Igandea 2010eko abuztuaren 15a Zozoen elean (III) …partitura pila dauzkat zuzendu beharra» Zozoen...

2
Easo abesbatza, Ereintza zortzikotea, Amaya taldea, Los Xey, Los Contrapuntos, Mendira begira, Lau eta bi, Gallur… 1918an jaioak nahitaezko du gauza asko egina. Xipri Larrañagak bat eta bera egin du beti: musika. Etcherat ezin yoan ilhundu artean egoten ohi dire zozoen elhean Joanes Leizarraga Miel A. Elustondo Laurogeita hamaika urte ditut, hanketan odolak ez dit askorik korritzen eta ohean etzanda egon behar. Jateko-eta jaikitzen naiz baina, ostean, askorik ez. Etortze- ko esan nizun, badauzkadalako esan nahi nituzkeen kontuak, bai. Gauza asko… Poliki hasiko gara… eta dokumentuak ere era- kutsiko dizkizut… Donostian, ez dakit adituko zenuen, milioi bat argazki baino gehiago bildu di- tuzte, argazki zaharrak gero!, eta jendeari agindu diote haien gai- nean batere berririk baldin ba- dauka, deitzeko. Argazkiak berak baino gehiago balio omen du as- kotan informazioak. Konparazio baterako, nork egin duen. Eta nik badaukat argazki bat hor, gure ai- tonaren izeba batena izan behar du, nonbait. Alde batean, emaku- mea ageri da, eta bestean, «Alfon- tso XII.aren argazkilari esklusi- boa». Gogoan hartzekoa irudi- tzen zait… Beste kontu bat, zu galderak egiten hasi baino lehen… Nik sari asko dauzkat. Konparazio batera, asko. Omenaldiak ere asko izan ditut, eta omenaldia zen bakoitzean ematen zidaten eskuerakutsiren bat. Etxean ez dauzkat horko lau horiek beste- rik. Garai batean, arreba Juanita- ri ematen nizkion, berak gorde- tzen zituen Azkoitian. Zer edo zer irabazi, sariren bat jaso nuela jakiten zuenean, esaten zidan: «Hik bidali niri, Azkoitira. Nik han jarriko dizkiat pianoaren gai- nean. Inor ni ikustera etortzen bada, esango zioat: ‘Begira, nire anaiari zer sari eman dioten orain ere!’». Horrelako kontuak. Orain hila da arreba ere, baina nik jakin nahiko nuke non diren orain sari haiek denak, etxe har- tan dauden edo baten batek era- man dituen handik hartu eta nora edo nora. Gauza horren arrastoa segitu nahiko nuke… Hirugarren gauza bat, zu hasi baino lehen. Jasota dauzkat bi- zian egin ditudan gauza asko eta asko, eta asmatu ditudan musi- kak. Horiek denak erregistratze- ko, ordea, fotokopia asko egitea eskatzen didate, paper asko bete- tzea, egilea neu naizela erakuste- ko. Konposizio asko egin ditut, hor dabiltza, eta ez dut xemeiko- rik jasotzen… Eta, azkena, nik dokumentu, paper eta agiri asko dauzkat gor- deta. Easo abesbatza, Los Xey tal- dea, Amaya boskotea, Gallur… Nahiko nuke horiek denak jaso- tzea, digitalizatu eta ordenagai- luan ondo-ondo gordetzea… «Zipriano Larrañaga Juaristi Xipri (Azkoitia, 1918). Tiple izan zen parrokiko koruan, eta bertan ikasi zuen solfeoa, garai hartako organistaren ondoan. Komertzio ikasketak burutu zituen Kristau Eskolen Anaien ikastetxean, he- rrian bertan». 1918ko abenduaren 18an, «18- 12-18», jaio nintzen, Azkoitian. Orduko jendearen nahia zer zen eta gaztelaniaz ikastea, bestela ez zegoen-eta aurrera irtengo zue- nik. Analfabeto asko zegoen leku guztietan, jendeak ez zekien ez leitzen ez eskribitzen. Hori dau- kat gogoan. Nik Komertzio ikasi nuen hango eskolan... Erdaraz jakin gabe ez zegoen han aurrera egiterik! Herrian, abarketak, bes- terik ez zegoen. Nik ere josi izan ditut… Franco Azkoitian sartu zen denboran izugarrizko kalte- ak izan genituen familian. Aita fusilatuko zuten edo ez bizi izan ginen. Gudarientzako horni- gaiak geneuzkan guk, biltegian bezala, kontzejupean: botak, alkandorak, bestelako jantzi batzuk… Guardia zibilak etorri ziren gure etxera, Manuel Larra- ñaga Larrañagaren bila, gure aitaren izena. Baina beste bat izan, izen berekoa, Labe gaitzize- na zeukana. Eskerrak karlisten juntako bat akordatu zen, bestela hilko zuten gure aita! Izugarri beldur egon zen aita, auskalo zer pentsamendu egingo zituen, eta akordatzen naiz dardara batean egon zela eta etxera joan nintzela manta baten bila, hura tapatze- ko. Gero, ikterizia sortu zitzaion, hori-hori jarri zen dena. Sustoa- gatik, itxura dagoenez. Kontua da harrezkero aita lanetik bota zutela, eta mila pezeta isuna. Diru asko zen orduan! Etxean geneukan irratia ere errekisatu zigutela. Ez genuen jakin harrez- kero zer izan den irrati haren kontua. Klarinetea jotzen nuen herriko bandan. Solfeatzen ondo ikasi nuen eta horrek salbatu nau ni. Inork ez zidan erakutsi. Esan bai: «Notak halako eta halako dira, eta halako eta halako posturatan jotzen dira». Horixe besterik ez zi- daten erakutsi. Ez nuen maisurik izan… Pilotan ere egiten nuen, or- dea, kontzejupean, eta hortxe ko- meriak, eskuak handitzen zitzaiz- kigunean. Baina moldatu ginen, moldatu ginenez. «1940an Donostian hasi zen la- nean, banketxean. Musika zaleta- sunak Easo abesbatzara eraman zuen». 1946an sartu nintzen Easo abesbatzan. Sokakoen buru izen- datu ninduten berehala. Lehene- nak izaten ginen partiturak ikas- ten eta zuzendariak besteei era- kusten jartzen gintuen. San Bizenteko organista zen korua zuzentzen zuena. 1948an, bertako batzuek Guridiren Mirentxu ope- ran kantatu genuen, Madrilen. Olaizola zen baritono, eta Easoko batzuk han izan ginen, kanta- tzen. 1949an, konparazio batera, Ga- lesen izan ginen Easokoak, Lan- gollen izeneko herri txikian. Eu- ropako koruen lehiaketa egiten zuten urtero. Kantatu beharreko bat aukerakoa zen, eta guk euska- raz kantatu genuen. Jendea ha- rrituta: «Hauxe sonoritatea!», esaten zuen. Lehen saria irabazi genuen. Garai hartan, Amaya tal- dea eta Ereintza zortzikotea osa- tu nituen. Nik musika ibiltzen nuen buruan, beti musika, eta beti euskaraz. Nire konposizio guztietan giza eskubideak defen- ditzen eta euskararen alde saia- tzen nintzen. Leku askotan ibili ginen. «1953an Bilbo-Lisboa-New York-Habana-Veracruz bira artis- tikoa egin zuen Amayak. Arra- kasta handia izan zuen, baina tal- dea desegitea erabaki zuten». Franco Donostiara etortzen zen udan. Hura eta beraren segi- da guztia, Ollagorra elkartera joa- ten ziren ondo jan eta ondo edan egitera. Behin, etorri zitzaizkidan batzuk, esanez euskarazko kan- tuak entzun nahi zituztela. Fran- cok eta. Easo abesbatzako jendea joaten ginen, neuk zuzentzen nuen haien kantua. Ollagorran ezagutu nuen Ruiseñadako kon- dea, Trasatlantica konpainiakoa, eta horrela joan ginen bidaia han- di hartan, Bilbon hasi eta Vera- cruzen bukatu genuena. Cova- donga zuen izena gure itsason- tziak. Baina gu marinel joan ginen! Eguerdian kantatu egiten genuen hango jendearentzat. La- gun handiak egin genituen bide- an. Habanan diskoa grabatu ge- nuen, Amaya boskotearen izene- an, 1953an. Hori gauza handia izan zen, gero! Ez zuten denek egi- ten! Urte batzuk egin eta taldea «Konposizio asko egin ditut, hor dabiltza, eta ez dut xemeikorik jasotzen» «Orduko jendearen nahia zer zen eta gaztelaniaz ikastea, bestela ez zegoen- eta aurrera irtengo zuenik» ARGAZKIAK: ZALDI ERO 10 Zozoen elean (III) Igandea 2010eko abuztuaren 15a Xipri Larrañaga «Musikarik gabe lurpean nintzateke honezkero»

Transcript of Igandea 2010eko abuztuaren 15a Zozoen elean (III) …partitura pila dauzkat zuzendu beharra» Zozoen...

Page 1: Igandea 2010eko abuztuaren 15a Zozoen elean (III) …partitura pila dauzkat zuzendu beharra» Zozoen elean (III) 11 2010eko abuztuaren 15a •Igandea Beti musika D 1965etik 1984ra

Easo abesbatza, Ereintza zortzikotea, Amaya taldea, Los Xey,Los Contrapuntos, Mendira begira, Lau eta bi, Gallur…1918an jaioak nahitaezko du gauza asko egina. XipriLarrañagak bat eta bera egin du beti: musika.

Etcherat ezin yoan ilhundu arteanegoten ohi dire zozoen elhean

Joanes Leizarraga

Miel A. Elustondo

Laurogeita hamaika urte ditut,hanketan odolak ez dit askorikkorritzen eta ohean etzanda egonbehar. Jateko-eta jaikitzen naizbaina, ostean, askorik ez. Etortze-ko esan nizun, badauzkadalakoesan nahi nituzkeen kontuak,bai. Gauza asko… Poliki hasikogara… eta dokumentuak ere era-kutsiko dizkizut… Donostian, ezdakit adituko zenuen, milioi batargazki baino gehiago bildu di-tuzte, argazki zaharrak gero!, etajendeari agindu diote haien gai-nean batere berririk baldin ba-dauka, deitzeko. Argazkiak berakbaino gehiago balio omen du as-kotan informazioak. Konparaziobaterako, nork egin duen. Eta nikbadaukat argazki bat hor, gure ai-tonaren izeba batena izan behardu, nonbait. Alde batean, emaku-mea ageri da, eta bestean, «Alfon-tso XII.aren argazkilari esklusi-boa». Gogoan hartzekoa irudi-tzen zait…

Beste kontu bat, zu galderakegiten hasi baino lehen… Niksari asko dauzkat. Konparaziobatera, asko. Omenaldiak ereasko izan ditut, eta omenaldiazen bakoitzean ematen zidateneskuerakutsiren bat. Etxean ezdauzkat horko lau horiek beste-rik. Garai batean, arreba Juanita-ri ematen nizkion, berak gorde-tzen zituen Azkoitian. Zer edo zerirabazi, sariren bat jaso nuelajakiten zuenean, esaten zidan:«Hik bidali niri, Azkoitira. Nikhan jarriko dizkiat pianoaren gai-nean. Inor ni ikustera etortzenbada, esango zioat: ‘Begira, nireanaiari zer sari eman dioten

orain ere!’». Horrelako kontuak.Orain hila da arreba ere, bainanik jakin nahiko nuke non direnorain sari haiek denak, etxe har-tan dauden edo baten batek era-man dituen handik hartu etanora edo nora. Gauza horrenarrastoa segitu nahiko nuke…

Hirugarren gauza bat, zu hasibaino lehen. Jasota dauzkat bi-zian egin ditudan gauza asko etaasko, eta asmatu ditudan musi-kak. Horiek denak erregistratze-ko, ordea, fotokopia asko egiteaeskatzen didate, paper asko bete-tzea, egilea neu naizela erakuste-ko. Konposizio asko egin ditut,hor dabiltza, eta ez dut xemeiko-rik jasotzen…

Eta, azkena, nik dokumentu,paper eta agiri asko dauzkat gor-deta. Easo abesbatza, Los Xey tal-dea, Amaya boskotea, Gallur…Nahiko nuke horiek denak jaso-tzea, digitalizatu eta ordenagai-luan ondo-ondo gordetzea…

«Zipriano Larrañaga JuaristiXipri (Azkoitia, 1918). Tiple izanzen parrokiko koruan, eta bertanikasi zuen solfeoa, garai hartakoorganistaren ondoan. Komertzioikasketak burutu zituen KristauEskolen Anaien ikastetxean, he-rrian bertan».

1918ko abenduaren 18an, «18-12-18», jaio nintzen, Azkoitian.Orduko jendearen nahia zer zeneta gaztelaniaz ikastea, bestela ezzegoen-eta aurrera irtengo zue-nik. Analfabeto asko zegoen lekuguztietan, jendeak ez zekien ezleitzen ez eskribitzen. Hori dau-kat gogoan. Nik Komertzio ikasinuen hango eskolan... Erdarazjakin gabe ez zegoen han aurreraegiterik! Herrian, abarketak, bes-terik ez zegoen. Nik ere josi izanditut… Franco Azkoitian sartuzen denboran izugarrizko kalte-ak izan genituen familian. Aitafusilatuko zuten edo ez bizi izanginen. Gudarientzako horni-gaiak geneuzkan guk, biltegianbezala, kontzejupean: botak,alkandorak, bestelako jantzi

batzuk… Guardia zibilak etorriziren gure etxera, Manuel Larra-ñaga Larrañagaren bila, gureaitaren izena. Baina beste batizan, izen berekoa, Labe gaitzize-na zeukana. Eskerrak karlistenjuntako bat akordatu zen, bestelahilko zuten gure aita! Izugarribeldur egon zen aita, auskalo zerpentsamendu egingo zituen, etaakordatzen naiz dardara bateanegon zela eta etxera joan nintzelamanta baten bila, hura tapatze-ko. Gero, ikterizia sortu zitzaion,hori-hori jarri zen dena. Sustoa-gatik, itxura dagoenez. Kontuada harrezkero aita lanetik botazutela, eta mila pezeta isuna.Diru asko zen orduan! Etxeangeneukan irratia ere errekisatuzigutela. Ez genuen jakin harrez-kero zer izan den irrati harenkontua.

Klarinetea jotzen nuen herrikobandan. Solfeatzen ondo ikasinuen eta horrek salbatu nau ni.Inork ez zidan erakutsi. Esan bai:«Notak halako eta halako dira,

eta halako eta halako posturatanjotzen dira». Horixe besterik ez zi-daten erakutsi. Ez nuen maisurikizan… Pilotan ere egiten nuen, or-dea, kontzejupean, eta hortxe ko-meriak, eskuak handitzen zitzaiz-kigunean. Baina moldatu ginen,moldatu ginenez.

«1940an Donostian hasi zen la-

nean, banketxean. Musika zaleta-sunak Easo abesbatzara eramanzuen».

1946an sartu nintzen Easoabesbatzan. Sokakoen buru izen-datu ninduten berehala. Lehene-nak izaten ginen partiturak ikas-ten eta zuzendariak besteei era-kusten jartzen gintuen. SanBizenteko organista zen koruazuzentzen zuena. 1948an, bertakobatzuek Guridiren Mirentxu ope-ran kantatu genuen, Madrilen.Olaizola zen baritono, eta Easokobatzuk han izan ginen, kanta-tzen.

1949an, konparazio batera, Ga-lesen izan ginen Easokoak, Lan-gollen izeneko herri txikian. Eu-ropako koruen lehiaketa egitenzuten urtero. Kantatu beharrekobat aukerakoa zen, eta guk euska-raz kantatu genuen. Jendea ha-rrituta: «Hauxe sonoritatea!»,esaten zuen. Lehen saria irabazigenuen. Garai hartan, Amaya tal-dea eta Ereintza zortzikotea osa-tu nituen. Nik musika ibiltzennuen buruan, beti musika, etabeti euskaraz. Nire konposizioguztietan giza eskubideak defen-ditzen eta euskararen alde saia-

tzen nintzen. Leku askotan ibiliginen.

«1953an Bilbo-Lisboa-NewYork-Habana-Veracruz bira artis-tikoa egin zuen Amayak. Arra-kasta handia izan zuen, baina tal-dea desegitea erabaki zuten».

Franco Donostiara etortzenzen udan. Hura eta beraren segi-da guztia, Ollagorra elkartera joa-ten ziren ondo jan eta ondo edanegitera. Behin, etorri zitzaizkidanbatzuk, esanez euskarazko kan-tuak entzun nahi zituztela. Fran-cok eta. Easo abesbatzako jendeajoaten ginen, neuk zuzentzennuen haien kantua. Ollagorranezagutu nuen Ruiseñadako kon-dea, Trasatlantica konpainiakoa,eta horrela joan ginen bidaia han-di hartan, Bilbon hasi eta Vera-cruzen bukatu genuena. Cova-donga zuen izena gure itsason-tziak. Baina gu marinel joanginen! Eguerdian kantatu egitengenuen hango jendearentzat. La-gun handiak egin genituen bide-an. Habanan diskoa grabatu ge-nuen, Amaya boskotearen izene-an, 1953an. Hori gauza handiaizan zen, gero! Ez zuten denek egi-ten! Urte batzuk egin eta taldea

«Konposizio askoegin ditut,hordabiltza,eta ez dutxemeikorik jasotzen»

«Orduko jendearennahia zer zen etagaztelaniaz ikastea,bestela ez zegoen-eta aurrera irtengozuenik»

ARGAZKIAK: ZALDI ERO

10 Zozoen elean (III)Igandea • 2010eko abuztuaren 15a

Xipri Larrañaga«Musikarik gabe lurpeannintzateke honezkero»

Page 2: Igandea 2010eko abuztuaren 15a Zozoen elean (III) …partitura pila dauzkat zuzendu beharra» Zozoen elean (III) 11 2010eko abuztuaren 15a •Igandea Beti musika D 1965etik 1984ra

desegin zen, nekatu egin nintzen-eta. Izan ere, dena neuk egin be-har izaten nuen. Aspertu eginnintzen. «Horrela ez zegok segi-tzerik. Onena diagu bukatu etakito! Hor utziko dizkizuet partitu-rak eta gainerakoak. Nik ez dutgehiago ezer jakin nahi».

«1954an Los Xey taldearekinhasi zen, soka interpretatzen etazuzendari eta konpontzaile lane-tan. Hamaika emanaldi egin izanzituzten espainiar estatuan ze-har, baina eta Latinoamerikanere. Hainbat disko eta publizitateiragarki grabatu zituzten. XipriLarrañaga zen hitzen eta musika-ren egile. Sariak ere jaso zituentaldeak».

Veracruzetik bueltan, Haba-nan bildu nintzen Los Xeykoe-kin. Tropicana kabareten eginbehar zuten debuta. Eta gonbida-tu egin gintuzten gu, Amayako-ak. Oso ondo kantatzen zuten,baina hango jendeak ez zion kasuhandirik egiten. Konparaziobaterako, Argentinan kantatuzutenean, 1946an, Tengo unavaca lechera kantuarekin izanzuten arrakastarik handiena.Izugarria! Eta, badakizu, Madri-

leko polizia batek asmatutakoazen! Eskerrak kantu hari! Argen-tinatik Mexikoraino ailegatuziren, eta hantxe geratu ziren,bizimodua egiten. Han egonarren, kanpora asko irtetenzuten, eta bisatua behar izatenzuten. Halako batean, bertako

nazionalitatea hartu zuten, mexi-kar egin ziren… Los Xeykoekinhasi nintzenean, kantatu, kon-ponketak egin eta erakutsi egitennien. Pepito Iantzi, konparaziobaterako, ona zen soinua jotzen,

baina ez zen erakustailea. Nikpiano jotzen ez dakit, baina akor-deak pianoan nola zuzen eramanere erakutsi nien. Banekien zeinakorde behar zen! Badaukat erre-tratu bat horrena, ni pianoan etaLos Xeyko beste lagunak nireinguruan.

«Los Xey taldea 1961ean dese-gin eta Los Contrapuntosentzathasi zen konpontzaile lanean.1963an Gasteizen jarri zen bizi-tzen eta han Mendira begira tal-dearekin harremanetan sartuzen».

Lan asko egin nuen Los Contra-puntosentzat. Azkoitian, sasoi ba-teko alkatearen semeak egiten zi-tuen taldearentzako konponke-tak. Oso konponketa modernoak,oso egokiak eta onak. Aita hil zi-tzaionean, ordea, Venezuelarajoan zen, organo lanean. Ez dakithan zer besterik egin zuen, pottegin zuen edo zer, baina kontua dahandik urte batzuetara Azkoitiraetorri zela berriz, eta han ibili zela,eskale. Edanari emanda zegoen,itxura dagoenez. Behin batean,txikito bat hartzera gonbidatukoal nuen esan zidan, eta nik baietz,bihotzez. Joan ginen tabernara

eta tabernariak: «Baina ez zaiokomeni!». «Hala izango da, bainaurte askoan nire laguna izan daeta atera honi basoerdia». Gaztehil zen hura ere… Baina bai, kon-ponketak egiten nituen Los Con-trapuntosentzat.

Gasteizen bizitzera etorri gi-nen, baina lehenago sei-zazpi hi-labete egin genituen MirandaEbron (Burgos, Espainia). Gara-gardo banatzen jarduten zuen ba-tentzat egin nuen lana. Bulegoan.Baina denbora asko galtzen nuenhan, alferrik. «Perdigon –horixezuen gaitzizena–, nik ez diat lane-rako kezkarik. Furgoneta hartueta tabernaz taberna ibil ninte-kek garagardo partitzen!». Sasoianuen nik galanta, orduan, eta ar-durarik ez lanerako. Kanpokoinori ez nion esan hemen zer bizi-modu egiten nuen. Horiek gordeegiten nituen. Lan horren ondo-ren, Mirandako erremolatxa fa-brikan sartu nintzen, Gasteizkobulegoan, erremolatxa kontuakegiten.

Hemen bazen talde bat, Mendi-ra begira, zortzikotea. Oso kriti-koa izan naiz beti, eta lehiaketabatean parte hartu zuen eta, on-doren, esan nien: «Halako pasar-tetan ez duzue ondo egin». Ez zi-tzaien gustatu hura entzutea, bai-na denborarekin niregana etorriziren. Egun batean, haietako batetorri zitzaidan, haiekin hasikoote nintzen eske.

Ezin izan dut musika gabe bizi.Beti musika. Adibide bat ipinikodizut. Garai hartan ez nituen ha-maika urte ere izango. Praka mo-txak artean. Gure osaba batek ba-zuen gramofonoa, sartu han orra-tza, hura bueltak ematen eta niaditzen. Urteak pasa eta, gau ba-tean, «Nik aditu nian, bada, txiki-tan, konposizio hura!». Eta, poli-ki-poliki, neure buruan osatu le-henengo konpasa. «Hurrengoaere holaxe duk. Eta hurrengoaere bazetorrek». Dena osatunuen! Txikitan aditutakoa, zahar-tutakoan osatu izan dut, buruz!Goizean jaiki eta, lehenengo gau-za, ordenagailuan idazten nuen.Ez dakit den maldizioa, edo be-deinkazioa! Musika gabe, lurpeannintzateke honezkero! Bai, bai,bai. Batere dudarik gabe. Orain-dik ere lanean segitzen dut nik,auzoko Emilio Martinez de Osa-bak egindako poema musikatunuen iaz azkena. Grabatu egindu, nonbait, baina nik ez du en-tzun oraindik. Ekarri behar zida-la entzuteko, baina… nola presa-ka bizi diren, astirik ez daukateezertarako!... Nik musika laneansegitzen dut. Sortzaile naiz orain-dik, nire adina gorabehera. Etaahal den bitartean ez dut geratze-ko asmorik. Izugarrizko partiturapila dauzkat zuzendu beharra,euskarazko kantu ezagunak, bai-na musikaren aldetik gaizki neur-tutakoak.

Horiek dira nire kontuak, gutxigorabehera…

«Nik musikaibiltzen nuenburuan,beti musika,eta beti euskaraz»

«Ahal den bitarteanez dut geratzekoasmorik. Izugarrizkopartitura piladauzkat zuzendubeharra»

Zozoen elean (III) 11 2010eko abuztuaren 15a • Igandea

Beti musika

D1965etik 1984ra bitar-tean,hainbat sari ira-

bazi zituen Iruñean,Gastei-zen,Ondarroan,Donapa-leun,Miranda Ebron…1976an,Mendira begira tal-dea desegin eta beste batensorreran parte hartu zuenGasteizen: Lau eta bi,geroGallur izena hartuko zuen tal-dea.Konponketa lanak egi-ten zituen han.1979an dis-koa grabatu zuen Gallurrek,Araba’ko Abestiak,non Se-bastian Iradier eta AlfredoDonnayren kantuak eta Xipriberaren Gasteizsartu zituz-ten.1983an,berriz,Arabatikizenekoa grabatu zuten eta,bertan,Xiprirenak dira EgizkoAnaitasuna, Egun aundiaetaGuztiok berdinakkantuak.Dena dela,Soy blusa vitoria-nodu inoizko kanturik ezagu-nena,Los Contrapuntos tal-dearekin grabatua.«Bai,Soyblusa vitoriano kantua eginnuen,diskoan grabatuta da-go,baina ez dut horregatikxentimorik jaso.Beraz,batenbat niri dirua lapurtzen arizait…Gero,100 ilustres ala-vesesliburua egin zuten etahan azaltzen naiz ni.Ez da nikeskatu dudan kontua eta,gainera,nirekin batera,horbadira beste gipuzkoar ba-tzuk ere.Baina nik ez daukatnire burua arabartzat».

Aldi batez,Mirandes orfe-oiaren zuzendari jardun zuen,eta herri bereko zortzikoteaeta La Jarana elkarteko abes-batza ere zuzendu zituen.«Taldeak zuzentzea tokatuzaidanean,partiturak buruzikastera derrigortzen nituenkorukoak.Ez nuen nahi izatenkantariak paper artean dis-traitzerik,niri segitzea nahiizaten nuen.Buruz ikastekoagindu,eta lortu egitennuen».

Gasteizen bizi da,laurogei-ta hamaika urte handirekin.«Ba al dakizu non bizi denehun urteko jendea? Kuban!Txikitatik erakusten diete le-henengo lana familia dela.Aitona-amonak eta direlako-ak,etxean zaintzen dituzte,hil arte.Han ez dago erresi-dentziarik.Hemen hori dagoaskotan: ikusten dituzte aito-na-amonak alferrik daudela,eta erresidentziara.Handikegun batzuetara,lur azpira!»