HOD
Click here to load reader
-
Upload
axota-team -
Category
Documents
-
view
216 -
download
1
description
Transcript of HOD
HEZTEKO OBJEKTU
DIGITALA
Jclic HOD
EGILEAK:
Jon Saavedra
Xabier Sancho
Ainhitze Ruiz
Urko Zabala
IKT. TXOSTENA AXOTA TEAM
2
AURKIBIDEA
1. Izenburua…………………………………………………………………..….3
2. Katalogazio-ezaugarriak………………………………………………….…..3
a. IKT maila……………………………………………………….……..3
b. Tipologia………………………………………………………..……...3
c. Orientazio didaktikoa………………………………………………....3
3. Testuingurua………………………………………………………………......3
4. Helburu didaktikoak………………………………………………………….4
5. Oinarrizko konpetentziak…………………………………………………….4
a. Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak……………….4-5
6. Edukiak……………………………………………………………………….5
7. Orientazio metodologikoa……………………………………………………5-6
8. Ebaluazio irizpideak…………….……………………………………………6
IKT. TXOSTENA AXOTA TEAM
3
1 Izenburua: Gorputz-atalak eta organoak
2 Katalogazio-ezaugarriak
IKT Maila
Maila ertaina: Jclick izeneko programa estandarraren bitartez sorturiko
ariketak dira eta ez programak ezta ariketak ere ez dute aparteko
zailtasunik adierazten
Tipologia: Ikasketa objektua, esparru berdin baten barnean kokaturiko
ariketak ezberdina dira, non helburu didaktiko berdinetan kokaturik
dauden.
Orientabide didaktikoa
Ikas objektuaren sailkapena: Ebaluazio prestaketa.
Multzokatzea: Binaka edo hirunakako jarduerak.
Formatu teknikoa: Htlm-a.
3 Testuingurua:
3. zikloan kokaturik dauden ariketak dira. Gure ustez egokiagoa da 5. Mailako
ariketak izatea, zailtasun maila ez baita oso handia. Gorputz atalak lantzeko jarduerak
dira, ikasleak informazioaren barneraketaz eta organoen garrantziaz konturatu diren ala
ez ikusteko balio dutenak. Era berean ebaluaketa aurretiko ariketak dira, prestakuntza
gisa balio dutenak. Horrez gain, aplikazio hau euskaraz egina dagoela ikusirik, esan
genezake euskara ikasteko material didaktikoa dela.
IKT. TXOSTENA AXOTA TEAM
4
4 Helburu didaktikoak
Komunikazioaren lanketa
o Taldean eginiko ariketak izanik, besteen erantzunak errespetatzea.
o Erantzun koherenteak ematea, argudioak erabilirik.
Egiten dena zentzuz egitea
o Ariketetan jarrera onaren erabilpena izatea
o Ariketak jolas gisa ez hartzea
o Ordenagailuaren erabilpen egokia egitea
Ikasitakoa plazaratzea
o Definizioen barneraketa
o Hiztegiaren eta irudien erlazioa
Gorputz-atalen garrantziaz ohartzea
5 Oinarrizko konpetentziak
o Euskaraz mintzatzea
o Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia
o Informazioaren lanketaren bidez konpetentzia digitala edukitzea
o Ikasitakoaren adierazpena
o Zientziarako eta teknologiarako oinarrizko konpetentzia
Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak
o Kudeaketa eta garapen pertsonala
Oinarrizko hardware-a erabiltzen jakitea
Eduki multimediekin egin daitezkeen azaleko egitekoen sorkuntza
Materialak sortzeko garaian, IKT-en ahalmena ulertzea
IKT. TXOSTENA AXOTA TEAM
5
o Didaktika, pedagogia eta curriculuma
IKT-en bidezko ikaskuntza bultzatzea
Konpetentzi hauen lanketa eskola nahiz eskolaz kanpo
Ikaskuntza esperientzien diseinu, praktika eta ebaluazioa ikasleek
IKT-en araberako dituzten interesak kontutan harturik.
Hiritartasuna
IKT-ekiko erabilera zein jarrera egokiaren bultzada
6 Edukiak
Giza gorputzeko atalen ezagutza
Giza organoen ezagutza
7 Orientazio Metodologikoak
Ariketa hauek egin aurretik, ikasle taldea bilduko genuke eta objektu digital bat edo
programa batekin lan egingo genukeela esango genieke, horretarako ordenagailu gelara
joanaz. Bertan binakako zein hirunakako taldetan jartzeko esango geniekeelarik.
Behin informatika gelan, azalpen txiki bat ematea izango litzateke egokiena, jada
ematen ari garen gaia amaitu dugula esanaz eta hauek ebaluazioa prestatzeko ariketak
direla aipatuz. Horretarako, jolas moduko jarduera batzuk prestatu ditugula esango dugu
eta baita ez direla jolasteko esan, baizik eta ikasteko eta ikasitakoa hobeto barneratzeko.
Era berean, materiala zaintzeko esango diegu.
Behin hau eginik, proiektorearen laguntzaz, bost ariketak erakutsiko genizkieke eta
bakoitzean egin behar dena azaldu.
1. Ariketan: Hizki sopa bat dugu eta bost gorputz organo aurkitu behar dituzue.
2. Ariketan: Honakoan puzzle bat dugu eta irudiak parekatu behar dituzue.
3. Ariketan: Beste hau berriz ordenatzeko puzzlea duzue.
4. Ariketan: Honakoan definizioen lanketarako jarduera bat duzue.
IKT. TXOSTENA AXOTA TEAM
6
5. Ariketan: Azkenengoa ere puzzle bat duzue, non birika irudikatu behar
duzuen.
8 Ebaluazio irizpideak
Arloarekiko
o Giza gorputzeko atalen ezagutza
o Giza organoen ezagutza
o Definizioen barneraketa
o Taldeko lanak egiteko erakutsitako ardura eta taldekideekiko
errespetua
IKT-ekiko
o Programaren erabilpen zuzena
o Internetaren doako erabilpena
o Teklatuaren, saguaren zein pantailaren zainketa eta erabilpen zuzena.