Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

5
Idazlanak kalifikatzeko txantiloia Idazlan batean ZER esaten den eta ZELAN esaten den aztertu eta ebaluatu egiten da. Ariketaren helburua hobeto idazten ikastea da. Horretarako eredugarri izan daitezkeen testu asko irakurtzea komeni eta eredukoen antza daukaten testuak idazten saiatu behar. Irakasleok, normalean, ZUZENTASUNAri buruzkoa oharrak jartzen ditugu idazlanetan baina gramatika akats guztiek ez dute garrantzi berbera eta badaude kalifikatzerakoan kontuan hartzeko beste hainbat kontu. Horra horietako batzuk. Itxura. Idazlanak gutxieneko garbitasuna erakutsi beharko. Orrialdeko bazterretako zuriguneak, izenburua, esaldiak, paragrafoak... lehen begi- kolpean berezitu beharko dira. Gutunetan, hasierako eta amaierako formulak, igorlea, data… Lehen paragrafoa bereziki zaindu egin beharko irakurleak berehalakoan jakingo du zer ari den irakurtzen. Azken paragrafoek ere irakurlearen gogoan eragin handiagoa izaten dute erdiko paragrafoek baino. I – Idazkera, kaligrafia. Batzuetan, bereziki oso txarra denean, idazlana ulertzeko arazo bihurtzen da idazkera. Izan ere, idazlan bateko arazorik larrienetakoa idatzitakoa ulergaitza izatea da. H - Hiztegia. Irakasleak antzematen badu ikasleak ez dakiela eguneroko hitzak euskaraz ematen kontuan hartu beharko kalifikazioa ezartzerakoan. Hiztegi arazoengatik puntuak kenduko ditugu: *subitu gora, *prometitu kargoa… Hiztegi arazoak nabarmenak eta sistematikoak behar dute izan alor honetan puntuak kentzeko. Oso arraroa den hitz bat behar- beharrezkoa baldin badaukagu, beharrezkoa ez den mailegu bat erabiltzea ez da kontu larria.

Transcript of Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

Page 1: Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

Idazlanak kalifikatzeko txantiloia

Idazlan batean ZER esaten den eta ZELAN esaten den aztertu eta ebaluatu egiten da. Ariketaren helburua hobeto idazten ikastea da. Horretarako eredugarri izan daitezkeen testu asko irakurtzea komeni eta eredukoen antza daukaten testuak idazten saiatu behar.

Irakasleok, normalean, ZUZENTASUNAri buruzkoa oharrak jartzen ditugu idazlanetan baina gramatika akats guztiek ez dute garrantzi berbera eta badaude kalifikatzerakoan kontuan hartzeko beste hainbat kontu. Horra horietako batzuk.

Itxura. Idazlanak gutxieneko garbitasuna erakutsi beharko. Orrialdeko bazterretako zuriguneak, izenburua, esaldiak, paragrafoak... lehen begi-kolpean berezitu beharko dira. Gutunetan, hasierako eta amaierako formulak, igorlea, data… Lehen paragrafoa bereziki zaindu egin beharko irakurleak berehalakoan jakingo du zer ari den irakurtzen. Azken paragrafoek ere irakurlearen gogoan eragin handiagoa izaten dute erdiko paragrafoek baino.

I – Idazkera, kaligrafia. Batzuetan, bereziki oso txarra denean, idazlana ulertzeko arazo bihurtzen da idazkera. Izan ere, idazlan bateko arazorik larrienetakoa idatzitakoa ulergaitza izatea da.

H - Hiztegia. Irakasleak antzematen badu ikasleak ez dakiela eguneroko hitzak euskaraz ematen kontuan hartu beharko kalifikazioa ezartzerakoan. Hiztegi arazoengatik puntuak kenduko ditugu: *subitu gora, *prometitu kargoa… Hiztegi arazoak nabarmenak eta sistematikoak behar dute izan alor honetan puntuak kentzeko. Oso arraroa den hitz bat behar-beharrezkoa baldin badaukagu, beharrezkoa ez den mailegu bat erabiltzea ez da kontu larria.

Page 2: Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun
Page 3: Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

A - Aditzen bat txarto daude dago. Morfologia. Irakasleak antzematen badu ikasleak ez dakiela eguneroko aditzak euskaraz behar bezala ematen kontuan hartu beharko kalifikazioa ezartzerakoan. Aditz morfologia arazoengatik puntuak kenduko ditugu: Lagun asko etorri *da. Esan *genizugun… Liburuak erosi *dute. Gaur kalean ikusi *dizut.

D - Deklinabide akats bakarren bat antzemanez gero, tira, baina ikusten bada akats sistematikoak daudela deklinabide atzizkiak ezartzerakoan irakasleak kalifikazioa ezartzerakoan kontuan hartu beharko. Lagun *bat esan dit. Zenbait *lagunei esan zien.

S – Sintaxi edo joskera arazoak. Esaldiaren ordena desegokia izan daiteke; galdegai-mintzagai kontuetan oso aldrebesa izan daiteke ikaslearen idazlana… eta antzeko hamaika problema, esaterako: *Badago problema bat oso larria dela. *Ere bai esaten zuen

O – Ortografia akatsen bat barka daitekek baina *Hortografia *akatzak idazlanari oso itxura txarra ematen diote. Unibertsitatera joateko ortografia akats batzuk barka daitezke baina begi bistako arazo honek kalifikazioan bere isla izango du.

U – Ulergaitza. Ikasle batek egin dezakeen akats larrienetakoa hauxe da. Ikasleak idatzi duena ezin bada normal ulertu, esaldi edo testu zati bat goitik behera aldrebesa baldin bada, testuaren kalitatea eskasa da. Ezin da idazlan bat gaindututzat eman irakurleak ezin badu ulertu idazleak zer adierazi nahi zuen. Pasarte ulergaitz batzuek itzelezko puntu galera ekar dezakete. Gainera askotan erakusten dute idazleak ez dakiela autozuzenketa egiteko oinarrizkoena.

Kh – Koherentzia. Batzuetan beti testu koherentzia falta eskasa antzematen da.Pertsona aldaketa xelebreak antzematen ditut. Aditz aspektua edo aditzarentenpusean jauzi arraroak zeuden ere bai.

Koherenteak izan behar dugu gure buruarekin. Ezin ditugu logikoak ez diren baieztapenak egin edo ezin gara kontrako baieztapenetan erori kontuak behar bezala argitu gabe.

Page 4: Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

Kx - Kohexioa. Hasi gutun bat pertsona batean, 2. pertsonan esaterako, eta bat-batean pertsonaz aldatu, 3. pertsona erabiltzen hasi… Edo gehiagotan ikusten dena, aldi jauziak, tempus jauziak; hasi orainaldian eta, beharrik gabe, salto lehenaldira esate baterako...

EGOKITASUNA - AUTOZUZENKETA

E – Egokitasuna.

Idazlan batean gaiari eutsi egin behar zaio. Logika edo errealitatea ezinbesteko erreferentzia dira beti. Ezin da baieztatu inolako oinarririk gabe: *marxismo hitza maximo hitzetik dator. *Frantziak eta Espainiak Utrech eta Ramstadt-eko itunak *galdu zituzten eta horrekin batera bere jabetza *inportanteenak: Ternua, Gibraltar…

Onartzen dira digresioak baina neurriz, ezin gara abarretatik galdu.Testu-tipo bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ezin dugu, esate baterako, gutun formal batean lagunarteko hizkera erabili: “*Kaixo alkate!”. Gutun formal batean,hasierako eta amaierako formulak oso finkaturik daude baina beste testu-tipoetan ere,d ezegokiak izan daitezkeen kontuak ager daitezke. Beste adibide bat; azalpen testu batean idazleak bere buruari buruzko azalpenak ematea gaiari buruzko azalpenak eman beharrean: “Kaixo, ni X naiz, DBH-1eko ikaslea, eta Y gaia azalduko dut...”

Page 5: Idazlana Kalifikatzekoan Kontuan Hartzen Diren Zenbait Tasun

Z – Auto-zuzenketa. Batzuetan begi bistakoa da ikasleak ez duela inolako ahaleginik egin autozuzenketa egiteko. Esaldi oso kaxkar batek, *Nik uste dut hori egia dela dirudi, esate baterako, erakusten du edo idazlearen maila oso eskasa dela, benetan eskasa, edo (eta litekeena da) idazleak ez duela gutxieneko lana hartu bere burua zuzentzen.

Ezinbestekoa da idazlan bat zuzentzeko eta kalifikatzeko irakasleari eman baino lehenago autozuzenketa egitea. Daukagun denbora laburra ondo antolatu beharko genuke idazten hasi baino lehen planifikazioa egiteko, eskematxo bat-edo, eta amaieran, betiere minutu batzuk erabili beharko genituzke auto-zuzenketa egiteko. Auto-zuzenketa hori akats gordinenak saihesteko oso baliagarria izaten da. Auto-zuzenketa horretan ematen diren minutuek, normalean, puntu gehiago ematen dizkigute azken minutuetan beste paragrafo bat idazteak emango lizkigukeenak baino.

@gorkaazk – PD