Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena

4
1AZTERKETA EKONOMIKOAREN ONDORIO NAGUSIENAK IGELDOREN EZAUGARRI SOZIODEMOGRAFIKOAK 1.071 biztanle inguru ditu Igeldok (Iturria: Donostiako Udala, 2011) eta 10,153 km2ko azalera, Donostiako Udaleko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren arabera. Igeldon, 18 urtetik beherako biztanleriak pisu gehiago du eta 65etik gorakoak berriz gutxiago, Donostia eta Gipuzkoa osoko datuekin alderatuta. Biztanleriari dagokionean, Gipuzkoako 33 udalerri, Igeldo baino txikiagoak dira eta gainerako 55 udalerriak handiagoak. Azalera kontuan hartuta, 32 herrik dute Gipuzkoan Igeldok baino azalera txikiagoa; gainerako 56ak azaleraz handiagoak dira. Donostiarekiko nabarmen bereizten den ingurunea osatzen du Igeldok, landa eremua batetik eta ingurune natural eta paisajistikoaren erakargarritasuna bestetik. Mugikortasun alorrean, lanerako desplazamenduetan nagusiki autoa edo motorra erabiltzen dute igeldoarrek (%95) eta ikasketetarako erabiltzen da autobus zerbitzua gehien (%43). Bertan bizi direnek Igeldorekiko duten sustraitze, errotze edo identitatemaila oso altua da. Biztanleriaren %95ak, Igeldo bizitzeko leku atsegina dela uste du; Hirutik bi igeldotarra sentitzen da (%67) eta bertako herri bizitzari garrantzia handia ematen dio. Bertako etxebizitzetako bizilagunen %45 inguru bertan jaioa da eta %50a baino gehiagok 20 urtetik gora daramatza oraingo etxebizitzan bizitzen (Iturria: Donostiako Udala, Donostia Sustapena, 2008). Herritarren %92k ezagutzen du edo badu erreferentziarik Igeldo Donostiatik bereizteko espedienteari buruz. Espedientea ezagutzen dutenen erdia baino gehiago (% 52) Igeldo udalerri independientea izatearen aldekoa da eta %21 kontrakoa; gainerakoak, Igeldok kudeaketa ahalmen handiagoa izatearen aldekoek (% 9) eta erantzun ez dutenek osatzen dute (% 18). Biztanleria euskaldunaren pisua nabarmen altuagoa da Igeldon, Donostiako datuekin alderatuta. IGELDO DONOSTIAKO UDALETIK BEREIZTEAREN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOFINANTZARIOAREN TXOSTENA 1 Biztanleria eta azalera 2 Ingurunea eta herritarren iritziak Igeldorekiko

Transcript of Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena

‐1‐ 

 

 

 

 

 

AZTERKETA EKONOMIKOAREN ONDORIO NAGUSIENAK

 

IGELDOREN EZAUGARRI SOZIO‐DEMOGRAFIKOAK 

 

1.071  biztanle  inguru  ditu  Igeldok  (Iturria: 

Donostiako Udala,  2011)  eta  10,153  km2‐ko  azalera, Donostiako  Udaleko  Hiri  Antolaketarako  Plan Orokorraren arabera. 

Igeldon,  18  urtetik  beherako  biztanleriak  pisu 

gehiago  du  eta  65etik  gorakoak  berriz  gutxiago, Donostia eta Gipuzkoa osoko datuekin alderatuta. 

 

 

 

Biztanleriari  dagokionean,  Gipuzkoako  33 

udalerri,  Igeldo  baino  txikiagoak  dira  eta gainerako 55 udalerriak handiagoak. 

 

Azalera  kontuan  hartuta,  32  herrik  dute 

Gipuzkoan  Igeldok  baino  azalera  txikiagoa; 

gainerako 56ak azaleraz handiagoak dira.       

  

Donostiarekiko nabarmen bereizten den ingurunea 

osatzen  du  Igeldok,  landa  eremua  batetik    eta ingurune  natural  eta  paisajistikoaren  erakarga‐rritasuna bestetik.   

Mugikortasun  alorrean,  lanerako  desplazamen‐ 

duetan nagusiki autoa edo motorra erabiltzen dute igeldoarrek  (%95)  eta  ikasketetarako  erabiltzen  da autobus zerbitzua gehien (%43). 

Bertan  bizi  direnek  Igeldorekiko  duten  sustraitze, errotze  edo  identitate‐maila  oso  altua  da. Biztanleriaren %95ak, Igeldo bizitzeko leku atsegina dela  uste  du;  Hirutik  bi  igeldotarra  sentitzen  da (%67)  eta  bertako  herri  bizitzari  garrantzia  handia ematen  dio.  Bertako  etxebizitzetako  bizilagunen 

%45 inguru bertan jaioa da eta %50a baino gehiagok 20  urtetik  gora  daramatza  oraingo  etxebizitzan bizitzen  (Iturria: Donostiako Udala, Donostia Sustapena, 2008). 

Herritarren  %92k  ezagutzen  du  edo  badu 

erreferentziarik  Igeldo  Donostiatik  bereizteko espedienteari  buruz.  Espedientea  ezagutzen dutenen erdia baino gehiago  (% 52)  Igeldo udalerri independientea  izatearen  aldekoa  da  eta  %21 kontrakoa; gainerakoak, Igeldok kudeaketa ahalmen handiagoa izatearen aldekoek (% 9) eta erantzun ez dutenek osatzen dute (% 18). 

Biztanleria  euskaldunaren  pisua  nabarmen  altu‐

agoa da Igeldon, Donostiako datuekin alderatuta. 

   

IGELDO DONOSTIAKO UDALETIK BEREIZTEAREN BIDERAGARRITASUN 

EKONOMIKO‐FINANTZARIOAREN TXOSTENA

1 Biztanleria eta azalera 

2 Ingurunea eta herritarren iritziak Ige

ldorekiko 

‐2‐ 

 

3  Ige

ldoko udal administrazioaren 

kudeaketa eta funtzionamendu 

ego

kirako lantaldea 

4  U

r hornidura, zabor eta hondakinen bilketa zerbitzua, gizarte zerbitzu

 eta autobus 

zerbitzua eskaintzeko aurreikusitako udal aurrekontuak 

IGELDO HERRIAREN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOA ZIURTATZEN DUTEN DATUAK ETA BALDINTZAK  

   

Guztira  5  edo  6  udal  langile  aurreikusten  dira: 

kontuhartzaile‐idazkaria,  administrari  laguntzailea, dinamizazio soziokultural eta  liburutegi zerbitzurako teknikaria  (lanaldi  erdiarekin),  mantenu  eta garbiketa  lanetarako  2  langile  eta  beste  langile  bat (oraingoz zehaztu gabeko zereginetarako). 

 

Udal  langile  horiez  aparte,  gizarte  laguntzaile  bat 

ere  izango  luke  Igeldok,  beste  udalerri  bat  edo gehiagotarako ere zerbitzua eskaintzen duena. 

 

Hirigintza  arloko  eta  zerbitzu  juridikoen  arloko 

kudeaketa,  udalez  kanpoko  profesionalak  eta enpresa espezializatuak kontratatuz egingo litzateke.  

 

 

Udal  langileen  pertsonal  gastuak  ordaintzeko 

aurreikusitako aurrekontua, 325.000 € ingurukoa da; Gipuzkoako  500  eta  1500  biztanle  arteko udalerrietan 312.000 € ingurukoa da aurrekontu hori (2007tik 2011ra arteko batezbesteko aurrekontua).  

   

Herritarrek  egunero  gehien  erabiltzen  dituzten  zerbitzuen    kalitatea mantendu  edo  hobetu  ahal  izateko 

aurrekontuak estimatu dira: 

 

Ur hornidura: Añarbeko Urak Sozietate Anonimoari 

urtean  99  mila  euroko  diru‐transferentzia  egitea aurreikusi  da.  Kopuru  hori,  Donostiako  Udalak sozietate  horri  biztanleko  egiten  dion transferentziaren bikoitza da.  Igeldorako aurrekon‐tu  aurreikuspena  egiteko,  Gipuzkoako  Ur  Patzuer‐goaren  datuak  erabili  dira,  Igeldoren  antzekoak diren  5  udalerritako  datuak  erreferen‐tziatzat harturik.  

Zabor  eta  hondakinen  bilketa:  San  Markosera 

ordaindu  beharreko  zaborren  tratamendu  gastuak sartu  gabe,  66  mila  euro  inguruko  aurrekontua aurreikusi da. Erreferentzia modura, 1.000 biztanle eta  Igeldoren azalera bikoitza duen udalerri bateko datuak  hartu  dira.  Igeldorako  aurreikusitako aurrekontuaren  biztanleko  ratioa,  Donostiako Udalaren  biztanleko  ratioaren  bikoitza  baino altuagoa da. 

 

Gizarte  zerbitzuak:  gizarte  laguntzaile  baten 

zerbitzuak  beste  udal  batekin  mankomunatzeko diru  partida  bat  aurreikusi  da  13  mila  euro ingurukoa  eta  gizarte  laguntzetarako  beste  diru partida bat 20 mila euro ingurukoa.  

    

Autobus zerbitzua:   

» Gaur  egunean  Igeldora  iristen  diren  bi  lineak maiztasun  berdinarekin  mantentzeko  plantea‐mendua  egiten  da  (16.  linea  erregularra  eta gaueko zerbitzuetako B7 linea).   

» Zerbitzu horiek mantendu ahal izateko, Donostiako Udalarekin  eta  Donostiako  autobus  zerbitzua kudeatzen  duen  Donostiako  Autobus Konpainiarekin adostasun batera  iritsi eta zerbitzu mankomunatua izatea proposatzen da. 

» Donostiako  autobus  linea  eta  zerbitzu  guztien zerbitzu‐orduak  kalkulatu  eta  Igeldora  iristen direnek zenbateko pisua duten zehaztu da, % 2,02.  

» Autobus  zerbitzuaren  urteko  defizitari  aurre egiteko  Donostiako  Udalak  ordaintzen  duen kopuruaren  zati  bat  Igeldok  ordainduko  luke, Igeldora  iristen diren autobus  lineek zerbitzu‐ordu guztiekiko  duten  pisuaren  arabera.  Kostu horretatik  Igeldori  erdia  dagokiola  kontsideratzen da,  zerbitzu  hori  igeldoarrentzat  bakarrik  ez, donostiarrentzat  eta  Donostiara  hurbiltzen  diren bisitarientzat ere izango litzatekeelako .  

» Igeldok  Donostiako  Autobus  Konpainiari  urtean egin beharreko diru‐transferentziaren zenbatekoa, 116.500  eurotan  baloratu  da.  Bestalde,  autobus zerbitzuaren  kostua merkeagoa  izateko, Gipuzkoa mailako herri arteko garraio publikoaren sisteman Igeldo sartzeko aukerak aztertuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.   

‐3‐ 

 

5  Herriko eraikin, azpiegitura eta instalakuntzen 

konponketa, mantenu eta garbiketarako nahiz 

bestelako zerbitzu

 kontratazioetarako aurrekontuak 

6  Irabazi‐asm

orik gabeko elkarteentzako  

diru‐lagu

ntzak  aurrekontuak 

8  O

hiko funtzionamenduari dago

zkion sarrerak 

   

Guztira  urtean  355.000  euro  inguruko  gastu 

aurreikuspena  egin  da  (ur  hornidura,  zabor  eta hondakinen  bilketa  zerbitzua  sartuta).  Kopuru horretara  iristeko,  partidaz  partida,  1.000  biztanle inguru  eta  21  km2ko  azalera  duen  Gipuzkoako udalerri  bateko  udal  aurrekontuak  hartu  dira erreferentzia gisa. 

 

 

 

 

 

 

Gastu  partidarik  garrantzitsuenak  honakoak  dira: 

zabor  eta  hondakinen  bilketa  66  mila  euro (tratamendu  gastuak  sartu  gabe),  herriko  argiteria eta  herri  ekipamenduetako  ur  eta  energia gastuetarako  51  mila  euro,  udal  zerbitzuetarako kontratatu  beharreko  kanpoko  profesional  eta enpresen  kontrataziorako  43  mila  euro,  jarduera soziokultural eta jaien antolaketarako 35 mila euro,  herriko azpiegitura eta ondarearen konponketarako material  eta  tresneria  erosteko  27  mila  euro  eta kale  eta  herri  azpiegituren  garbiketarako kontratazioetarako  21  mila  euro;  aurrekontu baxuagoko  bestelako  gastu  partida  motak:  herri eraikinen  aseguru  primak,  udalerako  tresneria  eta material  erosketak,  komunikazio  zerbitzuak  eta abar.  

   

Igeldoko  kultur  elkarte,  kirol  elkarte  eta arlo  sozialeko  bestelako  elkarteek antolatutako  jarduerak  diruz‐laguntzeko aurrekontu partida garrantzitsu bat jaso da ohiko gastu arrunten barruan, 66 mila euro ingurukoa.  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gastuen  atalean  udal  aurrekontuen  lehen 

lau  kapituluetarako  aurreikusitako  guztirako aurrekontua  1.050.000  euro  ingurukoa  da. Aurrekontu  horretan  hirugarren  kapituluko finantza  gastuak  ere  sartuak  daude, inbertsioetarako  eskatutako  epe  luzeko mailegu  baten  interes  gastuei  dagokiena. Gipuzkoako 500 eta 1500 biztanleko udalen  2007‐2011  aldiko  aurreko  horren batezbesteko  aurrekontua 937 mila eurokoa da,    Igeldorako  aurreikusitakoa  baino  baxu‐agoa. 

Igeldoko  Udalaren  ohiko  funtziona‐mendurako  aurreikusitako  pertsonal  gastu‐ekin,  Igeldoren  beharrei  erantzun  eta herritarrei  kalitatezko  zerbitzua  eskaini  ahal izango zaiela kontsideratzen da. 

 

 

Guztira  2013rako  egindako  diru  sarrera 

arrunten  estimazioa  1.148.000  euro  ingurukoa da  (aurrekontu  horretan  ez  dira  sartu  Igeldok inbertsioetarako  jaso  ditzakeen  diru‐laguntzak edo eskatu ditzakeen maileguak.   

Sarrera  partidarik  garrantzitsuenak  honakoak dira: udalen  finantzaketarako  Foru Aldundiaren fondo  forala  589  mila  euro,  hiri  ondasunen gaineko  zergak  116  mila  euro,  herritarrei eskainitako  zerbitzu  eta  jarduera ekonomikoaren aprobetxamendu tasak 106 mila euro,  zerbitzu  publikoak  eskaintzeko  edo proiektu  ezberdinak  garatzeko  erakunde publikoetatik  jasotako  transferentziak  103 mila euro, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko  

zerga 68 mila euro, ur hornidura eta estolderia zerbitzuen tasak 55 mila euro, zaborren eta hiri hondakinen  bilketaren  tasak  36  mila  euro, ondarearen  gaineko  zergak  24  mila  euro  eta eraikuntza  eta  obren  gaineko  zerga  24  mila euro;  beste  kontzeptuetarako  aurreikusitako diru‐sarren zenbatekoak 10 mila euroren azpitik kokatzen dira.  

 

 

 

 

 

7  2

013. urterako aurreikusitako ohiko 

funtzionamendu eta zerbitzuen aurrekontua guztira 

‐4‐ 

 

10  A

urrezki ahalm

ena eta inbertsioen  

finantzaketarako ahalm

ena 

11  Lege

zko zorpetze‐m

aila 

9  H

erritarrek ordaindu 

beharreko zergak 

 eta presio fiskala 

12  D

onostiako Udalaren sarrera 

aurrekontuekiko eragina 

Igeldoko herritarrek  gaur  egun Donostiako Udalari ordaintzen  dizkioten  zergen  mailarekiko,  zerga merkeagoak  aplikatuta  kalkulatu  dira  Igeldorako diru‐sarrera arruntak. 

Zuzeneko  zergetan  Donostiako  Udalak  batezbeste biztanleko  2012an  izandako  diru‐bilketa  367  euro biztanleko  izan  da;  Igeldorako  aurreikusitakoa  196 euro biztanleko da. 

 

Zeharkako  zergetan  Donostiako  biztanleko  ratioa 39  eurokoa  izanik,  Igeldorako  23  euro  biztanleko aurreikusi da. 

Tasa eta bestelako sarreretan berriz, Donostian 301 euro  biztanleko  da  eta  Igeldorako  aurreikusitakoa 184 euro biztanleko.  

    

2013.    urterako  egindako    aurreikuspenen 

arabera,  Igeldoren  urteko  aurrezki  maila  edo aurrezki ahalmen gordina 120 mila euro ingurukoa izango  litzateke.  Ohiko  funtzionamendu  gastuei aurre  egin  eta  ohiko  diru  sarreren  zati  bat  erabili ahal  izango  luke  Igeldok  inbertsio  eta  kapital gastuetarako.  

Inbertsioetarako epe luzerako maileguak eskuratuz, 

Igeldoren  lehendabiziko urteko  inbertsio ahalmena 415 mila euro ingurukoa izan daitekeela kalkulatzen da.  

Urtean  batez  beste  100  mila  euro  inguruko 

aurrekontua  izango  luke  Igeldok  inbertsioak finantzatzeko,  kanpoko  erakunde  publiko  nahiz pribatuen  inbertsioetarako  diru‐laguntzak  kontuan hartu gabe.  

                 

   

 

Hipotesi modura,  inbertsioetarako 340 

mila  euroko  epe  luzeko mailegu baten arabera  egin  dira  kalkuluak,  15 urtetarako  amortizazio  epearekin. Urtean ordaindu beharreko  interes eta amortizazio  gastuen  zenbatekoa, 2013rako aurreikusitako ohiko sarreren %4  baino  gutxiago  izango  litzateke. Gipuzkoako  500‐1500  biztanle  arteko udalerrien  batez  besteko  zorpetze‐maila % 7,6ko da. 

Igeldo  Donostiatik  bereiztearen  ondorioz 

Donostiako  Udal  aurrekontuaren  ohiko sarreretan  izango  litzatekeen  jaitsiera  %0,57 ingurukoa  izan  daitekeela  aurreikusten  da. Ohiko  sarreretan  izandako  jaitsiera  horren eragina oraindik ere txikiagoa izango da gainera, Igeldo  auzora  gaur  egun  destinatutako  gastu arrunta  ere  murriztu  egingo  litzatekeelako Donostiako Udalaren aurrekontuetan.