Inguru; 6

5
6. GAIA: HAINBAT ERATAKO MATERIALAK ERABILTZEN DITUGU. Materialak sailkatzeko irizpide desberdinak erabil daitezke; jatorriaren arabera (izaki bizidunak, harriak...), propietateen arabera (solidoak, likidoak edo gasak diren, hauskorrak, gardenak diren, pisua, colorea...) edota erabilpenaren arabera (etxegintzan, elikaduran, behar pertsonaletan...) Materialen jatorria ezagutzea garrantzitsua bada ere, hori bezain garrantzitsua da material horien propietateak eta aplikazioak ezagutzea. Eraikuntzan erabiltzen diren material gehienak harrietatik ateratzen dira; hondarra, zementua, adreiluak, teilak, baldosak, beirak... HARRIAK Hona hemen harri mota batzuk: - Granitoa: hiru minerales osatua da, eta oso erabilia da espaloi ertzetan, hilarrietan, banketxe, eskola eta beste erailin publiko batzuetako eskailera eta fatxadetan. - Hareharria: Hondar-alez osatutako harria da. Euskal Herrian oso erabilia izan da eliza eta jauregien eraikuntzan. - Marmola: Oso erabilia izan zen eskulturak egiteko.

Transcript of Inguru; 6

Page 1: Inguru; 6

6. GAIA: HAINBAT ERATAKO MATERIALAK ERABILTZEN DITUGU.

Materialak sailkatzeko irizpide desberdinak erabil daitezke; jatorriaren arabera

(izaki bizidunak, harriak...), propietateen arabera (solidoak, likidoak edo gasak diren,

hauskorrak, gardenak diren, pisua, colorea...) edota erabilpenaren arabera (etxegintzan,

elikaduran, behar pertsonaletan...)

Materialen jatorria ezagutzea garrantzitsua bada ere, hori bezain garrantzitsua da

material horien propietateak eta aplikazioak ezagutzea.

Eraikuntzan erabiltzen diren material gehienak harrietatik ateratzen dira;

hondarra, zementua, adreiluak, teilak, baldosak, beirak...

HARRIAK

Hona hemen harri mota batzuk:

- Granitoa: hiru minerales osatua da, eta oso erabilia da espaloi ertzetan,

hilarrietan, banketxe, eskola eta beste erailin publiko batzuetako eskailera eta

fatxadetan.

- Hareharria: Hondar-alez osatutako harria da. Euskal Herrian oso erabilia izan da

eliza eta jauregien eraikuntzan.

- Marmola: Oso erabilia izan zen eskulturak egiteko.

- Arbela: Bata bestearen gainean jarririk dauden laminez osatua dago. Zure

gurasoen haurtzaroan eskoletako arbelak egiteko erabilia izan zen. Etxe

batzuetan teilen ordez erabiltzen da.

- Kareharria: Eraikuntzan asko erabiltzen da hormigoia egiteko. Kareharri lauzak

etxaurretan, bideetako zoladura gisa, fatxada estaltzeko eta antzekoetan

erabiltzen dira.

- Buztina: teila eta adreiluak egiteko buztingintzareko eta zementua egiteko

erabiltzen da.

Nola ezagut ditzakegu harrien propietateak?

Page 2: Inguru; 6

Propietateak; pisua, kolorea, zertaz osatuta dauden, distira, gogortasuna, xaflatan

hausteko gaitasuna, uretan urtzen diren, errekorrak diren...

Demagun gogortasuna neurtu nahi dugula. Definizioa: harri baten gainean

marrak egiteko zailtasuna. Froga egiteko harriak hartu eta atzazalaz marrak egingo

dizkiogu, lortuz gero harria biguna izango da lortu ezean beiraz probatuko dugu gero

iltze batekin...

Zertarako erabiltzen dira harriak?

Harriak eta harrietatik lortutako zenbait materialek 8adreilu, teila, zementu,

bloke, hormigoi, igeltsu, axuleiu, beira...) garrantzia handia dute etxegintzan,

errepidegintzan, artelanean...

Eraikuntzan eta errepidegintzan asko erabiltzen den materiala hormigoia da.

Kale bat zelatzerekoan, adibidez, lurraren gainean hondarra botatzen d, gainean

hormigoi geruza lodi bat, eta azkenik galipot geruza meheago bat.

METALAK

Metalak lortzeko prozesuak metalurgia du izena. Mineralak labeetan urtzen dira

tenperatura handietan, hori moldeetara botatzen da nahi den erako piezak egiteko, eta

berriro solido bihurtzen da.

Metal erabiliena burdina da eta burdinaz egiten den altzairua da.

Altzairuaren propietateak burdinarenak baino hobeak dira. Altzairu mota ugari

dago: eraikuntzarako erabiltzen direnak, herdoiltzen ez direnak, erremintak egiteko

erabiltzen direnak, malgukiak egiteko erabiltzen direnak...

Badira beste 20 bat metal ezagun (kobrea, zilarra, merkurioa, urrea, aluminioa,

beruna...), batzuetan elkarrekin nahasten ditu gizakiak eta altzairua, letoia, brontzea...

lortzen dituelarik.

Metalak gogorrak eta erresistenteak dira, ez dira erretzen, gehienak xafla me bihur daitezke,

harikorrak, hautsi gabe deforma eta luza daitezkeenak, eta beroaren eta elektrizitatearen

eroale onak dira.

Page 3: Inguru; 6

PLASTIKOAK

Plastikoak dira zientziak eta teknologiak azken ehun urteotan lortu dituzten

material modernoak. Plastiko gehienak petroleoa dute lehengai.

Plastikoen tenkerako beste material batzuk gomak eta kautxoak dira. Azken

horiek auto, bizikleta, kamioi eta abarren pneumatikoen estaolkiak egiteko erabiltzen

dira.

EHUNAK

Ehunaren zuntzak hiru jatorrikoak izan daitezke:

a) Animali jatorrikoak: euskal Herrian ohikoena arditik lortutakoa, bestalde

ahuntza, gamelutik... ere lor daiteke, eta oso preziatua da tximeleten kuskutil

lortutako zeta.

b) Landare jatorrikoak: landare askotatik lortzen diren arren famatuenak lihoa eta

kotoia dira.

a. Zuntz artifizialak: zuntz hauen guztien jatorria produktu kimikoak dira

(nylona, poliesterra..). Naturalak baino gogorragoak eta merkeagoak dira.

EGURRA

Gizakiak erabilitako lehenengoetariko materiala da. Erregai giza, etxegintzarako,

altzariak egiteko, eta papera egiteko erabiltzen da batez ere.

Gaur egin asko erabiltzen dira aurrez fabrikatutako egurrak; kontraxaflatua eta

aglomeratua.

Papera egurretik ateratzen dela esan dugu eta hainbat motatako papera ezagutzen

dugu, eta hainbat propietate desberdin izan ditzakete, loditasuna, hauskortasuna, ura

xurgatzeko gaitasuna, errekortasuna...

Adibidez iragazkortasuna; paperak ura pasatzen usteko daukan gaitasuna da.

Plastikoak euskorrak dira, ura, gas eta produktu kimikoekiko erresistentzia handia dute (metalek

baino handiagoa), berotuz erraz ematen zaie forma, hainbat koloretakoak izan daitezke, erre

egiten dira, eta beroaren eta elektrizitatearen eroale txarrak dira.