IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen...

24
IOKIN ZAITEGI (1906-1979)

Transcript of IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen...

Page 1: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

IOKIN ZAITEGI(1906-1979)

Page 2: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Egilea:

PAKO SUDUPE

Page 3: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

EUSKAL KIXOTEA

Euskal idazlea, irakaslea, eta apaizaizan dugu Iokin Zaitegi nagusiki, bainamereziak ditu beste hainbat titulu ere,gurean oso gutxik merezi izandituztenak: euskararekinmaiteminduriko kixote idealista,mezenasa, argitaldaria, euskalkulturaren aldeko indianoguatemalarra... Idatzi eta argitaratudena berak egiten zuen, oso

1

IOKIN ZAITEGI

diru-laguntza urriarekin. Hortaz,idazlea eta argitaldaria buru batean.Idazlea eta mezenasa ere bai: indianoguatemalarra, Erdialdeko Amerikan –El Salvadorreko San Salvadorren, etabatez ere Guatemalan– egindakodiruak, lanaren lanez bildutakoak,bere ondasun propioak handitzeko ezbaizik euskaldun guztiok geureadugun kulturan xahutzeko bateregupidarik izan ez zuena.

Iokin Zaitegi (1906-1979).

Page 4: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

izan zen. Ildo honetan, eta lorpenakizatera iritsi ez zirenen artean,aipagarriak dira Euskal KulturarenAlde zeritzan batzordea eta EuskalIdazleen Etxea. Lehenbizikoa, Parisen1956an egin zen Lehen Euskal MunduBatzarrean eratu zen, eta delakobatzorde horretako lehendakari (1956-76) izan zen. Bigarrenaridagokionez, euskal idazleenelkartearen egoitza gisa amesten zuenEuskal Idazleen Etxea hein ttiki bateangauzatzerik izan zuen, baina hori, osoneurri txikian; besteak beste, 50ekohamarkadan gertatu zen belaunaldidesberdinen arteko diferentzia etatirabiren ondorioz.

Bakarka idazgintzan egindako lanazden bezainbatean, Loiolako jesuitenikastetxean euskal idazgintzarakodeia, bokazioa, pizten zaionetik kulturajasoa euskarara ekartzen,birmoldatzen, sortzen saiatuko da.Olerkari gisa jasoko zuen estreinakozidazleen artean aitormena etaezagutza; izan ere, Aitzolek,Espainiako II. Errepublika aldian,antolatu zituen Olerti Egunetarikbosgarrenean, 1934an, Zarautzen etaLizardi zendu berriaren omenezegindakoan, Tori nire edontzia izenekoolerkiarekin haritz adarra eskuratuzuen. Gerraostean ere jarraituko dioolerkigintzari eta idatzi nahiz itzulitakoolerkiak bi liburutan bildu zituen:

Jesuitetan hazia eta hezia, alabainaLagundia utzitakoa, euskal idazle etajesulagun izatea bateraezinak jotzean.Haatik apaiz izateari ukorik egin gabe,bere euskal abertzaletasuna delamedio irakasletza eta apostolutza bereherritik kanpo bete beharra izanbazuen ere; izan ere, irakasle etaapaiz beste inongoa baino gehiagoGuatemalako herritarrena izan zen.

Euskal idazlea izan dugula adierazizabiatu gara, baina zein ezaugarri dituIokin Zaitegik euskal idazleen artean?Oroz lehen eragile handia izangenuen, berak Aitzolen gizaldia izenezbataiaturiko belaunaldiko kidegarrantzizkoa. Eta eragile, hain zuzen,alde honetatik: kultura jasoa, ez soilikusadio zaharreko kultura herritarra,euskararekin uztartzea bazegoela,egin zitekeela, eta euskaldunok eginbehar genuela aldarrikatu ez ezikpraxian, etsenplu ematen ahaleginduzelako, etorkizuneko Euskal IkastetxeNagusirako, hots, euskalunibertsitaterako, lehen harriakezartzen sutsuki ahaleginduz.

Eragile ez ezik eraginkor: lorpenenartean, Guatemalan 1950ean sortuzuen Euzko-Gogoa aldizkaria aipatubehar dugu guztien gainetik. Euskarahutsez, hamar urteren buruanargitaratu zen lehen kulturaldizkariaren zuzendaria (1950-60)

2

Page 5: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Goldaketan, eta Berriz ere goldaketanizeneko bildumetan. Euskalantzerkiaren maila goratzeko egindakoahaleginekin, idazle grekoenitzulpenekin ez zuen olerkiekinbezainbat asmatu. 1933an argitarazuen Antigone eta Sofoklesengandikheldu zaizkigun antzerki guztiakitzultzera iritsi zen, 1946an eta 1958anargitaratuz.

Espainiako eta munduko II. gerrarenostean, prosa-lanei ekin zien euskalkulturaren bilakaerarekin bat.Kronologiari jarraiki, lehenbizi Bidalieneginak burutu zuen, apaizgaiei latinezematen ziena euskaraz berridatzi, etasaio erako liburua moldatuz. Greziakojakinduriaz eta idazleen gainean erezerbait baino gehiago bazekien, etahurrengo Platoni helduko zion.Lehenik, saio liburua biribilduz: Platon-eneko atarian egungo eguneanere bere balioa baduena aurreragoagertuko dugun bezala; eta ataria ezezik Platonen elkarrizketa famatuak,burutan ateratzeko. Prosazko lanezdihardugula, era berean ez diraahaztekoak Euzko-Gogoa aldizkarianidatzitako atarikoak eta artikuluak,batez ere, hainbat filosoforen gaineanidatzitakoak, eta belaunaldiez oro harnahiz zehazkiago Aitzolen gizaldiazEuzko-Gogoa eta Egan aldizkarietanargitara zituenak.

Hitz gutxitan, eta soilik euskalidazgintzari gagozkiola, kultur eragileaparta, eta euskara kultura jasoarekinuztartzen ahalegin gaitzak eginzituena inork gutxik egin zuenean.Lorpen eta oinarri aipagarriak utzidizkigun aitzindari bipila.

3

Iokin Zaitegi D. Elias Azpiazu eta D. Francisco Urrutia-rekin. Berejaioterriko bi maisu hauexek piztu zioten jakin-mina eta ikasi-nahia.

Page 6: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Europako geografia erakusteraino iritsiarte. Hori gauden mendeko bigarrenhamarraldian.

Baina laster hartuko zuen elizakobidea, herriko parrokiako abade zenDon Pakoren mutil hasiko da hamahiruurterekin, eta handik urtebetera,Durangoko jesuiten etxean zegoenaita Basabe jesulagunak bilduko dugazteak atzitzeko zabaldutako sarean.Badirudi hamalau urteko mutikoazenak berak adierazi zuela jesuitabidean jartzeko gogoa. Ez gaineranahikunde hutsa gogo bizia baizik;izan ere, amari aurre egin beharra izanzuen, Durangoko jesuiten ikastetxerajoatea lortuko bazuen. Amarenkontrakotasuna aipatu dugu, etadirudienez elizkoia bezain zorrotzaizan behar zuen Iokinen amak,semeak berak hala aitortzen dio

Lehenik, bizi-urratsei egingo diegutartea, hori bai, beti ere hauen arteankokatuz aldi bakoitzean egindakoidatziak ere, hots, hemengo bizialdiaeman zuen bezala, bizitza eta idatziakuztarturik. Bigarren atal nagusianberriz, kasu gehiago idatziei egingodiegu eta ez bizi-urratsei.

1906ko uztailean munduratu zenArrasateko herrian. 14 urtera arte hanbiziko da, garai hartan bost bat milalaguneko herri euskalduna zenArrasate herriko alde zaharreko kaleartean1. Kale artean txorromorroka,Musakola auzoan txori-habiakharrapatzen, eta errekan arrantzuan.Jakina, eskolan ere bai, herrikoeskolan, ordurako batere ezjakinak ezziren D. Elias Azpiazu eta Don Francisco Urrutiarekin. Batez ereDon Patxik oso herrikoia etapedagogia sen handikoa izan beharzuen, esaterako, geografian lehenbizihurbilenekotik hasten zitzaienerakusten, Arrasateko inguruetatik,zabalduz-zabalduz, harik eta

4

BIZI-URRATSAK

1 Lan hau egiteko asko baliatu naiz Josemari Velezde Mendizabalen Iokin Zaitegi liburuaz. Zorraaitortu nahi nuke.

Page 7: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Josemari Velez de Mendizabali honekamaren galdera egitean, etaherritarren iritziz berriz, kandela bainozuzenagoa. Batzuek larregi bestebatzuek gutxiegi. Herritarren iritziz,ama zuzen-zuzena bazuen, aita osobestelakoa zuen, lanean irabazten

zituenak bere kasako ibilaldietarakonahikoa ez zituena. Iokin Zaitegiri, 28urte zituela, banatu zitzaizkion aita-amak, Belgikako Marneffenjesuitekin teologia ikasten ari zela. Bi hitzetan, ez zuen gozotasunhandirik ezagutu etxean.

5

Iokin Zaitegiren aita, Juanito Ixurtza, makurtuta, eskuinetik aurrena. Gurasoak, 1934an, Iokin Belgikako Marneffe-n Teologia egiten ari zela, banatu zitzaizkion.

Page 8: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

junior izatera igaro orduko, IokinZaitegik eta Andima IbiñagabeitiakJainkoaren dei berezi bat izan zuten.Ez dago oso garbi nola eskuratu zutenAmi vasco izeneko katiximanazionalista, aita Apalategik erabiltzenuzten zien liburutegitik edota AndimaIbiñagabeitiaren amak sartu zuenLoiolan; nolanahi ere, nola Iokinek halaAndimak, biek irakurri zuten txangoateratako batean, eta harrezkerobihotzean bi maitasun suhar izangozituzten maiz elkarrekin gatazkan: alaJainkoa zerbitzatu jesuita esanekoizanik ala euskal kultur langile gartsubilakatu.

Iokinek eta Andimak ez ezik,Lauaxetak, Plazido Mugikak, Sarobek,Korta anaiak, Iñaki Goenagak,Argaratek eta beste banaka batzuekEuskal Elerti Bazkuna, euskalakademiatxoa osatuko dute Loiolan.Denbora gehiena aita jesuita izatekoikasi beharrekoak estudiatzen emangodute, baina, lanarteak euskara maitearieskainiko dizkiote, bereziki Iokinek etaAndimak, gainerakoen lanak gutxietsigabe. 1917an argitaratzen hasi zenJesusen Biotzaren Deyan egingodituzte lehen idazle izan nahikoahalegintxoak. Europa eta IparAmeriketako literaturaren ezkutuenberri aita Estefania bilbotar irakasleakemango die, eta batez ere greko etalatindarren literatura klasikoa aski ongi

JESUITA ETA IDAZLEBOKAZIOA

Durangon urtebetez nagusiki grekoaeta latina ikasten aritu ondotik, ohizenez, hamabost urte egiten zituenegunean Loiolara joko du, jesuitaizateko bidean lehen urrats sendoakemateko. Orobat euskal idazle izatekobidean ere, hementxe emango ditulehen urrats erabakigarriak.

Badirudi lehen bi urteetan, nobizioona izan nahiak edo izan beharrakhartzen zizkiola ordu guztiak. Ikaskideizan zuen Iñaki Goenagak kontatzenzidanez, nobizio-urteak gogorrak etalatzak izaten ziren. Egunetako gogo--jardun luzeak, eskean ibili beharraizaten zuten hilabetea, eta ospitaleangaixoak artatzen eman beharrekoaldia aipatzen zizkidan. Eskekohilabetean inguruko herrietara joanbeharra izan ohi zuten eskean,bildutakoa iristen ziren herri edo hirikoerretoreari eman beharra izaten zutela.Ospitaleko hilabetean gaixorikurrikalgarri eta higuin-emangarrienakzaindu beharra izan ohi zuten berenburua apaltzen eta Jesukristobehartsuaren tankera hartuz joanzitezen. Ez da, bada, zer harritu,bestetarako astirik ez bazuen.

Alabaina, behin boto txikiak egin1923an, pobrezia, garbitasun etaobedientzia botoak egin, eta jesuitagai

6

Page 9: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

bereganatuko dute. Euskaltaldetxokoek ikasi eta aztertutakoaeuskal kulturaren mesedetanerabiltzeko zina egingo dute,etorkizuneko unibertsitatearen oinarrigerta zitezkeen klasiko grekolatinoenzerrenda bat burutuz euskararabihurtzeko. Beste izen bat ezinahaztuzkoa, aipatzen dihardugunjesuitagaiok Loiolan bertan aurrezaurre ezagutzerik izan zutena, aitaOlabide da. Honek ez du jakingoeskola sortzen, baina Azkueren hiztegifamatua ustiatuz eginiko ItunZaharraren eta Itun Berriarenitzulpenak jarraitu beharreko ereduizanen dira jesuitagaiontzat. Eragin

handia izanen du Iokin ZaitegirenganOlabide gasteiztarrak. Delako klasikoitzulpenen zerrenda hori gauzatunahian hasiko dira baina behaztopakbehaztopen gainean metatuko zaizkie.

Loiolan oztopo aita Bianchi donostiarerrektore erregezalea, Alfonso XIII.arenzalea izanen dute. Loiolan bost urteigaro eta Burgosko Oñara eginen dute,han filosofia ikasteko. Filosofiakodoktoregoa lortuko du Iokinek bertan,Doctor in Philosofia, eta harrezkerobeti bere izenaren ondoan Ph.D jarrikodu. Horretaz gain, aita LabururenCitologia euskaratuko du Kizkiña(zelula), eta RIEVen argitaratuko

7

1935eko uztailaren 31n eman zuen lehen meza Belgikako Marneffe-n. Hemen Teologia egin, eta euskal kulturalantzeko Euskal Elerti Bazkuna eratu zuen hainbat euskaltzalerekin batean: Andima Ibiñagabeitia, Patxi Etxeberria...Burua bera zen. 1936ko gerra hasi zenean, jesuita frankozaleek su eman zieten euskaltzaleen idaztitegiei.

Page 10: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

idazle gailenenekin, gutun bidezkoharremanetan da. Esaterako, Lizardirihan-hemenka egindako olerkiakbidaliko dizkio kritika ditzan. Honekegindako kritikak kontuan hartu, eta1934an, Zarautzen hain zuzen, aurrekourtean zendua zen Lizardi poetarenomenez eginiko V. Olerti Egunean,garaileen haritz adarra eskuratuko duTori nire edontzia izeneko olerkiarekin.Andima Ibiñagabeitia izango dulankiderik hartuena delako euskalakademian, eta honek teologia amaitubaino lehen, 1935eko Aste Santuan,alde egingo du Lagunditik. Iokinekjarraitu egingo du, eta 1935ekouztailaren 31n, San Ignazio egunezberaz, lehen meza emango duMarneffen.

Itxura batera zoria alde zuen, euskalletretan ezagutza lortua, lehen mezaemana. Bestelakorik ere bazen ordea!Lagundiko agintari hainbatentzateskualde-hizkuntzen aldeko tirriaerakustea ez zen jainkozkoa; aregehiago, zenbait moralista jesuita izenhandikorentzat bekatu ere bazenZaitegik-eta euskararen alderako zutengrina sutsua. Marneffen izan zutenEtikako irakaslearentzat, esaterako,nazionalitatek ez zuten inolakoeskubiderik; izan ere, kitatu nahizituzten bidegabekeriak kitatu ahalizateko egin behar izango zituzketenkalteak handiagoak izango baitziren

1933an. Baina euskararen alderakogrina beren bihotzean zutenak, bestebatzuekin nahasi eta Ameriketarabidaliko dituzte nagusiek 1929an:Andima eta Plazido MugikaKolonbiara, beste batzuk El Salvadoreta Guatemalara, eta Iokin Zaitegiberriz Venezuelako Meridara. Halajuzgatuko ditu gauzak behintzat IokinZaitegik, handik urteetara. Bidenabaresan, Lauaxetak 1928an utzi zuelaLagundia. Bizimodu gogorraeramango du Meridan, eta hangoeskarmentua era-erara etorriko zaio ElSalvador eta batez ere Guatemalan,Espainiako 36ko gerraostean,irakaskuntzan emango dituen urteluzeetarako. Badirudi Meridako hiruurteotan euskalgintzatik etensamartuta egon zela bestelako lanezitoa; Marneffera iristen deneanteologia ikastera, aldiz, gogo berriz etaarrakasta nabarmenez helduko dioeuskal idazgintzari. Ez da ahaztubehar, Hego eta Erdialdeko Amerikanbarreiaturik ibili ondoan berriroelkartzen direla Belgikako Marneffeneuskal elerti bazkunekoak atzera lanariekiteko.

Diogun delako taldearen buru IokinZaitegi izango da; izan ere, idaztiakargitaratzen hasia da, gorago esanbezala (RIEVen Kizkiña); olerkigintzandihardu, eta Lizardirekin eta, aberriangertatzen ari den euskal Pizkundeko

8

Page 11: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

zuzendu nahi zituzten okerrak berakbaino. Agintariek ez ezik jesuitakidezituzten hainbat eta hainbatespainiarrek ere begiko ez bainabegitan hartuak zituzten Marneffen.Franko eta Mola jeneralek 1936anpenintsulan gerra abiarazi zuteneanAfrika eta Nafarroa aldetik,euskaltzaleon kontrako espainiarfrankozaleek su eman zieten hauenidaztitegiei, behialako Inkisizioarenkerak berrituz.

Estatuz aldatu gabe, MarneffetikMorialmera jo, han urtea igaro, etaErrumaniara egin nahiko zukeen IokinZaitegik Espainian gerran zirela,lagunak bai baitzituen Errumanian,baina goikoek Ameriketako ElSalvadorreko hiriburuko apaizgaitegirabidaliko dute. Harako bidean sei bathilabeteko egonaldia egingo duPanaman, kanal famatuaren inguruan.Delako egonaldia ingelesa ikastekoeta Wadsworth LongfellowrenEbangeline zeritzan eleberriaeuskaratzeko baliatuko du. ElSalvadorren lehenago Venezuelanegin bezala berriro irakaskuntzarilotuko zaio. Bertako liburutegi ederrabaliatuz Bidalien eginak liburuaidatziko du. Ez da, ordea, laketzenhan. Jose Antonio Agirre New Yorkenda Europan barrena, Berlin barne, nazieta faxisten ihesi ibili ondoan, etaharengana egin nahi luke hari esku bat

botatzeko. Ez diote goikoek ametitzenordea. Hala ere Iokin ez dago Frankoaldarera eraman nahi luketen goikoeiburu euskalduna makur-makur egineta men egiteko prest. Lehenbizi,lanbide eta diru-iturria segurtatu,Guatemalako artzapezpikuareneskutik, eta 1944ko ekainaren 29anLagundiarekiko loturak hautsiko ditu.Harrezkero bere buruaren jabe danoranahi joateko, eta batez ere, euskalkulturaren aldeko lanerako.

9

Luma ederki astindu zuen Zaitegik euskal kulturaren alde. Era askotakooztopoak gaindituz, lan eskerga egin zuen euskara eta kultura uztartubeharrez.

Page 12: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Euzko-Gogoak hiru idazle nagusiizanen ditu: Orixe, Iokin Zaitegi bera,eta Andima Ibiñagabeitia; eta bi aldi:Guatemalakoa 1950-55, etaMiarritzekoa 1956-60. Guztirahirurogeita hamar bat idazle biltzealortuko du, maila ere itxurazkoa, bainazabalkunderako arazo itzelak.Guatemalatik aberrirako tarteaezabatu nahirik Hego Euskal Herrianbertan argitara eman nahiko du, bainaGuatemalan lortutako garaipenaberritzerik ez du izango; Madrilen ate-joka ibiliagatik Frankorenlagunengandik ez du baimenik lortuko.Ez du etsiko baina! Ipar Euskal HerrikoMiarritzen kokatuko da.

LAGUNDITIK KANPO

Guatemalan, Eusko Jaurlaritzakemandako nortasun agiriarekin sartukoda, eta bertako lehendakariarekinbilera eginik bertan geratzea lortukodu agiri espainolaren beharrik gabe.San Carlos unibertsitatean eta InstitutoAmérica ikastetxean irakasle izangoda, grekoa eta Elizaren historia-etaemanen ditu, eta 1951n Landibarlizeoa sortuko du, barneko ikasleentzatSanta Mónica zeritzan egoitza etaguzti. Irakasle eta zuzendari gisaateratako diruok, sakelari begira jarrita,negargarri den enpresan inbertitukoditu, hain zuzen lehen euskal kulturaldizkaria izanen den Euzko-Gogoaaldizkarian. Euskal kulturak beti izanendu ezin kitatuzko zor hau IokinZaitegiren alderako.

10

Iokin Zaitegi Guatemalan, Santa Mónikako barne-ikasleekin. Guatemalako San Carlosunibertsitatean eta Instituto América-n ikastaldiak eman ondotik bere ikastetxe propioa sortuzuen, Landibar lizeoa, bertako barne-ikasleentzako egoitza eta guzti.

Page 13: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

11

Orixe ezkerrean, bere ondoan Zaitegi, eskuin-eskuinean Andima Ibiñagabeitia beste lagun batzuekin. Orixe, Zaitegi etaAndima izan ziren Euzko-Gogoaren zutabeak.

Bere jaioterri Arrasaten, berrogeita hamar urte egiten zituen egunean senitarteko

(bere eskuinean ama) eta lagunez inguraturik. Hegoaldean atera nahi zuen

Euzko-Gogoa baina diktadurak ez zuen baimenik eman, eta Miarritzera jo zuen.

Guatemalan ikastetxeak aurrera ateratzeko egindakoahaleginaren aitormen agiria.

Page 14: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Txillardegiren Leturiaren egunkariezkutuara (1957) tarte gaitza zegoenhamarkada berean argitara izanagatik.

Guatemalan arazo handiak izanbazituen aldizkaria aurrera ateratzeko,hemen ere, aberrian ere, garratzetikgehiago izango du gozotik baino. Aldebatera, gizon handi eta miretsia bezalazetorren, euskal kulturaren heroi ttiki;izan ere, 36ko gerra aurrekopizkundean parte hartua, Orixeirakaslearen lankidetza izan zuena aldilabur batez bada ere, euskara hutsezkultur eduki jasoz hainbat ale atereaGuatemalako erbestean; horiekguztiak hala izanik ere ordea, oztopougari eta era askotakoakbizkarreratuko zitzaizkion. JoseAntonio Agirreren konfiantza bazuen,eta Parisen lehen Euskal MunduBatzarrean (1956) lortu zuen EuskalKulturaren Alde zeritzan batzordearenburutza, eta Euskal Idazleen Etxeasortzeko diru apur bat ere bai; ezzuen, ordea, delako etxe horretarakoapopilorik bereganatu. GipuzkoakoAldundiaren babespeko Egan horzegoen, Euskaltzaindia bere moteleanindar hartzen ari zen, eta bereinguruan nahi zuen Euskal IdazleenElkartea sortu; belaunaldi berriekbestelako ideologia ezkertiarragoazekarten, existentzialismoaren eraginhandiagokoa behinik behin, eta Zaitegieta kidekoen euskarak ere ez zuengora handiegirik hainbat idazleberriengan. Hitz bitan, OrixerenEuskaldunak (1950) poematik

12Iokin Zaitegi Ramón Sota nazionalistarekin. 1956an, lehen Euskal MunduBatzarra egin zen Parisen, eta bertan sortu zen Euskal Kulturaren Alde(E.K.A.) izeneko batzordea. Batzordekideak: J. M. Barandiaran, J. M. Leizaola, Josu Solaun, T. Monzón, Joseba Rezola eta Manu Sota.Diruzain: Gonzalo Nárdiz; Andoni Urrestarazu idazkari, eta Iokin Zaitegilehendakari.

Iokin Zaitegi Guatemalako indiarren apaiz. 1962an, laguntzat jotzenzituen hainbat euskaltzalerekin etsia harturik, Guatemalara jo zuenberriro ere. Arrazoi politikoengatik, gehiago izan zen Guatemalakoherritarren apaiz euskaldunena baino.

Page 15: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Euzko-Gogoari 1960 arte iraun ahalizan zion. Guatemalatik ordukohirurogei mila dolarren jabe etorribazen, diru-eske ibili behar izan zuenGuatemalarako bidea ordaindu ahalizateko, eta diruok, jakina, euskalkulturan xahutuak. Beste hamar urteegingo ditu amerindiarren apaizGuatemalako herrixka batean 1962tik1972ra. Apaizgoan ez ezik Platonenelkarrizketak euskaratzen jarraitukodu, gero 1972an jaioterriraturik,1975etik aurrera argitaratuko dituenak,Platon I, II, III, IV, V.

13

1979ko abuztuaren 17an hil zen euskal literaturaren azkenkixotea. Jarraibide ederra, etsenplu bikaina, eta aldi bereanjarraitzeko zaila utzi digu Iokin Zaitegik.

1976ko abenduaren19an Arrasatek,bere jaioterriak,Seme Kuttunizendatu zuen.Egun bereanEuskaltzaindiakohorezkoeuskaltzain. Inorkmerezi izatekotan,Iokin Zaitegikmerezi izan zituen.

Iokin Zaitegi euskaltzainekin.

1979ko abuztuaren 17an hil bainolehen, zenbait omenaldi eskainikodizkiote lagunek, eta Arrasatekoherriak. Honek, 1976ko abenduaren19an herriko seme kuttun izendatuzuen, eta egun berean Euskaltzaindiakohorezko euskaltzain. Baten batekjasoko zituen ohoreok gutxiago mereziizanda.

Page 16: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

PROSALARI

Bere idazle estiloa zirriborratu bainoez dut egingo atal honen azkenaldera,eta aurretik eragile eta euskal kulturlangile gisa jokatu zuen papergarrantzitsuaz zenbait argibideemango ditut.

Zaitegiren kasua aski adierazgarriada: barruko deiak egingo zuen idazle,baina bere barne munduariadierazpidea aurkitzeko orduan, aldibakoitzean literaturaren errepublikanboladan eta mentan zegoen generoaerabili zuen nagusiki.

Lehenbizi, itzulpenak egingo zituenhizkuntzan trebatzeko, baina literaturaizenez dei dezakegunaren alorreanolerkien bidez abiatuko da, etaitzulpenak ere antzerki-lanetarabideratuko ditu, Aitzolek Espainiako II.Errepublika garaian sustatzen zuenEuskal Pizkundea mugimendu literario--kulturalarekin guztiz erara. Herriaesnatzeko, bere barneko izaerazkontura zedin olerkiari garrantzi handiaematen zitzaionean olerkiak burutukoditu, eta arrakasta eta gizarte-eraginhandiko generoa zenean antzerkia,

Bakarra den Zaitegi hirutanbanaturik aztertuko dugu: Zaitegiprosalaria, poeta, eta itzultzailea;baina aztertu gain-gainetik, eta hau biarrazoirengatik; bata lan honenhelburu beragatik, zabalkunderakobaliagarri izatekoa alegia; eta bestea,eta nagusiena, aurretiazko ikerlanenurritasuna tarteko2.

14

IDAZLANAK

2 Zuzenki Zaitegiren prosaz ez dut inongo ikerlanikaurkitu. Poetaz eta itzultzaileaz, biak eremamitsuak izanagatik, orri erdi bat baino ez: JonKortazar, Literatura vasca Siglo XX , Etor, 1990, 92or., eta Xabier Mendiguren Bereziarturen EuskalItzulpenaren historia laburra, Elkar, 1995, 144 or.Bestalde, 1936ko gerra aurrean, V. OlertiEgunean, saria irabazi zuenean, Aitzolek egin zioniruzkina. Ikus: Aitzol, idazlan guztiak, 5. Liburukia,Erein, 1986, 78-84 orr. Eta Joseba Intxaustiren:«Zaitegi eta Euzko Gogoa» in Jakin 12, 1979, 120-137 orr.; eta «Euzko-Gogoaren lanak» in Jakin 13,1980, 96-119 orr. Eskerrak ematen dizkiot JosebaIntxaustiri eman didan laguntzagatik.

Page 17: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

antzerki-lanen itzulpenak egingo ditu.Beti ere maila, kalitatea goratu nahian,herri moderno bat bultzatu nahian,horretarako tradizio greko-latinoanoinarrituz.

Hogeita hamaseiko gerra aurrean,nolabait esan, Aitzolen-eta mutilizango da; gerraoste gozogabean,aldiz, berak hartuko du iraungiko eziraungiko zen Pizkundearen zuzia, etaeraberrituz jarraipena ematenahaleginduko da. Gure asmoa izenekoorri hegalaria bidaliko du GuatemalatikEuskal Herrira, euskal idazleenganabidalia, hauei elkartu eta Euzko-Gogoaaldizkaria aurrera ateratzeko deiaeginez.

Alde batera, esan dugun bezala,jarraipen: ipui, olerki, edo antzerki edobeste azalpenen bat euskerazba´duzu, bidali iguzu, otoi.Aldizkariak, ehunekoei begira jarrizgero, %57 argitaratuko du literaturaz;baina eraberrikuntza ere bai; izan ere,hala aldarrikatuko du gorago aipatuorri hegalarian: Arrezkero, euskerazbakarrik idatzi nai dugu, eusko--gogoaren barne-muiñetaraño eldugaitezen. Hizkuntzalaritzaz idatzitako%14,43k, Soziologiaz %4,5ek,Historiaz %5,86k, Filosofiaz idatzitako%3,35ek eta abarrek garbi adieraztendute Zaitegik Euzko-Gogoarekinlortutakoa aise gainditzen zuela

Aitzolek Yakintzarekin euskarazburututakoa; bestela esan askozaurrerago joan zela alor guztiak,literaturakoak ez ezik bestelako kulturgai ororekikoak ere euskaraz lantzekobidean, euskal kulturaren normalizaziobidean. Horretarako, Zaitegik berakegina zuen ordurako, nahiz 1955eraarte ez zuen argitaratuko, Bidalienegiñak saiakera. Euzko-gogoaaldizkarian filosofia jorratuko du, etagarbi azalduko du aldizkaria zeingizaldi edo belaunaldiren emaitzaden, Aitzolen gizaldiaren fruitua hainzuzen.

15

Bere gaian, saio-liburu aipagarria.

Page 18: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Italiako idazleenak, ez hainbesteEspainiakoak; Aitzol eragile nagusizutela Yakintza aldizkariarekin, etaOrixe nolabait gidari eta irakasle.Ezaugarri hauekin batean, olerkihizkuntza berritzeko erabilitako hitzharrobia aipatzen zuen, Azkuerenhiztegi famatua, eta errimak berritzenegindako ahalegina nabarmentzen.Bidenabar, aipatu beharra dago,zentsura frankistaren «artaziak» erabilibehar ezin tematsuagoagatik, itxurabatera nahiko apolitiko dirudien auzia,literatur belaunaldien arteko tirabirak,ez zuela behar bezala jorratzerik etaargitaratzerik izan. Beste behin ere,euskal kulturaren garapenerako trabapolitiko gaitzak!

Artean euskal literaturaren historiamantuxetan zegoen. Orixek eginazuen historia labur bat, Axularren,Larramendiren eta Sabino Aranareninguruan bilduz idazleak, baina ezergutxi. Zaitegik ahalegin berezia egingodu belaunaldien ezaugarriakzedarritzeko, eta horiek Aitzolengizaldiak, olerkari belaunaldiak,betetzen dituela baieztatzeko. Eta hauguztia, esanguratsuki, euskalbelaunaldien arteko borroka gorieneanzegoenean.

1890. urtez gero jaioak denak,antzeko irakurketak egindakoak, batezere Europako poesia liburuak,Frantzia, Alemania, Ingalaterra eta

16

Euskara hutsezko lehenkultur aldizkaria. 10 urteziraun zuen (1950-60).Zuzendaritza eramateazgain, hainbat filosofozidatzitako artikuluak etaatarikoak edo editorialaknabarmentzen diraguztien gainetik.

Page 19: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Gatozen Zaitegiren idazle estilora.Olabideren miresle eta jarraitzaile gisa,kultur terminoak beste hizkuntzetarikhartzeari ez dio onirizten, etaitzulinguruak ez ditu baztertuko jorratubehar duen kultur gaia jorratzeari ekinaurretik, erabili behar dituen hitzakeuskaraz definitzeko. Diodanarenadibide argiena, Egan aldizkarian,1963an, argitara zuen «Belaunaldiaz»deritzan artikulua da. Azkuerenharrobia nola ustiatzen duenegiaztatzeko aukerakoa da,

zenbaitetan hitz-aberastasunerakustaldi arranditsu samarrakeginez. Alde txarra ez ezik badu aldeona ere; izan ere, zenbait baliabidejarauntsiko dizkigu, baliatzen jakinezgero aberas gaitzaketenak.

Beste bereizgarri nabarmenetakobat, metafora edo izadizkoelementuetan oinarriturikokonparazioak dira. Nire ahogozorako,segur aski garai desberdinetanbizitzearen isla ere izango da, gehiegiluzatzen da, eta testua erritmoarenaldetik geldotu egiten da direlako

17

Euzko-Gogoa eta Eganen artean izan zen tirabirarik. Hala ere, ez zuen arazorik izan Eganen argitaratzeko. Belaunaldien artekotalkak gogor markatu zuen Zaitegi.

Page 20: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

konparazioak direla bide. Goragoaipatu dudan artikuluan areago,Platon-eneko atarian liburuan baino.Honetan, gehiago asmatzen du,tamaina hobeki hartzen dio. Nolanahiere, esan beharrik ez, azterketazehatzagoa eta osoagoa behar duZaitegiren obrak, hau guztia hobekipisatzeko.

Apologia merkean erortzekoarriskurik gabe, Platon-eneko atarianliburuak merezi du irakurtzea,zailtasunak gorabehera. Zer ikasiaugari aurki dezakegu bertan, guremendebaldeko kulturaren zimenduezjakin-minik izanez gero.

18

Pentsalari grekoa euskaraz aurkeztenaurrena Zaitegi izan genuen. Liburu polita,batez ere, Grezia maite dutenentzat.

Olerkiak itzultzen,eta batez ere

sortzen, esku trebeaerakutsi zuen. Tori

nire edontziaolerkiarekin

garailearen haritz--adarra lortu zuen,

1934an, Zarautzen,Espainiako II.

Errepublikako V.Olerti Egunean.

Page 21: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Irakur izenburuok: «Euskadi berri»,«Euskal Ikurrinari»,«Eusko gudaribati», «Gaupean dagoen Euskadi’ri».Irakur honako olerki zatiok:

Euskalerri zarra gur(e) Euskadi berriGerta ledin ari gaituzu lanean:Bat egin dezagun euskal-mugapeanGeranok, berori baitugu Aberri. (...)

Sortu dugun erri onetan lankideGeranok dezagun op(a) askatasuna:Europa’ko erri gera kidez-kide,

Gutarteko nausi biz anaitasuna:Lengoa oinarri, oraingoa bideEgingo baitugu, gur(e) etorkizuna.

(Baionan 1961eko Aberri egunean)

Edota:

Mendietan izan zinan euskaldun gudaria,Orain ditadurapean goseak bizi zera.Tori abertzale onek dagizun oparia,Alai, betargi ta baikor zakusadan ostera.(...)

Badu euskal-ezbearrak bere andizurena:Guduan izan nai gendun euskaldunokgaraile:Aberriarren il zedin euskal-gudari urenaEspañi erri geiena izan gendun iltzaile.

(Guatemalan 1962-2-15).

19

POETA

Aitzolek, V. Olerti Egunean haritzadarra lortu zuen Tori nire edontziaolerkia iruzkintzen ari, zioenHomeroren eta Mistralen eraginazuela. Alabaina, handik eta hemendikhartutako olerki-gaiei Zaitegik jakinizan zuela batasuna eta edertasunaeransten. Aukeran, bertsoakgogortxoak, iluntxoak jotzen zituen.Mami sakon-goitiarrari bere horretaneutsiz, hau bertso leun, errazagoetanisurtzeko gomendioa luzatzen zion.

Jon Kortazarrek postsinbolismoarenizenpean laburbiltzen du Zaitegirenpoesia egiteko estiloa, honakoezaugarriekin: paralelismoa, analogia,natur gertakarien barneratzea, etapoesien antolaketa klasikoa, nolaahapaldiak tolestatzerakoan halametrikari dagokionez. Erruralismoaberriz, narrazio-poesiara hurbiltzekoegindako ahaleginari egozten dio.

Ezaugarriok atxikitzen al dituMiarritzeko aldian (1956-1961)olerkigintzari darraion Zaitegik?Beharbada ezaugarriak bai; hala ere,gaietan berrikuntzak nabariak dira.

Page 22: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

ITZULTZAILE

Asko itzuli du Zaitegik. Besteakbeste, Sofoklesen antzerki guztiak, etaPlatonen elkarrizketak.

Xabier Mendiguren Bereziarturenarabera, joera formalista hertsi samarbatean eginak dira itzulpenok,jatorrizkoaren hizkuntza formulazioeioso hurbiletik jarraiki burutuak.Hizkuntz ereduari dagokionez,Olabideren urratsetan ibili izanagatiklexiko aldetik, eta sintaxiaridagokionez Sebero Altuberi hurbiletikjarraitu izanagatik ikuspegipragmatikoaren aldetik gogor etaulergaitz samarrak gertatzen diraitzulpenok.

Oraindik orain, Joxe Azurmendik3 ezdu gupidarik izan, bere Platonenelkarrizketa-zatien itzulpenekZaitegiren itzulpenekiko dituztenzorrak aitortzeko. Horretaraz gero,zailtasunak zailtasun eta gogortasunakgogortasun, Zaitegik burututako lanaez da baliogabea; baliatzen jakinbehar!

20

3 «Sokratesen defentsa, Platon», Jakin, 1999, 59.Oharra, 74 or.

Sopokles I eta II;Euripidesen Medea (Egan).

Platon I, II, III, IV, V eta VI.Asko itzuli zuen, era formalista

hertsi samarrean. Egungogortxoak egiten zaizkigu;

hala ere, baliagarriak badira,baliatzen jakinez gero.

Page 23: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Josemari Velez de Mendizabal.

• Euskaltzaindiako Azkue Liburutegia.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84 457-1621-2 (Obra osoa)84-457-1623-9

L.G.: BI-3154-00

Page 24: IOKIN ZAITEGI (1906-1979) · birmoldatzen, sortzen saiatuko da. Olerkari gisa jasoko zuen estreinakoz idazleen artean aitormena eta ezagutza; izan ere, Aitzolek, Espainiako II. Errepublika

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística