Ipuinabasajaunenezintasuna beñat p

16
BASAJAUNEN EZINTASUNA Bazen behin, Soila izeneko mendi batean, Lamisoila erreka txiki batean zegoen bere ilea orrazten egunero bezala. Bera altua eta argala zen eta ile zoragarria zuen. Ondoan herri bat, Kanpezu deitzen zena, zegoen. Herri hori ertaina zen eta herritarrak oso jatorrak. Lamisoila paseo bat ematera joan zen: - Paseo bat emango dut eta gero Kanpezuko aztia bisitatuko dut. Baina paseo erdian Basajaun indartsu, erraldoi, gaizto eta iletsu batzuekin topatu zen. Basajaunek ez zioten uzten pasatzen eta hau esan zioten: - Apostu bat egingo dugu, galtzen baduzu gurekin geldituko zara baina irabazten baduzu garia emango dizugu eta jarraituko duzu bidea. Lamisoila beldurtuta, azkenean baietz esan zuen. Apostua hontaz zetzan: San Juango sutzarra salto egitea zen, baina sutzarrak oraindik su handia zeukan. Lamisoila apostua galdu zuen , eta salto egiterakoan ilea erre zitzaion. Basajaunak barreska hasi ziren, orduan Lamisoilak aprobetxatu eta eta ihes egin zuen hor zeukan txabola batera. Antton, Kanpezuko mutiko argal, baxu, ile marroia eta begi berdekin zen. Onddoak hartzen ari zena eta dena ikusi eta entzun zuen zuhaitz baten atzetik. Bera ere korrika ordu erdi geroago Kanpezura ailegatu zen. Alkatearengana joan zen. Alkatea altua, lodi zamarra, ile beltza eta begi marroiak zituen. Lehenengo Anttonek ea Lamisoila ezagutzen zuen galdetu zion. Alkateak baietz esan zuen, oso lagun ona zela erantzun zion. Orduan Anttonek dena kontatu zion. Alkateak, harrituta, ez zekien zer egin. Hiru ordu laurden geroago alkateari ideia bat burutatu zitzaion: - Hemengo aztiari esango diogu ea Lamisoilaren ilea berreskura dezaken. - Bai ideia ona, nola ez zaigun lehenago bururatu. Esan zuen Anttonek.

description

This is a story in Basque about a mithological character, basajaun, written by a 10 year-old child.

Transcript of Ipuinabasajaunenezintasuna beñat p

BASAJAUNEN EZINTASUNA

Bazen behin, Soila izeneko mendi batean, Lamisoila erreka txiki batean zegoen

bere ilea orrazten egunero bezala. Bera altua eta argala zen eta ile zoragarria

zuen. Ondoan herri bat, Kanpezu deitzen zena, zegoen. Herri hori ertaina zen

eta herritarrak oso jatorrak.

Lamisoila paseo bat ematera joan zen:

- Paseo bat emango dut eta gero Kanpezuko aztia bisitatuko dut.

Baina paseo erdian Basajaun indartsu, erraldoi, gaizto eta iletsu batzuekin

topatu zen. Basajaunek ez zioten uzten pasatzen eta hau esan zioten:

- Apostu bat egingo dugu, galtzen baduzu gurekin geldituko zara baina

irabazten baduzu garia emango dizugu eta jarraituko duzu bidea.

Lamisoila beldurtuta, azkenean baietz esan zuen. Apostua hontaz zetzan: San

Juango sutzarra salto egitea zen, baina sutzarrak oraindik su handia zeukan.

Lamisoila apostua galdu zuen , eta salto egiterakoan ilea erre zitzaion.

Basajaunak barreska hasi ziren, orduan Lamisoilak aprobetxatu eta eta ihes

egin zuen hor zeukan txabola batera.

Antton, Kanpezuko mutiko argal, baxu, ile marroia eta begi berdekin zen.

Onddoak hartzen ari zena eta dena ikusi eta entzun zuen zuhaitz baten atzetik.

Bera ere korrika ordu erdi geroago Kanpezura ailegatu zen. Alkatearengana

joan zen. Alkatea altua, lodi zamarra, ile beltza eta begi marroiak zituen.

Lehenengo Anttonek ea Lamisoila ezagutzen zuen galdetu zion. Alkateak

baietz esan zuen, oso lagun ona zela erantzun zion. Orduan Anttonek dena

kontatu zion. Alkateak, harrituta, ez zekien zer egin.

Hiru ordu laurden geroago alkateari ideia bat burutatu zitzaion:

- Hemengo aztiari esango diogu ea Lamisoilaren ilea berreskura dezaken.

- Bai ideia ona, nola ez zaigun lehenago bururatu. Esan zuen Anttonek.

Ordu laurden geroago aztiaren etxera ailegatu ziren. Bere etxea egurrez eginda

zegoen eta oso zaharra zen. Antton sartu zenean dena potez beteta zegoen

batzuk armiarmekin, beste batzuk begiekin eta beste asko xaguzarrekin…Aztia

zaharra, argala, altua, ile zuria eta bizar luze eta txuri bat zuen. Agurtu ziren eta

Antton hasi zen kontatzen dana xehetasun guztiekin. Aztiak arretaz entzun

zuen eta pentsatzen hasi zen. Minutu batzuk pasa eta gero bazekien zer egin.

Plana kontatu zien eta hau zen plana: Aztiak beste lami baten ilea behar zuen

eta gertuen zegoen lamia Laminoria izena zuena zen. Orduan bere bila joan

behar zuen Anttonek. Joan aurretik hau esan dio aztiak:

- Tori pote hau, basajaun bat agertzen bada, edan eta ikusezina izango zara.

Laminoria Areatzan egoten da.

Minutu batzuk geroago Antton joan zen. Bide erdian ahots batzuk entzun

zituen, basajaunak ziren. Anttonek beldurrez segi egin zuen, ez zen poteaz

gogoratzen. Bat- batean basajaun batek ikusi zuen Antton. Bera korrika hasi

zen eta potea entzun zuen tlin-tlan, orduan edan zuen piskatxo bat. Basajaunek

harrituta, bere burua kolpatu zuten eta hau esan zuten guztiek:

- A zelako eguna! Lehenengo, Lamisoila eskapatzen zaigu eta gero Antton

ikusezina bihurtzen da. Ametsetan gaude edo zer?

Antton arnas-estukan laku txiki batean ura edatera gelditu zen. Ura epela

zegoen eta bainu bat hartu zuen. Bat-batean ahots gozo bat entzun zuen hau

esaten:

-Kaixo Antton, zelan zaude eta zer nahi duzu?

- Ni ondo nago eta Laminoria bilatzen ari naiz baina zu nor zara? Esan zuen

Anttonek.

-Ni Laminoria naiz. Erantzun zuen Laminoriak.

Zuhaixka batzuen artetik Laminoria agertu zen. Laminoria altua, ezta argala

ezta lodia zen, ile luze ederra eta hori, ere begi urdinak zituen. Laminoriak hau

galdetu zion Anttoni:

-Zer behar duzu nitaz?

-Zure ile eder eta hori bat, mesedez. Erantzun zion Anttonek.

-Ondo da, baina honen ordez urrezko orrazi berri bat erosiko didazu. Esan zuen

Laminoriak.

Antton Kanpezura iritsi zen ordu bat pasatuta. Aztiak pozima egin zuen eta

Lamisoilari deitu zion eta edan zuen.

Azkenean Lamisoilari ileak hazten hasi zitzaikion eta basajaun maltzurrei garia

lapurtu zien eta herrikoei ematen zien. Gero akelarre erraldoi bat egin zuten

Euskal Herrriko sorgin eta azti guztiekin. Laminoria agertu zenean orrazi berria

eman zioten.

Orain denok pozik daudela uste dugu, basajaun gaiztoak izan ezik.

Ala bazan eta ez bazan sar dadila eta atera dadila Kanpezuko plazan.