IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK - UPV/EHUeta... · 2017. 8. 4. · eta Hizkuntzen Irakaskuntzan...
Embed Size (px)
Transcript of IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK - UPV/EHUeta... · 2017. 8. 4. · eta Hizkuntzen Irakaskuntzan...
-
www.ehu.eus
Graduondokoberezko titulua
UNIBERTSITATEKOESPEZIALISTA:IKT-AK ETAKONPETENTZIADIGITALAKHezkuntzan, Etengabeko Formakuntzaneta Hizkuntzen Irakaskuntzan
IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK.ai 1 10/3/17 13:15
-
IRTEERA PROFESIONALAK
Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan arituko diren adituak izango dira.
Gradua duten eta aipatutako arloetan lan egingo duten mota askotako ikasleak eta profesionalak onartuko dira.
SARBIDEA
UNIBERTSITATEKO ESPEZIALISTA: IKT-AK ETA KONPETENTZIA DIGITALAK
AURKEZPENA ETA HELBURUAK
Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste, jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun.
Egun, jendartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak… Horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntzan, euskararen eta euskal komunitatearen ikuspegitik, era batean edo bestean.
Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen dituen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia
digital ezberdinetan trebatuak izan behar dira, bai hezkuntzako arlo formaletan, bai ez-formaletan.
Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa da eta, beraz, badago premia formazio hori ere era digitalera egokitzeko.
Eta, azkenik, gure gizartean euskararen normalizaziorako garrantzitsuak diren profesionalak daude, hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen direnak, besteak beste; izan ere, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan eta ikasleen
komunikazio gaitasunak hobetze-lanetan teknologiak integratzeko erronkari ekin diotelako..
Horien guztien bilgune, eztabaidagune eta ikergune izateko asmoa dugu: ikasle-irakasleen artean ikertzen duen komunitatea batu eta osatu nahi dugu, euskarak behar dituen tresna, corpus, metodologia interesgarriak detektatu eta horiek nola inplementatu daitezkeen diseinatu.
IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK.ai 2 10/3/17 13:15
-
Non emango den: Modulu bakoitzean aurrez aurreko saio bat izango da UEUren Ikasketxe Nagusian, Eibarren.Irakaskuntza mota: Eskolan bertakoa eta online.Zer hizkuntzatan emango den: Euskara.Gutxi gorabeherako prezioa: 1.500 €.Gutxi gorabeherako egutegia: 2017ko urriaren 20tik, 2018ko uztailaren 15era.
OINARRIZKO INFORMAZIOA
IKASTORDUAK / IRAUPENA
NahitaezkoGaiak
24 ECTS kreditu
Titulazio AmaierakoLanak / Proiektuak
6 ECTS kreditu
HautazkoGaiak
0 ECTS kreditu
Guztira
30 ECTS kreditu
PRESTAKUNTZA PROGRAMA
• Oinarriak. Teknologia eta pedagogia (6,5 ECTS)• Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)• Etengabeko formakuntza eta teknologia (4,5 ECTS)• Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak (3,5 ECTS)• Jendartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak (4,5 ECTS)
IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK.ai 2 10/3/17 13:15
-
Arduraduna: Mikel Iruskieta Tel.: 946017569 Posta elektronikoa:[email protected]
Elkarte laguntzailea: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)Tel.: 943 821426Posta elektronikoa: [email protected]
Berezko tituluko idazkaria:Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) Tel.: 943821426Posta elektronikoa: [email protected]
HARREMANETARAKO
http://www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/home
IKTak eta KONPETENTZIA DIGITALAK.ai 1 10/3/17 13:15