IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea...

10
IKT Heldutasun Eredua Elgoibar Ikastolari Informazio eta Komunikazio Ereduan maila aurreratua, maila gorena, aitortu zaio aurkeztu den lehenengo deialdian. Berri pozgarria benetan, Elgoibar Ikastola osatzen duen hezkuntza komunitate osoarentzat, hainbat urtetan egiten ari den ahaleginari bultzada esanguratsua ematen baitio. Hezkuntza Sailak, 2014ko uztailean, Ikastetxe kontzertatuentzako eta publikoentzako deia ireki zuen (aurreko deialdietan ez zitzaien aukerarik eskaintzen eskola kontzertatuei), IKT Heldutasun eredua egiaztatzeko ziurtagiria lortzeko aukera eskainiz. Elgoibar Ikastolari aukera interesgarria iruditu zitzaion, horrela Ikastolak azken urteetan burutu duen lana eta lortu duen garapen maila azaldu eta baloratzeko. Ereduaren baitan 3 maila bereizten dira: Oinarrizko maila, ikastetxeari IKT tresnak eta baliabideak nahiz materialak erabiltzea eta erabilpen horretan trebatzea eskatzen zaio. Tarteko maila, non ikasgelak digitalizatzea eta erabilpen maila eta hedapena eskatzen diren ikastetxe barruan. Maila aurreratua, ikastetxearen birtualizatzea dakarrena, ikastetxeak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza- komunitatea etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen den. Ziurtagiria lortzeko kanpo ikuskaritza egiten da, ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastetxeko funtsezko prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan eta informazioan eta komunikazioan) IKT-ek duten ezarpen eta erabiltze maila baloratzeko. Deialdian 284 ikastetxek hartu zuten parte EAE mailan, eta horietatk 11 ikastetxek lortu dute maila aurreratua, horien artean Elgoibar Ikastolak.

Transcript of IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea...

Page 1: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

IKT Heldutasun Eredua Elgoibar Ikastolari Informazio eta Komunikazio Ereduan maila aurreratua, maila gorena, aitortu zaio aurkeztu den lehenengo deialdian. Berri pozgarria benetan, Elgoibar Ikastola osatzen duen hezkuntza komunitate osoarentzat, hainbat urtetan egiten ari den ahaleginari bultzada esanguratsua ematen baitio.

Hezkuntza Sailak, 2014ko uztailean, Ikastetxe kontzertatuentzako eta publikoentzako deia ireki zuen (aurreko deialdietan ez zitzaien aukerarik eskaintzen eskola kontzertatuei), IKT Heldutasun eredua egiaztatzeko ziurtagiria lortzeko aukera eskainiz. Elgoibar Ikastolari aukera interesgarria iruditu zitzaion, horrela Ikastolak azken urteetan burutu duen lana eta lortu duen garapen maila azaldu eta baloratzeko.

Ereduaren baitan 3 maila bereizten dira:

Oinarrizko maila, ikastetxeari IKT tresnak eta baliabideak nahiz materialak erabiltzea eta erabilpen horretan trebatzea eskatzen zaio.

Tarteko maila, non ikasgelak digitalizatzea eta erabilpen maila eta hedapena eskatzen diren ikastetxe barruan.

Maila aurreratua, ikastetxearen birtualizatzea dakarrena, ikastetxeak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza-komunitatea etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen den.

Ziurtagiria lortzeko kanpo ikuskaritza egiten da, ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastetxeko funtsezko prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan eta informazioan eta komunikazioan) IKT-ek duten ezarpen eta erabiltze maila baloratzeko.

Deialdian 284 ikastetxek hartu zuten parte EAE mailan, eta horietatk 11 ikastetxek lortu dute maila aurreratua, horien artean Elgoibar Ikastolak.

Page 2: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

Hori horrela, aipatu ziurtagiria gure ikurren artean ikusiko dugu hemendik aurrera.

Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta ditu. Ikastolak, eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu ikas-irakaskuntza prozesuetan zein antolaketan eta kudeaketan. Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira hala nola, Ikasys, Virtusbook liburu digitalak, Txanela.net, mailako blogak, DBH-ko Moodle plataforma, EKI-Digitala, Ikaskide taldeak, pausoz pausu egitasmoa…beti ere azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak lortzea eta beraiek izatea irakaskuntza prozesuaren protagonistak. Horrela Euskal Curriculumak IKT konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi ditugu:

“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”.

Page 3: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

Beraz, hau ardatz dugula, hauek dira gure helburuak:

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolako etapa guztietako hezkuntza eremuan bezala, ikastola osoaren kudeaketan integratzea, beste euskarri eta tresnekin normaltasunez bat eginik.

– IKT tresnak autonomiaz erabiltzea eremu guztietan.

– IKT-en ahalmen didaktikoen aprobetxamenduan sakontzea eta etengabe hobetzea, praktikara eramanez, esperimentatuz eta baloratuz.

– Ikastolako komunitatea osatzen duten eragile guztien arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio eredu ahalik eta eraginkorrenak bezain azkarrenak eta erosoenak ezartzea.

Page 4: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

Hori horrela izan dadin bereziki zaintzen dugu teknologia berrien etengabeko bilakaeraren jarraipena, aliatuekin elkarlana, bitartekoen eguneraketa, profesionalen eta gurasoen formazioa. Beti ere, aurrez egindako epe ertaineko planifikazioetan oinarrituz, aurreikuspenak eginez eta eremuan adituak ditugun aliatuekin etengabeko kontrastean arituz. Ikastolaren funtzionamendurako ezinbesteko diren prozesuen eta proiektuen kudeaketarako nahitaezko tresnak bihurtu zaizkigu informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak.

Page 5: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

Horretarako, irakasleek, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar dituzte, eta horretan laguntzen ahalegintzen dira IKT proiektutik. Tutorizazio-lanetan oso tresna lagungarriak dira: irakaslearen koaderno digitalaren bidez, esaterako, ikasleekin eguneroko lanaren jarraipena egiteko modua dago. Horretaz gain, gainerako irakaskideen iruzkinak jasotzeko tresna erabilgarria da, profesionalen arteko informazio-trukaketarako bideak errazten baitira (unitate didaktikoen eguneroko jarraipena, notak, lanen jarraipena, agenda...).

Baina, aldi berean, ikasleentzako ere bitarteko oso baliagarria da eguneroko jardunen

jarraipena egiteko, egin beharreko lanen planifikaziorako eta autorregulazioa bideratzeko,

tutorearekin partekatuta, ikasleek duten HORRELA BAI koaderno digitala izanik horren

eredu esanguratsua.

Eta amaitzeko, informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezitzea denez helburua, agerikoa da baliabide egokienak, metodologia aproposenak erabiltzen direla.

Ondoren, adibide batzuk nabarmenduko ditugu IKT-ek ikas-irakaskuntza prozesuan duten protagonismoaren lekuko:

- URTXINTXA.NET, TXANELA.NET, OSTADAR.NET

Page 6: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

Erabiltzen ditugun ikasmaterial didaktikoak Ikastolen materialgintzatik datoz. Bere paperezko bertsioez gain, egun proiektu guztiek unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko proposatzen diren IKT jardueren web gunea dute.

- IKUS_ENTZUNEZKO bitartekoak (CD-ROMak, BIDEOAK, AUDIO KLIPAK)

Barne sarean ditugu, ikasle guztientzat erabilgarri.

Page 7: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

- LIBURU DIGITALAK

LH-n eta DBH-n arbela digitalen bidez liburu digitalak erabiltzen dira. Txanela Virtusbook-en eskutik erabilgarri dituzte Lehen Hezkuntzako irakasleek arlo guztietan.

Moodle plataforma erabiltzen dute DBH-ko ikasleek eta irakasleek ikaslanen eta informazio desberdinen biltoki eta komunikazio eremu gisa. Erraminta eraginkorra da arlo desberdinetako gaien edukiak antolatzen laguntzeko. Ikasleek erraz jabetzen dira plataformaren funtzionamenduaz. Lanak bertara igotzen

Page 8: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

dituzte adostutako epetan, bertatik jasotzen dituzte zuzendutako eta iruzkindutako dokumentuak eta, ondoren, euren esku geratzen dira, aurrerantzean sor litezkeen zailtasunei eta akatsei aurre hartzen ikasteko.

Blogen bidez talde desberdinen lanak eta egunerokoa biltzeko eta partekatzeko.

Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da, eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak uztartzen ditu. Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzen eta hainbat prozedura eta jarduera sistematiko trebatzen laguntzeko aproposa. Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko mailetan erabiltzen dugu 5 arlo ardatzetan.

Page 9: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

“EKI Digitala I+G” egitasmoa da. EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialen aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.

EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

Ikasleek paper euskarriko testulibururik gabe eremu digitalean lan egiten dute. Hiru urtetan eta esperimentazio proiektuan partaide izanik, DBHko ikasleek arlo guztiak landuko dituzte propioki euskarri digitalerako egindako material didaktikoen bitartez. Ikasleek beren dispositibo propioa dute ikastolan bezala etxean ere, horri esker beren esku dituzte, aldi oro, material didaktiko guztiak bezala, etengabe jasotzen ari diren iruzkinak, oharrak, informazio lagungarriak, datu desberdinak, agenda pertsonalak edota koaderno digitalak.

Page 10: IKT Heldutasun Eredua - elgoibarikastola.eus · EKI proiektua, ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren