HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik...

51
Irakurgaiak HUNKIPENEZKO HARREMANA Norbera eta besteekin nola erlazionatu. Virginia Satir

Transcript of HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik...

Page 1: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Irakurgaiak

HUNKIPENEZKO HARREMANA

Norbera eta besteekin nola erlazionatu.

Virginia Satir

Page 2: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Nire ustetan

Norbaitengandik jaso dezakedan

Oparirik onena

Berak

Ni ikustea

Ni entzutea

Ni ulertzea

Eta

Ni ukitzea da.

Nik, nire aldetik

Eman dezakedan

Oparirik onena

Bestea

Ikusi, entzun, ulertu eta ukitzea da.

Hau gertatzen denean,

Kontaktua lortu dela

sentitzen dut.

Page 3: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

SARRERA Jauna, emaidazu alda ezin ditzakedan gauzak badirela onartzeko lasaitasuna,

alda ditzakedanak aldatzeko adorea,

eta bien arteko diferentzia bereizteko jakituria.

Ezezaguna.

Berrogei urte daramatzat iada munduan zehar bidaiatzen. Honek guztiak milaka pertsona

ezberdinekin kontaktua edukitzeko aukera eman dit. Hauetako asko, euren bizitzako arazoak

zirela eta, laguntza behar zutelako edota, arazo hauek zituztenei hobeto lagundu ahal izaten ikasi

nahi zutelako, nigana hurbildu ziren.

Askotan entzun izan dut: ”Virginia, hainbeste gauza on aurkitzen lagundu zenidan niri,

zergatik ez duzu idazten hori gertatu dadin egiten duzuna azalduaz?

Afektuaren adierazpenaren aurrean, apaltasun sakon bat sentitzen dut. Lanak berak ere

izugarrizko errespetua sortzen dit. Jendearekin, norberak desio zituen aldaketak lortzeko eta

horrek zekartzan arriskuak onartzeko eman behar zituen pausu txikiak antolatzen gau eta egun

ugari pasa nituen. Ordu horiek gogora datozkit.

Honekin batera, aldaketekin bakoitzak zekarren datozen mina eta zalantzari aurre egiteko,

eta autoestima babesteko, jendeari eskaini beharreko arreta eta eduki behar nuen pazientzia oroitu

nituen.

Badakit ezinezkoa dela liburuek pertsona ordezkatzea, baina liburu jakin bat jarrera ireki

batez irakurtzen nuenean, aukera berri batzuk aurkezten zitzaizkidala oroitu nuen, eta aldi berean

hauek nire bizitzan bide berriak uztartzera eramaten nindutela.

Liburu hau modu apal eta zuzen batean idatzi izanak, besteengan emaitza berak lortzeko

aukerak areagotzen ditu.

Hemen aurkezten dena posible denaren muina da, zeina nire iritziz, gizaki guztientzat

baliagarri izan daitekeen.

Zu irakurle zaren horrek, bere edukia aztertu eta zeure buruari aplikatu ahal izango diozu..

Virginia Satir

Page 4: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Kontaktu egiteak ez du esanahi norberak bere tantoa irabazi eta betirako pozik bizitzea; kontaktu

egitea, honestitatez jokatu eta arrakasta eta arazoak modu maitasunez partekatzea da.

Zure osotasuna mantentzeko modua da, zure autoestimaren garapena indartu, eta luzarora,

zeure buruarekin eta besteekin harremanak indartzeko modua ere.

Jakituria honen garapenak bizitza osoko bilaketa suposatzen du, eta gainera, norberarekin

pazientzia handia izatea eskatzen du. Bilaketa honen ardatza norbere buruaren ezagutza eta

besteekin kontaktuan sartzea da.

Gure arazoak hobeto bideratzeko, eta geure buruarekin eta ingurukoekin osasuntsu

egoteko ahalik eta kontakturik beteena eta asegarriena burutzea beharrezkoa da.

“Nire Xedeak” olerkian aurreko hau lortzen nola saiatzen naizen aurkezten dut:

Nire Xedeak

Xurgatua sentitu gabe

maitatu nahi zaitut ,

Epaitu gabe estimatu,

Lotu gabe zuri elkartu,

Eskatu gabe, gonbidatu,

Errudun sentitu gabe, utzi,

Errudun sentiarazi gabe,

Zu kritikatu

Eta mindu gabe lagundu.

Zugandik tratu bera

Jaso badezaket,

Benetan elkar ezagutu genezake

Eta elkar aberastu.

Kontaktua lortzeko bi pertsona elkarrekin eta hiru zati egotea beharrezkoa da. Norbera

bere buruarekin kontaktuan, eta norbera bestearekin kontaktuan.

Page 5: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Ikus dezagun denontzat ezaguna den irudi bat:

Hemendik ordubetera, nola egongo direla uste duzu?

Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna.

Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan eta egoera sozio-

ekonomiko guztietan ikusi izan ditut elkarrizketa honen tankerako egoera ugari. Honek jokabide

patroi orokortu bat dela pentsarazten dit.

Horrek ez du esan nahi jaiotzetik gure geneetan zegoenik; denboran zehar jaso eta ikasi

dugunaren islada baino ez dela baizik.

Honela, jarrera hau lehenago barneratua izan denez, bizitzako alderdi ezberdinetan

aldagaitz suertatuko da. Hala ere, zerbait berria ikasi eta esperimentatzeko prest bagaude, bada

aldaketarako aukerarik.

Kanpo-lkarrizketa: “Zer gertatzen zaizu?” Barne-elkarrizketa:”Jainko maitea! Hain triste dago, ziurrenik zerbait gaizki egingo nuen. Hala ere, benetan maite banindu ez luke horrela egon beharko...”

Kanpo-elkarrizketa: “Ezer ere ez”. Barne-elkarrizketa: “Oso gaizki sentitzen naiz! Ez natzaio batere axola. Maite banindu, galdetu ordez, asmatu egin beharko luke gertatzen

Page 6: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Aurreko irudietan, hitzek informazio erabilgarri gutxi adierazten dute, eta kontaktu

baliagarria egon ordez, erasoa dagoela dirudi.

Norbere barne esperientziak oso ezberdina dirudi kanporatzen denarekiko. Bere barnean,

bakarrik, baztertua eta galdua dagoela dirudi, baldintza hauek aldatzeko itxaropenik gabe.

Elkar maite duten bi pertsonek, elkarrekiko interesa dutenek, nola egin dezakete benetan

sentitzen dutena adierazteko?

Gorputz-kokapenak, elkarri bizkarra emanda alegia, bata zutik eta bestea eserita, egoera

ez-eroso horrek bere horretan jarraitzea bultzatzen du.

Gainera, ziurrenik batak ez du bestea esaten ari denaz ideia argirik. Asmatu egin behar

dute, eta gehienetan gauza negatiboetarantz joko dute. Bi pertsona hauek, elkarri azaltzen dioten

mozorroa soilik ezagutzen dute.

Inork entzutea merezi ez balute bezala jokatzen dute, nolabait eskubiderik ez dutela

sentituko balute bezala. Gehienetan, “Nori axola natzaio?” jarrerara iristen da, eta hau gainean

eramateko zama astunegia da.

Bigarren irudian, egoera bera oso modu ezberdinean aurkezten da.

Lehenik eta behin, bi pertsonak aurrez aurre ezarririk daude, begiak altuera berdinean eta

euren arteko distantzia egokian, horrela aukera hobea baitute elkar eta ikusi eta entzuteko.

Gainera, barnean bizitzen ari direna adierazi egiten dute. Barne sentimenduak, azaldutako

kanpo adierazpenarekin bat datoz. Ez dute mozorrorik behar. Azaltzen duten benetakotasunak

bikotearen afektua agertzen du; “Nori axola natzaio” sentimendurik ez dago. Ez dago bestearen

autoestimarako mingarria den ezer. Agian ezerosotasun pixka bat egongo da. Orain, kontaktu

baliagarri bat lortzera, eta elkarrekin harreman asegarriak eraikitzera zuzendu dezakete euren

energia.

Autoestima mintzen duen guztiak, kontaktu egokia ezartzeko aukerak murrizten ditu.

Xedea, autoestimaren hazkuntza eta zaintza ziurtatzea da, bai norberarentzat eta baita

ingurukoentzat ere. Orduan besteen aurrean jarrera sendo eta trinkoa lor dezakegu.

Besteen autoestima mintzen duten pertsonak, inkontzienteki eta arduragabe dihardute.

Gehienetan asmo txarrik gabeko jokaera bat izan ohi da.

Autoestima gure izatearen muina da eta ezinbestekoa askatasunez bizitzeko. Autoestima

areagotu eta kontaktua atseginagoa egiteko, baliabideak behar ditugu.

Page 7: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Aurrez aurre, begiak altuera berean eta besoak uki daitezkeen distantzia batera daudenean, eta

noski benetan hitz egiten denean (koherentziaz), kontaktua gauzatzeko aukera handiagoa da.

Hau lortzeko bideak ondoko olerkian adierazitako filosofian azaltzen dira:

Ni neu naiz, Mundu osoan ez da inor

Ni bezalakorik,

Badira zenbait pertsona

Alderdi batzuetan nire antzekoak direnak,

Baina inor ez da nire berdina

Oso gaizki sentitzen naiz. Ez du zurekin zerikusirik. Galderarik ez egitea nire pentsamentua irakurtzea nahiko nuke eta horrela sentitzeak lotsa ematen baitit. Neure burua ere ez dut gustuko.

Horrela eserita zaudenean, espresio horrekin oso gaizki sentitzen naiz eta zer pasatu den jakin nahi dut. Zerbait gaizki egin al dut?

Page 8: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Beraz, nigandik irteten den guztia

Benetan nirea da nik neronek aukeratu nuelako.

Nirea den guztia niri dagokit,

Nire gorputza -honek egiten duen guztia barne;

Nire gogamena -bere pentsamendu eta ideiak barne;

Nire begiak -hautematen dituzten irudiak barne

Nire sentimenduak -direnak direlarik, adorea, poza, frustrazioa, maitasuna, desilusioa,

eszitazioa;

Nire ahoa -eta bertatik atera daitezkeen hitz guztiak goxoak, zorrotzak, atseginak, zuzenak eta

okerrekoak direnak ere.

Nire ahotsa -gogorra eta xamurra eta

Nire ekintza guztiak, besteei eta niri zuzendurik daudenak.

Neureak dira nire fantasiak, nire ametsak, nire itxaropenak, nire beldurrak.

Neureak nire arrakasta eta lorpenak, nire porrot eta okerrak,

Neurea den guztia niri dagokidanez,

Ni neu neure buruari estuki lotzera irits naiteke.

Eta hau egitean neure burua maita dezaket,

eta nire gorputzeko zati guztiak onartu.

Orduan, niri dagokidan guztiak

niretzat hoberena dena lortzeko lan egitea bultza dezaket.

Badakit nahasten nauten zenbait alderdi badirela nigan,

eta baita ezagutzen ez ditudan beste batzuk ere.

Baina ni neu ezagutu eta maitatu ahala,

nire nahasmenei

irtenbidea ausardiaz eta itxaropenez topatzeko

eta ni neu gehiago ezagutzeko modua ere bila dezaket.

Besteen aurrean ezagun egiten naizen modua

azaltzen naizen modua eta esan eta egiten ditudan gauzak,

une zehatz batean pentsatu eta sentitzen ditudanak,

hori da NI naizena.

Hau benetakoa da eta momentu honetan nagoen tokia adierazten du.

Page 9: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Lehen azaltzen nintzen modua, esan eta egiten nuenak,

pentsatu eta sentitutakoak aurrerago aztertzean,

bat ez datorrela irudituko zait.

Bat ez datorrena bazter dezaket, eta ados dagoena gorde,

eta baita bat ez datorren hori ordezkatzeko zerbait berria sortu ere.

Ikusi, entzun, sentitu, pentsatu, hitz egin, jokatu egin dezaket.

Baditut bizirauteko tresnak, bestearengana hurbiltzeko,

emankor izan eta

niri ez dagozkidan gauza eta pertsonak

nire mundutik ateratzeko ere.

Ni neure buruari nagokio soilik,

Eta beraz neu balia naiteke.

Ni neu naiz

Eta ni ongi nago.

Olerki honen gaia Autoestima deritzoguna da. “Hain erraza dirudi. Zergatik suertatzen da

hain zaila errealitatean?” dio jendeak.

Orain egiten ari garena denbora luzez egiten dugula gogoan izan behar da. Ezaguna eta

ohikoa da, eta ziurrenik ohitura bilakatu da.

Ohitura guztiak bezala, jokaera automatiko bihurtu direnez, honetaz jabetzeari utzi egin

genion bere garaian.

“Ni horrelakoa naiz” entzuten dut askotan. “Nola aldatu naiteke?”

Ezaguna zaigun hori atzematea zaila egiten bazaigu, are zailagoa izango da, aldaketa hori

mingarria edo ez-erosoa bada.

Gizon batek kartzelan hogei urte egin ondoren askatasuna lortu zuen. Aste gutxi batzuk

kalean zeramatzala, berriz gartzelaratzea eskatu zuen. Arrotzegia egiten zitzaion gartzelatik

kanpoko ingurunea. Nahiago zuen gartzelaren gertutasuna ezaguna izatearen izaera hori. Kasua

oso muturrekoa da noski.

“Dena dela, nola jakin dezaket berria den hori ezberdina izango dela?” Erantzuna: “Ezin

jakin saiatzen ez bazara”.

Page 10: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Nahiz eta jende askok gauza hobeak desiratu, lortzeko aukera ematen zaionean, maiz

ezaguna den horren erosotasunaren aurka borrokatu behar du. Behin ezaguna den horretatik

askatzean, eremu ezezagunean sartzen dela jabetzen doa, gutako askorentzat beldurgarri suerta

daitekeen horretan.

Aldaketaren samina agertzen denean, ezaguna den hori utzi eta ezezaguna den horretara

jauzi egin beharrean ikusten dugu geure burua. Aipaturiko samin edo ez.erosotasun horri herstura

edo egonezina deritzogu.

Autoestimaren garapenak ez du esan nahi beste hanka berri bat sortu behar denik, edota

kolorez, sexuz edo urtez aldatzea, ezta beste guraso batzuk lortzea ere. Gure jarrera aldatu eta

baliabide berriak aurkitu eta lantzea baino ez dugu behar autoestima indartzeko. Denok ditugun

baliabideak bestalde, beraz lor dezakegu.

Behar ditugun tresnak baldin baditugu, hauek ezagutu, ulertu eta erabilera gehitzean dago

garapenaren gakoa.

Aukera berriak onartzeko dugun jarrera zabaltzean autoestimu-sentimenduaren hazkuntza

bultzatzen da, honela, aurkikuntza hauek ondo datozkigun frogatu, eta egoki suertatuz gero,

praktikan jarri eta gureganatu ditzakegularik.

Prozesu honi ekiteko, honako hau sortu dut ...

Bost Askatasunak

Hemen dagoena entzun eta ikusteko askatasuna, egon beharko lukeena, egon zena edo egongo denaren ordez. Norberak sentitu eta pentsatzen duena esateko askatasuna, pentsatu eta sentitu behar lukeenaren ordez. Sentitzen dena sentitzeko askatasuna, sentitu beharko litzatekeenaren ordez. Norberak nahi duena eskatzeko askatasuna, besteen baimenaren zain egon ordez. Zure kabuz arriskatzeko askatasuna, arriskatu gabe eta ziurra denaren bila ibili ordez.

Page 11: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Kongruentzia

Aldatzeak, sentimenduak benetakotasuna eskatzen du lehenik eta behin. Emozioen

benetakotasuna oinarrizkoa da kontaktua ezartzeko. Sentimenduekin benetakoa izateko baldintza

honi kongruentzia deritzot.

Tamalez, nolabaiteko emozio-iruzur joko batetan sartu ohi da jende asko, eta beste zerbait

egon daitekeela ezin da jabetu. Une horretan beharrezkoa egiten ari direlakoan daude, eta

ondorioz, alferrikako sufrimenduan harrapatuta gelditzen dira.

Guztiontzat da posible kongruentzia. Zu zeu zara zure baliabiderik garrantzitsuena; izan

ere, beti baitaramazu zeurekin zeure barne-izatea.

Kongruentziak arriskatzea ere esan nahi du. Arriskatzeak, inoiz egin ez duzun hori egitea

edota beti egin duzuna beste modu batean egitea eskatzen du.

Behin, senar-emazte ezkonberri batzuen artean, emazteak haragi-xerra prestatu eta kontu

handiz bi zatitan moztu eta ontzietan ezartzen ari zela, senarrak nahiko harrituta zera esan zion:

- “Zergatik egiten duzu hori?”

Emazteak, erabateko ziurtasunez zera erantzun zion:

- “Honela prestatzen da, nire amak horrela prestatzen zuen”.

Senarra, sukaldari aditua ez zen arren, ez zegoen emandako arrazoiak konbentzituta, eta

ikertzea erabaki zuen. Bere amaginarrebarengana jo zuen eta haragi-xerra horrela prestatzen

zuela ikusi. Hark ere honela esan zion: “Horrela prestatzen da, nire amak honela prestatzen

zuen”. Zorionez amaginarrebaren ama bizi zen oraindik, eta senarra azkar batean joan zen azken

honen etxera eta gertatzen zena azaldu. Arretaz entzun ondoren, alai eta harriturik zera erantzun

zion: “Alajaina! Horrenbeste jende elikatu behar eta nituen ontziak hain ziren txikiak, haragia zati

txikitan moztu beharra nuela ontzi horietan sartzeko.”

Zenbat denboran jarraitu behar dute haragia bi zatitan egiten ontzi txikietan sartzeko,

nahiz eta orain ontzi handiagoak eduki?

Hasieran, norberak aldatu nahi dituen alderdi horiek, izugarrizko lana eskatzen dutela

dirudi. Hala da izango da batzutan, bat batean edota modu berezi edo azkarrean lortzea espero

denean batez ere. Pixkanaka eta komeni den erritmoan egitea erabakiz gero, orduan errazagoa

egingo da.

Page 12: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Aldakuntzaren gaia lantzerakoan, lau arlo hartzen ditut kontutan:

1. Nola nago ni neure buruarekin? Autoestima

2. Nola azaltzen naiz ni besteen aurrean? Komunikazioa.

3. Zer egiten dut nire sentimenduekin? Nireak al dira edo beste norbaiti al dagozkio?

Nireak ez diren sentimenduak banitu bezala jokatzen al dut, edota benetakoak ez

diren sentimenduak banitu bezala?. Arauak.

4. Gauza berriak eta ezberdinak egitean zein da nire erreakzioa? Arriskatzea.

Aldaketa bakar batek,

Beste alderdiengan eragiten du.

Ondorioz edozein alderdietatik has gaitezke...

Aipatu ditugun alderdi hauek guztiak elkar erlazionaturik daudela adierazteko honela

irudikatzen dut nik:

Komunikazioa

Autoestima Arriskatzea

Arauak

Arauetan aldaketa egiten baduzu, zure Autoestiman, Komunikazioan eta Arriskatze

mailan eragina izango du.

Aldaketa Komunikazioan egiten baduzu, Arriskatzean, Arauetan eta Autoestiman eragiten

du.

Page 13: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Autoestiman egitekotan aldaketa, Komunikazioan, Arriskatzean, eta Arauetan eragingo

du.

Era berdinean, aldaketa Arriskatzean egiten bada, Arauetan, Autoestiman eta

Komunikazioan eragiten du.

Edozein aldaketa eginaz has zaitezke, eta zerbait aldatu egingo da; izan ere, aipatu dugun

bezala, aldaketa bakoitzak beste aldeengan du eragina.

Alderdi bakoitzak aukera ugari ditu. Aldakuntza prozesuari ekin orduko berau indartzen

saiatzen bagara, norbere buruarekin eta besteekin sortzailea eta maitakorra suertatzen den

benetako kontaktua ezartzeko, eta beste pertsonengana hurbiltzeko aukera gehiago ditugu.

Gizakia ez da erraz hiltzen, bizitzeko grina oso indartsua du. Komunikazio saiakera

bakoitzak darama bizi-iraupen pertsonalaren indarra berarekin darama.

Biziraupen kontzeptua erabiltzean, norberak besteentzat garrantzitsua izan eta kontutan

hartua izateko duen jarrera horretaz ari naiz.

Ondorioz honakoa da galdera: Gure gorputza, gure harremanak eta gure izpiritua kaltetu

gabe bizirauteko modu hoberik ba al da? Baietz uste dut.

Gure harremanetan kongruentziaz ez dihardugunean, erlazioak botere-joku eta irabazi-

galerazko eragiketa bilakatzen dira; honela, kalitatezko harremanak edukitzeko aukerak mugatu

egiten dira.

Harremanak botere-jokoetan oinarritzen direnean, indar hori alferrikakoa izan da.

Zenbat aldiz entzun dugun ...

“ Bere sinesmenek emate dioten balorea du.”

“ Bere iritzia emateko adorea du.”

“ Arriskatzeko balorea du.”

Indar hau beldurgarria da, baina ez da suntsitzailea.

Jendeak indartsu sentitzeko beharra du, honek bizi-iraupena ziurtatzen baitio. Behar

honen araberakoa da gure komunikazio jardueren gehiengoa.

Bizirauteko gai garela sentitzeko, boteretsu sentitzea beharrezkoa dugu eta baita

autoestima indartzeko ere. Kontutan hartzen gaituztela sentitu behar dugu. Horretarako, norbere

erantzukizuna garatu behar da, eta hau bera besteengan gerta dadin bideak sortu.

Page 14: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Botereari beldurra dio jende askok, indar kontzeptuari soilik atxekitzen zaiolako. Nire

ustetan boterea energia modu bat da, suntsipenerako edo aldiz, sorkuntzazko helburuetarantz

bideratu daitekeen zerbait.

Aukeratu dezakegu eta erantzukizunez egin. Nire boterea neronek hartzea, nik neronek

erabakitzera iritsi eta erantzukizunezko gizaki bat izatera iristeko abiapuntu bat da.

Nire ustez, bost askatasunak bizitzea, botere pertsonalaren arloan norberak izan dezakeen

tokirik indartsuenean kokatzea da.

Botereak eta energiak hamaika modu hartzen dituzte... Boterea beharrezko energia da gure gorputza zutik mantendu eta mugitzeko. Jende

gehienak hau ulertzen du. Geure burua babesteko ere boterea eta energia edo indarraren

beharrean gaude. Hau jende gehienak onartzen du.

Era berean, beste pertsona batekin kontaktua sortzeko, energia behar dugu. Jende

gehienak hau desiratzen duen arren, askotan urrundu egiten dira erantzukizuna besteei egotziz.

Honen ildoan, bi bide aukeratu daitezke gutxienez: bata, norbere boterearen erabileraren

ardura beste norbaiti egoztea; bestea, norbere buruaren ardura norberak onartzea. Benetako

kontaktua ezartzeak, gu geu, gugandik sortu den horren erantzule egingo garela esan nahi du. Hau

kongruentziaren ondorio zuzena da. Gure ekintza eta jokaeren arduraduna beste pertsona bat dela

pentsatzean, jokatzean, gure boterea bestearen eskuetan jartzen ari gara dira. “Zuri esker bizi

naiteke” esatea, “nire heriotzaren arduraduna zara” esatearen parekoa da nolabait.

Bi adierazpen horietatik, kutsu positiboa du batak eta negatiboa besteak, baina edozein

kasutan gauza bera esan nahi dute: “nire boterea zuri eman dizut”. Kasu honetan, pertsona bat

gainean eta besteak azpian egon behar dutenez, ezinezkoa da benetako kontaktua egotea.

Azter dezagun komunikazioaren gaia zehatz-mehatz ezarritako kontaktu mota finkatzeko

gakoetako bat.

Komunikazio kontzeptuaren definizio orokor batetik “bi pertsonen artean ezarri den eta

itzulean doan elkarrekintza bat” dela esan daiteke. Zentzu honetan galdera hauek sortzen zaizkit:

Zein da ezarri den zentzua?

Nola lortu da?

Nola jasotzen da?

Zer gertatzen zaio ondorioz pertsona bakoitzari eta zer gertatzen da harremanarekin?

Page 15: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Esamolde hau datorkit gogora:

“Bizirik mantentzeko arnasa behar dugun adina behar da komunikazioa

harremanarentzat”.

Testuinguru honetan, giza-harremanetan hainbesteko sufrimendua egotea ulertzea

errazagoa egiten da.

Guztiok arnasa hartzen dugu eta guztiok komunikatzen gara baita ere. Jakin beharrekoa

komunikazio hau nolakoa den eta ondorioz gertatzen dena da.

Oro har norbere buruaz iritzi pobrea duten pertsonek, eta euren bost askatasunekin

bizitzen jakin ez dakitenek, lau komunikazio mota erabili ohi dituzte.

Komunikazio mota hauek eragin kaltegarriak uzten dituzte gorputzean eta ondorioz,

osasunean ere. Harreman mota hauek, elkarrekintzak zokoratu egiten dituzte, hauek frustranteak,

suntsitzaileak, bizigabeak eta urrunak izatera iritsiz.

Norbere baliabideen erabilera eta beste pertsonekin sortu eta eraikitzeko gaitasuna ere

mugatu egiten dute. Norbere ametsen porrota eragiten dute eta aldi berean, menpekotasuna eta

beldurra areagotu.

Nik honela deritzot:

Gizajoa, (Gutxitasuna) (Conciliador)

Kulparazle, (Culpabilizador)

Hiperrarrazonatzailea, (Hiperracional)

Garrantzigabea (Irrelevante)

Page 16: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Gizajoa (Gutxitasuna)

Guztia gaizki egiten dut beti Barne maila

gorenekoa: Besteek maita nazaten guztiak pozik mantendu behar ditut

Barne maila beherenekoa: Inork ez nau maite... (Urdaileko mina dut)

Page 17: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Kulparazle

Inoiz ez duzu ezer ondo egiten!

Barne-maila gorenekoa: Inori ez natzaio bat ere axola Barne-maila beherenekoa: Inork ez nau maite... (Nire gorputza tensioan dago

Page 18: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Hiperrarrazonatzailea

Bizitzan beharrezkoa da akatsei aurre egitea

Barne-maila gorenekoa: Zein azkarra naizen ikusiarazi behar diot jendeari Logika eta ideiak dira axola duen bakarra. Barne-maila beherenekoa: Benetan inork ez nau maite... (Gorputza lehor sentitzen dut...)

Page 19: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Garrantzigabea

Oreka, ja, ja, ja,! Akatsak, akatsak … norbaitek ogia emango al dit?

Barne-maila gorenekoa: Besteen arreta behar det, noraino iristen naizen axola gabe Barne-maila beherenekoa: Inork ez nau maite… (Gorputza desorekatua sentitzen dut...)

Page 20: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Nire ustez, hazten ari ginen heinean, maila fisikoan eta emozioetan ere bizirauteko ikasi

genituen komunikazio modu hauek.

Gure bizi-iraupenaren seinale direnez, gure boterea erabiltzeko autoestima areagotzeko

tresna ere badira.

Boterea denontzat da beharrezkoa eta hain zuzen, gu denon barnean dago nahiz eta

batzutan ez jabetu. Nola adierazten dugun, nola erabiltzen dugun eta ondorioz zer gertatzen

zaigun, hori da gure energiaren emaitzen funtsa.

Gutxitasunaren bidez egiten al dugu? Besteei atsegin eginaz al gabiltza, gutxienez pakean

utz diezaguten?

Edo bestela, agresibitateaz baliatzen al gara? Une horietan behintzat ziur senti gaitezen

besteak gu obeditzera behartzen al ditugu?

Gehiegizko arrazionaltasunez jokatuz egiten al dugu? Hau da, jendea hitzik gabe uzten al

dugu, azalpen amaigabeekin aspertuz, eta eurekin bihotz gabe agertuz zapuztu egiten al ditugu?

Edo, garrantzia gabekoak azalduz egiten al dugu? Jendea zorabiatuta edo nekatuta sentitu

arteraino lanpeturik uzten al dugu zentzugabeko gauzak esanaz?

Edo:

Kongruentziaren bidez egiten al dugu? Jendeari non gauden jakinarazten al diogu, gugan

konfidantza izan dezakeela eta esanahi garbiak azalduz?

Ikus ditzagun orain jarrera hauek “Boterearen ikuspuntutik” ...

Boterea gizajoarengan (gutxitasunean) Botere mota hau zertan datzan denok dakigu... “Zure gustua egitea besterik ez dut nahi”

bezalako adierazpenen aurrean, tartean dagoen botereari aurre egiten dionak, ondorioz sortutako

erruduntasun, pena eta mesprezuzko sentipenen berri izango du zalantza gabe.

Norbere buruaz erruduntasuna, pena eta mesprezua sentitzen dutenek, ezin dute kontaktu

afektiborik ezarri.

Aldi berean, badirudi sentimendu hauek besteekiko sentitzen dituztenek ez dutela besteen

hurbiltasunik sentitu nahi.

Page 21: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Benetako asetasuna, besteei ematen zaion maitasun adierazpenetatik dator. Honela,

garrantzitsua da benetako asetasuna eta maitasuna eta bestearen mesedea irabazteko saiakera

hutsaren artean bereizi ahal izatea.

Boterea Kulpabilitatean Agian, beldurra sentitu duzu botere honen aurrean, edo inpotentzia eta samina... baliteke,

zenbaitetan zeure burua krudel sentitu izana ere.

“Zergatik zara beti hain lotsagarria/ erridikulua?”

Beldurra, inpotentzia edo samina sentitzen dutenek, afektuzko kontaktuak ezartzeko

zailtasunak dituzte; beldurra sentitzen duena, sentimendu hori sortarazi diezaiokeen egoera

horretara hurbildu ere ez da egingo.

Kritikak beharrezkoak dira, baina besteari mina eman beharrik ez dago. Kritika ez da beti

atsegina, baina bai funtsezkoa eta baita gizatiarra ere.

Boterea Hiperarrazionaltasunean Botere mota honi aurre egiten dion edonor gutxiago eta kirtena senti daiteke.

“Oreka mantentzea da garrantzitsuena. Honen galera, berriz, azkeneko ikerketa berrien

arabera, larria izan daiteke...”.

Oso erraza da bestea arrunt, kirten eta aspergarria dela sentitzea; gainera, posible da

besteak txundituta eta nekatuta uztea, etengabeko hitz durundarekin, zehazkizunez betetako

azalpen amai ezin eta kanpoko iturrien aipamenak erantsiz. Horrela sentitzen denak hurbilketa

ekidin nahi izatea guztiz ulergarria da.

Gaitasun intelektualak ezinbestekoak dira nolanahi ere; baina hitzen benetako balioa eta

besteen hitz-jariotik eratorritako itxurakerien artean bereizteko gaitasuna izan beharra dugu.

Boterea garrantzia gabeko jarreraren aurrean “Akatsak, akatsak; hitz interesgarriak benetan. Txori guztiek lumak lehor mantentzen

dituzte”. Zer esan duzu?

Elkar-komunikatzeko modu honek, berez ez du inolako zentzu eta loturarik ezartzen bere

diskurtsoan.

Page 22: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Aurrean den beste pertsona ez-egonkor eta erne sentitzea sortarazi ohi du. Hasiera batean

dibertigarria dirudi, baina laster bere ordez, beldurra, haserrea eta bazterketa agertzen dira.

Alai eta dibertigarri izateko ahalmenaren beharra dugu, eta baita gure orientabidea edo

egoeren zentzu zuzenera egokitzearena ere. Garrantzia gabeko jarrera azaltzen duenak, ez du

berez izaera dibertigarririk, bere esanahia ez da inondik ere garbi ulertzen.

Ene ustez... Komunikatzeko era hauek erabiltzen dituztenek, hazi eta garatzen zihoazten bitartean

ikasi zituzten, eta hauek bizirauteko modurik egokienak bilakatu ziren eurentzat; nire errespetua

merezi dute, beraz. Zuk zeuk ere, zeure komunikazioaz ikasi duzuna errespetatzea espero dut.

Nire esperientziaren arabera, sarritan jendeak ez du norberak esandakoa entzuten, eta

komunikazio modu hauek erabiltzen ari denik ez da jabetzen. Are gehiago, elkarrekintza modu

hauetan sartuak daudela jabeturik ere, askotan jendeak ez dituela utzi nahi konturatu naiz.

Norberak barnean duena ez da beti kanporatzen dena, eta benetan erabiltzen ari garen

komunikazio ereduez jabetzen garenean, ulergarria da geure burua ez ezagutzea. Egiten dugunaz

jabetzeko, grabagailu edo bideo-kameraren bat erabiltzea litzateke egokiena. Hala ere, baliteke

egoera ez-erosoak bizi behar izatea non eta nola gauden jakin ahal izateko.

Aipatu ditugun komunikazio ez-egoki hauetan oinarritutako elkarrekintzak eraikitzen

direnean, bi aldeetako partaide bakoitza maitatu ezina, desira ezina, bakarrik eta baztertua

sentitzen da.

Edozeinentzat emaitzak kaltegarri eta mingarriak dira. Bizi-iraupena ziurtatzeko

darabilkigun modua gure komunikazio eta elkarrekintzetan islatzen da, eta kontaktua egiteko

oinarri bilakatzen da, beraz horren araberakoa izango da. Egia esan, jarrera ez egoki hauek

eraginkortasunik gabekoak diruditen arren, berez autoestima sortu edo babesteko saiakerak dira.

Hala ere, zenbait sendagaien antzera, gaixotasuna sendatu bai, baina gaixoa bera hil egiten

dute. Hau da, bizirik mantentzen zaituzte, baina ez bizidun. Komunikazio modu hauetan gure

boterea besteen eskuetan jartzen dugu bizi-iraupenaren truke.

Horrela ezinezkoa da pertsona arteko benetako kontaktua lortzea. Horrelako ondorioak

sortzen dira oro har, elkarrekintzetako partaideak jarrera suntsitzaile eta elkar maitatu ezinean

agertzen direnean. Autoestima kaltetu egiten da orain ere.

Page 23: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Norbere burua BENETAN ezagutzen dutenak ez dira asko, eta beraz aukera gutxi du

jende gehienak sormenez eta askatasunez mugitzeko. Honela, norbere buruarekiko eta besteekiko

ziur sentitzeko zailtasunak dituzte. Hobe beste modu batetara gertatuko balitz!.

Norbere eta besteen autoestima bultzatzen duen komunikazio modu bat bada,

“kongruentziazko” komunikazioa alegia. “Kongrugente” deitu diot komunikatzeko era honi.

Hau guztia irakurri eta gero, zure komunikatzeko moduaz hausnarketa bat egitea

gomendatzen dizut; gutxitasuna, agresibitatea, hiperarrazionaltasuna, garrantzia gabeko jarrera...

zenbateraino adierazten dituzula esango zenuke?

Urteetan zehar jasotako emaitza eta harreman motei buruz zerbait esaten al dizu honek?

Zure elkarrekintzetan komunikazio modu hauek erabiltzen dituzula jabetu bazara, ez

zaitez kezkatu... lagun-arte handian zaude! Nik dakidala, ehuneko laurogeita hamabostek

erabiltzen ditu. Honek ez du esan nahi positiboak direnik, arruntak direla baizik.

Boterea kongruentzian “Jakina, une honetan haserre nago”.

Kongruentziaren boterea zure sentimenduak eta gorputz eta aurpegi adierazpenak hitzekin

lotzetik sortzen da. Zure ekintza guztiak elkar erlazionaturik daude. Indarrezko egoera batez

jantzirik zaude, zure alderdi guztiak, elkarrekin bat datozelako; alderdi hauek guztiak

kanporatuak izateko, eta erez diren bezalakoak azaltzeko aske dira.

Sinesgarri suertatzen zara. Zure energiak konfidantza sustatzen du, ez du susmorik

sortarazten. Erraz ulertzen zaizu garbi agertzen baitzara, eta besteak zugana hurbiltzeko joera

azaltzen dute.

Zabal-zabalik sentitzen zara, eta beldurraren ordez, kitzikapena, sortzeko energia sentitzen

duzu.

Bost askatasunak bizi ditzakezu. Aukera dezakezula badakizu eta aukera posible ugari

dituzu.

Hazian aurki dezakegun boterea da ideiak sortu eta gauzak hobeto garatu arazten dituena;

hau da, besteekin modu baikorrean elkartu, baliozko iritziak sortu eta suntsipena modu

konstruktiboan eraldatzea ahalbidetzen duen boterea.

Era berean, botere honek, osasuna zaintzen, harreman onuragarriak lortzen, inguruneko

gauzekin gozatzen eta zentzuz betetako bizitza pozez dastatzen laguntzen du.

Page 24: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Bidetik trabak kenduz Hasiera batean, bide egokitik joatea erraza dela dirudi:“Jakina erraza dela” esan genezake.

Hain erraza bada ordea, nolatan ez da sarriago hala suertatzen? Izan ere, gure barnean

denarekin harremanetan jartzen garenean, zenbait traba eta eragozpenekin topo egiten dugu.

Perez andrea, beti tartean egon ohi den horietakoa da. Ba al dakizu nori buruz ari naizen?

Jende gehienaren bizitzaren barnean “bizi” den hirugarren laguna da. Sarritan gogoz

kontrako bisita izan da nire bizitzan urteetan zehar. Edozein izen jar geniezaioke...Schwartz edo

Sanchez anderea, denok ezagutzen dugu. Andere horrengana begirunez hurbildu behar zela

erakutsiz ziguten gehienoi, bera haserretu edo mindu zitekeela eta.

Zenbat aldiz esango genion geure buruari: “Ni naiz hanka sartzen duen bakarra, aspertu

edota kezkatzen dena, sentimendu ezegokiak dituena...” eta jakina, alderdi horiek kanporatzeak

hilko ninduke edo besteak hilko lituzke edo, gutxienez, gizartetik betirako baztertuko ninduke...

eta gainera, hori ez litzaioke bat ere gustatuko Perez andereari.

Guk ordea, Perez andereak ere bere Perez anderea baduela ahazten dugu... eta hori

denoi gertatzen zaigula.

Arau zaharren bila Gutako askok, haurtzaroan barneratu izan ditugun arau sorta batzuk helduaroan ere

indarrean ditugu. Hala ere, erroturik dauden arau hauek deusezten dituzten bizipenen batekin

topo egiten badugu, hauek aldatzea edo egokitzea posible da.

Askotan obedientzia zorrotza eskatzen dute arau hauek. Gainera, gure bizitzako egoera

guztietara egokitu ezin direnean, arazo bilakatzen dira arau hauek. Izan ere, gidak behar ditugu,

ez arauak..

Interesgarria deritzot gutako gehienok jarrai ezinezko arau zorrotz hauen menpe bizitzen

nola ahalegintzen garen ikustea, eta nola arau hauek hor egoteagatik, errudun eta haserre

sentitzera ere iristen garen.

Platerean jarritako guztia jan behar da beti.

Ez hitz egin inoiz zerbait interesgarririk esateko ez bada behintzat.

Nagusiekin ez eztabaidatu inoiz.

Page 25: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Zaborra arratsaldeko sei eta erdietan atera beti.

Beti irribarre egin.

Hasiera batean, arau egoera berezi baten aurrean ikasten ziren arau hauek, baina denboraz

orokortu egin ziren.

Egin beharko, ezin, inoiz, beti esaten dugun bakoitzean arreta jarriz gero, geure arau

propioak aurki ditzakegu.

Arau hauen menpean bizitzen ahalegintzen bagara, norbere buruaz erruduntasun eta porrot

sentimendua edota besteekiko gorrotoa ere sor daiteke.

Ariketa bezala, burura datozkizun arau guztiak idaztea gomendatzen dut, aluzinazioak ere

barne direlarik. Orain, pertsona arteko testuinguru batean kokatu zaitez eta arau hauek zuretzat

erabilgarri bilaka itzazu. Adibidez guztiontzat ezaguna den arau honen kasuan:

“Ez eztabaidatu inoiz zure nagusiekin”.

Lehenengo adierazpena: “Ez dut inoiz nagusiekin eztabaidatu behar”.

Honokora alda daiteke: “Ezin dut inoiz nire nagusiekin eztabaidatu”, zeina beste honetara

ere alda daitekeen:

“Batzuetan nire nagusiekin eztabaida dezaket, iritzi ezberdin bat dudanean”. Hau ere

aldatu daiteke:

“Neuk hala erabakitzen dudanean, eta iritzi ezberdin bat dudanean nire nagusiekin

eztabaida dezaket”.

Aldaketa bakoitzak, arrisku bat, ikaskuntza berri bat eskatzen du, baina honekin bizitzea

posible da; neuk erabakitzen dudanez bideragarria da, eta neure beharretara egokitzen da.

Azken aldaketak, pertsonarteko testuinguruetan lagungarri den bizi-gida bat eskaintzen

du, izan ere, modu egokian aukeratzeko askatasuna ematen baitu.

Norbere bizitzako barne arauekin etengabeko adostasunean egoten saiatuz gero, ez da

harritzekoa ultzera edo beste nolabaiteko adierazpen psikosomatikoren bat sortzea; pertsona

zurruna eta zitala zarela esango dizute ingurukoek. Hau guztia, bere garaian gurasoak ez

atsekabetu nahi izateagatik. Izan ere, eurengandik jaso genituen arauak.Gutako gehienok ez dugu

horrela jokatu nahi, baina sarean harrapatuta bezala gaude.

Berri bat dakarkizut: zure gurasoek ere ez zuten hori nahi.

Page 26: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Ziurrenik zure aita edo ama zalantzakor agertzen ziren egiten zizkizuten adierazpen edo

muga-jartze ahaleginetan, edo euren artean ez adostasuna zegoen zu aurrean zinela; gainera, zu

eurekin eztabaidatzen hasiz gero, euren barneko ziurtasun eza areagotu egiten zenuen. Gaitasun

edo trebezia gabeko guraso bezala sentitzen ziren. Zure eztabaidaren ziztadek, euren ziurtasun

ezak eta euren arteko ez adostasunak egoera guztiz ezerosoa egiten zuten. Honela, zu ixilduz

gero, egoera ez-erosoak murriztu egin zitezkeen. Arau horiek lotura zorrotz bezala bizitzera iritsi

bagara, funtsezko jarrera bilakatu dira eta burutik kendu ezinik gaude, berez gure gurasoen

manipulazio eta egonezinen adierazpen bat baino ez denean.

Okerrena gertatzeko beldurrez Irudimen aberatsa dugu gutako gehienok, bereziki gerta daitezkeen gauza izugarriak

“aurreratzeko”. Sarritan, gure irudimenean hain harrapatuta gaude, inguruko errealitatetik kanpo

gelditzen garela.

Suposa dezagun norbait seietako hitz-ordura berandu doala, eta bere buruari honako hau

esaten dio “Ez zara 6etarako iritsiko... 6,30etan agertuko zara, ordu erdi beranduago ...” Ordu-

erdi horretako barne-elkarrizketak barruak sutan jartzerainoko aktibazioa sortuko dio...

“Berandu nabil...”

“Zer pentsatuko ote du?”

“Gorrotatu egingo nau”

“Bera ez da inoiz berandu iristen, utzi egingo nau, iraindu egingo nau...”

Edo bestela, geroago hau pentsa dezake, “nolatan egingo du hori ni hainbeste saiatu

ondoren?”. Eta gero pertsona hark gaizki tratatu izandako egoera guztiak gogora ditzake...eta

inguruan diren beste zenbaitzuengandik jasandako egoerak ez-atseginak ere. (“Eta gainera nirekin

haserretzeko gai da!”).

Bitartean, kartera etxeko mahai gainean ahaztu duela ohartu da... kotxea non utzi ez

dakiela bueltaka dabil; hurbil dagoen aparkalekua beteta dagoela dirudi. Eta hain haserre dago, ez

dela jabetzen kanpoan aparkalekua badagoela. Azkenik, hitz-orduko lekura heldu eta bestea ez da

iritsi oraindik!... ordubete beranduago iritsiko da. Dena alferrikakoa izan da, baina a zer eragin

sortu duen zure barnean!.

Page 27: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Hitz-ordura garaiz heltzea ez da maitasun seinale bat, gauzak egoki bideratzen jakitea

bezalako kontu bat baizik. Zenbaitetan, ez dakigu besteekin elkarrekintzan nola aritu, eta ez-

erosotasuna, oztopoak senti ditzakegu. Inor ez da horregatik hiltzen. Atsegin ez duzun egoera bat

baino ez da. Jabetu al zara tontakeria horiek zure buruari, gorputzari, bizitzari uzten dioten

ordainaz?

Honek guztiak kontaktua zein neurritan eragotzi dezakeen hausnartu dezakezu.

Nire iragana Hau da nire iragana ... ez al da ni neu naizenaren, eta gauzak niretzat izan beharko

luketenaren adierazle ona? Baina, betirako?

Izan ere:

“Beti makala izan naiz”.

“Ezin izan nuen inoiz arrakastarik lortu”

Gure iragana gaurko izatearen oinarria dela egia da, iraganeko esperientzia indar

boteretsua baita. Dena den, ez da egia gure oraina edo etorkizuna aldatu ezin dugunik. Gutako

askoren ustez, azken hogeita hamar 30 urteetan burua hormaren kolpeka aritu bagara, betirako

hala jarraitu beharko dugula uste dugula, nolabait esateko gure patua hala delako.

Izan ere, ikasi duguna egiten dugu, eta hala jarraitzea normala da besterik ez badakigu.

Jokabide hauek errepikatzeak ezer berririk ikasi ez dugula esan nahi du besterik gabe.

Zenbaitetan ondo dijoakigu ikasi dugunarekin; ez dago ezer aldatu beharrik. Beste batzuetan

ordea, oso trakets moldatzen gara, eta aldaketa beharrezkoa da.

Zerbait berria ikastera irits gaitezke, horretarako gaitasuna dugula sinesten hasten garen

heinean. Gure gorputza eta burua ikaskuntza eta garapenerako prestaturik daude, beti ere, funtzio

honetara zuzentzen baditugu behintzat. Inguruneaz duzun ikuspuntua alda ezazu eta zure ekintza

eta emaitzak ezberdinak izango dira. Saia zaitez noizbait hala egiten ...

Orain beste galdera bat datorkit ...

Nire iraganak, nire oraina argitu egiten al du edo kutsatu?

Adibidez, gaur egun ditudan urteak izanik, zenbait egoera edo testuingurutan hamar urte

nituenean bezala bizitzen banaiz, non nago iraganean edo etorkizunean?

Page 28: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Hitz mingarriak barneratzen ... Guztiok ditugu mina ematen diguten zenbait hitz, itsutu egiten gara edo harri eginda

gelditu. Hitz hauek entzutean, umilazioa edota lotsa sentitu genuen iraganeko irudi eta

sentimenduak berbizi egiten dira, eta automatikoki egoera hori aurrean bagenu bezala

erreakzionatzen dugu.

Sarritan, hitz berdinek beste pertsona batentzat esanahi oso ezberdina izan ditzakeela

jabetu ere ez gara egiten. Hori dela eta, askotan gure osotasun fisikoa eta autoestima mindu egiten

inongo beharrik gabe.

Horren ondorioz, askotan kontaktua ezartzeko aukera atzeratu edota deuseztu egiten da.

Bestalde, inguruko pertsona bakoitzari min ematen dioten hitz horiek guztiak ezagutzea

ezinezkoa da.

Kontaktu on bat ezarri eta harremana garatzen joanez gero, pertsona maitakorrak hitz

horiek zeintzuk diren ikastera iristen dira eta ekidin, argitu edota baztertzera irits daitezke.

Borondate ona izanez gero, berez bideratu daiteke egoera denbora pasa ahala. Hausturaren bat

egon bada ordea, hitz horiek egoera okertu egingo dute. Hitz horiek zuretzat eta zure ingurunean

esanguratsu diren irudientzat duten esanahiaz jabetu zaitez, eta ea zer gertatzen den.

Suposaketak egitea Suposaketarik ez egitea zaila suertatzen da inolaz ere. Nire ustetan oharkabean

suposaketak eratzen dituen jende ugari dago. Ezinezkoa da erabateko ziurtasuna izatea une oro,

eta zalantza edo mesfidantza sortzen direnean, suposaketei so egin eta hauek aztertzea egoerak

bideratzeko modu bat izan daiteke.

Jende asko, bere ondorio ugari noizbait benetakotzat hartutako suposaketetatik sortu direla

ohartu ere ez da egiten. Hau dela eta, norbere suposaketak besteei adierazi, eta besteek eurenak

konpartitzea aberasgarriena da.

“Nik suposatzen dut…”

“Zuzena al da…?”

“Zertan oinarritzen dira zure ondorioak?”

Adierazpen hauek, norbaiti bere suposaketak zeintzuk diren galdetzeko edota norberaren

suposaketak zeintzuk diren ikertzeko moduak dira.

Page 29: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Suposaketak argi eta garbi jartzean, gaizki-ulertuak eta hauek sorturiko erresuminak argitu

daitezke. Zerbait esate hutsarekin, besteak entzun eta ulertu duela suposatzen dugu gutako askok.

Elkarrekintza eta harreman aukera ugarik porrot egin dute aurre-uste honengatik. Agian hasieran

nekagarria izango da, baina besteak jaso duena argitzea garrantzitsua da, batez ere zalantzak

ditugunean. Hitz berdinek oso esanahi ez berdinak izan ditzakete bi pertsonentzat.

Sarritan zaila gertatzen da jendearen artean elkar-ulertzea, hauen ahotsak oso leunak

direlako edota euren hitzak garbiak ez direlako. Badirudi, ulertu ez dutela aitortuz gero

ezjakintzat hartuko dituztela. Kasu horretan, egin daitekeen gauza bakarra zerbait asmatzea da.

Asmaturiko hori ulertu ez duen pertsonaren errealitate bilakatzen da, guztia hortik abiatuko

delarik. Nire kasuan, nahiago nuke ezjakintzat hartua izatea tuntuntzat hartzea baino; eta

horregatik arriskatzea erabakitzen dut.

Honelako zerbait gertatzen zaidanean, errepikatzeko eskatzen diot jendeari; ez dudala

ondo entzun eta ulertu nahi nukeela esaten dut normalean. Pertsona batzuk ez dute ongi entzuten,

eta horregatik gaizki-ulertu ugari sortzen da. Jendearen arteko arazo ugari, giza-jokaera sinple

hauen ondorioz sortzen dira.

“Entzuten ez dudana, asmatu egiten dut eta zu horren erantzule egiten zaitut.”

Norbanakoen arteko ezberdintasunak ezin ditugu ekidin, gizaki bakoitza biologi mailan

bakarra baita. Honela, gurekiko erabat berdina den beste pertsona bat ez dugu inoiz aurkituko.

Hatz-markek munduan dauden milioika pertsonen artean norbanako bat soilik identifikatu

daitekeela ziurtatzen du. Hatz-marken marra guztiak sailkatu daitezke, baina behatzean duten

kokapena esklusiboa da. Hau behatzentzat baliagarria den bezala, gorputz eta izakeraren alderdi

ezberdinetan ere hala da.

Lanbidea ongi menperatzen duen zirujau batek, edozein pertsonari egin diezaioke

ebakuntza, organuen barne-kokapena berdina baita gizakion artean.

Beste era batetara, gizaki batekin topo egiten dugun bakoitzean, gurekiko antzekotasunak

eta ezberdintasunak aurkituko ditugu. Giza-legea da. Naturaren baldintza bat da, eta ez gorroto

edo maitasunaren ondoriozko emaitza (“Bera nire antzekoa da. Maite dut. Bera eta ni oso

desberdinak gara. Gorroto dut edo beldur diot.”). Honen ildoan, pertsona bakoitzak esploratzaile

izateko aukera eskaintzen digu, batez ere senitarteko eta lagunekin.

Ikuspuntu honetatik begiratuz, antzekotasunak ezaguna denaren segurtasuna eta

ezberdintasunak aukera berrietan trebatzea eta ikaskuntza dakarte. Antzekotasunari soilik

Page 30: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

atxekituz gero, garapenerako eta hazkuntzarako aukerak murrizten ari gara, aldi berean

aspermena eta suntsiketaren potentziala areagotu daitezkeen bitartean.

Honekin guztiarekin erlazionaturik dagoen esaera bat datorkit burura:

Antzekotasunetan oinarrituz ezagutzen dugu elkar, baina ezberdintasunetatik abiatuz

lortzen dugu garatzea.

Antzekotasuna eta ezberdintasunaren onarpena elkarrekiko estimuan oinarriturik dago;

hau bizi-bide hartzeko kongruentziazko komunikazioa garatu behar da.

Nire kontzientea balidatzen Oso erraza da gaizki interpretatuak izatea. Suposa dezagun indarrez gainezka sentitzen

zarela barnean, eta hor nonbaiten exerita zaudela, zure hurbileko norbait sartu eta ezer berezirik

ez bazenu bezala begiratu dizu eta berean jarraitu du; ez du zure “indarra” atzeman. Sarritan

gertatzen da; barnetik gainezka zauden arren, zure aurpegian nolabaiteko pake-adierazpena

nabari da. Kanporantz adierazten duzunaz jabetzen ikasi ez duzunez, ez zaituela ulertzen

sentitzen duzu; askotan baztertzea dator ondoren.

Ba al dakizu zure aurpegiak ze adierazten duen momentu honetan? Ba al dakizu zer

adierazten duen zure ahotsaren doinuak? Ziurrenik ez, baina zu ikusi edo entzuten ari den

edonork adierazpen horiek jasoko ditu. Zure aurrean daudenek, euren hausnarketa eta barne-

inpresioak eratuko dituzte, eta zure pentsamendu eta sentimenduak “irakurri”ditzakete.

Grabagailu bat baldin baduzu, zure elkarrizketa bat grabatu ezazu eta ondoren entzutea

gomendatzen dizut. Bideo-kamararen bat izanez gero, erabil ezazu, eta ondoren ikusi eta entzun

filmatutakoa. Orduan, zurekin daudenean besteek entzun eta ikusten duten atzeman ahal izango

duzu. Zeure buruaz duzun irudia ikusten duzunarekin alderatuz, hau da kanpotik ikusten

zaituenaren moduarekin konparatuz, zenbateko ezberdintasuna dagoen ohartzeko aukera izango

duzu. Astindu handia izan daiteke, baina aurre eginez gero, ekar diezazukeen onurak pena merezi

du zalantza gabe.

Beste askok bezala, zure aurpegian zoriontasuna adierazi arren, baliteke behin baino

gehiagotan barnetik gorrotoa edo beste emozio ez-atseginen bat sentitzea. Norbaitek begiratzen

zaituenean, maskara hori kentzea ezinezkoa suertatzen zaizu, egoera bereziren batetan ez bada.

Honela, “zer gertatzen da?” galdetzen badizute zure aurpegiak zerbait gaizki doala adierazten

duenean, biluztuta, nahastuta edota gaizki interpretatuta sentitzen zara.

Page 31: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Grabagailurik ez baduzu, lagungarri izan daiteke besteari galdera hori egitera zerk

bultzatu dion argitu nahi izatea, zer “atzeman” duen jakitea baliagarria izango zaizu. Honela,

besteek duten informazioa jaso eta benetan barnean sentitzen duzunarekin alderatu ahal izango

duzu. Behar duzun oreka lortzeko egin beharreko bidearen lehen pausoetako bat da.Orain, gaizki-

ulerturen bat sortzen denean beste pertsonari ikusi eta entzun duenaz galdetzen diot, ondoren

egoera horretan faltan dagoena gehitzeko aukera izanik.

Behar dituzun tresna guztiak zuk zeuk dituzu Nahiz eta agian oraindik ez ditugun guztiak aurkitu, zorionez pertsona arteko kontaktu

oparo bat ezartzeko behar ditugun tresnak guztiok ditugu berez.

Hitz gutxitan, giza tresna unibertsal horiek arnasketa, gorputza, aurpegi-adierazpena,

zentzumenak, ahotsa, keinuak, hitzak, sentimenduak, bizitako esperientziak, mugitzeko

gaitasuna, denbora eta espazioa, eta beste pertsonak osatzen dituzte. Kontaktua bere osotasunean

lortzeko, hauek guztiak erabiltzea beharrezkoa da, beti alderdi hauen artean armoniazko elkar-

hartze baten bidez eginaz (kongruentzia).

Tresna horietako bakoitza zein egoeretan dagoen jakitea beharrezkoa da, noiz, nola eta

zertarako erabiltzen ditugun ohartzeaz gain; gainera, modu egokian mantendu eta euren

erabilpena areagotzeko zer egin behar den jakitea ere baliagarria da etorkizunari begira.

Hau guztia, tresna hauen jarduera modua ezagutzearen menpe dago, noiz eta nola

erabiltzen ditugunaren kontzientzia izatearen arabera, eta trebatzen goazen heinean, jartzen dugun

pazientziaren arabera ere. Honek zera esan nahi du, geure buruaz lehen genekiena baino gehiago

ezagutzen dugula, eta tresnak erabiltzearen kontzientzia ere areagotu dugula.

Kontaktua ezartzeko beharrezko ikaskuntzak kirol bat ikastearekin nolabaiteko antza

dauka. Kirol bat interesatzen zaigunean, onuragarria izango dela, osasuntsuago egingo gaituela,

zoriontsuago edo lagunak egiteko balioko digula uste dugu. Kirolak dibertituko gaituenaren

ideiarekin hasten gara; gero, ikasi nahi dugunaz irakurtzea, galdetzea edo maixuren batekin eta

praktikan jartzen duen norbaitekin harremanetan jartzea erabakitzen dugu. Eredu modura beste

norbait praktikan jartzen ikustea nahiago dugu, bere aholku eta deskribapenak jasotzeko. Hau

guztia eginik ere, ikaskuntzan saiatu gara baina benetan trebezia garatzeko, praktikan jartzea

ezinbestekoa dela kontutan izan behar da.

Page 32: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Kontaktua ezartzen ikasteak, antzeko baldintzak dauzka. Liburu honen bidez, benetan

kontaktua ezartzen ikastea posible dela transmititu nahi dut, eta hori nola egin daitekeen adierazi.

Edozein ikaskuntza prozesuan gertatu bezala, lehen etapa eta saiakerak zailak eta sarritan

irrealak izaten dira. Ulergarria da hasieran hau sentitzea, hau guztia arraroa egiten baitzaio

gorputzari. Gogoan al duzu kotxea gidatzen ikasten ari zinenean? Zenbaterainoko pazientzia

behar zenuen, egin nahi zenuena eta benetan egiten zenuena inondik ere bat ez zetozenean!.

Haurtzaroan, oso pertsona gutxiri eman izan zaizkio bere barne-tresnak kontaktu oparo eta

baliagarrietan erabiltzeko gida edo bideak. Bestalde, behin eta berriz entzun dugu lanean

eraginkor aritu behar dela edo nagusiei obeditu egin behar zaiela. Egoera askotan erabilgarriak

izan dira balio eta ezagutza hauek, baina ez dira giza-egoera guztietara aplikagarriak. Kontaktu

egokia eta asegarria lortzeko garaian, gutako gehienok gaitasun berri ugari dugu lantzear

oraindik, jarrera zahar batzuk egokitu edo berritu behar izateaz gain

Inor ez gara jaio kontaktua ezartzeko pausoen argibide-poltsatxo batekin. Ikasi

dugunarekin ahal duguna egiten dugu, bere garaian gure gurasoek egoera berdinean egonik egin

zuten bezala.

Orain zauden lekuan zaudela, ahal izan duzun ongien aritu zarela onar badezakezu,

zoriondu ezazu zeure burua lortuz duzuna zure eskuetan izateaz, eta aldakuntzaren bidean aurrera

egiteko ahaleginekin jarraitzeagatik.

Aldaketaren ideiak xinplea eta jakina dirudi, baina azpi-joku batzuk izkuta ditzake

barnean.

Zenbat aldiz ikusi dugun ...

ikusi gabe begira dagoen norbait,

entzun gabe adi dagoena

ezer esan gabe hitz egiten duena

konturatu gabe mugitzen

eta

sentitu gabe ukitzen duena

Jarrera hau garesti ordaindu dugu gutako askok: norbera eta besteekin gaizki sentitzea,

maitatua ez sentitzea, norbere ekintzak ez onartzea, itxaropena galtzea, hori da prezioa.

Page 33: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Askotan, hau guztia ikusirik, ezer egiteko gaitasunik gabe sentitzera iristen gara.

Lagungarri suerta dakigukeen gauzak asko ikasi ditzakegulakoan nago; itxaropen handia

izateko arrazoiak badaude.

Normalean, ondo daude gauzak gure gogamenean; beraz, begiek zerbait ikusten dutenean

eta gogamenak zentzua duela uste duenean, pazientzia eta praktikaren bidez, ikaskuntza berri hori

gure sentimenduetara itsastera iritsiko da; bide berri bat hasten da, “ez dut merezi” moduko

ideiek sarrera galarazten ez badute behintzat.

Zentzumenak erabiliz Inguruneko informazioa jasotzeko erabili ohi ditugun bide nagusienak zentzumenak dira,

hau da, begietatik, belarrietatik, larru-azaletik, ahotik edo mingainetik hain zuzen.

Zentzumenak modu probetxugarri batetan erabiltzeko argibide nahikoa jende gutxik

eskuratu du nire ustez.

Ikusmena Hirurogei urtetako emakume batek, bere berrogei urtetako semeaz umetxo bat izango

balitz bezala hitz egiten entzun izan dut. Berdina gertatu liteke berrogei urtetako ama eta

hamaseiko semearen kasuan. “Nire amak lehen nintzen bezala ikusten nau, orain naizenaren

ordez”. Zenbaitetan, seme hau hilabete gutxiko umetxoa zeneko argazki bat ikusiz gero, orain

ere adin horretan ikusten jarraituko du amak. Jabetzen al zara zenbaterainoko arazoak ekar

ditzakeen distortsio honek?

Zentzu honetan, bitxia da egiten duguna; gure gogamenean eratutako irudiak dauden

bezala uzten ditugu, eta maiz irudikatze horiek, une horretako egoerari baino iraganeko

bizipenei gehiago atxekitzen zaizkie.

Gainera, azpi-jokoren bat egin diezagukete gure begiek, izan ere haurtzaroan era

guztietako tabuak barneratu baigenituen (...”sexu-kontuei ez begiratu”, batzutan “horiek gauza

txarrak dira”...edo besteetan “gauza onak” ( tartean zegoen pertsonaren araberakoak).

Norbaiti begira geldituz gero, ez da egia “biluztu” egiten duzunik, ezta ere, zuri ez

dagozkizun kontuetan sartzen ari zarenik. Iraganean hau guztia entzun ondoren, ez begiratzea

Page 34: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

erabaki zenuen, eta honela ezer ikusten ez zenuenez, asmatu egiten zenuen. Interesgarria litzateke

behingoagatik, benetan ikusi zenuena jakin ahal izatea, asmatu behar izan zenuenaren ordez.

Ukimena Nolabait, ukimenarekin ere berdintsu gertatzen da. Ashley Mountaguk, denok ezaguna

dugun elkar ukitzearen goseaz dihardu (ezaguna diot ukitzearen inguruan ere tabu ugari baitago).

Sarriago elkar-ukitzea erabakiko bagenu, gure gorputza, nerbio sistema, sormena edo pertsona

arteko asegarritasuna, neurri handi batean areagotu egingo litzateke. Eskuak bereziki,

sentikortasuna adierazi eta banatzen ikasi dutenean, aparteko energia-emaleak dira. Lana, zigorra

edo sexurako baino erabilpen aberatsagoak dituzte; gizakiek benetako kontaktua lortzeko duten

bide bat baino askoz gehiago dira.

Entzumena Entzumena, entzute aktiboaren jarduerarekin loturik dago, nahiz eta batak ez dakarren beti

bestea.

Zenbat aldiz gertatu zaizu, hizketan ari den norbaiten aurrean egonik, zure arreta ondoren

zuk erantzungo diozun horretan dagoela, edo bestearen diskurtso edo jarreraren epaiketan, edo

agian, buruan bueltaka daramazu arazo horretan harrapatuta zaudela...? Hau honela izanik

elkarrizketa zatiak soilik entzuten ari zara. Egoera bereziren batetan, zatitutako diskurtso horren

edukiak iraganeko beldur edo bizipenen bat esnatu dezake ...

Solaskideak: Erosketak egitera joan nahi dut. Zerbait behar al duzu?

Zu: Zergatik egin nahi duzu hori?

Solaskidea: Inoiz ezin zaitut asetu. .

Erosketetara joan entzun duzu eta haserretu egin zara; duela bi egun egin zenituen

erosketa guztiak eta hala adierazi zenion zure solaskideari; berak gogoan ez izateak haserretzen

zaitu; izan ere, “Berak ez du inoiz ezer gogoratzen, ez da harritzekoa ...!”.

Elkarrizketa osoa entzun bazenu, eta galdetutakoa erantzunez gero, behar bada honelakoa

litzateke elkarrizketa:

Solaskidea: Erosketak egitera joan nahi dut. Zerbait behar al duzu?

Zu: Ez..Duela bi egun joan nintzen eta behar dudan guztia badaukat iada. Zer erosi nahi duzu?

Page 35: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Solaskidea: Ah! oinetakoen merkealdi bat dago gune komertzialean eta pare bat erosi nahi dut.

Zu:Gustatuko litzaidake joatea...

Arnasketa Jende asko bere arnasketa azalekoa eta erritmo ezberdinekoa dela ez da konturatzen. Zure

arnasa hartzeko moduaz arreta jartzea eskatu nahi nizuke.

Hartu ezazu tartetxo bat eta begiak itxi, besterik gabe zure arnasketarekin kontaktuan

jarriaz. Zure arnasak bizirik mantentzen zaitu, eta zure gorputzari oxigenoa eskaintzen dio.

Jarduera miresgarri honengan arreta jartze hutsak, zure gogamena eta gorputz osoa biziki

sentikorragoa eta energia hartzeko irekiagoa bilakatzen du.

Egunean zehar, errepika ezazu ariketa hau gogoratu ahala, zeure burua zeure gogoan izan

dezazun. Zure denboraren tartetxo bat baino ez du eskatzen. Hainbeste merezi duzu.

Ea zer gertatzen den..

Hitzak kontutan izan Hitzak kontakturako tresna garrantzitsuak dira. Beste edozein kontaktu mota baino

kontzientzia gehiagoz erabiltzen dira. Gure komunikazioa hobetzeko hitzak ongi erabiltzen

ikastea ezinbestekoa delakoan nago.

Norbait komunikatzen ari denean, bere hitzak, irudi, soinu, mugimendu eta ukimenari

atxekita datoz; ezin dira bereizi, adierazitako horren eduki-ontzia bezalakoak baitira.

Hitzak bakarrik kontutan hartzen baditugu, hitzen erabilpena, gorputz eta gogamenean

sortu eta landutako prozesu konplexu baten emaitza dela ikus daiteke: garuna, ahots kordak,

eztarria, birikak, aho barneko gune ezberdinak, guztiak elkar erlazionaturik daude.

Hitzen erabilpenerako estimulua bi bidetatik datorkigu: geure barnetik eta kanpoan

gertatzen den zerbaiten erantzunetik.

Honela azal genezake:

Zerbait gertatzen da...

Hasieran zentzumenen bidez gertatzen da:

Zerbait entzuten dugu.

Zerbait ikusten dugu

Page 36: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Zerbait ukitzen dugu.

Zerbait usaintzen dugu.

Zerbait sentitzen dugu.

...edo gure barneko

edo kanpoko zerbait dela medio

mugitu egiten gara..

Ondoren, gure garunak gertatutakoari zentzua emateari ekiten dio:

Zentzu horrek sentimendu bat sortarazten du.

Poza edo izua aktibatu arazten du .

Orduan, eman beharreko erantzunaren

arau edo gidak indarrean jartzen dira.

Hau guztia nola aritzen den jakitea, eta bereziki zugan duen eragina ezagutzeak, onura handiak

ekar diezazuke, zeure buruaren erantzule egitera iritsi baizaitezke.

Hitzei buruz kontu gehiago Eman dezagun zure garunak, ordenagailu baten antzera bizipen guztiak zintetan grabatzen

dituela, hitz egiterako orduan erabiltzen dituzun hitzak zinta horietatik “aukeratu” egin beharko

ditu. Zinta horiek bizi izandako esperientzia ezberdinak, eskuratutako jakintza berriak, arau eta

gidak gordetzen dituzte. Une honetan irakurtzen ari zarena ere, esperientzia berriak bizitzen ari

zaren heinean, zinta berriak osatzen joateko baliagarri izatea espero dut.

Normalean erabili ohi ditugun hitzek gure osasunean eragina dute. Pertsona artean

afektuzko loturak osatzeko eta euren artean elkar erlazionatzeko erabiltzen dituzten moduetan

ere.

Hitzek indarra dute Esaten duzunari arreta jar iezaiozu, eta benetan nahi zenuena esaten ari zaren adi egon.

Hamarretik bederatzik duela minutu bat esan duena ezin du zehaztasunez gogoratu.

Norbaitekin hizketan ari garenean, badira kontu berezia izan beharreko hamar hitz edo

esamolde:

Ni, Zu ,Eurek, Hori, Baina, Bai, Ez, Beti, Inoiz ez, “...beharko nuke...”

Page 37: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Hitz berezi hauek kontu handiz erabiltzeko gai bazina, gaizki-ulertuek sortarazten dituzten

arazo ugari ekidin ahal izango zenituzke.

Ni Ni, lehen pertsonaren erabilerari uko egiten dio jende askok, eurei arreta eskatzeko

modutzat hartua izan daitekeelakoan; berekoitzat hartuko dituztela uste dute. Haurtzaroko itzalak

dira, apalak izan behar genuela esaten zigutenekoak, izan ere, nork nahi zuen/du berekoi izatea?.

Hau guztia aipaturik, Ni erabiltzen dugunean, garrantzitsuena, zeure burua zehatz-mehatz zeure

hitzen erantzule egitea da.

Jende asko nahastu egiten da “Zu” bigarren pertsonan hitz egiten hastean; “Zuk ezin duzu

hori egin” entzunez gero, zapalketa kutsuren bat hauteman daiteke, bata bestaren gainetik

dagoela adieraziz bezala. Aldiz, “Ni(re) ustetan zuk ezin duzu hori egin” esanez gero, bi

pertsonen arteko maila orekatuagoa da, zapalketarik gabe, eta adierazitakoaren erantzukizuna niri

dagokit.

Ni esaterakoan, adierazitako hori nigandik sortu eta atera dela garbi adierazten dut, eta

beraz garrantzitsua deritzot hori zehaztea. Hitz egiterakoan argi aritu nahi baduzu esaten duzuna

dena delakoa izanda ere, adierazten duzunaren erantzukizuna zeuri egoztea gomendatzen dizut.

“Ilargia gazta gorrizkoa bezala da” (zure gogamen- irudikapena)

“Ilargia gazta gorrizkoa da” esan beharrean ( hau iada lege berri bat izango litzateke).

Norbait krisialdi baten barne dagoenean Ni hitzaren erabilpenaz jabetzea lagungarri

izango zaio. “...Gai honetaz nire ustez...” esatea garbiagoa da (erantzukizuna zehaztuz), eta

gainera aldatu beharrean dagoen egoera horretan modu baikorrean eragiteko adorea eskaintzen

dio. Ni-aren erabilpena garbia ez denean, solaskideak “Zu” motako mezua irakurtzeko joera

gehiago izango du, askotan elkarri zerbait leporatu edo bata bestaren gainetik jartzeko

ahalegintzat hartua izan daitekeena.

Zu Adierazpen mota honek ere baditu bere arriskuak. Zerbait adierazi edo besteekin zerbait

konpartitzea nahi dugun arren, besteari zerbait leporatzeko ahalegintzat hartua izan daiteke. Ikus

ezazu jarraian ikus daitezkeen bi esaldi hauen arteko ezberdintasuna: “Gero eta okerrago egiten

dituzu gauzak (zuk)” edo, “Nire ustez gero eta okerrago egiten dituzu gauzak”.

Page 38: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Adierazpen mota hau argibide edo aginduak emateko garbi erabiltzen bada, ziurrenik ez

da gaizki-ulerturik sortuko. Adb.: “Zuk hau egitea nahi dut...” edo “Zurekin hitz egin nahi dut”.

Eurek (inpertsonalaren erabilera)

Askotan, eta zeharka bada ere, erantzukizuna beste norbaiti egozteko modu bat da, ia

“Zu”erabiltzearen parekoa. Edo beste zenbaitetan, kritika bat (ezezkorra normalean) zabaltzeko

zeharkako bidea bat ere.

“...eurek ... diote ”

Beldurra edo ez erosotasuna sortzen diguten egoeretan, gure fantasia negatiboak

kanporatzeko baliabide bat ere izan liteke; batez ere errua besteei egotzi nahi zaienean.

Zenbat aldiz entzun dugun: “Ez didate utziko (eurek)”, “haserretu egingo dira”, “nik

egiten dudana ez dute gustoko”, “eurek diotenez...”.

Gu aurrean garela norbaitek erabiliz gero, “Nortzuk dira zure eurak?” galdetu dezakegu.

Egoera horietan hau da garrantzitsuena: aipatu gabe dauden horiek nortzuk diren argitzea,

okerreko informaziorik zabaldu ez dadin. Alderdi hori argitzeak, norbere segurtasuna areagotzen

du nolabait. Informazioa zehatza izanik, ongi ulertu eta gorde daiteke; nahasia balitz segurtasun

eza eta beldurra sortarazi dezake.

Hori “Hori”, zehaztu gabeko hitz konplexua suerta liteke, askotan, bestea zertaz ari den edo

zerri erreferentzia egiten ari den ez baitakigu zehaztasunez; kontu handiz erabili beharreko beste

hitz bat da.

Zuk hori esatean adierazi nahi duzuna, eta zure solaskideak ulertzen duena, baliteke

ezberdinak izatea; honela, zuk hori diozunean, zertaz ari zaren zenbat eta gehiago argitu, orduan

eta gutxiago nahastu daiteke bestearen hori ezberdin batekin.

Zenbaitetan hori norberari dagokion zerbait mozorrotzeko bide bat da. Kasu hauetan, zure

ahotik atera den hori hobeto uler dadin, “Nik ...” hastea modu egokiagoa da; ea zer gertatzen

den. “Hori ez dago garbi” esan ordez, “Nik ez dut garbi ikusten” esan daiteke, eta gauzak aldatu

egiten dira; egoera gehiago zehaztu da, eta errazagoa da eurei aurre egitea.

Page 39: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Adibidez, “Jendeari askotan gertatzen zaio hori” entzuten badugu, norbere barneko

erantzukizuna hartuz, “Zuk aipatutako hori niri ere gertatu zait” esatea zuzenagoa da. Gure

mezua ulertu dela ziurtatzeko zehaztapenak eranstea egokiagoa da.

Baina Baina erabiltzean, esaldi berdinean “bai” eta “ez” aldi berean esan nahian gaude nolabait,

eta, aurrean dugun solaskidea ez-eroso sentitzea ulergarria da, mezua nahastu egiten baitu.

“Maite zaitut, baina barruko arropa maizago aldatzea nahiko nuke”.

Baina erabiltzen duzunean, aurkakoak diruditen bi ideia uztartu nahi dira, eta azkenean

bat nagusitzen da; kasu honetan “maite zaitut” eta “arropa sarriago aldatzea nahiko lukeela”.

Badirudi bigarren esaldiak lehenengoa estali egiten duela.

Baina esaten den bakoitzean “eta” artikuluarekin ordezkatzea gomendatzen dut, eta

egoera aldatu egingo da. Baliteke zure barruak ere ezberdin sentitzea.

Maitasunezko testuinguru batetan, egoera ez atseginen bat agertzen denean, norbere barne

honestitate eta kongruentziari kasu egin eta beste pertsona mindu gabe eskaera bat egin edo

gauzak argitzeko ere balio dezake. Lehengo adibide bera erabiliz, honako hau esan genezake: “Ez

eroso xamar sentiarazten nauen zerbait eskatu nahi dizut: barruko arropa sarriago aldatzea nahiko

nuke”. Zer gertatuko ote zaio hau entzuten duenari?

Bai, ez

“Bai” eta “ez” garbi esatea oso garrantzitsua da. Gehiegitan entzuten dugu: “bai, baina...”

edo “behar bada bai” estualdi batetik ateratzeko, edo segurtasuna ez galtzeko, batez ere boterea

eurek dutenean.

“Bai” eta “ez” argi esaten denean, orain esan nahi du eta ez beti. Argi gelditzen da

gainera gai edo egoera jakin bati buruz ari garela, eta ez pertsona baten baloreari. Kontaktua

modu egokian lortzeko hitz erabilgarriak dira.

Pertsona arteko harremanean, konfidantza eta gauzak komentatzeko askatasuna lortu

denean, baliteke zenbaitetan hitz hauen erabilpen ez egokia egin eta ihes egiteko aprobetxatzea.

Hala ere, sarritan gertatzen jendea elkarrekintzetan garbi ez adieraztea, norbere burua ziurtasun

eta konfidantza gabe egoteagatik; honela erraz sortu daitezke gaizkiulertuak, eta ondorioz

Page 40: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

sentimendu ez-erosoak ere. Egoera “kutsatu” eta gero, sentimendu hauek areagotuz doaz katean

bata besteari loturik.

“Ez-a” denontzat beharrezkoa, eta zenbait egoerei dagokionez erabiltzen jakin behar dena.

Askotan, “behar bada” edo “bai” esaten da “ez” esan nahi denean, egoerei aurre ez egiteko. Beste

pertsonen sentimenduak ez mintzeko egin ohi dugu hau, baina aldi berean, benetako kontaktua

lortzekoa aukerak deuseztu egiten ditu.

Ezezkoa garbia ez denean, baiezkoaz ere zalantza egin daiteke; benetakoa ez zen

“baiezkoa” eman izanak ere susmoak altxa ditzake. Gertatu al zaizu inoiz norbaitek “baiezkoa”

ematea eta gero, “ezezkoa” suertatzea? Bai, ziurrenik.

Beti, Inoiz “Beti” maila unibertsalean erabili ohi den orokortze bat da, baiezkoa ziurtatu edo indartu

nahi duena. Inoiz ez” aurrekoaren ezezko eredua da. Adibidez:

Jan ezazu beti platerean duzun guztia.

Ez ezazu utzi inoiz platerean duzuna.

Gehienetan, hitz hauen pixua gehiegizkoa izaten da, eta ezinezkoa da une oro egoera

guztietara aplikagarri izatea. Gure egunerokotasunean, gutxitan gertatuko da zerbait beti edo inoiz

ez egin behar izatea. Honela, jarrera hauek egoera guztietan aplikatzen saiatzea, lehenago

aipatutako arauen kasuan bezala, arazo-iturri izango da.

Sarritan, zenbait jarrera edo baliok emozio mailan norberarentzat duten indarra

azpimarratzeko erabiltzen ditugun baliabideak dira hitz hauek, kasu hauetan bezala:

“Haserretu arazi egiten nauzu beti”, berez hau esan nahi denean:

“MEMENTU HONETAN oso haserre nago zurekin”.

Benetako egoera hasieran aipatutako hori balitz, geure onetik irtenda geundeke denbora

guztian.

Hau da, hitz hauen erabilera ez da hitzez hitz hartu behar, sarritan ez baitira egiazkoak.

Azkenean, egoerak bideratzeko baino, okerrera egitea sortarazten duten zama izan ohi da. Nire

ustetan, askotan benetako esanahia kontutan izan gabe erabiltzen dira hitz hauek.

Lehenago aipatu izan ditugun jarrai ezineko arau zorrotz horiekin bat datoz, eta ondorioz

inongo beharrik gabeko erruduntasun eta gutxitasun sentimenduak sortarazi ditzakete.

Page 41: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

... behar(ko) Aurretik aditz ezberdinak jarririk ere, zerbait burutzeko agindu edo inposaketa adierazten

du, bai kanpotik edota norberak ezarrita ere. Zerbait egin behar edo egin beharko litzatekeenaren

ideia ezkutatzen du. Arriskutsuak izan litezke hitz hauek, norbere barnean zerbait txarra

dagoenaren ideia jakinera ematen baitu; egoera edozein dela, nolabait okerreko bidea hartu

duzula adierazi nahian bezala. Zenbaitetan, “ergeltasuna” ere azalarazi nahi du adierazpen honek,

“Hobeto ezagutu behar zenuke” diogunean bezala.

Sarritan salaketa baten modura jasotzen da, nahiz eta balitekeen aholkatzeko asmoz esatea

ere. “...behar ...”edo “...beharko...” adierazpideak erabiltzen direnean, egoera jakin batetan hartu

beharreko erabaki edo bide batetaz ari gara; aukera gehiago badiren arren, nolabaiteko presio

batek, erabaki bat gainetik nagusitzera darama.

“Hau gustatzen zait, baina beste hori lortu beharko nuke”.

Jarrera hauek indarrean daudenean, gorputza tinko sentitzen dugu. “Beharko nuke”-k

gainean duen presioaren zamari erantzutea ez da lan erraza. Azken finean, une jakin bakoitzean,

norabide bakarrean aurrera egin dezakegu.

Gorputza tinko dagoenean, burua ere gorputzarekin batera blokeatu egiten da, eta

ondorioz, pentsamendu mailan ere mugaturik gaude.

Adierazpen hauek erabiltzen dituzunean arreta jar iezaiozu zeure buruari, eta barne

gatazka batetan egoteaz jabetuko zara. Gatazkaren bi aldeak bakar batean biltzeko alferrikako

ahaleginean indarra galdu ordez, bi alderdiak bereiztu eta bakoitzari kasu egiten probatu ezazu.

“Hau gustatzen zait” (zati bat).

“Baina beste hori lortu beharko nuke”. Hau horrela itzuli genezake:

“Hori ere behar dut...” (bigarren zatia).

Zati bakoitza banaka aztertu eta gero uztarturik hausnartzeko baliagarria da bereizketa

hau.

Banaketa hau egiten denean, gorputza lasaitu egiten da neurri batean; bi alderdiei batera

arreta jartzeak dakarkion tentsioa askatu ondoren, barne energia aldakuntza positibo batetarantz

zuzendu baitaiteke.

Horrelako egoera batetan aurkitzen naizenean, bi aukera hauen aurrean hiltzeko arriskurik

ote dudan serioski galdetzeak lagungarri suertatzen zait. Erantzuna “ezezkoa” bada, ikuspegia

Page 42: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

aldatu egiten da, eta aukera berriak bilatzeko gaituagoa sentitu dezaket neure burua. Irabazi-

galera loturatik askatzea lortu dut, eta gehienez, zenbait egoeretan zertxobait kanporatua edo ez

eroso sentitzea baino ez da gertatuko.

Erabili ohi dituzun hitzei arreta jartzen has zaitez::

Nortzuk dira zure eurak?

Zertaz ari zara “hori”diozunean?

Zure “ezezkoak”zer esan nahi du?

“Bai”esaten duzunean, zer esan nahi duzu?

“Ni(k)” erabiltzen duzunean, garbi azalarazten al duzu zure erantzukizuna?

“Batzuetan” esan nahi duzunean, edo emozio mailako indarra adierazi nahi duzunean,

“Beti” eta “inoiz” esaten al duzu?

Zer moduz doakizu “beharko nuke” erabiltzean? Zer esan nahi duzu?

Hitz egitea ohitura kontu bat baino ez da jende askorentzat ... eta, ondorioz askotan ez dute arretarik jartzen une horretan diotenari buruz. Esaten ari

direnari arretarik jartzen ez badiote, esan nahi ez dituzten gauza asko kanporatu ditzakete. Hau

ez-erosoa suertatzen da, egiten dutenaren kontzientzia ezaren sentsazioa ematen baitu.

Zerbait ohitura bilakatzen denean, arreta jartzeari uzten diogu. Hala ere, gure diskurtsoa

eta elkarrizketak biziki garrantzitsuak direlakoan nago eta arreta jartzea eskatu nahi dizut, zuk

zeuk diozun horren kontzientzia berreskuratu asmoz.

Geure buruarekin kontaktua ezartzea lortzen dugunean, geuk burutzen dugunaz jabetzeko

baimena eskuratzen dugu, eta horrek aldi berean, esaten duguna, mugitzeko modua edo pentsatu

eta sentitzen duguna ezagutu eta barneratzeko erantzukizuna eskatzen du

Txikitatik, hazi eta garatzen gindoazen heinean, “nolakoak izan behar genuen”

barneratzen joan ginen. Erraza zen, ikasteko grina handia baitzen. Ikaskuntza hau ohitura bilakatu

da neurri handi batean, eta beraz, gaur egun errealitatean berez egiten dugunarekin kontaktuan

jartzea, ohitura, kontziente egitea da..

Begien aurrean zerbait ikusten denean...

“Bai , ikusten dut.”

Eta horretaz jabetzen denean...

“Bai, niri dagokit”.

Page 43: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Aukera berri baten bidea zabaltzen da....

“Badakit hau nola hobetu.”

Eta orduan aldaketa hasi daiteke.

Aldaketa zorrotza izan beharrik ez dago. Zeure burua eta zuk zeuk kontaktua ezartzeko

darabilkizun moduez jabetzeko esploratzaile bilakatzea proposatu nahi dizut, eta liburu hau mapa

bezala baliagarri izango zaizu; a ze nolako altxorra aurkitu dezakezun, agian ezkutuan edo agian

zeure begi bistan.

Zure barne mundua zeharo ezberdina izan liteke.

Takigrafia-hizkuntza darabilkigu gutako gehienok ... eta guk geuk esan nahi duguna badakigun arren, ez dugu ulertzen, besteek “artaburu

horiek nolatan ez didaten ulertzen”. Askotan, takigrafiaz dioguna eta gure gorputzak adierazten

duena ez datoz bat inondik ere; adibidez, hitzez “baiezkoa” ahoskatu arren, buruak “ezezkoaren”

mugimenduak egiten dituenean.

Berez, adierazi nahi den benetako mezua honako hau da: “Nik ulertzen dizut, eta zuk ere

ulertzen nauzula sentitzen dut”.

Jende askori zaila suertatzen zaio -batez ere horretara ohituak ez gaudelako-, eta

ikaskuntza prozesu ororekin bezala, hasiera batean, modu traketsean aritzen gara, eta

emaitzengatik kezkatuegiak gainera.

Maite dugun jendearekin jarrera hau hartu eta garatzen ikasteak, askatasun eta

konfidantzazko oinarri sendoak eskaini ditzake. Zuretzat esanguratsuak direnek, zutaz duten

iritzia ezagutu dezakezu eta kontutan hartu zeure erabakiak hartzeko. Aldi berean, zure jarrera

zein den garbi adierazteko indar handiagoa izan dezakezu.

Besteen aurrean azaltzeko edo euren diskurtsoa adierazteko duintasun nahikoa ez dutela

uste duten pertsona asko ezagutu ditut; harrigarria da hainbeste izatea. Hauetako batzuk eurek

diotenari ere inongo arretarik ez diote eskaintzen. Probatu ezazu zeuk ere: graba ezazu zeure

hizketaldi bat, eta entzun ondoren; harritu egingo zara zeu ere.

Nire aldetik, zeure bizimodu, sentimendu eta pentsamenduak jarrera gizatiar batetatik

hartzea gomendatu nahi dizut; honela:

Atzo lotsa arazten gintuenak, gaur barrea eragiten digu.

Eta baita ere:

Page 44: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Atzo, ustez bizia gal araziko ziguna, gaur aukera berria bilakatu da.

Beste modu batetara:

Atzoko hutsegitea, gaurko ikaskuntza bihurtzen da, mingarria izan bada ere.

Eta azkenik:

Atzo enigma zena, gaur irtenbide bihurtu da.

Honekin zera esan nahi dut: denbora pixka batekin, itxaropenarekin, ezagutza, saiakera

eta jokaera berriekin, egoera asko aldatu egin daitezkeela gure ikuspegitik, aurrera egin

dezakegula alegia.Une honetako egoera, betirako berdina izango dela uste izatea da arazoa.

Zure erabakien erantzule izatera iristen zaren heinean, zuk uste baino eragin handiagoa

izango duzu gauzak aldatzeko.

Eragin hori lor dezakezu, horretarako ahalmenaren jabe baitzara:

Ikustea, entzutea, sentitzea, pentsatzea, esatea, egitea, mugitzea eta ikastearen bidez.

Sentimen- kanalak

Besteekin harremanetan gaudenean koherentziaz aritzeko, partaideen gorputz-kokapen

gomendagarriena zein den aipatu izan dugu -begiradak maila berdinean, besoekin elkar ukitu ahal

izaterainoko hurbiltasuna, eserita edo zutik egotea, bi alderdiak berdin egotea-.

Gorputz-kokapen honek, komunikaziorako bide guztiak errazago konektatzea errazten du,

hau da:

Begiak: elkar ikustea.

Belarriak: elkarri entzutea.

Ahoa: hitz egitea.

Larru-azala: ukitzea..

Sudurra: usaintzea.

Nik ikusten bazaitut eta zuk ni ikusten banauzu, elkar ikus genezake. Horrela ez balitz,

zerbaiten bidez ordezkatu egin beharko genuke. Bide hauek, gauza eta egoera ezberdinak

pertsonon artean mugitu eta partekatzeko zeharbideak direla esan genezake.

Aipatutako bide hauek guztiak indarrean baditut, nire ikusmena, entzumena, ukimena,

usaimena, garuna eta barneak elkar konektaturik daude. Bideak zabalik daude eta zentzuzkoa eta

landua izan den zerbait iristen zait. Aldiz, beste aldera begira dagoen norbaitekin hitz egin nahian

Page 45: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

bagaude, edo berau beste zerbait pentsatzen ari denean, irudia nahasia iristen da. Belarri

bakoitzean, irrati-kate ezberdinetako aurikulare bana jarri eta biak batera entzun nahi izatearen

parekoa litzateke.

Honek guztiak adierazten digun bezala, baliteke behin baino gehiagotan, besteek norbere

mezua gaizki entzun edo ulertu dutela sentitzea, edo norbere irudia gaizki ikusi edo baloratua

sentitzea... honek kontaktua lortzeko aukerak oztopatu egiten ditu.

Askotan, komunikazio ez egokiaz baliatzen gara norbere buruari edota besteei errua

botatzeko. Nire ustez, aipatutako bide hauek guztiak hobeto zabaltzeko seinaletzat har daitezke

saiakera ez egoki hauek; honela, norbere jarrera aztertzea gomendatzen dut, gertatzen ari dena

ulertzeko, norbere buruari egurra ematen aritu ordez; zerbait berria aurkitu eta ikasteko modu

egokiena delakoan nago.

Arakatze lan horretan ari zarela, honako hau galdetzea proposatzen dizut: “Zer ikusi eta

entzun nuen? Zer pentsatu eta sentitu ondoren?”

Aurrean dugunarekin konpartitu behar da hau, eta berak ere berdin egitea eskatu. Izan ere

norbait aurrean izan, eta beroni begira eta berak dioena entzuten aritzeak, ekintza hauek bere

osotasunean burutzen direnik ez du berez ziurtatzen. Inolako zerikusirik ez duten mila gauza

egon daitezke tartean.

Aurrean dugunak dioena benetan entzuteko oztopo ugari egon litezke.

“Zure sentimenduak mindu nahi ez ditudalako nago hemen eserita, edo bertan gelditzen

ez banaiz zigortua izan naitekeelako.“

“Zerbait interesgarria dago hortik barrena, eta nire arreta bertara zuzendua dago;beraz

ez dakit zer diozun”

“Badakit zer esango duzun, eta beraz ez duzu nire arreta merezi”.

“Zure kritiken beldur naiz, eta zugandik babesteko jarreran hartuko dut”.

“Neure arazoengatik oso kezkatua nago, eta beraz ez dizut arretarik eskainiko”.

“Konpondu gabeko zenbait gai ditugu guk biok, eta ezin dizut entzun; atzo

entzundakoarekin nago oraindik”.

“Zu ikusi ordez, zuk gogora arazten didazun beste pertsona bat ikusten dudalakoan nago,

eta beraz, zure ahotsa entzun ordez, berea entzuten dut”.

Page 46: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Barnean ezagun zaizkigun arren, kanpoan ezkutuan gelditzen diren alderdi horiek,

kontakturako oztopoak direlakoan nago. Nire aldetik, muga hauek guztiak baztertu eta benetan

barnean den horren adieraztearen alde egingo nuke erronka; hau da gauzak argitzeko modu

bakarra.

Hau ez da beti erraza izaten, baina oso erabilgarria da norbera benetan saiatzen bada.

Nire sentimenduekin bat ez datorren hitz egiteko modua erabiltzea eskatzen badiot neure

buruari, benetan entzun eta ikusteko gaitasuna murrizten ari naiz, eta lortu nahi dudan kontaktua

zailagoa suertatuko da.

Aldi berean, aurrean hizketan dudan horri entzun eta bera ikusteko burua mugitu eta

egokitu behar dudanean, nire gorputza tentsioan jartzen da, eta entzun eta ikusteko dudan

gaitasuna oztopatu egiten da.

Gure gorputzak erlajazioa eta oreka behar ditu berezko jarduera osasuntsuan aritzeko.

Honela, desorekaren bat ageri denean, bide ezberdinen artean bat ez datozen mezuak igorri eta

jasotzen dira. Ondorio hauek gertatzeko arriskuez jabetzen garenean, ekin diezaiogun beste

osagai batzuen bila, geure buruari egurra eman ordez.

Haurtzaroan, nolakoak izan behar genuen (izakera) eta besteekin harremanetan nola aritu

behar genuen adierazi ohi ziguten gurasoek. Hau kontutan izanik, ulergarria da gutako asko

besteen oniritziaren menpe egotea, eta geure boterea beste norbaiti hain erraz ematea.

Besteekin elkarrekintzan gaudenean, kontaktua ezarri nahian gaudelarik, besteek gu ikusi

eta entzuteko aukera areagotu egiten da, bestearekiko hurbiltasun egokian egoteaz arduratzen

garenean; baita umeekin ari garenean ere.

Hau egin ezean, txiki, ahul, tentel edo ero sentitu ahal izateko aukerak areagotu egiten

dira. Maila berdinean egotean autoestima indartu eta egoera ezberdinak modu garbian lantzea

ahalbidetzen da.

Maltzurkeriaz dihardutenek, besteen psikologia modu kontzientean “erabili” egiten dute;

gorputz-kokapenaren bidez maila altuagoa edo indarra adierazi dezakete, bata exerita dagoenean,

besteak gainetik egon asmoz zutik hitz egiten diotenean adibidez.

Bestalde, beste pertsonarekiko ezarri den tartea eta hurbiltasuna ere garrantzitsua da. Bi

pertsonen artean dagoen tartea, besoak luzatu arren elkar ukitu ezinekoa bada, elkarren arteko

hautemate maila gutxitu egiten da; jarrera hotzagoan aritu eta sentimenduak ezkutatzea bultzatzen

da, honek kontaktu lortzen bat ere laguntzen ez duelarik.

Page 47: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Jende askok, kontaktua ezarri nahian egonik ere, elkarren arteko kokapenari ez dio

inolako arretarik jartzen. Behar bada honek izan dezakeen garrantziaz ez dira jabetu. Are

gehiago, zenbaitetan, gorputz-kokapenak berak, kontaktua lortzea edo zapuztea sortarazten du.

Konturatuko zinen ziurrenik zein gustoko duten haurrek aulki eta mahaietara igotzea;

gurasoei begietara aurrez-aurre begiratzeko asmotan egiten dute zalantza gabe. Izan ere,

norbaitekin hitz egin nahi duzunean, oso ezberdina izan behar du aurpegira edo zilborrera

begiratzea.

Page 48: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Eman dezagun zu baino berrogei edo berrogeita hamar zentimetro altuagoa den

norbaitekin hizketan zaudela; a zer sentsazioa “hor behetik” hitz egitea, ezta?. Helduok ez ditugu

horrelako egoerak maiz bizitzen, baina gure haurtzaroa gogoratuz, egoera honi askotan aurre egin

beharko genion.Gurasoak gu baino altuagoak eta sendoagoak izango ziren, hamalau urterarte edo

gutxienez.

Gorputz-tamaina handiko pertsona batek, bera baino txikiagokoak direnak mehatxaturik

sentitzea sarritan gertatzen da. («Hain handia da bera... eta ni hain txikia.»). Askotan, honek

menpekotasun sentimenduak ere sortu izan ditu («Guztia egin dezake berak. Zaindu nazake.»).

Helduaroan altuera eta tamaina ezberdinen inguruan sortzen diren ezberdintasunek,

inkontziente mailan, haurtzaroko gorputza eta horrek zekartzan sentsazioekin lotzea sortarazten

dute; txiki eta ahulak ginen eta besteen babesa bilatzen genuen, oraina helduak garenean

ikaskuntza horren arabera jokatzera itzuliz gero, mina eta sufrimendua sortu daiteke.

Adibidez, zure bikotea baino altuagoa edo baxuagoa bazara edo zure seme-alaba edo aita-

ama baino, altuera berdinean jartzea gomendatzen dizut, eta ez ezberdintasunik nabaritzen ote

duzun.

Zenbait terapia saioetan, famili bateko kide guztiak aulkietan exeri eta begirada arteko

kontaktua eta besoen arteko distantzia egokia ezarri ondoren, sarritan, gurasoek ez ziruditen hain

“zapaltzaileak” eta seme-alabek pertsona bezala errespetatuagoak sentitzen ziren.

Besteekin harremanetan gaudenean, gorputz-kokapenak eragin nabaria du kontaktua

ezartzeko orduan. Aipatutako kokapen egokian egonez gero, kontaktua samurtuko egingo da.

Zintzotasunez egia esatearen garrantzia aipatu nahi nuke -lehen aldia izugarria suerta

daiteke-; arrisku handia da inolaz ere. Arrisku horretarako prest egoteak, geure buruaren

erantzule egiten gaituzten hitz garbiak eta egokiak aukeratzea eskatzen du, benetan geure uste eta

sentimenduei dagozkienak; eta beste aldean entzuten dagoenak horren berri izatea.

Lehenago aipatu izan ditugun “Bost askatasunen” onarpenak, arrisku horiek onartzeko

adorea izaten lagun gaitzake. Zintzotasun osoz gure erantzukizunari dagozkion hitzak erabiltzen

baditugu arrisku horiek murriztea lortuko dugu.

Laburpen txiki bat... Kontaktua lortzeko moduen mapa bat balego,

honako atal hauek bildu beharko lituzke:

Page 49: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

Norbaiti kontakturako gonbidapena luzatu «Zerbait esan behar dizut, niri entzuteko prest

al zaude? Orain entzun al nazakezu? Zurekin hitz egin nahi nuke».

«Astirik ba al duzu une honetan? Zerbait esan nahi nizuke».

Begiradazko kontaktua ziurtatu eta besoen bidez ukitu ahal izateko adina distantzian

kokatu; errazena, exerita egotea da, partaideen arteko altuera ezberdintasunak errazago

saihestuko baititugu.

Barnean daramazuna kanporatzeak dakarren arriskua onartzeko prest egotea.

Adierazpenak lehenengo pertsona erabiliz egitea, esaten dugun guztia solaskideari

egotzi ordez: «Haserre nago» esatea, «Zuk haserrearazten nauzu» esan ordez; edota. «Urduri

nago» esatea eta ez, «Zuk urduri jartzen nauzu». Hitz gutxitan, zeure sentimendu eta hitzen

erantzule egiten zaren unetik zintzotasuna adierazten ari zara.

Benetan ez dakiguna ezagutzeko moduko galderak egitea, ez zure seme-alaba

gaiztakeriaren bat egiten harrapatu duzunean egiten dituzun modukoak: “Gailetak hartzen ari al

zara?” -zuk gaileta potearekin ikusi duzu, noski-; honelakoetan duzu berez informazioa bilatzen,

bestearen jokaeraren balorazio bat egitea baizik, erantzuna nabaria izan arren; galdera mota hauek

gezurra dakarte ia gehienetan.

Zailtasun guztiak, hazkuntzarako bide eta aukera berriak direlakoan aurrera egitea,

hileta hotsen lehen seinaleak izan ordez. Oztopo eta zailtasunei aurre egiteko moduaren arabera,

energia modu sortzaile batetan erabiliz, ikaskuntza eta garapena posible da. Honela, zama astun

batetatik askatzeaz gain, aukera berri baten agerpenarekin topo egin dezakegu.

Bost askatasunekin bat eginik bizitzea GURE BIZIMODUA UNEZ-UNE GARATUZ DOA. Une bakoitzak bizipen berriak

dakarzkigu: autoestima indartzeko aukera berriak, koherentzia eta benetakotasunezko

komunikazioa erabiltzeko, edota gure arauak aldatu eta arrisku gehiagori aurre egiteko aukerak

ematen dizkigu.

Adibidez, eman dezagun hogeita lau ordutan lanean diharduen ordenagailua duzula, nahi

duzunean bertara jo dezakezularik. Tresna horrek zure eguneroko martxan gertatzen zaizun

guztia gorde dezake, bai iraganekoa, baita gaur egunekoa ere: egoera ezberdinetan emandako

erantzunak, hartutako erabakiak, itxaropenak, beldurrak eta ametsak. Zeuk hala eskatutakoan,

ordenagailu horrek, maila guztietako informazioa eman diezazuke zeure buruaz: intelektuala,

Page 50: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan

fisikoa, emoziozkoa, soziala eta izpiritu mailakoa ere. Gainera, eman dezagun, makinak horrek

zuk behar adina laguntza eska zezakeela, eta gizakiok izan ohi ditugun pentsamenduak eta

sentimenduak edukitzea, eta giza-ekintzak egiteko ahalmena ere balukeela.

Honelako tresna bat izanez gero, ez al zinateke gainezkatua sentituko? Ez al zinateke

aktibatuta sentituko zeure barnean, eskura zenituzkeen aukerak ikusita? Eta ordenagailu horren

botereak ez al zintuke izutuko aldi berean?

Nire iritziz, tresna hau zuk zeuk duzu. Nik neuk, hauetako tresna bat izateaz jabetzen naiz,

eta zenbaitetan, zuri gertatu bezala bezalaxe harrituta, aktibatuta, edo beldurtuta sentitzen naiz.

Batzuetan, zama bat delakoan nagoen arren, gehienetan baliabide zoragarria deritzot. Zu

eta biok etengabeko hazkuntza eta garapena lor dezakegun gizatiar mirariak gara. Aurkitzen

garen egoera edozein dela ere, honek gure maitasun, ohore eta errespetua merezi duelakoan nago.

Aurrera egiteko adorea eta indarra emango liguke honek guztiak.

Liburu honetan zehar, niretzat eta beste zenbaitentzat erabilgarri izan diren hainbat

baliabide aurkeztu nahi izan ditut: bizitzako zehar-bide ezberdinetan aurrera egiten lortzea,

agertzen zaizkigun zalantza ezberdinei irtenbidea ematea, berez dagoena ikusten ikastea eta

begirada berri batez, lehendik ezagutzen duguna, edo sortzen zaizkigun aukera berriak bereizten

jakitea, besteak beste.

Hau guztia kontutan izanik, egiten duzuna benetako kontzientziaz egin dezazun opa dizut,

zeure kabuz eta gogoz erabakita, eta ez zeure burua horretara behartuta ikusi izanagatik.

Zorte ona opa dizut eta, batez ere, zeure burua maita dezazula.

Page 51: HUNKIPENEZKO HARREMANA - … · Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna. Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan