Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016...

7
Hondakinak Gure ardura Hondakinak Gure ardura! SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO KANPAINA 2015-2016 ikasturtea LH LH

Transcript of Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016...

Page 1: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

HondakinakGure arduraHondakinakGure ardura!

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKOIKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO KANPAINA

2015-2016 ikasturtea LHLH

Page 2: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2

1 Sarrera orokorra

Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa ezinbestekoa dela agerian geratzen da, eta oso ondo daki hori Sasieta Mankomunitateak, bere sorreratik jorratu duen atala baita. Baina hainbat sektoreetan dagoen informazio gabeziak ingurumen arazoei aurre egitea edo arazoan positiboki eragitea eragozten du. Esparru honetan instituzioak, orokorrean biztanleriari zuzenduriko informazioa eta formakuntza jarraitua mantentzen arduratu behar dira, baina baita ikasleriari ere, berauek izango baitira etorkizuneko gizartearen sektore garrantzitsu bat, eta beraz, sektore gako bat.

Sasieta Mankomunitateak gai honi zuzendutako lan eta esfortzu asko egin izan ditu, eta proposamen honekin laugarren aldiz gauzatu nahi du ikastetxeetan hondakinen inguruko kanpaina bat, “Hondakinak, gure ardura!” lemapean. Azpimarratu beharra dago aurreko hiru kanpainetan ikastetxeek izan duten partaidetza maila erabatekoa izan dela. Kanpainaren proposamena luzatu zitzaien ikastetxe guztiek hartu zuten parte, eta horrek argi uzten du ikastetxeek hondakinen inguruan duten interesa, zein hiri-hondakinen prebentzioan eta birziklaketan oinarritutako kultura sustatzearen beharra, bertako ingurumen arazoetako bat gainditzeko.

Ikasle zein irakasleentzat suposatzen duen lan-kargaren inguruan esan beharra dago, ez zaizuela lan gehigarri askorik luzatzen. Izan ere, hezitzaileak ikastetxeetan egongo diren momentuan landuko da gaia batez ere, nahiz eta unitate didaktikoak proposatu ondoren edo aurretik landu ahal izateko.

2 Helburu orokorrak

Kanpaina honetan lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira:

• Hiri-hondakinen inguruko ezaguerak zabaltzea, hiri-hondakinen inguruko prebentzioa (murrizketa eta berrerabilpena) azpimarratuz, birziklapena ahaztu gabe.

• Hondakinen sorreran norberak duen garrantziaz, hondakinek suposatzen duten arazoaz, eta guztiok konponbidean dugun protagonismoaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

• Partehartzaileengan estimulu bat sortaraztea, jokabide-ohituren aldaketa eman dadin, honek bere ingurune hurbilean hondakin gutxiago sortzea lagunduko du.

• Hondakinen sorrera gutxitzeko moduak eta sortzen diren hondakinen berrerabilpena ezagutaraztea eta sustatzea.

• Partaideen artean, ingurumenarekiko orokorrean eta bereziki hiri-hondakinen birziklapenaren aldeko jarrerak sustatzea.

• Ikasleria, irakasleria eta familia, hau da eskola-elkarteak, gizarte-partehartzean suspertzea, kontzienteki parte hartzen duten ingurumen kultura berriaren bozeramailea eta eragile biderkatzaile bihurtuz.

Page 3: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 3

3 Hartzaileak

Ingurumen hezkuntza kanpaina honen hartzaile zuzenak Sasieta Mankomuniateko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko maila bateko (ikastetxe bakoitzak aukeratuko duena) ikasle, irakasle eta gurasoak zarete.

Lehen Hezkuntzan guztira, 22 ikastetxe, 38 ikasgela eta 774 ikaslek hartu dezakezue parte “Hondakinak, gure ardura!” kanpaina honetan.

IKASTETXEA IKASLE KOPURUA IKASTETXEA IKASLE KOPURUAAita Iparragirre 31 Joxe M. Barandiaran 19Aitxuri 16 La Salle Legazpia 53Alkartasuan Lizeoa 49 La Salle San Jose 50Andramendi ikastola 20 Laiotz 23Balentzategi 19 Lardizabal 26Domingo Agirre 34 Murumendi 60Fray A. Urdaneta 68 Olaberria 11Gainzuri ikastetxea 45 San Andres 13Haztegi ikastola 45 San Benito 57Itsasondo Herri Eskola 8 Ugaro 24Jakintza ikastola 61 Zumarraga-Urretxu ikastola 71

IKASTETXE KOPURUA: 22 IKASLE KOPURUA: 774

4 Prozedura

Kanpainaren aurkezpena ikastetxeetara 2 deialdi ezberdinetan garatuko da:

• Ordiziako Berritzegunean Urriaren 22an kanpainaren aurkezpena egingo da Sasietako Mankomunitateko ikastetxeetako zuzendariei.

• Bestetik, Goierriko eta Urola Garaiko Eskolako Agenda 21ko koordinazio bilerak ere aprobetxatuko dira koordinatzaileei kanpainaren berri emateko. Bilera hauek Azaroaren 10ean izango dira goizeko 09:00etan eta 10:45etan hurrenez hurren.

Izen-ematea Sasieta Mankomunitateko web gunean zintzilikatutako formulario baten bidez egingo da. Edozein informazio osagarri edo zalantzak argitzeko, aholkularitza telefonoa aktibo egongo da kanpainak irauten duen bitartean: deitu 943.67.02.49 telefonora edo idatzi [email protected] helbide elektronikora.

Izen-ematea egin eta ikastetxe bakoitzak arduradun bat izendatu beharko du. Ondoren arduradunei, behin-betiko egutegia (eguna eta ordutegia zehaztuz) bidaliko zaio eta Sasietako web gunean zintzilikatutako material didaktikoa lantzeko gonbita ere iritsiko zaizue. Materialaren lanketa, ekintzen aurretik edo ondoren egin daiteke, gaiari jarraitasuna emanez.

Parte hartzen duten ikastetxeetara jarduera bakoitza baino egun batzuk lehenago telefonoz deituko da beraien parte-hartzea gogoratu eta azken xehetasunak (ordutegiak, gela, gimnasioa, patioa...) finkatzeko.

Hezitzaile taldea ikastetxera iritsi eta ordubeteko iraupena duten 2 saio garatuko dituzte talde bakoitzarekin.

Ebaluaketari ere garrantzi handia eman nahi diogu eta irakaslegoari kanpaina bukatu ostean, kanpainaren inguruko antolaketa, hezkuntza-lana, garatutako ekintzak, erabilitako metodologia, kanpainaren eraginkortasun maila, asebetetze maila eta hobetzeko proposamenen inguruko inkesta betetzeko eskatuko zaio, hau ere webgunean zintzilikatua egongo da.

Page 4: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 4

5 Kanpainaren garapena

Ondoren deskribatzen diren 2 saioak (bere jarduera eta materialekin) kanpaina zuzenduta dagoen Mankomunitateko Lehen Hezkuntzako 38 gelatako bakoitzarekin garatuko dira.

Lehen jarduera gelan bertan edo areto nagusian garatuko da eta bigarren jarduera aldiz, patioan edo gimnasioan, suertatuko den eguraldiaren arabera

5.1 Jarduerak

5.1.A. LEHENENGO JARDUERA:

5.1.A.1. Zabor gutxiago sor dezakegu!

Saio hau jolas-konferentzi batekin hasiko ginateke. Helburua, power point aurkezpen baten bidez prebentzioaren eta hondakinen sorreraren inguruko gakoak ematean letzake, bai erosketak egiterako garaian (ontzi familiarrak, produktu solteak, kontzentratuak…) bai ohiko joera-ohituretan ere (norberak konpostatzea, opari, festa eta aisialdi-denbora, askari, mailegua…). Aurkezpenean hondakinen kudeaketak garrantzi gehiena duten bi atalak landuko dira bereziki: murrizketa eta berrerabilpena. Aurkezpenak 30 minututako iraupena izango du.

5.1.A.2. Zabor poltsan zer ote?

Atal honek 15 minutuko iraupena izango du eta lan praktiko bat egingo da, horretarako gela lau taldetan banatuko da eta talde bakoitzari zabor poltsa bat entregatuko zaio, honekin batera gaikako lerro bakoitzaren kolorea duten fitxa borobil batzuk ere emango zaizkie. Fitxa hauek mahai gainetan zabalduta jarri beharko dituzte eta pixkanaka zabor poltsatik hondakinak ateratzen hasiko dira: beirazko tarroa, edalontzia, plastikozko eta metalezko ontziak, brikak, tapoiak, bildukiak, papera, kartoia, janari hondarrak (hauek ontziratuta egongo dira), pilak, olioa, gerriko bat. Hauez gain errefuxa ere egongo da eta hau baztertuta utzi beharko dute. Behin zabor poltsa hustu dutela eta hondakin guztiak sailkatuta dituztela zuzenketa egingo da hezitzailearen laguntzarekin.

5.1.A.3. Egia ala gezurra?

Atal honek 15 minutuko iraupena izango du eta taldeka egingo da. Aurreko ataleko materiala jaso ondoren taldekide guztiei CD bat emango zaie, baina honek alde batean berde koloreko pegatina bat izango du irrifar batekin (EGOKIA) eta beste aldean gorri koloreko pegatina bat izango du triste aurpegiarekin (DESEGOKIA). Arbel digitalean esaldi batzuk jarriko dira (banan bana jarriko dira) murrizketa, berrerabilpena eta birziklapenaren inguruan eta taldeak esaldia irakurriz egokia den edo ez erabaki beharko du. Horren arabera CD-a altxatuz dagokion aurpegi erakutsiko dio hezitzaileari (esaldia egokia/desegokia da). Bost esaldiekin metodologia berdina errepikatuko da eta bukaeran talde bakoitzeko zabortxo puntuak kontatuko dira garailea zein den jakiteko.

Hiru atal hauek amaitu ondoren lehenengo jarduera bukatutzat emango da.

5.1.B. BIGARREN JARDUERA: JOLASTERA

Bigarren jarduera honek aurrekoaren antzera, ohiko saio baten iraupena izango du, hau da 60 edo 55 minutu ikastetxearen arabera, eta antzararen jolasean oinarritzen da. Ezaguna den jolas hau gogorarazten duen plastikozko panel bat egongo da lurrean.

Antzararen jolasaren antzera, ikasleak taldeka antolatu eta dadoa botatzen dute, helburu nagusia bukaerara lehenak iristea izango delarik. Ohiko antzara, kanpainako kanpainako irudiagatik ordezkatua izango da. Horrelako lauki batean erortzeak, itxura bereko beste lauki batetara eta berriro botatzea baimenduko die. Bidean 4 koloretako laukiekin egingo dute topo ikasleek; turkesak prebentzioaren (murriztu-berrerabili) inguruko galderak izango dira; horiak, lerro horiaren ingurukoak; berdeak gaikako bilketaren ingurukoak eta arrosak gainditu beharreko proba ezberdinak. Jolasean aurrera egin ahal izateko, galdera hauen erantzun egokiak asmatu beharko dituzte.

Bidean zehar talde bakoitzak era berean lau jolas ezberdin burutu beharko ditu: “Erosketak egitera! Gure aukerak garrantzia du., “Berbizi. Berrerabiliz bizitza luzatu” eta “Non dago nire bikotea” gaikako bilketa orokorrari buruzko jolasa.

Page 5: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 5

5.1.B.1. Erosketak egitera! Gure aukerak garrantzia du.

Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin kopuruan. Jolas honen bitartez, supermerkatu batean murgilduko dira eta erosketa zerrenda bat izango dute zer erosi jakiteko. Apaletan produktu ezberdinak izango dituzte aukeran. Gogoan hartu beharko dituzte aurrez gelan, aurkezpenean erabilitako gakoak.

Behin erosketa egin ostean, hartutako produktuen hondakinak pisatu egingo dituzte, sortutako hondakin kopurua ezagutzeko.

5.1.B.2 Berbizi. Berrerabiliz bizitza luzatu.

Saski eta fitxa batzuen laguntzaz, ikasleei hondakina izan daitekeen elementu baten argazkia erakutsiko zaie eta beraiek saskietan dauden fitxen artean hauen berrerabilerak topatu beharko dituzte. Jolasa oso dinamikoa da eta berrerabileraren inguruan hitz egiteko aukera ematen du ikasleekin.

5.1.B.3. Non dago nire bikotea?

Jolas hau domino bat izango da, fitxak esne brikekin eginda egongo dira eta brik bat fitxa bat izango da. Brik bakoitzaren gainean irudi bat egongo da itsatsia eta irudi honek alde batean hondakin bat izango du eta bestean bilketa lerro bateko kolorea. 30 bat fitxa izango dituzte guztira eta dominoko fitxa guztiak jartzea lortu behar dute hondakina dagokion bilketa lerroarekin elkartuz. Mota guztietako hondakinak agertuko dira baina batez ere edukiontzi horian zalantzazkoak diren adibideak jarriko dira: laranja sarea, hortzetako eskuila, metalezko tapa, aerosola, CDa, jostailua, boligrafoa, pintzak, biberoia, taperra, sartagiak…Honela jolasa bukatzen dutenean lerro horian zituzten zalantzak argitutzat emango dira.

Ekintza bukatzeko eta kanpaina burutu denaren oroigarri gisa, orma irudi bat egingo da, murriztu, berrerabili eta birziklatu hitz gakoak kokatuz. Orma irudi hauek gelan jarri ahal izango dituzte.

5.2 Unitate didaktikoak

Irakasleei eta ikasleei zuzenduriko unitate didaktikoak prestatuko dira. Ikastetxe guztiek hezitzaileek egindako bisita aurretik edo ondorenean ikasle zein irakasleen materialak lantzeko aukera izango dute. Material guztia era digitalean eta pdf betegarriak erabiliz izatea proposatzen da inprimatze lanaren kostua eta paper kontsumoa murrizteko. Horretarako material hezigarria sortzeaz gain era digitalean landu ahal izateko aukera luzatuko da. Materiala Sasieta Mankomunitateko web orrian ezarriko da bertatik hartzeko eta gelan lantzeko.

Irakasleriari zuzenduriko materiala: Gaiaren inguruan orokorrean eta ikasleekin materiala lantzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du.

Ikasleriari zuzenduriko materiala: Material teoriko-praktikoa da. Oinarrizko kontzeptuak: murrizketa, berrerabilera, etxeko konpostajea...ezagutzeko lan-fitxa.

5.3 Aholkularitza zerbitzua

Kanpainan zehar, edozein galdera, iradokizun edo zalantza argitzeko, deitu 943. 67.02.49 telefonora edo idatzi [email protected] helbide elektronikora.

5.4 “Etxean ere” familiei zuzendua

Garrantzi handia eman nahi izan diogu ikaslearen inguruari. Hori dela eta, kanpaina ikastetxeetan dagoen bitartean Lehen Hezkuntzako partehartzaile guztiek eskutitz bana bidaliko dute beraien etxeetara, beraien eskuz idatzia, DIN A3 formatua bitan tolestua.

Euskarri honetan, koloretan, etxerako eta familiari zuzenduriko gaiaren inguruko informazioa agertuko da batetik, eta bestetik, ikasleak, familia zuzendutako “gutuna” egongo da, non, ikasleak, kanpainaren bidez ikasitakoak ezagutaraziko dizkion familiari; denok baitugu hondakinen arazoan erabakigarritasuna.

Page 6: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 6

5.5 Egutegia

IKASTETXEA HERRIA EGUNA ORDUTEGIA TALDEA JARD.

UGARO LEGORRETA AZAROAK 13 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

ITSASONDO ITSASONDO AZAROAK 13 14:00-15:0015:00-16:00

AA

12

FRAY A. URDANETA ORDIZIA AZAROAK 16 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

111

AZAROAK 17 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

222

AITA IPARRAGIRRE IDIAZABAL AZAROAK 16 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

LAIOTZ SEGURA AZAROAK 17 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA ZUMARRAGA AZAROAK 18 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

111

AZAROAK 19 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

222

ANDRAMENDI IKASTOLA BEASAIN AZAROAK 18 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

GAINZURI URRETXU AZAROAK 20 09:00-10:0010:00-10:5511:20-12:15

ABD

111

AZAROAK 23 09:00-10:0010:00-10:5511:20-12:15

ABD

222

BALENTZATEGI GABIRIA AZAROAK 20 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

SAN ANDRES ORMAIZTEGI AZAROAK 23 14:00-15:0015:00-16:00

AA

12

MURUMENDI BEASAIN AZAROAK 24 09:45-10:4511:15-12:15

AB

11

AZAROAK 24 14:15-15:1515:15-16:15

AB

22

DOMINGO AGIRRE LEGAZPIA AZAROAK 25 09:45-14:4511:15-12:15

AB

11

AZAROAK 25 14:15-15:1515:15-16:15

AB

22

Page 7: Hondakinak Gure arduraGure ardura! LH.pdf · 2015-10-22 · Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 2 1 Sarrera orokorra Ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa

Hondakinak gure ardura! 2015-2016 ikasturtea I 7

LA SALLE LEGAZPIA ZUMARRAGA AZAROAK 26 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

AZAROAK 26 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

ALKARTASUNA LIZEOA BEASAIN AZAROAK 27 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

AZAROAK 27 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA AZAROAK 30 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

111

ABENDUAK 1 09:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

222

AITXURI HERRI ESKOLA ZEGAMA AZAROAK 30 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

LARDIZABAL ZALDIBIA ABENDUAK 1 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

LA SALLE SAN JOSE BEASAIN ABENDUAK 2 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

ABENDUAK 2 15:00-16:0016:00-17:00

AB

22

HAZTEGI IKASTOLA LEGAZPIA ABENDUAK 4 9:30-10:3011:00-12:00

AB

11

ABENDUAK 4 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

SAN BENITO IKASTOLA LAZKAO ABENDUAK 9 09:00-10:0010:00-11:0011:15-12:15

ABD

111

ABENDUAK 10 08:30-09:3009:30-10:3011:00-12:00

ABD

222

OLABERRIA OLABERRIA ABENDUAK 9 14:15-15:1515:15-16:15

AA

12

JOXEMIEL BARANDIARAN ATAUN ABENDUAK 10 14:15- -16:00

AA

12