IKT BLOGGAK

21
Materiala aztertzeko URL Helbidea: http://unitateak.mukusulubalhi.net/konpetentzia/konpetentziaaurkibidea.html Erakundea: Eusko jaurlaritza (Eskola 2.0 proiektua) Lehen Hezkuntzako Unitate Didaktikoa Gaitasun Digitala Deskripzioa Eusko jaurlaritzak egindako Lehen hezkuntzako unitate didaktiko da eta Eskola 2.0 proiektuarekin zerikusia duen web orria da. Gaitasun digitalari buruz hitz egiten du, hau da, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat egindago web orria da, 3.zikloko ikasleentzat hain zuzen ere. Orri honetan gaitasun digitalari buruzko informazioa agertzen da. Hori ez ezik, gaitasun digitalaren barruan aurkitu ditzakegun hainbat gauza, hala nola, posta-kontua, Google Doscs, Wikia, Glosterra ... eta horrelakoak egiten eta irakasten saiatzen da horri hau. Hau guztia esanda, esan dezakegu 3.zikloko ikasleentzat dagoela zuzenduta honako web orria. Hala ere, irakasleak bertatik irakatsi ahal dute edo teknologia berriak ondo kontrolatzen ez duten gurasoek eta irakasleek ere erabili ditzakete honako orrialdea. Diseinua Lehen Hezkuntzako harrentzat izanda, informazioa eta loturak ondo ordenaturik egon behar dira eta orri hau ondo antolaturik dago. Izan ere, haurrentzako moldatutako web orria da. Beraz, erraz erabili daiteke. Beste aldetik, oso orrialde atsegina da ikusten duzun momentutik. Kolore biziak eta irudiz betetakoa delako eta horrek ikasleentzat onuragarria da. Horrela, ikasleen atentzioa bultzatzen da. Dena kolore pobres eginda egongo bazen, irudirik gabe eta letrak besterik ez baduten ikusten, ez dute interesarik jarriko. Web orri guztuetan bezala, izenburua du. Bere ezkerradean, erakundearen eta priketuaren irudiak ikus ditzakegu eta horren bekaldean orriaren izenburua berriro. Leku berean baina beherago, aurkibide antzeko bat agertzen da hainbat izenekin: Gaitasun digitala, beste unitateak, gida didaktikoak ... Bakoitzaren gainean klikatzen badugu, beste izen batzuk agertuko dira ea horrek errazari egingo du bilatu nahi dugun informazioaren inguruan. Orrialdearen erdian, aurkibidea dago Gaitasun digitalaren aurkibidea hain zuzen ere, web orriaren gai nagusia delako.

description

 

Transcript of IKT BLOGGAK

Page 1: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko

URL Helbidea: http://unitateak.mukusulubalhi.net/konpetentzia/konpetentziaaurkibidea.html

Erakundea: Eusko jaurlaritza (Eskola 2.0 proiektua)

Lehen Hezkuntzako Unitate Didaktikoa – Gaitasun Digitala

Deskripzioa

Eusko jaurlaritzak egindako Lehen hezkuntzako unitate didaktiko da eta Eskola 2.0 proiektuarekin

zerikusia duen web orria da. Gaitasun digitalari buruz hitz egiten du, hau da, Lehen Hezkuntzako

ikasleentzat egindago web orria da, 3.zikloko ikasleentzat hain zuzen ere. Orri honetan gaitasun

digitalari buruzko informazioa agertzen da. Hori ez ezik, gaitasun digitalaren barruan aurkitu

ditzakegun hainbat gauza, hala nola, posta-kontua, Google Doscs, Wikia, Glosterra ... eta

horrelakoak egiten eta irakasten saiatzen da horri hau.

Hau guztia esanda, esan dezakegu 3.zikloko ikasleentzat dagoela zuzenduta honako web orria.

Hala ere, irakasleak bertatik irakatsi ahal dute edo teknologia berriak ondo kontrolatzen ez duten

gurasoek eta irakasleek ere erabili ditzakete honako orrialdea.

Diseinua

Lehen Hezkuntzako harrentzat izanda, informazioa eta loturak ondo ordenaturik egon behar dira

eta orri hau ondo antolaturik dago. Izan ere, haurrentzako moldatutako web orria da. Beraz, erraz

erabili daiteke. Beste aldetik, oso orrialde atsegina da ikusten duzun momentutik. Kolore biziak

eta irudiz betetakoa delako eta horrek ikasleentzat onuragarria da. Horrela, ikasleen atentzioa

bultzatzen da. Dena kolore pobres eginda egongo bazen, irudirik gabe eta letrak besterik ez

baduten ikusten, ez dute interesarik jarriko.

Web orri guztuetan bezala, izenburua du. Bere ezkerradean, erakundearen eta priketuaren

irudiak ikus ditzakegu eta horren bekaldean orriaren izenburua berriro. Leku berean baina

beherago, aurkibide antzeko bat agertzen da hainbat izenekin: Gaitasun digitala, beste unitateak,

gida didaktikoak ... Bakoitzaren gainean klikatzen badugu, beste izen batzuk agertuko dira ea

horrek errazari egingo du bilatu nahi dugun informazioaren inguruan.

Orrialdearen erdian, aurkibidea dago Gaitasun digitalaren aurkibidea hain zuzen ere, web orriaren

gai nagusia delako.

Page 2: IKT BLOGGAK

Edukia

Web orri honek eskaitzen dituen edukiak eta loturak oso interesgarriak dira. Baina Gaitasun

digitala garatzeko ez ezik, beste hainbat eduki lantzen dira:

- Datuen Bilketa

- Datuak jaso eta sailkatu

- Informazioa soporte digitalean aurzkeztu

- Informazioa besteei azaldu

- Euskal Herriko geografia

- Herri kirolak

- Lokomozio-aparatua

- Giza ugalketa

- Nerbio-sistema

- Eskola-jesarpena

- Kirola eta osasuna

Helburu didaktiko bat du eta hauexek dira orokorrean lortu nahi diren helburuak:

1.- Ikasleengan internetik gabitzeko gaitasuna garatzea.

2.- Iturri desberdinetako informazioa jaso eta aukeratu eta sailkatzen ikastea.

3.- Pentsamendu kritikoa garatzea.

4.- Ikasketa kooperatiboa garatzea.

5.- Informazioa aktiboki eraldatu.

6.- Ikaslearen sormena garatzea.

7.- Talde lana egiten denean iritzia ematea eta informazioa bilatzeko edo laguntzeko eskatzeko

egin behar diren pausuak ematen jakitea.

8.- Aplikazio informatiko errezak erabiltzerakoan autonomoa izatea.

9.- besteei ideak eta kontzeptuak trnsmititzeko gai izatea.

Bestetik, esan beharra dago hainbat gaitasun lantzen dia Web orrialde honen laguntzaz,

hezkuntzako oinarrizko 8 gaitasuna lantzen direla.

Honako hau, informatika arloan erabiliko nuke. Izan ere, gaitasun digitalari buruzko informazioa

jaso daiteke eta horrek lantzeko informatikan arloan izango zen komenagarria. Mundu hau

digitalizaturik dago eta gure haurrak mundu honetan sartu behar ditugu. Horregatik, Eusko

Jarlaritzak osatutako orrialde hau oso komenagarria eta lagungarria da ikasleei laguntzeko eta

irakasteko.

Hala ere, orrialde honetan badaude matematikak, biologia, geografia, geologia ... etab lantzeko

eduki oso interesgarriak, dibertigarriak eta entretenigarriak. Izan ere, eduki asko jokuen bidez

lantzen dira.

Page 3: IKT BLOGGAK

Elementu teknikoak

Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna, oso erraza delako bertatik bilatzea eta arakatzea.

Nahiko arina da, loturak azkar kargatzen dira, segunduak bakarrik irauten du. Beste aldetik,

grafiko eta irudiei dagokionez, oso bizkor agertzen dira, momentuan hain zuzen. Beraz, web

orrialde hau arina izatea onuragarria da. Izan ere, ikasleak ia ez dute patzientziarik nahiz eta

minutu bat luzatu azkar haserretzen dira.

Fidagarritasuna

Orrialdearen egilea identifitazen da. Gure kasuan, erakundea, Eusko Jaurlaritza. Orrialde hau

erabili daiteke, edukiek eta loturek gaurkotasuna dutelako eta Eskola 2.0 proiektua urte gutx

daramalako ikastetxeen barruan.

Iruzkin kritikoa

Hau guztia laburbilduta, esan dezaket, ikaslelan erabil daiteken web orrialdea dela. Ia ikastetxe

guztietan Eskola 2.0 proiektua daramate aurrera eta honako orrialdeak erabiltzea onuragarria da,

batez ere ikasleentzako.

Erraz erabiltzen den orrialdea da. 3.zikloko ikasleek arin ikasiko dute honen laguntzaz eta mundu

digitalizatu honetan aurreraka handia egingo dute. Beste aldetik, edozein eskolan bezala, helburu

didaktikoa du eta edukiak eta oinarrizko 8 gaitasunak lantzen dira. Horren ondorioz, hau ikusita

nire aburuz komenagarria da honako orrialde hau erabiltzea. Klasean dauden arloak eta edukiak

jorratu ez ezik, orrialde honek lagunduko die gure ikasleei haien kezkuntza eta ikaskuntza maila

hobetzen eta haien interesa eta lan egiteko gogo hori pizten ere lagunduko du. Izan ere, ikasleek

ordenagailuak dituztenean gogorrago eta gogo handiagoarekin lan egiten dute.

Ikaslearen izena eta abizenak: Angela Ruiz Barredo

Page 4: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko

URL Helbidea: www.papelesducacion.es/docshtm/numeros/dos/pdf/2_temas02.pdf

SEDO

Papeles de educación

Deskripzioa

SEDOk osatutako orrialde da. Bere izena, Papeles de educación da. Bertan, orrialde

garrantzitsuenak agertzen dira segun eta zein informazio nahi duzun. Izan ere, orrialde honetan

loturak eta fitxa laguntzaileak besterik ez dira agertzen. Loturak hauek dira:

- Umeentzako jokoak

- Konpetentziak

- Haur hezkuntzako kurtsoa

- Hezkuntzarako aplikazioak

- Hezkuntza online

- Hezkuntza internetetik

- Hezkuntza distantzia

- Haurrentzako paretentzako papera

- Hezkuntzako idazkaritza

- Heziketa kurtsoak

Lutura bakoitzeko, bost orri laguntzaileak agertzen dira. Beraz, orrialde hau haur, gazte eta

helduentzat zuzenduta dago.

Diseinua

Informazioa eta loturak ondo loturik daude. Segun eta zein nolako informazio jaso nahi duzun

erraz bilatu daiteke, haur batek erabiltzeko erreza da. Gainera, orrialde laguntzaile horiek

klikatzean, beste leiho bat irekitzen da beste web orri batera eramateko.

Bi kolore ezberdin baino ez ditu orrialde honek, horregatik ez da hain atsegina ikusteko. Gainera,

oso kolore pobreak eta ilunak erabiltzen dira. Ez du inolako irudirik ezta marrazkirik. Hortaz,

umeek ez dute inolako interesik jarriko.

Edukia

Eskaintzen diren edukiak ez dira hain interesgarriak eta guztiz gutxiago lehen hezkuntzako

ikasleentzat. Izan ere, agertzen diren edukiak ez dira adin horretako haurrentzat balio, bakarrik

umeentzat agertzen diren jokoak eta horrek ez du helburu didaktikorik, ez ditu edukiak jorratzen

ezta oinarrizko gaitasunak lantzen. Honen ondorioz, ez dut uste hezkuntzan erabil daiteken

orrialdea denik.

Hala ere, orrialde hau lagungarri izan daiteke gazte eta helduentzako. Bertan agertzen baitira

egin daitezken kurtso ezberdinak eta hori baliogarria da haien etorkizunerako.

Page 5: IKT BLOGGAK

Elementu teknikoak

Nahiz eta umeentzako orrialde ez izan, berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna. Horiz ez

ezik, arin kargatzen ditu orrialdeak. Beraz, orrialdea interesik eduki ez arren pertsona

batzuentzat, gainetik ikusteko baliogarria da.

Fidagarritasuna

Identifikatzailea agertzen da: SEDO, baina erakunde edo web gune honek saldu nahi du

aztertutako orrialde hau.

Iruzkin kritikoa

Hau guztia ikusita, esan dezaket, nire ustez baliogarria ez den orrialdea dela. Lehen hezkuntzako

gradua egiten ari naiz eta pentsatzen dut orrialdea ez dela egokia Lehen hezkuntzako

ikasleentzat. Izan ere, haurrentzat agertzen dena jokoak dira eta horiek ez dute hezkuntza eta

ikaskuntza maila bermatzen.

Ikasleentzat baliogarri diren orrialdeak, helburu didaktikoak izan behar ditu. Beti zerbait berria

ikasi behar dute. Edukiak jorratu behar dituzte eta klasean ematen dena teknologia berrietatik

landu behar dituzte. Bestela, teknologia jokoekin eta sare sozialekin besterik ez dituzte lotuko eta

gure helburua da, gure ikasleei irakastea teknologiak beste gauzetarako ere balio dutela

barneratzea. Klasean edo eskolan egiten diren gauza guztiak teknologia berrien bidez landu

ditzakegu eta horrela, haien interesa eta gogoa piztu daiteke eta lan egiteko grina hori handitu

daiteke.

Ikaslearen izena eta abizenak: Angela Ruiz Barredo

Page 6: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko

URL helbidea: http://www.saresozialak.net/

Datu osagarriak:

SareSozialak.net

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako egitasmoa

Deskripzioa

Web orri honetan sare sozialei buruz hitz egiten da, eta nerabeei zuzenduta dago, batez ere 14

eta 25 urte bitarteko nerabe eta gazteei. Bertan sare sozialetan nola murgildu gaitezen azaltzen

du, eta horretarako hainbat aholku eskaintzen ditu bideo moduan. Bideo horietan sare sozialek

eskaintzen dituzten aukera guztiak azaltzen dituzte eta horiek nola erabili ahal diren modu

aproposean, baita zer nolako egoeren aurrean aurkitu ahal izan dugun edo zer nolako arazoak

izan ahal ditugun.

Web orri honetan adieraziko informazio oso baliogarria da, nerabeek sare sozialen aurrean zer

nolako joera eta jarrera izan behar duten irakasten duelako. Horrekin batera mota horietako

sareetan murgiltzen sortu ahal diren arriskuak ere azaltzen dira, eta horietaz kontziente izatea

eskatzen du. Azkenik, glosario izeneko toki bat dago, non internet-arekin zerikusia duten

kontzeptuak eta hitzak agertzen diren eta horien definizioa eta azalpena agertzen den. Gazteek

internet- eta sare sozialei buruz gehiago jakiteko.

Diseinua

Web orriaren diseinuari dagokionez, aztertu nahi diren gaiak argi agertzen dira. Lehenengoz web

orriaren sarrera aurki ditzakegu, eta bertan tokiaren deskribapena irakurri dezakegu. Gero,

nerabeei bideratutako aholku animatuak ikusteko aukera dugu, non sare sozialetan murgiltzeko

aholkuak azaltzen diren. Sare sozialean dauden arriskuak aztertzeko ere toki bat dago, eta

horrekin lotuta baina modu bakarrean aztertuta, interneten modu seguruan ibiltzeko hainbat

aholku azaltzen dira. Azkenik, internet eta sare sozialekin zerikusia duten kontzeptuen esanahia

eta deskribapena agertzen dira.

Web orriaren bidez landu nahi diren sare sozialen lau alderdiek lehenengo begi bistan ikus

ditzakegu. Hori dela eta, eskaintzen den informazioa oso ondo antolatuta agertzen dela esan

dezakegu. Beraz, web orri hau oso aproposa da lan egiteko eta eskolan sare sozialekin zerikusia

duten gaiekin lan egiteko eta murgiltzeko.

Edukia

Eskolara begira, bertan adierazten diren edukiak eta informazioa oso baliogarria eta interesgarria

da. Irakasleak izango garen heinean horrelako web guneak ezagutu behar ditugu horiek

eskaintzen dutelako oso informazio iturri aberatsak eta horiekin gaur egungo gizartean bizirik

dauden arazoak lantzeko aproposak direlako.

Nahiz eta web orrian aztertutako edukiak helburu didaktikoa izan, ludikorekin zerikusia ere badu,

Page 7: IKT BLOGGAK

azkenean sare sozialei buruz hitz egiten duelako, eta horien azken helburua entretenitze eta

pertsonen arteko harremanak erraztea delako. Beraz, agertutako informazio eta ezagutzari esker

nerabeei jakinaraziko zaie nola egon daitezen eroso sare sozialetan murgiltzean, inolako

arriskurik egon barik eta ahalik eta modu aproposean erabiliz. Horrekin batera, aholkuak modu

animatuan agertzen direnez, nerabeei begira askoz interesgarriagoa izango dira.

Aurreko guztia laburbilduz, hezkuntza mailan erabiliko genuke oso aproposa delako gai jakin

batzuk lantzeko eta egungo teknologiak eskaintzen dituen aukerak ondo aprobetxatzeko. Eta

horrekin batera, nerabeei begira dagoela ere nabarmena da, arreta deitzeko estrategiak

erabiltzen dituelako, hala nola “aholku animatuak”, adibidez.

Elementu teknikoak

Elementu teknikoak aztertzen baditugu, lehen esan dudan bezala lehenengo begi bistan web

orriak eskaintzen dituen aukerak ikusten ditugu. Horretaz gain, ondo definitzen ditu lantzen eta

aztertzen dituen arlo guztiak, beraz, aukera horretan sartu baino lehen badakigu zertaz hitz

egingo duen, inolako zailtasunik gabe. Bideoak, animazioak etab. Arin agertzen direnez, web

orriaren aukera guztiak ikustera bultzatzen du.

Horrekin batera, tokiaren goiko aldean “gunearen mapa” izeneko aukera daukagu eta bertan

aurkibide moduko bat dugu. Bertan web orrian jorratutako gai eta azpi-gai guztiak agertzen diren

eta bertatik horietara joateko aukera ere badugu. Hori dela eta, web orria oso ondo antolatuta

dagoela uste dugu.Web orriaren beheko partean Eusko Jaurlaritzaren ikonoa ikus dezakegu,

beraz, guztiz fidagarria dela esan dezakegu.

Fidagarritasuna

......

Iruzkin kritikoa

Aurreko guztia laburbilduz, hezkuntzari begira web gune hau erabiliko genuke, eskaintzen duen

informazioa oso egokia eta aproposa delako eskolan jorratzeko. Egun, sare sozialak gero eta

hedatuagoak daude, eta horrek arazoak ekarri ahal ditu. Nerabeen artean batez ere, sare

sozialen erabilpena gero eta zabalagoa da. Horiek erabiltzera bultzatu nahi dutenez, harreman

pertsonalerako aukera asko ematen duelako, arriskuak ekiditeko aholkuak eman behar zaie baita

modu egonkorrean eta egokian erabiltzeko irizpideak ere bai.

Hori dela eta, tutoretza orduetan sare sozialen inguruan lan egiteko web gune hau erabiliko

genuke. Hala ere, beste arloetan ere erabiliko genuke, hala nola informatikan edo hizkuntzetan.

Gure ustez, ezinbestekoa da teknologia berriak eskaintzen dituzten aukeren erabilpena

bultzatzea eta horiek erabiltzeko argibideak ematea. Garapen teknologikoak onuragarriak izan

behar direlako nerabeen hezkuntza eta garapen garaian

Ikaslearen izena eta abizenak: Raquel Palacio Trinidad

Page 8: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko

URL Helbidea:

http://euskerazblai.blogspot.com.es/

Datu osagarriak:

Euskaraz Blai

Begoñako Andra Mari Karitatearen Alabako 5. mailako bi tutoreak: Borja Alonso eta

Maider Castro

Deskripzioa

Blogga hau Begoñako Andra Mari Karitatearen Alabako 5. mailako bi klaseetarako txanela

proiektua aurrera eramateko bideratuta dagoen Blogga da. Bertan klasean jorratutako gaiak

lantzeko baliabideak eskaintzen dira, irakasleak sortuak. Horrekin batera, Ume guztien

urtebetetzeen eta azterketen datak agertzen dira. Berriak ipintzeko ere toki bat badago, non

eskolaz kanpo eta barne burutu dituzten ekintza guztiei buruzko iritziak, informazioa, etab.

agertzen den. Aurrekoa laburbilduz, txanela proiektua aurrera eramateko prestatzen diren ekintza

guztien bilduma da, baita txanelako gaiak jorratzeko ariketa eta baliabide desberdinen bilduma.

Diseinua

Blogga hau hiru aukera ditu goiburuan: Txanela, data garrantzitsuak eta berriak. Lehenengoan,

klasean landutako gaiak birpasatzeko ariketa desberdinak agertzen dira. Baita irteeretan

ateratako argazkiak eta bideoak ere. Bigarren aukerari esker, umeek klase-kideen urtebetetzeak

eta azterketak noiz diren jakin ahal izango dute. Azkenik, berrietan irteerei buruzko umeen iritziak

agertzen dira.

Bloggaren eskuineko aldean Irakasle baten Twiterrean sartzeko aukera dute eta bertan Bloggean

agertutako berdina ikusteko aukera sute, baina askoz laburragoa, baita irakasleak umeentzat

interesgarriak izan ahal diren argazkiak ere.

Diseinuaren praktikotasunari begira, atal bakoitzean zer jorratzen den ez dago argi, lehenengo

partean ariketak irteeretako argazkiekin nahasten direlako, adibidez. Umeei bideratutako Blogga

da eta, horregatik, argi agertu beharko lirateke zein diren klaseko gaiak birpasatzeko ariketak eta

zein diren irteera bat egin baino lehen ikusi beharreko azalpen bideoa, adibidez.

Edukia

Lehen azaldu dudan moduan, Blogga honek txanela lantzera bideratuta dago, beraz,

hezkuntzarekin erabat lotuta dago. Azkenean, Lehen Hezkuntzako maila bateko bi irakasleek

sortutako Blogga da, eta honen azken helburua papereko liburua eskaintzen dituen aukerak

Page 9: IKT BLOGGAK

zabaltzea da, baita umeak teknologia berriak dituen aukeretara eta baliabideetara hurbiltzea ere.

Edukiak jorratzeko modua nahiko aproposa da, irakasleak gai zehatz batzuk lantzeko aplikazio

edo jolas batzuk sortzen dituztelako. Ariketa mota desberdinen bitartez, umeek gai bat lantzea da

azken xedea, beraz bertan proposatutako ariketak eta ekintzak nahiko aproposak dira.

Elementu teknikoak

Elementu teknikoak aztertzen baditugu, Blogga zabaltzen dugunean hiru aukera ditugula ikus

dezakegu: Txanela, data garrantzitsuak eta berriak. Nahiz eta arlo bakoitzak izen edo izenburu

hori izan, ez dago argi zertarako den arlo bakoitzak. Hau da, berrien arloan irteera bati buruz

umeek dituzten iritziak agertzen dira, baina irteera horretara joan baino lehen ikusi behar zuten

azalpen bideoa eta irteera horretan ateratako argazkiak “Txanela” arloan agertzen dira. Hala ere,

teknologia berriak eskainitako aukera desberdinen erabilera egiten dute Blogga honen bidez, hala

nola Twitterrean sartzeko aukera edo jolas didaktikoak.

Fidagarritasuna

...

Iruzkin kritikoa

Aurreko guztia laburbilduz, hezkuntzari begira irakasgai bat lantzeko edo proiektu hezitzaile bat

aurrera eramateko Blogga bat egitea oso aukera ona dela uste dut. Blogga batean gaiak modu

desberdinean jorratzeko aukera ematen dutelako, bideo gehigarria jarriz, adibidez.

Hala ere, eta nahiz eta Blogga honetan agertutako materiala nahiko baliogarria dela uste dudan,

Euskaraz Blai-ko estruktura aldatuko nuke. Lehenengo partean gaiekin zerikusia duten materiala

soilik jarriko nuke, hala nola gaietako eskemak, edukiak birpasatzeko jolasak, etab. Berrien

arloan, irteeren material eta informazio sartuko nuke, umeen iritziak, argazkiak, azalpen bideoak

etab. Azkenean informazio eta materiala aurkitzeko oso estruktura desantolatua du, eta adibidez,

pasaden hilabetean egindako irteera baten bideo ikusi nahi izatekotan, Txanela parteko posta

zaharretan bilatu beharko zenuke.

Hori dela eta, nire ustez klase bateko umeei bideratutako Bloggak egitea oso ideia ona dela uste

dut. Hala ere, estruktura argiago eta antolatuagoa egin beharko dutela uste dute. Ez soilik umeek

igotako materiala erabiltzeko, baizik eta ikasleen familiak haien seme-alabek klasean zer egiten

duten eta Txanela proiektuan zer jorratzen duten jakiteko.

Ikaslearen izena eta abizenak: Raquel Palacio Trindidad

Page 10: IKT BLOGGAK

MATERIALA AZTERTZEKO FITXA

URL helbidea: Datu osagarriak (orriaren izena, egile edo erakundea…)

http://recursostic.educacion.es/blogs/buenaspracticas20/index.php/2009/11/19/buenas-

practicas-2 da URL helbidea, eta Buenas Prácticas 2.0 izeneko webgunetik lortuta

dago. Halaber, webgune honen arduraduna Espainiako gobernuko Hezkuntza

ministerioa da.

Deskripzioa: gaia, edukia, nori zuzendua…

Buenas Prácticas 2.0 Espainia mailako irakasleek, Web 2.0ak eskaintzen dituen

baliabide eta zerbitzuz baliatuz, aurrera eraman dituzten esperientzien eta jardueren

aurkibidea da. Beraz, nahiz eta ikasleekin egiteko materiala agertzen den, irakasleentzat

zuzendutako webgunea dugu. Esan genezake, orrialde honen gai edo eduki nagusiena

gaitasun digitala dela. Izan ere, bertan aurkezten zaizkigun proiektuak, esperientziak,

ariketak, etab. gaitasun hori lantzeko bideratuta daude.

Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? Adierazgarriak eta erabiltzeko

errazak? Ikusteko atsegina da? Irudia eta testua nolakoak dira?

Webgunearen diseinuari dagokionez, esan beharra dago, informazioa modu antolatu eta

argi batean aurkezten dela. Horrela, hezkuntza aro bakoitzeko, hots, Haur Hezkuntza,

Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa, bertan

gauzatu diren esperientziak eta ekintzak agertzen dira. Modu honetan, sailkapen bat

egiten den heinean, erabiltzaileak nahi duen informazioa eskuratzeko erraztasunak

eskaintzen zaizkio.

Gainera, esperientzia eta jarduera horiek ez dira han bertan garatuta islatzen. Izan ere,

estekak erabiltzen dira, eta era honetan, erabiltzailearen interesekoak ez diren kontuek

ez dute bilaketa oztopatzen. Beste hitzetan esanda, bide errazak eraikita daude bakarrik

nahi den informaziora heltzeko.

Hala ere, gabeziren bat aipatzekotan, zera esango nuke: webgune honen itxura (bertan

agertzen argazkiak, letra mota, koloreak, etab.), erakunde formal batek bideratzen duen

heinean, nahiko formala da, eta honek, erakargarritasuna eza eragiten du. Beraz, esan

genezake, orrialdeak duen itxura ez dela webgune hori interesgarri bihurtzen duen eitea,

bertan agertzen diren edukiak baitira, hain zuzen ere, erakargarritasunaren arduradunak.

Edukia: Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Nola dago

antolatuta edukia? Helburu didaktikoa edo ludikoa du? Zein da ikaslearen papera? Zein

da irakaslearen papera? Zein arlo edo arlotan aplika daiteke? Hezkuntza premia bereziak

dituzten ikasleentzat egokia da? Egokitzapenak sar daitezke? Aniztasuna (kulturala,

soziala, generoa…) kontuan hartzen du?

Page 11: IKT BLOGGAK

Buenas Prácticas 2.0 orrialde honetan topa ditzakegun edukiek helburu didaktikoa dute.

Izan ere, bertan, hezkuntza arloko proiektuak eta ariketak agertzen dira. Halaber,

webgune honetan agertzen diren eduki hauetan aniztasuna nabari dezakegu, hots,

teknologia berrien aniztasuna. Izan ere, lan mota desberdinak ikus daitezke, esate

baterako, blogak, dokumentuak idaztea, musika lanak, proiektuak, etab.

Aipatzekoa ere bada, orrialdean topatzen dugun informazioa edo eduki guztiak,

hezkuntzako edozein arotan eta edozein irakasgaietan martxan jarri dezakegula, nahiz

eta aurkezten zaizkigunak ikasgai batzuetan egiteko proposatuak izan.

Bestalde, arestian aipatu bezala, bai irakasleentzat bai ikasleentzat probetxugarria izan

daitekeen webgunea da. Aitzitik, egia da bakoitzak (irakasleak eta ikasleak) modu

desberdin batean jasoko dutela probetxu hori. Izan ere, irakasleak orrialde honetan

agertzen denaz baliatu daitezke ikasleentzako proiektu bat prestatzerakoan, baina

umeek irakasleek prestatutako proiektua aurrera eramango duten heinean, ez dute

webgunea zuzen erabiliko, baizik eta, irakasleak handik ateratako ideietatik jasoko dute

etekina.

Amaitzeko, esan beharra dago ez naizela ausartzen hezkuntza premia bereziak dituzten

umeei egokia den ala ez esatera. Izan ere, oraindik ere, ez dugu gai honi buruzko

prestakuntza izan, eta ondorioz, ez dakit zein nolako ezaugarriak izan behar dituen

hezkuntza premia bereziak dituen umeei zuzendutako web orrialde batek.

Elementu teknikoak: Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Arina da? Loturak

arin kargatzen dira? Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?

Lehen esan bezala, webgune honetan eskaintzen den informazioa, modu argi batean

aurkezten da. Ondorioz, ez dizu denbora gehiegirik hartzen nahi duzun informazio hori

topatzeko. Halaber, esan genezake arina dela baina, esteka batzuetan klik egiterakoan,

“error” ematen dizu, eta esteka askorekin gertatzen da hori. Grafikoei eta marrazkiei

erreparatuz, ez da hauek ikusteko arazorik agertzen.

Fidagarritasuna: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde,

instituzio…? Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?

Arestian aipatu den bezala, orrialdearen egilea Espainiako gobernuko Hezkuntza

ministerioa da. Hortaz, fidagarritasuna izan badu; hala ere, orrialdean ikus daitekeenez,

egindako azken sarrera 2011. urtekoa da. Beraz, ez dirudi askotan gaurkotzen dutenik,

eta horren adibide argia, esteka batzuk txarta dabilela dugu.

Iruzkin kritikoa:

Ikasgelan erabil daiteke? Zertarako? Zein arlota? Iritzi pertsonala.

Nire uste apalean, esan beharra dago, oro har, webgune interesagarria delakoan

nagoela. Izan ere, bertan, etorkizunean maistra izango naizen heinean, IKT-ak gelan nola

Page 12: IKT BLOGGAK

sartzeko adibideak eta pista batzuk izateko aukera eskaintzen dit, ikasgaia edozein

delarik. Izan ere, baliteke orrialde honetan Lengoaiako ikasgaiari zuzenduta dagoen

proiektua, niri, musika arloan zerbait egiteko aproposa eta erabilgarria suertatzea.

Gainera, modu antolatuan eta argi batean aurkezten da, erabiltzaileak erraz

erabiltzeko modukoan. Beraz, erraztasun hori ere kontuan hartzeko aspektu positiboa da.

Haatik, egia da, gaurkotua ez egoteak eta esteka batean klik egiterakoan erroreak eta

horrelakoak agertzeak, webgune honen erabilera, nolabait, kaltetzen duela.

Ikaslearen izenak eta abizenak: Miren Gentzane López Martín

Page 13: IKT BLOGGAK

MATERIALA AZTERTZEKO FITXA

URL helbidea: Datu osagarriak (orriaren izena, egile edo erakundea…)

URL helbidea: http://unitateak.mukusulubalhi.net/konpetentzia/konpetentziaaurkibidea.html

Webgune hau Eusko Jaurlaritza erakundeak eratutakoa da, eta Lehen Hezkuntzarako unitate

didaktikoak izena hartzen du.

Deskripzioa: gaia, edukia, nori zuzendua…

Orrialde hau, Lehen Hezkuntzako irakasleentzat zein ikasleentzat zuzenduta dago. Izan ere,

bertan, irakasleek, gaitasun digitala gelan lantzeko interesagarria eta erabilgarria izan daitekeen

hainbat informazio topa dezakete. Horrela, webgune honen bidez, Lehen Hezkuntzako

maisu/maistrek, gaitasun digitala zer den buruzko informazioa, gaitasun digitala lantzeko unitate

didaktikoak eta gida didaktikoak eskuragarri izan ditzakete. Hala ere, aldi berean, webgune

horretan proposatzen diren ariketak ikasleen hizkuntza mailara egokituta daudenez, ikasleek ere

webgune horri etekina atera diezaiokete.

Bestalde, aipatzekoa da bertan lantzen diren eduki batzuen artean, honako hauek ditugula:

Gaitasun digitala

o Posta kontua

o Google docs

o Wikia

o Glosterra

Matematika

o Buruketak

o Grafikoak

o Neurriak

o Probabilitatea

Geografia

Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? Adierazgarriak eta erabiltzeko errazak?

Ikusteko atsegina da? Irudia eta testua nolakoak dira?

Bertan aurki dezakegun informazioa, eta hori antolatzeko agertzen diren loturak, modu argi,

antolatu eta erakargarri batean azaltzen zaizkigu. Izan ere, ezkerraldean, gaitasun digitalaren

inguruan dagoen informazioaren aurkibidea agertzen da, eta eskualdean, berriz, erabiltzaileari

interesatzen zion informazioa (hau guztia, estekak erabiliz lortzen da). Modu honetan,

erabiltzaileari orrialde horretan nabigatzea atsegina egiten zaio. Izan ere, nahi den informazioa

erraz topa daiteke, eta informazio horretaz gehiago jakiteko bideak modu adierazgarri batean

eskuragarri izaten ditu erabiltzaileak.

Gainera, itxura aldetik, kolore alaiak, letra mota ulergarria eta ilustrazioak erabiltzen diren

Page 14: IKT BLOGGAK

heinean, erabiltzaileari atsegina egiten zaio bertan nabigatzen ibiltzea.

Edukia: Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Nola dago antolatuta

edukia? Helburu didaktikoa edo ludikoa du? Zein da ikaslearen papera? Zein da irakaslearen

papera? Zein arlo edo arlotan aplika daiteke? Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat

egokia da? Egokitzapenak sar daitezke? Aniztasuna (kulturala, soziala, generoa…) kontuan

hartzen du?

Alde batetik, esan beharra dago, orrialde honetan agertzen den informazioa eta loturak oso

interesgarriak direla hezkuntzaren arloan gaitasun digitala lantzeari dagokionez. Izan ere, aurretik

esan bezala, webgune hau, gehienbat, irakasleentzat zuzenduta dago; beraz, ondoriozta dezakegu

webgune honen helburua didaktikoa dela.

Halaber, bertan agertzen den hori guztia, Lehen Hezkuntzako edozein arlotan aplikagarria da.

Honekin esan nahi dut, gaitasun digitala ez daitekeela soilik informatika saioetan landu, beste

ikasgaiak jorratzeko lanabes boteretsua eta onuragarria izan baitaiteke.

Bestalde, irakasle eta ikasleek webgune honetan duten papera ezberdina da. Izan ere, lehen

esan dudan bezala, orrialde honek duen hizkuntza ume batek duenari egokituta dago, beraz, haiek

eurek gai izango dira bertan agertzen den informazioaren laguntzaz ariketak burutzen. Hortaz,

kasu honetan, irakaslearen lana webgunea umeei ezagutaraztea eta horren inguruko argibide

batzuk eskaintzea izango da, esate baterako, non topa ditzaketen ariketak, nola erabiltzen den

orrialdea, eta abar.

Amaitzeko, eta aurreko fitxan aipatu dudan bezala, ez dauka ezagutza nahikorik orrialde hau

hezkuntza premia bereziak dituen umeei batentzat egokia den ala ez esateko.

Elementu teknikoak: Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Arina da? Loturak arin

kargatzen dira? Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?

Aurretik esan den bezala, webgune arina da, eta horrek duen antolakuntzari esker, oso erraz ikus

eta aurki daiteke intereseko informazioa. Halaber, loturak, arin kargatzen dira, eta honek,

webguneari nolabaiteko erakargarritasuna eskaintzen dio. Izan ere, webgunea oso astiro kargatzen

badu, askotan, erabiltzailea orrialde horretatik ateratzen da.

Fidagarritasuna: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde, instituzio…? Edukiak

eta loturak gaurkotuak dira?

Kontuan izan behar dugu Eusko Jaurlaritza erakundeak sortutako webgune baten aurrean gaudela.

Hortaz, erakunde ofizial batek ekoiztu duenez, erabiltzailea bertan topatzen duen informazioaz fida

daiteke. Gainera, azken horri lotuta, nahiz eta gaurkotua dagoen jakitea ezinezkoa den, esan

daiteke link guztiak ondo ibiltzen direla; beraz, ondoriozta genezake behintzat webgunean agertzen

den guztia behar bezala joateko lanak egiten direla.

Page 15: IKT BLOGGAK

Iruzkin kritikoa:

Ikasgelan erabil daiteke? Zertarako? Zein arlota? Iritzi pertsonala.

Nire aburuz, webgune honetan agertzen den oro guztiz erabilgarria izan daiteke Lehen

Hezkuntzako ikasgeletan gaitasun digitala lantzerako orduan. Izan ere, bertan, gaitasun hori

lantzeko adibideak eta unitate didaktikoak agertzen dira, nire etorkizunean erabilgarriak suerta

daitezkeenak, ez soilik informatika ikasgaian, gainontzeko edozein arloetan baizik. Izan ere, jakin

badakigu, ikasleei erabat erakargarria iruditzen zaiela IKT-en mundu hau, eta ondorioz, beste

arloetan landu beharrekoa jorratzeko bitarteko eta baliabidetzat erabil daitezke.

Era berean, orrialde honetan topa dezakeguna ikasleentzat ez ezik, IKT-etan gaitua ez den

irakasleentzat ere baliogarria izan daiteke, bertan proposatzen diren ariketak burutuz, pixkanaka-

pixkanaka trebetasuna lor daiteke.

Amaitzeko, esan beharra dago, webgune hau erakargarria izatea ahalbidetzen duten elementuak

honako hauek direla: alde batetik, bertan agertzen den eduki bera; bestetik, web gune horrek

aurkezten duen itxura; eta azkenik, erabiltzaileari bertan nabigatzeko ematen zaizkion

erraztasunak.

Ikaslearen izenak eta abizenak: Miren Gentzane López Martín

Page 16: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko fitxa

URL helbidea: http://berbatik.blogspot.com.es/

Datu osagarriak: orriaren izena, egile edo erakundea…. : Berbatik

Dekripzioa: gaia, edukia, nori zuzendua …

Eskolan erabiltzeko baliagarriak diren sarrerak irakasleei zuzenduak. Hauek egunero

jaso egiten diren gertaerez berri izateko, eta bizi dugun mundua ezagutzeko aukera

ematen die.

Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? adierazgarriak eta

erabiltzeko

errazak?

Informazioa eskuinaldean antolatuta egon arren, hainbat sarrera segidan jarrita,

beharbada ez dute jakingo non hartu blogga, eta era berean ez egoteak sarrera bat

zailtzen du jakitea zeri buruzkoa den blogga.

Ikusteko atsegina da? Ikusteko atsegina izan arren, hainbat hobekuntza egin ahal

direlako ustean nago, hala nola, antolakuntza hobetzea eta hainbat gadget erabiltzea

ez da oso gomendagarria, oso nahasita baitaude eta irakurlea zorabiatzea lortzen

baitu. Hori dela eta, blogga egin baino lehen, egilea irakurleak nortzuk izango diren

jakin eta gero, hauen beharrak asetzeko baliabideak pentsatu beharko luke, hauei

bidea ematen.

Irudia eta testua nolakoak dira? Irudiak egokiak izan arren, pixel falta daukate, hau da,

beraien kalitatea eskasa da. Baina hala ere, egokiak direlako ustean nago, izan ere

haurrei egokitutako blogga denez, irudi aproposak erabiltzen dira haurren arreta

lortzen baitute.

Edukia: Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira?

Bai, klasean erabiltzeko teknika edo estrategiak eskaintzen baititu. Eta era berean

eguneroko bizitzan baliagarriak diren berriak agertzen direlako, eta horri esker

egunero informatuak izatea lortzen du blogaren egileak.

Nola dago antolatuta edukia?

Gai desberdinetan antolatzen ditu, baina antolaketa hori ezin da erraz ikusten. Nire

aburuz blogaren egileak egun bakoitzean deigarriena iruditu zaiona idaztea

erabakitzen du, eta horri buruzko informazioa eman ondoren bere hausnarketa eta

iritzi pertsonala ematen ohi du.

Helburu didaktikoa edo ludikoa du?

Bai, baina beharbada blogga erabilgarria izate haur nagusientzat izan ere bloggan

zehar jorratzen diren hainbat gai, haur txikiei aurkeztuz gero hauek lukete ezer

ulertuko.

Zein da ikaslearen papera?

Ez dago, eta egotekotan, hartzailea izango litzateke non bloggean azaltzen dena

Page 17: IKT BLOGGAK

barneratzen duten eta barneratukoaz hausnartzen duten.

Zein da irakaslearen papera?

Irakasleak klaseak egindakoa aurkezten du, eta era beran, klasetik kanpo jorratu ahal

diren jarduerak ere. Era berean, aipatu beharra dago eguneroko bizitzan jaso egiten

diren gertaerak berri ematen dituela bloggaren bidez.

Zein arlo edo arlotan aplika daiteke?

Irakasle bakoitzaren lan eremuan aplika daiteke bloggaren erabilera, eta era berean,

familien eguneroko bizitzan haurrei jarduerak prestatzeko klasetik kanpo.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokia da? Egokitzapenak sar

daitezke?

Ez, izan ere, behintzat ikusitakoan, ez du bereizketarik egiten haurren artean.

Aniztasuna ( kulturala, soziala, generoa…) kontuan hartzen du?

Bai, bere sarreran ez bakarrik gure testuinguruan topatzen duguna azaltzen, beste

hainbat gauza azaltzen ditu.

Elementu teknikoak:

Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna?

Ez, izan ere, bloggetik ibili behar dugu, nahi duguna topatzeko, eta beharbada ezingo

dugu nahi duguna topatu bilatzailea ez baitago, eta etiketak nahasturik daudelako ez

baitute zehazten zehatz mehats zeri buruzkoak diren.

Arina da? Loturak arin kargatzen dira?

Loturei buruz hitz egitekotan esan beharra dago, oso arinak direla, arin kargatzen

baitira eta horren zergatia hurrengoa delakoan nago, beharbada igotako gauzak eta

argazkiak pisu gutxikoak izatea eta horren ondorioz arinago kargatzea. Gauzen eta

argazkien pisua jaisteko hainbat eratan lor dezakegu, batetik, hainbat software

erabiliz edota lanak konprimitzen. Baina gertatzen ohi dena pisua jaistean,

argazkietan batez ere, hauen kalitatea jaistea da, eta blogg honetan ikus dezakegu

arazo hori.

Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?

Bai, baina ez daukate kalitate onik, lehen esan bezala, artxiboen pisua jaitsi baitute.

Fidagarritasuna: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde,

instituzio,...?

Ez da era argi batean agertzen nork den bloggaren egilea, bai irakasle bat dela, baina

ez nongo eta ez zer nolako mailakoa den.

Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?

Bai, egunero sarrera bat egiten duela dirudi, egun horretan garrantzitsua izan dena

esanez.

Page 18: IKT BLOGGAK

Iruzkin kritikoa:

Ikasgelan erabil daiteke? Zertarako? Zein arlotan? Iritzi pertsonala.

Nire aburuz blogga klasean erabiltzeko ez da oso baliagarria izan ere ezin da era

erraz batean erabili, gauzak bilatzeko zaila baita. Hala ere, hobekuntza pare bat

eginez, uste dut blogg interasgarri bat lortuko genukeela, irakasleak erabiltzeko

baliagarria izango zena.

Ikaslearen izena eta abizenak: Teresa Muñecas Mantecón

Page 19: IKT BLOGGAK

Materiala aztertzeko fitxa

URL helbidea: http://www.mimundosabeanaranja.com/

Datu osagarriak: orriaren izena, egile edo erakundea….

Mi mundo sabe a naranja, Irakasle batek idazten du egunero, hots, Vanesa.

Dekripzioa: gaia, edukia, nori zuzendua …

Klasean erabilgarriak diren hainbat ekintza aurkezten ditu, bai klase barruan erabili

ditzakegunak bai klasetik kanpo erabili ditzakegunak. Era berean irakasleei bere

esperientzia kontatzen die, izan dituen arazoak aurkezten edota izan dituen gauza

onak azaltzen.

Hala ere, beste hainbat gaiei buruz hitz egiten du neskak bere blogean, hots,

sukaldeko errezetak azaltzen, hezkuntza blogak aurkezten, eskola eremuan

baliagarriak diren proiektuak aurkezten ...

Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? adierazgarriak eta

erabiltzeko

errazak? Ikusteko atsegina da? Irudia eta testua nolakoak dira?

Erabiltzeko oso erraza da, izan ere, hainbat link erabiltzen ditu eta orrialdeak argi

ikusten dira, era berean bloggaren diseinua deigarria da, koloreak forma dena zuzen

antolatuta baitago. Ez dira kolore gehiegi agertzen eta horrek begi bistan atsegina da.

Era berean, bloggean garatzen diren gai guztiak,link desberdinetan kokatuta daude,

eta hori dela eta azkar bila dezakegu nahi dugun guztia. Halaber, bilatzailea izate

askoz gehiago errazten du irakurlearen lana.

Edukia: Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira?

Bai, izan ere, hezkuntza mundua inguratzen duten gai guztiei buruz hitz egiten da

blogg osoan zehar eta hori dela eta bai irakasleentza bai ikasleentzat oso baliagarria

Page 20: IKT BLOGGAK

da blogga, hots, ia ia edozer topa dezakegulako bertan.

Nola dago antolatuta edukia?

Edukiak orrialdetan antolatuta daude, segun eta zein den xedea. Hori dela eta, lehen

esan bezala oso erraza da nahi duguna bilatzea, bai orrialdeen bidez edota

bilatzailearen bidez.

Helburu didaktikoa edo ludikoa du?

Helburu didaktikoak eta ludikoak ditu, alde batetik irakasleei teknika berriak erakutsiz,

eta bestetik haurrei eskulanak erakutsiz. Hori dela eta blogg interesgarria delakoan

nago, askoren xedeak betetzen dituelako, eta askoren beharrak asetzeko prestatuta

dagoelako.

Zein da ikaslearen papera? Eta irakaslearena?

Dibertitzea eta ondo pasatzea, hau da, bloggean agertzen diren jardueren bitartez

ondo pasatzea, ikastea eta disfrutatzea. Horretarako, irakaslearen papera

ezinbestekoa da, honek ikaslea gidatzen ahalegintzen baita, eta era berean beste

hainbat irakasleren ikuspuntuak ikusten eta irakurtzen, ikuspuntu eta ideia berriak

sortzen baititu.

Zein arlo edo arlotan aplika daiteke?

Edozein arlotan erabilgarria delakoan nago, baina batez ere H.H. eta L.H. lehen eta

bigarren zikloan. Agertzen diren ariketak (ikasleei begira) gehien bat ludikoak direlako,

eta beharbada lehen hezkuntzako hirugarren zikloan, ez izatea hain baliagarriak.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokia da? Egokitzapenak sar

daitezke?

Begi bistan ez da agertzen hezkuntza premia berezia duten haurrentzako jarduerak.

Baina beharbada agertzen diren ariketak baliagarriak izatea beti ere egokitzen baldin

baditugu haur bakoitzari eta haur bakoitza dituen premiei.

Elementu teknikoak:

Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna?

Bai, izan ere orrialdeak oso azkar topa ditzakegu eta bestela bilatzailea erabiliz topa

dezakegu nahi dugun informazio guztia.

Arina da? Loturak arin kargatzen dira?

Bai, bloggeko lotura guztiak ondo eginak daude eta oso azkar kargatzen ohi dira,

hauetan agertzen den informazioa ez baitu asko pisatzen,eta horren ondorioz

interneteko loturen funtzionamendua azkarrago doa.

Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?

Bai eta beraien kalitatea ezin hobea da, bloggaren egileak kalitatea mantentzen

ahalegindu dela ikus dezakegu, irudi guztiak zehatz mehats prestaturik baitaude.

Page 21: IKT BLOGGAK

Fidagarritasuna: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde,

instituzio,...?

Bai, hasieran bere burua aurkezten baitu. Era dibertigarri batean, baina aurkezten du

bere burua eta bere lana nolakoa den, eta zergatik maite duen bere lana.

Edukiak eta loturak gaurkotuak dira?

Bai, egunero idazten baitu, eta eguneroko bizitzarekin zerikusia dituzten berriak edota

jarduerak argitaratzen ditu egunero.

Iruzkin kritikoa:

Ikasgelan erabil daiteke? Zertarako? Zein arlotan?

Bai, beharbada haurrekin ez asko baina irakasleak lan egiteko oso baliagarria da,

haurrekin jarduerak prestatzeko eta era berean kontzeptu berriak ikasteko.

Iritzi pertsonala.

Nire aburuz blogg oso ona topatu dugu, non bai ikasleentzako bai irakasleentzako

edukiak topa ditzakegu, era berean, bere antolaketa oso ona da, eta ikus dezakegu

irakasle horrek gaitasun digitaleko munduan murgilduta dagoela, blogga diseinatzen

denbora eman baitu, irakurleok ahalik eta hoberen uler dezagun bere blogaren

xedeak.

Ikaslearen izena eta abizenak: Teresa Muñecas