HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS … · 3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa...
-
Upload
nguyendung -
Category
Documents
-
view
221 -
download
0
Transcript of HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS … · 3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa...
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN ZIRKUITUETARAKO IKS eeM
OINARRIZKO GIDA OHAR GARRANTZITSUA:
Internet Explorer da nabigatzaile estandarra, sistemaren funtzionamendu egokia bermatu daitekeenarekin. Nahiz eta nabigatzaile hau erabili, arazoak sortzen badira
desplegableekin frogatu honako hau:
Herramientasen (goiko aldean menuak agertzen ez badira sakatu F10), “Configuración
de Vista de Compatibilidad-en” barruan euskadi.net gehitu eta Agregar botoia sakatu
beheko laukizuzenera pasatzeko. Aldaketa hau egin eta gero, IKS eeM-ko saio berria hasi eta arazoak konpondu direla frogatu.
1. SARRERA
Hondakinen lekualdatzeari dagokion dokumentazioa IKS-eeM sistemaren bidez egin ahal izateko
beharrezkoa da aldez aurretik altan ematea oinarrizko datuak zentroaren mailan (jarduera garatzen den lekua: produkzio-instalazioa, tailerra, lantegia, zentro operatiboa, eraikuntza-lana,…),
identifikazio datuak (erakundea, zentroak eta harremanak) eta hondakinen dokumentuen
teletramitaziorako beharrezko poltsak ( prozesuak, hondakin-ez arriskutsuak, baimenak eta
garraiolariak) bezalakoak.
Horretaz aparte, kudeatzaile-zerrenda EGIA, EGD edo AGD zentroko poltsan zentro horren
izenean arituko den erakundea aukeratu, beharrezkoa bada.
1. Identifikazioa datuak (Erakundea, zentroa eta Harremanak)
Bloke hauetan eguneratzen ditugu kokapen sozialari dagokionak (erakunde datuak ) eta
zentro operatiboarenak ( jarduera garatzen den lekua eta kokapen sozialarekin bat etorri
daiteke).
Gure zentro operatiboaren harremanak ere altan ematen ditugu, adibidez hondakinen kudeaketa dokumentuetan (onarpen eskaera, onarpen dokumentua edo segimendu eta
kontrol dokumentua) agertuko den pertsona arduraduna. Gure zentro operatiboak
Ingurumen identifikazio zenbaki bat izango du, NIMA eta horren menpe informazio eta datu
guztiak egongo dira.
2. Zentroaren poltsak
Poltsen blokean dokumentuetan agertuko diren datuak sartzen dira ( baimenak edo
erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera, hondakinak jasotzeko kontratatu den
garraiolaria, hondakinak sortzen dituzten prozesuak eta sortutako hondakinak).
2.1. Prozesuen poltsa
2.2. Hondakin ez-arriskutsuen poltsa
2.3. Garraiolarien poltsa
2.4. Baimenen poltsa
3. Kudeatzaile zerrenda EGIA zentroko (Entidades de Gestión de la Información
Ambiental), EGD (Entidades de Gestión Delegada (Hondakin ez – arriskutsuen
kudeatzaile baimenduak)) eta Agenteak (AGD)
Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek
sortzen duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren
dokumentuen blokean erantsi behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde
ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan
argitaratutako eredua jarraituz.
3.1. kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa
3.2. Ahalduntze xedapena beteta zentroari erantsi.
Behin prozesu hauek eginda, gure EGIAk, hondakinen kudeatzaileak (EGD) edo Agenteak
(AGD) IKS eeM sistemaren bidez ordezkatutako datuetara sartu ahal izango dira (EGD-ren
kasuan bakarrik hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile bakoitzeko Onarpen Eskaerari lotutako datuetara) eta horrela sortu ahal izango du hondakinen lekualdatzeari dagokion
dokumentazioa.
Baimendutako kudeatzaileak (EGD), EGIAk edo AGDk berezko informazio sistema badu,
berdin sortu edo jaso ahalko du bere sistematik aipatutako dokumentuak.
2.- ERAKUNDE, ZENTROAK, HARREMANAK ETA POLTSEN DATUAK OPERATIBA.
2.1.- ERAKUNDEAREN, ZENTROAREN ETA HARREMANEN OINARRIZKO DATUAK.
Sistemara sartzean lehenengo aldiz, komenigarria da gure erakundearen eta zentroaren oinarrizko
datuak egiaztatzea. Horretarako, “Erakundeak eta zentroak” izenekoaren barruan “Erakundeak” ezkerreko menuan klikatuko dugu, eta pantaila horretan “Bilatu” botoia sakatuko dugu gure
erakundea aurkitzeko.
Behin gure Erakundea aurkituta, datu sozialak birpasatuko ditugu eta beharrezkoak direnak
eguneratuko ditugu “Aldatu” botoiaren bidez.
Behin Erakundearen datuak eguneratuak izan, “Zentroak” aukera beheko nodoan (beltzez)
klikatuko dugu zentroaren datuetara sartzeko, bere dagokion NIMArekin.
OHARRA: Zure zentroa EAE-tik kanpo kokatuta baldin badago, zure Autonomi Erkidegoko Ingurumen Sailburuak eman beharko dizu NIMA. NIMA hori eman eta gero korreo bat bidali
beharko diguzue [email protected] helbidera IKS-eeM sisteman aldatzeko.
Erakundeetan egindako eragiketa berdina egingo dugu, Zentroaren datuak birpasatuko ditugu eta
“Aldatu” botoiaren bidez beharrezkoa dena aldatuko dugu.
Behin eguneratuak Erakundearen eta Zentroaren datuak, beheko “Harremanak” nodoa
aukeratuko dugu. Honetan, altan emango ditugu beharrezkoak diren harremanak, erakundearen
hondakinen dokumentuen pertsona arduraduna adibidez.
Sartzen garen lehenengo aldia bada, oraindik ez dugu harreman bat ere ez sortuta izango, beraz,
“Sortu” botoia sakatuko dugu.
Bigarren pantaila bat agertuko da harremanen informazioarekin eta berriz “Sortu” botoi sakatuko
dugu.
Hirugarren pantaila honetan sartuko ditugu harremana edo harremanen beharrezko datu guztiak,
bat baino gehiago sartu behar badugu.
Behin datu hauek beteta izan, “Gorde” botoia sakatuko dugu.
Orain, harremana sortuta daukagula, erakundean betetzen duen rola emango diogu.
Eta “Gorde” botoia sakatuko dugu.
Harremana sortuta daukagunean “Itzuli” nodoari emango diogu.
2.2.- ZENTROAREN POLTSAK
Zentroaren poltsak atala honetan, altan emango ditugu sortutako hondakinak, hondakinak sortzen
dituzten prozesuak eta hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak sortu ahal izateko
beharrezkoak diren datu gehiago ( baimenak edo erregistroak, hondakinak sortzen dituen jarduera,
lekualdatzeak egingo dituen garraiolaria, nagusiki).
Pantaila honetara ezkerreko “e-DMA” menutik “Zentroaren Poltsen Kudeaketa” izenekotik ere sar
gaitezke.
Pantaila honekin lan egin ahal izateko, goiko aldean beti aukeratua izan behar dugu gure zentroa.
NIMA eta Izenaren datuak hutsik agertzen badira, bilaketa egin beharko dugu, “Izena-ren”
eskuinean agertzen den luparen bidez.
2.2.1.- Prozesuen poltsa
Hondakin guztiak prozesu batean sortuak dira, beraz, hondakina sortu baino lehen, hori sortzen
duen prozesua sortu behar dugu.
Aurreko kasuetan bezala, “Sortu” botoia sakatuko dugu.
Prozesua altan eman ahal izateko, lupari emango diogu.
Taulan 10.000 kode baino gehiago daudenez, emaitza gehiegi daudela esango digu eta, horregatik, bilaketa egin beharko dugu bai kodearen bidez, bai deskripzioa egokiaren bidez. Gu hondakinen
sortzaileak garenez, prozesu sortzaile bat aukeratu beharko dugu ( B09000 eta B10999 artean ez
dagoena, hauek prozesu kudeatzaileak baitira).
Horretarako, egiten den jarduerari lotuta dauden kodeak aukeratuko ditugu. Eraikuntzaren
kasuan, (adibidean adierazten den moduan) eraikuntzaren arloan parte hartzen duen prozesua
zehazteko badago B11200tik B11299ra doan tartea. Adibidean aukera bat kontuan izan da, baina
Ondoren deskripzioa beteko dugu eta “Gorde” botoiari emango diogu.
Behin prozesua gordeta, prozesu gehiago sortu ditzakegu beharrezkoak badira edo pantailatik
irteteko “Itzuli” sakatuko dugu.
2.2.3.- Hondakin ez-arriskutsuen poltsa.
Atala honetan altan emango ditugu dokumentuetan agertuko diren hondakin ez-arriskutsuak.
Pantailan agertuko zaigu lehenago sortu dugun prozesua eta behean “Eguneratu” botoia, sakatuko dugu.
Beti bezala, “Sortu” botoia sakatuko dugu.
Pantaila honetan hondakinaren beharrezko datuak beteko ditugu (horretarako hondakinaren
datuak dituen dokumenturen bat behar dugu: baimena, Onarpen Dokumentua edo orain arte
egindako hondakin ez-arriskutsuen Segimendu eta Kontrol Dokumentuak).
Datuak betetakoan, “Gorde” botoia sakatuko diogu.
Behin lehenengo zatia gordeta edukita, posible da hondakinari Tratamendu Sistemak edo MTDs
lotzea, baina ez da beharrezkoa. Prozesua bukatuta daukagunean, berriz “Gorde” botoia klikatuko
dugu.
Ondoren, berriz “Sortu” botoia sakatu dezakegu hondakin gehiago altan emateko edo “Itzuli”
nodoa klikatu irteteko.
2.2.4. Garraiolarien poltsa
Puntu honetan hondakinak jasoko dizkiguten garraiolariak aukeratuko ditugu, bai gure kudeatzailearen ibilgailuak edo lekualdatzeaz arduratzen den beste baimendutako hirugarren
batenak.
OHARRA: Guk, sortzaileak izateaz gain garraiolariak baldin bagara, altan eman beharko dugu
informazio guztia garraiolari moduan dagokion gida jarraituz.
Gainontzeko ataletan bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.
Pantaila honetan zuzenean idatzi dezakegu Garraiolariaren NIMA (ezagutzen badugu) eta
Tabuladoreari eman datuak agertzeko, edo, bestela, lupari eman bilatzeko.
Azkenengo aukera hau jarraitzen badugu, buskadoreak erregistro gehiegi daudela esango digu, garraiolari kopuru handia dagoelako datu-basean. Beraz, bilaketa egiteko irizpideren bat adierazi
beharko da, garraiolariaren IFZ edo Sozietatearen izena adibidez.
Adibidez, Erakundearen datuak desplegatu ditzakegu eta bilatu nahi dugun enpresaren izenaren
zati bat edo osoa (edo IZK edo beste edozein datua) jarri dezakegu, eta “Bilatu” botoia sakatu.
Adibide honetan suposatu da Zentro Sortzailea Garraiolaria ere badela.
Behin aurkituta, nahi dugun garraiolaria aukeratuko dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu.
Azkenik aukeratutako garraiolaria gordeko dugu “Gorde” botoiaren bidez.
Beti bezala, garraiolari gehiago sortu ditzakegu “Sortu” botoiaren bidez edo hortik atera “Itzuli”
nodoari esker.
2.2.5. Baimenen Poltsa Beharrezkoa da Hondakinen Kudeaketa Zerbitzuarekin indarrean izatea Hondakin Ez
Arriskutsuen Produktoreen Erregistroan izena ematea gure hondakinak kudeatzera bidali ahal izateko.
Sartuta daukagun kontsultatzeko “Baimenen Poltsan” atalean sartu gaitezke.
“Bilatu” botoia sakatuko dugu sartuta daukagun begiratzeko.
Altan emanda egongo balitz, baimena kontsultatzerakoan, orokorrean hurrengo pantailan agertzen diren datuak izango lirateke:
Baimen edo erregistro hori altan emanda egongo ez balitz sisteman hurrengo pantaila hau agertuko
litzateke:
Zati hontan bi aukera izango genuke:
1.- “Hondakin ez arriskutsurako Produktoreen erregistroa” paper formatoan burututa baldin
badaukagu:
Kasu hontan “Sortu efektiboa” botoiean sakatu eta dagokien datuak bete beharko dira.
Lehenengo “Baimen administratibo mota” adierazi beharka da lupa sakatuz , eraikitzen den leiho
berrian kode bat aukeratu beharko dugu.
WN33 – Hondakin ez arriskutsuen sortzaileen erregistroko inskripzioa kodea bilatzen dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu
Hurrengo pausu bezela “Baimen kodea” jartzea izango da hurrengo formatoarekin:
“NIMA-RnP” (Adibidea : 2000078105-RnP)
Ondoren falta diren datuak beteko beahrko ditugu eta “Gorde” botoia sakatu.
2.- Ez dugu Baimena kodea:
Baimen kodea lortzeko eskaera egin beharko dugu “e-environment” “e-DMA Eskaera”
moduluaren bidez:
Eskatzen diren datuak beteko ditugu eta “Jarraitu eskaerarekin” botoia sakatuko dugu:
Ondoren http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-
4892/eu/contenidos/informacion/resid_no_peligrosos/eu_1005/declaracion.html webgunean
argitaratutako “Hondakin ez-arriskutsuak sortu izanaren adierazpena” eranstea eskatuko da.
OHARRAK * 22/2011 Legea kontsultatzeko hurrengo webgunean sartu gaitezke: http://www.eper-euskadi.net/eper_euskadi/eper_listados/aviso_c.htm
Derrigorrezko dokumentuak eransten ditugun mementuan.
Aktibatuko litzaiguke “Dokumentuak sendotzea” botoia eta igota zutabea beteko zaigu OK batekin
ondo igo badira.
Gordeko genuke eta “Aldatu” expedientea sakatuko genuke eskaerarekin jarraitzeko.
Agertuko zaigun hurrengo pantaila Deklarazio Arduratsua izango da eta horretan derrigorrez
zenbait informazioa bete behar da:
3. Puntua (Jarduera): Hondakin ez arriskutsuen sortzailea) 4. Puntua (Ingurumen erantzukizuneko asegurua)
Eta aukerako beste informazioa (bakarrik badagokigu):
5. Puntua (Jarduera gauzatzeko beharrezko ingurumen erantzukizuna estaltzeko kontratua)
6. Puntua (Beste egiaztatze erlazionatu batzuk)
7. Puntua (Betekizunak betetzen direla egiaztatzeko agiriak)
Hurrengo pantailak helbide elektronikoa eskatuko digu eta eskaera aurkeztuko genuke.
Azkenengo urratsa sinatzea da, Idazkiko leiho bat agertuko zaigu, PINa eskatuko digu eta ondo
bidaltzen denean, inprimatu dezakegun edo pdf-n deskargatu dezakegun bidaltzearen egiaztagiria agertuko zaigu.
Momento honetan, espedientea “e-environment/ e-dma Solicitud”- tik a “e-environment/ Mis
expedientes”-ra pasatuko da.
Behin eskaera bidalita, badago administrazioaren partetik erantzun bat jasotzeko epe maximo bat.
Hurrengo egunean baimena kontsultatu dezakegu “Zentroaren Poltsen Kudeaketa” atalera sartuz “Baimenen Poltsa-ren” barruan eta “Bilatu” botoia sakatuz.
3. KUDEATZAILE-ZERRENDA EGIA, AGD EDO EGD ZENTROKO POLTSA
Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako dokumentuak egiteko, hondakinen lekualdatzeek sortzen
duten dokumentazioa, goiko zerrendako edozein erakundeari ematen bazaio ordezkaritza, apartatu
honetan erakunde hori aukeratu behar da. Horretaz gain zentroaren dokumentuen blokean erantsi
behar da ordezkaritza ematen duen erakundea eta erakunde ordezkariaren arteko ahalduntze xedapena, www.eper-euskadi.net helbide elektronikoan argitaratutako eredua jarraituz.
Horretarako eta adibidetzat nire hondakin ez-arriskutsuen kudeatzailearen aukeraketa hartzen
badut, hurrengo hau egin beharko dut sisteman nire kudatzaileak nire datuetara sartu ahal izateko
eta, era berean, hondakinen lekualdatzerako beharrezkoa den dokumentazioa egin ahal izateko.
(Funtsean EGIA eta AGD aukeraketa berdin egiten da).
3.1. EGD poltsa
Bere kudeatzailea aukeratu beharko du “Kudeatzaile-zerrenda EGD zentroko poltsa” atalean,
“Zentroaren Poltsen kudeaketaren” barruan.
Beti bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.
Pantaila honetan, zuzenean gure kudeatzailearen NIMA sartu dezakegu (ezagutzen badugu) eta
tabuladoreari emango diogu, edo, bestela, lupari emango diogu bilatzeko.
Bilaketa luparen bidez egitea aukeratzen badugu, lupari emandakoan dagokion erakundea
aukeratuko dugu eta “Hautatu” botoia sakatuko dugu.
Ondoren, gure kudeatzailea (EDG) gure izenean lan egiten hasiko den data eta LOPDri ondo deritzogula markatuko dugu. Azkenik “Gorde” botoia sakatuko dugu.
Prozesua bukatutakoan, beti bezala EGD kudeatzaile gehiago sortu ditzakegu edo leiho horretatik
irten gaitezke “Itzuli” nodoaren bidez.
3.2. Ahalduntze xedapena beteta zentroari erantsi
“AHALDUNTZE XEDAPENA” bi aldetatik behin beteta, eskaneatu beharko dugu eta zentroaren
barruan sartu beharko dugu. Horretarako, zentroen pantailara sartu beharko gara eta gure zentroa bilatuko dugu “Bilatu”
botoiaren bidez.
Pantailan gure zentroa daukagunean, “Dokumentuak” nodoa sakatuko dugu.
Beti bezala, “sortu” botoia sakatuko dugu.
Dokumentuari dagozkion datuak beteko ditugu eta hori erantsiko dugu “Examinar” botoia
aktibatuz.
“Examinar” botoiak eramango digu gure disko gogorratik ahalduntze xedapena aukeratzea
ahalbidetzen digun esploratzailera.
Behin dokumentua gordeta, dokumentu gehiago sortu ditzakegu edo bertatik irten gaitezke “Itzuli”
nodoaren bidez.