Ikas unitatea- Elikadura proiektua

16
Enara Perez Goikoetxea HAUR HEZKUNTZA (GA2) 2014-2015 IKAS UNITATEA “ELIKADURA”

Transcript of Ikas unitatea- Elikadura proiektua

Page 1: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

Enara Perez Goikoetxea

HAUR HEZKUNTZA (GA2) 2014-2015

IKAS UNITATEA “ELIKADURA”

Page 2: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

1

Aurkibidea

SARRERA ................................................................................................................................... 2

ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA ............................................................................................ 3

PROZEDURA .............................................................................................................................. 4

JARDUERAK ............................................................................................................................. 10

BIBLIOGRAFIA ......................................................................................................................... 15

Page 3: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

2

SARRERA

Txiribita Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak gara. Urte batzuk

daramatzagu bertan lan egiten eta gure haurrei heziketa onena eskaini nahi diegu.

Horregatik, proiektuak berrikusten ibili ondoren, Ikas Unitate berriztatuak sartzea

aproposa izango litzatekeela iruditu zaigu.

Orain arte erabilitakoak, egokiak izan dira, baina gizartea aurrera doan heinean,

aldaketak ere sortzen dira, beraz, proiektuetan jarduera dinamiko, dibertigarri eta

motibagarriagoak sartzea erabaki dugu.

Gure proiektua “Elikadura Proiektua” da. Lehen, elikadura gaia landu egiten zen

baina ez zitzaion guk ematen diogun garrantzia ematen. Hala izanik, jarduera batzuk

asmatu ditugu eta haurrekin gaia nola landu proposatu dugu. Proposatu diren

jardueren zailtasun maila, batez ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 5- 6 urte

umeentzat dago bideratuta.

Page 4: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

3

ZERGATIK EGIN DUGU PROIEKTUA

ELIKADURA PROIEKTUA

Zer da elikadura? Elikadura bizidunen zelulek beren osagaiak eratzeko eta energia

lortzeko betetzen dituzten prozesuen multzoa da. Prozesu honen bidez, gure bizi-

funtzioak betetzeko behar duen materia eta energia lortzen da. Horrek, elikadura

guztiontzat garrantzitsua dela esan nahi du, garrantzitsua baino, ezinbestekoa.

Elikadura ona ez izateak arazo ezberdinak sorrarazi ditzakeelako, hainbat gaixotasun

haien barne.

Hala ere, jende askok ez du dieta orekatu eta osasuntsu bat egiten. Arazo hau,

txikitatik ondo irakatsi ez zaielako izan daiteke, beraz, Ikas Unitate hau, gure txikitxoak

elikadura osasuntsuari buruzko garrantzia barneratzen joan daitezen dago pentsatuta.

Eskola askotan, galletak eta ogia banatzeko ohitura dago nahiz eta batzuetan,

fruta ere banatzen den. Baina zer gertatzen da fruta jatea tokatzen denean? Hainbat

umek ez dute jan nahi, gustatzen ez zaiela esaten dutelako probatu baino lehen. Hau

ikusita, motibagarria eta dibertigarria izango den proiektu bat sortzea erabaki dugu.

Page 5: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

4

PROZEDURA

Prozedura: Haurrentzat prestatuta

1. Zer da elikadura?

Definizioa: Gorputzak ondo funtzionatzeko eta indarra izateko ondo jatea da elikadura.

Elikadura zaintzen ez denean, gaixotu egin ahal gara eta ez gara behar bezala haziko.

2. Elikagaien sailkapena :

Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu

desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia

ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko

bitamina eta mineralez beterik daude.

Elikagaien piramide honetan 5 talde horiek agertzen dira lau ataletan banaturik.

Behetik gora hasita hona hemen piramidean agertzen zaiguna:

a) Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak)

b) Bitamina proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak).

GUTXI, noizean behin

2-3 portzio egunero

2-4 portzio egunero

3-5 portzio egunero

2-3 portzio egunero

6-11 portzio egunero

Page 6: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

5

c) Proteina, kaltzio koipe, berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta

arraina).

d) Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak…)

3. Noiz jan behar da?

Osasuntsu hazteko, elikadura orekatu bat edukitzea ezinbestekoa dela esan dugu.

Hau lortzeko, egunean bost otordu egitea gomendatzen da:

a) Gosaria: lehenengo eta garrantzitsuena den otordua dugu. Normalean, zukua

edo fruta pieza bat, esnea cola-cao edo kafearekin edo zerealekin eta gaileta

edo ogi xigortu batzuk jaten dira.

b) Hamaiketakoa: hitzak esaten duen bezala, goiz erdialdean egiten den otordu

txikia dugu. Normalean jogurta edo fruta edo gailetatxo batzuk baino ez dira

jaten, gehienbat, bazkaritara gose handiegirik gabe iristeko izaten da.

c) Bazkaria: eguneko hirugarren otordua dugu. Normalean, hiru plater jaten dira:

lehenengokoan, barazkiak edo lekaleak edo pasta; bigarrenean, arraina edo

haragia eta hirugarrenean, postrea, fruta edo jogurta. Oso garrantzitsua da

barazkia eta haragia jatea.

d) Askaria: askaria, hamaiketakoa bezala, egunean zehar egiten dugun beste

otordu txiki bat da. Normalean, jogurta edo fruta jatea gomendatzen da.

e) Afaria: eguneko azken otordua da, eta ez da komeni gehiegi jatea, gero

digestioa egin behar baita lotara joan baino lehen. Normalean, entsalada eta

haragia eta postre bezala jogurta edo fruta jaten da.

4. Zer gerta daiteke ez bagara ondo elikatzen?

Ondo jaten ez badugu, gure gorputza ahul sentituko da eta gaixotu egin ahal gara.

Dieta desorekatu baten ondorioz gerta daitezkeen gaixotasun batzuk honako hauek

dira: kolesterola , diabetea , obesitatea , anemia , anorexia , bulimia, kariesak…

a) Obesitatea edo gain pisua izatea. Lehenago ere esan dugu, denetarik jan behar

dela baina oreka bat mantenduz. Piramideko goikaldeko elikagaiak behar

Page 7: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

6

dituguna baino gehiago jan ezkero, gure gorputzak ezin ditu erabili eta loditu

egiten gara.

b) Anorexia: Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi

daudela uste dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen

dira. Jaten ez badute ez daukate energiarik eta beti sentitzen dira kantsatuta.

c) Kariesak: Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez

ditugunean, ahoan ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte.

Oso garrantzitsua da, noizean behin bakarrik jatea piramidearen goiko aldeko

elikagaiak jatea eta hortzak otordu bakoitzaren ondoren garbitzea.

Page 8: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

7

5. Gomendioak osasuntsu egoteko:

a) Denetarik jan, neurrian beti ere.

b) Ondo gosaldu.

c) Bazkaria beroa eta orekatua izan behar dag

Page 9: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

8

d) Afaria ez da astuna izan behar eta gutxienez lotara sartu baino ordu bat

lehenago egin beharko litzateke

e) Egunero 2 edo 3 fruta razio jan behar dira, horietako 1 zitrikoa

f) Opil edo bollo industrial gehiegi ez jan

g) Bazkari edo afarietan, egunero jango ditugu barazkiak.

Page 10: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

9

h) Ahal bada sasoien araberako jakiak jan.

i) Gutxienez, egunero, 1,5 litro ur edan

j) Kirola egin aurretik digestioa egiten utzi eta digestio errazekoa den elikagai

bat aukeratu. Adibidez, pasta.

Beraz, nahiz eta sarritan gurasoek jateko agintzen dizkiguten jakiak ez gustatu,

elikagai horiek jatea komenigarria da eta zaindu ditzagun hainbeste jaten ditugun

gozokiak!

Eta azkenik, osasuntsu mantentzeko elikaduraz gain, kirola ere egin behar da.

Page 11: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

10

JARDUERAK

Jarduera hauek astean zehar burutuko diren jarduerak izango dira haurrei eman zaien

informazioa barneratzen joan daitezen eta ikasketa esanguratsua izateaz gain,

dibertigarria ere izan daiten.

1. Jarduera: Elikagaiak ezagutzen

Jarduera hau gauzatu ahal izateko, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo

baten beharra izango dugu. Guk sortutako jolas baten bidez, elikagai ezberdinen izenak

haien irudiekin lotu ahal izateko. Era honetan, gelakide guztien artean, elikagaiak batu

ahal izango dituzte eta irudi eta hitzak barneratzen joango dira.

Page 12: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

11

2. Jarduera: Piramidea eratzen

Jarduera hau, piramide bat sortzean datza. Lehenengo eta behin, irakasleak triangelu

handi bat marraztuko du pankarta zuri batean eta dagozkien marrak egingo ditu.

Haurrek, piramide hauen atalak tenperaz margotuko dituzte eta ondoren, sailkapen

ggbakoitzari dagozkion elikagaiak banatuko ditu irakasleak ikasleen artean eta

bakoitzak jaki bat margotuko du. Jaki hauek margotuta daudenan, guraize batzuekin

ebaki egingo dituzte eta piramideko dagokien atalean pegatuko dute.

Emaitza honelako zerbait izanik:

3. Jarduera: Gaixotasunak identifikatzen eta gomendioak gogoratzen

Jarduera hau egiteko, berriz ere, ordenagailu bat, interneta eta pantaila interaktibo

baten beharra izango dugu. Guk sortutako kruzigrama baten bidez, gelan aipatu diren

gaixotasunak denen artean gogoratu ditzaten.

Page 13: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

12

Pistak egongo dira kruzigrama hori bete ahal izateko. Pistak luzeak direnez, eta letra

minuskulaz idatzita egongo direnez, irakasleak irakurriko ditu ozenki eta haurrak

izango dira erantzuten dutenak.

Hauek dira agertuko diren pistak:

Across

- Batzuetan, pertsonak ez dira polit ikusten ispilura begiratzean lodi daudela uste

dutelako eta jateari uzten diote, honela oso-oso argal geratzen dira.

Down

- Goxoki asko jaten ditugunean eta hortzak ondo garbitzen ez ditugunean, ahoan

ditugun bakterio txiki batzuek gure haginak mintzen dituzte.

- Piramideko goikaldeko elikagaiak behar dituguna baino gehiago jan ezkero, gure

gorputzak ezin ditu erabili eta loditu egiten gara.

Hau egin ondoren, gaixotasun bakoitzaren azalpen txiki bat emango zaie haurrei.

Gerora, hauek nola ekiditu eman diren gomendioak gogoratu ditzaten. Gomendio

hauek aipatzen doazen bitartean, irakasleak koloretako kartulinetan idatziko ditu eta

haiek, gomendioa identifikatzeko egokia iruditzen zaien marrazki bat egingo dute

kartulina bakoitzean.

Adibidez:

Page 14: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

13

4. Jarduera: Goazen kalera!

Osasuntsu egoteko, elikadura zaintzeaz gain, garrantzitsua da kirola ere egitea.

Horregatik, jarduera hau, gainerakoak baino fisikoagoa izango da. Jolastokiko leku

ezberdinetan hainbat (40 inguru) jaki egongo dira ezkutatuta. Umeen helburua elikagai

guzti hauek aurkitzea eta gero gelan azaldu den bezala 4 taldetan sailkatzea izango da :

Karbohidrato, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak); Bitamina

proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekaleak); Proteina, kaltzio koipe,

berungaia (esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina); Koipe eta olioa (gozokiak,

litxarreriak, tartak…).

Elikagaiak aurkitzen doazen heinean, jolastokitik sakabanatuta egongo diren kolore

ezberdineko kutxetan sailkatzen joango dira.

a) Kutxa urdina: gozokiak, litxarreriak, tartak…

b) Kutxa gorria: esnea esnekiak haragia, arrautzak eta arraina

c) Kutxa berdea: fruta, barazki eta lekaleak

d) Kutxa laranja: ogia, arroza, pasta, artoa eta zerealak

Page 15: Ikas unitatea-  Elikadura proiektua

14

5. Jarduera: Jan dezagun!

Azken jarduera honetan, aurretiaz haur bakoitzari ekartzeko eskatu zaion elikagaia

ekarriko du (gehien eskatuko direnak fruta piezak izango dira, hauek zatitzean ume

askok jan ditzaketelako). Talde bakoitzeko hainbat elikagai egongo dira. Hau egiteko,

kontuan izango da ea klasean alergiarik duen inor dagoen edota erlijio edo bestelako

kontuengatik jakirik jan ezin duten. Hala ere, nahiz eta erlijioagatik okelarik jan ezin

duen inor badago, gutxieneko kantitate bat ekartzea ondo legoke, haurrek ezagutzeko

zergatik ezin duten jan eta elikagaiarekin familiarizatzeko.

Bakoitzak ekarri duen jakia aurkeztu ondoren, mahai batean utziko dituzte eta haiei

nahi duten platerra sortzeko aukera emango zaie. Ideiak har ditzaten eredu batzuk

erakutsiko zaizkie.