INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten...

10
INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA Zer da emakumeen* kontrako indarkeria matxista eta beste motatako indarkeria matxistak?

Transcript of INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten...

Page 1: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

INDARKERI MATXISTA

PREBENITZEKO GIDA

Zer daemakumeen* kontrako indarkeria matxistaeta beste motatakoindarkeria matxistak?

Page 2: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

INDARKERI MATXISTA

PREBENITZEKO GIDA

Zer da emakumeen* kontrako indarkeria matxista eta beste motatako indarkeria matxistak?

Page 3: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Giza Eskubideen urraketa larria dira, zeinak, gehien bat, emakume eta LGTBIQ+ taldeko pertsonei eragiten dien; hau da, jendartean ezarritako araua jarraitzen ez duten pertsonei ere eragin egiten die indarkeria matxistak: Lesbianak, Gaiak, Trans, Bisexualak, Intersexualak eta genero araua hausten duten beste pertsona batzuk (+). * bat erabiltzen dugu emakumeak izendatzeko, existitzen den emakume-aniztasuna izendatzeko, haien genitalak edozein direla ere.

Jarrera kontrolatzea eta botere harremanen arteko desberdintasunak mantentzea. Horren bidez pertsonen askatasuna mugatuz.

Emakumezkoa edota LGTBIQ+ taldeko pertsona izatea eta jendeartean “normaltzat” jotzen dena ez betetzea.

Egoera hauen aurrean isilik gelditzen diren, erasotzailearen jarrerari barre egiten dioten, “ez da horrenbesterako” esaten duten edo emakumeei edota LGTBIQ+ taldekoei errua leporatzen dieten pertsonak jarrera hauek onartzen ari dira.

Gutxiestea, iraintzea, umiliatzea, gaitzestea, laudorioak botatzea, aspektu fisikoa balioztatzea edo kritikatzea; LGTBIQ+ kontrako irainak botatzea, bere gorputza igurtzea, baimena barik bere gorputza ukitzea, jarraitzea, jazartzea eta beldurra eta deserosotasuna sor dezaken beste eskatu gabeko edozein jokaera. Jarrera horiek espazio publikoa, pribatua edo birtuala erabiliz eman daitezke.

Helburua

Zergatia

Ez Gaitezen Konplizeak

Izan

Adibideak

Zer da eraso

sexual bat?Beste pertsona baten askatasun sexualaren aurka, baimenik gabe gauzaturiko edozein jarrera; indarkeria edota larderia erabiltzen delarik. Emakumeen* edota LGTBIQ+ pertsonen askatasunaren aurkako erasoak izaten dira; eraso batzuk Zigor Kodean barneraturik daude.

Zirriak egitea, exhibizionismoa, desiratu gabeko hurbilketak, norbaitekin sexu harreman bat izateko presio sexuala eragitea, norbait jasartzea sare sozialeen bidez sexu-ekintzak egin ditzan, bortxaketak… izan daitezke. Jarrera horiek espazio publikoa, pribatua edo birtuala erabiliz eman daitezke.

Eraso sexualek ez daukate zerikusirik desira sexualarekin, erasotzailea poteretsuagoa senti dadin gauzatzen diren erasoak dira.

Page 4: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Non gerta daiteke eraso

hauek?Eremu pribatuan: Etxean, lagunen txokoetan, beste pertsona edo ahaide baten etxean, lanean, garraiobide pribatu batean, eta abar.

Eremu publikoan: Kalean, ikastetxeetan, komertzio edota tabernetan, parkeetan, garraiobide publikoetan, eta abar.

Eremu birtualean: Instagram, Facebook, Whatsapp, Telegram bezalako sare sozialeetan, zure kontu pertsonaleetan edo ezezagun edo ezagun taldeetan, ahaideak sortutako taldeetan, eta abar.

Zer egin dezake gueraso

mota hauek prebenitzeko?

• Termino matxistak eta txiste iraingarriak erabiltzen dituztenen pertsonen portaera publikoki gaitzestea.

• Emakume edota LGTBIQ+ taldeko pertsonentzat ziurrak, jatorrak eta errespetuzkoak diren giro eta espazioak sortzea edozein lekuan: publikoa, pribatua edo birtuala.

• Laudorio edo iseka gisa izkutatzen diren erasoak geldiaraztea. Oro har, eraso hauek eskatu gabeko iritzia emateko edo ahulenak diruditenei jazartzeko askatasunez sentitzen direnek gauzatzen dituzte.

• Entzun eraso horiek jasan dituzten pertsonei, bizipen horien konplexutasuna ulertzeko.

• Erasotzailearekin harremana baduzu, hitz egin berarekin gaiari buruz. Ez sahiestu gaia, berarekin nola hitz egin ez dakizun beldur zarelako.

• Zure inguruko jendearekin hitz egin, prebentzioan jende guztia inplikatuz!

Page 5: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Bortxaketaren kulturak guztioi eragiten digu!

Bortxaketaren kultura sexu-erasoarekin zerikusia duten eta normalizatu diren jokabideak normalizatzen dituen jendearte-jardunbideen multzoa da. Zer egin dezakegu indarkeria honi eremu ezberdinetan aurre egiteko?

• Emakumeak eta LGTBIQ+ taldeko pertsonak despertsonalizatzen edo iraintzen dituen hizkuntza saihestea.

• Eremu birtualean, publikoan zein pribatuan gauzatzen diren erasoei aurre egitea eta erantzutea.

• Orokorrean, beraien iritzia eskatu EZ arren hau emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea.

Garrantzitsua da gogoan izatea…

• “EZEZT” ez esatea ez da “BAI”, soilik “BAI” da “BAI”.

• “Ez dut nahi jarraitzea” edo “ez dut nahi eskatutako argazkiak bidaltzea” EZETZ esan nahi du.

• Hertsapenaz edo beldurrez baldintzatutako “BAIETZ” bat “EZETZ” esan nahi du.

• Dudak izaten baditu ez du esan nahi “BAI”.

• Emakume* bateri kopa batera gonbidatu eta onartzeak ez du esan nahi zurekin sexu-harremanak izan nahi dituenik.

• Emakume* batekin dantza egiteak ez du esan nahi bere gorputza era sexual batean ukitu ahal izatea, eskatu ezbadizu.

• Erabakitzeko gaitasuna ez duen norbaitekin sexu harreman bat izatea BORTXAKETA bat da.

• Baimen barik pertsona bat grabatzea harreman sexualak izaten edo berak bidalitako irudi sexualak zabaltzea ERASO bat da.w

• Emakume* batek zure adiskidetasun-eskaera sare sozialen batean onartzeak edo argitaratzen duzun edukia jarraitzen hasteak ez du esan nahi zurekin elkarrizketa edo harremana izan nahi duenik.

• Emakume batek blokeatu egiten bazaitu edo sare sozialetan zurekin harremanik izaten jarraitu nahi ez duela esplizituki adierazten badizu, ez saiatu harekin beste bide batetik komunikatzen, “EZETZ” bat sare sozialetatik “EZETZ” bat izaten jarraitzen du.

Page 6: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Zer egin eraso matxista baten

aurrean

Ez ezazu epaitu

Ez da balorazioak egiteko momentua, ezta gertatukoari garrantzia kentzekoa, biktimaren hitza kolokan jartzen duten galderak egitekoa, etab.

“Ziur zaude?”, “Ez al zaude esajeratzen?”, “Zertan zebiltzan erasoaren momentuan?”, “Ez ote da gaziki ulertu bat izan?”, “Baina berarekin dantzatzen ari zinen!”, “Berarekin borondatez joan zara” “Nola fidatu zara berataz jakiteko argazki hori bere sare sozialetan konpartituko ez zuela!” “Nola bururatzen zaizu sare sozialen bitartez ezagutu duzun norbaitekin lotzea” , “ezezagun bat eraman duzu etxera?” etab.

Ez ezazu behartu edo derrigortu“Salatu egin behar duzu”, “Zer gertatu da?”, “Nor izan da?”

Ez ezazu bakarrik utzi edo lagun ezaiozu telefonoz edo interneten bidez laguntzan eskatzen

Ez itzazu erabakiak hartu galdetu gabe

Ez itzazu gertatukoari buruzko daturik ezta informaziorik zabaldu bere baimena barik

Page 7: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Enpatia, elkartasuna eta ulermena izanAzal iezaiozu eraso bat ere ez dagoela justifikaturik eta berak egindako ezerk ez duela geratutakoa eragin.

“Nola zaude?”“Zertan lagundu zaitzaket?”,“Zuk ez duzu ezer txarrik egin”

Manten ezazu jarrera paziente eta lasaiaBere denborak eta erabakiak errespetatu.

“Zer geratu da?”, “Zer egin nahi duzu?”, “hemen nago laguntzeko” eta bar.

Bere konfidantzakoa den norbait aurkitzen saiatuSaiatu zaitez bere KONFIDANTZAKOA DEN NORBAIT aurkitzen, berarekin egon dadin. Ez baduzu norbait aurkitzen, behar duen bitartean berarekin gelditu.

Bere iritzia eskatu iezaiozuZerbitzuren batera deitu edo inolako beste paousuren bat eman baino lehen.Emakume* edota LGTBIQ+ pertsona bat arriskutsuan dagoela uste baduzu, ez ezaiozu bakarrik utzi. Beharrezkoa dela uste baduzu, Udaltzaingoak, Ertzaintza edo S.O.S Deiak telefonoetara deitu.

Eraso fisikoa bada galdeiozu ea arreta medikorik edo salatzerik nahi badu.

Errespetatu beti bere

erabakia.

Page 8: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Neskak eta LGTBIQ+ taldeko

pertsonak

• Zure gorputza zurea da eta BETI duzu BAI, EZ, ORAIN EZ, HONAINO, EZ DUT NAHI JARRAITU, GAIZKI SENTITZEN NAIZ, PENTSATU EGIN NAHI DUT… esateko eskubidea.

• Egiten edo egin duzun EZER ez da norbaitek zu erasotzeko arrazoi.

• Fida zaitez zure senaz; ez ezazu egin deseroso sentiarazten dizun ezer.

• Soilik zuk dakizu zerbait gustuko duzun, deseroso edo erasoturik sentiarazten badizu.

• Zure burua babesteko eskubidea duzu. Eskatu laguntza behar duzunean.

Erasotzen bazaituzte

• Ez ezazu INOIZ pentsatu gertatu zaizunaren arduraduna zarenik.

• Deseroso sentitzen bazara, jazarturik sentitzen bazara edo arriskuan egon zaitezkela uste baduzu, eskatu laguntza ingurukoei.

• Ez zaudebakarrik!• Ahal bezain pronto leku seguru batera joaten saiatu

edo erasotzen ari zaizuen eremutik atera.

• Sexu-erasoa jasanez gero, nahiz eta oraindik ere argi ez izan saiatuko duzun ala ez, gogora ezazu garbitzen bazara, jaten baduzu, zure arropa botatzen baduzu… frogak ezabatzen dituzula.

• Konfiantzako norbaiti abisatu, zurekin egon dadin.

Page 9: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Familian indarkeria

matxista pairatzen baduzu…

• Laguntza eskatu, ez zaude bakarrik

• Kalea irten eta laguntza eskatu. Nahiz eta larrialdi egoera batean egon, indarkeria-egoera batetik ateratzeko laguntza bilatu behar duten emakumeak kalera irten daitezke laguntza bila, ez zaitez etxean geratu, konfinamendu batean kalera irteteko beldurragatik.

• Egoera honetatik ateratzeko lagungarriak izan ahal diren lagun, familia eta auzokideekin hitz egin.

• Kalera irtetzen bazara eta ez badakizu nora jo, botika batera joan eta “mascarilla 19” eskatu. Emakumeei konfinamendu-egoeran laguntza eskatzeko kanpaina instituzionala da. Farmaziako langileek jakingo dute zertaz ari zaren eta lagunduko dizute.

Kontuan izan…

• Egiten duzun edo egin duzun EZER, esaten duzun edo esan duzun EZER ez da aitzakia EDONORK zu erasotzeko, beldurtzeko edo mehatxatzeko.

• ZEU baino ez zara zure ERABAKIEN, BIZITZAREN ETA ASKATASUNAREN jabe.

• Zu ondo zauden heinean, zure alaba-semeak ondo egongo dira

• Fida zaitez zure intuizioaz, ez egin erosoa sentiarazten ez zaituen ezer.

Page 10: INDARKERI MATXISTA PREBENITZEKO GIDA · emateko askatasuna sentitzen dutenek egiten dituzten lausengu bezala mozorrotzen diren erasoak geldiaraztea. Garrantzitsua da gogoan izatea…

Laguntza behar baduzu…

Amurrioko udala:• [email protected]• Gizarte Zerbitzuak: astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00• Asteko laguntza psikologikoa (astelehenetan, 08:00-15: 00

(AFAk finantzatuta)• Laguntza juridikoa hamabostean behin (ostiraletan)

(AFAk finantzatuta)

Telefonoz: • 112 eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.• Hiritarren Arreta Zerbitzuaren bitartez, HAZ

985 89 11 61 (goizez)• Udaltzaineen bitartez:

945 03 82 60 edo 636 46 92 88 Astelehenetik ostiralera 7:00-22:00 Larunbat eta igandeetan: 8:00-22:00

Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefonoa• 016• 112 eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.• SOS DEIAK App • Eusko Jaurlaritzak jarritako telefonoaren bidez 900 840 111