II. URRATSA Zerezkoa da, baina? · Zaindu dezagun gure planeta 47 Materiaren aldaketak 29...
Transcript of II. URRATSA Zerezkoa da, baina? · Zaindu dezagun gure planeta 47 Materiaren aldaketak 29...
Zerezkoa da, baina?MATERIA ETA MATERIALAK
Zerezkoa da, baina? proiektua Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. Lren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA
Raúl Carreras SorianoLaura Muñoz CeballosDavid Sánchez Gómez
IRUDIAKAgustí Serrano Sanjosé
EDIZIOAAne Barrenengoa Zubizarreta David Sánchez Gómez Raúl Carreras SorianoLaura Muñoz Ceballos
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea LlonaAntonio Brandi Fernández
LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA EDIZIO KOORDINAZIOAJoseba Santxo UriarteMaite López-Sáez Rodríguez-Piñero
II. URRATSA
EAEn, herritar bakoitzak, batez beste, 492 kg zabor
sortzen ditu urtean.
Materia eta materialakBa al dakizu zenbat zabor sortzen duzun egun batean? Eta nora eramaten diren jada nahi ez dituzun gauzak, hala nola erabili eta botatzeko objektuak? Hondakin horiek zenbait materialez eginda daude: paperez, plastikoz, zuraz…
Materialak erabiltzen ditugu eraikinak egiteko, botilak ekoizteko, bai eta elikagaiak gordetzeko objektuak, janzteko arropa edo beste gauza asko egiteko ere. Baina objektu horiek lortzeko, erabiltzeko eta botatzeko prozesuan, kalteak eragin ditzakegu naturan. Ba al zenekien urtetik urtera gero eta hondakin kantitate handiagoa sortzen dugula? Azken 40 urteetan, aurreko mende guztietan baino zabor gehiago sortu dugu. Zer gertatuko da gure planetan hondakinak metatzen jarraitzen badugu?
Hurrengo orrialdeetan, zenbait ideia aurkituko dituzu, materialak agortu gabe erabiltzeko eta, aldi berean, planeta babesteko.
Proiektuaren etapak
1
ABIAPUNTUA
Hasierako gertakaria: Argitu gabeko
misterioa: zer dago kaxaren barruan?
09
Zer dakigu
materialei buruz?
12
Zer egingo dugu?
11
Zer jakin behar dugu?
15
Nola antolatuko gara?
16
Proiektu honetan, aukera izango duzu inguratzen zaituzten objektuak zer materialez egiten diren jakiteko. Horretako biziko duzun abenturak hiru etapa izango ditu.
1
Abiapuntua bidaiaren hasiera da. Nora iritsiko zaren eta bidean zer beharko duzun jakiten lagunduko dizu.
2
Ikerketa-atazen bidez, detektibe bihurtuko zara, informazioa bilatzen, aukeratzen eta antolatzen jardungo baituzu.
3
Proiektuaren amaiera bidaiaren azken etapa da. Hor, ikasitakoa erabiliko duzu, amaierako erronka behar bezala gainditzeko.
2
IKERKETA-ATAZAK
3
PROIEKTUAREN AMAIERA
Zaindu dezagun gure planeta
47
Materiaren aldaketak
29
Materiaren berri dugu
23
Materialen propietateei
erreparatzen
41
Nondik datoz materialak?
35
Materialak erabiltzen ditugu
19
Norberaren balorazioa
63
Zer ikasi dut?
61
Amaierako lana: Ikastetxean
garbigune bat sortzea
57
1
ABIAPUNTUA
9
Ziur behin baino gehiagotan jakin nahi izan duzula zer zegoen opari-kaxa batean, hura ireki aurretik. Formari, pisuari, tamainari eta abarri erreparatuko zenion...
Orain, kaxa misteriotsu bat dugu. Hainbat materialez egindako objektuak ditu, eta beren propietateei esker bereiz ditzakegu, baita ikusi gabe ere. Zer material dauden asmatzeko gai izango al zara? Zura? Artilea? Jolastu beldurrik gabe.
Txandaka, sartu eskuak kaxan. Besteek objektuaren propietateei buruzko galderak egin behar dituzte, zer materialez eginda dauden asmatzeko. Adibidez:
Hotza da? Leuna da?
Arina da? Tolestu daiteke?
Luzatu daiteke?
Ordenatu erantzunak eta osatu taula honen antzeko bat koadernoan.
PROPIETATEAK
Adibidea Leuna, arina, tolestu daiteke…
1. objektua
Begiratu zure inguruan eta eman goian aipatutako propietateak dituzten materialen adibideak.
Material leunak:
Adibideak: zeta, beira, aluminioa…
Material arinak:
Tolestu daitezkeen materialak:
Material astunak:
Luzatu daitezkeen materialak:
ARGITU GABEKO MISTERIOA: ZER DAGO KAXAREN BARRUAN?
12
Lotu esaldi hauetako bakoitza dagokion txartelarekin.
Aluminio-papera elikagaiak biltzeko erabiltzen da. Asfaltoa material beltza eta itsaskorra da. Kotoia landare batetik lortzen da. Marmola harrobietatik ateratzen da. Zura material arina eta erabilerraza da.
Mintzamena. Azaldu zure ikaskideei esaldi bakoitzaren esanahia. Lehenbizi, idatzi zure azalpenean erabiliko dituzun hitz gako batzuk.
Materia egoera batetik bestera alda daiteke: esate baterako, izotza urtu egin daiteke.
Hitz gakoak: ura, solidoa, likidoa.
Aluminioa material arinagoa da altzairua baino.
Hitz gakoak:
Papera material artifiziala da.
Hitz gakoak:
Birziklatu ahal izateko, garrantzitsua da hondakinak bereiztea.
Hitz gakoak:
Eztabaida. Supermerkatu askotan, plastikozko edo kartoizko erretilutan bilduta saltzen dira janari asko. Pentsa zenbat material galtzen den alferrik.
Zer egin daiteke hainbeste material alferrik ez galtzeko?
Jarri denon erantzunak mahai gainean eta eztabaidatu zer ideia diren egokienak arazo hori konpontzeko.
Jatorria
Propietateak
Erabilerak
ZER DAKIGU MATERIALEI BURUZ?
16
NOLA ANTOLATUKO GARA?
NIRE TALDEAREN IZENA:
TALDEKIDEA EGINKIZUNA
Ikerketa-atazak egiteko, lantaldeak antolatu behar dira.
Izen bat hautatu behar duzue zuen taldearentzat, eta kide bakoitzak zer eginkizun bete behar dituen erabaki.
Hona hemen ideia batzuk:
KOORDINATZAILEA Lana banatuko du.
GAINBEGIRALEADenbora kontrolatuko du
IDAZKARIATaldearen erabakiak idatziz jasoko ditu
BOZERAMAILEATaldearen lanak aurkeztuko ditu
Proiektuan, eginkizunak txandakatu ahal izango dituzue.
Gainera, irakaslearekin adostu beharko duzue zenbat denbora izango duzuen zuen proiektua egiteko.
Lan-egutegia planifikatu beharko duzu zure taldearekin.
LAN-EGUTEGIA
ASTEAK ATAZAK
1. astea
2. astea
2
IKERKETA-ATAZAK
Begiratu zure inguruan, identifikatu zertarako balio duten inguruan dituzun gauzak, eta bereizi zer materialez eginda dauden. Bestalde, hausnartu materiala ondo hautatu den. Ariketa hau errazago egiteko, bete taula hau zure karpeta edo porfoliorako (lehen lerroan duzu adibide bat).
MATERIALAK ERABILTZEN DITUGU
A
T A Z A
ZER DAGO NIRE INGURUAN?
ZER MATERIALEZ DAGO EGINDA?
MATERIALA ONDO HAUTATU DA; IZAN ERE...
Leihoa Beira Kanpoko airetik isolatzen gaitu eta, aldi berean, argia sartzen uzten du.
Lotu gezien bidez. Material bakoitzak erabilera bat edo gehiago izan ditzake.
Apaingarriak
Erremintak
Bero- isolatzaileak
Oihalak
Papera
Altzarigintza
Etxebizitzen eraikuntza
Plastikoa
Altzairua
Hormigoia
Larrua
Kotoia
Zeta
Artilea
Zura
MATERIALAK ERABILERAK
Naturan, material bakoitzak bere eginkizuna du; esate baterako, artilea ardien berokia da.
Gizakiok erabilera horiek imitatzen ditugu eta arropa egiten dugu berotzeko; esaterako, artilezko jertseak.
19
Hautatu material harrigarri bat. Esaterako, armiarma-sarea. Zientzialariek aztertu dute nola egiten duten armiarmek sare hori, halako emaitza itzela lortzeko. Ekoizten duten zeta material arina da, ehuntzeko erraza eta, aldi berean, oso erresistentea. Gizakiok egin al dezakegu antzeko ezer?
Ikertu hautatutako materialari buruz, taldeko erakusketa bat egiteko. Jarraitu gidoi honi.
Materiala:
Materialaren deskribapena:
Non dago edo nola egiten da?
Zertarako erabiltzen da?
Demagun objektu erabilgarri bat egin behar duzuela aurreko jardueran hautatu duzuen materialarekin. Prestatu objektu horren iragarkia horma-irudi batean, materialaren ezaugarriak eta haren erabilgarritasuna nabarmenduta.
Eltxo-sare ekologikoak
Hemen duzu eltxoak uxatzeko
metodorik eraginkorrena.
Benetako armiarma-sarez egindako
eltxo-sareak.
Eltxoak modu naturalean harrapatzeko.
20
Eskumuturrekoak egingo dituzu. Inspirazio gisa, materialen zorroan dagoen diseinuetako bat balia dezakezu. Erabili beheko espazioa zure diseinua definitzeko.
Erabaki zer material erabiliko dituzun. Hitz egin ikaskide batekin erabili beharreko materialei buruz: eman aholkuak eta onartu bestearenak. Idatzi zer ezaugarri izan behar dituzten materialek, zuk diseinatu duzunarekin bat etortzeko. Gero, hautatu erabiliko duzun materiala.
Materialaren ezaugarriak: Zer material hautatuko dut?
Ideia ona izan daiteke ezagutzen dituzun irudi geometrikoak (triangeluak, trapezioak, laukiak edo erronboak) lantzea eta simetriekin konposizioak egitea.
Objektu bat egiteko, lana antolatu behar da. Diseinua erabaki: zer egin, eta zer itxura izan behar duen.
Egin nahi duguna egiteko material egokiena hautatu.
Objektua egiteko behar ditugun kantitateak kalkulatu.
Lanean hasi, eta pentsatu duguna egin.
MATERIALAK ERABILTZEN DITUGU
21
Kalkulatu eskumuturrekoa egiteko behar dituzun materialen kantitateak.
GURE LANARI BURUZKO GOGOETA
Materialen ezaugarriak bereizteko gai izan gara.
Material bakoitzaren erabilerak identifikatzeko gai izan gara.
Besteen iritziak entzun eta errespetatu egin ditugu.
Eskumuturrekoaren hasierako diseinua hobetu dugu.
Geure eskumuturra egiteko gai izan gara.
BATZUETANINOIZ EZ BETI
Osatu taula, materialaren aurrekontua egiteko.
Egin zure eskumuturrekoa. Zer material erabil dezakezu eskulana egiteko?
Bildu eskumuturreko guztiak. Azokatxo bat antola dezakezue, dirua biltzeko eta, diru horrekin, erabiltzen ez diren materialak berreskuratzeko proiektuak babestu.
Neurtu zure eskumuturraren ingurua, zentimetrotan, eta idatzi: ___ cm.
Gehitu 10 cm, inguruan lotu ahal izateko. Guztira: ___ 1 10 5 ___ cm.
Biderkatu eskumuturrekoa egiteko erabiliko duzun hari kopuruaz. Erabaki kolore bat edo gehiago erabiliko dituzun.
Korapiloak egiteko, idatzi zer luzera erabiliko duzun korapiloetarako. Luzera korapiloekin: ___ 3 3 : 2 5 ___ cm.
Zenbait koloretako aleak sartzeko, kalkulatu zenbat behar dituzun ilara bakoitzean, eta egin biderketa, guztira zenbat ale behar dituzun jakiteko.
MATERIALA ERREPIKAPEN KOPURUA KANTITATEA, GUZTIRA
3
PROIEKTUAREN AMAIERA
57
IKASTETXEAN GARBIGUNE BAT SORTZEA
Hondakinak kaxatan jasoko dituzue, material moten arabera bereizita. Adibidez, hondakin mota hauek jasotzeko erabil ditzakezue kaxak:
Proiektuan, zer material ditugun inguruan ikasi duzue. Horrez gainera, badakizue material horiek nola bereizten diren propietateen arabera, eta zein berrerabil edo birzikla daitezkeen.
Orain, gizarteari laguntzeko erabiliko duzue ikasitakoa. Helburua ikastetxean garbigune bat sortzea izango da, erabiltzen ez diren hondakinak jasotzeko. Ikusi bezala, hondakin ugari berrerabil daitezke, eta horrela, gure planeta zaindu dezakegu.
KONTUZ: Erabilitako sukaldeko papera eta mukizapiak ez dira kaxa horretara bota behar, organikora baizik.
KONTUZ: Botilen eta flaskoen tapoiak aparteko kaxa batean jar daitezke, beste plastiko mota batez eginak baitira.
PAPERA ETA KARTOIA
Egunkariak, erabilitako orriak, aldizkariak, koadernoak.
Publizitate-liburuxkak. Kartoizko arrautza-ontziak. Zereal-kaxak, galleta-kaxak…
PLASTIKOZKO ONTZIAK ETA TETRABRIKAK
Jogurt-, zuku- eta irabiaki-ontziak. Gel- eta xanpu-flasko hutsak. Apurtutako plastikozko poltsak. Plastikozko botilak: esnea, ura…
Tetrabrikak: esnea, zukuak… Erabilitako kafe-kapsulak.
ESKOLAKO MATERIALA
Erabiltzen ez diren zorrozkailuak. Tipexak. Agortutako boligrafoak. Kola-barrak eta kola-potoak.
METALEZKO ONTZIAK
Edari-latak. Kontserba-latak. Metalezko beste poto edo kaxak: tearenak, galletenak…
Kartoizko edo bestelako kaxak erabil daitezke. Galdetu inguruko saltokietan ea baduten kaxarik. Horrela, materialak berrerabiliko dituzue.
58
PILAK ETA BATERIAK Hainbat tamainatako pilak: urrutiko aginteetakoak, jostailuetakoak...
Botoi-formakoak: ordularietakoak, kalkulagailuetakoak…
Mugikorretako, argazki-kameretako edo jostailuetako bateriak.
ZUNTZAK
Erabilitako arropa. Zapatilak, zapatak… Poltsak, diru-zorroak… Trapuak, apurtutako errezelak...
Kaxak apaintzeko, hainbat elementu erabil ditzakezue:
Zer hondakin mota den adierazten duen horma-irudi bat edo birziklatzea beharrezkoa dela esaten duen eslogan erakargarri bat.
Kaxa bakoitzean zer hondakin mota bota behar den adierazten duen marrazki bat.
Kaxa bakoitzera bota daitezkeen hondakinen zerrenda bat.
Objektu bat eredutzat jarrita, kaxaren gainean edo alboan.
KONTUZ: Pilek eta bateriek metal toxikoak dituzte: beruna, besteak beste. Metal horiek kontrolik gabeko zabortegietara eramaten badira, ura eta lurra kutsa ditzakete.
BULEGOKO MATERIALA
Tinta-kartutxoak. Laser bidezko inprimagailuetako toner-kartutxoak.
CD eta DVD diskoak.MATERIAL ELEKTRIKOA
ETA ELEKTRONIKOA
Telefono finko edo mugikor zaharrak. Kargagailuak. Kableak. Bonbillak edo fluoreszenteak.
KONTUZ: Ez ukitu toner-kartutxoak, toxikoak dira eta.
TAPOIAK
Botiletakoak. Tetrabriketakoak. Gel- eta xaboi-flaskoetakoak…
Ez dira "alfer
ontziak"