Ikasten 2013ko abendua 94.alea

92
94 . IKASTEN Urolaldeko Ikastola Publikoen aldizkaria 2013ko abendua San Andresetako txosna Taka-taka tapoiekin Belaunaldi arrakastatsua AZPEITIKO IKASTOLA Karmelo Etxegarai Ikastolan 2 urtekoen gelak berritu dira www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net www.urola.org zerbitzua eta lana euskaraz

description

2013-2014 ikasturteko 1.alea (Abendua)

Transcript of Ikasten 2013ko abendua 94.alea

Page 1: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

94.IKASTENU r o l a l d e k o I k a s t o l a P u b l i k o e n a l d i z k a r i a 2013ko abendua

San Andresetako txosna

Taka-taka tapoiekin

Belaunaldi arrakastatsua

AZPEITIKO IKASTOLA

NILO

IBAIAN ZEH

AR EGIPTO

BISITATZENKARM

ELO ETXEGARAI IKASTO

LALEH

EN H

EZKUNTZAKO

3. maila

Karmelo Etxegarai Ikastolan

2 urtekoen gelak berritu dira

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.netwww.xabiermunibebhi.hezkuntza.netwww.azpeitikoikastola.hezkuntza.net www.urola.org

zerbitzua eta lanaeuskaraz

Page 2: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 3 URTE

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 4 URTE

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 5 URTE

Xabier Munibe ikastola

Page 3: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

1

BERRIAK2013-2014 zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ 2Mutxikina txukun bota _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32013-2017 plan estrategikoa _ _ _ _ _ _ _ 4Urrats bat programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6Taka-taka tapoiekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 82 urteko gela berrituak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8

TALDEAKIgerira goaz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9Uztaron abesten _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _10Eskulanetako saioak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _12Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ _ _13Bertso eskolako motibazio saioak _ _ _ _ _14Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _15Hezkidetza saioak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _15Lanerako prestakuntza ikastaroak _ _ _ _ _16Elos World Cafe _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _18Internacional Physics Center _ _ _ _ _ _ _18

ARTIKULUAKLOMCE: Ze ondo! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _1905-05 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19Desordena da bidea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19

ERREPORTAIAKBi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _20Ikasleak oporretan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _24Ander Idoetaren eskerrona _ _ _ _ _ _ _ _26Kale Dor Kayiko sari banaketa _ _ _ _ _ _27Berritzeguneak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _28

PROTAGONISTAKKari eta Xabier _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _29Iñigo Antsorregi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _30Goenaga ahizpak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _31Ainara Epelde _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _32Iraurgi saskibaloi taldea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _33Belaunaldi arrakastatsua _ _ _ _ _ _ _ _ _34Administrazioa eta finantzak _ _ _ _ _ _ _36Irakasle berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _38Angel Rekalde _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _41

OSPAKIZUNAKSan Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _42Olentzero! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _42San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _43San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _44Xabierko Frantzisko eguna _ _ _ _ _ _ _ _46

EUSKARAREN TXOKOAEuskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _48

UROLA IKASTOLAKO EKINTZA OSAGARRIAKEkintza osagarriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _49

IBILALDIAKIbilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _53

EKOIZPENAKEkoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _61

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

NO

N Z

ER

Gure desioekin bat egitea nahi baduzu, gustuko baduzu, goazen elkarrekin abestera!!!

Gabon hauetan indarberritu

dezatela gure artean:

elkartasun sentimendua ta

zorion, ongizatea.

Urte berriak ekar dezala

lasaitasun ugaria,

itxaropentsu, irrifar batez

eta aurrera begira.

(Doinua: Pello Joxepe)

Page 4: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

2

Berriak

2013-2014 ikasturtekozuzendaritza taldeak

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Arantxa SudupeIKASKETA BURUA: Maria Jose GurrutxagaIDAZKARIA: Marian Garcia

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE BHIZUZENDARIA: Jexux ZelaiaIKASKETA BURUA: Mª Jose LarribaIDAZKARIA: Jesus Larrañaga

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI(Azkoitiko eraikuntza)ZUZENDARI ALBOKOA: Juan Ignacio LarrañagaIKASKETA BURUA: Aintzane ZubeldiaIDAZKARIA: Mikel Goikoetxea

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI(Azpeitiko eraikuntza)ZUZENDARI OROKORRA: Alberto IzagirreBATXILERREKO IKASKETA BURU ALBOKOA: Eli ZugastiDBHKO IKASKETA BURU ALBOKOA: Rafa Santxez MuxikaIDAZKARI ALBOKOA: Aitor Epelde

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE H.H. - L.H. ZUZENDARIA: Arantxa ZubizarretaIKASKETA BURUA: Eneritz ElorzaIDAZKARIA: Arantxa Kerejeta

Page 5: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

3

Berriak

Mutxikina txukun bota

Beti esan digute gauzak txukun jaso behar direla, hobeto kontserbatzen direlako eta hurrena behar ditugunean errazago eskuratuko ditugulako. Orain ordea, gauzak txukun bota behar direla esaten digute.

Baina zergatik txukun bota ba, txukuntzen ibili ondoren sortu eta hondatzera doan hondakina. Noski, hondakin horrek bere ondoan dagoena hondatu ez dezan eta bide batez erabilgarria dena berrerabiltzeko. Ez dakit oso txukun daukadan buruan hondakinak txukun nola bota. Eta zeuk, txukun al daukazu?

Nik esango dizut Xabier Munibe eta Karmelo Etxegarai ikastoletan Agenda 21en bidez antolatuta egiten duguna, ea la-gungarri zaizun. Hor doa:

- Papera, kartoi eta kartulina, gelako zakarrontzi urdinera.

- Ontziak, plastikoa eta aluminiozko papera, gela edo pa-sabideko zakarrontzi horira.

- Arkatz eta margoak zorroztean sortutakoa eta aurrekoetan botatzeko modukoa ez dena, zakarrontzi grisera.

- Fruta eta beste edozein soberakin organiko, gela edo pa-sabideko zakarrontzi marroira.

Hara! Zakarrontzi marroiak ere baditugu, ba al zenekien zuk bagenituela? Eta zuk ba al duzu? Guk eduki eta erabili egiten dugu, horra!

Page 6: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

4

Berriak

UROLA IKASTOLA: 2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOA

Aurreko ikasturte amaieran, UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIko Ordezkaritza Organo Gorenak (OOGk), “2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOA” onartu zuen. Beraren arabera, hor txertatzen dira hemendik lau urtera zer izan nahiz non egon nahi dugun.

Jadanik hirugarren Plan estrategikoa dugu oraingoa. Aurrekoak 2005-2009 eta 2009-2013koak izan zirelarik.

Oraingoan ere ikastetxeak hezkuntza inguruan nahiz erakunde eragile gisa osatu behar dituen funtzioak zehaztu eta finkatzeko, ikerketa eta eztabaida lan luzea garatu ahal izan du.

Hona hemen, laburpen gisa, bere ildo nagusiak:

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

IKASTETXEAREN KUDEAKETA

Dokumentazio estrategikoa. Ikastetxeko Curriculum Proiektua (ICP) eguneratzea/bermatzea.

Kudeaketa sistema guztiz digitalizatzea

Ikastetxea Prozesuen Kudeaketa Sistema elektronikoaz (ePKS) bideratzea/kudeatzea.

Ikastetxearen kudeaketa sistema Ikastetxearen kudeaketa sistema aztertu eta birdefinitu.

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

BIZIKIDETZA ETA

LAN GIROAElkarbizitza ikastetxean

-Irakasle/langileriaren artean. -Irakasle-gurasoen artean-Ikasle-Irakasle-Gurasoen artean:

• Ikasle-irakasle-gurasoen arteko bizikidetza protokoloa (Bizikidetza planaren barnean).

• Irakasle eremuan sortzen diren arazoak bideratzeko protokoloa.

-Ikasleen integrazioa: • Integrazio sozial, kultural nahiz emozionaleko pautak

ahalbideratuko dituen programa/protokoloa. -Bizikidetzarako batzorde eragilea eratu Elkarbizitza Plana

berraztertzeko. -Prestakuntza Planaren barnean landu osagarri gisa.

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

HEZIKETAREN KALITATEA

Ikasgaien programazioak. Programazioak indarrean dagoen araudira etengabe egokitu.

MetodologiaIkasleak “ikasten ikasteko” eta beren kabuz garatzeko tresna akademiko/metodologikoekin saiatu eta trebatu.

Etengabeko ikaskuntzaGizarte eta enpresa/lantegiak dituzten formazio/prestakuntza beharrak urtez urte ezagutu eta definitu.

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua (IHiP) berritzea

-IHiPren eremu/helburuen definizioa berraztertzea. -Hizkuntzen trataera bateratua (HTB)-Hezkuntza eleanitza (HE).

Europako proiektuak-ELOS estandarretara hurbiltzea. -Elkartruke eta proiektu europarretan parte hartzea gauzatzea. -Lan praktika atzerrian eskaintzea.

Page 7: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

5

Berriak

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

BALIABIDEENKUDEAKETA

Azpeitiko egoitza -Eraikuntza eta baliabideen egokitzapenak

Azkoitiko egoitza -Eraikuntza eta baliabideen egokitzapenak

Liburutegi/Mediateka -Liburutegi/Mediateka bat osatu egoitza bakoitzean

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

IKASTETXEAREN HELDUTASUN

TEKNOLOGIKOA

Kudeaketa sistema guztiz digitalizatzea

- Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistema digitalizatzea. - Ikastetxeko intraneta martxan jartzea.

Ikaskuntza/Irakaskuntza prozesua berrikustea

- Irakaskuntzaren kudeaketarako (programazioa, jarduerak…) aplikazio eraginkor bat izatea.

- IKT baliabideen erabilera ikaskuntza/irakaskuntza prozesuan neurtzeko modua bilatzea.

Komunikazioa- Barne komunikazioa bideratzeko baliabide egokiak ezartzea. - Kanpo komunikazioa indartzeko baliabide egokiak ezartzea.

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

INGURUMEN HEZKUNTZA

ESKOLA AGENDA 21(EA21)

- Jasangarritasunaren kultura eta hezkuntza garatu. - Hezkuntza komunitatea eskola eta herriko bizitzan inplikatu. - Garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun.

EKOSCAN- Prebentzio neurriak, kontsumoa eta sortutako hondakinak,

emisioak eta isurpenak jatorrian gutxitzea.

ARITZE EREMUA EREMU ESTRATEGIKOAK LERRO ESTRATEGIKOAK

INGURU SOZIO-EKONOMIKO-

KULTURALEKIKOELKARLAGUNTZA

Udalak: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil, Elgoibar, Zumarraga, Urretxu,…

- Harreman zuzena eta ezinbesteko elkar-laguntza. - Inplikazio zuzena hezkuntza eta hezkidetza arazo/kezka

guztietan.

Ikasle hornitzaile diren ikastetxeekin harreman sendoak mantendu

- Etengabeko komunikazioa- Informazio eta laguntza eskaintza- Laguntza pedagogikoa, teknikoa, informatiko nahiz baliabi-

deetakoa.

Euskal Curriculuma- Euskal Curriculumean diharduten erakundeekin harremanak

izatea

Komunikazioa- Barne komunikazioa bideratzeko baliabide egokiak ezartzea. - Kanpo komunikazioa indartzeko baliabide egokiak ezartzea.

EKOSCAN- Prebentzio neurriak, kontsumoa eta sortutako hondakinak,

emisioak eta isurpenak jatorrian gutxitzea.

Page 8: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

6

Berriak

Enpresak Sortzeko Urratsbat Programa

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako LH-ko ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Enpresa bat sortzea ez da batere erraza; horrexegatik, Urratsbatek ikastetxea enpresa mintegi eta berotegi bilakatzearen alde egin du. Ikastetxean sustatzaileek Pertsona Ekintzailearen bulegoa dute, behar bezala ekipatuta dagoena eta doan da-goena guztien eskura.

Enpresen proiektuek behar izanez gero, programaren sustatzaileek beste instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, ikas-tetxeko tailerrak ikerketa fasean dauden produktuaren prototipoak egiteko, esaterako.

Gainera, ikastetxean enpresa proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta haiek dinamizatzeko pertsona bat du. Kanpoko aholkularien laguntzarekin, ikasturte bakoitzeko ikastetxeko ikasleek sustatu duten enpresa sortzeko helburu estrategikoa ezartzen da.

Dagoeneko gure ikastetxeak, URRATSBAT programaren eskutik, hiru ikasle ohien hiru enpresa-proiektu gauzatu ditu, hots, hiru ikasle ohi ekintzaileei euren enpresa sortzen lagundu izan die.

Ildo horri jarraituz, urtean zehar gauzatzen ditugun ekintzon bitartez, bizitzan ekintzaile izateak duen garrantzia zabaldu nahi dugu gure ikasleen artean, nahiz eta jakin badakigun, guztiak ez direla enpresari sartzea iritsiko.

Faseak

Sentsibilizazio hitzaldia

- Gaur egungo Lan Merkatuaren egoera.

- Gogoeta-Hausnarketa/norberarentzat edo besteentzat lan egin (Hausnarketa)

- Bideoa”Ekintzaileak”

- Brainstorming

- Enpresak sortzeko laguntzak.

Enpleguko oinarrizko ikastaroa (Negozio Plana)

Autoenplegurako aurre-proiektuak:

- Sustatzailea(Promotorea)

- Aktibitatea.

- Azoka ikerketa.

- Marketin plana.

- Giza-material baliabideak.

- Ikerketa ekonomikoa eta finantzieroa.

- Modu juridikoak.

- Amaierako balantzea.

Negozio plana sakonean landu

Hogeita hamar orduko ikastaroa Negozio Plana sakonean lantzeko.

Sustatzaileen tutorizazioa

Tutorizazioa eta aholkularitza, bideragarri hartzen diren ideiak abiarazteko. Finantzaketa, konfigurazio juridikoa eta diru– laguntzak.

Page 9: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

7

Berriak

Nori zuzeNdua dago?

Urratsbat hauei dago zuzendua:

• Maila ertaineko eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.

• Ikastetxeko ikasle ohiei

• Arautu gabeko ikastaroen eta bertaratu gabekoen bitartez ikastetxearekin zerikusia duten pertsonei.

urraTsBaTek eskaiNTzeN diTueN zerBiTzuak

Hauek dira Urratsbat programak ikastetxean eskaintzen dituen zerbitzuak:

• Ikastetxean, prozesu osoan zehar sustatzailearen zerbitzura dagoen arduradun bat.

• Ekintzailearen bulegoa, Ikastetxean bertan, behar bezala ekipatuta dagoena, enpresa sortzeko prozesua aurrera erama-teko beharrezkoa den lana egiteko.

• Ikastetxeko ekipamendua produktua ateratzen deneko fasean erabiltzeko aukera (ahal denean eta betiko klaseak ozto-patzen ez dituenean: tailerra, gela, makinak, e.a.).

• Enpresa munduarekin zerikusia duen eta Ikastetxearekin lan egiten duen kanpo-aholkularitza, enpresaren sorreran eta garapenean, baina baita ondorengo jarraipenean ere bai. Egun, ikastetxeak INTEGRA empresarekin du lankidetzarako hitzarmena.

Horretaz gain, enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak ere badaude.

Juan Ignacio LarrañagaURRATSBATeko ARDURADUNA

Page 10: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

8

Berriak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, 2013-2014 ikas-turtea hasi dugu eta horrekin batera bi urteko gela berrituak estreinatu ditugu. Komun eta altzairu berriez gozatzeko auke-ra suertatu zaie 2 urteko gure neska–mutikoei. Udan zehar, langileak lan eta lan egon dira irailerako guztia bukatuta egon zedin eta bai! Dena bukatua eta apain-apaina geratu da. Ge-letan komun berriak jarri dira, pladurra ere berritu da, altzai-ruak berritu dira eta gelak margotu ere egin dira. Gela bakoitza kolore bat! Berdea, arroxa, urdina eta horia. Bai polita! Obra hau ikastolako eta udaletxeko diruarekin egin da. Oso politak geratu dira. Beraz, eskerrikasko guztiei!!!

2 URTEKO GELA BERRITUAK

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAIK ERE JUGATX RIORENTZAT TAPOI BILKETAN PARTE HARTU DU

Jugatx Rio Arabako Errioxako Villabuena herrian bizi da. Zazpi urte ditu, eta garuneko lesio baten ondorioz ezin da ibili, ezin du hitz egin; guztiz menpekoa da.

Beste umeak bezala jolastokira irten ahal izateko bere familiak Jugatxi egoki-tutako taka-taka bat erosi behar izan dio. Taka-Taka hau ordaintzeko, ordea, 6.000 euro behar izan dituzte. Diru hau lortu ahal izateko, familia hau Gasteizko Ercon enpresarekin jarri da harremanetan eta honek 35 tona tapoiren truke taka-taka fi-nantziatuko du. Hori horrela, Jugatxen familiak urte hasieratik plastikozko tapoien bilketa bultzatu du Euskal Herri osoan.

Dei honi erantzunez, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxe-garaik ere, tapoi bilketari ekin zion urtarrilean eta bertako ikasle, guraso, irakasle eta langileok, zuzendaritzaren la-guntzarekin, 160 kg tapoi bildu ditugu aurtengo irailera bitartean. Argazkian ageri den moduan, irailaren 28an gu-raso baten laguntzarekin eraman genituen Gazteiza denon eguneroko ahalegin xumearekin bildutako tapoiak.

JUGATX RIOK ETA BERE FAMILIAK LERRO HAUEKIN ESKERRIK BEROENAK EMAN NAHI DIZKIZUTE EKIMEN HONETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI. ESKERRIK ASKO

TAKA-TAKA TAPOIEKIN

Page 11: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

9

Taldeak

Iazko maiatzean Karmelo Etxegarai ikastolako H.H. 5 urteko umeak Uztaro haurtzaindegira joan ziren hango umeei abes-tera eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz. Han abestutako abestiak ikasturte osoan zehar ikasitakoak izan ziren, hala nola, Euskal abezea, Zenbakiak ikasten, Perretxikoak biltzen, Uélé moliba makasi, Animalien ibilkera, Bihotzen deiadarra, Euskal mendietan eta Soinean daramagun orkestra. Saioari bukaera emateko, Maite zaitut abestia ipini genuen eta denok dantza eginez bukatu zen saioa.

UZTARON ABESTEN

igerira goaz

PresT gaude igeri egiTeko

kiroLdegira iriTsi gara

aMaiTu dugu saioa

Xabier Munibe ikastola. LH 1.

Page 12: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

10

Taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak

Xabier Munibe

Bertso eskolaLH1etik 6. maila arteENERITZ ARTETXE

DantzaHH – LHMIREIA ETA LEIRE ARRIZABALAGA

MekanografiaLH 5-6. mailaELI OSINALDE

IkaskirolLH3. mailatik aurreraSARA ARIÑO

Kirola ingelesezLH 2. mailaJON MONTIEL

AntzerkiaHHtik hasi eta LH6. maila arteXABIER BARKERO, IDOIA AGINAGALDE, JOSUNE GARMENDIA

Page 13: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

11

Taldeak

karmelo etxegarai

Euskal dantzakXANTI ARRIZABALA eta AMAIA BELOKI

MarrazkiaAIORA URBIETA

ZirkoaGARAZI AGIRRE

Mahai JokoakAMAIA OLARTE

Argazki DigitalaIBAN ETXEZABAL

Dantza modernoaJENNY CALERO

Sormen TailerraIHINTZA LARRAÑAGA

Page 14: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

12

Taldeak

IKASTOLA XABIER MUNIBE – LH4A Eskulanetako saioetan,

1. hiruhilekoan marrazketa landu dugu

Page 15: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

13

Taldeak

Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektua DBH 1. eta 2. mailan

”Gu ere bertsotan” lemapean

Euskara arloaren osagarria da "Gu ere bertsotan” egi-tasmoa, besteak beste, arlo horretan lantzen diren testu moten lanketarako baliabideak eskaintzen dituelako.

Bi maila desberdinetan lantzen da atal hori.

1. maila: Gipuzkoako bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarritako proiektua, eta azken horren diru laguntzaz bideratua. Gure kasuan 1. DBHko ikasleei zuzendua. Lanketarako bertsozale Elkarteak ha-mabostean behin irakasle bat bidaltzen du, aurten Jokin Uranga itzuli zaigu. Beste astean ikastolako euskara arloko irakasle baten esku dago bertso jorraketa. 60 ikaslek har-tuko dute parte.

Programaren helburua gelako ikasle guztiak euskara arloan, eta betiere osagarri, modu ludikoan, irakasle treba-tu batekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolarit-zaren mundua ezagutzea. Bide batez, jendaurreko saioetan trebatzea, gelan nahiz gelaz kanpo. Bertsoa ulertzera eta gozatzera iristea. Horretarako Zaharren egoitzara, Errezil-go Herri eskolara, Lehen Hezkuntzako geletara, Baztartxo aretora... joango dira

Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko, arrazoiak garatzeko... oso baliagarria da bertso lanketa.

2. maila: Jarraipena du maila honetan, nahiz ez egon proiektuan. Ez dago subentzionatua eta horrexegatik ez dugu kanpoko irakasleen laguntzarik jasotzen. Lanketa puntualagoa da eta ez zaio eskaintzen 1. mailan bezala asteko programazioko ordurik. Nola lantzen da orduan?

Gelako programazioari lotua, testu tipologien barne sartuta: Publizitatea, egunerokoa, dekalogoa, eztabaidak (ofizioko gaiak), kantuen letrak askotxo daude bertsotan oinarrituak.

Santa eskeko koplak kaleratzen dira, maila honetan

1. ziklo honetako lanketaren lekuko eta emaitzak ikus-teko hor antolatuko da aurtengo ikasturtean Xabier Muni-be Ikastolaren XXIII. bertso paper lehiaketa.

HELBURUAK

A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurriku-lumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen era-bilpen maila eta kalitatea handitzea

Adierazleak:

• Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea • Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea

• Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jar-duera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz

• Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea,…

Lantzen diren edukiak

Eskola ordutan landuko diren edukiak honako hauek dira:

Kontzeptuak

• Garai bateko eta gaur egungo bertsolariak eta ber-tsogintzaren fenomenoa

• Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak: - Doinua eta neurria- Puntuak eta oinak- Errimatzeko arauak

• Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza• Bertsoaren funtzio komunikatzailea• Irudimenaren eta sormenaren aukerak

Prozedurak

• Bertsoak egiteko teknika- Atzekoz aurrera- Oinetatik abiatuz puntuak atera- Hasera emanda bertsoa osatu

• Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa• Doinu eta neurriaren bateratasuna• Bertsoaren azterketa• deien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna• Kantaera eta gorputz espresioa• Memorizazioa

Jarrerak

• Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu…

• Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere balo-ratuz.

• Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, des-hinibitu

• Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta autoes-tima

• Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakorta-suna eta nabarmendu nahia baztertuz.

• Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hiz kuntzaz gozatuz.

Page 16: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

14

Taldeak

BERTSO ESKOLARAKO MOTIBAZIO SAIOAK ETA AURTENGO BERTSO ESKOLA,

ikastolan eta herrianAurten 4 motibazio saio egin dira; bata LHko 4. mailakoei zuzendua eta beste hiru saio DBHko hiru

gelei; lehenengoa Eneritz Artetxeren gidoiari lotuta, ikastolako bertso koordinatzaileak eman du, baita beste hirurak ere.

Denera 150 bat ikaslek jaso dute aurten bertso eskolaren antolaketa eta bertso lanketaren nondik norakoak. Lehenbizi gelaz gela DBH 1. mailako hiru gelak 13an, eta hurrengo asteartean, 17an LHko 4. Mailako 4 gelak. Azken saio horretan protagonismo nagusia izan zuten iazko bertso eskolako maila honetako bertsolariek: Auritz, Aitor, Lander eta Ikerrek.

Eskolaz kanpoko bertso eskolak martxan jarri nahian, lehen hezkuntzako azken mailetan motibazio saioa antolatzen da. Aurten 4. mailako 3 gelei egokitu zaie, hain zuzen ere.

Bertan iazko bertso eskolakoek ere protagonismoa izaten dute, beraien esperientziak kontatzen dituztelako. Klaseetan zer egiten duten azaltzen dute. Bertso eskola hau azken lau urteetan Floreagakoekin bat eginaz, herri mailan antolatzen da. Aurten ere 15 ikaslek izena eman dutenez, hiru talde osatu dira 6 urtetik 14 urtera bitartekoak. Kontuan hartuz Floreagako ikasleekin bat egiten dugula,

Gaztetxoak hiru taldeetan banatuta daude:

• Astelehenetan: 17:15ean, 8 ikasle

• Asteartearteetan: 19:00etan, 7 ikasle

• Asteazkenetan: 19:00etan 6 ikasle

Motibazio saioan entzule eta irakasle artean oso giro parte hartzailea eta motibatzailea izan ohi da ariketa desberdinak garatuz: oinak emanda bertsoa osatu, istorio batetik abiatuz bertsoa sortu. Ofiziotan nola aritzen den ikusi. Oinek eta errimekin jolastuz... Karaokean abestu ditugu bertsorik ezagunenak: Pa-saiako plazatik, Ikusi nuenean, Orioko balearenak, Ai Zapotxin…

Bertso eskolaz gain DBHn, 1. zikloan ber-tsolaritza lantzen da. Lehen mailakoak Jokin Uran-ga eta Ixabel Jauregiren eskutik ostiralero euskara klasean, eta 2. mailan euskara irakasleekin euskarako gaiekin lotuta.

Bukatzeko herri mailan ere bertso talde bat badagoela esan nahi dugu, 18urtetik gorakoena; horien saioa ere Kultur Etxean izaten da, asteartero, gaueko 21:00etatik 22:30ak arte. Aurten talde horretan hamar lagun biltzen dira.

Page 17: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

15

Taldeak

HEZKIDETZA SAIOAK 6. MAILAKO IKASLEENTZAT

ageNda 21Ikasturtea hasteaz bat, Agenda 21eko arduradunok,

azken urteetako urrats bera jarraituz, talde sustatzai-lea osatu genuen, eta abiadura politean, martxan dugu dagoeneko. Horra hor, batzorkideak AG21 TXOKOEN au-rrean.

Aurten landuko dugun gaia:

azTarNa ekoLogikoa (Gure premiak asetzeko behar dugun lurraren azalera)

Batez ere URA+ ENERGIAn oinarrituko gara. Lanketaz gain, jada ohikoak ditugun lehen hiruhileko irteerak ere gauzatu ditugu: - DBH 1koak: Araztegiak ezagutuz (Nuarbe- Badiolegi)- DBH 2koak: Dorre Madariagara bixitaldia burutuz(Busturia)- DBH 3koak: Lapatx zabortegia ezagutuz. - DBH 4koak: Ingurugiro etxera hurbilduz.

Familia eta eskola hezkuntza-agente giltzarriak dira, neska mutilek errespetuan elkarrekin bizitzen ikas dezaten

Testu inguru horietan adierazitako portaera, iritzi eta mezuen bidez, argi geratu da generoan oinarritutako desberdintasunak elikatzen jarrai-tzen dela, gizona edo emakumea izateko modu bakarra egongo balitz beza-la edota emakume guztiak, baita gizonak ere, berdinak izango balira bezala.

Sexuaren araberako sozializazio ezberdin horrek, bizitzako proiektuak baldintzatzeaz gain, desberdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria sustatzen ditu.

Urriaren 10, 11 eta 12an LH6. mailako ikasleek 3 orduko tailerrak izan zituzten, helburua neska- mutilen berdintasunaren inguruan sentsibiliza-tzea eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea; era horretan, elka-rrenganako errespetuan, autonomian eta erantzunkidetasunean oina-rritutako berdintasun-harremanak eraikitzea erraztea, prestakuntza eta arduren ekintzen bitartez.

Page 18: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

16

Taldeak

Page 19: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

17

Taldeak

Page 20: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

18

Taldeak

2001az geroztik irailaren 26an Hizkun-tzen Europako Eguna ospatzen da, Europako Kontseiluak bultzatuta.

DBHO1eko Jon Irigoien, Ainhoa Irigoien, Andoni Alonso eta Miren Soraluzek Maitane Seijoren laguntzarekin, Urola Ikastolaren or-dezkari gisa, Europako Batasuna eta euskal-dunongan duen eragina izan zuten berbagai Lakuan, ingelesez aritu beharreko jarduera honetan.

Congratulations!

Donostia Internacional Physics Center-en eskutik, irailaren 30ean Donostian, Eureka zien-tzia museoan, ospatu den nobel saridunen eta ikasleen arteko 2013ko top DIPC Zientzarekin solasean! topaketan UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI ikastetxea gonbidatua izan da eta parte hartu dute lau ikaslek eta irakasle batek.

Aurten Fisika arloan internazionalki izen handiko hiru zientzilari izan dira gurekin:

• Jocelyn Bell Burnell: Filadelfiako Franklin Institutuko Albert A. Michelson Domina (1973), Britainiako Astrofisikako Errege Elkarteko Herschel Domina (1989) eta Ameriketako Filosofia Elkarteko Magella-nic Saria (2000).

• Claude Cohen- Tannoudjif: Fisikako Nobel Saria (1997)

• Juan Ignacio Cirac: Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006)

Bertan, zientzialariek lehen pertsonan hitz egin dute zientziarekin eta ikerketarekin lotuta duten pasioari buruz. Eta, bide batez, bertan zeuden ikasleek, zientzialarien bizipenen eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztien gainean galderak egin dizkiete.

UROLA IKASTOLA LAKUAKO ELOS WORLD CAFE JARDUERAN

DONOSTIA INTERNACIONAL PHYSICS CENTER

Page 21: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

19

artikuluak

Aurreko erregimen politikoan, Alemania, Japonia eta Italiaren kasuan ez bezala, II Gerrate Mundialaren ostean beste 40 urte iraun zuen hartan, erregimenaren eskutan zegoen derrigorrezko eskolan, morala lantzeko (bai haiek lezioak ematen zi-tuzten!) beharbada zuetako bakarren batzuek ezagutzen dituzuen poemak memorizatu behar izaten zituzten ikasleek. Hona hemen haietako bat. Ez dakigu gaur egun famatu egin den tesorero batek txuletarik egin ote zuen.

Lantokian edo idazmahaian dugun desordena, egiten ditugun aukerekin eta garatzen dugun sormen lanarekin lotu-ta egon daiteke. Antza, ingurune desordenatuan egiten diren lanak sorkuntza handiagokoak dira, tradiziotik askatzeko bide ematen dute, inguru ordenatuek segurtasuna eta konbentzio emanak erreproduzitzea sustatzen duten bitartean.

Deigarria izan daiteke, nahiz eta arrotzak ez izan egiten diren erlazioak: ORDENA: Konbentzioekin bat etortzeari lotzen zaio, segurtasunari, status quo-aren indartzeari, estatikotasunari. DESORDENA: Politikoki zuzena ez izatea, arriskua, eraldaketa eta dinamismoari lotzen zaizkio. Nahiko intuitiboa, ezta?Entropía (desordena) denboraren noranzkoa zehaztuta erabiltzen denean bezala: kristal apurtuak beti dira kristal

apurtu gabearen ondorengo sekuentzia; denboran aurrera nola egiten den azal daitezke desordenarekin. Desordena da bidea.

05-05 Gure ikastetxeak, bere ingurutik abiatuz, arazoak elkar lotzen dituen eta era konplexuan interpretatzen dituen osotasunezko ikuspegia du.

Ikuspegi honen ardatz nagusiak hauek lirateke: genero bereizketarik gabeko eskola, solidarioa, koope-ratzailea, homogeneizazio sistemekin kritikoa (kulturala, politikoa, ideologikoa…) sektore marjinatuekin konprometitua, askatasunean eta askatasunetik hezten duena eta gizarte eraldaketa nahi nabaria duena.

Gure Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik aterata.

LOMCE: Ze ondo!

Desordena da bidea

¡Que linda en la ramala fruta se ve!Si lanzo una piedratendrá que caer. No es mío este huertono es mío lo sé: más yo de esa frutaquisiera comer. Mi padre está lejos, mamá no me ve, no hay otros niños... ¿quién lo ha de saber?más no, no me atrevo;yo no sé por qué;parece que siempre unos ojos me ven...

Papá no querríabesarme otra vez, mamá lloraríade pena también.

Mis buenos maestrosdirían tal vez: “¡qué niño tan malo, no jueguen con él!”. No quiero, no quiero;yo nunca he de hacersino lo que haríasi todos me ven.

Llegando a mi casacaricias tendré, abrazos y besos, y frutas también.

LA TENTACIÓN. J. A MÁRQUEZ (COLOMBIANO)

Page 22: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

20

erreportaiak

BI URTEKOAKazkoitia

HH 02A

HH 02B

GOIAN, ezkerretik eskuinera: Ohian, Alen, Intza, Iratxe, Ohiane, Aitor, Ibai.

ERDIAN, ezkerretik eskuinera: Aiora, Maialen, Janik, Taieb, Irati, Eire, Hannan, Noa.

BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Laia, Sara, Maria, Eneko, Yaret

Irakasleak: Idoia Goienola eta Arantxa Uria

GOIAN, ezkerretik eskuinera: Danel, Itsasne, Ummehabiba, Yeira, Nahikari, Urt, Omar, Unai, Aitziber, Lide.

BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Eddy, Jakes, Anne, Paul, Maialen, Jule, Enora, Nahia, Aratz L., Aratz A.

Irakasleak: Belen Sagarzazu Eta Henar Aizpuru

Page 23: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

21

erreportaiak

HH 02C

HH 02E

HH 02D

GOIAN, ezkerretik eskuinera: Inge, Julen, Amaia, Ane, Udane, Larraitz, Maialen, Walid, Maham Eman, June.

BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Aitor M., Oier, Enare, Aitor B., Markel, Luka, Ander, Erin, Aiora, Abu Bakar.

Tutorea: Leire LarrañagaIrakasle laguntzailea: Maria Gurrutxaga

GOIAN, ezkerretik eskuinera: Libe A, Intza A., Mark, Maddi, Danel, Libe M., Tomas, Ikram, Haizea, Hodei. BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Alaitz, Asmae, Abdul, Ugaitz, Luka, Intza E., Jon, Yasir, Jone. Irakasleak: Mainiebes Abaunz eta Jon Izagirre.

GOIAN, ezkerretik eskuinera: Maren, Jare, Aner, Ibai, Julen, Aitana, Izar, Jone eta Lia.

BEHEAN, ezkerretik eskuinera: Iuri, Naia, Nora, Lander, Hamza, Markel, Hugo, Mia, Oihan eta Arhane.

Falta dena: Nidal.

Tutorea: Leire EgurenIrakasle laguntzailea: Leire Iturrioz

Page 24: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

22

erreportaiak

azpeitia

HH 02A

HH 02B

Goitik ezkerretik eskuinera: Ane, Danel, Cabarha, Elene, Eneko, Jon, Iren, Intza E., Intza I., Irene, June, Eneko, Malak, Maria, Naia, Paul, Paz Elena, Udane A., Udane B, Xabat eta Hashir.

Goitik ezkerretik eskuinera: Leire A., Leire F., Libe, Maddi, Janire, Ander, Patxi, Uxue, Inge, Irati, Ainhoa, Jakes, Manex, Beñat, Ane, Aroa, Zhikai, Jon, Reda, Ioritz

Page 25: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

23

erreportaiak

HH 02C

HH 02D

Goitik ezkerretik eskuinera: Aiert, Ane G., Noha, Alaitz, Omar, Rares, Sara, June A., Kaiet, Irati, Ane I., Egoi, Urritz, June C., Beñat, Ilazki, Ilyas eta Intza.

Goitik ezkerretik eskuinera: Laia, Irune, Malak, Shadia, Malen, Libe, Xuban, Julene, June, Aitzol, Kerman, Eihari, Naia, Mikel, Aimar, Jare, Danel, Jone, Maren, Rodrigo eta Hakim.

Page 26: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

24

erreportaiak

Urte berriarekin batera proiektu berriak egiteko ohitura izaten dugu. Gure ikasleek udako oporretan ateratako argazki hauekin, leku eta paraje berriak ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu; azken finean, oporrak disfrutatzeko eginak dira.

Ikasleak oporretan

New York eta Toronto

Ainhize Azpiazu (DBHO _2B)

ozako oihana Aimar Agirre

osloko Vigeland parkeaAloña Barandiaran

urrestilla

Ane Aizpuru (4B)

zarautzeko kanpina

Ane Goenaga (2F) anayet

Eneritz Aramendi

Page 27: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

25

erreportaiak

Tossa del marMiren Etxeberria

Hotel Caribe - Port aventura

Unai Amenabar

MalagaXuban Etxeberria

Marina d'orUnai Amenabar

Menorcako udalekuakAnne Lapeira

segovia

Ruben Etxaniz (1A)

korsika

Mª Jesus Larrañaga (Adm2)

ibones azules - Tena b

ailara

Xabier Iturralde

Page 28: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

26

erreportaiak

ANDER IDOETAREN ESKERRONA2013ko ekainean agur esan genion Urola Ikastolan urteetan egon den ikasle bati, Ander Idoetari. Bere ikaskideek, kurtso

amaieran, beraien esker ona agertzeko, bertso batzuk eskaini zizkioten eta orain bera eta bere etxekoen partetik, bere mailako ikasleen ekintza eskertuz, idatzi bat jaso dugu.

Aurtengo ikasturtean, Ander, Zumaiako institutuan dago. Animo eta ondo segi ANDER!

Ikaskideen despedida bertsoak:

Ander eta bere gurasoen idatzia:

Zuek ahaztea, ezinezkoa, barru-barruko zerbaitek era-gozten baitit, “adiskidetasunak”.

Agortzen ez den sentimendua da, urruntasunean, den-boran zehar, galtzen ez dena. Tolerantzia, egia, maitasuna, leialtasuna, babesa… biltzen dituena. Garbia eta itzela.

Lagunak erraz egingo baditut, diozuen bezala, zuei esker izango da, zuengandik jaso dudan guztiagatik eta, lagun be-zala, inoiz ahaztuko ez dudan horregatik.

Mila esker nire lagunak izateagatik.

Olvidaros sería imposible, hay un sentimiento que me lo impide, “amistad”.

Es un sentimiento que no se gasta, no se pierde ni en la dis-tancia ni en el tiempo, reúne actitudes tales como la toleran-cia, sinceridad, cariño, lealtad, apoyo,… es algo puro y grande.

Si como decís haré amigos fácilmente, os lo debo a voso-tros, por todo lo que de vosotros he recibido y, como amigo no olvidaré nunca.

Gracias por ser mis amigos.

Zazpi urte elkarrekinJada mila gorabehera

Guri suertatu zitzaigunZu ezagutzeko aukera

Ordundik zenbat jolastuZenbat urtetan bateraParreak eta malkoak

Begiratuz atzeraInor konturatu gabeDoa denbora aurreraEta guzti horrekin batZoaz Zumaira ikasteraLagunak ingo dituzu

Mutil bikaina baitzeraBaina oroitu gurekin

Gu hemen egongo gera

Page 29: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

27

erreportaiak

KALE DOR KAYIKO SARI BANAKETA2012-2013 ikasturtearen bukaeran, ekainaren 18an izan genuen zita Donostiako Irakasle eskolan. Goizeko 9. 30tan

hartu genuen autobusa Donostiara abiatzeko, denak ere gure ikaskide, ikasle eta lagun Unairekin batera egun berezi horretan berarekin egoteko gogo biziz. 10. 30k inguru iritsi ginen Donostiara eta denbora genuenez unibertsitateak eta bertako ikasleak ikusi genituen eta pintxo bat jan ondoren sari banaketa ekitaldira sartu ginen. Bertan, ikasturtea gainditu zuten ijito ikasleei omenaldi txiki bat eta sariak banatu zitzaizkien. Urtero Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak burutzen du ekitaldia hau helburu argi batekin: ikasle ijitoei ikasten jarraitzeko animatzea eta aitortza publikoa egitea burututako ibilbidearengatik. Izan ere, oso ikasle ijito gutxi dira urratsez urrats eta mailaz-maila ikasketak gainditzen dituztenak eta goi mailako ikasketak egiten dituztenak. besteak beste, beren egoera ez delako estandarra eta euren bizi ohiturek trabatzen dielako formazio egoki bat jasotzea.

Bada, Unaik topikoekin apurtu eta gai izan da DBH bukatzeko eta orain Lanbide Heziketa egitera animatu da. Kon-turatu da nahiz eta ijitoa izan formazioak eta ikasten jarraitzeak onura ikaragarriak izango dituela etorkizun hurbil batean. Lan kualifikatu bat egiteko gai izango dela eta finean, etorkizun duin bat izan nahi duela.

Ikasturtea luzea izan da. Gogorra eta aspergarria une batzutan, hala ere ekinaren ekinaz, ezina ekinaz egina, azke-nean lortu du bidean aurrera egitea, bejondeizula!

Page 30: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

28

BerriTzeguNeak

Hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako, eta unibertsi-tatez kanpoko irakaskuntza-mailetara zuzendutako Laguntza Zerbitzua

Nork egiten du lana Berritzeguneetan?Kidego eta hezkuntza maila ezberdinetako irakasleriak egiten du lan: • Etapa ezberdineko aholkularitzak: Haur eta Lehen

Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Helduen Hezkuntza. • Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bultzatutako

programetako aholkulariak: hizkuntza normalkuntza, informazio eta komunikazio teknologiak…

• Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariak. • Idazkari-dokumentalistak. Halaber, beste profesional batzuek ere egiten dute lan: irakas-le-laguntzaileak, fisioterapeutak, logopedak, eskola ibiltarien koordinatzailea, gizarte egokitzepenerako teknikariak, etab.

Zein helbururekin sortu dira?Eskola barrutiak bultzatzea. Hezkuntza-bitartekotasuna berritzea eta hobetzea. Irakasleriaren etengabeko gaurkotzeaz aritzea. Hezkuntza-premia bereziak dituen ikasleriari erantzuna ematen laguntzea.

Berritzeguneak ondorengoen menpekoak izango dira... Egituraz, dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarenak.

Ihardutzez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarenak.

Berritzegunearen zereginak: Aholkularitza-arloan• Alderdi didaktiko orokorrei eta espezifikoagoei buruzko

aholkuak ematea eskualdeko ikastetxeei eta irakasleei. • Irakasleek hainbat alorretan egin ditzaketen ekarpenak

aztertzea eta bideratzea (curriculuma, alor didaktikoa, teknologia berriak, hizkuntza-normalizazioa…).

• Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak susta-tzen dituen hezkuntza-berrikuntzen lehentasunezko ildoei buruzko aholkularitza ematea ikastetxeei eta irakasleei.

• Baliabide pedagogikoen eta material didaktikoen doku-

mentazio- eta mailegu-zentro gisa jardutea. Ikastetxeek esparru horretan egindako eskariak kudeatu eta bidera-tuko ditu, gainera.

Prestakuntza-arloan• Irakasleen prestakuntzarako eskualde-planen gertatze-

lanetan eta kudeaketan laguntzea. • Ikastetxeko prestakuntza-proiektuak planifikatzeko,

ahol katzeko eta ebaluatzeko lanetan laguntzea. • Irakasleen prestakuntza-eskaerak bideratzea. • Irakasleak prestatzea. • Ikastetxeetako proiektuetatik sortutako eskariei erantzu-

teko, prestakuntza ematea eta hura kudeatzea.

Berrikuntzan, esperimentazioan eta ikerketan• Premia pedagogikoak aztertzen eta gabezia horiek kon-

pontzen laguntzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kul-tura Sailari.

• Aholkuak ematea hezkuntza-premia berezidun ikasleak dituzten ikastetxeei eta haien irakasleei, eta bere gain hartzea ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak, hezkun-tza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna antolatzekoak, eta hura garatzeko aginduek diziplina anitzeko profesional-taldeei esleitzen dizkien eginkizunak.

• Sailak edo ikastetxeek beraiek sustatutako berrikuntza- eta esperimentazio-proiektuen plangintza, aholkularitza eta ebaluazioa laguntzea.

• Eskola-materiala eta material kurrikularra aztertzea eta ebaluatzea.

• Hezkuntza-sisteman hautemandako premien ondorioz sortutako ekintza eta programa guztiak sustatzea.

• Beste erakunde batzu-ekin koordinatuta, era guztietako hezkuntza-jarduerak sustatzea.

• Zonaldeak hezkuntza-premia berezien alo-rrean dituen baliabideak kudeatzea.

BERRITZEGUNE SAREA

erreportaiak

Page 31: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

29

1. Zer dela eta hasi duzue proiektu hau?XABI: ba ni lehenagotik Bigoterik Gabea Antzerki Taldean nengoen eta denboraldi baterako lana egiteari utzi behar ge-nion, jendea kanpora ikastera zihoalako. Nik ez nuen nahi ezer egin gabe egon eta antzezlan bat zuzentzeko gogoa nuen.

KARI: eta niregana etorri zen. Antzerki musikal bat idatzi be-har zuela esan zidan. Inoiz ez naiz antzerki munduan ibili baina ez nion ezetzik esan.

2. Zerri buruz da antzerkia?KARI: ‘’Glee’’ telesailetik hartu ditugu ideia batzuk baina gero aldaketa asko egin behar izan ditugu, egokitzeko eta hasiera eta amaiera izateko. Lan zaila izan da baina lortu dugu. An-tzerkian bi talde izango ditugu eta kantu lehiaketa bat dago laster. Talde batek beti irabazten du, estatu mailan ere bai eta besteak berriz beti galdu. Jende berria sartuko da taldeetan, baina, nahikoa ote da dena aldatzeko? Uste dut honekin ideia bat behintzat egin dezakeela jendeak.

3. Zein adineko jendeari dago zuzenduta?XABI: adin guztietako jendearentzat da.

KARI: bai, gazte eta txikiei asko gustatuko zaiela uste dugu, antzerkian bi gazte talde ikusi ahal izango ditugulako.

4. Zergatik antzerki musikala?XABI: azkeneko urte hauetan ikusi dut gaztetxoei eta txikiei askoz errazago egiten zaiela antzerki bat ikustea abestiak baldin baditu. Gehiago dibertitzen da jendea eta askoz ari-nagoa da antzerkia.

5. Nola lortu dituzue aktoreak?XABI: ba lehenengo, beste antzerkietan edo dantzan ibili den jendeari laguntza eskatu genion eta askok baietz esan zigu-ten. Gainerakoak berriz, aurtengo maiatzak 24an Elkargu-nean egin genuen casting-etik lortu ditugu. Bertara 25 gaz-tetxo gerturatu zitzaizkigun eta horietatik 12 hartu genituen. Guztira 24 pertsona ikusi ahal izango dira oholtza gainean.

6. Zer egiten zaizue zailena?KARI: talde oso handia da eta oso zaila da denak etortzea entseguetara. Larunbat goizetan Elkargunean izaten dira entseguak eta beti dago norbait zerbait duena.

7. Zuek zarete idazleak baina orain zein lan egiten duzue antzerki musikalean?XABI: ni zuzendari eta aktore lanetan ari naiz, mutil bat falta zen eta neuk egitea erabaki nuen. Kari berriz, zuzendaria da

nirekin batera.

KARI: oso zaila egin zaigu muti-lak aktore lanetan aritzera animatzea baina azkenean lau ditugu.

8. Zer da erraza-go zuzendari edo aktore moduan lan egitea?XABI: zailena biak batera egitea da. Baina nik uste dut errazagoa dela akto-re lana. Zuzendariak lan gehiago ditu, buruhauste gehiago, dena prestatu behar du… baina gustura egiten dut eta asko laguntzen didate.

9. Kari, nola ari da izaten lehenengo zure antzerki mun-duko lana?KARI: oso ona, gainera guztiek esaten didate oraindik onena falta dela.

10. Bakarrik ari zarete lanean edo laguntza gehiago duzue?KARI: jende asko ari zaigu laguntzen. Esther Sudupe, Gaz-te Informazio Bulegokoak, asko lagundu digu hasieratik eta Azkoitiko udalak ere bai.

XABI: zuzendari orde, koordinatzaile, material arduradun eta soinu eta argi teknikari bezala jende gehiago dugu lanean, lehengo antzerki taldekoak eta inoiz antzerki munduan lanik egin ez dutenak. Honela antzerki zaletasuna gazteen artean zabaltzea ere nahi dugu.

KARI: baina talde osoa gaztetxoz osatuta dago, Azkoiti eta Azpeitiko gaztetxoz.

11. Noiz eta non ikusi ahal izango dugu lehenengo aldiz Antzerki musikala?KARI: martxoan izatea nahi dugu, oraindik ez dakigu ziur. Azkoitian nahi dugu estreinaldia izatea eta gero ba beste zenbait herrietara joan. Urtarrila inguruan hasiko gara lekue-tara deitzen eta emango dugu berri.

12. Bigarren zatirik egongo al da?KARI: Ez dugu pentsatu ere egin. Lehenengoan buru-belarri ari gara lanean, gero ikusiko dugu zer gertatzen den.

XABI: zaila izango da ordea. Gaiak izan dezake jarraipena baina ikusiko dugu.

Protagonistak

KARI ALBERDI eta XABIER BARQUERO

Kari eta Xabi, duela urte bat RISE AND SHINE antzerki musikala prestatzen hasi ziren eta proiektua aurrera doa.

Page 32: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

30

Protagonistak

IKASLE OHIA

IÑIGO ANTSORREGI

20 urte azkoitiarra

Zein ikasketa egiten ari zara? Non? Zein mailatan zaude? Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean (AET.) nabil. 3. eta azken mailan nago. Tailer honek aktorearen formakuntza lantzen du.

Ikasketa hauetan zein atal jorratzen dituzue? Zein da zu-retzat zailena? Eta gustukoena?Atal asko daude, baina garrantzitsuenak aktorearen gorpu-tza eta ahotsa dira, horiek baitira, azken finean, pertsonaia-ri forma emango diotenak. Guztiz konektatuta daude, beraz garrantzitsua da bi elementu hauek ondo lantzea eta norbe-raren mugak ezagutzea. Gero Joko eszenikoa, Interpretazioa, Euskararen intonazioa, Antzerkiaren historia, Clowna (Paila-zoa)... dauzkagu. Niri Clowna oso zaila egin zait, psikologia asko duelako eta zure pentsamenduak guztiz baztertu be-har dituzulako. Pertsonalki asko kostatzen zait, baina beste batzuk oso ondo moldatzen dira. Azken finean, pertsonaren araberakoa da. Ikasle bakoitza mundu bat da, eta denok di-tugu gure zailtasunak eta gure erraztasunak. Adibidez, in-probisazioak egitean, ondo moldatzen naiz komedia tartean dagoenean. Oso gustukoa dut. Ez zait batere zaila egiten gauzei alderdi komikoa ateratzea, baina esan dizudana... Ikasle bakoitza mundu bat da.

Noiz sortu zitzaizun mundu honetarako grina? Lehendik ibilita al zeunden antzerki munduan?14 urterekin hasi nintzen antzerkia egiten Azpeitiko ikas-taro batean, Inazio Tolosarekin. Beste hainbat ikastaro ere egin ditut Iñigo Larrinaga, Gurutze Eizmendi, Ander Lipus... bai Azpeitian, bai Donostian. AET. n hasi nintzenean, nire lehen an tzerkia ere estreinatu ahal izan nuen ikaskide ba-tekin, “Irakasleak”. Laburmetraiak egin izan ahal ditut baita urte hauetan ezagutu dudan jendeari esker. Hala ere, grina txikitatik izan dut. Asko joaten nintzen antzerkira eta zinera. Ordutik garbi neukan zer izan nahi nuen.

Antzerki talde bateko partaidea omen zara. Kontaiguzu pixka bat. 2013ko otsailean bisita bat jaso nuen antzerki eskolan. Ma-nolo Gomez zen. Nik txotxongiloetatik ezagutzen nuen. Berak TESS (Teatro Estudio de San Sebastian.) taldeagatik hitz egin zidan, eta gidoi bat luzatu zidan, “El chico de la ultima fila” antzezlanarena, hain zuzen ere. Rafa-ren pertsonaia nik egi-tea nahi zuen, eta martxoan Mostolesen antzeztea beraiekin, lehen aldiz. Ez nuen bi aldiz pentsatu. TESS Donostiako an-

tzerki talde amateur -en artean esanguratsuenetako bat da, eta aktore askok parte hartu dute bertan: Paco Sagarzazu, Fernando Mikelajauregi, Teresa Pro... eta taldeak 2014an 50 urte beteko ditu. Entseguekin hasi ginen. Hasieran beldurra neukan. Taldeak bazeramatzan hilabete batzuk antzezlan ho-nekin, ni beraietako batek utzi beharra zuelako sartu nintzen. Oso zaila da dagoeneko ondo eraikita dagoen talde batean sartzea, baina zorionez bai zuzendariek bai aktoreek beso za-balik hartu ninduten. Segituan hasi nintzen lanaz gozatzen. Leku askotan izan gara gainera: Mostoles, Madril, Zaragoza, Alikante, Errioxa... Euskal Herrian Eibar, Barakaldo eta Donos-tian. Esperientzia polita izaten ari da, eta gainera sariren bat ere lortu dugu Zaragoza eta Alikanteko Antzerki Topaketetan. Asko ari naiz ikasten, bai “El chico... ”-rekin era baita da-goeneko martxan jarri dugun antzezlan berriarekin ere, “Te-rror y miserias del franquismo”, José Sanchis Sinisterra-rena.

Eskola eta taldeaz aparte, baduzu beste lan edo zaletasunik?“Goenkale” telesailean nabil figurazio lanetan. Oso ondo eto-rri zait telebista mundua ezagutzeko, eta oso jende jatorra aurkitu dut bertan. Zaletasunak... asko joaten naiz zinera edo antzerkira. Idatzi ere egiten dut, normalean gidoiak, baina baita zineko kritikak ere. Baina urte askotan nirekin izan du-dan zaletasuna musika da. Saxofoia jotzen dut. 8 urte pasa nituen Azkoitiako Musika Bandan, eta hainbat txarangatan parte hartu ondoren, Skandalue Elektrotxarangara iritsi naiz. Deskonektatzeko primeran datorkit, oso lagunak baikara eta festarik festa ibiltzen gara martxa pixkat jartzen. Saxofoia alde batera ez uzteko aitzakia paregabea da niretzat.

Etorkizunerako proiektu berririk baduzu? Zein?Bai, eta eskertzen dizut galdera. Urtarrilean, “Irakasleak”-en ondoren, nire bigarren gidoi bat jarri nahi dut martxan. “Amaiera” du izena, eta aktore batzuen gorabeherak konta-tuko ditu apokalipsiaren aurrean. Autoparodia bat da. Hau da, aktore bakoitzak bere burua interpretatuko du. Oraindik gidoia ez dut amaitu, baina azken xehetasunak lotzea beste-rik ez zait falta. Komedia tonua emango diogu, baina noski... geure burua interpretatzeak sentimendu batzuk ere airera-tuko ditu. AET amaitzen dudanean, estreinatzen saiatuko naiz. Ez da erraza izango, badakit. Baina gaur egun zer da ba erraza? Nik uste dut aurrera aterako dugula, jendeak poten-tzial asko eta lanerako gogo handia baitu.

*** Eskerrik asko eta zorte ona izan dezazula zure ibilbidean.

Page 33: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

31

Protagonistak

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA

Zenbat ordu entrenatu behar izan duzue garaipena es-kuratzeko?O-A: Gure garaipenak lortzeko egunean bi ordu eta erdi entrenatzen ditugu astean sei egunetan nahiz eta ba-tzuetan ginasiora joanez gero, hiru ordu eta erdi izatera ere iristen dira entrenamenduak.

Nork lagundu zaituzte?O-A: Entrenatzaileen laguntza ezinbestekoa izan bada ere, esan beharra dago etxean zein lagun artean asko animatu gaituztela aurrera egiten jarraitzeko motibatuz.

Irabazteko azenarioaren dieta beharrezkoa al da?A: Normalean ez dugu dieta berezirik jarraitzen baina egia da txapelketa garrantzitsuen aurretik gehiago zain-tzen garela, grasa gutxiago janez eta karbohidrato zein bitamina gehiago hartuz. O: Ez dugu dietarik jarraitzen, orain arteko lorpen guztiak etxean amak jarritakoarekin lortu ditugu baina beti ondo eta denetik janaz.

Igeriketan badago estrategiarik ala dena da besoen in-darra?O-A: Ez dakigu estrategia deitu edo zer baina ezin gara froga baten aurretik nola igeri egin behar dugun jakin gabe egon. Askok uste dute igeriketa pareta ikutu eta buelta egitea dela, baina hori esaten dutenek ez dute arrastorik. Oso garrantzitsua da indarra izatea noski, bai-na zure buruan sinestea ezinbestekoa da.

Bazabiltzate antzeko kiroletan… jauziak, dantza uretan, waterpolo? O: Ez, lehen saskibaloian aritzen nintzen, baina nahi di-tudan emaitzak lortu ahal izateko denbora behar dut en-trenatzeko.

A: Ez. Nik ere lehen saskibaloia egiten nuen, baina den-bora faltagatik ere azkenean utzi beharra izan nuen. Ba-tzuetan gustatuko litzaidake gauza gehiago egitea baina horretarako asteak egun gehiago izan beharko lituzke…

Jarraitzaile talderik bai?O-A: Ez. Ondo moldatzen bagara ere, bi igerilari normal izaten jarraitzen dugu gure aldi on eta txarrekin.

Zeintzu dira zuen ustez munduko igerilari onenak eta zeintzu dira zuek gehien atsegin dituzuenak?A-O: Guretzat munduko igerilaririk onenak, ezer lortu gabe ere igeri egiten dutenak dira gustatzen zaielako, inor ez baita beti maila gorenean egongo, guri oraingoz gauzak nahiko txukun irten bazaizkigu ere badakigu aldi txarrak ere etorriko direla. Orduan ikasten da benetan zer den igeriketa; ez da helburuak lortzeko soilik egin behar, zure buruarekin gustura sentitu eta disfrutatzeko baizik.

Oihana eta Ainhoa, Goenaga ahizpak, Neguko eta Udako Espainiko Igeriketa

Txapelketetan irabazle!

Page 34: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

32

Protagonistak

IKASLE OHIA

AINARA EPELDE BIKENDI

Fisioterapia eta Hezkuntza Fisikoko ikasketak, biak batera, egiten ari da. Aurten Estatu Batuetara abiatu da bere formakuntza osotzera.

Zerk eraman zintuen Fisioterapia eta Hezkuntza Fisikoko karrera egitera? Kirola izan da nire bizitzako motibazio handienetako bat, beraz etorkizun batean preparatzaile fisiko, entrenatzaile pertsonal edo irakasle izatea eta kirolarekin gozatzea da helburuetako bat. Bestalde, osasunarekin zer ikusia zuen zerbait egitea nahi nuen. Bien arteko zalantza honetan eta azkeneko momentuan, Madrilen bi karrerak batera egiteko aukera zegoela jakinarazi zidan ikastolako orientatzaileak. Ez nuen bi aldiz pentsatu, hori nahi nuen.

Zer da interesgarriena karrera honetan? Fisioterapia eta osasuna, kirolaren ikuspuntutik ulertzea da interesgarriena. Kirolariena beste mundu bat da, oso desber-dina, eta nahiz eta orokorrean populazio desberdinen tzako tratamentuak ikasten ditugun, bereziki kirolariengana zu-zentzen gaituzte.

Nola amaitu duzu Estatu Batuetan? Betidanik izan da nire ametsa. Batxillergo ikasketak hasi nintzenean saiatu nintzen, baina ez zen posible izan. Uni-bertsitatean, ikasketak kanpoan egiteko programa ugari di-tugu eta izen ematea erabaki nuen leku desberdinetan. Ze-rrendan lehen aukeratu nuen unibertsitatea eskaini zidaten.

Alderik badago hango eta hemengo bizimoduen artean? Ez dute zer ikusirik! Hemengo bizitza pelikuletan erakusten diguten bezalakoa da, berdin berdina. Unibertsitatea bene-tan bizi dute eta ez dira etorkizunean batere kezkatzen, egu-nean egunekoa.

Zer da gogorrena? Alde batetik janaria. Ez dago ezer naturalik eta orokorrean oso gaizki jaten da. Eta prezioek begiko mina egiten dute. Bestalde distantzia, maite dituzunak urrun izatea.

Eta atseginena? Lekua dudarik gabe, paisaia. Appalachian mendikateen erdi erdian nago, Boone izeneko herri txiki batean, mila metroko altuerara. Mendiak, basoak, errekak… orain udazkena da eta hori guztia kolorez beteta ikusteak ez du preziorik. Ohitura handia dago eskurtsioak egiteko, orokorrean oso populazio aktiboa da.

Zer da bertan egiten ari zarena? Hemen bi karrerak batera egiterik ez nuenez iaz fisioterapia amaitu nuen, beraz aurten kirolarekin zer ikusia duten asig-naturak bakarrik ditut. Estatu Batuak mundu mailan nagusi dira kirol arloan, entrenamenduetan, planifikazioan, labora-

Page 35: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

33

Protagonistak

tegietan, kirol profesionalean… Eta hemen amaituko ditut nire klase ofizialak. Datorren urtean praktikak eta proiektua egin, eta kitto.

Nolakoak dira hango gazteak? Leku guztietan bezala denetarik dago, baina asko harritu ninduen "hippy" taldeak, pila bat dira. Egunero elkar tzen dira tanborrak jo, erre eta belarretan eserita egoteko. Grazia handia egiten dit, bazkaltzerako orduan peliku-letan bezala bakoitza bere taldearekin eseritzen da; hi-ppyak, matematikoak, asiatikoak, internazionalak (ni barne), neska pinpirinak, ekipoetako jokalariak, frikiak…Oso jende jatorra, irekiak eta juergazaleak dira. Bestalde, beti laguntzeko prest daude eta internazionalak oso ondo ikusiak gaude. Beti galdezka etortzen dira nongoak garen, gure izenak, festetarako gonbidapenak, lanekin lagun-tzeko, apunteak pasatzeko… esan dudan bezala esku bat botatzeko prest.

Nola ikusten gaituzte euskaldunak? Euskadunak? Jajaja. Geografiaz zertxobait jakitea ikaragarriz-ko abentura da gehienentzat. Hala ere, "San Fermin" esanez gero, batzuek bada ere identifikatzen gaituzte.

Denbora gehiago geratuko zinateke?

Oso gustora nago egia esan, baina urtebeterekin nahikoa dut. Esperientzia berri bat bizitzeko denbora tarte perfek-tua dela iruditzen zait, hortik gora… leku berriren batean agian, baina etxetik pasa ondoren. Euskal Herria faltan bo-tatzen dut.

Nola ikusten duzu zure burua ikasketak burutu ondoren?

Gaur egungo panorama ikusita ez dakit zer erantzun. Bi ikasketa hauek batera ikasteak ate gehiago irekitzen dizkit, arlo gehiagotan egin bait dezaket lan. Hala ere talde baten entrenamendu fisikoak eraman eta jokalarien lesioak trata-tzea gustatuko litzaidake, baina hori oso zaila da momentuz. Gogor saiatuko naiz baina beste zenbait aukera ere ez ditut alboratzen: klinikak, osasun zentruak, hezkuntza… Master bat edo ikasten jarraitzea ere posible ikusten dut. Ia bi urte ditut aurretik, ikusiko dugu.

Zure ustez, ikasle batek Unibertsitatean arrakasta izateko zer da beharrezkoa faktore pertsonalaz gain? Gustoko duzun zerbait egitea! Batik bat etxetik kanpo zau-denean. Kontuan izan berez oso gogorra dela 0tik hastea batxilergoa amaitu ondoren, faktore asko gehitzen direlako: lekua, hizkuntza, lagun berriak, elkarbizitza, erropa, janaria… Baina benetan gustoko duzun zerbait egiten ari bazara go-gor helduko diozu eta pena merezi duela ohartuko zara. Nik oso gustoko dut ikasten eta egiten ari naizena.

Zer gomendatuko zenieke aurten bigarren batxilerrean dauden eta Fisioterapia edo Hezkuntza Fisikoa ikasiko, za-lantza duten ikasleei? Gustoko duten zerbait hautatzea eta, aukera badute, den-boraldi bat kanpoan pasatzea. Esperientzia berri bat bizi, hizkuntzak hobetu eta kultura berri batean murgiltzea. Pertsona eta ikasle bezela garatzen laguntzen diguten espe-rientziak direlako, autonomoak eta independienteak izaten laguntzen dutenak.

Iraurgi Saskibaloi Taldea hornitzen duten Urola Ikastolako kadete mailako neskak

Euskadiko TxapeldunGipuzkoako Selekzioan presentzia handiena Urola Ikastolako neskena izateak… azalpenik al du?Iraurgi Saskibaloi Taldeak neskekin egiten duen lanaren ondorio da.

Entrenatzailearen arbeleko planifikazioa, gogo eta in-darrez sukalderaino, talde lana…zuen ustez, zergatik irabazi duzue?Denak ondo egiteagatik, talde bat osatuz.

Ba al duzue anbizio edo xede berezirik saski mundua-ren inguruan?Aurtengorako, kluben arteko Espainiko Txapelketara sailkatzea dugu helburu nagusi.

Jokalarien artean eredurik?Ricky Rubio.

Ikasketak eta kirola bateragarriak al dira?Bai. Hala eta guztiz ere, kirolak, entrenamenduek eta partiduek denbora asko kentzen dute, baina ondo an-tolatuz gero, ez dago arazorik guztia ondo eramateko.

Page 36: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

34

Protagonistak

Belaunaldi arrakastatsuaGure ikasleak unibertsitate desberdinetan hasi berriak

Pila bat dira. Errebista osoa eurekin bakarrik betetzeko beste. Zestoarrak, azpeitiarrak, azkoitiarrak, errezildarrak; neskak, mutilak; letretakoak, zientzietakoak… Urola Ikastolatik pasa ondoren, aurten Unibertsitate desberdinetan hasi direnak.

Hauetako batzuek jarraipen zuzena egiteko aukera eskaini digute:

1) IZENA: Sara Ibarzabal Arregi2) Non zaude? Deustuko unibertsitatean, Bilbon. 3) Zer ikasten? “Hizkuntza modernoak eta kudeaketa” izeneko gradua. 4) Proiekzioa? Kabineteak eta bulegoak antolatu estatuko zein nazioarteko erakun-

deetan eta sektore publikoko nahiz pribatuko enpresetan; atzerriko hizkuntzak era-bili merkataritzan; ekitaldiak, kultur ekintzak eta protokolozko harremanak anto-latu testuinguru eleaniztunetan; kultura arteko bitartekotza egin, globalizazioaren eta komunikazio birtualeko sistemak orokortzearen ondorioz enpresetako aldaketei erantzuteko. Besteak beste, erakunde eta enpresa publiko zein pribatuetan; kanpo merkataritza, marketineko edo harremanetako sailetan; komunikadibeetan; kultur erakundeetan; Protokoloko eta Harreman Publikoetako sailetan… egin dezaket lan.

5) Ikasketa hauetarako profil egokia izateko ondo etorri zaizu…? Nik uste Urola Ikas-tolak duen metodologia dela ikasleei etorkizunean ikasketa berriekin aurrera egitea laguntzen dien gauzetako bat. Azterketa eta kontrolez josita igarotzen genituen ur-teak, baina horrek gaur lan egiten ohitzera bultzatu gaitu. Horrez gain, irakasleek zuten esigentzia maila eta lan egiteko modua ere egokiak iruditu zaizkit.

1) IZENA: Maite Olaizola Alberdi2) Non zaude? Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. 3) Zer ikasten? Nazioarteko Harremanetako gradua. 4) Proiekzioa?

• Gobernu arteko erakundeetan eta estatuen kan-po zerbitzuetan: diplomaziako misioetan eta misio kontsularretan; estatuko, autonomiako eta tokiko administrazioetako kanpo proiekzioko erakundeetan; kanporako kultura kudeatzaile; Europar Batasunean; Europako Kontseiluan; NATOn; NBEn; UNESCOn;…

• Gobernuz kanpoko nazioarteko erakundeetan, na-zioarteko lankidetza eta aholkularitzako erakundee-tan: nazioarteko GBEetako teknikari edo zuzendari, lankidetzako nazioarteko programetan,…

• Sektore pribatuan: zuzendaritza batzordekidea enpresetan, merkataritza ganberetan, gizarte erakundeetako na-zioarteko negozio arloetan,…

• Nazioarteko informazio eta komunikazio arloetan: Estatuetako informazio eta inteligentzia zerbitzuen analista, nazioarteko korrespontsala, nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria,…

• Irakaskuntzan eta ikerketan: unibertsitateko irakaskuntzako irakaslea, ikertzailea. 5) Ikasketa hauetarako profil egokia izateko ondo etorri zaizu…? Lehenik eta behin, orientazio egoki bat jaso izanak

gradu berri hau ezagutu ahal izateko emandako aukera nabarmendu nahiko nuke. Gainera, batxilergoan jasotako ger-tutasunezko tratuak irakasleen eta orientatzailearen aldetik behar nuen laguntza eman dit erabaki ona hartzen ari ote nintzen ala ez jakiteko, hauek ongi ezagutzen nindutenez, gradu hau aukeratzea komeni zitzaidan edo ez erabakitzen lagundu zidatelako. Honez gain, nik uste dut oraingoz behintzat aurreko bi urteetan landutako ikasgaietatik gehien lagundu didatenak gaztelania, ingelesa, filosofia, historia eta ekonomia izan direla. Izan ere, ikasten ari naizen graduan ikasgai guztiak gaztelaniaz eta ingelesez ematen dira. Bi hauen artean, gaztelania azpimarratu nahiko nuke, hizkuntza hau lehenagotik jakin banekien arren, unibertsitatean eskatzen den maila eta trebezia lehengo urtean ongi finkatzeko aukera izan nuela uste baitut. Bestalde, aurtengo ikasgaietako zenbaitek lotura estua dute filosofia, historia eta ekono-miarekin. Honez gain, batxilergoan hartutako lan ohiturak ere oso baliagarriak izan zaizkidala uste dut, unibertsitateko erritmoa beste era batekoa bada ere.

Page 37: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

35

Protagonistak

1) IZENA: Manex Larrañaga Ezeiza2) Non zaude? Hernanin, Orona enpresak, Mondragon Unibertsitatearekin eta IK-4-IKER-

LAN Research Alliance inbestigazio zentroarekin bat eginez sortutako Orona IDEO inno-vation city-n.

3) Zer ikasten? Energiaren Ingenieritza. Mondragon Unibertsitateak aurten atera berri duen gradu berria.

4) Proiekzioa? Gradu honekin etorkizun jasangarri baten aldeko apustu indartsua egin du Mondragon Unibertsitateak. Egungo arazo larrienetako bat energiaren kudeaketa izanik, gradu honen helburua energia ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea izango li-tzateke. Ikasketak amaitzean izan ditzakegun irteerak? Besteak beste Energia sorkuntza, garraioa, banaketa eta kontsumo arloko ekipamenduak eta instalazioak aztertzea, disei-natzea, mantentzea eta integratzea inguruneko sostengarritasuna eta gizarte inpaktua kontuan hartuz. Energia kontsumo handia duten enpresa eta erakundeetako sistemak kudeatzea,… Beraz, Energiaren ingeniariek irteera profesional zabal eta moldakorra izango genuke.

5) Ikasketa hauetarako profil egokia izateko ondo etorri zaizu…? Orokorrean Urola Ikastolak eskainiriko hezkuntza ereduak oinarri sendo bat utzi didan ustean nago. Metodologia, exijentzia, ikasle eta irakasleen arteko harremana,… ezingo nuke gauza bakarra azpimarratu. Jaso dudan guztia aprobetxatzen ahalegindu naiz. Hala ere, esan beharra daukat bakoitzak bere buruari jarritako exijentziak eta gogoak ere asko laguntzen duela. Ikastetxe on bat, ikasleei ikasteko gogoa pizten diena da. Exijentzia eta betebeharrekin batera ondo pasarazten dakiena.

1) IZENA: Mikel Ibarguren Egibar2) Non zaude? Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean. 3) Zer ikasten? Lehen Hezkuntzako Gradua nahiz eta ia guztiok Magisteritza bezala ulertu

eta esaten dugun. 4) Proiekzioa? Lehen hezkuntzako irakasle izatea, alegia, sei eta hamabi adin-tarteko

haurren irakasle izatea. Halaber, orain graduko ikasketak amaitu ondoren jarri dituzten titulu bereziekin, Unibertsitateko irakasle izatera ere hel zaitezke.

5) Ikasketa hauetarako profil egokia izateko ondo etorri zaizu…? Nik uste entzuteko ahalmena eta bakarkako lanaren planifikazioa. Lehenengo egunean, klasera sartu eta horrenbeste jenderekin topo egitean pentsatu nuen: “Eta hik hogei persona gehiegi hi-tuela klase batean egoteko uste huen”. Eta harrituta geratu naiz, zein erraztasunekin ematen duten beren irakasgaia irakasleek. Partehartze eta eztabaida bakoitzeko, guztiok isiltzen gara, norbait hitz egiten ari denean, eta hori ez da egun batetik bestera ikas-ten. Bestalde, bakarka zein talde lanetan aritzen gara, pisu handia dute biek. Baina batean zein bestean zure lana da garrantzistuena, talde batek babesa ematen dizu, baina era berean errespetua eta lehenengo bakarrik egin behar da ondoren taldean denon lanak txertatzeko. Beraz, bakarkako lanaren nondik-norakoak jakitea oso profitagarri izan zait.

1) IZENA: Maitane Diez Izagirre 2) Non zaude? Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 3) Zer ikasten? Arkitekturaren oinarrietako gradua. 4) Proiekzioa? Lan profesionala egiteko irteera asko ditu: Eraikinen, egituren, ins-talazioen… diseinu eta kalkulua; hirigintzako proiektuen idazketa; monumentuen birgaitzea; diseinu industriala; obren zuzendaritza; aurrekontuen lantzea; ikerketa; irakaskuntza... eta beste horrenbesteko zerrenda luze bat. 5) Ikasketa hauetarako profil egokia izateko ondo etorri zaizu…? Nahiz eta orain dik hilabete bat soilik pasa ikasturtea hasi zenetik, konturatu naiz, lehen kexa-tu egiten baginen ere, orain arte irakasle oso onak izan ditugula, batez ere, aurtengo ikasgaiekin erlazioa zuten ikasgaietan. Ez dena eginda ematen zigutelako, baizik eta gauzak ondo azaltzen zituztelako edo gutxienez, azaldu egiten zituztelako; izan ere, aurten batzuek ez dute ongi azaltzen edo oso gainetik azaltzen dute. Egia esan, ba-genekien unibertsitatean geure kabuz egin beharko genuela lan asko, klasekoarekin nahikoa ez zelako izango, baina, hala ere, aldaketak harritu egin nau. Gainera, Urola

Ikastolako esigentzi maila eta nigan jarritako konfidantza ere ongi etorri zaizkidala iruditzen zait, horrela aurten hobeto prestatuta nagoela sentitzen baitut, seguruago, ez hain galduta. Irakasle-ikasle harremana ere faltan botatzen dut, harremana orain baino askoz ere gertuagoa baitzen lehen.

Page 38: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

36

Protagonistak

Administrazioko eta finantzetako goi mailako teknikariaren titulua lortzeko, 2000 ordu iraupena duen zikloa gainditu behar da, hau bi ikasturteetan zatitzen delarik.

Bi ikasturte horietan besteak beste Kontabilitatea, Finantzaketa, Giza Baliabideak, Informatika eta Fakturazioaren ku-deaketa ikasi ondoren, enpresetan lan praktikak eginez burutzen dituzte ikasketak.

Titulua lortu ondoren bide ezberdinak jarraitzen dituzte gure ikasleek, Aiora lanean ari da eta Pablo eta Idoiak ikasten jarraitzea erabaki dute, batak Unibertsitatean, Enpresa Ikasketak eta besteak Goi Mailako beste ziklo bat ikasiz.

1 – Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, lanean ari zara, zerk bultzatu zintuen ikasketa horiek egitera?Lehen arrazoia eta garrantzitsuena, Azkoitiko Angel Su-dupe, S. A enpresan 10 urtetan lan egin ondoren, langa-bezian gelditu izana. Kazetaritza egina nuen baina ETB telebistan praktikak egin ondoren konturatu nintzen lan hura ez zitzaidala gustatzen. Ondoren, Ofimatika ikas-taro bat egin eta praktikak Angel Sudupe enpresan egin eta bertan gelditu nintzen. Nire lana komertziala zen eta oso gustura aritu nintzen, krisiaren ondorioz enpresa itxi zen arte. Egoera berriaren aurrean eta etorkizunean, ad-ministraritza munduarekin zerikusia izango duen lan bat aurkitu nahi nuela oso argi neukan eta horrexegatik era-baki nuen Goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloa ikastea. Nire kasuan esperientzia banuen, baina forma-zio egokirik ez etorkizunean baliagarria izango zitzaida-la pentsatuz animatu nintzen eta egia esan, asko pozten naiz hartutako erabakiaz.

2 – Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz?Ditudan oroitzapenak oso oso onak dira, benetan. Oraindik gogoan dut klaseko lehen eguna, 16 urte pasa ondoren be-rriz ere ikastera!!! Oso urduri nengoen eta klaseko ikaskide gazteak ikustean, zer arraio egiten ari nintzen ere pentsatu nuen baina egia esan oso harrera ona egin zidaten eta oso ondo pasatu nuen, momentu dibertigarriak ugariak izan zi-ren bai.

Ikasketa mailan beldur pixka bat banuen: ikasketa ohiturak erabat ahaztuak, azterketak prestatu beharra,… baina egia esan ondo moldatu naiz. Bertako irakasleak ere beti daude laguntzeko prest, programazioa aurrera ateratzeko egoera errealetan oinarritzen dira eta horrek asko laguntzen duela iruditzen zait. Ikasten ari zarena munduan ibiltzeko balia-garri bada, beti da motibagarria.

3 – Orain egiten ari zaren lanean aurretik ikasitakoak lagundu al dizu?Zubialde enpresan telefonoa hartu, albaranak sartu, kon-tratu berriak sartu,… eta era honetako lana egiten ari naiz. Honetarako ikasketa informatikoak oso lagungarriak izan zaizkidala esango nuke, baita enpresa simulatuan eginiko lana ere. Kontabilitate lanak eta nominak ez ditut egiten eta pena pixka bat ematen dit, baina dena ezin da eta du-danarekin konformatzen naiz. Ingelesa ere oso baliagarria izan zait, izan ere atzerriko enpresekin lan asko egiten dugu eta enpresa hauekin ingelesez komunikatzen gara; telefo-noz, e-mailen bitartez,…

4 – Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu?Watsapp-ik ez dut eta horrek badakizu zer esan nahi duen ezta? Inkomunikatuta nagoela. Dena den batzuk tartean behin ikusten ditut eta besteen berri izatea gustatzen zait; bata unibertsitatean, bestea Ingalaterran lanean, bestea hizkuntzak lantzen,…

GOI MAILAKO ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

Titulua lortu ondoren zer?

aiora

Page 39: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

37

Protagonistak

1 – Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa buka-tu ondoren, zerk bultzatu zaitu Unibertsitateko ikasketak egitera?Gaur egun lanik ez dagoela eta selektibitateko nota Uni-bertsitatean sartzeko aukera ematen zidan, Enpresen Ad-ministrazio eta Zuzendaritza ikastera animatu nintzen, Goi Mailako zikloarekin zerikusia baitzuen. Bestalde, uni-bertsitateko giroa ezagutzea oso interesgarria iruditzen

zitzaidan, esperientzia berri bat bizitzeko aukera ematen baitzidan.

2 – Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz?Orokorrean oroitzapen onak ditut. Urola Ikastolan egon naizen urteetan ikaskide berriak ezagutzeko aukera izan dut eta hori beti da aberasgarria. Gainera, Goi Mailako zikloan adin desberdinetako pertsonak ezagutu ahal izan nituen.

3 – Orain ikasten ari zaren zikloan aurretik ikasitakoak lagundu al dizu?Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa egiteak lagungarria izan zait, izan ere 1. Lauhilabetean bi ikasgai konbalidatuta izan ditut: Kontabilitaterako Sarrera eta En-presa Ekonomia. Horren ondorioz, ikasturte hasiera erosoa-goa izan da niretzat. Baina ez konbalidaketerako bakarrik ez da lagungarria izan, zeren eta egin behar ditudan hiru ikasgaietan azaltzen diren zenbait kontzeptu ere ezagutzen ditut zikloari esker.

4 – Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu?Harremana apur bat galdu da, bakoitzak bere bidea jarraitu duelako eta logikoa denez, ez garelako horrenbeste ikus-ten. Kalean elkarrekin topo egindakoan edo noizean behin whatsapp bidez hitz egiten dugu.

1 – Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu ondoren, zerk bultzatu zaitu Haur Hezkuntza zikloa egitera?Haur hezkuntza betidanik egin nahi izan dudan modulua da, administraritzakoa baino lehenago eta orain, aukera eduki dudanean, hori egiteko aprobetxatu dut gaur egungo egoerak bultzatuta.

2 – Zer oroitzapen dituzu Urola Ikastolaz?Ditudan oroitzapen gehienak oso onak dira, nahiz eta beti dagoen gustatzen ez zaigun zerbait. Orokorrean oso gustura egon naiz bertan zikloa egiten, oso gustura be-netan.

3 – Orain ikasten ari zaren zikloan aurretik ikasitakoak lagundu al dizu?Beno, gauza asko oso desberdinak dira, baina LPO adibidez ematen dugu orain ere, eta aurretik emanda dudanez erra-zago eramaten dut klasea. Baina orokorrean gauza gutxi dauzkat lagunduko dizkidatenak.

4 – Zure lehengo ikaskideekin harremanetan jarraitzen al duzu?Bai, nola ez! Gelan gutxi ginenez, harreman oso berezia ge-nuen denok, eta oraindik ere harremanetan jarraitzen dugu, eta segi dezala horrela urte askoootan!

PaBLo

idoia

Page 40: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

38

Protagonistak

Aurten irakasle berri dexente etorri zaizkigu Urola Ikastolara, bai DBHra, bai Lanbide Heziketara, baita Batxilerrera ere. Iaz beste nonbait egon ziren, aurten gure artean ditugu: Eurak dira eskolari aniztasuna eta kolorea ematen diotenak.

IzenaAITOR ZULAIKA ARANGUREN

Nongoa zara?Azpeitikoa

Zer ematen duzu?Gorputz hezkuntza

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Oso ona. Giroa. Instalazioak. Materiala piska bat berritu beharra.

IzenaANA GOROSTIDI

Nongoa zara?Azpeitiarra

Zer ematen duzu?Ingelera

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Paraje ederrean kokaturiko ikastetxe eus-kaldunak, besoak zabaldurik hartzen du bai irakasleria eta baita ikasleria ere.

IzenaGARIKOITZ KOADRADO

Nongoa zara?Seguran bizi naiz baino ormaiztegiarra naiz.

Zer ematen duzu?Lanbide Heziketan arotzeria ematen dut eta Azpeitin 3DBHn teknologia

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Nire ikastetxe honi buruzko inpresioa oso ona izan da eta da, irakasle arteko giroa ere ona da eta asko laguntzen didate behar dudanean, zalantzak argitzen eta klaseko materia uzten.

IzenaELENA ETXEBERRIA

Nongoa zara?Oriotarra

Zer ematen duzu?Egurra zikloetan irakasle

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Gustora nago. berriz itzultzea asko gustatu zait!!

IzenaJON IRASTORZA SALABERRIA

Nongoa zara?Donostiarra

Zer ematen duzu?Teknologia eta Aniztasun Curricu-larra (DIBER)

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Nirekin elkarlanean dauden irakasleak laguntzeko prest daude beti. Alde horretatik, babestua sentitzen naiz.

IRAKASLE BERRIAK

Page 41: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

39

Protagonistak

IzenaAINHITZE GONZALEZ ELOSUA

Nongoa zara?Zumaikoa

Zer ematen duzu?Matematika

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Euskalduna eta lasaia

IzenaGARIKOITZ OTAÑO

Nongoa zara?Altzakoa

Zer ematen duzu?Gizarte, Herritartasuna eta Alternatiba

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Euskararen presentzia!

IzenaMIRARI MAIZ

Nongoa zara?Ataundarra

Zer ematen duzu?Fisika-Kimika

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Zein jatorrak diren ikas-leak!

IzenaJAIONE CASTRO

Nongoa zara?Beasaindarra

Zer ematen duzu?Geografia eta Artearen Historia

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Eskolako euskal giroa

IzenaKARMEN GANZARAIN

Nongoa zara?Azkoitiarra

Zer ematen duzu?Administraritza

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Hurbiltasuna eta giro ezaguna

IzenaLANDER MUJIKA GARMENDIA

Nongoa zara?Azkoitikoa

Zer ematen duzu?Euskara batxilergoan eta HIPI klaseak

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Seriotasuna eta elkarlana (euskara min-tegian behintzat).

IzenaMAITENA SEIJO

Nongoa zara?Lekeitiarra

Zer ematen duzu?Ingelera

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Aparkatzeko erraztasun handiak

IzenaJAIONE EIZAGIRRE

Nongoa zara?Zarauztarra

Zer ematen duzu?Fisika eta kimika

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Giro atsegina aurkitu dut.

Page 42: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

40

Protagonistak

IzenaNAGORE IRAZABAL

Nongoa zara?Durangokoa

Zer ematen duzu?Frantsesa

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Eraikin berria eta euskal giroa

IzenaZURIÑE KORTABITARTE

Nongoa zara?Gizaburuagakoa

Zer ematen duzu?Bio, Geo eta Natur

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Instalazioak egundokoak dira!

IzenaNEMESIO KUESTA

Nongoa zara?Donostiarra

Zer ematen duzu?Egurra zikloetan irakasle

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Benetako jendea, jatorra eta ha-rremanetarako erraza

IzenaMAITERE AROZENA

Nongoa zara?Azpeitiarra

Zer ematen duzu?Ingelesa

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Oso ikastetxea argitsua eta mo-dernoa zela iruditu zitzaidan. Arraro sentitu nintzen ikasle pila bat orain arte ez bezela eza-gunak zirelako.

IzenaPAULO ARGARATE

Nongoa zara?Azkoitikoa

Zer ematen duzu?Euskara eta Aniztasun Curricularra (DIBER)

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Oso ondo funtzionatzen duen ikastetxea.

IzenaSUSANA CENERA

Nongoa zara?Legazpikoa

Zer ematen duzu?Filosofia

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Leku ederra!

IzenaUNAI ETXEBERRIA

Nongoa zara?Donostiarra

Zer ematen duzu?Matematika DBH 4 eta 2an, eta Mate Tailerra DBH 1en.

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Ikastetxe handia eta multikulturala dugula honako hau.

IzenaOLATZ URBIETA

Nongoa zara?Azpeitikoa

Zer ematen duzu?Matematika eta mate-matika-tailerra

Ikastetxearekiko lehen inpresioa?Hasieran nahiko arraroa egin zait nire irakasleak izan zirenekin lankide moduan jardutea.

Page 43: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

41

Protagonistak

Angel Rekalde Tolosan jaio zen 1957an. Soziologia eta Zien-tzia Politikoetan lizentziatua eta Kazetaritzan doktoratua da Eus-kal Herriko Unibertsitatean.

Aurtengo ikasturte hasieran lehenengo batxilergoko ikasleok bere bisita jasotzeko zortea izan dugu, non Nafarroako Erresuma eta Orreagako batailen inguruan solasaldi polit batetaz gozatu genuen. Hitzaldi interesgarri baten ostean, berari galdera sorta bat egiteko aukera izan genuen.

Lehenbiziko galdera, ea berarentzat Orreagako gudak zer garrantzi duen izan zen. Berak, horrelaxe erantzun zigun: “Gaur egun euskaldunok existitzen bagara, lehenago ere existitu izan garelako da”, Zer garen eta garenaren zergaitiaz gogoeta egiteko ateak ireki zizkigun honela.

Beste hainbat galderen artean gehien gustatu zitzaigun erantzunetako bat, honako galdera honena izan zen:

- Zergatik dute espainiarrek aurre iritzi hori; terroristena, gaiztoena, indarkeria zaleena…euskaldunekiko?

- Batez ere historia guk kontatzen ez dugulako, baizik eta etsaiak kontatzen duelako. Argi dago beraien nahia gu gaizkile bezala ikustaraztea dela munduaren aurrean eta horrelaxe jarri gaituzte historian. Historia, norberak be-rea kontatu beharko luke, nortzuk dira baina espainiarrak edo beste edozein gu zer izan garen erabaki eta beraien moduan idazteko?

Erantzun honekin ere lehen aipatu bezala, denon buruak galdera berriz bete ziren; Historia liburuetan agertzen dena noren egia izango ote da? ”Gaizkile” bezala irudikatzen dituztenak horrela izango al ziren? “Zintzoak” ez ote dira hain zintzoak izan? Istorio batek horrenbeste moldaera desberdin izango ditu…

Oso gai atsegina izan zen denontzat. Angelek euskaldunon historiari buruz Irailean online kurtso berri bat hasi zuen “Euskaldunak eta Nafarroa”. Euskal Herriko historiari buruz gehiago jakiteko modu erraz eta polita izan daiteke. Berak esan zigun bezala, “Gaur egun euskaldunok existitzen bagara, lehenago ere existitu garelako da”.

Ane Sorazu eta Ainhoa Goenaga

aNgeL rekaLde

Page 44: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

42

ospakizunak

San Martingo kanpai hotsak egun guztian zehar entzun ziren Azkoitian. Aurten, euria genuen lagun eta ikastolatik ez ginen joan bertara. Gelan olerkiak errezitatuz ospatu genuen eguna.

Niretzako partxisa. Niretzako panpina. Niretzako hegaz-kina. Niretzako erlojua. Niretzako mahai-jokoa. Niretzako idunekoa. Niretzako kotxea. Niretzako kohetea. Niretzako pilota. Niretzako galtzontziloak. Niretzako mozorroa. Nire-tzako benetako zomorroa. Niretzako igerilekurako gorroa. Niretzako isipu eta margoak. Niretzako gozokiak.

Niretzako bufanda. Niretzako bizikleta. Niretzako puzzlea. Niretzako aterkia. Niretzako untxia. Niretzako sukaldea. Ni-retzako baloia. Niretzako argazki kamera. Niretzako erlojua. Niretzako motxila. Niretzako zapatila parea. Niretzako… …ilusioa.

san Martin eguna

Olentzero! Olentzero! Olentzero

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

Page 45: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

43

ospakizunak

Azaroaren 11tik 17ra, Azkoitian "San Jose“ egoitzakoen “Aste Nagusia” eratu zen. Egi-tarau bikaina bertako batzordeak, udaletxe eta hainbat herritarren laguntzaz antolatu zuena. Azken horien artean, gure ikasleek ere bere partaidetza izan zuten.

45 ikasle harturik, han joan ginen 5 irakasle. Ikasleen artean: dantzariak, bertsolariak, antzezleak… guztiak ”Txalkor” txis-tulari taldearen akordeetara bilduz:

Xabier Martin, Ander Benitez eta Iosu Odriozola. Hirukote paregabea!

Egitarauari jarraituz,

1. - Lehen Hezkuntzako dantzari taldekoek: Aurreskua eta Makil dantza eskaini zizkieten2. - Lehen hezkuntzako bertso eskolakoek: Agurra, asmakizunak eta koplak

3. - DBHkoek: • Abestia: Amets bat, Ilargia• Koreografia: “Die Young”• 1. mailakoak bi dantza: “Ttipitto” eta “Tic toc”• 2. Mailakoek: Antzerkia: ”Udara Errenterian”.

4. - Agurra bertsotan LHkoak5. -Opari banaketa, egoliarrei banan-banan eman zitzaien.

Maitekiro, laster arte esanez, bertako egoliar, bisitari nahiz langile guzti-guztiak utzi eta agurtu genituen; utzi, betiere, Gabon giroan, eta “sin palta” egin nahi geniekeen itxaropen eta alaitasunez beteriko bigarren bisitaren zain.

Gaztetxoen taldeaHASIERAKO AGURRA

Arratsalde on gatozzuena korrikazerbait prestatu dugutxukun ta politaberdin da antzerkiabertsoa, musikagoza dezazueladena ikusita

Txikitxoen taldeaai lagunaentzun diogunaezetz asmatugure asmakizuna!

animalia bat data ditu lau hankakalean nahiz mendianhor dabil zaunkaka

ai laguna…

zeru gainean denokdaukagun lagunaematen du argiata berotasuna

ai laguna…

zerutik mara maragauza txurienahotzarekin bateraerori ohi dena

ai laguna…

izan dezake sokaedo kremailerahankak ez zikintzeko batetik bestera

ai laguna…

EGUN DA SANTI MAMINA…Zuentzat kopla berriaklehengo astean jarriakdenok batera kontatu nahianbertso eskolako berriak.

MUNIBE TA FLOREAGAguztira hamalau garaasko gozatzen degu eginezhainbat barre ta algara

Bertsoari hartuz gainakantuan edonor aina

laster izango gara AzkoitikoLujanbio ta Egaña

Bokadiloa ta gerobeti, asteazkeneroerrima eta bertso doinuezburua jartzen deu bero.

Irakasleen zientziaulertzeko bereziaze Eneritzek gurekin behardu benetan pazientzia

BUKAERAKO AGURRAHau bukatu da ondoegon al zerate?nola umorerako degun nahiko artetristura dena utzinahi genun apartetori muxu handi batta hurrengora arte!

Xabier Munibe ikastolaren ikasleak

“San Jose” egoitzan azaroaren 12an, arratsaldeko 16:30ean

Page 46: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

44

ospakizunak

SAN ANDRESAK

san andresak, eguraldi kaxkarra,

giro ezin hobea

Berriro ere iritsi dira San Andresak. Garaiari dagokion be-zala ez dira falta izan euria eta haizea. Giro hoberena txorixo ogitarteko goxoak lagunartean jateko, berriketan eta barrezka. Gora San Andres.

urola ikastola

Page 47: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

45

ospakizunak

Aurten ere, Azkoitiko Xabier Munibeko irakasle, guraso, ikasle eta ikasle ohiek (ehun bat lagun bi taldetan) azaroaren 23ko danborradan parte hartu zuten.

Larunbat gauean, eguraldia etsai izan arren, gogoz as-tindu zituzten danbor eta barrikak herritar ausarten gozamenerako.

Ohi dugun bezala, 4. DBHko ikasleok txosna bat jarri genuen herriko plazan San Andres egunean eta egun osoan zehar, guraso, irakasle eta ikasleok bertan egon ginen. Eguraldia txarra demonio, eta ilusioz aurreikusitako TXORIZO ETA TALO FESTA zapuzturik, ondotxo!!!

Goizeko 08:00etatik gaueko 09:30ak arte etsigabeko giroan aritu baginen ere, bisitarien presentzia eta lana tamainakoak izan genituen. Lastima!

Nolanahi ere, zalantzarik ez, txorizo eta talo- festa giroan aritu ginen guztiok, parada ezinhobea eskaintzen ahalegindu ginela, beste behin ere, San Andres giroa “txastatu” nahian, gugana hurbildu ziren herritar ausarta guztiei.

Kontuak kontu, aizue... GORA SAN ANDRES!

daNBorrada

TXosNa

Xabier Munibe

Page 48: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

46

ospakizunak

Karmelo Etxegarai ikastolan egunero izaten da euskararen egu-na, hala hitz egiten dugulako, baina abenduaren 3a bereziki ospa-tu genuen, gure hizkuntzaren eguna delako. Apainketa, marrazkiak, musika, abestiak, dantzak, irteerak, irratsaioa eta jolasak egun osoan zehar egin ondoren, askariarekin amaitu genuen festa.

XABIERKO FRANTZISKO EGUNAEUSKARAREN EGUNA OSPATZEN

KARMELO ETXEGARAI

UROLA IKASTOLA

Page 49: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

47

“Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian” lemapean

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen Azkoi-tiko Xabier Munibe Ikastolan.

Jakina da, aspaldidanik, ikastolako partaideok lelo hori egi bihur dadin ahalegin bizian dihardugula, eta jakin badakigu, euskararen eguna ez dela bakarrik egun batera mugatzen. Dena den, azken urteotan, abenduaren 3ko egun hori kon-tzientziazio, aldarrikapen eta normalizazioaren aldeko “boz-gorailu” gisa erabili izan dugula ezin uka, Geu izateko, tama-lez, oraindik, urrats dezente gauzatzeke baitugu.

Adin eta maila desberdinetako ikasleak aipatu festa eta aldarrikapen “Aire” horretan murgildu nahian, astean zehar, abenduaren 2tik 5era luzatu ziren jarduera eta ekintza anit-zeko egitarau antolatu, antolatu genuen. Horrela, • 4. mailakoek EGA ariketak lantzen zituzten saioetan eus-

kal musikaz gozatzeko aukera izan zuten. • Era berean, “Izen-deiturak euskal grafia”z kanpaina mar-

txan jarri eta abenduaren 3an, epaitegian gauzatu zuten, (Gogorarazi, kanpaina bera L.H. koek era bidaratzen du-tela, eta hemendik aurrera, urtero, matrikulazio garaian, DBHn ere aukeragai izanen dugula).

• Abenduaren 2an, lurrean etzanik eta kolore desberdine-tako kamisetak jantziz, 2. DBHko ikasleak eta 1Akoak, “euskaraz bizi nahi dut” leloa osatu zuten (3. orduan).

Aldi berean goiko eraikinean, eta behekoan egunero (LHkoekin batera) sarrera orduetan, jolas-garaietan nahiz irteeretan, euskal musikaz gozatzeko parada izan zuten, doinu eta kanta ezberdinak entzuteko parada. Besteak beste:

- Abenduaren 2an: “Kontrapasa“ eta “Negua joan da”- Abenduaren 3an: Oskorriren “Euskal Herrian euskaraz”

eta Gatibu. - Abenduaren 4an: Juan Karlos Perezen: "Lau teilatu”

eta Hertzainen “Aitormena”- Abenduaren 5ean: “Balborba” eta Kasik (ikasle ohiez

osatutako taldea)• Abenduaren 3an:

- 4. mailakoek, ikastolan zintzilikatzeko eta egutegiak antolatzeko, leloak idazten aritu ziren.

- 3. mailakoek, Azkoitiko hitzak eta esamoldeak bilduz, horma-irudiak egin zituzten.

- 2. mailakoek “Apaizac obeto” filma ikusi zuten. - 1. Mailakoak, berriz, bertso emanaldia osatuko dute,

beraiek egindako bertso, koplak abestuz, bertso ema-naldi bikaina osatu zuten. (Bertso horien lanketa “Gu ere bertsolari” proiektutik bideratu da).

Arratsaldez, HH eta LHko 1. Zikloko ikasleek, Potxin-Patxin pailazoen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten, eta LH 2. eta 3. zikloko ikasleek, berriz, Baztartxo Aretoan euskarazko filma ikusi zuten.

Festari bukaera emanez, guraso elkarteak prestatutako txokolate jana egin zen, ikastolan bertan.

Ikastolako ormak gaindituz, aurtengo Euskararen egunak/asteak berrikuntzarik ere ekarri, ekarri zuen. Izan ere, Euska-ra mahaia osatzen duten eragile guztien artean, herri mai-lako ekintza komun eta bateratzaile berria antolatu baitzuten. Ekintzaren leloa: Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian. Lelo hori pankarta batean jarri zen eta 5 zatitan banatuz, kalejiran aldarria eginez, ikasleek eman zuten.

LHkoak 3 ziklotan banatuta daudenez, Floreagakoekin bat eginez, 3 zati eman zituzten; DBHko 1. mailakoak eta Florea-gako DBH osoak, laugarrena, eta, Xabier Munibeko DBHko 2., 3. eta 4. mailakoek, berriz, azken zatia.

Goizeko 11:30ean Floreaga eta Ikastolako LH eta DBHko ikasle eta irakasleok plazan elkartu ginen, eta 5 zatiak elkartu ondoren, pankarta udaletxeko balkoian zintzilikatu zen.

Bertso eskolakoek osatutako bertsoak entzun, eta mani-festua irakurri ondoren, guztikok bat eginik, Behin-betiko eta Xabier Euzkitzeren Gure Hizkuntza (bertsoa) kantak abestu genituen.

Behingoz, geu izan nahi baitugu euskararen herrian”.

ospakizunak

XABIER MUNIBE

Page 50: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

48

euskararen txokoa

“JoaTeN gara Horko TaBerNara?”

EUSKARA HOBETUZ

Hainbat aletan mailegutzaz, kalkoaz eta hauek gure hizkuntzari dakarkioten kalteaz jardun ondoren, gure artean gero eta errotuago dugun horietako batez arituko gatzaizkizue:

Joaten gara horko tabernara?

Jakin badakigun arren hori ez dela gure hizkuntzaren erabilera zuzena (txiki-txikitatik irakatsi baitigute), inolako gu-pidarik gabe jarraitzen dugu erabiltzen. Lehen gure belarrietan min egiten zigun joskera oker horrek denboraren poderioz mina leuntzea lortu du eta hitzean eta hortzean erabiltzen dugu batere lotsarik gabe. Nork ez du horrelakorik esan ala entzun?:

Joaten al gara horko taberna horretara?Hemen lagatzen dizut liburua.

Euskarak badu erabilera oker horren ordain jatorra eta berea; horrelako proposamenak euskaraz –KO / -GO ETORKIZU-Naren marka erabiliz gauzatu behar dira.

Joango al gara horko taberna horretara?Hemen laga(ko) dizut liburua

Eman dezagun beraz, urrats ttiki-ttiki bat gure hizkuntzaren NORMALIZAZIOAREN alde eta erabil dezagun, bada, ares-tian aipatu joskera jatorra.

EUSKARAK HORRENBESTE MEREZI DU ETA ESKERTUKO DIZU!!

Page 51: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

49

urola ikastolako ekintza osagarriak

aLgorriAzaroaren 6an “Algorri, Zumaiako naturaren ezagutza etxera” joan ziren

Biologia-Geologiako ikasleak. bertan, tailer baten bidez euskal herriko historia geologikoa landu ondoren, flyscha ikusteko aukera izan zuten eta bertan honako kon tzeptu hauek sakondu zituzten:

• Kretazeo/tertziarioa muga, espezien %70 iraungitzea azaltzen duen geruza. • Milancovichen zikloak: aldaketa klimatiko naturalak kareharri-tuparri

txandakatze bidez azaltzen direlarik. • Turbiditak, Pirinioen altxatzearen aztarnak direnak.

Biologia-GeologiaAzkoitia - Azpeitia

Page 52: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

50

urola ikastolako ekintza osagarriak

DANOBAT, KOOP.

Batxilerreko Gorputz Heziketakoak golfa praktikatzen Zarautzen.

Egun paregabea.

Urriak 28an Urola Ikastolako Batxilergoko 2. mai-lako ikasleak, Elgoibarren dagoen Danobat enpresara joan ginen bisita gidatu bat egitera Enpresa-ekono-mia ikasgaiko jarduera osagarri gisa. Bertan, enpresa erreal bateko funtzionamendua ikusteko aukera izan genuen.

Danobat enpresara iristerakoan, bilkura gela batean ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten bertako zuzendariari. Ondoren, fabrikazio saila erakutsi ziguten.

Ikasleek oso ondo baloratu zuten irteera hau. Danobat enpresari, eskainitako denboragatik eta harrera onagatik eskerrak eman nahi dizkiogu.

2. Batxilergoa

Batxilergoa

Azkoitia - Azpeitia

Azkoitia - Azpeitia

Page 53: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

51

urola ikastolako ekintza osagarriak

DBH 4Azpeitia

Gorputz Hezkuntzako irteera. 4. mailakoekin:

Surf ikastaroa, Zarautzen. Aspaldian ez genuela biltzen irteera baten inguruan halako adostasuna: Perfektua izan zen!

azterkosta

DBH 4Azpeitia

Page 54: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

52

urola ikastolako ekintza osagarriak

DBH 1Azpeitia

DBH1eko ikasleak Iruñeako Planetariumean

Izarren argazki batzuk eskatu dizkiegu eta izarrak beraiek direla erantzun digute. Zalantza genuen tartean sateliteren bat egongo ote zen, baina argazkietan ikusten denez denek argi propioa daukate:

LIBURUDENDAKTfnoa. 943 85 32 62 - Faxa: 943 85 26 01

Nagusia, 46 - AZKOITIAForu Ibilbidea, 3 - AZPEITIA

LiburuakEguneroko PrentsaAldizkariakEuskal MusikaDVDakPapertegiaFax Zerbitzua

30 urtez zuen agindura

Page 55: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

53

ibilaldiak

Urriaren 24an, Karmelo Etxegaraiko HH-4ko ikasleak, 9:30etan ikastolatik abiatu ginen Loiola aldera. Ibilbidea aldarte onean egin ondoren, Loiolara iritsi eta hostoak, makiltxoak, ezkurrak… biltzen hasi ginen. Eskulanetarako nahiko material bildu ondoren, hamaiketakoa egin genuen. Nahiko jolas eginda, ikastolara itzuli ginen.

HH5eko ikasleak urriaren hasieran, Azpeitiko ludotekara bisitan joan ginen; sanjuandegiko lu-dotekara hain zuzen ere. Bertan, lokala eta ber-tako materiala ikusiaz, hezitzaileak azalpenak eman zizkigun. Ondoren, jolasteko aukera izan genuen. Bai ederki pasa genuela!

Aurtengo ikasturtean, Karmelo Etxegarai Ikastolan, HH5eko ikasleak, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, “MA-LETA IBILTARIA” programan parte hartzen ari gara.

Asteazkenero haur batek maleta jasoko du eta ikaste-txeko liburutegira joango da bere gustuko ipuin bat auke-ratzera. Ipuina etxean landu ondoren, astelehenean ikasto-lara ekarri eta gelan besteen aurrean azaldu eta bere iritzia emango du. Gurasoek ere, liburuxka batean txikitako aben-turaren bat idazteko aukera izango dute eta gelara etorri eta aurkeztu dezakete.

HH 04

HH 05

Azpeitia

Azpeitia

LOIOLARA HOSTO BILKETA

LUDOTEKARA BISITAN MALETA IBILTARIA

Page 56: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

54

ibilaldiak

Udazkeneko goiz eguzkitsu batean LH 1. mailako ikas-leok Loiolara joan ginen hostoak biltzera. Bildutako hos-toekin eskulan dotoreak egin genituen.

Joan den urriaren 1 eta 2an Karmelo Etxegaraiko L.H. ko 2. kook autobusez joan ginen Oiartzungo Harritxulo aterpe-txera.

Iritsi ginenerako han genituen begiraleak gure zain. Loge-lak ikusi eta hamaiketakoa egin genuen.

Bi egun zoragarri pasa genituen Aiako Harrietan, mendi mendian, naturarekin gozatuz eta lagunekin jolasean. Ekin-tza ugari egin genituen: herri kirolak, altxorraren bila, eska-lada, talde jolasak…

Gauez diskoteka ere izan genuen. Pozik ibili ziren.

Hurrengo egunean neka-neka eginda baina poz-pozik i tzuli ginen denok etxera.

Loiolan hosto biltzen

Bi egun Oiartzunen

LH 1. maila

LH 2. maila

Azpeitia

Azpeitia

Page 57: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

55

ibilaldiak

Urriaren 22an, Azpeitiko Ikastolako 5. mailako ikasleak Donostiara joan ginen.

Goizeko 09:00tan autobusa hartu Ikastolan eta Eureka! Zientzia Museoko bideari heldu genion. Bertan, urtaroen tai-lerra egin, gune desberdinetan esperimentatu eta “Zeruko Mugimenduak” ikuskizuna Planetarium-ean gozatzeko auke-ra izan genuen.

Bazkaltzera Zubietako frontoira joan ginen. Eureka Zientzia Museoan tailerra eta Planetariumeko ikuskizunean

Zubietako frontoia

Donostiako Eureka Zientzia Museoan

Beire

LH 4. maila

LH 5. maila

Azpeitia

Azpeitia

Page 58: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

56

ibilaldiak

Urriaren 3an, Irunera joan ginen Martindozenea aterpetxera. Iritsi ginenean, maletak utzi eta jolasak egitera joan ginen.

Bazkaldu ostean, Oiasso museora joan ginen erromatarren egunerokoa ikustera. Bukatutakoan pasiera ederra egi-nez, aterpetxera itzuli ginen. Afaltzea bukatu genuenean, karaoke saioa izan genuen, abestuz eta dantzatuz sekulako izerdia bota genuen. Gero lotara joan ginen, logela desberdinetan banatu eta zenbaitetan literak zeudenez, hor ibili ginen nork hartu goikoa edo zeinek behekoa…

Hurrengo egunean Oiasso museora abiatu ginen eta tren txu-txua hartu ondoren meategi bat ikustera joan ginen. Kaskoa jantzi eta linterna eskuetan genuela talde bakoitza bere begiralearekin meategira sartzen joan ginen. Bat-batean egundoko hotza egiten zuen eta dena bustita zegoen. Irten ginenean berriro trena hartu eta nekropolia aldera jo genuen. Erromatarren garaiko jendearen ohiturak ezagutu genituen nekropolian, hilerria, eta gero bazkaltzera joan ginen.

Azkenik, olinpiadak egin genituen eta gela bakoitzari orla bat eman ziguten. Autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen.

Nagore Odriozola. LH 6. A.

Irunera ibilaldia LH 6. mailaAzpeitia

Page 59: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

57

ibilaldiak

Azaroaren 8an Arrikrutzeko kobazuloak ezagutzera joan ginen ikastolako 6. mailako ikasleak. Autobusa hartu eta Oñati aldera abia-tu ginen, han hiru begirale genituen zain eta bideo labur bat ikuste-ra joan ginen. Ondoren, hamaiketakoa jan eta hiru taldetan banatu gintuzten. Pasiera eginez, bidean zeuden zenbait harriren osaketa eta azterketa landu genuen eta ondoren kobazuloan sartu ginen.

Metalez egindako pasarela moduko bat zegoen eta handik ibi-li ginen estalaktita, estalagmita, makarroiak eta habeak ikusiz eta baita ere han aurkitutako hartzak eta lehoiak. Panpinak ziren, noski! Baina ilunpean… Kanpora atera ginenean beroa sentitu genuen, ko-bazulo barruan hotza egiten zuelako.

Ondoren, autobusa hartu eta Arantzazura abiatu ginen bazkal-tzera. Aterpean, frontoi antzeko batean ogitartekoa jan, bertan jo-lastu lagunekin eta gero Arantzazuko Santutegia aztertu genuen, bai fatxadako apostoluak, baita barrukoa ere. Oso polita zen eta ikasto-lan aurrez landuta geneukanez, ezaguna egin zitzaigun ikusitakoa.

16:00ak aldera autobusa hartu eta berriro Azpeitira bueltatu ginen.

June Aramendi. LH 6. A.

2013ko urriaren 2an orbelak jasotzera joan ginen eta argazkia atera genuen. Jokinen aittitteren txabola ikusi genuen, baita ere animalia batzuk: oiloa, oilarra, behia bere txahalarekin. Ondoren ikastolara buelta-tu ginen, gelan eskulan bat egiteko erabili genituen orbelak.

Arrikrutz – Arantzazu

udazkeNa

LH 6. mailaAzpeitia

LH 2. mailaAzkoitia

Page 60: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

58

ibilaldiak

HH 03

DBH 4

Azkoitia

Azkoitia

Udazkena iritis de-lako, intxaurrondoa ezagutzera eta frui-tuak biltzera joan ginen.

EUREKA ZIENTZIA MUSEOAAzaroaren 11ko astelehenean, 4. Mailako DBHn Fisika-Kimika eta Teknologia ikasten dugun ikasleok Eureka Zientzia Mu-

seora joan ginen. Egun horretan, Bizitza Zientifikoen inguruko 3. topaketa-gune bihurtu zen aipatu mueseoa, eta bertan, 11 zientzialarik 5 minutuko aurkezpen bana eskaini ziguten. Arlo desberdinetako zientzialariak ziren: Geologia, Ingeniritza, Zientziak, Kimika, Telekomunikazio, Biologia, Biokimika eta Fisika arlokoak, besteak beste, eta gehienak estatu mailakoak ba-ziren ere, tartean bazen zientzialari alemaniarra ere. Aurkezpenaren ondoren, atsedenalditxo bat egin genuen, hamaiketakoa eta guzti. Jarraian, eta beste areto batean, zientzialariek bakotizak bere arloari egokitutako esperimentuak eta frogak eginez, erakustaldi bikaina eskaini ziguten.

1915eanERAIKIA

“Eguzki amandrea, zer dakarzu berri?Udazkena da eta hostoak erori. ”

Page 61: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

59

ibilaldiak

DBH 3Azkoitia

AIXAKO KOBAK (Espeleologia)

Iepa lagunok!

DBH 3. mailako ikasleok egindako ibilaldi baten berri emango dizuet.

Azaroaren 6 eta 7an, DBH 3. mailako hiru gelak Aixako kobatara joan ginen (Itziar-Deba). Goizeko 8:30ean liburutegiko autobus geltokian elkartu eta bertatik abiatu ginen poz-pozik. Ordu erdi baino zertxobait gehiagoko bidaia egin eta Itziarrera iritsi ginen. Handik, geu bi maisurekin batera espe-leologoak zeuden tokira abiatu ginen. Eguraldi onarekin mendian barrena ibili ondoren, han ziren espeleologoak, gure zain. Heltzeaz bat, lehenengo gauza geure motxilak bazter batean utzi eta beraiek zeuzkaten linternadun kaskoa eta eskularruak janztea izan zen. Ondoren, kobatara abiatu ginen. Kobetan 2 orduko espedizio txiki bat egin genuen, espeleologoek markaturiko pausoak jarraituz. Lokatzarengatik zikin-zikin eginda irten arren, kobetatik guztiok alai-alai eta poz-pozik irten ginen. Arropak aldaturik, eta kobak atzean utzi-rik, eguerdi aldera San Roketik Debako herrira jaitsi ginen berriketa amaiga-bean. Azkenik, eguerdiko ordu bietan autobusa hartu eta Azkoitirantz abiatu ginen.

Primeran pasa genuen arren, esan hurrengo egunean guztiok ez genuela izan beso zein hanketako “agujeten” ziztada zorroztuen faltarik.

Igone Aizpurua Zialtzeta. DBH 3B

Page 62: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

60

ibilaldiak

MendizaleakAzkoitia

Urriaren 13an UDABERRI eta INDARLAN guraso elkarteek eta ANAITASUNA MBk antolatuta lehen mendi irteera izan genuen: Zumaia-Sakoneta-Azkoitia

Azaroaren 17an, berriz, ETUMETA-TRINTXERA ibilbideko inguruneak ezagutu eta gozatzeko aukera paregabea baliatu genuen.

Hurrengo irteera abenduaren 15ean izango da.

Anima zaitez, eta zatoz gurekin!

GAZTE LOKALAK PERRITXUEN PARE UGALDU DIREN HONETAN…

Antzezlana: EREMU ASKEA. Ikastetxea: NERABEEN ANTZERKI TAILERRA AZPEITIAOrdua: 11:00etan. Antzezleen maila: DBH 1, 2, 3, 4 eta BATX, 1, 2Ikusleak: DBH osoa eta DBHO Iraupena: Ordu bete. LEKUA: Azpeitiko Soreasu antzokian

Antzerkiaren hasieran ikusleekin lotura lortzeko malabarak egiten zituen mutil bat agertu zen eta ikusleen arteko ikasle bat atera zuen antzez lekura, horrela gazteak berehala prestatu ziren beraientzat aproposa zen antzerkiaren gaian sartzeko.

Gazte lokal bateko egunerokotasuna azaltzen da. 11 gazteen nortasunak eta dituzten arazoak plazaratuta agertzen dira gaiaren garapenean. Baita beraien dituzten talde sentipenak ere, batez ere talde gabekoak sartu zirelako, bakarrik zeuden gaz-teak. Arazoen artean: lokala ordaintzeko diru falta, gurasoen banaketa, sexualitatea, ikasketak…. Gainera lokalaren txukunta-sun eza dela, errespetu eza eta etxepekoak handik botatzea nahi dute.

Baina egun batean, lokaleko kide batek, baloiarekin jolasean zebiltzala, burua ireki zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Bitartean biltegian, saskibaloian ibiltzeko baloiaren bila joan zen neska batek lokala ordaintzeko adina diru aurkitu zuen (3.000euro). Dirua jabeari itzultzea erabakitzen dute, baina lokalak ordaintzen ari diren heinean. Lagun giroa berotu zen azkenean.

Baloratzekoan, azpimarratzekoa da, hasieratik ikusleen interesa piztea lortu zutela, malabaren kontuarekin. Oso ondo lortua zegoen gazte lokala, erreala zirudielako altzariak, desordena… nahiz batzuei iruditu xinpleegia. Jantzien atala ere, pertsonaiei ondo egokitua zegoela iruditu zaigu. Iraupen aldetik, batzuei laburregia egin zaigu eta pertsonai batzuk gehiago hitz egin behar luketela pentsatzen dugu. Baina, pertsonai batzuk gehiago saiatu behar lukete bere paperean. Hizkuntzaren erabilpena zuzena, ahoskera bikaina, hau da, bi atal hauek bereiziki ondo landuak zeudela alegia.

Ondorioz, gidoi ona zuen antzezlantzat dugu, ikusleen arreta mantendu duelako eta egoera erreala irudikatu duelako. 10 eta 16 urte bitarteko ikusleentzat aproposa da. Umore ikutua ere izan du, esaterako, “txirriporro” hitza erabiltzerakoan, pa-sarte batzuk ere barregarriak, punkia trikitixa dantzatzen… eta hori eskertzen da. Beraz, nota jarri beharko bagenio oso goitik puntuatuko genukeen. Lan bikaina azken batean lotura zuzena ikusleen adina eta antzezleena eta gai erakargarria zalantzarik gabe.

ZUMAIA-SAKONETA-AZKOITIA eta ETUMETA- TRINTXERA

Azpeitiko XXXI. Euskal antzerki topaketan 2013ko azaroaren 12an

DBH 1Azkoitia

Page 63: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

61

ekoizpenak

Tux-paint-en egindako lana. MAIALEN ANDUEZA LH5AXabier Munibe Ikastola

Page 64: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

62

ekoizpenak

Xabier Munibeko HH03 urtekoak, Elosuko mendi ganadu azokako produktu eta animaliekin kontu kontari ibili ginen.

Gaiari amaiera emateko, horma-irudiak osatu genituen.

Page 65: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

63

ekoizpenak

Ni Bizi Naiz BaserriaN...

aNiMaLieN HarTeaN TiPiTi TiPiTi Ti.

XABIER MUNIBE IKASTOLA. HH04

Page 66: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

64

ekoizpenak

XABIER MUNIBE IKASTOLA. HH05

HH05 eko neska-mutilak lantzen ari garen gaiarekin lotuta, arrainontzi zoragarri hauek egin ditugu esku lan bezala etxera eramateko.

HH05eko neska mutilek akuariun handi bat egin dugu gure ikastetxeko pasabidean. Itsasoko hainbat animaliaren ezaugarriak ikasi ditugu eta bukaeran begira nolako emaitza lortu dugun!!!

Gurasoei eskerrak eman nahi dizkiegu eskeintzen duten laguntza guztiagatik eta haurren heziketan ikastetxearekin batera pataidetzan aurrera egiteagatik. Eskerrik asko berriz ere!

Page 67: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

65

LH2D

L.H. 2D gela gara. Urriaren 30ean hasi ginen piszinara joaten. 1. egunean oso ongi pasatu genuen. Ostiraletan jolasak izaten ditugu. Aurten jende asko-ri gauza asko ahaztu zaizkie: betaurrekoak, gorroa, txankletak,… aurten denok dakigu igerian batek izan ezik. Aurten ariketa zailagoak egiten ditugu iaz bai-no. Gure monitoreak hauexek dira: Julian, Txaro eta Peio.

ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola

Xabier Munibe Ikastola

LH2A

Page 68: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

66

ekoizpenak

Behin batean, bazen Josu izeneko mutil bihurritxo bat. Nahiko ona zen kiroletan baina, eskolan eta matematikan ez zen hain ona. Azkoitti izeneko herri haundi batean bizi zen.

Egun batean, Josu esnatu eta konturatu zen bihar San Andres eguna zela eta orduan oroitu zen, festa bat egin behar zuela etxean eta oraindik ez zuela ezer prestatu.

Josu, dena prestatzen hasi zen: etxea apaintzen, baserritar jantzia bilatzen, errifak antolatzen,…Handik hiru ordura, konturatu zen gauza oso garrantzitsua ahaztu zuela:

- Ai ama, txerriak falta dira!!!Korrika eta presaka, herriko txabola guztietara joan zen eta azkenean, bilatu

zuen berak behar zuena. Txabolako nagusiei esan zien: -Kaixo!, zer izen daukazue?-Nik Alexander Albizuri, eta hango gizon horrek, Antonio Sudupe. Zergatik galdetu duzu?-Ba, nik txerriak alokatu nahi ditut festa bat egiteko. -Guk txerri asko dauzkagu eta bost edo sei, emango dizkizugu. Josu gustora joan zen etxera txerriekin batera.

Gauean Josuk festa egin zuen, txistorra pintxoak janez eta trikitixa dantza eginez. Txerriak atarian utzi zituen jaten eta herritar ugari inguratu zen. Ikaragarri ondo pasatu zuen.

Lander Albizuri LH5A

saN aNdres eguNa daTor

Page 69: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

67

ekoizpenak

Page 70: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

68

ekoizpenak

FOTOSINTESIALehenengo, sustraiak ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu lur azpitik, horri izerdi landu-

gabea deitzen zaio. Izerdi landugabea hostoetara igotzen da hodi zurkaren bidez eta bertan, eguzki energiarekin, karbono dioxidoarekin eta kloroflilarekin nahasten da. Horrela izerdi landua sortzen da eta landare osora zabaltzen da. Bitartean, oxigenoa botatzen du.

XABIER MUNIBE IKASTOLA. LH 5. maila

Page 71: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

69

BALOI MISTERIOTSUA

ekoizpenak

Bazen behin 9 urte zituen Maider izeneko neska bat. Egun batean, amarekin erosketak egitera joan zen eta gus-tuko zuen baloi bat ikusi zuen. Amari horrela esan zion:

- Ama, erosiko didazu baloi hori, mesedez?

- Bale, baina gaur ontziak garbitzen badituzu.

- Baaaale!

Dendaria txinatarra zen eta ordaintzera joan zirenean mandarinez hitz egiten hasi zen. Maiderrek eta bere amak ez zioten ezer ulertzen eta ez ulertuagatik, ordaindu gabe joan ziren.

Etxera iritsitakoan, eta Maiderrek ontziak garbitutakoan, Maider parkera joan zen baloiarekin jolastera.

Maider atezain zegoen eta baloiak buruan jo zion. Zorabiatuta lurrera erori zen eta hortik pare bat minutura etxe bateko teilatuan agertu zen.

- Non nago?-esan zuen.

- Nire osabaren etxeko teilatuan nago!

Eta bat-batean ganbarara gizon bat sartu zen. Eta, ezetz asmatu zein zen?

Maiderren osaba zen eta Maider oihuka hasi zen.

- Osaba! Osaba!

Orduan osabak leihora irten eta esan zion:

- Maider! Zer egiten duzu hor?

Orduan Maider osabarengana jaitsi zen eta bere guraso eta anaia ere bertan zeudenez, guztiak batera bazkaldu zuten. Maider zeharo harrituta zegoen gertatutakoagatik.

Biharamunean, anaiarekin irten zen baloiarekin jolastera eta berriro eman zion baloiak. Orduan pentsatu zuen, Maiderrek:

- Nora joango ote naiz gaur?

Eta bat-batera PLAUST!

Pistina baten erori zen. Ura beroa zegoen eta hori arraroa zela konturaturik gora begiratu eta barruko pistina bat zela ohartu zen, bainuetxe bat zen.

Orduan karratutxo bat ikusi eta bertan honakoa jartzen zuen:

“MEN ZONE”-“MUTILEN GUNEA”

Momentu horretan mutilak ikusi zituen biluzik eta azkar-azkar baloia erositako lekura joan zen bere galderen erantzunen bila. Beste dendari bat zegoen eta baloiarekin gertatutakoa azaldu zien. Dendariak esan zion baloia mis-teriotsua zela eta norbait jotzen zuen bakoitzean beste leku batera eramaten zuela. Txinatarrak baloia ondo zaintze-ko esan zion, izan ere, munduan bakarra zen. Ordundik aurrera denbora osoan baloiarekin kolpeak hartzen ibili zen munduko toki desberdinak ezagutuz. Egia ala gezurra? Bi begien artean sudurra.

L.H. 6. A. Nora Unanue

Ane Alvarez de Tolosa

BALOI MISTERIOTSUA

Page 72: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

70

ekoizpenak

Bazen behin belar bat oso zatarra zena. Belarra oso triste egoten zen bere lagunak barre egiten ziotelako.

Egun batean belarra lotan zegoela maitagarri bat etorri zi-tzaion hiru nahi beteko zizkiola esanez. Hurrengo egunean be-larra maitagarriaren zain egon zen goiz osoa eta halako batean bere lagunak etorri ziren maitagarri bat harrapatu zutela eta plazara eraman zutela hiltzeko esanez. Orduan, belarra, korrika batean plazara joan zen maitagarriaren bila. Iritsi zenean maita-garria ikusi zuen kaiola batean laguntza eske eta ohartu zen bere makilatxoa gainean zeramala.

Belar zatarrak pentsatu zuen bere hiru nahiak eskatzeko ga-raia zela. Bat maitagarria kaiola hartatik irtetea, bi maitagarria lasai uztea eta hiru ni neu polita izatea. Eta handik aurrera mai-tagarria eta belarra pozik bizi izan ziren elkarrekin.

Eider Zubizarreta Santiago. LH4B. Xabier Munibe Ikastola

Behin batean baserri batean belar zatar izeneko zelai bat zegoen eta esaten zuten mamuak ibiltzen zirela eta inor ez zen joaten inoiz hara.

Behin Amaia izeneko bat joan zen, herrian bizi ez zena. Ez zuen toki hura ezagutzen eta gero eta barrurago sartu zen eta beldurtu egin zen, eta atera nahi zuen baina ezin zuen irten. Kanpin bat topatu zuen, eta han lotan geratu zen, baina mamuak zebiltzan bere inguruan eta geldi-geldi egon zen gau osoa.

Argitzen hasi zenean mamuak joan egin zi-ren eta azkenean ihes egitea lortu zuen.

Zihara Oñederra Astigarraga. LH4B. Xabier Munibe Ikastola

BELAR ZATARRABehin batean herri txiki bateko zelai eta baso denak lehortuta azaldu ziren.

Urkok, egunero bezala, Nia izeneko txakurra paseatzera atera zuen. Etxe ondoan zegoen zelaira iritsi zirenean bertako belar zatar zatarra lehorra topatu zuten. Niak ez zuen bertan sartu nahi, ez korrikarik egin nahi.

Urko triste zegoen, zelaia oso lehor zegoelako eta bere txakurra inoiz baino tristeago ikusten zuelako.

Hurrengo egunean, gauean euria egin ondoren, zelai eta mendiak berdeak agertu ziren.

Urko Irañeta Silvan. LH4B. Xabier Munibe Ikastola

Page 73: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

71

ekoizpenak

Artista bat naiz ni! proiektua

Karmelo Etxegarai ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak “ipuin-artista” bereziak bihurtzea proposatu digute. Noski!! Ikastea bada helbu-ru eta bitartean ondo pasatuz, lan atseginak egitea, ez genuen bi aldiz pentsatu beharrik izan! Horretarako proiektu berri bati ekin diogu eta ipuin kontaketa era desberdinetan datza gure egitasmo hori.

Koordinatzaile orokorra Onintza Zeberio andereñoa da, liburutegiko arduraduna, eta bertan prestatu izan dira saio desberdinak. Ondoren, Haur Hezkuntza 3 eta 4 urteko haurrei, beraien geletan, emanaldiak es-kaini, ipuinak kontatu modu desberdinetan, alegia.

Nahiz eta koordinatzailea eta tutore desberdinak proiektuan mur-gilduta egon, dudarik gabe, protagonismo nagusiena LH 5. mailako

ikasleek dute eta lantzeko orduan, zenbait arlo eduki dira kontutan, besteak beste: haurren autonomia, sormena, irakurketa (ozena, mantsoa, tonua, e.a.), marraz-keta, margoketa, teknologia berrien erabilera, hizkuntza, denboraren antolaketa, informazioaren trataera…

Haur Hezkuntzako ikasleentzat heziketa prozesuan lagungarri izan nahi duen proiektua ere bada, beraien mundua, abentura eta fantasiaz gozatzeko aukera eskainiz.

Oraingo balorazioa egingo bagenu oso positibotzat joko genuke, denbora aprobetxatu da, ikasleak gustura ibili dira ipuin prestaketetan eta txikitxoak ere atsegin handiz hartu gaituzte.

LH 5. maila. Karmelo Etxegarai Ikastola.

Page 74: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

72

ekoizpenak

Irailaren 26an Beirera joan ginen. Oso bidaia luzea izan zen.

Lehenengo Oliten geratu ginen: han ikusi genuen gaztelua, hamaiketakoa ere han jan genuen.

Ondoren jolasean ibili ginen. Bazkaltzera Beirera gerturatu ginen eta parke txiki batean bazkaldu genuen.

Hirurak aldera Beireko aterpetxera joan ginen.

Lauretan baratzera joan ginen eta mahats mordoa bildu on-doren, kubotan oinutsik txandaka zapaltzen joan ginen.

Beranduago askaria jan genuen eta gero hiru jolas egin ge-nituen. Jolasak bukatutakoan muztio botiletarako txartelak eta marrazkia egin genituen.

Bukatutakoan jolasean ibili ginen. Bat-batean norbaitek la-pur bat zebilela esan zuen. Batzuk beldurrez negarrez hasi ziren.

Afaltzeko ordua iritsi zen. Afaltzeko: kalabazin purea, saltxi-txak patatekin eta jogurta genituen.

Afal ostean geletara joan ginen diskotekarako pijamak janz-tera. Diskotekan denok dantzan geunden eta desfilea ere egin genuen. Hamabietan ohera joan ginen.

Hurrengo goizean gosaldu eta Herriberrira oinez joan ginen. Joan-etorria sei kilometrokoa izan zen eta oso neketsua.

Itzuli orduko bazkaltzen hasi ginen, parrilada egin genuen: txistorra, hirugiharra eta saiheskia. Postrean berriz helatua. Baz-kaldu ondoren soka saltoan ibili ginen.

Bukatzeko maletak eta muztioa hartu eta Azpeitira!!!!

Oso ondo pasatu genuennn!!!!!!Uxue Etxeberria LH4C. Karmelo Etxegarai

Urriko egun batean Azpeitiko auzoak ezagutzera joan ginen. Bost auzo mota ikusi genituen: alde zaharra, langile auzoa, nekazari auzoa, industria gunea eta bizitegi auzoa. Baita herriko zenbait eraikin ere: Parrokia, Antxieta etxea etab.

Ikastolara bueltan parke batean gelditu ginen –frontoi txikikoan hain zuzen ere-baina pixka bat arriskutsua zenez Sanagustin kultu-guneko parkera joan ginen. Han jolasean ibili ondoren ikastolara bueltatu ginen.

Hau da gure txoko kuttuna. Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!

LH3. Karmelo Etxegarai

BEIRERA IBILALDIA

Gure herria

Antxieta etxea

Enparan dorretxea Azpeitiko udaletxea Azpeitiko anbulatorioa

Page 75: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

73

ekoizpenak

AINTZINAKO EGIPTOKO ERAIKUNTZAK

ESFINGEA

Esfinjea Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dago. Harrizko estatua bat da. Altura 20 metro ingurukoa du, buruak Krefen faraoia irudikatzen du. Gorputzak lehoi forma du. 72 metroko luzera eta 14 metroko zabalera du. Esfinjea piramideen aurrean eraiki zuten beraiek zaintzeko. Eta esfinjeak sudurra falta du.

PIRAMIDEAK

Piramideak erakuntza haundi-haundiak dira. Egiptoko faraoien hilobi gisa erabiltzen ziren. Oinarri karratua eta lau aurpegi triangeluaz. Gorpuarekin batera altxorrak gordetzen zituzten. Lapurretarik ez egite-ko tranpak ipintzen zituzten, baina Piramide guztietan lapurretak egin dituzte Tutankamonen hilobian izan ezik.

OBELISKOA

Obeliskoa luzea da eta gainean piramide txiki bat du. Piramideen aurrean binaka egoten ziren, eta erregearen edo faraoiaren izenak ipintzen zituzten. Lau aurpegiak berdinak ziren eta harri bakar batekin egiten zituzten. Obelo ere deitzen zioten.

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI. LH 3. MAILA

ogia

Osagaiak:

legamia 25 g. irina 500 g. gatz pixkatura, baso erdi bat

Nola egin:

Lapiko batean legamia eta gatza urtu urarekin.

Irina nahastu pilota bat egin arte.

Masari forma eman

Ordubete utzi eta labean sartu.

sagar TarTa

Osagaiak:

• 3 arrautza• yogur bat• yogur pote bat olio • 2 yogur pote azukre• 3 yogur pote irin• 5 sagar• Legamia sobre bat• Pattar txarrasta

Nola egin:

Osagai guztiak nahastu. Gero sagarrak azalik gabe pusketa txikiak egin eta masari nahastu. Labera sartu 100 ºC tan.

arroz esNea

Osagaiak:

Litro bat baserriko esnea200 g azukrea80 g arrozaKanela makilatxo batLimoi azal zati bat

Nola egin:

1) Esnea, kanela eta limoi azala irakiten jarri kazuela batean.

2) Irakiten hasten denean kanela kendu eta arroza nahastu.

3) Berriro irakiten hasten denean su baxuan edukiko dugu.

4) Azukrea bota eta beste 5 minutu irakiten utzi etengabe nahastuz.

5) Ontzietan jarri.

ERREZETAK

KARMELO ETXEGARAI. LH 3. MAILA

Page 76: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

74

ekoizpenak

Page 77: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

75

ekoizpenak

Page 78: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

76

ekoizpenak

Page 79: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

77

ekoizpenak

Page 80: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

78

ekoizpenak

Page 81: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

79

ekoizpenak

Page 82: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

ikasten

80

ekoizpenak

Page 83: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

LEHIAKETAALAIA

PARTE HARTZEKO OHARRAK– Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete.– Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Sari bezala ziklo bakoitzeko

irabazleari opari bat emango zaio, IRATZAR liburudendak eskainia.

ELENE GARAGARTZA H. H. 5. maila

AZPEITIA

NOA GARATEH. H. 5. maila

AZPEITIA

AIMAR URBIETA L. H. 2. maila

AZPEITIA

LARRAITZ LOPETEGIL. H. 4. maila

AZPEITIA

AIARA EGIGURENH.H. 5. mailaAZKOITIA

YAsMINA AhAYANL. H. 4. mailaAZKOITIA

INTZA ZENdOIAD.B.H. 1. maila

AZKOITIA

MOhAMMAd sALEd D.B.H. 1. maila

AZKOITIA

Page 84: Ikasten 2013ko abendua 94.alea
Page 85: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

Zein bide jarraitu behar du Bizar Zurik zuhaitzera iristeko?

Letra-zopa honetan 10 zuhaitz izen aurkituko dituzu.

H A G I N A O G A PO R D E Z Z W R E AE K Y I R T P R E TA A T A D I P T B SR Z O I E R R A T OE I A R C A R T A KU A C C T H U A I EG E R E Z I O N D OI T B T A A T G O NH S A O D N O K I P

HAGINATUIAPAGOANOEKOSTAZEDROARTEAARKAZIAHARITZAGEREZIONDOAPIKONDOA

Page 86: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

Bi marrazki hauen artean 8 ezberdintasun daude.

Lotu ezazu extralurtar bakoitza bere itzalarekin.

Page 87: Ikasten 2013ko abendua 94.alea
Page 88: Ikasten 2013ko abendua 94.alea
Page 89: Ikasten 2013ko abendua 94.alea
Page 90: Ikasten 2013ko abendua 94.alea
Page 91: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 3 URTE

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 4 URTE

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA H.H. 5 URTE

Xabier Munibe ikastola

Page 92: Ikasten 2013ko abendua 94.alea

94.IKASTENU r o l a l d e k o I k a s t o l a P u b l i k o e n a l d i z k a r i a 2013ko abendua

San Andresetako txosna

Taka-taka tapoiekin

Belaunaldi arrakastatsua

AZPEITIKO IKASTOLA

NILO

IBAIAN ZEH

AR EGIPTO

BISITATZENKARM

ELO ETXEGARAI IKASTO

LALEH

EN H

EZKUNTZAKO

3. maila

Karmelo Etxegarai Ikastolan

2 urtekoen gelak berritu dira

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.netwww.xabiermunibebhi.hezkuntza.netwww.azpeitikoikastola.hezkuntza.net www.urola.org

zerbitzua eta lanaeuskaraz