IKT Sintesiak

22
LEHENENGO GAIA : Eskola eta IKTak “Introducción a la tecnología educativa” Egungo gizarte gero eta globalizatuagoan, IKTak (Informazio eta komunikaziorako teknologiak) gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira eta aurretik aipatutako globalizazio horren aurrerapenaren errua ere beraien da zati handi batean. Teknologia hainbat eremutan erabiltzen da gaur egun:egunerokotasunean, eskolan etab.Izenak adierazten duen moduan, informazioa eta komunikazioa errazten ditu eta eskuragarriago bihurtu.Munduko edozein lekutan argitaratutako informazioa eskura dezakegu eta bertako jendearekin komunikatu hainbat plataforma edo kanalen bidez.Beraz, esan dezakegu hainbat oztopo bertan behera utzi dituela. Eskolan ere paper garrantzitsua dute IKTek.Hauen erabilera esponentzialki hazten doanez, ikasleak hauek erabiltzera eta menderatzera bultzatu behar ditugu. Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Es cuela Informazioa ulertzeko eta maneiatzeko modu berria dela eta, gure gizartea iraultza digitala sortu dela esan daiteke. Iraultza honek, hainbat erakunde hartzen ditu bere barnean eta eskola ere, iraultza horren parte da. Iraultza honek ekar ditzakeen onurak kontutan hartuta, hainbat proiektu eta plan atera ziren aurrera. Europatik hasita, Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko helburuak izeneko idatzia da aipagarrienetakoa. Bertan, etorkizun batean lortu nahiko ziren helburuak agertzen dira, beti ere IKT- ei eta hauek suposatuko dituzten aldaketei lotuta. Espainiari dagokionean, hainbat iniziatiba, plan instituzional eta politiko jarri dira martxan Europar Batasunarekin bat egiten dutenak. Euskal Autonomo Erkidegoari dagokionean ere, hainbat plan daude abian. Ikastetxeetan aldaketa hau gertatzeko informazio eta komunikaziorako teknologiak sartzetik hasita, hezkuntza sistema edota metodologia aldatzea espero da. Gainera metodologia berri honekin haurren parte-

Transcript of IKT Sintesiak

Page 1: IKT Sintesiak

LEHENENGO GAIA : Eskola eta IKTak

“Introducción a la tecnología educativa”

Egungo gizarte gero eta globalizatuagoan, IKTak (Informazio eta komunikaziorako teknologiak)

gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira eta aurretik aipatutako globalizazio horren

aurrerapenaren errua ere beraien da zati handi batean.

Teknologia hainbat eremutan erabiltzen da gaur egun:egunerokotasunean, eskolan etab.Izenak

adierazten duen moduan, informazioa eta komunikazioa errazten ditu eta eskuragarriago

bihurtu.Munduko edozein lekutan argitaratutako informazioa eskura dezakegu eta bertako

jendearekin komunikatu hainbat plataforma edo kanalen bidez.Beraz, esan dezakegu hainbat oztopo

bertan behera utzi dituela.

Eskolan ere paper garrantzitsua dute IKTek.Hauen erabilera esponentzialki hazten doanez,

ikasleak hauek erabiltzera eta menderatzera bultzatu behar ditugu.

Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Es cuela

Informazioa ulertzeko eta maneiatzeko modu berria dela eta, gure gizartea iraultza digitala

sortu dela esan daiteke. Iraultza honek, hainbat erakunde hartzen ditu bere barnean eta eskola ere,

iraultza horren parte da.

Iraultza honek ekar ditzakeen onurak kontutan hartuta, hainbat proiektu eta plan atera ziren

aurrera. Europatik hasita, Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko helburuak izeneko idatzia da

aipagarrienetakoa. Bertan, etorkizun batean lortu nahiko ziren helburuak agertzen dira, beti ere IKT-

ei eta hauek suposatuko dituzten aldaketei lotuta.

Espainiari dagokionean, hainbat iniziatiba, plan instituzional eta politiko jarri dira martxan

Europar Batasunarekin bat egiten dutenak.

Euskal Autonomo Erkidegoari dagokionean ere, hainbat plan daude abian. Ikastetxeetan

aldaketa hau gertatzeko informazio eta komunikaziorako teknologiak sartzetik hasita, hezkuntza

sistema edota metodologia aldatzea espero da. Gainera metodologia berri honekin haurren parte-

Page 2: IKT Sintesiak

hartzea ere aldatu egingo da, modu honetan, iniziatiba gehiagorekin jokatu beharko dute , hau da,

beren kabuzko erabakiak hartu eta informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzeko kapaz izan beharko

dute.

Aldaketa abian bada ere, oraindik ez da nabari plan edota proiektu hauek izan beharko

luketen eragina. Beraz, denbora gehiago beharko da aldaketa honek izango dituen ondorioak uste

bezain onak izango diren edo ez jakiteko.

IKT-en erabilera egokiari buruzko Europar Politikak

Politikak hauek bezala, ordenagailuen zabalkuntza ere orain dela gutxiko gauza da.

Informazioa prozesatzeko aldaketa eta hezkuntza arloak eskatzen dituen proposamenen areagotzea

ekarri zuen ordenagailuaren sorrerak 1980. urtean. IKT-ak eskoletan jartzeko lehen saiakera Estatu

Batuetan egin zuten 1980an eta Espainian ikerketa programa bat sortzen da 1986an.

Arazoa ez da teknologiak geletara eramatea, baizik aldaketa garrantzitsuena antolaketa eta

metodologia aldetik etorriko da. Hasiera batean, aurrera eraman nahi zena txikitatik IKT-enganako

hurbiltasuna zen, geroago “bretxa digitala” gainditzea, hau da, internet-era sartzeko aukera duten

eta ez dutenen arteko desberdintasuna gainditzea, eta gaitasunak eskuratzea. Politiken beste

helburuetako bat eskola, lana eta etxea banaketa ekiditea zen eta honekin ezberdintasunak gutxitzea

ahal den neurrian.

Hezkuntza politika hauek behar sozialak asetzen ahalegindu behar dira, hau da, hezkuntza

politikak bere lurralde eta biztanleko helburuei begira, lortu nahi duenaren arabera irakaskuntza

hoberena ematen ahaleginduko da.

Eskoletan IKT-en erabilera egokiari buruzko politiken ikerketarako hainbat galdera egiten dira,

hona hemen:

• Herrialde ezberdinek nola lantzen dituzte IKT-en barneraketak hezkuntzan, zeinek parte

hartzen duten, ze eduki lantzen diren eta zein irizpide erabiltzen diren prozedura edo

emaitzak ebaluatzeko.

• Zein faktorek eragiten duten politika hauek arrakasta izan dezaten.

Page 3: IKT Sintesiak

• Erabiltzaileari bideratutako zein berrikuntza burutzen dira IKT-ei dagokienez, eta hezkuntza

sistemak nola erreakzionatzen duen hauen aurrean.

IKT-ak eskolan sartzeari buruko Europar politikak. Hezkuntza politiketan hainbat kezka egon

dira baina, hala ere, faktore aipagarrienetakoa irakaslegoaren garapen profesionalari dagokion

alderdia da, bai pertsonalki eta bai eskola testuinguruan burutu behar duen aldaketa dela eta.

De tecnologias de la información y la comunicación a recursos educativos

IKT-eek gure gizartean izan duten eragina ikaragarria izan da eta hiru modutan eragiten du

guregan.

Alde batetik interesen, hau da, pentsatzen dugun gauzan inguruan eragiten du. Bestetik,

sinboloetan, hau da, pentsatzeko erabiltzen ditugun horietan. IKT-en etorrerarekin sinbolo hauen

kopurua pila bat hazi baita. Azkenik, pentsamendua garatzen den area edo zona aldatu egin da IKT

hauei esker edo erruz.

Beste behin ere informazio eta komunikazio teknologien eragina nabarmen gelditu da.

Lurralde pobreenek ere, nahiz eta argirik edota ur edangarririk ez izan, IKT hauen eragina jasan

dute eta zer esanik ez enpresa handiek.

Hala ere, mundu teknologikoan bizi izateak eta ordenagailu baten jabe izateak ez du esan

nahi horretarako abilezia dutenik, ezta hau jakintza bilakatzeko gai izango direnik ere. Horregatik,

hezkuntzaren aldetik kontu handia izan behar da, teknologia hauek ez baitira inola ere neutralak,

herriaren interesen arabera garatuak eta erabiliak dira eta beraz ikasleei hauek erabiltzen erakutsi

behar zaie.

Ikasle hauek, teknologia berri hauen munduan hazi dira txiki txikitatik eta beraz, beraien

sozializazio eremua gurasoenen oso desberdina da. Betidanik ordenagailu, zine, telebista, mugikor,

bideojokoen artean ibili izan dira eta ez parkean edota soka batekin jolasean. Gero eta mundu

interaktiboago batean bizi gara eta horregatik, hezkuntza hobetzeko erreminta bezala ikusi dituzte IKT-

ak aditu askok.

Erreminta hau hezkuntzan txertatzerako orduan hainbat zailtasun aurki ditzakegu. Metodologia

Page 4: IKT Sintesiak

tradizionala dago alde batetik, hau da, irakaslean zentratutako metodologia. Irakasle hauek gainera, ez

dituzte IKT-ak kontrolatzen eta beraz, formakuntza beharrean aurkitzen dira.

Irakasleekin batera, eskolen ekipamendua ere berritu beharrean aurkitzen da. Hau egiteko ordea

dirua behar da eta gaur egungo egoera ikusita, oztoporik handiena hau dela esan daiteke.

Bi hitzetan esanda, IKT-ak hezkuntzan behar bezala txertatzeko bidea luzea da, hainbat faktorek

oztopatzen baitute. Hala ere, irakasleen esku dago zatirik handiena, hauek beraien rola aldatuz hasi

beharko baitu benetako aldaketa horrek.

La tecnología educativa en un mundo tecnologizado

Gaur egun, denok dakigunez eguneroko bizitzan gero eta garrantzi gehiago hartze ari dira IKTak eta

hau hezkuntzan bertan islatzen ari da.

Hainbat tresna eta aplikazio desberdin dituzte eta nahi adina informazio eskuratzeko plataforma ezin

hobeak dira.Honek ikasleak eraginkorrago eta aktiboago bihurtzen ditu.Gainera, beste hainbat aukeren

artean (moldatu, berridatzi...) informazio hau partekatzeko aukera ere eskaintzen dute, kolektibotasuna

eta talde lana sustatuz.

Organización educativa de los medios y recursos tecnológico

Hezkuntza sistema modernoek, IKT-en integrazioa eskolan metodologia aldaketa baten

abiapuntu bezala ikusten dute, aldaketa ekarriko duen bide bezala. Aldaketa hori gerta dadin ordea,

behar beharrezkoa da eskolek beraien antolakuntza aldatzea.

Hezkuntzaren informazio eta komunikazio teknologiaren modelo antolatzaileak hiru dira:

Hartze teknologikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan praktika pedagogikoak era

tradizionalean eramaten dira aurrera metodologia espositiboan eta pentsamendu induktiboan

oinarrituz.

Integrazio katalitikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan informazio eta komunikazio

teknologiaren eta hezkuntza proiektuaren arteko lotura bultzatzen duen lider bat bilatzen dute.

Page 5: IKT Sintesiak

Integrazio kulturalaren modeloa: ikastetxe mota hauetan harreman handia dute IKT-ekin eta

nabaritzen da irakasleak prestaturik daudela.

Komunitatea sortzeko IKT-en paperari dagokionean, lau lidergo mota aurki ditzakegu:

lidergo instruktiboa, lidergo transformatzailea, lidergo integratzailea eta azkenik lidergo

kooperatiboa.

Ikastetxe guztiek bermatu beharko lukete IKT-en integrazioa hiru eremutara zuzenduz:

• IKT-ak baliabide didaktiko bezala, ikastetxeko curriculum proiektuan agertzen denarekin

lotuz.

• IKT-ak komunikabide bezala, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean.

• IKT-ak ikastetxeko antolakuntza, gestio eta administrazioko baliabide bezala.

Horretarako, behar beharrezkoa da ikastetxeak teknologikoki behar den bezala egokituta

egotea, kasu bat baino gehiagotan ez baitzaio behar adinako garrantzia ematen alor honi.

Egokitzapen edo antolakuntza hori, talde-lanean eraman behar da aurrera eta horrek ikastetxearen

inplikazioa eskatzen du, berak erabakiko baitu ze indar eman die IKT-ei.

IKT-en integrazioa garatu behar duten ikastetxeek hainbat lege izan behar dituzte kontutan:

• Egungo arazoak atzoko irtenbideez baldintzatzen dira.

• Zenbat eta presio gehiago, orduan eta gehiago presionatzen du sistemak.

• Portaerak onera egiten du txarrera baino lehen.

• Bide errazak toki berdinera darama.

• Gaixotzea baino okerragoa izan daiteke sendabidea.

• Azkarrena mantsoena da.

• Kausa eta efektua ez daude gertu ez denboran ez espazioan.

• Aldaketa txikiek emaitza handiak ekar ditzakete, baina sarritan arazoa handienak dira

gutxien ikusten direnak.

• Itxuraz aurkariak diren bi meta lor daitezke.

Page 6: IKT Sintesiak

• Elefante handi bat erditik zatitzeak ez du esan nahi bi elefante txiki lortuko dituzunik.

• Ez dago errurik.

Ezagutzaren gestioari ikaskuntzaren gizartean dagokionean, ikastetxeak sare telematikoen bidez

harremanetan jartzeak, instituzioen eta profesionalen arteko formakuntza erraztea dakar. Irakasleen

arteko barne mailako sareak badaude eta baita kanpo mailako sareak ere, beste irakasleekin

harremantzeko. Horrek pila bat erraztuko du elkarren arteko komunikazioa.

IKT-en bidezko formakuntzarako hezkuntza eremuen gestiori dagokionean berriz, nahiz eta

IKT-ek duten indarra nabarmena izan, aldaketak ez dira jazoko eskoletan antolakuntza eta

formakuntza aldaketak gertatzen ez badira. Horretarako, ikasgeletan hainbat ezaugarri izatea

komeni da: on-line sarbidea, ikasgela birtuala, ordenagailua eta bidea, sareko errekurtsoetarako

sarbidea...

Aldaketa asko gertatu dira azken urteotan eta hauek modu honetan sailka daitezke:

• Ikasgela tradizionalen berrantolakuntza: “no front” ikasgelak, errekurtso teknologikoen

partekatzea, mahi mugikorrak.

• Espazio berrien sorrera, aurretiko konfigurazioa ariketek tonikoei erreparatuz.

• Funtzio partekatuak, errekurtso zentralizatuak.

• Espazio birtualen sorkuntza eta berrikuntza sareak: berrikuntza sare hauek hainbat funtzio

betetzen dituzte; politikoa, informatiboa, psikologikoa eta gaitasunari dagokiona besteak

beste.

Azkenik, giza baliabideak aurki ditzakegu eta hau, kudeaketa taldeak, IKT-en

koordinatzaileak eta informatikako teknikoek osatzen dute.

BIGARREN GAIA: Konpetentzia Digitala

Ordenagailuak, emozio eragileak

Ordenagailuak, emozioak eragiten dituzten objektuak dira. Emozio hauek bi modukoak eta guztiz

aurkakoak izan daitezke:

Page 7: IKT Sintesiak

a) Teknofobia: Teknologia eta makinak arbuiatu eta onartzen ez dituzten pertsonak izaten

duten sentimendua. Nahiz eta batzuk erabiltzen jakin, ordenagailurik gabe lan egitea nahiago duten

pertsonak izaten dira teknofobikoak; txikitan ezagutu ez dituzten teknologia hauek guztiak, bat-

batean bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu zaizkie, eta erreminta teknologiko

desberdinak erabiltzera behartuta ikusten dira.

Agertzen diren teknologia berrien aurrean jarrera ezkorra duten pertsonak izaten dira, antsietatea

eragiten die ordenagailuen erabilera eta ziur daude giza-balioak arriskuan jartzen ari direla.

b) Teknofilia: Teknologiaren munduan guztiz murgilduta eta sartuta dauden pertsonak duten

sentimendua. Teknologiaren eboluzioa eta berrikuntzen jarraipena egiten dute gogo handiz eta

ateratzen diren produktu eta programa guztien berri izaten dute.Teknologia, eboluzioaren sinonimoa

delakoan daude.

Hezkuntzan bi alderdi hauek aurki ditzakegu:

- Irakasle teknofobikoak: Irakasleen esperientzia ezaren ondorioz sortutako sentimendua. Arrazoi

desberdinengatik ordenagailuak erabiltzea nahiago ez duten irakasleak izaten dira, batzuk

ezjakintasunaren aurrean segurtasun eza daukate eta beste batzuk ordenagailuak erabiltzen jakin

arren, ez dituzte erabiltzen.

- Irakasle teknofilikoak: Hezkuntza-arazoei aurre egiteko, informatika salbatzailea eta soluzioa

dela uste dute. Azkeneko teknologia berrienak erabiltzeko prest daude beti, eta ikuspuntu

pedagogiko aproposena ematen diote.

Irakasleen jarrera

Ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenean, irakasleen jarrera, negatiboa izan zen;

gehiengoak “ordenagailuen biktima” bezala ikusten zuten beren burua eta alderdi desberdinek

(arazo teknikoak, software motaren hautaketa, programen aldakuntza berriak) antsietatea eragiten

zieten.

Egoera honen aurrean irtenbide hoberena irakasleen formakuntza izan da, eskolaren

orientazio pedagogikoa eta bertan lan egiten duten irakasleak kontuan hartuta.

Ondorengo alderdiak landuz, aldaketari bidea ireki egin zaio:

- Aldaketari erresistentzia: Baliabide eta formakuntza faltaren ondorioz sortutako beldur jarrera.

- Formakuntzan urria: Formakuntza didaktikoagoa jasotzearen beharra, teknikan sakondu

beharrean, irakaslearen eguneroko esperientzia eta beharren araberako formakuntza aproposagoa

Page 8: IKT Sintesiak

da.

- Autoestima eta frustrazio maila: Irakasle eta ikasleen arteko desberdintasun generazionala dela

eta, gaur egungo ikasleak erreminta teknologikoak ikasteko eta maneiatzeko irakasleak baino

azkarragoak izaten dira. Horregatik irakasleak rol aldaketa izan dute; ezagupenen igorle izatetik

ikaskuntza prozesuaren laguntzaile izatera pasatu dira, eta aldaketa honek irakasle askoren

autoestiman eragina izan du.

-Ordenagailua irakaslearen ordez. Irakasleak makinen aurrean aurkitu direnean mesfidantza

erreakzio bat izan dute baina guztiz okertuta egon dira. Batak ez dio besteari lana kentzen, bien

arteko konbinazioari esker, hezkuntza hobetu eta aberastu egiten baita. Gainera ordenagailuak

erabilita ere, ez dira aldaketak ematen ikasleen sozializazioan, kooperazioan eta ikaskuntza

pertsonalizatuan.

-Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzearen eraginkortasuna: Ikerketa desberdinak egon arren,

irakasleak ikasgelan duten erabilera praktikoa eta esperientzia izango dira froga garrantzitsuenak

ordenagailuen eraginkortasuna hezkuntzan zabaltzeko.

Ordenagailuen eragina gizartearen eraldaketan

Teknologia berriak gizartean eragin izugarria izan dute eta gaur egun guztiz eraldatu da kultura,

gizartea eta baita pertsonak ere.

Gizartearen islada hezkuntza denez, logikoa den bezala, hezkuntzaren transformazio prozesu bat

ematen ari da.

Hau guztiaren ondorioak, honako hauek izan daitezke:

Gaur egungo haurrak teknologiaz inguratuta jaiotzen dira, eta ohituta daude hauen erabilera

egiten beraien eguneroko bizitzan, gainera erakarpen eta trebezia handia daukate makina

desberdinak erabiltzerako garaian. Erreminta hauek guztiekin duten erlazio afektiboa guztiz

desberdinak dira helduak dituztenekin.

Hau guztiagatik, denboran zehar, gurasoek ezinbestekoa ikusi dute informatikaren ikaskuntza

beraien seme-alaben hezkuntzaren barnean, etorkizunari begira oso garrantzitsua izango zela uste

izan dutelako mundu laboralean sartzeko. Horregatik, eskola askotan informatika ikaskuntza

eskaintzen hasi ziren, gurasoen presioa zela eta. Beraz, gurasoek, ordenagailuak erabiltzen jakin ez

arren, jarrera positibo bat zuten ordenagailuen inguruan eta etxeetan ordenagailuak erosten hasi

ziren.

Gaur egun, gizartean guztiz sartuta daude teknologia informatikoak, gizartearen barne dira.

Eskoletan informatika irakastea, hezkuntza curriculumaren barnean dagoen konpetentzia da.

Page 9: IKT Sintesiak

La competencia digital e informacional en la escuela

Gaur egungo eskoletako ikasgeletan liburuak eta ordenagailuak paper garrantzitsua betetzen

dute eta batera bizi dira. Honi dagokionez, XXI. mendeko kultura aldatzen hari da, informazioa

modu askotara zabaldu eta elkarbanatzen baitugu. Arrazoi honengatik alfabetizazio berriak sortu

dira:

• Ikus entzunezko alfabetizazioa

• Alfabetizazio teknologikoa eta digitala

• Informaziozko alfabetizazioa

Aipatutako puntu guzti hauek barneratzen baditugu multialfabetizazioa lortuko da,

beharrezkoa gaur egungo informazioa tratatzeko.

Hezkuntzari dagokion helburua, ikasleak IKT-en erabiltzaile kontziente eta kritikoak bilakatzea

izango da. Horretarako dimentsio hauen garapena beharrezkoa da:

• Instrumentala

• Kognitiboa

• Sozio jarrerazkoa

• Axiologikoa

Ikasgelako IKT-en erabilerari dagokionez, irakasleen papera apur bat zailtzen da, izan ere,

ikasle guztiek ez dute ikaskuntza erritmo bera izango tresna hauei dagokienez. Beraz, metodologia

malguago bat garatu beharko du irakasleak, ikasle bakoitzari arreta berezia eskainiz. Gainera gaur

egun irakasleek erronka bereziak dituzte teknologia digitalen aurrean, izan ere, ikasleria

informatuagoa dago eta beraz kritikoak izaten irakatsi behar zaie eta jasotzen duten informazio

guztiari zentzua eta forma ematen.

Beste aldetik, irakasleak jakin behar du, bera ez dela ezagutza iturri bakarra, ikasleek beste

iturritatik informazioa jasotzeko aukera dutela. Honi dagokionez, irakasleak autoritatea galduko du

eta bere papera ariketen antolatzaile eta ikuskatzailea izatea izango da. Gainera irakasleak

ikaskuntza kolaboratzailea sortu behar du teknologia erabiliz.

Gaur egun ikasgela askotan irakasleek teknologia erabiltzen dute tradizionalki egin izan

diren ariketak burutzeko. Honekin esan nahi dena zera da, berrikuntza teknologian dagoela eta ez

pedagogian.

Page 10: IKT Sintesiak

Sistema informatikoak 1

Gaur egun, komunikazioak, telefonia, internet... ezin dira ulertu informatika erabili gabe.

Informatika ordenagailuen zientzia dela defini daiteke.

Ordenagailuak sortu zirenetik gaur egun arte sekulako aldaketa eman du. Bilakaera hau, bost

belaunalditan banatzen dute. Lehenengoan konputagailuak kalkulu matematikoak automatikoki

egiteko erabiltzen ziren. Bigarrengoan, lehenengo ordenagailu komertzialen agerpena ematen da.

Hirugarrengo belaunaldian, zirkuitu integratuak erabiltzen hasten dira. Laugarrengoan,

mikroprozesadorea sortzen da. Eta azkeneko belaunaldian, hau da, gaur egungoan, aplikazioei

garrantzia handiagoa ematen zaie eta software libreak askoz garrantzi handiagoa du.

Ordenagailuetan bi funtzionamendu maila bereiz daitezke: hardwarea eta softwarea.

Hardwarea ordenagailuen elementu fisikoen multzoa da. Hauen artean, elikatze-iturria, kableak,

memoria, txartel grafikoa eta abar dira aipagarrienak. Softwarea, aldiz, ordenagailuen osagai

elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute. Bi software

mota daude, aplikazioetara zuzendutakoak eta sistemaren softwareak. Aplikazioetara zuzendutakoak

datu-baseak, testu editoreak eta abar hartzen ditu barnean. Sistema softwareak, aldiz, sistema

eragileak, utilitateak... Desberdintzeko modu erresena, hardwarea ukitu eta ikusi egin daitekeen

zerbait da, eta softwarea ordenagailu barnean dagoen programazio guztia izango litzateke.

Sistema informatikoak 2

Ordenagailuaren funtsezko softwarea sistema eragilea da. Honek ordenagailuaren

funtzionamendu egokia ziurtatzen du. Sistema eragileak ordenagailuaren hardwarearen osagaiak

kontrolatzen ditu. Hau da, CPU-aren, memoriaren, bideo-sistemaren eta beste hardwareen erabilera

egokia ziurtatzen du.

Sistema eragileek honako funtzio hauek betetzen dituzte: periferikoak kudeatzea,

programak kudeatzea eta exekutatzea, prozesuak kudeatzea, erabiltzaileak kudeatzea, sistema eta

aplikazio akatsak kudeatzea eta segurtasuna kudeatzea.

Sistema eragilearen arabera hiru mailatan sailkatzen da: aplikazioak, sistema eragilea eta

hardwarea. Funtzio nagusia hauen arteko komunikazioa ziurtatzea da.

Page 11: IKT Sintesiak

Hiru famili handitan banatzen dira sistema eragileak: UNIX (GNU/LINUX), Microsoft eta

bestelakoak. Hauetatik zabalduena Microsoft izan da, baina, gaur egun honen boterea jaisten doa eta

jadanik ez du zerbitzarien nagusitasuna lortu.

Digital Natives,Digital Inmigrants

Natibo digitalak 80-90.hamarkadetan jaiotakoei deritze eta etorkin digitalak berriz hamarkada

hauen aurretik jaiotakoak dira.Lehenengo hauei horrela deitzearen arrazoia jaiotzetik

teknologiarekin kontaktuan egon direlako da eta bigarrengo hauek aldiz berriak dira teknologia

berrien mundu honetan.Horrela, ikasle batzuentzat zaila da antzinako sistemara egokitzea.

Gaur egungo hezkuntzan beraz honi loturik dagoen arazo handi bat dago, izan ere bai natibo

digitalak baita etorkin digitalak ere aurki baitaitezke hezkuntza sisteman eta hauek desberdin

mintzatzen dira:batzuei aurretik ezarrita dagoen sistema zaharkitua egingo zaie eta besteei berriz

beraientzat ezezaguna den hizkuntza batean mintzatzen ari direla irudituko zaie.

Beraz, hezkuntzak dilema moduko bat du, izan ere ez du garbi irakasle etorkin digitalei

teknologia berrien munduan murgiltzea komeniko zitzaien edo alderantziz, natibo digitalak

antzinako ereduetara moldatu beharko liratekeen.

EPICT (European Pedagogical Information and Comunication Tecnology)

Europar irakasle batek derrigorrezko honako 5 gairen inguruko formakuntza teknologikoa

izan behar du:

1. IKTak irakaskuntza-ikaskuntzan. Irakasleak IKTak erabili, ulertu eta ulertu arazi behar ditu, baita

IKTak erabiltzearen onurak jakinarazi eta egoki erabiltzen irakatsi ikasleei ere, honako tresnak

erabiliz:

• Irakurketarako tresnak, ahotsa ezagutzen duten lanabesak, eskanerra duten bolalumak eta

abar.

• Aurkezpenak egiteko erremintak.

Page 12: IKT Sintesiak

2. Ordenagailua egoki erabiltzen jakin behar du irakasleak, bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesu

guztian zehar:

- Ordenagailuaren mantenimendua.

- Software berriaren instalazioa.

- Sarera sartzen jakitea.

- Fitxategiak gordetzen jakitea.

- Behar berrietara egokitzen jakitea.

3. Internet bidez komunikatzen eta baliabideak aurkitzen jakin:

- Irakaskuntzarako baliagarriak diren web orriak ezagutu.

4. Testu editoreak erabiltzen jakin. Testu editoreen bitartez, ordenagailuan testuak idaztea errazagoa

da, testuari aldaketak egitea posible baita, gainera irudia eta soinua ere izan ditzake testu horrek.

5. IKTak eta eskola berrikuntza, eskolaren garapenerako.

- Eta beste honako 10 gairen inguruko formakuntza teknologikoa aukerako izango ditu irakasle

batek:

1. Diseinatu. Irakasleak irakaskuntzarako bere material propioak sortu eta diseinatu ditzaket.

2. Argazki digitalak erabili ditzake, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren objektu bezala.

3. Aurkezpen digitalak egin, ikasleek ikusi, entzun eta irakurri ahal izateko.

4. Web orrien publikazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan zehar.

5. Gardenkiak.

6. Datu-baseak.

7. Ikaskuntzarako baliabide digitalak.

8. IKTak eta lanerako metodoak: mapa mental digitalak, interneteko informazioa aurkitu, ebaluatu,

prozesatu eta diskriminatuz.

9. IKTak ikasle bereziei laguntzeko: dislexikoentzat adibidez.

10. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ordenagailuetako jokoak erabiltzea.

Page 13: IKT Sintesiak

HIRUGARREN GAIA: Lankidetza ikaskuntza

La tecnología y el aprendizaje en las aulas de las Escuelas para el Pensamiento

Argi dago egungo ikasleentzat oso lagungarriak direla teknologia berriak eta beraien ikaskuntza

prozesua sakontzeko ere baliagarriak dira.Hainbat aukera edo teknologia desberdin dituzte beraien

eskura:Internet, ordenagailuak, CDak eta beste asko.Beraz, garrantzi handia hartzen ari da

hezkuntzan eta XXI.mendeko eskaerei erantzuteko helburuarekin lan egiten ari dira.

Hau horrela, zenbait eskoletan “El Proyecto de las Escuelas para el Pensamiento” proiektua

martxan jarri dute, garrantzitsua iruditzen baitzaie teknologia arloan ikasleak eguneratuta

mantentzea.

Gainera, gaur egun komunikazioa ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da eta hezkuntzak

ere arlo honetan ahal den gehiena murgiltzeko ahaleginak egiten ari da.Horrela, ikasleak ikasleekin

edo ikasleak irakasleekin komunikatzeko Internet edo Korreo elektronikoa erabiltzeko aukera dute,

elkarreragina sustatuz.

Aprendizaje colaborativo y TIC

Teknologia berri hauek gure ikasgeletan sartzean, inpaktu pedadogikoarekin pentsatu

beharrean aurkitzen gara, alor teknologikoari dagokionean baino.

Ikasgletako integrazio hau nola gertatu den jakiteko, hiru planteamendu teoriko edo epistemelogiko

analisatu behar ditugu:

• Computer Aided Instruction (CAI)

• Computer-Supported Cooperative Work (CDCW)

• Computer Support for Collaborative Learning (CSLC)

Teknologia berri hauek, irakasleek elkarlana eta lankidetza sustatzea nahi izaten dute ikasleen

artean. Modu honetan, ikasle bakoitzaren eta taldearen gaitasunak garatu ahal izango dira eta horrek

mesede egingo dio haur hauen ikaskuntza prozesuari.

Page 14: IKT Sintesiak

Beraz, ordenagailuekin modu kolaboratibo batean irakats daiteke, modu koherente batean erabiliz.

Horretaz gain, teknologia hauek haurrak sozialki eta mentalki garatzen lagunduko du.

Lehen aipatutako planteamendu teoriko edo epistemologikoei dagokionez, CSLC da

aipagarriena. Planteamendu honek, taldekako nahiz bakarkako trebetasunak eta norbere arduradun

izatea sustatzen du. Sare birtualak eta baliabide teknologikoak pertsonen arteko laguntza modu

gisara erabiltzen ditu eta azkenik, elkar ulertzea eta guztien (talde kide bakoitza nahiz irakaslea)

partaidetza beharrezkoak dela erakusten digu.

Planteamendu honekin jarraituz, irakasleek CSCLn oinarritutako heziketa praktika bat

prestatzeko hainbat pauso jarraitu behar ditu eta horretarako “Bersatide” izeneko tresna telematiko bat

sortu dute oinarri moduan. Bertan ondorengo faseak aurki ditzakegu:

1. fasea: testuinguruaren analisia

2. fasea: metodologiaren aukeraketa

3. fasea: errekurtso teknologikoen aukeraketa

4. fasea: prozesuaren planifikazioa

5. fasea: prozesua ebaluatzeko metodologiaren aukeraketa

6. fasea: produkzioa/garapena

7. fasea: inplementazioa

8. fasea: berrikustea

CSLC-en zati esanguratsuenarekin jarraituz, teknika kolaboratiboekin jarraituko dugu. Hiru

teknika dira aipagarrienak: Jigsaw, Mesa redonda/brainstorming eta Piramide.

CSCL-en inguruan gertatzen diren arazoen aurrean, hemen gomendio batzuk:

• Erabilera erraza eta sinplea izan behar du

• Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena ahalbidetu behar du

• Pertsona eta taldeen gestio erraza ahalbidetu behar du

• Materiala eta informazioa antolatzen lagundu behar du

• Ikasleen ebaluazioa erraztu behar du

• Kolaborazioan oinarritutako produktuen sorrera ahalbidetu behar du

• Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du

Page 15: IKT Sintesiak

• Gainerakoekiko komunikazioa eta tutoretza prozesuak erraztu behar ditu

• Erabakiak hartzen lagundu behar du

• “Open source” izatea komeni da

• Egonkorra izan behar du

• Fase, etapa eta zereginak argi azaldu behar ditu

• Ez du hezkuntza prozesua mugatu behar

• Herramintak plataforma bakar batean integratzea gomendatzen da

Azkenik, ebaluazioaren zatia geratzen da. Aldaketa gertatzean, ebaluatzeko modua ere aldatu

beharrean aurkitzen da eta beraz, CSLCari dagokionean, iturri desberdinak erabiltzea gomendatzen

dute. Nahiz eta metodologia desberdina izan, ebaluazio tradizionalaren printzipio berdinak betetzen

ditu.

LAUGARREN GAIA: Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak

Acciones de diseño y desarrollo de objetos educativos digitales: proframas

institucionales

Azkenengo urtetan teknologiaren bilakaera izugarri ari da aldatzen eta honek hezkuntzan ere

aldaketak izatea ekarri du. Izan ere, ikertzaile eta irakasle askok eta askok ikusi dute teknologia

honen garapena izan daitekeela metodo berriak erabiliz hezkuntzaren eraldaketa ekarriko duena.

Hezkuntza berri hau lortzeko ezinbestekoa da kalitatezko material digital hezitzaileen

sormena, hedapena eta ebaluazioa sustatzea. Iadanik dugun materialetik behar dugun materiala

aurkitzeko kalitatea, fidagarritasuna, erabilgarritasuna... kontuan izan behar ditugun ezaugarriak

dira. Gainera, zer eduki lantzen dituen ere begiratu behar da eta baita ea materialak partekatu

daitezkeen ere. Oso garrantzitsua den beste ezaugarri bat da, publikoa eta dohainekoa den ikustea

da.

Duela urte batzuetatik Administrazio hezitzaileak programa eta plan ezberdinak zabaltzen ari

da. Hauen bidez IKT-en erabilera bultzatzea nahi da eta horrela konpetentzien barneraketa sustatzea

eta hobetzea nahi da. Aipatutako programa hauetatik martxan jarri zen lehenengoa “Internet el la

Page 16: IKT Sintesiak

Escuela” izan zen (2002-2005), ondoren “Internet en el Aula” (2005-2008), “AVANZA” planaren

barnean.

1.1 “Internet en la escuela”

Aurrez esan bezala 2002. urtean hasi zen proiektu hau eta 2005. urterarte iraun zuen.

“Internet en la Escuela” proiektuak lekua uzten zion hausnarketari, berrikuntzari eta

esperimentazioari. Hau gehienbat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zentratutakoa zen.

Proiektu honek gaur egun dauden eduki hezitzaile digitalak zehaztu ditu, orientatuz, eta ez

alternatiba huts bat izango balitz bezala, baizik eta eguneroko irakasteko prozesu berri bat bezala.

1.2 ”Internet en el aula”

“Internet en el Aula” proiektua 2005. urtean jarri zen martxan. Proiektu hau lan sistema

kolaboratzailetan oinarritzen da. Honek agente asko eta ezberdinen parte-hartzea eskatzen du:

errepresentazio organoak, batzorde erabakitzaileak, batzorde teknikoak, IKT-en ezarpena ziurtatzen

duten profesionalak... Ezin sinestekoa da hauek guztiak egiten duten lan kolaboratzailea.

Plan honetan sortutako eduki hezitzaile digitalak urtero modu publiko batean argitaratuko

dira, hau da, edonork du hauetaz baliatzeko aukera. Bertan katalogo zabal bat egongo da oinarrizko

baloreak betetzen dituena: erabiltzailearen esperientziaren kalitatea, erabilgarritasuna eta atentzioa

eta bere izaera irekia, hau da, bertako materiala berrerabilgarria, moldakorra eta malgutasun

handikoa izango da.

Azken finean, plan honen bidez IKT-en erabilera sustatzeko katalogo zabal bat dugu objektu

hezitzaile digitalekin eta hauek eskuragai ditugu sarean. Bertara sartzeko autonomia erkidegoen eta

“Ministerio de Educacion y Ciencia”-ko atari hezitzaileetara joatea besterik ez dago.

Objeto Digital Educativo.Definición, Arquitectura, Nivéles de Agregación y

Tipología

Azkeneko urteotan, mota guztietako informazioa kudeatzeari eta bertara modu egoki batean

Page 17: IKT Sintesiak

sartzeko prozesuei garrantzi berezia ematen ari zaio.

HODetaz ari garenean, hezteko helburuarekin sortutako plataforma digital batez mintzatzen ari

gara.HODak agregazio maila desberdinetan sailkatzen dira, hauek objeto digital hauen estruktura

eta funtzionaltasuna definitzen eta antolatzen dutelarik.Agregazio mailak lau dira eta hiru

irizpideren arabera sailkatzen dira:egitura(testuak,irudiak,soinua etab.), funtzionalitatea(egituraren

funtzioa argitzen du) eta gutxi gorabeherako curriculum estaldura.

Vocabulario elemento 5.2

HOD-ak sailkatzeko orduan eta hauen identifikazioa errazago izateko, hiztegia 5 multzotan

banatzen da:

Lehenengoa, agregazio mailako objektuen tipologiari dagokio eta bertan, media, informazio

eta jakintzen ordezkaritza sistemari eta azkenik informatika eta zerbitzu aplikazioaren inguruko

hitzak ageri dira.

Bigarrena objektuen agregazio mailari buruz doa.

Hirugarrena LOM hiztegi orijinalaren analisi konparatzailea da.

Laugarrena 5.2 elementuaren amaierako hiztegia da.

Azkenik bosgarrena, 5.2 elementuaren hiztegiaren definizio orokorrak dira eta bertan,

media, informazio eta jakintza errepresentazioen sistemak, aplikazio informatiboak, zerbitzuak eta

eduki didaktikoak eta bertako hitzak aurki ditzakegu.

Prozesu kognitiboa

Termino guztien itzulpena egin da frantseseko LOMFR aplikazio profiletik eta emaitza

honakoa izan da: motibatzea, ikastea, kolaboratzea, komunikatzea, zuzentzea, kooperatzea, sortzea,

elkartrukatzea, behatzea, sailkatzea, ekoiztea, publikatzea, ikertzea, auto-prestatzea, praktikatzea,

dokumentatzea, prestatzea, simulatzea eta ebaluatzea.

Page 18: IKT Sintesiak

Ondoren, termino bakoitzaren analisia eta errebisioa egiten da. Honela, “ikastea” terminoa

ezabatu egiten da; izan ere hiztegi honetan deskribatzen diren prozesu/zeregin/jarduera kognitiboek

duten maila kontzeptual altuagoa duen prozesua baita. 2. mailatik gorako objektu guztien helburu

nagusia ikaslearen ikaskuntza izango da. Arrazoi berdinengatik kontuan hartzen ez diren beste

termino batzuk ondorengoak dira: zuzentzea, elkartrukatzea, publikatzea, prestatzea eta

dokumentatzea. Geratu diren terminoetan prozesu kognitiboen ondorengo baloreak azaltzea

frogatzen da: hautematea, oroimena, ezarpena, kritikotasuna eta sormena. Hauek, ikaskuntza-

ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan parte hartzen duten prozesu kognitibo motak dira.

Horrela bada, ondorengo prozesu kognitiboak gehituko dira: hautematea, oroitzea, erlazionatzea,

aplikatzea, ulertzea, epaitzea, analizatzea, baloratzea, azaltzea eta laburtzea.

Ikaskuntza metodoen eta prozesu kognitiboen arteko erlazioak:

Hautatutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitibo motak ekartzen ditu eta baita bermatu

beharreko aktibitate induzituak. Hau, erabili behar den ikaskuntza jarduera mota definitzeko

lagungarria suertatzen da, eta baita ebaluazio metodo eta baliabide egokienak erabakitzeko ere.

Page 19: IKT Sintesiak

1. ESKOLA eta IKT-ak

Zer dira eta zertarako balio dute Informazioa eta komunikazio teknologiek eskola

testuinguruan?

IKT-ak, hau da, Informazioa eta komunikazio teknologiak gure gizartean sartu izanak

hainbat aldaketa suposatu ditu. Espazio eta denboraren desagerpena gertatu da eta horrek abantaila

pila suposatzen du gure bizitzako aspektu guztietan. Aisialdia aldatu eginda, lanerako erremintak

aldatu egin dira eta beraz, hezkuntzak ere aldaketa hau jasan du.

Informazio eta komunikazio teknologi hauek, alde batetik metodologia aldaketa ekarri dute,

irakasleak beraz, aldaketa berri honi erantzun eta konpetentzia berri hauek eskuratu beharren

aurkitzen dira. Horretarako, hainbat formakuntza jasotzen dituzten kurtsoan zehar, bai ofimatika eta

baita hezkuntza aplikazioen inguruan ere. Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta

curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu

Ikasleei dagokionean berriz, gero eta aktiboago dira beraien ikaskuntza prozesuan eta horrek

motibazio handiagoa suposatzen du. Ikasle hauek gainera, lan taldean eta modu kooperatibo batean

lan egiten ikasten dute, ez ordenagailua partekatu beharragatik bakarrik, baita lanen arrakasta

erakusteko beharragatik ere, eta era berean lankidetza bultzatzen dute. Izan ere, gehien dakitenek

gutxien dakitenei irakasten diete eta guztien ideiak konpartituz eta eztabaidatuz erabakiak hartzen

dituzte.

Horretaz gain, iniziatiba gehiagorekin jokatu beharko dute , hau da, beren kabuzko

erabakiak hartu eta informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzeko kapaz izan beharko dute.

IKT-ek hezkuntzan egin dezaketen onura ikusita, hainbat tresna edo erreminta sortu dira

honi etekina atera ahal izateko. Horietako bat eskola 2.0 da eta ikasleari hainbat konpetentzia digital

helaraztea du helburu: herritartasun digitala, bizitza osorako ikaskuntza, eta trebetasun teknologikoa

besteak beste. Tresna hau Web 2.0ren filosofian oinarritzen da eta beraz, horretarako materiala

Page 20: IKT Sintesiak

eskaintzen die eskolei. Honetan parte hartzen duten eskola guztiek beraz, Wifi-a, arbel digitalak eta

ordenagailuak izango dituzte

2. KONPETENTZIA DIGITALA

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

Etengabe aldatzen ari den gizarte honetan, hezkuntza arloan ere aldaketak eman dira.

Eskolek ere gizartearekin batera egin behar dute aurrera, teknologia berri hauekin bat eginez

eta hauek ikasgeletan ezarriz. Hau honela, gizartearen barruan, hezkuntza eta zehazki irakasleek

paper garrantzitsua betetzen dute. Horregatik, irakasleek IKT-en inguruan formakuntza minimo bat

izan behar dute eta teknologia berri hauen aurrean jarrera baikorra izan behar dute.

Betiere kontuan hartu behar dugu ordea teknologiaren erabileraren helburua ez dela

aurrez aurreko irakaskuntza ordeztea, baizik eta, ikasleen ikaskuntza prozesua osatzea. Horregatik

irakasle immigrante digitalek, teknologiaren erabileraz jabetzea ezinbestekoa izango dutela uste

dugu ikasleei irakaskuntza egokia eman ahal izateko. Gainera entzuna da irakasle askok beldurra

diela ordenagailuen inplantazioari, izan ere, ordeztuak izango direla uste dute baina guk argi utzi

nahi dugu hau ezinezkoa izango dela zeren ikasleek beti beharko dute irakasle bat alboan gidatuak

izateko.

Informazio iturri nagusia egun, Internet da. Hau dela eta, maisu-maistrek baliabide

horren abantailak aprobetxatu behar dituzte eta sarearen erabilera egokia egiten jakin behar dute.

Irakasleek hainbat programa informatiko menperatzean, beren lanerako euskarri desberdinak erabil

ditzakete lagungarri gisa, esate baterako, power point, excell, word, g-mail, foroen erabilera eta

abar. Irakasleek ikastaroetan parte hartuz bere formazioa aberastu dezakete.

Nahitaezkoa egiten zaigu etorkizunera begira jartzea, teknologia etengabe aldatzen ari da eta

aldatzen joango da. Horregatik, irakasleek horren aurrean adi egon behar dutela uste dugu atzean

gelditu ez daitezen.

Page 21: IKT Sintesiak

3. LANKIDETZA IKASKUNTZA

Zer tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

Hirugarren gaiko testu desberdinak irakurri ostean, lankidetzan IKTak izan dezaketen

garrantziaz ohartu gara. Gure iritziz, irakaskuntza ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal

izateko,ezinbestekoa da lankidetza eta honetan informazio eta komunikazio teknologiek paper

handia betetzen dute.

Gaur egun , asko dira lan taldeak erraztu ditzaketen teknologiak. Eraginkorrena eta

erosoena Web 2.0 da, hainbat baliabide eta aplikazio eskaintzen baititu:dokumentu, bideo eta

irudiak partekatzea, podcastak, blogak, sare sozialak etab. Zerbitzi edo baliabide hauek

komunikazioa errazten dute bai ikasle-irakasle bai irakasle-guraso harremanetan.

Lankidetza edo talde lan hau oso onuragarria da. Ikasleen beraien arteko harremanari

dagokionez, berdinen arteko komunikazioa denez hainbat balore eta ezagutza transmititzeko bide

paregabea da. Irakasleak ere elkarrekintza prozesuetan murgiltzen dira beraien egunerokotasunean,

harreman hauek ikasleentzat ere mesedegarria delarik.

4. IKASKUNTZA ESKENATOKIA: GELA ETA IKTak

Nola diseinatzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen

laguntzarekin?

Metodo berritzaile bat haurrera eramateko hezkuntza beharrezkoa da, irakaskuntza

ikaskuntza prozesuak eraginkorragoak izateko. Irakaskuntza ikaskuntza berritzaile bat martxan

jartzean irakasle baten prestakuntza egokitua egon beharko du, zeren, prestakuntza ez badu

gainontzeko guztia ez du ezertarako balio. Gaur egungo irakasleek jakintza pedagogikoak dituzte,

baina, jakintza teknologiko nahikoa ez dutenez, IKT-en heziketa ez da guztiz barneratzen.

Page 22: IKT Sintesiak

Kalitatezko materiala derrigorrezkoa da hezkuntza berri hau behar bezala

emateko, horretarako, materiala fidagarria izatea ezinbestekoa da. Irakasle guztiak erabiltzen duten

materiala denez kontu handiarekin erabili behar dira eta noiz edo nozi begiratzea komenigarria da.

Prozesu berritzailea dena eta orain indarra hartzen ari den material didaktikoa Hezteko

Objektu Digitala (HOD) izango litzateke. Orain arteko material didaktikoarekin elkar lanean aritzen

dira eta umeengan jakin mina sortzeko pauso garrantzitsu bat izan da. Nahiz eta irakasleek ez

dituzten material hauek ekoizten, kritikoak izan behar dute aukeraketa egiterako garaian.

Amaitzeko, gaur egungo irakasleak oraindik ez daude guztiz prestatuak, IKT-en

bilakaera azkarrago joan da beraien formakuntza baino, ondorioz, IKT-en bitartez eginiko heziketa

ez da bere osotasunean ematen.