IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 2. PROBA (Apirilak 24) · Irlara heltzean, piraguak arean utzi eta...

11
IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 2. PROBA (Apirilak 24) ORDUA/LEKUA Froga goizeko 11:00etan hasiko da Lekeitioko Isuntza hondartzan. MESEDEZ ORDUKOTASUNA ZAINDU! - 10:15ean Lekeition egotea komeni da. - 10:30ean Isuntzako hondartzan batuko gara. OHARRA: euria balitz, Lekeitiko ikastolan batuko ginateke. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK o Taldeen egitura: - 10 taldekideak etorri beharko dira. Denak ez badatoz, puntuazioan eragina izango du. - 8 taldekideek hartuko dute parte ekintzan, bikoteka edo bakarka. Antolaketa aurretiaz pentsatuta ekartzea komeni da. Eranskinetan dagoen taula erabili dezakezue. o Talde bakoitzak identifikatzeko aurretik eskatu zaien bandera ekarri beharko du, bestela penalizazioa jasoko dute. o Ekarri beharrekoak: - Taldekide bakoitzak lehortzeko eta aldatzeko beharrezko arropa ekarri beharko du (toaila, kulero, gantzontziloak, oinetakoak...) - Bainujantzia etxetik soinean ekarri behar da - Uretara sartzeko zapatilak - Uretarako kamiseta - Xira

Transcript of IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 2. PROBA (Apirilak 24) · Irlara heltzean, piraguak arean utzi eta...

IBILALDIA 2016

ERRONKAKO 2. PROBA (Apirilak 24)

ORDUA/LEKUA

Froga goizeko 11:00etan hasiko da Lekeitioko Isuntza hondartzan.

MESEDEZ ORDUKOTASUNA ZAINDU!

- 10:15ean Lekeition egotea komeni da.

- 10:30ean Isuntzako hondartzan batuko gara. OHARRA: euria balitz, Lekeitiko

ikastolan batuko ginateke.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

o Taldeen egitura:

- 10 taldekideak etorri beharko dira. Denak ez badatoz, puntuazioan

eragina izango du.

- 8 taldekideek hartuko dute parte ekintzan, bikoteka edo bakarka.

Antolaketa aurretiaz pentsatuta ekartzea komeni da. Eranskinetan

dagoen taula erabili dezakezue.

o Talde bakoitzak identifikatzeko aurretik eskatu zaien bandera ekarri beharko

du, bestela penalizazioa jasoko dute.

o Ekarri beharrekoak:

- Taldekide bakoitzak lehortzeko eta aldatzeko beharrezko arropa ekarri

beharko du (toaila, kulero, gantzontziloak, oinetakoak...)

- Bainujantzia etxetik soinean ekarri behar da

- Uretara sartzeko zapatilak

- Uretarako kamiseta

- Xira

PROBAREN NONDIK NORAKOA

10:30ean Isuntzan elkartuko gara ERRONKAko partaide guztiak.

- Talde bakoitzak, taldearen izenarekin identifikatutako txoko bat izango duzue

(hormaren kontra). Bertan utziko dituzue ekarritako motxilak edo bestelako

boltsak.

- Neoprenoak banatuko dira eta denok jantzi egingo dituzue.

- Eguraldiaren baldintzak ikusita, antolakuntzak erabakiko du talde guztiak

batera edo txanda bitan parte hartuko duzuen.

- Txanda bitan banatuz gero, txanda bakoitzak 90 minutu iraungo du.

Momentuan bertan, talde bakoitzari zein txandatan parte hartuko duzuen

esango zaizue.

- Talde bakoitza letra batez identikatuko da: A, B, C, D... eta kide bakoitza

dagokion letra eta zenbakiz: A1, A2, A3, A4 eta A5.

11:00etan ERRONKAri hasiera emango zaio.

PROBAREN ANTOLAKETA ETA PROZEDURA (Eranskinetan mapa duzue)

1.ERRELEBOA (partaide 1)

1. Talde bakoitza 1 zenbakidun gunean batuko zarete. Gune honetan piraguak

eta konoak aurkituko dituzue. Talde bakoitzak konoan bere bandera ipiniko du

eta taldekide guztiak konoaren atzeko aldean kokatuko zarete.

2. Taldeetako lehenengo partaide guztiak (A1, B1, C1...) antolakuntzak

zehaztutako talde bitan banatuko zarete: 6ko talde bat eta 5eko beste talde

bat.

3. Talde hauetako partaide guztiek hankak elkarrekin lotu beharko dituzue

antolakuntzak emandako zapiak erabiliz.

4. Hankak lotu ondoren, 4 zenbakidun (abadian moila) gunera heldu beharko

zarete eta han zapiak kendu. Jarraian, txalekoak eta palak eskuratu, bertan

aurkituko duzuen Big Sup-ean montatu eta denok batera gidariak esandako

ibilbidea egingo duzue. Gidaria zuekin batera joango da.

5. Ibilbidea egin ondoren, Isuntzara heldu eta gidariak esandako lekuan utziko

duzue taula erraldoia.

6. Zuotariko bakoitza, ahal duzuen eta arinen, 1. gunean itxaroten izango

dituzuen taldekideengana joango zarete txalekoa ematera.

2.ERRELEBOA (2 partaide)

1. Lehen frogan parte hartutako kideak emandako txalekoa, eta piragua gainean

aurkituko duzuen bigarren bat jantzi ondoren, taldeko kide bi (A2-A2)

antolakuntza gunera hurbilduko zarete dastamen froga bat egitera.

2. DASTAMEN FROGA: antolakuntzak dastatzera emango dizuena identifikatu

beharko duzue, begiak estalita dituzuela. Horretarako, 3 minutuko denbora

tartea izango duzue.

3. Jakiak identifikatuta edo 5 saiakerak egin ondoren, piraguak eta palak hartu eta

ur ertzetik hasita zeharkaldi bat egingo duzue.

4. Zeharkaldia amaitu ondoren, piraguak 2. gunean utziko dituzue eta korrika

baten 1. gunera joango zarete txalekoak hurrengo bikoteari ematera.

3. ERRELEBOA (2 partaide)

1. Taldeko hurrengo kide biok (A3-A3) aurreko kideek emandako txalekoak jantzi

ondoren, 3. gunera abiatuko zarete.

2. Gune honetan, arean lurperatuta egongo diren plastikozko arrautzak aurkitu

beharko dituzue, bikoteko arrautza bat.

3. Arrautza zabaldu gabe, 2. gunean dauden piraguak hartu eta irlara abiatuko

zarete, gidariek esandako lekutik.

4. Bidean arrautzak zabaldu eta barruan dagoen asmakizuna ebazten saiatuko

zarete. Erantzuna irlara heltzean eman beharko duzue.

5. Irlara heltzean, piraguak arean utzi eta antolakuntzako kidea bilatu beharko

duzue erantzuna emateko. Saiakera bakarra izango duzue asmatzeko.

6. Plastikozko arrautzaren truke, arrautza bat jasoko duzue eta erantzun

egokiaren truke, beste bat. Beraz, arrautza bat edo bi eskuratu ditzakezue.

7. Arrautza edo arrautzak eskuratu ondoren, piraguara bueltatu eta Isuntzara

heldu beharko zarete, 2. gunera. Piraguak eta txaleko bat bertan utziko dituzue.

8. 2. gunetik 1. gunera korrika joango zarete hurrengo taldekideari beste txalekoa

eta arrautzak ematera. Saiatu ahalik eta arrautza gehien osorik garraiatzen (1

edo 2).

4. ERRELEBOA (partaide 1)

1. Taldeko kideak (A4), dituzun arrautzak hartu eta antolakuntzak emango dizun

zapi baten laguntzaz (edo zuk egokien ikusten duzun eran), surf taula baten

gainean etzanda eta eskuekin arraun eginez, zeharkaldi bat egin beharko duzu

arrautza hauek garraiatuz.

2. Surf taula 5. gunean aurkituko duzu. Bertan nahi duzun taula aukeratu

ondoren, inbentoa hankan lotu, uretara sartu eta zeharkaldiari ekingo diozu.

3. Berriro ere, taula aurkitu duzun lekuan utzi (5. gunean) eta osorik dauden

arrautzak antolakuntza gunera eramango dituzu.

4. Antolakuntza gunean, taldearen letra izango duen ontzian utziko dituzu

arrautzak. Falta den arrautza bakoitzeko penalizazioa izango duzue.

5. Txalekoa 1. gunean dauden azkenengo taldekide biei emango diezu.

5. ERRELEBOA (2 partaidea)

1. Aurreko kidea arrautzak eramaten ari den bitartean, azken bikoteko partaide

batek (A5- A5) bigarren gunean dagoen txalekoa hartu ahal izango du.

2. Kide biok txalekoak jantzi dituzuenean, 6. gunean aurkituko duzuen punteria

txokoan aritu beharko zarete. 6 objektu izango dituzue, horietatik bi, uztai

barruan sartzea lortu beharko duzue. Horrela ez bada, penalizazioa izango

duzue. Objektu bakoitza behin bakarrik jaurti ahal izango da.

3. 6 objektuak jaurti ondoren, 5. gunean dagoen surf taula bat hartu eta taula

gainean etzanda, zeharkaldi bat egin beharko duzue. Zeharkaldian zehar surf

taulari buelta eman beharko diozue begiraleak zehaztutako tokian,

antolakuntzakook taularen beheko aldea ikusi dezagun.

4. Zeharkaldia 5. gunean amaituko da. Hemen surf taula utzi eta korrika baten 1.

gunean duzuen taldeko bandera hartu beharko duzue proba bukatutzat

emateko. Bandera hartzerakoan denbora gelditu eta kontaketak egingo dira.

ERANSKINAK

1.ERANSKINA: Penalizazio sistema.

2.ERANSKINA: Taldeko kideak antolatzeko zereginen fitxa.

3.ERANSKINA: Guneen mapa.

4.ERANSKINA: Lekeitioko mapa (aparkalekua, ikastola eta Isuntza hondartza).

ERANSKINAK

1.Eranskina

Penalizatuko den denbora egunean bertan taldeek egindako denboraren araberakoa

izango da, hain zuzen ere honako eragiketaren bitartez:

21. 𝑝𝑜𝑠𝑡𝑢𝑘𝑜 𝑑𝑒𝑛𝑏𝑜𝑟𝑎 − 1. 𝑝𝑜𝑠𝑡𝑢𝑘𝑜 𝑑𝑒𝑛𝑏𝑜𝑟𝑎

𝑇𝑎𝑙𝑑𝑒 𝑘𝑜𝑝𝑢𝑟𝑢𝑎

Adibidez: 1. postuan geratu den taldeak 60 minutu behar izan ditu proba amaitzeko,

eta 21. postuan geratu 90 minutu. Guztira 21 talde parte hartzen daude.

90 𝑚𝑖𝑛𝑢𝑡𝑢 − 60 𝑚𝑖𝑛𝑢𝑡𝑢

21= 1,4

Beraz, penalizaio bakoitzeko 1 minutu eta 24 segundu gehituko lirateke proba

amaitzeko behar izan duen denborari.

2.Eranskina

Taldeko kideak antolatzeko zereginen fitxa:

1. ERRELEBOA

(Big SUP)

Partaide 1:

2. ERRELEBOA

(Dastamena + piragua)

2 partaide:

3. ERRELEBOA

(Arrautza bilatu+ piragua)

2 partaide:

4. ERRELEBOA

(Arrautza garraiatu + surf

taula)

Partaide 1:

5. ERRELEBOA

(Saskiratzea + surf taula)

2 partaide:

3.Eranskina

4.Eranskina