Ingeniari bati egindako elkarrizketa

4
1- Zein esango zenuke dela gaur egungo mugikorrik hornituena edo hoberena? ¿Zein aukeratuko zenuke? Gaur egun daudenetakoak hauek esango nituzke: - Samsung Galaxy S II - LG Optimus - Samsung Galaxy Nexus - Nokia Lumia - Apple iPhone Ez nago seguru, baina erosterakoan garrantzitsuena honakoa dela esango nuke: 1- Zeinentzako den eta zer erabilpen emango dion (asko erabiliko duen batentzat Samsung edo LG bat, edo Android sistema eragilea duen bat; bulegari batentzat BlackBerry bat; deitzeko eta mezuak bidaltzeko soilik erabiltzen duen batentzat, mugikor sinple bat, gama baxukoa, duela 5 urtekoa). 2- Bakoitzari interesatzen zaizkion prestazioak dituen mugikorra bilatzea: kamera, konektibitatea (WiFi, Bluetooth...), sistema eragilea, pantaila, kalitatea, memoria... 3- Prezioa: guk eskatzen dugunaren araberakoa izatea eta garestia ez izatea mugikorrak duenarentzat (iPhoneak, adibidez, garestia iruditzen zait dakartzan prestazioak ikusiz, eta itxia dela kontuan hartuta, Android-en kontrakoa). 2- Windows Phone, Android o iOS? Orain Windows Phone daukat eta uste dut hoberantz doala, aplikazio gehiagorekin. Baina, duda gabe, Android sistema eragilea aukeratuko nuke, bere aldakortasuna, doan diren aplikazio kopuruarengatik eta erabiltzaile bakoitzak bere aplikazio propioak sortzeko aukerarengatik.

description

Teknoskopioa lehiaketa

Transcript of Ingeniari bati egindako elkarrizketa

Page 1: Ingeniari bati egindako elkarrizketa

1- Zein esango zenuke dela gaur egungo mugikorrik hornituena edo hoberena? ¿Zein aukeratuko zenuke?

Gaur egun daudenetakoak hauek esango nituzke:

- Samsung Galaxy S II- LG Optimus - Samsung Galaxy Nexus- Nokia Lumia- Apple iPhone

Ez nago seguru, baina erosterakoan garrantzitsuena honakoa dela esango nuke:

1- Zeinentzako den eta zer erabilpen emango dion (asko erabiliko duen batentzat Samsung edo LG bat, edo Android sistema eragilea duen bat; bulegari batentzat BlackBerry bat; deitzeko eta mezuak bidaltzeko soilik erabiltzen duen batentzat, mugikor sinple bat, gama baxukoa, duela 5 urtekoa).

2- Bakoitzari interesatzen zaizkion prestazioak dituen mugikorra bilatzea: kamera, konektibitatea (WiFi, Bluetooth...), sistema eragilea, pantaila, kalitatea, memoria...

3- Prezioa: guk eskatzen dugunaren araberakoa izatea eta garestia ez izatea mugikorrak duenarentzat (iPhoneak, adibidez, garestia iruditzen zait dakartzan prestazioak ikusiz, eta itxia dela kontuan hartuta, Android-en kontrakoa).

2- Windows Phone, Android o iOS?

Orain Windows Phone daukat eta uste dut hoberantz doala, aplikazio gehiagorekin. Baina, duda gabe, Android sistema eragilea aukeratuko nuke, bere aldakortasuna, doan diren aplikazio kopuruarengatik eta erabiltzaile bakoitzak bere aplikazio propioak sortzeko aukerarengatik.

3-Zein funtsezko ezaugarri dauka zure mugikorrak perfektua izan dadin? Zergatik?

Nire ustez, aldakortasuna, mugikorra aldi berean kalkulagailua, agenda, GPS, mini-kontsola, musika eta bideo erreproduzitzaile... izateko aukera. Aplikazioak erabiltzerakoan askatasuna edukitzea, Windows Phone, Symbian eta Android-en antzera.

Gero ere, ezaugarriak alda daitezke erabiltzaile bakoitzean: internet edukitzea, memoria handia edukitzea...

Nire iritziz, denek eduki beharko luketen zerbait da, erabiltzaileak behar duena edukitzea, eta ez gauza asko edukitzeagatik zaila izatea, gero erdia soilik erabiltzeko.

Page 2: Ingeniari bati egindako elkarrizketa

4- Etorkizuneko mugikorrak 3 dimentsioko pantaila edukiko du? Teklatu fisikoa edukiko du?

Beti da posible, baina ez du esan nahi edukitzekotan erabilgarria izan daitekeela. Holograma bitarteko 3 dimentsioak edukitzea zaila dela iruditzen zait, momentuz, eta 3 dimentsioko pantaila betarrekoekin gogaikarria izan litekeela deritzot. Edukitzekotan, Nintendo 3DS kontsolaren 3 dimentsioak izango lirateke, baina ez dira 3 dimentsioak, baina dirudite. Gainera bateria erraz agortzea eragingo luke pantaila hauek.

Teklatua? Pantaila “multitouch” daukaten mugikorrek ez dute behar teklatu fisikorik, baina bestelako pantaila badute, lanak hobeto egin daitezke teklatu fisiko batekin.

Gero ere badaude keinuak eta begiradak ulertzen dituzten ordenagailuak, baina mugikor batentzat gehiegikeria iruditzen zait.

Baina argazkiak, bideoak... ikusteko bakarrik erabiltzeko bada, pantaila eta barruko teklatuarekin nahikoa da, baina jolasteko edota lana egiteko, teklatu fisiko ez dator batere gaizki, eta ez betetzeko, irristagarria izan dadila Nokiaren n94 bezala.

5- Errealitate bihurtuko dira erabiltzaileek dituzte ideiak: hologramak...?

Posible da. Orain, ordea, ez dut uste. Baina lehen esan dudan antzera, erabiltzaile gehienentzat ez zer batere erabilgarria izango; aprobetxa dezaketen batzuentzat soilik izango litzateke.

Batez ere enpresek dirua ateratzeko erabiliko zuten, urrea balitz bezala saltzen.

6- Mugikorren tamaina handituko da, ala txikituz joango da?

Dena txikitzerantz doala uste dut, nahiz eta tabletek kontrako bidea egin, eta geroz eta gehiago ari diren mugikorren antzera lan egiten, prestazioei ikusita. Baina hiru mugikor mota egongo direla uste dut:

1- Mugikor/Tableta: gauza asko egiteko aproposa eta deitzeko balio duena.2- Mugikor normala: txikiagoa izango da, baina ez oso, pantaila ikusi behar da eta.3- Eta gero normalena iruditzen zaidana, hitz egiteko soilik erabiliko dutenentzat, mugikor/pinganiloa edo antzeko zerbait.

7- Tabletak al dira etorkizuna?

Erabilpenaren arabera da. Mugikortzat ez dut uste, izan ere oso handia da. Badakigu zertarako balio duten. Momentuz bateria erraz agortzen da, handiak dira... Holografikoa eta malgua izaten lortzen bada, bada bai. Tabletentzako erabilgarria izan liteke holografikoa izanda, mugikorrak baino, eta bilgarria izatea lor badaiteke (lortzen ari dena), askoz hobe.

Page 3: Ingeniari bati egindako elkarrizketa

8- Mugikorrek mahai-gaineko ordenagailuek adinako potentzia edukiko dute?

Inoiz ez da lortuko; behintzat ez litzateke logikoa izango, arrazoia galduko bailitzateke. Suposatzen da gauza bakoitza erabilpen desberdina edukitzeko egina dela. Ordenagailu eramangarrien antzera, gero eta potentzia handiagoa dute, baina mahai-gaineko ordenagailuek atzean utzi dituzte berriz. Abantaila handiago dute, gainera, erresistenteagoak dira eta berotzean beroa hobeto xahutzen dute.

Bakarrik zenbat irauten ikusi behar da: mugikorrak ia urtero aldatu behar dira arazoak ematen baitituzte, mahai-gaineko ordenagailuek ez bezala.

9- Zer edukiko du etorkizuneko mugikorrak?

Bistakoa da: argazki kamera hobea eta prozesatzaileak gaur egun duena baino garrantzia handiagoa edukiko du. Baina uste dut konektibitatea izango dela gakoa. Azken finean, erabiltzaileei gustatzen zaiena dena kontrolatuta edukitzea da, haiek gu kontrolatuta nahi gaituen antzera.

GPSa eraginkorragoa izango da eta gure lagunen posizioa jakin, etxeko gauzak kontrolatuko daitezke (domotika)...