INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22....

11
2017ko martxoaren 6a, astelehena 27 zk. 1/11 2017-00771 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA Arabako Foru Aldundia INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA Ingurumen eta Hirigintza sailburuaren 36/2017 Foru Agindua, otsailaren 20koa, zeinaren bidez Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia) saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektua- ren ingurumen inpaktuari buruzko txostena aurkezten den Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektuaren tramitazioa honako prozeduraren pean dago: ingurumen inpaktu sinplifikatua ebaluatzeko prozeduraren pean (abenduaren 9ko 21/2003 Legearen bidez arautua). Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzak eskatuta, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2017ko otsailaren 9an emandako ingurumen txosten estrategikoan ezarritako balorazioa, ze- haztapenak eta baldintzatzaileak jaso ditu foru agindu honek. Foru agindua eman eta ALHAOn argitaratu da 21/2013 Legeak bere 47. artikuluaren hirugarren idazpuruan jasotako xedapenei jarraituz. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak idatzi bat jaso zuen, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak igorritakoa, ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozeduraren tramitazioari hasiera emateko. Zerbitzu horrek honako agiri hauek ere erantsi zituen: — “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proie- ktua”ren memoria eta eranskinak. — Ingurumen agiri estrategikoa, proiektu horri buruzkoa. — Planoak. 1. Proiektuaren burutzapenaren justifikazioa eta haren ezaugarrien laburpena Sustatzaileak aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen denez, azken urteotan atzeman da Santikurutze Kanpezuko Hondakin Uren Araztegira (HUA) hondakinekoak ez diren ur emari ugari iristen direla eta horrek gabeziak sorrarazten dituela HUAren funtzionamenduan; bestalde, zehaztu beharra dago araztegia ustiatzeko eta mantentzeko lana Arabako Foru Aldundiari dago- kiola, Santikurutze Kanpezuko Administrazio Batzarrarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Egoera hori larriagotzen da euri jasak izaten direnean, honako arrazoiengatik: hodi biltzailea- ren gaitasun faltagatik, erregistro putzuen egoera kaxkarragatik eta euri urak edota ur freatikoak zenbait puntu edo konexiotan sartzeagatik. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua horren jakitun dago eta haren helburua da arazoa aztertzeko ikerlan orokorra egitea, konponbi- derako beharrezko neurriak zehaztea eta, hala, HUAren ustiapen efizientea lortzea; hori horrela izanik, INGENIERÍA Y PROYECTOS-i agindu dio “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektua” prestatzeko, betiere 2015eko urriaren 23ko 379 Foru Aginduak, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza sailburuarenak, xeda- tutakoarekin bat etorriz.

Transcript of INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22....

Page 1: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

1/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Ingurumen eta Hirigintza sailburuaren 36/2017 Foru Agindua, otsailaren 20koa, zeinaren bidez Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia) saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektua-ren ingurumen inpaktuari buruzko txostena aurkezten den

Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektuaren tramitazioa honako prozeduraren pean dago: ingurumen inpaktu sinplifikatua ebaluatzeko prozeduraren pean (abenduaren 9ko 21/2003 Legearen bidez arautua).

Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzak eskatuta, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2017ko otsailaren 9an emandako ingurumen txosten estrategikoan ezarritako balorazioa, ze-haztapenak eta baldintzatzaileak jaso ditu foru agindu honek. Foru agindua eman eta ALHAOn argitaratu da 21/2013 Legeak bere 47. artikuluaren hirugarren idazpuruan jasotako xedapenei jarraituz.

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak idatzi bat jaso zuen, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak igorritakoa, ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozeduraren tramitazioari hasiera emateko. Zerbitzu horrek honako agiri hauek ere erantsi zituen:

— “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proie-ktua”ren memoria eta eranskinak.

— Ingurumen agiri estrategikoa, proiektu horri buruzkoa.

— Planoak.

1. Proiektuaren burutzapenaren justifikazioa eta haren ezaugarrien laburpena

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen denez, azken urteotan atzeman da Santikurutze Kanpezuko Hondakin Uren Araztegira (HUA) hondakinekoak ez diren ur emari ugari iristen direla eta horrek gabeziak sorrarazten dituela HUAren funtzionamenduan; bestalde, zehaztu beharra dago araztegia ustiatzeko eta mantentzeko lana Arabako Foru Aldundiari dago-kiola, Santikurutze Kanpezuko Administrazio Batzarrarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz.

Egoera hori larriagotzen da euri jasak izaten direnean, honako arrazoiengatik: hodi biltzailea-ren gaitasun faltagatik, erregistro putzuen egoera kaxkarragatik eta euri urak edota ur freatikoak zenbait puntu edo konexiotan sartzeagatik.

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua horren jakitun dago eta haren helburua da arazoa aztertzeko ikerlan orokorra egitea, konponbi-derako beharrezko neurriak zehaztea eta, hala, HUAren ustiapen efizientea lortzea; hori horrela izanik, INGENIERÍA Y PROYECTOS-i agindu dio “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektua” prestatzeko, betiere 2015eko urriaren 23ko 379 Foru Aginduak, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza sailburuarenak, xeda-tutakoarekin bat etorriz.

Page 2: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

2/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Gauzak horrela, Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan, saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektuaren proposamena honakoan datza:

— Hodi biltzailea hodi berri baten ordez aldatzea. Horretarako, alternatibak aztertu eta gero, hodi berria gaur egungoaren trazaketa paraleloan instalatzea erabaki da, iparralderantz 3 metro lekualdatuz. Horrek berekin dakar trazaketa Ega Ibaira gehiago hurbiltzea. Ega ibaia Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatuta dago.

— Hodi biltzailean euri urak sartzea ekidetea; izan ere, hori herriguneko 3 puntutan gertatzen da eta gabezia garrantzitsuak eragiten dizkio HUAri, bereziki euri jasak izaten direnean.

— Aurkeztutako dokumentazioan labur jorratzen da udalerriaren sarreran kokatutako in-dustrialde batek hodi biltzailean eragin ditzakeen isurketen gaia. Azkenean, alderdi hori ez da jasotzen, proiektu honetan aurrera eramateko.

2. Kontsulta fasearen laburpena

Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak, agiri horiek jaso ondoren, hasiera eman zion ukitutako herri administrazioei eta interesa duten pertsonei kontsulta egiteko urratsari, 21/2013 Legeak bere 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jarraian, kontsultatu zaien erakunde, entitate eta elkarteen zerrenda jarri da, eta haietatik zeinek erantzun duen adierazi da:

URA – Uraren Agentzia

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza X

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza X

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza X

Arabako Natur Institutua

Ekologistak Martxan Araba

GADEN - Natura Babesteko eta Ikertzeko Arabako Taldea

Eguzki talde ekologista

Hontza

GAIA elkartea

Arabako Mendi Federazioa (Ingurumeneko Atala)

UAGA - Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartasuna

IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

SEO Birdlife

Kanpezuko Udala.

Santikurutze Kanpezuko Administrazio Batzarra

Kanpezuko Kuadrilla

Arabako Kontzejuen Elkartea

Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzua X

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua X

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza X

Page 3: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

3/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Hona hemen jaso diren erantzunetan adierazitakoak, laburbilduta (alegazio edo adierazpenen kopia osoa Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuaren 15/319 espedientean eta www.araba.eus webgunean dago):

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak bere txostenean zehazten du proposatu-tako trazaketa gehienbat nekazaritza erabilerako lursailetatik zehar igarotzen dela: baratze eta laborantza lurretatik zehar. Lursail horiek Balio Estrategiko Handiko Lur gisa sailkaturik daude nekazaritza eta basogintzako LPSn; hori dela eta, abenduaren 23ko 17/2008 Legeak, nekazaritzari eta elikagaiei buruzkoak, bere 16. artikuluan ezarritako araua nabarmentzen da: “Balio agrolo-giko handiko lurren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoan aurreikusitako proiektu edo egintza orori behin betiko onarpena eman baino lehen, nahitaezkoa da nekazaritza-gaietan eskumena duen foru-organoak txostena egitea”. Bestalde, lurzoruaren profil emankorra babesteko ho-nakoa zehazten da: “hondeatzean beharrezkotzat jotzen da lurraren galera edo lur begetalaren kutsadura saihesteko beharreko neurriak hartzea, betiere lurra zangen goialdean birjar dadin, behin kondukzioa amaitu eta gero”.

Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak honakoa zehazten du: “espedientea aztertuta, ikusten da ingurumenaren aldetik izapidetzeko proposatutako proie-ktuak ez diela eragiten sailkatutako elementuei eta, beraz, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren iritziz, ez du inolako eraginik”.

Halaber, Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzuak bere txostenean ho-nakoa zehazten du: “espedientearen dokumentazioa aztertuta, proiektuak ukitutako eremuan ez dago dokumentaturik hondakin arkeologikorik dagoenik. (…) Edonola ere, obrak egin bitartean edozein arkeologia aurkikuntza eginez gero, horren berri eman beharko zaio berehala Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari (7/1990 Legeak, euskal kultura ondarearenak, bere 48. artikuluan ezarritakoari jarraikiz).”

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak, pro-posamenaren laburpena egin ondoren, natura inguruneari eragindako ukipena aztertzen du:

— Ebaluazio eremuari buruz adierazten du ukipen eremua zehaztu beharko litzatekeela hodi biltzaile industrialari dagokion proiektuaren lehenengo zatian.

— Inpaktuen sailkapenari buruz eskatzen du “bateragarritzat” jotako zenbait inpaktu berri-kusteko; izan ere, haren ustetan, “moderatutzat” hartu beharko lirateke eta horretan oinarrituz neurri zuzentzaileak ezarri.

— Ega-Berron ibaiko KBEri eragindako ukipenen eta neurri zuzentzaileen proposamenen azterketari buruz zehaztasun handiagoa eskatzen da alterazio eremuak zehazterakoan.

— Ingurumen berrezarpenari buruz honakoa adierazten du: “Esku hartuko den eremuan ha-bitat nagusia 92A0 izanik, birlandaketak bideratu behar dira sahasti eta lizardiak lehengoratzera –ingurumenari buruzko agiriaren 11. atalean adierazi bezala–. Hori dela eta, eskatzen da, zentzu honetan, ingurumenari buruzko agiriaren 13. atala eta proiektuaren 10.3. atala zuzen daitezen”.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak hau adierazi zuen: “azterturik egun Kultura Ondarearen Zentroak bere esku daukan dokumentazioa eta helarazitako dokumen-tazioa, jakinarazten du ezen proiektuaren jarduketa eremuan ez dela ageri Kultura Ondareko elementu katalogaturik”. Hala ere, gogorarazi beharra dago Kultur Ondasuneko katalogoak berrikusteko prozesuan daudela; beraz, analisian antzeman ez diren elementuak egon daitezke edo etorkizunean sor daitezkeen beste elementu batzuk”.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak honakoa jasotzen du bere txostenean:

— “Hodi bilatzailearen trazaketak ukitutako lursailei dagokienez, organo honetan ez da azaltzen lurzoruaren jarduera kutsagarri potentzialik izan dutenik, betiere irailaren 20eko 165/2008 Dekretuan, lurzorua kutsatu ahal izan duten jarduera edo instalazioak izan dituzten edo gaur egun dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoan, eta hura eguneratzeko tramitazio fasean dagoen zirriborroan ezarritakoaren arabera.

Page 4: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

4/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— (…) Dokumentazioan agertzen den bezala, badira trazaketatik hurbil inbentarioan sartu-tako lursailak; hori dela eta, kutsadura zantzuak atzemanez gero, gertakari horren berri eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere ekainaren 25eko 4/2015 Legeak, lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez.

3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko kokalekuak

3.1. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa.

Proiektua Kanpezuko udal mugartean garatuko da oso-osorik, Santikurutze Kanpezuko baratzeen eremuan, gasolindegiaren eta ingurabide zubiaren artean.

Kolektore-hodi biltzailea

KBE Ega-Berrón Ibaia

Legenda

3.2. Alternatibak

Alternatibak bat datoz hondakin uren hodi biltzaileetan ur garbiak sartzeko irtenbidea es-kaintzerakoan (horri “A jarduketa” irizten zaio):

0 alternatiba: Gaur egun dagoen hodi biltzailea ez berritzea; izan ere, hormigoizko hodi bat da, 400 mm-koa + “A jarduketa”. Konponketa jarduketa zehatzak proiektatuko lirateke, garbiketa orokor bat egin, hori guztia kameren bidez ikusi eta funtzionamenduaren egiaztapen hidraulikoa ziurtatu ondoren, horretarako etorkizunean izan daitezkeen emariak erabiliz.

1. alternatiba: Hodi biltzailea 400 mm-ko PVCezko tutu baten bidez berritzea oraingo kokape-nean + “A jarduketa”. Horrek berekin ekarri luke hodi biltzailea zerbitzuan mantentzeko behin-be-hineko irtenbide jarraituak burutu beharra; izan ere, 400 mm-ko diametroa duen hormigoizko hodi biltzaileak eragiten jarraituko luke, horren ondorioz trazaketari eutsiko balitzaioke eta sestra pixka bat baizik ez bailitzateke aldatuko.

2. alternatiba: Hodi biltzailea 400 mm-ko PVCzko tutu baten bidez berritzea, gaur egungotik 3 metro ingurura kokatuz paraleloan eta hegoalderantz (Ega ibaitik urrunduz) + “A jarduketa”. Alternatiba honetan irtenbide bat aztertu da hodi biltzailearen hasieran, Ega ibaiko eskuineko ibarretik igarotzen ez dena, aurkeztutako gainerako alternatibek egiten dutenaz bestaldera. Trazaketak gasolindegiaren atzean dagoen aparkalekua zeharkatzen du eta lursail pribatueta-tik igarota hodi biltzaileari atxikitzen zaio, behin hori Ega ibaiaren eraginpeko eremutik aldetu

Page 5: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

5/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

ondoren. Arazoa honetan datza: betelan antropikoetan 5 metrotik gorako sakonera duten zangak egiteko premian. Gainera, jabetza pribatuetan ukipen handiagoak aurreikusten dira, bai eta biltzailearen luzera handiagoa eta putzu gehiago, trazaketan dauden ertzen ondorioz.

3. alternatiba (aukeratua): Hodi biltzailea 400 mm-ko PVCzko tutu baten bidez berritzea, gaur egungotik 3 metro ingurura kokatuz paraleloan eta iparralderantz, hasiera eremuan izan ezik, hori gaur egun 400 mm-ko diametroa duen hormigoizko hodi biltzailearen trazaketatik igarotzen baita + “A jarduketa”.

3. ALTERNATIBA 1. ALTERNATIBA 2. ALTERNATIBA

4. Eragina jaso dezaketen ingurumen balio handiagoko elementuak. Proiektuak Natura 2000 Sarean izan ditzakeen ondorioen balorazioa. Ingurumen inpaktu nagusiak

Proiektuaren ondorioz sor daitezkeen ingurumen inpaktu nagusiek landaretzari eta habitat naturalei eragingo diete, bai eta paisaiari, landatutako lurzoruei (baratzeak) eta 2000 Natura Sareari ere (Ega-Berron ibaiko KBE). Eragin horiek modu egokian deskribatu eta aztertu dira sustatzaileak idatzitako ingurumen dokumentuan, eta dokumentua www.araba.eus atarian kontsulta daiteke. Hala ere, arestian azaldutako elementuen edo eremuen gaineko inpaktuak “moderatutzat” jotzen dira eta ez bateragarritzat, ingurumen agirian ondorioztatzen denaz bes-taldera. Hori dela eta, eskatzen da 6. ataldean jasotzen diren neurri babesle eta zuzentzaileak ezartzeko. Zentzu horretan, jarraian alderdirik garrantzitsuenak zerrendatzen eta azaltzen dira labur eta atalka:

4.1. Landaretzaren eta natura habitaten gaineko inpaktuak:

Ingurumen aldetik balio handiena daukaten landaredia komunitateen artean honako hauek paira dezakete proiektuaren eragina:

— 92A0: Salix alba eta Populus alba-ko galeria basoak. (Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE zuzentarauak, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoak, eza-rritakoaren arabera).

Page 6: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

6/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Esparru horietan guztietan, habitat naturaletan eragina izatea saihestezina denean, inguru-nea lehengoratzeko neurriak hartu beharko dira, ingurumen dokumentuan eta txosten honen ingurumen baldintzei buruzko atalean jasotako neurrien arabera.

4.2. Paisaiaren gaineko inpaktuak:

Proiektuan jasotako hodi biltzailearen hasierako zatiak sailkatutako paisaia bati eragiten dio, Arabako Lurralde Historikoaren Paisaia Berezi eta Bikainen Katalogoari jarraikiz (Diputatuen Kontseiluaren 2005eko irailaren 27ko 829 Erabaki bidez onartua):

— Hornillo-Orbisoko paisaia bikaina (18. kod.).

Bikain gisa katalogatutako paisaiaren gaineko inpaktu nagusiak obrak burutzeko fasean izango dira; garrantzitsuenak gertatuko dira natura habitaten gaineko ukipenak saihetsezinak diren eremuetan. Landutako lursailetako inpaktuek (baratzeen eremua) paisaian ere eragina daukate, baina soilik lanak egingo diren aldian; hala, zangak estali eta lurraren horizonteak lehengoratu ondoren ia ez da eraginik egongo.

Ingurumenari buruzko agirian eta txosten honen ingurumen baldintzen atalean jasotako zehaztapenei jarraituz, ingurumena lehengoratzeko jardunak funtsezkoak dira paisaian izan daitezkeen inpaktuak maila onargarrietaraino jaisteko.

4.3. Inpaktuak landatutako lurzoruen gainean:

Proiektuak landatutako lurren gainean duen eragina (baratzeen eremua) garrantzitsua da obrak egin bitartean, kondukzioetarako aurreikusitako ibilbide gehiena landatutako lurretatik zehar igarotzen delako; lur gehienetan ortuariak daude eta tamaina txikiko baratze ugari daude, erabiltzaile askok gozatzen dituztenak. Gainera, zangak sakonak dira eta, beraz, mugituko den lurren eta azpi lurren bolumena handia izango da.

Ukitutako lurrak, Ega ibaiaren ondoan daudenez, ukitutako finkak baino lur emankorragoak eta kalitate handiagokoak dira. Nekazaritza lurrak dira, eta gehienak Euskal Autonomia Erkide-goko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala behin betiko onartu zuen irailaren 16ko 177/2014 Dekretuan Balio Estrategiko Handiko eremu gisa jaso ziren.

Hala ere, aipatu egin behar da ondorioak denbora aldi jakin batean sortuko direla, eta hain zuzen ere aldi hori bat dator hodiak sartu eta zangak egiteko tartearekin. Jarduketa horiek egin ondoren, lurraren jatorrizko profilak birmoldatzea aurreikusi da proiektuan; hala, eraginak modu nabarmenean murriztuko dira, eta soilik arketek okupatutako zonetara mugatuko dira. Horri dagokionez, ezinbestekoa izango da erregistro putzuak nekazaritza jardunarekiko interferentzia gutxituko duten eremuetan jartzea (lurzati ertzen areen eta finken arteko muga eremuak).

Txosten honetan landaredia profilak modu egokian biltzeko edo aldi batean biltzeko neu-rriak ezarri dira, eta landutako lurren profilak edo horizonteak aurreko egoeraren parekora bideratzeko.

4.4. Natura 2000 Sarearen gaineko inpaktuak (Ega-Berron ibaiko KBE):

Proiektuaren aurkezpenean planteatzen da Natura 2000 Sareko Natura Eremu Babestuko eremuak edo haren ondoko eremu mugakideak okupatuz, esaterako ES2110020 kodea duen Ega-Berron ibaiko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE); izendapen hori ezarri zitzaion urria-ren 16ko 215/2012 Dekretu bidez; izan ere, arautegi horrek eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren babes bereziko zonak izendatzen ditu eta haiek kontserbatzeko neurriak onartzen ditu. Proiektuan aurreikusitako jarduketa guztiek KBEren zona periferikoari eragiten diote, eta hodi biltzailearen hasiera tarteak KBEri eragiten dio zuzenean (ingurumen sentikortasuneko eremua).

Urriaren 16ko 215/2012 Dekretuak bere XV. eranskinean honakoa jasotzen du: “Funtsezko elementuak: Ega-Berron ibaiko KBE zaintzeko helburu eta neurriak”. Bertan KBEren kontserbazio helburu diren elementu hauek identifikatzen dira:

Page 7: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

7/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Ibai igarobide ekologikoa. Igarobide ekologiko gisa funtzionaltasuna izatea eta Natura 2000 Sarearen koherentziari eta konektibitateari ekarpena egitea.

— Ibaietako habitatak, bereziki sahastiak, lertxundi-haltzadiak eta zumardi azpi-mediterra-neoak, 92A0 habitatean biltzen direnak (“Salix alba eta Populus alba-ko galeria basoak”).

— Ur ipurtatsa (Mustela lutreola) eta igaraba arrunta (Lutra lutra).

— Arrainak: Loina edo loina txikia (Parachondrostoma miegii)

— Ibaietako hegaztiak: Martin arrantzalea (Alcedo atthis), ur zozoa (Cinclus cinclus) eta uhalde enara (Riparia riparia).

Jarraian Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoaren arabera katalogatutako fauna espezieen artean proiektuaren eremuan agertzen direnak aipatuko dira, hain zuzen ere Arabako Lurralde Historikorako kudeaketa planak dituztenak (bost espezie “Galzorian” eta bat “Kaltebera”):

ESPEZIEA IZEN ARRUNTA EGOERA KUDEAKETA PLANA

Mustela lutreola Ur-ipurtatsa Galzorian 322/2003 Foru Agindua, azaroaren 7koa, 2003ko abenduaren 5eko 142. ALHAO

Lutra lutra Igaraba Galzorian 880/2004 Foru Agindua, urriaren 27koa, 2004ko azaroaren 24ko 136. ALHAO

Riparia riparia Uhalde enara Kaltebera 22/2000 Foru Dekretua, martxoaren 7koa, 2000ko martxoaren 27ko 37. ALHAO

Nolanahi ere, azpimarratzekoa da proiektuak inpaktu positiboak izango dituela KBEko uren kalitatean eta, horregatik, ekosistema akuatikoan; izan ere, horren kariaz, saneamendu sis-temara doan ur garbiko emaria desagerraraziko da, bai eta hodi biltzaile zaharrari lotutako galerak ere. Zentzu horretan, proiektuak lagunduko du KBEko kontserbazio helburuen artean azaltzen den “2. helburu operatiboa” betetzen: “Uren kalitatea eta ibaietako egoera ekologikoa mantentzea edo hobetzea KBEren barnean”. Era berean, Arabako Foru Aldundiak KBEri begira prestatu eta onartutako kudeaketa jarraibide eta neurrien agiriak honako jarduketa hau jasotzen du: “1. AC.10. KBEri eragiten dioten gunean egiteko dauden saneamendu eta arazpen planak aurrera eramango dira (betiere URA Uraren Euskal Agentziak EAEri begira ezarritako sanea-mendu eta arazpenerako 2015eko planarekin bat etorriz)”.

5. Ondorioak. Ingurumen baldintzak

Aurreikusten da “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea saihesteko proiektuak” ezarritako jarduketak aurrera eramateak ez duela eragingo garrantzi handiko ingurumen inpakturik; gainera, ustiapen fasean eragin onuragarria izango du uren kalitatean, baldin eta sustatzaileak Ingurumen Inpaktuari buruzko Ebaluazio Sinplifikatuaren prozedura honen markoan azaldutako jarduketei jarraitzen badie eta atal honetan jasotako ezarpen guzti-guztiak betetzen badira; izan ere, ezarpen horietariko batzuk Natura 2000 Sarea-ren eremua kudeatzeko arautegien aplikazioaren ondoriozkoak dira (Ega-Berron ibaiko KBE, ES2110020 kodea):

— 34/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, ingurune hidrikoari lotuta dauden kontserbazio bereziko eremuetarako eta hegaztien babes bereziko eremuetarako arau orokorrak onartzen dituena.

— 215/2012 Dekretua, urriaren 16koa, eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren babes bereziko zonak izendatzen dituena eta haiek onik zaintzeko neurriak onartzen dituena.

Sustatzaileak ondorio negatiboak saihesteko, murrizteko eta konpentsatzeko proiektuan jaso behar dituen neurriak jarraian aipatu dira, sustatzaileak prestatutako ingurumen dokumentuan jasotakoez gainera:

A) Ingurumen sentikorreko aldeetan, txosten honetan aipatutako horietan, proiektua burutzean ukituko diren eremuak zehatz mugatu behar dira eta eremu horien ingurua seinalatu

Page 8: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

8/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

behar da. Seinalatze hori egiten denean, aurrean egon behar dira obraren zuzendaritza Ur Zerbitzuaren aldetik, kontratako obra burua eta Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuko teknikari bat.

Txosten honen ondorioetarako, ingurumen sentikortasuneko eremu gisa ezartzen da Ega-Be-rron KBEren zuzeneko ukipen gunea, hodi biltzailearen hasierako tarteak eragingo duen inpak-tua dela eta.

Kolektore-hodi biltzailea

KBE Ega-Berrón Ibaia

Legenda

INGURUMEN SENTSIBILITATE EREMUA

B) Ingurumen inpaktuaren txosten honetan ingurumen sentikortasuneko eremu gisa de-finitutako zonetan debekatuta dago proiektuan aurreikusitako jarduketak martxoaren 15etik uztailaren 31ra artean egitea, bisoi europarra kudeatzeko planean ezarri bezala (azaroaren 7ko 332/03 Foru Agindua, 142. ALHAO, 2003ko abenduaren 5ekoa), “galzorian” dagoen fauna espeziea baita, eta animalia horren Interes Bereziko Area proiektu honen esparruan baitago.

C) Ingurumen inpaktuari buruzko txosten honek ingurumen sentikortasunekotzat hartu-tako eremuan lan egin beharko da 3 metrotik gorakoa izango ez den “kale” batean, betiere Ega-Berron ibaiko KBEren natura eremu babestu honek gordetzen dituen natura elementu garrantzitsuen gaineko ingurumen ukipenak minimizatzeko. Ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen “Isabe” jatetxearen atzealdean, kondukzioaren instalazioa egingo da alterazioa minimizatzeko bitarteko bereziak erabiliz eta, ezpondaren bertikaltasuna kontuan hartuz, hidroereintza bat egingo da ahalik eta azkarren, bai eta ingurumen integrazioa bermatzeko sahatsen ziriztatua ere.

D) Igarabari dagokionez (Lutra lutra), proiektuaren eraginpeko eremuan bizi diren espezie honen ugalketa eta hazte aldian balizko kalteak saihesteko, lanak hasi baino 15 egun lehenago Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuari eta Natura Ondarearen Zerbitzuari jakinaraziko zaio; hala, zerbitzu horiek jarduketak hartuko dituzten ibai ibilguetan azterketa egingo dute eta ugalketa eta hazte aldian dauden igaraba aleak dauden ala ez zehaztuko dute; egonez gero, kasuan kasuko neurriak hartu beharko dira.

Page 9: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

9/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

E) Ega-Berron KBEko ibarreko eta inguruko zuhaiztiak kentzea saihestuko da. Nahitaez landareren bat unean-unean kendu behar bada, aurretiaz markatu beharko da. Bertan egon behar dute obrako zuzendariak, kontrataren obra buruak eta Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuko teknikari batek.

F) Ega-Berron ibaiko KBE esparruan, zuinketa unean, markatu egingo dira obra egiteko modu arrazoituan moztuko diren zuhaitz espezie autoktonoen adarrak, Ingurumen Jasanga-rritasunaren Zerbitzuko teknikari edo zaindari bat bertan dela. Horrelakoetan mozketa garbiak egingo dira motozerra bidez, urradurak saihestuz.

G) Erregistro putzuak eta hodi biltzailearen arketak finken arteko mugen eta lursailen ertzetako eremuen artean finkatuko dira lehentasunez, eta landatutako eremuei ahalik eta gutxien eragiteko ahaleginak egingo dira.

H) Hodi biltzailea jartzeko zangari dagozkion hondeaketa jarduketak modu hautatuan egingo dira, lurzoru horizonte desberdinak zorroztasunez batuz eta bereiziz; ondoren lurraren jatorrizko profila birmoldatuko da, lanak egin aurreko egoerari dagokionez.

I) Hondea lanetan, landare lurrezko geruzak modu selektiboan kenduko dira. Ahal dela, berehala birbanatuko dira edo, hori ezinezkoa bada, metatu egingo dira. Halakoak ibaiaren uholde arriskurik handieneko eremutik kanpo metatu beharko dira (10 urteko birgertatze aldia), eta gehienez 3 m-ko altuerako ebakidura trapezoidaleko multzoak egin beharko dira, lurra ez trinkotzeko. Landutako nekazaritza eremuetan landare lurrari dagokionez, landutako lurraren lurzoruaren horizonte profilak modu fidagarrian lehengoratu beharko dira, lanak egin aurreko egoerari dagokionez. Ibarretan (baso gune ez-landatuak) lur begetalaren helburua honakoa izango da: landaretza lehengoratzeko eta lurra birjartzeko lanak egitea, obrak ukitutako azale-retan. Behar izanez gero, lehengoratzeetan gutxienez 40 cm-ko lodiera bermatzeko helburuaz, landare lurra ekarriko da kanpotik.

J) Proiektua behin betiko onartu aurretik, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari beha-rrezko txostena egiteko eskatuko zaio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basogintzako LPSren arabera balio agrologiko handikoak diren lurretan izango den ukipenean oinarrituz.

K) Aurreikusitako lan guztiak amaitu ondoren (jarduketa eremua garbitzeko lanak kontuan hartuz), zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen birlandaketak egingo dira landaretza naturalak estali dituen eta ukituak izan diren gune guzti-guztietan. Landareberritzeko lan horiek egiteko, honako irizpide hauei jarraituko zaie:

— Lurraren destrinkotze, moldatze eta taxutzea, lur naturalarekiko igarotze eta ukipen gu-neetan behar bezalako doiketa eta egokitze fisiografikoa lortzeko.

— Kalitatezko landare lur geruza bat ematea, gutxienez 0,4 metrokoa, eta ondoren ukituak ematea.

— Lur lantze eta lur harrotze lanak egitea, eta ondoren fintzea, behar bezala prestatzeko azalerak, ereite eta hidroereiterako.

— Belarki estalkia ezarri ereite edo hidroereite bidez, landare estalki naturala duten era-ginpeko eremuetan. Horretarako soropil espezieak erabiliko dira, gramineoen eta lekadunen nahaste bat, eremu erasangarriko baldintza klimatiko eta edafikoetarako egokia.

— Egindako lanak paisaiaren aldetik integratzeko landaketak egitea, zuhaitz autoktonoak ukituak izan diren eremu guztietan:

Zuhaitz eta zuhaixka espezieak. Ukigarriak diren ibarretakoak: lizarra (Fraxinus excelsior), haltza (Alnus glutinosa), sahatsak (Salix atrocinerea, Salix alba eta Salix purpurea), hurritza (Corylus avellana), zuhandorra (Cornus sanguínea), elorri arantza (Crataegus monogyna), basaerramua (Euonymus europaeus), eta zumalakarra (Frangula alnus).

Page 10: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

10/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Zuhaitzak: 1,50 – 1,75 m-ko altuera izango duten aleak. 1,5 eta 2 metro arteko distantzia landareen artean. Zuloaren gutxieneko dimentsioak: 0,6x0,6x0,8m:

Zuhaixkak: Metro bateko altuera izango duten aleak. Metro bateko distantzia landareen artean. Zuloaren gutxieneko dimentsioak: 0,4x0,4x0,4m.

Zuloa kalitatezko lurrak erabiliz bete ondoren, azaleran 40 cm-ko radioa eta 10 cm-ko ka-bailoi altuera izango duen txorko bat egingo da, bai eta landare bakoitzeko 40 l-ko ureztatzea ere. Askatze moteleko ongarria erabiliko da, 100 gr/ale, baita ongarri organiko konpostatuko kilo bat ere.

Landare guztien oinarrian belarraren aurkako oinarrizko babes bat jarriko da, “Horsol” mo-takoa, berde kolorekoa, 110 gr/m2, 1 metroko zabalera osokoa, 20 cm lur azpian jarriz alde bakoitzean, ainguratzeko.

Landaketa garaia: abendutik otsailera artekoa.

Landaketen osoko mantenua. Haren baitan sartzen da ur defiziteko aldietan ureztatzea, urez-taketa bakoitzean landareko 12 l ur emanez eta lehen ureztaketan bakarrik landareko 100 gr NPK ongarri kimiko konplexu erantsiz ureztaketa urari. Baita ondoztatzeak, saratzeak eta jorraketak beharrezkoak izanez gero eta eraketako inausketa bat eta adar hilak eta xurgatzaileak kentzea, eta zurkaitzak eta oinarriko babesleak berritzea ere.

L) Erabat debekatuta dago jarduketak egitean sor litezkeen hondakinak eta landare honda-rrak isurtzea. Halakoak hondakindegi batera eraman beharko dira, eta bidezkoa bada, honda-kinen kudeatzaile baimendu batek eraman beharko ditu. Lanak egiteko eremuan lubrifikatzaile edo erregaiak biltegiratu behar badira, obrak egiteko epealdian edukiontzi estankoak, iragaz-gaiztutako biltegiak edo beste sistema alternatibo batzuk prestatu beharko dira (betiere lixi-batuak biltzeko sistemak dituzten gainazal iragazgaitzen gainean), eta debekatuta dago jada erabilitako lubrifikatzaile edo erregaiak isurtzea, halakoak kudeatzaile baimendu bati entregatu behar baitzaizkio.

LL) Ez da zerbitzu gunerik, makineria parkerik eta produktu kutsatzaileen biltegirik jarriko txosten honetan definitutako ingurumen sentikorreko aldeetan, ezta Ega ibaitik 25 metrora baino gutxiagora dauden eremuetan ere.

M) Obrak bukatzen direnean garbiketa kanpaina zorrotza egingo da. Proiektuak ukitutako eremuan ez da inolako obra hondakinik geratuko, eta obrako instalazioak erabat eraitsiko dira.

N) Obrak egiteko kontratatuko diren langileei Natura Eremu Babestuaren barneko gunee-tan jardutearen arazoei buruzko prestakuntza emango zaie, oro har ingurumenerako arriskuak saihesteko jarrera irizpideak lan ohituretan txertatzeko.

Ñ) Ur Zerbitzuak, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak eta Natura Ondarearen Zer-bitzuak modu koordinatuan garatu beharreko ingurumen arloko jarraipen lana egitea egokitzat jo da, eraikuntza fasean zehar, aplikatutako ingurumena lehengoratzeko neurrien eta neurri zuzentzaileen eraginkortasuna jakiteko eta aztertzeko, eta gabeziak gertatuz gero, horiek zuzen-tzeko. Ingurumen aldetik lanen jarraipena egiteko eta geroago ingurumena lehengoratzeko lanak egiteko, lanen hasieraren berri emango zaie gutxienez 15 egun lehenago Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuari eta Natura Ondarearen Zerbitzuari.

Horrenbestez, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoak, 40. artikuluan ematen dizkidan eskuran-tzak erabiliz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. “Santikurutze Kanpezuko (Araba) baratzeen eremuan (tartea: gasolindegia – ingurabide zubia), saneamenduaren hodi biltzailea berritzeko eta bertara euri urak sartzea sai-hesteko proiektua”ren ingurumen inpaktuari buruzko txostena aurkeztea.

Page 11: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA - campezo.euskutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak, bere 22. artikuluan ezarritakoa betez. 3. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertu diren balizko

2017ko martxoaren 6a, astelehena • 27 zk.

11/11

2017-00771

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Bigarrena. Abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen ebaluazioarena, betez, ingurumen inpaktuari buruzko txostenak ingurumen erabakiaren ondorioak izango ditu gauzatze neurri eta baldintzei dagokienez.

Hirugarrena. Foru agindu hau ALHAOn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaJOSEAN GALERA CARRILLO

Ingurumen eta Hirigintzako zuzendariaAMAIA BARREDO MARTÍN