta ez dutenenen artekoak,eta abar.

b) Itzultzailearen eta itzulpenaren sorkun-tzan esku hartzen duten agintari kultu-ral, politiko eta abarren arteko botere er-lazioak; batez ere, itzulpenari abiaraztekoeta/edo itzulpenaren kanona taxutzekopapera jokatzen duten agintariekikoa.

c) Itzultzailearen eta itzulpena jaso dezake-en publikoaren arteko botere erlazioak;egokitzapenaren eta onargarritasunarenarteko aukeraketan oinarritzen direnak,nagusiki.

Gure hizkuntz komunitateari dagokio-nez, aise pentsa dezakegu galizieradunak etagaztelaniadunak ondo uler dezaketela elkaritzulpenera jo gabe ere; baina, itzulpenakhizkuntza bikote horretan duen eginkizunnagusia beste bat da: mendeetan eta mende-etan gutxitutako bertako hizkuntza egitendutenen eskubideak bermatzea. Hemen ezgara hasiko hizkuntza ahul bat berreskura-tzeko bideak zin diren eztabaidatzen. Gureasmoa da galizieradun guztiek normal eginahal izatea beren bizimodua beren hizkun-tzan, eta, jakina, horretan garrantzia handiadu itzulpenak. Beraz, jarduera komunikati-bo batek (itzulpenak, kasu honetan) ez dau-ka, beti eta derrigor, ulermen faltarekin lo-tuta egon beharrik, nahiz eta hori ere izatenden “egoera normal” batean erlazionatunahi izanez gero espainiarra ez beste komu-nitate eta kultura batzuekin.

Kontzientzia historikoa

Berritu dezadan orain, labur bada ere—galizierako itzulpen jokabidea aztertzekoorduan bere eragina baduela iruditzen bai-tzait—, itzulpena, batez ere literatur itzul-pena, zer testuinguru soziokulturaletanegiten den: zer itzultzen den, zer konbina-ziorekin lan egiten den, zer inportatzenden, zer esportatzen den, nork itzultzenduen… Toki handirik ere ez dugu eta, be-raz, ez ditugu prozesu diakronikoan koka-tzeko moduko datu batzuk besterik eman-go. Hori dela eta, beste ikerketa baterakoutziko ditugu ekoizpen berriagoaren gaine-ko iruzkinak, eta baita estatistiken edo tes-tuen azterketa landuagoa egitea ere, nahizeta erabat funtsezkoa iruditzen zaidan on-dorioak atera eta emaitzak itzulpen eskole-tan eta beste arlo batzuetan erabiltzeko bi-dean aurrera egiteko moduko elementuakizateko.

Hala, bada, historiak erakusten digu,galiziar hizkuntzak, izan dituela “normalta-sun” aldi batzuk (XIII. mendean, konpara-zio baterako), dokumentu publikoak eta li-teratura galizieraz egiten zirenak. Galiziarletrek izandako garapenaren mugarri han-dia Portugal lurralde independente eratuzen garai da, XII. mendean penintsulaneratu ziren estatu berrien artean. Gure hiz-kuntzan idatzitako lehenbiziko testuak,gordetzen ditugunak, XIII. mendearen ha-sierakoak dira. Galizieraz idatzitako litera-turaren loraldirik handienaren ondoren(Erdi Aroko maitasun, laguntasun nahiz ise-ka kantigen ondoren), prosan idatzitako tes-tuak izan ziren, erlijiozkoak eta didaktiko-ak; baina, Gaztela eta Leongo monarkiarenpresioak ez zuen prosa autoktonoa garatze-

156

Senez 30

ko biderik utzi, eta, hala, galizierako itzul-pena testu historiko eta narratibo batzueta-ra murriztu zen, harik eta XV. mendeanGaztelako kulturak ordezkatu zuen arte(Noia, 1995).

Erdi Aroaren azkenaldian hasi zen espai-niera Galizian sartzen, baina XIX. mendeabitartean oso jende gutxik erabiltzen zuen:goiko mailetako jendeak, kanpotik etorrita-koak, batzu-batzuk. Galiziako kulturariketa hizkuntzarik eramaten ez zuen atzerrikonoblezia finkatzeak ikaragarri errotu zuengaztelaniaratzeko prozesua, eta galiziera era-bilera idatzitik kanpo geratzea ekarri zuen,gaztelania eta portugesa ez bezala. Hala, fin-katze eta kodetze bidean sartu ziren haiek,eta, ondorioz, “kultur hizkuntza” bihurtu.Galiziera, berriz, ahozko erabilerara murriz-tuta geratu zen.

Horrenbestez, galizieraren kodea erabi-lera txikiago baterako jota geratu zen, lagu-narterako eta baserri ingururako, eta ahoz-ko literatura besterik ez zuela. Gordetzendiren itzulpen testu apurrak izatea gaztela-niazko eta latinezko obretara jo beharrakekarri zuen, jendeak ez zekizkielako bi hiz-kuntza horiek (Crónica Troiana eta Crónicade Castilla, adibidez); edo, bestela, herrial-deko hizkuntzan idatzitako literatura batenberri uzteak (Crónica de Santa María deIria, konparazio baterako).

Hala, XV. mendetik XIX. mendera bi-tartean, lehen zuen batasuna galtzen ari zenhizkuntza izatera mugatu zen galiziera; ezzegoelako zentralizatuta, ez hizkuntzaren al-detik (literaturan landu gabea zelako), ezgeografiaren aldetik (gune politiko bat faltazen, hizkuntz eredu bat prestatu eta ezarri-ko zuena), ez eta gizartearen aldetik ere(hizkuntzaren bulgarizazioa). Horiek horre-

la, espainiera bihurtu zen hizkuntza ofizialbakarra, ondorio guztietarako, nahiz etajenderik gehienak galizieraz hitz egiten zuenartean ere. Egoera horrek eragin du espai-niera hiriko hizkuntzarekin, kulturaren,aberastasunaren eta aurrerabidearen hiz-kuntzarekin lotzea; eta galiziera, berriz, he-rrixka galduetako hizkuntzarekin, ezjakin-tasunaren, pobreziaren eta atzerapenarenhizkuntzarekin lotzea.

Orain gutxi arte (XIX. mendera arte),horixe izan da galizierara ez itzultzeko arra-zoia, baserri-aldeko hizkuntza izatea etakultur hizkuntza ez izatea jotzea, nahiz etasalbuespen batzuk badiren, interes partiku-larrek eraginak (esate baterako, Horaziorenbertsio bat (1885), Anacreonteren Odak(1897) edo Eneida-ren IV. liburua, Virgilio-rena); eta horregatik, denbora kostatu zaioberriz ere hizkuntza landua izatea.

Galiziera, beraz, hizkuntza gutxitua da,gutxiespen sozial handia nozitu duena, XX.mende guztian erabiltzaile mordo handiagaldu duena eta, batez ere, utzikeria handiaizan duena joan den mendeko azkenekoberrogeita hamar urteotan belaunaldien ar-teko transmisioan. Frankismoak, galizierajarduera publikotik, hezkuntza sistematiketa masa komunikabideetatik kanpora uz-teko politika erabiliz, eta baita Galiziakonekazaritza pixkanaka-pixkanaka beheraetortzeak ere, areagotu egin zuten, lehenazgainera, XIX. mendearen erdialdera hasizen emigrazioa.

Hala eta guztiz ere, galiziera da Galizia-ko heldu gehienen lehen eta ohiko hizkun-tza oraindik ere; baserri-aldean, adinekopertsonengan, hezkuntza eta lanbide aldetikkualifikazio handirik gabeko jendearenganeta klase baxukoengan sustraituta dagoela-

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

157

ko. Esan dezagun, ordea, azkeneko hogeiurte hauetan erkidegoan izan diren gober-nuek hizkuntzaren normalizazioan izan du-ten politika ofiziala “elebitasun harmoni-koa” esaten zaionaren aldekoa izan dela, etagaztelaniadunen eskubideak defendatzeaizan dutela zeregin nagusitzat, bertako hiz-kuntzaren biziraupena dinamizatzeko kezkahandirik gabe. Beraz, utzikeria eta planifi-katzeko interes falta du administrazioak,atzerakada prozesua gelditzeko ekintza neu-rriak proposatzeko eta ebaluazio irizpideakzehazteko ardura izan behar lukeen admi-nistrazioak.

Hizkuntza gutxitu bateko itzulpenaknormalizazio prozesu planifikatu baten par-te izan behar du, eta prozesu horrek egoerazehatz batetik abiatu behar du, epe jakinbatean betetzeko helburu zehatz batzukizan, hedabide eta ezarpen baliabide ego-kiak eduki eta aldaketa prozesu horri lagun-tzeko moduko lege-arau batzuk izan.

Kontuan izan behar dugu itzulpena be-harrezkoa dela, baina zein eremutan etazenbat ekoizten den, esan dezakegu denadelako hizkuntza normalizazio maila han-dian edo hizkuntza nagusiaren morroi izan-go dela. Esate baterako, hizkuntza nagusitikhizkuntza gutxitura hainbat dokumentuetengabe itzultzen aritzeak adieraz dezakehizkuntza gutxituak oraindik ere ez duelanahikoa eredu propio bizitza publikokonahiz pribatuko arlo guztietan erabiltzeko.Eta, beste aldera, hizkuntza gutxitutik hiz-kuntza nagusira itzultzea, eta, batez ere,beste hizkuntza nagusi batzuetara itzultzea,hizkuntzaren egoeraren adierazgarri positi-boa da, zeren, esanahi baitu hizkuntza gu-txituaren hiztunek beren hizkuntzaren mu-gen gainetik ere erabiltzen dutela hura,

beste hizkuntza batzuetako hiztunek aintza-kotzat hartzen dutela hizkuntza gutxi ho-rrek bere izaera bat izatea, hizkuntza nagu-siaren mende ez dagoen izaera.

Itzulpen politikak

Itzulpenak xede hizkuntzako literatursistemaren garapenean hartzen duen tokiaikerketa eremu bikaina da, hizkuntza har-tzailearen sisteman paper konplexua eta era-gilea jokatzen du eta.

Itzulpena sormen ekintzatzat jotzen ba-dugu (manipulatzaile ere bai zenbaitetan),informazio iturritzat, literatura sistemareneta hizkuntz nahiz kultur sistemaren era-kundeek estrategikoki erabiltzen duten gu-netzat, aurreko itzulpenekin lehia egitekoahalegintzat, testuarteko irakurketa berri-tzat eta beste literatur sistema batzuekinlehia egin eta, era berean, uztartzen den deazpiegituratzat, xede sistemaren azterketariere ekin egin beharko diogu: zeinek eta nolaerabakitzen duen zer itzuli, zein diren testukanonikoak eta zer eginkizun duten haieknormalizazio prozesua irudi sozialak sortze-ko baliabide gisa zilegiztatzeko, sistema be-rritzea eta horrek zer paper duen identitatenazionala izaten laguntzen duen baliabidemoduan.

Kapitulu honen hasieran adierazi dugunbezala, bitartekariak hartutako erabakiakbaldintzatu zituzten zirkunstantziak bila-tzea, edota inposatu zaizkion baldintzak bi-latzea, funtsezkoa da itzulpena mugatu du-ten aurretiazko arauak zein izan direnjakiten saiatzeko. Alde horretatik, testuakberak nahiz itzulpen politika aukeratzekoorain asko ez dela jarritako prozesuaren be-

158

Senez 30

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

159

rri labur-labur ematea besterik ez dut egin-go atal honetan.

Gaur gaurkoz, ez dugu erregistro zehatzbat, galizierazko itzulpenari buruzko da-tuak biltzen dituena2, eta erregistro horiizan arte, Hezkuntza Ministerioak edo bes-te erakunde batzuek eskaintzen dizkigutenISBNren datu biltegietara jo beste erreme-diorik ez daukagu, edo, bestela, gure hiz-kuntzan izan den sorkuntza eta itzulpen la-naren gaineko informazioa biltzeko kezkahartu duten beste erakunde batzuen datute-gietara3.

Itzulpenaren ikuspegi labur bat erakus-teko orduan, oso baliagarri izan zaizkigu G.Constenla-k Viceversa aldizkarian (1995-2000) nahiz Anuario de estudios literarios ga-legos urtekarian (1995-2001) bildutako da-tuak, bai eta hark berak gidatu eta gurefakultatean defendatutako karrera amaiera-ko lan baten emaitzak ere, hain zuzen ere1953tik 1997ra galizieraz argitaratutakoitzulpenen gaineko lanarenak (Rubio1999). Hala, datuek erakusten digutena daGalizian izan den itzulpen ekoizpenik han-diena 1993tik aurrera izan dela, hizkuntza-ren normalizaziorako legea (Lei de Norma-lización Lingüística) argitaratu zenetikaurrera, alegia. Laurogeita hamahirutik au-rrera gora egin zuen ekoizpenak, baina1998az geroztik, beherako bidea hartuzuen, eta kezkatzeko moduan hartu ere.Ikerketa horretan ikusten da, halaber, haur

eta gaztetxoentzako argitalpenak direlaburu merkatuan, eta orain ere hala segitzendu horrek. Bestetik, kultura aldetik hizkun-tza nagusiaren mende egotea dela eta, testuitzuli gehienen sorburu hizkuntza, pentsa-tzekoa den bezala, espainiera da, eta askoztestu gutxiago dira ingelesetik, frantsesetik,alemanieratik, italieratik edo portugesetikitzulitakoak. Datu esanguratsua eta interes-garria da —aztertzeko modukoa—, Estatu-ko hizkuntzen arteko itzulpenak ugaritzea,nola inportazioak hala esportazioak, nahizeta testu horietako asko espainierara ereitzultzen diren, eta, beraz, lan bera erkide-goko bi hizkuntzetan topa dezakegun, mer-katu berean lehian.

Index Translationum-ek4 itzulpenarengaurko ikuspegiaz eskaintzen dizkigun da-tuek erakusten dute espainieratik eta espai-nierara egindako itzulpenen inportazio etaesportazio kopuruak lehengoan segitzenduela, beste hizkuntza batzuetatikoak bainoaskoz handiagoak direla, alegia.

Galizieraz egiten diren itzulpenen auke-raketa, oro har, merkatu arrazoien araberaegiten da, eta horiek, argitaletxeen arteko

2. Zientzia eta Teknologia Ministerioak dirulaguntza bat eman digu proiektu hori egiteko gure unibertsitatean. Ikerketaren xedea1980tik 2005era bitartean galizieraz egindako itzulpen guztien fitxak egitea da.

3. Cf. Biblioteca de Literatura Infantil e Xuvenil (BLIX) en: http://www.filix.org/traduccion/ versions.html. Kontsulta eguna:2003ko irailaren 10a.

4. [http://databases.unesco.org/xtrans/xtra-form.html]. Kontsulta eguna: 2003ko irailaren 10a.

akordioen edo argitaletxe talde handien era-bakien baitan egoten dira, eta baita egile etaitzulpen eskubideen baitan ere. Gure litera-tur sistemak defizita du oraindik ere atzerri-ko hizkuntzetatik datozen lanetan. Gehienitzultzen diren lanak, salbuespen bakan ba-tzuk kenduz gero, “literatura klasiko uni-bertsala” esaten zaion sailekoak dira, egileeskubiderik ez dutenak —merkeago itzul-tzen direnak, beraz— eta espainierara itzuligabe daudenak. Horrela, “literatura uniber-tsaleko egile handien” lan txikiak izaten di-tugu zenbaitetan, literatur sistema anakro-niko eta arrarotu bat eratzeko bidea besterikekartzen ez duena.

Gure sistema azkeneko hogei urte haue-tan baino gehiagoan inportazio eta esporta-zio aldetik beti betikoan segitze horren arra-zoiak batez ere liburuaren sektorea etabertako hizkuntza dinamizatzeko arduraduten erakundeek eman dioten laguntza es-kasari egotzi behar zaizkio. Galizieraz izanden ekoizpena eta Estatuko beste hizkuntzabatzuetan izan dena (katalunieraz izandena, esate baterako) alderatu beste lanik ezdago hori ikusteko. Laguntza falta horreketa argitaletxeek gaur egungo lanak gurehizkuntzara itzulita argitaratzeko izaten di-tuzten arazo ekonomikoek ekarri dutena dapanorama bertsua izatea joan den mendea-ren hasieratik gaur arteko guztian, hau da,egile batzuek, batere plangintzarik gabe etainoren ahalegina besteren mesederako jarri-ta, gure hizkuntzari izen ona emateko inte-resgarritzat jotzen zituzten lanak itzultzenzituzten garaitik hona.

Lehen ere adierazi dut itzultzen dena au-keratzeak zer ondorio dakarren sistemaren-tzat. Antzeko kasu da, eta literatura itzulia-ren egoera aztertzeko oso interesgarria, haur

eta gaztetxoen literaturarena. Dena dela,aurren-aurrena jakin behar dena da zeri esa-ten diogun haur eta gaztetxoen literaturatestu bat hizkuntza batetik beste batetara al-datzen denean, noiz eta nola egiten denitzulpen hori (edo bertsio-egokitzapena) la-nik gehienetan, zer eduki aldatzen den ba-tetik bestera, eta, faktore ekonomikoek pro-zesu guztiari eragiten diotenez, zer itzultzenden, zein hizkuntzatatik (gehien-gehiena es-painieratik eta zerbait Estatuko beste hiz-kuntzetatik, lehen esan dugun eran), eta,azkenik, zer dakarren itzulpenak haurrennahiz sortzaileen pentsamendua eratzeko.

Horrela, bada, asko zehaztu gabeko etaera askotako irizpideen arabera itzulitakolanak ditugu. Hala ere, denen ala denen as-moa normalizatzea da, baina emaitza da“irakurlearen testu erreferentziak kolokajartzeko” (Cruces 1993: 63) bidea hobetoematen dutela bestetarako baino, eta guremugetatik kanpora sortzen denaren “nor-maltasunari” jarraitu nahi dion jende gehie-na literatura itzulia batez ere espainieraz ira-kurtzera eramaten duela.

Beraz, esan dezakegu azkeneko urtehauetan ez dela aldaketa handirik izan. Ga-lizierarako itzulpenaren lehenbiziko ekinal-di hartan, itzultzeari ekin zioten intelektua-len asmoa hizkuntzaren autoestimualortzen saiatzea zen, kanpoan balioestea lor-tuta eta gure inguruko kulturetan antzeko-tasunak eta parekotasunak bilatuta.

Hemeretzigarren mendetik aurrera, gureiragana berreraikitzeko kezka zuten histo-rialariek galiziar aberriaren sortze mitotzatjo zuten Galiziaren ustezko identitate zelta.Irlanda eta zeltismoa gure izate kulturalaeratzeko erreferentzia elementuak ziren,nola politikan hala erregionalismoaz geroz-

160

Senez 30

tik ageri zen nazio askatasunaren aldeko bo-rrokaren ereduan, bai kultur etsenplu gisa,bai jarraitu beharreko eredu gisa. Antzerkiirlandarraren kasua da Irmandades da Falaantzerki mugimendu abertzalearen erakus-garri bat, hogeiko hamarraldiaren azkenekourteetan hasi eta Gerra Zibilaren hasieraarte izan zena.

Alde horretatik, Xeración Nós mugimen-duko egileek, batez ere Vicente Riscok,Atlantiko, Nordiko aldera, klasikoaren kon-trako aldera jo zuen inspirazio bila; gaztelarzentralismoa eta mundu mediterraniar-kla-sizista albo batera utzita. Eta giro intelek-tual horretan kokatu behar dira 1931n Nósaldizkarian argitaratu ziren itzulpenak. Vi-cente Riscok itzuli zituen kapituluek Breo-gan erregearen eta Mil-en semeen bizimo-dua kontatzen dute, Irlandaren historiamitikoa Iberiar Penintsulakoarekin lotzenduten kapituluak, hain zuzen, EduardoPondal-ek ere erabili zuen gai bera. Gali-ziartasunaren ikuspegitik, galiziar kulturakmundu zeltarrarekin, kultura nordiko etaatlantikoarekin bat egiten duelako ideia fin-katzeko balio du sormenak eta itzulpenak,gailen zen kultura mediterraniar eta espai-niarrarekin batere zerikusirik ez zuen kultu-rarekin, alegia. Itzulpena, beraz, Irlandakzuen erakarpen haren adierazgarri batgehiago zen, eta erakarpen haren barruanzegoen Yeats, Synge edo Joyce bezalako fi-gurekiko interesa ere.

Testuen intentzioa bihurritu eta emai-tzari “galiziar” kutsu handiagoa ematea zenaraua, bai lexiko aldetik, bai egitura aldetik,bai deskribapenen aldetik eta baita bestealde batzuetatik ere; eta, batez ere, ihes egi-tea gaztelaniaren antza zuenari (benetakoa-ren antz handiagoa zuen testu bat lortzea).

Baita gaztelaniazko formekin bat zetozengalizierazko formak bazter utzi eta sinoni-mo, arkaismo edo behar ez ziren asmakeriakhartzea ere haien tokian. Horretaraino! Unehartan, izan ere, hizkuntza berreskuratzekoitzultzen zuten, eta beste ezerk ere ez zionaxola. Galiziartasunaren ideia politikoei ja-rraitzea beste helbururik ez zen, eta harenmende jartzen zen sorburu testua ere; arra-zoi politikoak eta ideologikoak gailentzenziren beste jokabide guztien gainetik. Siste-ma ahulak izaten dira, oro har, gehien har-tzen eta gutxien bereizten dutenak, eta kan-poko edozein elementu sartzen zaionliteratura batek pixkanaka-pixkanaka gal-tzeko arriskua du.

Gaurko egoera ere ez da asko aldatu: es-portatu baino gehiago inportatzen da, etagaztelaniatik itzultzen da asko, hizkuntzagatazka saihestu eta itxura batean depen-dentzia konplexua kenduko dugulakoanhorrela. Diglosiaren alderditik, adieraz de-zakegu arbuiatu egiten dela, kontzientekiarbuiatu ere, hizkuntza ahularen kulturaidentifikatzen lagun dezaketen zeinuakdenboran bilatzeko bide horretan hizkuntzaindartsuak gidatu edo eramango duen lite-ratur sistema.

Hala, nahiz eta ahaleginak egiten direnbeste kultura batzuetatik datozen lan garai-kideak aukeratzeko, eta itzultzen aritzen di-renak, sortzaileez gainera, gure unibertsita-teko Filoloxía e Traducción fakultatean ikasiberri duten profesionalak diren, guk ikus-ten dugunez, gure literatur sistema itzulpe-naren bidez normalizatzeak balio sinbolikoadu oraindik ere. Jardun arau aldetik, aurre-ko urteen aldean badela nolabaiteko aldake-ta bat iruditzen zaigu, baina lanak aukera-

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

161

tzeko irizpiderik eza dela ematen du irizpi-derik ohikoena orain ere.

Galierazko literatur itzulpenaren jokabi-deak duen ezaugarria eginkizun eta elemen-tu ezberdineko zenbait ikuspegi izatea da.Alde batetik, bada ikuspegi bat espainierazidatzitako literatura mehatxutzat daukana,atzerriko literaturatzat ikusi nahi lukeena,nahiz eta espainieraz idatzitako literaturarenpresentzia etengabea den eskolatik uniber-tsitatera bitarte guztian, eta literatura ho-rren kodeak eta ereduak idazketara eta ira-kurleen prestakuntzara pasatzen direntxiki-txikitatik. Bada beste ikuspegi batatzerrikoa erlatibotzat irudikatzen duena,gurearen antzekotzat jotzen den atzerritzat.Portugal litzateke bat (nahiz eta aurreiritzibatzuk badiren harekiko ere). Bada ikuspe-gi solidario bat ere, gutxi goiti-beheiti gure-aren analogotzat jotzen diren sistema atze-rritarrekikoa (Kataluniarekikoa edo EuskalHerriarekikoa, adibidez, baina baita “exoti-kotzat” izendatzen diren urrutiko toki ba-tzuetako literaturekikoa ere). Eta, azkenik,bada beste ikuspegi bat “literatura handi-tzat” jotakoei begiratzen diena. Harremaninportanteak dira, zentzu batean izaten di-renak eta oraindik ere interesa dutenak, ja-rrerak eta modalitateak zerbait aldatu direnarren eta, hala, kanpo alderako itzulpen ba-tzuk ere (gutxi) badiren.

Orain hamar urte egin zuen ikerketan,Susana Crucesek zioen (1993: 61) 1982tik1989ra bikoiztu egin zirela galizierazko ar-gitalpenak eta itzulpenak, “pero a proporcióndas traduccións mantense constante, o quequere dicir que o sistema non parece deman-dar un maior número de importacións”.Itzulpenen argitalpenak behera egiteko joe-raren arrazoia garai hartan ekoizpen propio

gehiago izatea funtsezkotzat jotzea izan dai-teke (eta garai horretan gaude orain ere),eta, akaso horregatik izango zen, ez zen sis-tematikoki inportatu beharrik. Baina, lau-rogeita hamargarrenaren hamarraldian hasizen atzerakadak jarraitu egin du gaur arte,eta, hala, inportazio prozesua, baina batezere esportazioarena, estutasun handiak pa-satzen ari da. Eta, denok dakigun bezala, bi-zirik jarraitu nahi duen edozein literatur sis-temarentzat inportazioa bezain beharrezkoada esportazioa.

Egoera normalean den sistema batek ezdauka txikientzako literaturaren itzulpenetikbakarrik bizitzerik, ez eta sormenetik baka-rrik ere. Galizieraz irakurtzeko sustapen fal-ta (eta ez gure lurralde fisikoan bakarrik), es-kolan baino arlo gehiagotan gainditu beharda, eta sortzen diren denbora berean eskatuliteratur lanak. Baina, lan bat argitaratzekoedo itzuli ahal izateko dirulaguntza beharizateak (geroz eta txikiagoa den dirulagun-tza), eta norberaren hizkuntz eremutik kan-pora ere ezagutarazteko behar diren hedabi-deak ez izateak (edo ez baliatzeak), askomugatzen dituzte normalizazio aukerak.

Lanak aukeratzeko orduan argitaletxeekoraindik ere halako anarkia batekin jokatze-ko arrazoia erakundeek sektoreari laguntzagarbi bat ez ematea da. Hartara, administra-zioak eutsi egiten dio sortzen dena edo itzul-tzen dena kontrolatzeko beste bide bati ere.Horrela, ez du aurrera egiteko biderik uzten,handitu egiten du galizierazko kultur ekoiz-penekiko axolagabekeria duen irudipena etamuzin egiten dio bere erantzukizunari, eta“boluntario eta hizkuntz ekintzaile” taldebaten esku segitzen du erantzukizun horrek,sistemaren periferian dagoen talde batenesku.

162

Senez 30

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

163

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Álvarez Lugrís, Alberto. (2001). Estilística comparada da traducción. Proposta metodolóxica eaplicación práctica ó estudio do corpus TECTRA de traduccións do inglés ó galego. Vigo: Ser-vicio de Publicacións da Universidade de Vigo.

Constenla Bergueiro, Gonzalo. (2001). “Traduccións para o galego en formato libro duranteo ano 1999”. Viceversa. Revista galega de traducción, 6: 321-328.

Constenla Bergueiro, Gonzalo. (2003). “Traducción literaria: na procura da normalizaciónque non chega”. Anuario de estudios literarios galegos, 2001: 285-293.

Cruces Colado, Susana. (1993). “A posición da literatura traducida no sistema literario gale-go”. Boletín Galego de Literatura: 9-65.

Fernández Fernández, Áurea. (1995). “O papel da traducción no sistema lingüístico e literarionacional: o ámbito galego”. Grial 128: 541-554.

García González, Marta. (2001). “La traducción de lenguas minorizadas en comunidades bi-lingües y multilingües”. En Actas do V Congrès Internacional de traducció Interculturalitat itraducció: les llengües menys traduïdes. (CD-Rom).

Garrido Vilariño, Xoán Manuel. (2005). “Texto e paratexto. Tradución e paratradución”, Vi-ceversa. Revista Galega de Tradución, 9/10: 31-39.

Montero Küpper, Silvia. (2002). “Anmerkungen zur galicischen Übersetzung von Max undMoritz”. Kulturelle Regionalisierung in Spanien und literalische Übersetzung. Studien zurRezeption deutschsprachiger Zinder— und Jugendliteratur in den zweisprachigen autonomenRegionen Katalonien, Galicien, Baskenland. Hamburg: Peter-Lang-Verlag.

Montero Küpper, Silivia. (2004). O comportamento traductivo do alemán ó galego. Análise datraducción dos verbos modais alemáns. Tese de Doutoramento depositada na Biblioteca daFacultade de Filoloxía e Traducción da Universidade de Vigo. (Argitaratu gabea).

Noia, Mª Camiño. (1995). “Historia da traducción en Galicia no marco da cultura europea”.Viceversa 1: 13-62.

Rubio Puga, Mª Luz. (1999). As traduccións publicadas en lingua galega dende 1953 ata 1997.Karrera amaierako lana, Vigoko Unibertsitateko Filoloxía e Traducción fakultateko liburu-tegian gordea. (Argitaratu gabea).

Toury, Gideon. (1995). Descriptive Translation Studies and Beyond. Amsterdam/Philadelphia:John Benjamins.

Zabaleta, Jesús M. (2002). “Traduction et normalisation linguistique”. Senez 24: 181-191.

164

Senez 30

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

Hizkuntza gutxituen arteko itzulpenaren prozesuaItzulpenaren Ikerketan aztergai beregaintzat hartutaaztertu behar ote den gogoeta eginez ekin diogu arti-kuluari.

Nire ustez, oso garbi dago bitartekotza egoerakez direla inoiz berdinak izango hizkuntza eta kulturaguztientzat; ekonomia, historia, soziologia nahiz po-litika aldetik dauden diferentziek baldintzatu egitendituztelako harreman kultural guztiak, nahiz eta hiz-kuntza gutxituen arteko itzulpena besterik izan ez.Horren erakusgarri da Estatu espainiarrean bertanere egoera desberdin askoak izatea, itxura batean hiz-kuntza koofizialak (katalana, euskara eta galiziera)estatus berberarekin bizi diren arren, bakoitza berelurraldean.

Hala, galizierarako itzulpengintzaren historiarigainbegiratu txiki bat eman eta gero, datu batzukematen ditu ikerketa honek, gure ustez galdera eraba-kigarri batzuei erantzuteko modua ematen dutenak;esate baterako, zer itzultzen da? (zer inportatzen daeta zer esportatzen da?), noiz?, nola?, zein konbinazio-rekin lan egiten da?, nork itzultzen du?... Azkenik,esan dezagun badugula proiektu honi segida ematekoasmoa, itzulpen jokabidea testu itzulietan oinarriturikaztertzekoa.

La traducción de las culturas minorizadas.El caso del gallego

El artículo comienza con una reflexión sobre la nece-sidad de analizar el proceso de traducción entre len-guas minorizadas como un ámbito de estudio inde-pendiente dentro de los Estudios sobre Traducción.

En mi opinión, está bien claro que las situacionesen las que se produzca la mediación lingüística nuncavan a ser las mismas para todas las lenguas y culturas,porque las diferencias económicas, históricas, socioló-gicas, ideológicas y políticas condicionan todas las re-laciones culturales, aunque sólo se trate de traducciónentre lenguas minorizadas. Prueba de ello es que, in-cluso dentro del Estado español, donde aparentemen-te las lenguas cooficiales (catalán, eusquera y gallego)conviven con el mismo estatus dentro de sus respecti-vos territorios, las situaciones son bien diferentes.

Tras un breve repaso histórico al panorama de latraducción hacia el gallego en los últimos tiempos, elestudio ofrece datos que permiten responder a ciertaspreguntas que consideramos claves sobre qué se tra-duce (¿qué se exporta y qué se importa?), cuándo,cómo, con qué combinaciones se trabaja, quién tra-duce, etc.. Pensamos en darle continuación en un fu-turo a este proyecto con el análisis del comportamien-to traductivo a partir de los propios textos traducidos.

Hizkuntza gutxituetako itzulpena. Galiziera

165

La traduction de langues minoritaires. Le galicien

Nous avons commencé l’article en nous livrant à uneréflexion sur la nécessité - ou pas - d’étudier le proces-sus de traduction entre langues minoritaires dans lecadre de la Recherche sur la Traduction en tant quesujet d’étude indépendant.

A mon avis, il est très clair que les situations demédiation ne seront jamais identiques pour toutes leslangues et cultures ; parce que les différences qui exis-tent sur le plan économique, historique, sociologique,ou encore politique, conditionnent l’ensemble des re-lations culturelles. Nous en avons un exemple en Es-pagne même où les situations sont multiples et diffé-rentes, même si en apparence les langues cooficielles(catalan, euskara et galicien) sont régies par un mêmestatut, chacune dans son territoire.

Ainsi, après avoir jeté un rapide coup d’oeil surl’histoire de la traduction en galicien, cette recherchefournit quelques données qui, à notre avis, apportentdes réponses à certaines questions déterminantes ; parexemple, que traduit-on ? (qu’importe t-on et qu’ex-porte t-on ?), quand ?, comment ?, avec quelles com-binaisons travaille t-on ?, qui traduit ?… Enfin, di-sons que nous avons l’intention de poursuivre ceprojet et d’étudier le comportement de la traductionen se basant sur les textes traduits.

Translation from/into minority languages.The Galician case

The article starts with the author’s thoughts about theneed to analyze the process of translation betweenminority languages as an independent field of studywithin Translation Studies.

In my opinion, it’s quite clear that situations inwhich linguistic mediation occurs are never going tobe the same for all languages and cultures, becauseeconomic, historical, sociological, ideological and po-litical differences have a bearing on all cultural rela-tionships, even though all that is involved is transla-tion between minority languages. The proof of this isthat, even within the Spanish State, where apparent-ly the languages which share official status (Catalan,Euskara and Galician) live on an equal footing withSpanish within their respective territories, the situa-tions are quite different.

After a brief historical review of translation intoGalician in recent times, the study offers data whichprovide answers to certain questions which we con-sider key ones, i.e. what is translated? (what is export-ed and what is imported?) – when? – how? – whatcombinations are worked with? – who translates? etc.We are thinking of taking this project further in thefuture by analyzing translational behaviour using ac-tual translated texts.