IKASTETXEA CPM FRANCISCO ESCUDERO MKP …...batuan + baxua), eskema baten gauzatze pertsonala 4...

26
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA PROGRAMACIÓN DIDÁCTICA HELBURUAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK a) XVIII eta XIX. mendeetako musikaren oinarrizko elementu eta prozedura harmonikoak ezagutzea. b) Lau ahotsetara idazteko oinarrizko arauak ezagutzea. c) Entzumenaren bidez, ikasturtean ikasitako elementu harmonikoak eta oinarrizko elementu formalak ezagutzea. d) Obra edo zati baten diskurtso harmonikoa eta formala ulertzea, partitura batetik abiatuta. a) Idatzi eskema harmoniko bat honako hautatik abiatuta: · egitura harmoniko jakin bat (gradutan edo baxu zifratuan) · lerro melodiko jakin batean (goiko edo beheko ahotsean) inplizitu dagoen egitura harmonikoa ezagutzea b) Obra instrumental txikiak sortzea (obra-gidatik edo modu librean). c) Entzunalditik lau ahotsetara egitura harmoniko bat transkribatzea eta zifratzea. d) Oinarrizko elementu formalak eta tonalak ezagutzea, obra labur bat entzunda. e) Obra edo zati bat ikuspegi formal eta harmonikotik aztertzea partitura batetik abiatuta (barne-entzumena). EDUKIEN SEKUENTZIA · Lehen hiruhilekoa: Tonalitatea eta graduak. Funtzio tonalak eta joera harmonikoak. Ohiko egitura harmonikoak. Akorde triada eta 7dun dominantekoa, oinarrizko egoeran. Zifratze amerikarra eta graduen zifratzea. Prozesu kadentzialak. Lau ahotsetara idaztea. Akordeen lotura eta idazteko arauak (oinarrizko maila). Joera melodikoak. Apaindurazko notak: pasadizoko nota, auzo-nota eta apoiatura (baliabide melodikoak) · Bigarren hiruhilekoa: Akorde triada eta 7dun dominantekoaren inbertsioak. Baxu zifratua. Apaindurazko akordeak. Akordeen lotura eta idazteko arauak (maila aurreratua). Progresioak eta serieak. Tonalitate homonimoen arteko ondorio harmonikoak. Apaindurazko notak: auzo-nota osatu gabea, auzo-nota bikoitza nota errealetik pasa gabe, aurrerapena eta atzerapena (baliabide melodikoak). · Hirugarren hiruhilekoa: Dominante sekundarioak eta gertuko tonalitateekin duten erlazioa. IKASTETXEA CPM FRANCISCO ESCUDERO MKP KODEA 012681 IKASGAIA HARMONIA-1 MAILA IRAKASKUNTZA PROFESIONALEKO 3. MAILA

Transcript of IKASTETXEA CPM FRANCISCO ESCUDERO MKP …...batuan + baxua), eskema baten gauzatze pertsonala 4...

  • PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA PROGRAMACIÓN DIDÁCTICA

    HELBURUAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

    a) XVIII eta XIX. mendeetako musikaren oinarrizko

    elementu eta prozedura harmonikoak ezagutzea.

    b) Lau ahotsetara idazteko oinarrizko arauak ezagutzea.

    c) Entzumenaren bidez, ikasturtean ikasitako elementu

    harmonikoak eta oinarrizko elementu formalak

    ezagutzea.


    d) Obra edo zati baten diskurtso harmonikoa eta formala

    ulertzea, partitura batetik abiatuta.

    a) Idatzi eskema harmoniko bat honako hautatik abiatuta:

    · egitura harmoniko jakin bat (gradutan edo baxu zifratuan)

    · lerro melodiko jakin batean (goiko edo beheko ahotsean)

    inplizitu dagoen egitura harmonikoa ezagutzea

    b) Obra instrumental txikiak sortzea (obra-gidatik edo

    modu librean).

    c) Entzunalditik lau ahotsetara egitura harmoniko bat

    transkribatzea eta zifratzea.

    d) Oinarrizko elementu formalak eta tonalak ezagutzea,

    obra labur bat entzunda.

    e) Obra edo zati bat ikuspegi formal eta harmonikotik

    aztertzea partitura batetik abiatuta (barne-entzumena).

    EDUKIEN SEKUENTZIA

    · Lehen hiruhilekoa: Tonalitatea eta graduak. Funtzio tonalak eta joera harmonikoak. Ohiko egitura harmonikoak.

    Akorde triada eta 7dun dominantekoa, oinarrizko egoeran. Zifratze amerikarra eta graduen zifratzea. Prozesu

    kadentzialak. Lau ahotsetara idaztea. Akordeen lotura eta idazteko arauak (oinarrizko maila). Joera melodikoak.

    Apaindurazko notak: pasadizoko nota, auzo-nota eta apoiatura (baliabide melodikoak)

    · Bigarren hiruhilekoa: Akorde triada eta 7dun dominantekoaren inbertsioak. Baxu zifratua. Apaindurazko akordeak.

    Akordeen lotura eta idazteko arauak (maila aurreratua). Progresioak eta serieak. Tonalitate homonimoen arteko

    ondorio harmonikoak. Apaindurazko notak: auzo-nota osatu gabea, auzo-nota bikoitza nota errealetik pasa gabe,

    aurrerapena eta atzerapena (baliabide melodikoak).

    · Hirugarren hiruhilekoa: Dominante sekundarioak eta gertuko tonalitateekin duten erlazioa.

    IKASTETXEA CPM FRANCISCO ESCUDERO MKP KODEA 012681

    IKASGAIA HARMONIA-1 MAILA IRAKASKUNTZA PROFESIONALEKO 3. MAILA

  • PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA PROGRAMACIÓN DIDÁCTICA

    METODOLOGIA

    1. ERRUTINA TONALAK: ariketa generikoak (kantuaren bidez) eta berariazkoak (teklatuko tresna baten bidez) egitea

    elementu eta prozedura harmonikoak barneratzeko. Formula melodiko eta harmonikoak, 3#/b arte.

    2. OBREN AZTERKETA: entzumena abiapuntu / partitura abiapuntu. Praktika komunaren (XVIII. eta XIX. mendeak)

    formatu txikiko piezak edo obren zatiak.

    3. IDAZKETAREN APLIKAZIO PRAKTIKOAK 4 AHOTSETARA: pieza edo zati baten eskeleto harmonikoa (3 ahots posizio

    batuan + baxua), eskema baten gauzatze pertsonala 4 ahotsetara SATB pieza edo zati baten azterketatik ateratako

    graduetatik abiatuta. Musika-ideiak sortzea eskemen garapenetik abiatuta (aurreratua). Lerro melodiko bati dagokion

    egitura harmonikoa antzematea (aurreratua).

    4. OBRA TXIKIAK SORTZEA: sorkuntza gidatua / sorkuntza librea (aurreratua)

    · Erreferentzia-testua: Iñigo Peñaren “1. harmonia”

    EBALUAZIO-TRESNAK KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK

    DEIALDI ARRUNTA:

    · PROBAK:………………………………………………………………………

    - Baxu zifratua (gehienezko nota: 6) edo baxu-soprano

    konbinatua:............................................................................

    - Azterketa harmoniko-formala:………………………………….

    - Entzunalditik elementu harmoniko eta formalak

    ezagutzea…………………………………………………………………………..

    · LANAK:…………………………………………………………………………..

    . KLASEKO EGUNEROKOA:………………………………………………..

    EZOHIKO DEIALDIA:

    · GUTXIENEKOEN PROBA: 4 ahotsetara SATB baxu zifratu

    bat egitea (ordu 1) eta obra edo pasarte bat aztertzea

    (ordu 1).

    DEAILDI ARRUNTA:

    %60

    ……..%40

    ……..%40

    ……..%20

    %30

    %10

    EZOHIKO* DEIALDIA:

    Baxu zifratua: %50

    Analisia: %50

    *gehienezko kalifikazioa: 5

    EBALUAZIOAREN ONDORIOAK

    • EBALUAZIO JARRAIOA GALDU DUTEN ikasleak: PROBAK eginez bakarrik ebaluatuko dira (baxu zifratua, azterketa harmoniko-formala eta elementu harmoniko eta formalak entzumenetik ezagutzea). Proba horiek azken ebaluazioko saioa baino 2 aste lehenago eginen dira, gutxi gorabehera.

    • Ohiko ebaluazioan (azken kalifikazioa) kalifikazio negatiboa duten ikasleek EZOHIKO DEIALDIA dute, eta bertan GUTXIENEKOEN PROBA (baxu zifratua eta azterketa harmoniko-formala) gainditu beharko dute. Deialdia ekainaren erdialdean eginen da.

    • Irakasgaia gainditu gabe kurtsoz pasatzen diren ikasleek bi bidetatik errekuperatu ahal izango dute: GUTXIENEKOEN PROBA baten bidez (hurrengo ikasturteko edozein ebaluaziotan) edo automatikoki, HARMONIA-IIko (4. maila) hiruhileko bat gainditu ondoren.

    OHARRAK

  • PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA PROGRAMACIÓN DIDÁCTICA

    HELBURUAK EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

    a) Musika tonalaren alderdi klasikoko elementu eta

    prozedura harmoniko ohikoenak ezagutzea.

    b) Lau ahotsetara idazteko oinarrizko arauak ezagutzea.

    c) Entzumenaren bidez, ikasturtean ikasitako elementu

    harmonikoak eta oinarrizko elementu formalak

    ezagutzea.


    d) Obra edo zati baten diskurtso harmonikoa eta formala

    ulertzea, partitura batetik abiatuta.

    a) Idatzi eskema harmoniko bat honako hautatik abiatuta:

    · egitura harmoniko jakin bat (gradutan edo baxu zifratuan)

    · lerro melodiko jakin batean (goiko edo beheko ahotsean)

    inplizitu dagoen egitura harmonikoa ezagutzea

    b) Obra instrumental txikiak sortzea (obra-gidatik edo

    modu librean).

    c) Entzunalditik lau ahotsetara egitura harmoniko bat

    transkribatzea eta zifratzea.

    d) Oinarrizko elementu formalak eta tonalak ezagutzea,

    obra labur bat entzunda.

    e) Obra edo zati bat ikuspegi formal eta harmonikotik

    aztertzea partitura batetik abiatuta (barne-entzumena).

    EDUKIEN SEKUENTZIA

    · Lehen hiruhilekoa: Aurreko ikasturteko edukien errepasoa. 7dun akordea. 7dun akorde motak eta graduekin duten

    erlazioa. 7dun Dominantekoaren ebazpen bereziak eta funtzio dominantea duten gainerako akordeetan duen eragina.

    9dun Dominantekoak. Funtzio Dominantea eta haren berezitasunak. Akordeen arteko erlazioa. Apaindurazko akorde

    tipikoak prozesu kadentzialetan. Nota pedala. Baliabide harmonikoak nota pedal batean. I-ren pedala eta V-ren pedala.

    · Bigarren hiruhilekoa: Modulazioa. Erregionalizazio kontzeptua. Modulazioa gertuko tonalitatetara. Unitate formal

    berean modulatzeko teknikak. Modulazio diatonikoa (akorde komun bidez). Modulazio kromatikoa. Unitate formala

    aldatzearen bidezko modulazioa. Modulazioa zenbait testuinguru formaletan (modulazioa bigarren gaira, modulazioa

    garapenean...). Subdominante sekundarioak.

    · Hirugarren hiruhilekoa: Akorde alteratuak (hastapena). 6dun Napoliarra eta akorde Napoliarra. 6dun gehituko

    akordeak. Dominante funtzioa duten akordeetan 5duna aldatzea. Triada gehitua. Joera melodikoak testuinguru

    harmoniko-tonalaren ondorioz.

    IKASTETXEA CPM FRANCISCO ESCUDERO MKP KODEA 012681

    IKASGAIA HARMONIA-II MAILA IRAKASKUNTZA PROFESIONALEKO 4. MAILA

  • PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA PROGRAMACIÓN DIDÁCTICA

    METODOLOGIA

    1. ERRUTINA TONALAK: ariketa generikoak (kantuaren bidez) eta berariazkoak (teklatuko tresna baten bidez) egitea

    elementu eta prozedura harmonikoak barneratzeko. Formula melodiko eta harmonikoak, 4#/b arteko tonalitate maior

    eta minorretan.

    2. OBREN AZTERKETA: entzumena abiapuntu / partitura abiapuntu. Praktika komunaren (XVIII. eta XIX. mendeak)

    formatu txikiko piezak edo obren zatiak eta Errenazimentuko eta XX. Mendeko adibide musikal txikiak.

    3. IDAZKETAREN APLIKAZIO PRAKTIKOAK 4 AHOTSETARA: pieza edo zati baten eskeleto harmonikoa (3 ahots posizio

    batuan + baxua), eskema baten gauzatze pertsonala 4 ahotsetara SATB pieza edo zati baten azterketatik ateratako

    graduetatik abiatuta. Musika-ideiak sortzea eskemen garapenetik abiatuta (aurreratua). Lerro melodiko bati dagokion

    egitura harmonikoa antzematea (aurreratua).

    4. OBRA TXIKIAK SORTZEA: sorkuntza gidatua / sorkuntza librea (aurreratua)

    · Erreferentzia-testua: Iñigo Peñaren “Harmonia-2”

    EBALUAZIO-TRESNAK KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK

    DEIALDI ARRUNTA:

    · PROBAK:………………………………………………………………………

    - Baxu zifratua (gehienezko nota: 6) edo baxu-soprano

    konbinatua:............................................................................

    - Azterketa harmoniko-formala:………………………………….

    - Entzunalditik elementu harmoniko eta formalak

    ezagutzea…………………………………………………………………………..

    · LANAK:…………………………………………………………………………..

    . KLASEKO EGUNEROKOA:………………………………………………..

    EZOHIKO DEIALDIA:

    · GUTXIENEKOEN PROBA: 4 ahotsetara SATB baxu zifratu

    bat egitea (ordu 1) eta obra edo pasarte bat aztertzea

    (ordu 1).

    DEAILDI ARRUNTA:

    %60

    ……..%40

    ……..%40

    ……..%20

    %30

    %10

    EZOHIKO* DEIALDIA:

    Baxu zifratua: %50

    Analisia: %50

    *gehienezko kalifikazioa: 5

    EBALUAZIOAREN ONDORIOAK

    • EBALUAZIO JARRAIA GALDU DUTEN ikasleak: PROBAK eginez bakarrik ebaluatuko dira (baxu zifratua, azterketa harmoniko-formala eta elementu harmoniko eta formalak entzumenetik ezagutzea). Proba horiek azken ebaluazioko saioa baino 2 aste lehenago eginen dira, gutxi gorabehera.

    • Ohiko ebaluazioan (azken kalifikazioa) kalifikazio negatiboa duten ikasleek EZOHIKO DEIALDIA dute, eta bertan GUTXIENEKOEN PROBA (baxu zifratua eta azterketa harmoniko-formala) gainditu beharko dute. Deialdia ekainaren erdialdean eginen da.

    • Irakasgaia gainditu gabe kurtsoz pasatzen diren ikasleek GUTXIENEKOEN PROBA baten bidez errekuperatu ahalko dute (hurrengo ikasturteko edozein ebaluaziotan).

    OHARRAK

  • 2019-20 harm-1_prog-eus.pdf (p.1-2)2019-20 harm-2_prog-eus.pdf (p.3-4)Harmonia mistoa 1.pdf (p.5-14)Harmonia mistoa 2.pdf (p.15-26)