Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio...

10
Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea: código: 010513 etapa: etapa: DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA zikloa/maila: ciclo/nivel: 4. DBH arloa/irakasgaia: área / materia: MATEMATIKA IRAKASKUNTZA AKADEMIKOETARA BIDERATUTA osatutako arloak/irakasgaiak áreas/materias integradas diziplina barruko oinarrizko konpetentzia elkartuak competencias disciplinares básicas asociadas Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia Matematikarako konpetentzia Zientziarako konpetentzia Teknologiarako konpetentzia irakasleak: profesorado: Sergio Olivera ikasturtea: curso: 2019-2020 Zeharkako konpetentziak / Competencias transversales: 1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia 2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia 3. Elkarbizitzarako konpetentzia 4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia 5. Izaten ikasteko konpetentzia Helburuak Objetivos Ebaluazio-irizpideak Criterios de evaluación 1.- Banaka edo taldean, eguneroko bizitzatik ateratako problemak, beste zientzia batzuetakoak edo matematikoak planteatzea eta ebaztea, zenbait estrategia aukeratzea eta erabiltzea, ebazpen-prozesua justifikatzea, emaitzak interpretatzea eta egoera berrietan aplikatzea, gizarte-ingurunean modu eraginkorragoan jardun ahal izateko. 2.- Matematikako ezagutza aplikatzea eguneroko bizitzako gertaerei eta egoerei buruzko informazioak eta mezuak ulertzeko, balioesteko, sortzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetan erabilgarriak direla jakitea 1.- Zenbaki oso, zatiki, zenbaki hamartar eta ehuneko errazen kalkuluak egitea, propietate garrantzitsuenak erabiliz, eta erantzun zehatza edo hurbildua behar den erabakitzea, eta kalkulatzeko modurik egokiena (buruzkoa, arkatza eta papera, kalkulagailua) segurtasunez aplikatzea. 2.- Zenbaki osoen, hamartarren eta zatikien arteko oinarrizko eragiketak (berreketak eta erro karratua barne) egin beharreko problemak ebaztea, kalkuluak egiteko baliabide egokienak erabiliz, eta emaitza testuinguruari nola egokitzen zaion balioestea. 3.- Zenbakizko proportzionaltasuneko eta

Transcript of Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio...

Page 1: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso

ikastetxea:

centro: ZABALGANA BHI

kodea:

código: 010513

etapa:

etapa:

DERRIGORREZKO BIGARREN

HEZKUNTZA

zikloa/maila:

ciclo/nivel: 4. DBH

arloa/irakasgaia:

área / materia: MATEMATIKA IRAKASKUNTZA AKADEMIKOETARA BIDERATUTA

osatutako arloak/irakasgaiak

áreas/materias integradas

diziplina barruko oinarrizko

konpetentzia elkartuak

competencias disciplinares

básicas asociadas

Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia

Matematikarako konpetentzia

Zientziarako konpetentzia

Teknologiarako konpetentzia

irakasleak:

profesorado: Sergio Olivera

ikasturtea:

curso: 2019-2020

Zeharkako konpetentziak / Competencias transversales:

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

5. Izaten ikasteko konpetentzia

Helburuak

Objetivos

Ebaluazio-irizpideak

Criterios de evaluación

1.- Banaka edo taldean, eguneroko bizitzatik

ateratako problemak, beste zientzia batzuetakoak

edo matematikoak planteatzea eta ebaztea,

zenbait estrategia aukeratzea eta erabiltzea,

ebazpen-prozesua justifikatzea, emaitzak

interpretatzea eta egoera berrietan aplikatzea,

gizarte-ingurunean modu eraginkorragoan jardun

ahal izateko.

2.- Matematikako ezagutza aplikatzea eguneroko

bizitzako gertaerei eta egoerei buruzko

informazioak eta mezuak ulertzeko, balioesteko,

sortzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetan

erabilgarriak direla jakitea

1.- Zenbaki oso, zatiki, zenbaki hamartar eta

ehuneko errazen kalkuluak egitea, propietate

garrantzitsuenak erabiliz, eta erantzun zehatza edo

hurbildua behar den erabakitzea, eta kalkulatzeko

modurik egokiena (buruzkoa, arkatza eta papera,

kalkulagailua) segurtasunez aplikatzea.

2.- Zenbaki osoen, hamartarren eta zatikien arteko

oinarrizko eragiketak (berreketak eta erro karratua

barne) egin beharreko problemak ebaztea,

kalkuluak egiteko baliabide egokienak erabiliz, eta

emaitza testuinguruari nola egokitzen zaion

balioestea.

3.- Zenbakizko proportzionaltasuneko eta

Page 2: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

3.- Natura eta kultura-inguruneko forma

geometrikoak identifikatzea, errealitatea

deskribatzea elementuen, erlazioen eta

propietateen ezagutza erabiliz eta ezagutza

geometrikoak aplikatzea inguruan dugun mundu

fisikoa ulertzeko, analizatzeko, eta hari buruzko

problemak ebazteko.

4.- Kalkuluak eta iritzirako kalkuluak (zenbakizkoak,

metrikoak, etab.) segurtasunez eta konfiantzaz

egitea egoera bakoitzean prozedura egokienak

erabiliz (buruzko kalkulua, idatzia, kalkulagailua…)

bizitzako egoerak interpretatzeko eta balioesteko,

emaitzak sistematikoki berrikusiz.

5.- Beren adinerako egokiak diren hizkuntza

arrunteko eta hizkuntza matematikoko

elementuak (zenbakiak, taulak, grafikoak, irudiak)

erabiliz, arrazoitzea, argudiatzea, emaitzak eta

ondorioak argi eta garbi koherentziaz justifikatzea

eta aurkeztea.

6.- Informazioaren eta komunikazioaren

teknologiak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.)

behar bezala erabiltzea kalkuluak egiteko,

denetariko informazioak bilatzeko, tratatzeko,

modelatzeko eta adierazteko, baita matematika

ikasten laguntzeko ere.

7.- Matematika kulturaren parte dela balioestea,

hura erabiliz gozatzea, matematikako jardueraren

moduen eta jarreren balioa bereiztea, eta

eskuratutako matematikako konpetentziak

aplikatzea, zenbait fenomeno sozial analizatzeko

eta balioesteko; esate baterako, kultura

aniztasuna, ingurumena errespetatzea, osasuna,

kontsumoa, genero-berdintasuna edo bizikidetza

baketsua.

proportzionaltasun geometrikoko erlazioak

identifikatzea, eta proportzionaltasunarekin

lotutako eguneroko bizitzako egoerak ebazteko

erabiltzea.

4.- Hizkuntza aljebraikoa erabiltzea eguneroko

bizitzako problemak ebazteko, bigarren mailako

ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen

sistemak planteatuz eta ebatziz.

5.- Espazioen eta objektuen luzerak, azalerak eta

bolumenak planteatutako egoerarako egokia den

zehaztasunez iritzira kalkulatzea eta kalkulatzea,

iritzirako kalkuluaren edo kalkuluaren emaitza

unitaterik egokienean adieraztea, eta neurketa-

prozesuak ulertzea eta inguruko problemen

ebazpenetan aplikatzea.

6.- Taula baten, grafiko baten, adierazpen

aljebraiko baten edo enuntziatu baten bidez

adierazitako erlazio funtzional sinpleak

interpretatzea, haietatik balioak lortzea eta

aztertutako fenomenoaren ondorioak ateratzea.

7.- Funtzio linealak eta afinak denetariko

testuinguruetan bereiztea, adieraztea eta

aztertzea, eta ezagutza hori problemak ebazteko

erabiltzea.

8.- Populazio estatistiko bati buruzko datuak

biltzea, antolatzea eta adieraztea, metodo

estatistiko eta tresna teknologiko egokiak erabiliz,

eta alderdi nabarmenenak analizatzea.

9.- Gertaera baten probabilitateari buruzko

iragarpenak egitea, aurrez enpirikoki edo kasu

errazak aztertuz lortutako informazioa abiapuntu

hartuta.

10.- Problemak ebaztea modelo heuristiko bat

erabiliz: enuntziatua aztertuz, estrategia egokiak

aukeratuz (saiakuntza-errorea, problema errazago

bat ebaztea, problema problema txikiagotan

banatzea, eskema bat marraztea, etab.) beharrezko

Page 3: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

kalkuluak eginez, lortutako emaitza egiaztatuz, eta,

norberaren mailarako egokia den hizkuntza

matematikoa erabiliz, ebazpenean zer prozesuri

jarraitu zaion adieraziz.

11.- Jarduera matematikoarekin lotutako jarrerak

sistematikoki balioestea eta erabiltzea; esate

baterako, jakin-mina, pertseberantzia eta

norberaren ahalmenetan konfiantza izatea, ordena

eta berrikuspen sistematikoa. Halaber, lan-taldean

integratzea, besteen iritziak ikasketa-iturri gisa

errespetatuz eta balioetsiz, eta helburu komun bat

lortzeko lankidetzan aritzea.

Edukien sekuentzia

Secuencia de contenidos

1. EBALUAZIOA ✔ Zenbaki errealak ✔ Polinomioak eta frakzio aljebraikoak

2. EBALUAZIOA

✔ Ekuazioak eta sistemak ✔ Inekuazioak eta inekuazio sistemak ✔ Funtzioak. Ezaugarriak eta oinarrizko funtzioak

3. EBALUAZIOA

✔ Geometria analitikoa ✔ Trigonometria ✔ Estatistika eta probabilitatea

PROIEKTUA: II ERANSKINA

✓ Fenomeno bati buruzko hainbat datu jaso ditugu. Gure helburua izango da tamaina

desderdinetako laginak zoriz hartzea populazioaren eta lagineen estatistikoak alderatzeko.

Horretarako datuak kalkulu-orri baten bitartez kudeatuko ditugu.

Metodologia

Metodología

✔ Ikasketa prozesu aktiboa bultzatzea: burua erabiltzea, egiten ikastea, errespetua eta talde lana

mekanismoak garatzea du helburu.

✔ Parte-hartzailea izatea: ikaste prozesua modu egokian burutu dadin ezinbestekoa da ikasle bera

prozesuaren protagonista izatea.

✔ Ikaskuntza esanguratsua bultzatzea: ikasleak ezagutzen dituen edukiak jabeturik, informazio berria

antolatzea.

Page 4: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

✔ Planteamendu globalizatzailea jarraitzea: ardatz bat aukeratu eta haren inguruan helburuak,

edukiak eta jarduerak antolatuz.

✔ Motibatzailea izatea: ikasleen motibazioa pizten duten jarduerak proposatzen duena.

✔ Ikasleen auto-estimaren bultzatzailea, ikaslearen lorpenak azpimarratuz.

✔ Informazio iturri desberdinak erabiltzea.

✔ Zalantzak argitu. Elkarrizketa pertsonalak. Ikaslea bideratu eta aholkatu. Autoebaluazioa ematen

duen on-line motako buruketak eta ariketak proposatu.

Baliabideak

Recursos

BALIABIDEAK

Anaya liburua

Ariketen fotokopiak

Arbela – Arbela digitala.

Kalkulagailua

Irudiak eta gorputz geometrikoak

BALIABIDE DIGITALAK

Liburu digitala: Anaya-Haritza DBH 4

GeoGebra

Youtube

Moodle

✔ http://www.juntadeandalucia.es/educacion/permanente/materiales/

✔ http://recursostic.educacion.es/descartes/web/

✔ http://recursostic.educacion.es/descartes/web/edad.html

✔ http://recursostic.educacion.es/gauss/proc/

✔ https://intef.es/

✔ https://www.geogebra.org

KONPETENTZIA DIGITALA: Konpetentzia hau lortu den ikusteko ikasleak Classroom, Moodle, Gmaila eta

Drive erabiltzean dauzkaten gaitasunak neurtuko dira.

Baliabideak

Ebaluazio-tresnak

Instrumentos de evaluación

Idatzizko froga objektiboak

Jarreraren ebaluaziorako errubrikak:

- Taldeko lana ebaluatzeko errubrika.

- Portaera ebaluatzeko errubrika.

- Koadernoa ebaluatzeko errubrika.

Page 5: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

Kalifikazio - irizpideak

Criterios de calificación

Idatzizko froga objektiboak: % 70

Jarrera: % 30

Taldeko lana: % 20

Portaera: %10

Oharrak:

✔ Batez bestekoa egiteko, ebaluazioko atal bakoitzaren (Idatzizko froga objektibo bakoitzaren eta

jarrerako atal bakoitzaren) emaitza 4koa izan behar da gutxienez.

✔ Kasuren batean, hau beteko ez balitz, eta eboluzio positibo bat nabari bazaio, mintegiak atal

honetan malguago jokatzea erabaki dezake.

Boletinetako notak biribildu egingo dira. biribilketa, 50 ehunenetik gora egingo da. (6,45 → 6 ; 6,50 →7).

Froga objektiboetako notak, ez dira biribilduko.

Ebaluazioaren ondoriok

Consecuencias de la evaluación

BERRESKURAPEN SISTEMA:

EBALUAKETAZ EBALUAKETA:

1. eta 2. ebaluazioetako berreskurapena:

✔ Idatzizko froga objektiboak: % 70

Ebaluazio bakoitzaren ondoren, berreskurapen froga idatzi orokorra egingo da. Ebaluazio osoan

emandakoa ebaluatuko delarik. Froga hau, hurrengo ebaluazioaren hasieran egingo da. Jarrera gaindituta

ez badu eta idatzizko froga gainditzen badu, nota gorde egingo zaio baina jarrera gainditu arte ez du

ebaluaketa gaindituta izango.

✔ Jarrera: % 30

Hurrengo ebaluazioko jarreraren atala gainditu beharko da aurreko ebaluazioko jarreraren atala

berreskuratzeko. Ikaslearen eboluzioa kontuan hartzeko, azken balorazioa erabiliko da.

3. ebaluazioko berreskurapena:

3. ebaluaketa berreskuratzeko aukera bakarra ohiko deialdia izango da, eta hurrengo atalean zehaztuta

dator.

Oharrak:

Batez bestekoa egiteko, berreskuratzen den ebaluazioko atal bakoitzaren (Idatzizko froga objektibo

bakoitzaren eta Jarrerako atal bakoitzaren) emaitzak 4koa izan behar du gutxienez.

Kasuren batean, hau beteko ez balitz, eta eboluzio positibo bat nabari bazaio, mintegiak atal honetan

Page 6: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

malguago jokatzea erabaki dezake.

OHIKO DEIALDIA:

Dena gainditu dutenek:

Ebaluazio guztiak gainditu dituen ikasleari, 3. ebaluazioko boletinean agertuko zaion nota, horrela

kalulatuko zaio:

✔ Idatzizko froga (%70): Hiru ebaluazioen batez bestekoa.

✔ Jarrera (%30): Ikaslearen eboluzioa kontuan hartzeko, azken ebaluazioa erabiliko da.

Dena gainditu ez dutenek:

✔ Idatzizko froga objektiboak: % 70

Gainditu ez diren ebaluazioen froga idatzi orokorra. Ebaluazio bakoitzean emandako guztia ebaluatuko

delarik.

✔ Jarrera: % 30

Taldeko lana (% 20): Lan baten bitartez gainditu beharko da. Kasuan kasu erabakiko da zein lan.

Portaera (%10): Lan baten bitartez gainditu beharko da. Kasuan kasu erabakiko da zein lan.

Oharrak:

Batez bestekoa egiteko, berreskuratzen den ebaluazioko atal bakoitzaren (Idatzizko froga objektibo

bakoitzaren eta Jarrerako atal bakoitzaren) emaitzak 4koa izan behar du gutxienez.

Kasuren batean, hau beteko ez balitz, eta eboluzio positibo bat nabari bazaio, mintegiak atal honetan

malguago jokatzea erabaki dezake.

EZOHIKO DEIALDIA:

Kurtso guztia berreskuratu beharko da.

✔ Idatzizko froga objektiboak: % 100

Kurtso guztian emandakoa ebaluatuko da.

KURTSO BUKAERAN ARLOA GAINDITU GABE (PENDIENTEAK):

✔ Ez-ohiko deialdian gainditu ez duten ikasleei udako oporretarako lan bat prestatuko zaie. Lan hori

liburuxka bat izango da ikasturte osoko ariketekin. Udan egin ezkero, hurrengo ikasturteko urrian,

aukera izango dute liburuxka horren gaineko azterketa bat izateko. Gainditu ezkero gainditutzat

emango zaie ikasturte osoa.

Gaindituko ez balute:

✔ Hurrengo ikasturteko 1. eta 2. ebaluazioak gaindituz gero, gainditutzat emango zaie aurreko

ikasturtea.

✔ Aurreko ikasturte osoko azterketa egiteko aukera izango dute:

o Hauspoara etorriz gero, aukera bat urtarrilean eta beste bat maiatzean.

o Hauspoara etorri ezean, aukera bakarra maiatzean.

Page 7: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

II. ERANSKINA

ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTA UNITATE DIDAKTIKO BAT

Arloa: MATEMATIKA

Gaia:Estatistika

Maila: 4 DBH

Saioak:5 SAIO

Proposamenaren justifikazioa: Estatistika ikasten dugunean datu kopurua txikia izaten ohi da,

baina errealitatean, edozein lan estatistikotan datu ugari daude, eta haien kudeaketa eskuz

egitea lan handia izango zen. Beraz, tresna digitalen bat beharko genuke prozesua

automatizatzeko.

Arazo-egoera: Estatistika

A. Testuingurua:Fenomeno bat aztertzen ari bagara, batzuetan, horren ezaugarriaren neurriak edo datuak jasotzen ditugu. Gero tresna estatistikoak erabiliz, datuei buruz zer edo zer esan ahal dugu. Zein da datuen banaketa? Zer baliok ordezkatuko lituzke, nolabait, beste datuak? Ondoriorik atera ahal dugu? Berdin zaigu datu kopurua zein den?

B. Arazoa: Fenomeno bat aztertzen ari gara, eta horren ezaugarri baten hainbat datu neurtu

dira eta datuen batez bestekoa kalkulatzeko eta banaketa adierazteko eskatu digute. Kontua da datu kopurua handia dela, eta kalkuluak kalkulagailuz egitea oso lan handia izango zela; gero, beste tresna batzuk erabili edo sortu beharko genituzke.

C. Xedea:Benetako lan estatistiko bat egiten jakitea, erabili beharreko tresna matematikoak

eta informatikoak menperatuz.

D.Eginkizuna:kalkulu-orri bat erabiliko dugu estatistikoen kalkulua egiteko, baina datu ugari

daudenez, tamaina desberdinetako laginak ateratzea erabaki dugu.

Populazioaren beraren estatistikoak eta laginetatik ateratakoak alderatuko ditugu eta

laginaren tamainaren eragina aztertuko dugu.

Horretaz gain, laginen eta populazioaren banaketak sortuko ditugu

Page 8: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

2 edo 3 ikasleko taldeak sortuko ditugu. Gida-liburu bat emango zaie egin beharreko

pausuekin.

Azkenik, ikasleek lanaren aurkezpena egin beharko dute, izan dituzten arazoak eta oztopoak,

erabili dituzten baliabideak eta atera dituzten ondorioak azalduz.

Oinarrizko konpetentziak:

A.-Oinarrizko zeharkako konpetentziakhorrela definitzen dira: eremu eta egoera

pertsonal, sozial, akademiko eta laboral guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko

behar direnak dira.

● Ikasten ikasteko konpetentzia: ikasketa- eta lan-ohiturak, ikaskuntza estrategiak eta pentsamendu zorrotzaren estrategiak jasotzeko eta beren ikaskuntza era autonomoan antolatzeko.

● Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital edo mediatikoa erabiltzeko konpetentzia. hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa lantzeko eta komunikazio digitala ganoraz erabiltzeko eremu pertsonal, sozial eta akademikoetan.

● Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Elkarbizitzen ikasteko, hau da, denetariko pertsonarteko egoeretan, talde-egoeretan eta komunitate-egoeretan parte hartzeko, entzute aktiboa eta enpatia sustatzeko eta beste pertsonei beren buruari onartzen dizkioten eskubide eta betebehar berdinak aitortzeko.

● Ekiten ikasteko konpetentzia, hau da, beren lana planifikatzen dutenean, hau adorearekin, efikaziarekin, ardurarekin aurrera eramateko ekimena dutela

● Izaten ikasteko konpetentzia, hau da, autorregulatzen ikasteko eta sentimenduei, pentsamenduei eta bizitzako hainbat eremu eta egoeratan gertatzen diren ekintzei buruz gogoeta egiteko.

B.- Oinarrizko diziplina-konpetentziak

● Matematikarako konpetentzia, Jakintza matematikoa aplikatzea bizitzako

premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta

haiei erantzuteko, arloaren berezko pentsamendu- eta adierazpen-moduak eta

tresnak erabilita.

● Zientziarako konpetentzia, zientifikoa modu koherentean, egokian eta

zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta

aplikazio zientifiko- teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat

testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta

bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.

● Teknologiarako konpetentzia, Produktu eta sistema teknologikoak zentzuz

garatzea eta erabiltzea, jakintza teknikoak eta beste adar batzuetakoak

metodikoki eta eraginkortasunez aplikatuta, egoera interesgarriak ulertzeko eta

Page 9: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

konpontzeko eta produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko, eta emaitzen berri

ematea, hobetzeko edo erabakiak arduraz hartzeko prozesuekin jarraitzeko.

● Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, Nork bere burua, bere

taldea eta bere mundua ulertzea, gizarte-zientzien ezaupideak eskuratuz,

kritikoki interpretatuz eta erabiliz, eta haien prozedurak eta metodologiak

baliatzea, bizitzako ohiko egoeretan modu autonomoan jarduteko, herritar gisa,

eta, hartara, gizarte guztiz demokratiko, solidario eta inklusibo bat garatzen

laguntzeko.

Helburu didaktikoak:

● Arrazoiketa eta argudiatzea bide desberdinak erabiltzeko gai izatea

● Lortutako emaitzak interpretatu, adierazi eta komunikatu

● Mota honetako ezagutzak bizitza arruntean erabakiak hartzeko baliagarria dela

ohartzea.

● Datu estatistikoak kudeatzen jakitea.

● Estastikoetatik ateratako informazioa ondo interpretatzea.

● Batez bestekoaren kontzeptua ondo menperatzea.

● Datu-multzo baten banaketa ondo ulertzea

● Laginen erabilera ezagutzea, haietatik ateratako informazioa aztertzen jakitea.

● Lanean lortutako emaitzak eta ondorioak aurkeztea.

Edukiak:

● Datuak, ideiak eta harremanak bilatzeko informazio-iturri desberdinak

erabiltzeko irizpideak.

● Lan pertsonalean ahalegintzea, eginkizunetan jarrera aktiboa eta arduratsua

erakutsiz.

● Talde-lana egiteko eta landutako gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko

arauak

● Talde-lanaren aldeko jarrera izatea, eginkizunetan lankidetzan aritzearen eta

parte hartzearen aldeko jarrerak erakutsiz eta desberdintasunak pertsonekiko

begirunearekin onartuz.

Jardueren sekuentzia:

A. Hasierako fasea:

● Gaia aurkeztu:Lan-taldeetan lanean ikasleek problema-egoeraren aurkezpen bat egingo dute lan-plana adosteko.

● Unitate didaktikoa aurkeztu. Ikasleekin zer ikasiko duten eta zertarako ikasiko duten adostuko da. Beharrezkoa da interakzioak sustatzea, hasi berri den lan unitatearen helburuak hitzez adierazteko eta esplizitatzeko.

B. Garapenaren fasea:

● Ikaskuntza berriak txertatu: Ikasleek ezagutza, esperientzia, informazio eta teknika berriak jasotzea errazten duten jarduerak egin.

● Ikaskuntzak aplikatu eta finkatu: Hasierako arazo-egoerari lotutako datu

garrantzitsuak hautatzeko nahiz lehenesteko eta hasierako hipotesiak balioztatzeko argumentuak egiteko aukera ematen duten jarduerak. Gauzatze-prozesuari buruzko gogoeta eta hitzezko adierazpena sustatzen duten

Page 10: Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica ... · Ikasturteko programazio didaktikoa Programación didáctica anual de curso ikastetxea: centro: ZABALGANA BHI kodea:

jarduerak.

C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea:

● Ikasitakoa aplikatzea eta komunikatzea: Integratzeko jarduerak, erlazioen ezarpena eta planteatutako egoeraren interpretazio globala. Egindako lanaren emaitzak eta ondorioak komunikatzeko jarduerak egin.

D. Orokortzea eta transferentzia:

Fase honetan, antzeko egoeretan erabil daitekeena jakintza zehatza, orokortu egingo da.

Ebaluazioa

A. Adierazleak:

● Unitate didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna hezkuntza-sistemarako ezarritakoarekiko.

● Unitate didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna ikastetxeak Ikastetxeko Curriculum Proiektuan eta Programazio didaktikoan ezarritakoarekiko

● Unitate didaktikoaren egiturak eta osagaiek duten koherentzia eta egokitasuna konpetentzien araberako hezkuntza-ikuspegiarekiko.

● Metodologiak duen koherentzia eta egokitasuna konpetentzien araberako

hezkuntzaren ikuspegiarekiko.

B. Tresnak:

● Behaketak

● Autoebaluazioa

● Koebaluazioa