IKTak Haur Hezkuntzan, txoko bat baino gehiago
-
Upload
idoia-carricas -
Category
Documents
-
view
248 -
download
8
Embed Size (px)
description
Transcript of IKTak Haur Hezkuntzan, txoko bat baino gehiago

Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k
IKT-ak Haur Hezkuntzan 1
IKT-ak Haur Hezkuntzan; txoko bat baino gehiago
Idoia Carricas, Asesora de Infantil (Cap Pamplona)
Laburpena
Orain dela hamar urte ordenadore txokoa sortzean Haur Hezkuntzako geletan
berrikuntza interesgarri bat eman zen. Hamar urte hauetan Teknologi Berriak, orain
IKTak, asko aldatu dira bai teknikoki bai funtzionalki. Artikulu honek Haur
Hezkuntzako ikasleriaren gaitasunak hala nola irakasleriarenak garatzeko ordenadoreek
eta internet izan dezaketen hainbat funtzioak eta proposamenak aurkezten ditu.
Resumen
Hace diez años al crearse el rincón del ordenador en las clases de Educación Infantil se
dio una innovación muy interesante. En el transcurso de este tiempo las Nuevas
Tecnologías, ahora TIC, han dado un gran cambio tanto a nivel técnico como a nivel
funcional. Este artículo presenta algunas funciones y propuestas para sacar un buen
rendimiento en el desarrollo de las competencias tanto docentes como del alumnado de
Infantil en el uso del ordenador e Internet.
Mende berriarekin Haur Hezkuntzako irakasleok gelak modernizatu
genituen,“Teknologi Berriak” geletan sartzen utzi genuen eta horrela
ordenadore txokoa sortu genuen. Ikasleek txoko honetan egiten zituzten
ekintzak oso antzekoak ziren; izena idatzi eta jolas didaktikoekin aritu
(urtxintxa, Pipo, klik …) alegia. Gehienak jolas entretenigarriak eta sagutxoa
erabiltzen ikasten baliogarriak, baina XXI. menderako hiritar kritikoak hezteko
baliogarria? Azken finean, jolas hauekin, betiko fitxetan bezala, ikasleek
bakarrik “hutsuneak” bete behar dituzte eta horrek askotan ez du suposatzen
goiko gaitasun kognitibo erabiltzea eta garatzea. Horrez gain, ikasleak
ordenadore aurrean jolastean gehienetan banaka edo binaka batzuetan, aritzen
dira. Interesgarria izan zen benetan mende hasieran ordenadoreak irekitako
leihoa, baina gaur egun oraindik “jolas” bat bezala erabili behar ditugu?
Hezkuntza lege
berriarekin “Teknologi Berriak”
IKTan (Informazio eta
Komunikaziorako Teknologia)
garatu dira; eskerrak. Horrek
suposatzen du ordenadoreak,
argazki eta bideo kamara
digitalak, arbela digitalak e.a.
tresnak direla, hots, boligrafo
edota liburu bat bezala.
teknologia baliogarria da gure

Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k
IKT-ak Haur Hezkuntzan 2
lana hobetzeko, eta ez aldrebes, gure lana teknologiaren menpean egotea.
IKT kontzeptuak bi hitz/ekintza garrantzitsuak aurkezten digu:
INFORMAZIOA eta KOMUNIKAZIOA eta hauek bai gela barruan, bai gelatik
kanpo duten eraginaz, gure ikasleekin garatu behar ditugula, gure eskuetan
dauden edozein teknologiaz.
KOMUNIKAZIORAKO TRESNAK
Adin txikiko haurretan komunikaziorako benetan funtsezkoa den tresna
“ahoa” da; jakin badakigu hiru urtetik aurrera hizkuntzak duen garapena
izugarria dela eta irakasleok garapen hori bultzatu eta bermatu behar dugu.
Gainera ahozkotasuna beste komunikazio motak (idatzia, digitala) arrakastaz
garatzeko oinarria da. Egun, eskoletan ahozkotasuna lantzeko erabiltzen ari
diren tresnak irratia eta bideoak dira eta benetan ikasleentzat baliogarriak eta
motibagarriak dira (Haur Hezkuntzan egindako telebista:
http://www.youtube.com/watch?v=wTQowPQSTDA&feature=player_embedde
d).
Ahozkotasunaz gain, IKT
bitartez idatzizko komunikazioa
modu esanguratsu batean landu
dezakegu. Freineten eskolako
korrespondentzian oinarriturik,
Pelutxe Proiektuak ikastalde
desberdinen arteko komunikazioa
eta elkarrekintza sustatzen du,
panpina bat aitzakia da ikasleen
artean blog baten bitartez idatzizko
komunikazioa bitartez harremanak
sortzeko.

Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k
IKT-ak Haur Hezkuntzan 3
• Proiektu kolaboratzaile Ezkaba eta Erroko ikastetxeen artean:
http://erroantsoainpelutxe.blogspot.com.es/
• Proiektu kolaboratzaile Alaiz eta Virgen Blanca ikastetxeen artean:
http://pingumufin.blogspot.com.es/
INFORMAZIORAKO TRESNAK
Gaurko gizarte teknokratan badirudi informazioa jaso bakarrik
Googelen bitartez egin dezakegula eta helduontzat Internet benetan
interesgarria da baina, Haur Hezkuntzako ikasleek garuna oraindik garatu gabe
dutela, informazioa ez dute begitik eta belarritik bakarrik jaso behar.
Eskolako/bizitza etapa honetan oso inportantea da ere eskutik, sudurretik eta
ahotik informazioa jasotzea, hots zentzumen guztiak garatzea. Ez dugu ahaztu
behar ikasleek giro aberats aukeran jartzea beraien posibilitateak garatzeko.
Lehen aipatu dudan bezala, helduok, kasu honetan Haur Hezkuntzako
irakasleok, interneten bitartez eta bertan sortutako irakasle sareen bitartez
(blogak, facebook, youtube …) hainbat informazioa jaso dezakegula gure lana
hobetzeko.
Libururik edo fitxak gabe lan egiten denean, klasean egindako lanaren
justifikazio bezala informazioa ematea funtsezkoa da. Internetek eskolak
mundura irekitzeko aukera ematen digu. Eskolek dituzten webguneren bitartez
edota irakasleak erraz egin dezakeen blogaz, geletan gertatzen diren prozesuez
informatu dezake, familien eta eskolen arteko harremanak areagotuz. Zenbat
disfrutatzen duten ikasleek bere familiekin eskolako uneak konpartitzen
interneten bitartez! Irakurritako liburuak, ikaslagunen urtebetetzeak, kantak,
ateraldiak e.a.
• Gelako bloga: http://elviajedevanesa.blogspot.com.es/
• Ikastetxeko web gunea:
http://centros.educacion.navarra.es/cpsarrigurenip/web/index.php?option=com
_k2&view=itemlist&layout=category&task=category&id=136&Itemid=467&lang
=es

Biribilka 10 Revista de los CAP-Navarra/Nafar ILZ-etako aldizkaria Usuari@s jóvenes y TIC/IKT erabiltzaile gazte@k
IKT-ak Haur Hezkuntzan 4
Tresna digitalei esker, bai bideo eta bai argazki makinen bitartez eta
programa desberdinei esker (picassa, movie maker e.a.) dokumentazio on bat
egitea errazagoa da orain eta horrek hezkuntzako garrantzizko hiru
eragileentzat (familia, ikasle eta irakasle) mesedegarria izan daiteke.
Familientzat, bere seme alaben prozesu eta lorpenak ezagutzeko aukera
ematen zaielako. Ikasleentzat, ahotsa ematen zaielako eta beraiek izandako
prozesuak edo lorpenak ikusgai izateko eta horri buruz hausnarketa egiteko
aukera dutelako. Ikasleek gelan gertatutako prozesu baten dokumentazioa
ikusterakoan, izugarria da beraiek egiten duten hausnarketak. Polita da ere,
ikasleei argazki makina uztea eta beraiek erabakitzea ze dokumentatu behar
duten. Eta irakasleentzat ere dokumentazio baliogarria da bere gelako ikasleak
hobe ulertzeko eta lanaz hausnartuz hau
hobetzeko aukera ematen duelako.
Berriro ere aipatu, irakasleok informazio
jasotzen dugun heinean eman behar dugula gure
esperientziak, hausnarketak, materialak,
errebindikazioak, programazioak … blog,
facebook edo sarean dauden beste tresna
batzuen bitartez tartekatu ditzakegula.
Teknologia leunduz, eta beldur gabe erabiliz, benetan baliogarriak dira
bai gure lanaren garapenerako bai ikasleen garapenerako. IKTak gelako txoko
bat baino gehiago dira.