Ibilgailu elektrikoa (1)

13
elektrikoak

Transcript of Ibilgailu elektrikoa (1)

Page 1: Ibilgailu elektrikoa (1)

Ibilgailu elektrikoak

Page 2: Ibilgailu elektrikoa (1)

galderaZer da ibilgailu elektrikoa?Ibilgailu konbentzionalaren aldean, zer-nolako

abantailak ditu ibilgailu elektrikoak?Zer abiadura hartzen du ibilgailu elektrikoak?Zenbat kontsumitzen du ibilgailu elektrikoak?Zer irispide edo autonomia du ibilgailu elektrikoak?Ordezka dezake ibilgailu elektrikoak nire ibilgailu

konbentzionala?Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak berdinak dira?Zenbat denbora irauten dute ibilgailu elektrikoen

bateriek?Edozein bidetatik ibil daitezke?Badago diru laguntza publikorik ibilgailu elektrikoak

erosteko?

Page 3: Ibilgailu elektrikoa (1)

Zer da ibilgailu elektrikoa?Motor elektriko batek bulkatzen edo

propultsatzen duen ibilgailua da.

Ibilgailu elektrikoan, gasolina edo gasolio motorraren ordez, motor elektrikoa erabiltzen da, bateria multzo baten bidez elektrizitatez elikatuta.

Page 4: Ibilgailu elektrikoa (1)

Ibilgailu konbentzionalaren aldean, zer-nolako abantailak ditu ibilgailu elektrikoak?

Ingurumena ez du kaltetzen: motor elektrikoak bulkatzen duenez gero, ez du zuzenean gas kutsagarririk aireratzen, eta berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa gutxitzen du.

Ez du emisiorik eragiten erabiltzeko lekuan.

Ez du hots kutsadurarik eragiten.

Mantentze-kostu txikiagoa du.Gidatzeko erraza da; izan ere, berehalako

erantzun arinagoa du, ibilgailu konbentzionalekin alderatuta, motor parea maximoa baita lehen biraketatik.

Page 5: Ibilgailu elektrikoa (1)

Zer abiadura hartzen du ibilgailu elektrikoak?

120 km/h-ko abiadura hartzen du.

Page 6: Ibilgailu elektrikoa (1)

Zenbat kontsumitzen du ibilgailu elektrikoak?

Ibilgailu elektrikoaren kontsumoa ezberdina da ibilgailu motaren arabera. Hala, hiriko auto elektrikoaren kontsumoa 12 kWh/100 km-koa da, eta mikrobusarena, berriz, 30 kWh/100 km-koa.

Page 7: Ibilgailu elektrikoa (1)

Zer irispide edo autonomia du ibilgailu elektrikoak?

Gaur egun merkatuan dauden ibilgailuen irispidea 150 eta 250 km artekoa da.

http://www.youtube.com/watch?v=w7P-on0Q2GA

Page 8: Ibilgailu elektrikoa (1)

Ordezka dezake ibilgailu elektrikoak nire ibilgailu konbentzionala?

Ibilgailu konbentzionalaren ordez elektrikoa erabiltzeak ez du ekarriko aparteko arazorik kasu gehienetan;

Izan ere, herritar gehienek distantzia laburreko ibilbideak egin ohi dituzte egunean (etxetik lanera, merkataritza-gunetara, ikastetxetara eta abar). Hori horrela, aldatu behar dena, funtsean, pentsamoldea edo mentalitatea da,

eta gasolindegira joan beharrean, gauean, etxera heltzean, gure ibilgailu elektrikoa entxufatzea izango da gure zeregin berria. Oso kasu bakan edo jakinetan baino ez ditugu erabiltzen ibilgailuak distantzia luzeko ibilbideak egiteko, eta halakoetan automobila erabili ordez, badira beste alternatiba

batzuk, adibidez, car-sharing edo renting enpresen zerbitzuez baliatzea.

Page 9: Ibilgailu elektrikoa (1)

Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak berdinak dira? Ez. Ibilgailu elektrikoen propultsio sistema motor elektrikoaren

bidez egiten da soil-soilik. Ibilgailu hibridoetan, ordea, propultsio sistema motor elektrikoaren edo errekuntza motorraren bitartez egiten da, hein handi edo txikiagoan lan eginez motor bietako batek, hibrido motaren arabera.

Ibilgailu hibridoak tarteko pausua da errekuntza bidezko auto konbentzionalen eta elektriko puruen artean; izan ere, barne-errekuntza motor baten energia elektrikoarekin konbinatzen dute.

Page 10: Ibilgailu elektrikoa (1)

Zenbat denbora irauten dute ibilgailu elektrikoen bateriek?

Gutxienez, karga-deskargako 2.000 ziklo osoak.

Page 11: Ibilgailu elektrikoa (1)

Edozein bidetatik ibil daitezke?

Bai. Ibilgailuak homologatuta daude edozein bidetatik ibili ahal izateko; baita autobia eta autobideetatik ere.

Page 12: Ibilgailu elektrikoa (1)

Badago diru laguntza publikorik ibilgailu elektrikoak erosteko?

Bai. Alde batetik, Gobernuaren Plan Movele deritzona dugu, Automobilgintza Plan Integralaren barruan dagoena. Plan horrek 8 milioi euroko aurrekontua du, eta ibilgailu elektrikoen eskaria sustatzea du helburu. Ibilgailu elektrikoak erosteko ematen den diru laguntza zuzena 750 eta 20.000 euro artekoa da.

Bestetik, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru laguntzak ditugu, programa zehatzen bidez ematen direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, EEEren webgunea kontsulta daiteke, edo deitu telefono honetara: 94.403.56.00

.

Page 13: Ibilgailu elektrikoa (1)

AMAIERA