Ipuinak 07 2
description
Transcript of Ipuinak 07 2
Euskara BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
Ipuin Bilduma 2007-08
DBH 1B
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
2
Ipuin Bilduma
DBH 1B
3
AURKIBIDEA:
Iker Blanco Hiru anaien arazoa 5
Markel Cabrejas Autoaren misterioa 9
Ander de Abajo Talisman sakratua 13
Maider Díez Untxi zuria 17
Adrián García Egoitza beldurgarria 21
Itsaso Gil Kattalinen arazoak 27
Irina González Arana mundu berria bilatzen 31
Ander Herrero Antidotoa Santurtzin 35
Eguznerea Lanborena Etxe sorgindua 39
Raquel López Denboraren makila 43
Javi Maqueda Ardia eta otsoa 49
Garazi Martínez Ainara etxe beldurgarrian 51
Leire Ocio Sorginaren etxea 57
Iñigo O. de Salazar Paula eta liburu magikoa 61
Amaia Ovejero Alexen bidaia zoragarria 67
Ainara Palacios Mikel euskal zirkoan 71
Julen Requejo Gerra bateko amodioa 77
Lander Rodríguez Tobi detektibea 81
Naroa Rodríguez Lore fantastikoa 85
Peio Tobio Irlako oihaneko altxorra 89
Ainara Valverde Zuri eta Mantxas 93
Alazne Velado Altxoraren bila 99
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
4
Ipuin Bilduma
DBH 1B
5
Iker Blanco
Baziren behin oso pozik bizi ziren hiru anaia. Egun batean
Antolin eta Itziar
Txominekin
haserretu ziren.
Mate klasea bukatu
ondoren, parkean
zeudenean, esan
zioten zergatia:
patioko gauza
batengatik izan zela.
Txominek ez
zekien zergatik zeuden berarekin haserre; ezin izango
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
6
zen beti beraren kontran daudelako, bestela Txomin
beraiekin haserretu egin beharko zen. Antolin eta Itziar
ez zioten Txomini barkamena eskatu ezta Txominek
beraiei ere. Azkenean Txominek barkamena eskatu
zien, eta haiek galdetu zioten ea zergatik eskatzen zion
berak beraiei barkamena, baina Txominek ez zekienez,
ez zioten barkatu. Haserre jarraitu zuten.
Oraindik Txominek ez daki haserrearen arrazoia.
Etxera joateko ordua denez, hirurak etxera doaz baina
Txomin espaloi batetik eta Antolin eta Itziar beste
espaloitik. Azkenean Antolinek eta Itziarrek Txomini
barkatzen diote, beraiek hark jada dakiela arrazoia uste
dutelako.
Orduan Txomin lasaiago eta oso pozik gelditzen da.
Txominek galdetzen die zergatik zeuden haserretuta eta
beraiek konturatzean ez zekiela arrazoia berriro
haserretzen dira, eta Txomin hain tontoa denez, ez daki
haserrearen arrazoia. Orain Txomin oso txarto sentitzen
da eta orduan ti-ta batean konturatzen da zein den
arrazoia. Orduan beraien bila doa baina konturatzen da
zinemara joan direla. Horren ondorioz, zinemara sartzen
da eta haien ondoan jesartzen da. Haien ondoan
jesartzen denean barkamena eskatzen die eta arrazoia
zein den azaltzen die pentsa dezaten bera arrazoia
dakiela.
Pelikula osoa igaro ondoren zinematik ateratzen dira
etxera heltzen dira eta han Antolinek eta Itziarrek ere
Ipuin Bilduma
DBH 1B
7
barkamena eskatzen diote Txomini egin dioten
guztiagatik. Horren ondorioz, hirurak jolasten jartzen
dira eta lo egiteko ordua heltzen denean ohera doaz, oso
egun handia izan delako. Hurrengo egunean oso pozik
daude hirurak larunbata delako eta betirako oso pozik
eta alai bizi izango zirelako.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
8
Ipuin Bilduma
DBH 1B
9
Markel Cabrejas
Bazen behin zientzialari
azkar bati gauzak
asmatzea gustatzen
zitzaiola.
Zientzialariak
Tomamiko zuen izena.
Tomamikok 40 urte
zituen eta ile zuria zuen.
Izaera aldetik ez zeukan
umorerik batere ona, jende guztiak gorroto zuen.
Egun batean, asko gorroto zuen jendeak hiltzeko
auto bizkor bat asmatu zuen. Baina ez zen auto normal
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
10
bat, barruan ez zen inor joango; telegidatua baitzen eta
bonbak botatzen zituen.
Hilabete bat geroago, probak egin ondoren, kalera
atera zuen eta lehenago pertsona ikusi zuena labana
handi batekin burua moztu zion. Orduantxe kalean
zeuden pertsonak hil zituen. Horren ondororioz, dena
ondo ateratzen zitzaiola ikustean autoa etxera heldu
bezain pronto beste ideia beldulgarria otu zitzaion. Ideia
hori lau egun beranduxeago kaleratuko zuela erabaki
zuen.
Lehengo eguna, autoan ideia beldurgarrirako
prestatzen hasi zen, txapa metalez aldatu zion,
motorrean turboa jarri zion abiadura gehiago
edukitzeko. Horrez gain, leiho guztiak beltzez margotu
zituen auto mamu bat iruditzeko, barruan nor zegoen ez
jakiteko, etab...
Bigarren egunean, ideia beldurgarri gehiago
planeatzen hasi zen eta berehala ideia ugari sortu
zitzaizkion. Orduan plan ezin hobea zen eta inork ezin
zuen plan hori gelditzen pentsatu zuen. Berak nahi
bazuen bakarrik gelditu ahal izango zen.
Hirugarren egunean plana burutuko zuen lekua
ikustera abiatu zen eta aurreko egunean planoan
marraztutakoa ondo bazegoen eta hori erabat
ziurtatuta, etxera itzuli zen, Te bero bat edan ondoren
Ipuin Bilduma
DBH 1B
11
ohera joan zen. Lo egiten zegoen bitartean honako amets
bat izen zuen: lotería tokatzen zitzaiola:
Kaixo, egun on!
Bai, egun on!
Emadazu loteria billete bat ea gaur tokatzen zaidan.
Tori ba.
Ea zorte daukadan!
Ordu batzuk beranduxeago......
Itxaron pixka bat, uste dut...... Bai, tokatu egin zait!
Hau bai zorte ona!
Laugarren egunean, hau da, plan beldurgarri a
egiteko eguna iritsi zen. Plan beldurgarria egiteko prest
zegoen. Auto telegidatua hartu eta hara joan zen.
Presidentearen etxera hiltzera abiatu zen.
Ordu batzuk geroago bazegoen Presidentearen etxe
aurrean eta bonbak jaurtitzen eta pistolekin tiro egiten
hasi zen Autoa. Han bertan hil egin zen Presidentea,
etxeko teilatua jauzi egin baitzitzaion. Presidentea
George Bush izeneko gizona zen.
Polizia heldu zenerako pistarik aurkitu ez zutenez
eta auto bat izan zela jakin zutenez “autoaren
misterioaren kasua” deitu zioten ez zekitelako nork egin
zuen hain hilketa profesionala.
Tomamiko handik aurrera lasai eta problemarik gabe
bizi izan zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
12
Ipuin Bilduma
DBH 1B
13
Ander de Abajo
Behin batean Txinako Everest
aldean. Jake izeneko hamar urteko
dragoi bat bizi zen. Egun batean Jakek
dragoien talismana desagertu zela
entzun zuen eta Jakek orduan
talismana aurkitzea erabakitzen du
bere lehengusuarekin, Lee izenekoa.
Baina aitak eta aitonak ez diete joaten
uzten. Aitona talismanaren bila joango
zelako eta Jake oso haserre geratzen
da.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
14
Orduan Jakek eta Leek aitona laguntzeko nahia
sentitzen dute eta halako batean plan bat bururatzen
zaie. Bat-batean Jaken amak telefonoa hartzen du:
Bai,nor da?
Xaolin naiz. Dragoien komiten nagusia.
Baina ez zen bera, Jake baizik.
Behar dut Jakek eta Leek komitean proba
egitea. Esan nirekin elkartzeko Xuan Xen
izeneko herrixkan, Xian Fe tabernan.
Bai, lasai, esango diet. Agur!
Plana oso ondo atera zitzaien baina bidetik oztopo
askorekin aurkitu ziren. Lehenengo troll handi batekin
topatu ziren. Bi metro inguru neurtzen zuen eta oso
itsusia zen. Baina orduan Jake oso indartsua eta
jakintsua zenez, trolla bizpahiru minututan menpe
hartzen du borrokan.
Bigarren ostopoa azkoz beldurgarriagoa izan zen.
Munduko basiliskorik handiena topatu zuten. Leek eta
Jakek oso gogor borrokatu egin zuten baina ez zuten
basiliskoa gainditu eta orduan handik ihes egin zuten.
Bere bidearen bukaerara iristsi zirenean Xaolin
nagusiarekin topatu ziren eta aitonaren zerbait jakin
nahi bazuten esan zioten.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
15
Xaolinek esan zuen aitona Everest mendiko
santutegian zegoela eta dragoiak pozik joan ziren.
Santutegira iritsi zirenean aitona ez zegoen,
arrasto bat soilik. Orduan dragoiek arrastoari jarraitu
zioten. Bidean armiarma handi eta beldurgarri bat
zegoen. Jakek eta Leek berarekin borrokatu egin zuten
eta Lee zaurituta geratu zen eta Jakek, hori ikustean,
armiarma hil zuen. Jakek Lee leku babestu batean utzi
eta aitonarengana joaten da. Arrastoari jarraituz
kobazulo handi batera iristsi zen gure laguna. Bertan
aitona aurkitzen du baina hipogrifo baten tranpa zen.
Jake orduan hipogrifoarekin borrokatu egin zuen eta
menperatu zuen. Azkenean aitona askatu egin zuen baina
hipogrifoak talismana Txina osotik gorde zuen. Jake
dragoi guztien ezkerrak entzun zituen baina hoberena
hipogrifo gaiztoa hilda zegoela zen, edo ez…
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
16
Ipuin Bilduma
DBH 1B
17
Maider Díez
Bazen behin, duela urte asko, Bizkaiko baso batean,
untxi zuri eder bat,
basoko animalia
haragijale guztiek
bera jan nahi zutena.
Egun batean,
untxi zuria bere
lagunen etxera
bisitatzera joan zen.
Bidean, animalia
askorekin topatu egin
zen eta beraiekin hitz egiten gelditzen zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
18
Urtxintxarekin hizketan zegoenean, azeri familia
bat ageri zen. Untxia, beldurtuta, zuhaitz baten atzean
ezkutatu egin zen. Azeriek topatu egin zutenean, hitz
egiten hasi ziren:
Kaixo, untxi zuria!
Kaixo, familia -esan zuen untxiak beldurtuta.
Nola zaude? Duela asko ez zintudan basotik
ibiltzen ikusten.
Bai, oso okupatuta egon naiz etxean, gauzak
egiten.
Zera, untxi zuria, gure etxera afaltzera etorri
nahi duzu?
Ezin dut. Lagun batzuen etxera joan behar dut.
Mesedez, umeak oso pozik jarriko dira
etortzen bazara.
Beno, bale, joango naiz, baina gero lagunen
etxera joan beharko dut.
Bidean, untxiari, ideia on bat bururatu zitzaion.
Azerien etxera heltzean, untxia pentsatu gabe korrika
joan zen hortik.
Korrika zegoela, otso batek gelditu zuen esanez:
Kaixo, untxi zuria!
Kaixo, otsoa! Joan behar dut, ezin dut zurekin
hitz egin!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
19
Untxi zuria, nire etxera gonbidatuko nizun.
Ezin zara horrela joan -hori esan eta untxiaren
atzean joan zen, harrapatzeko asmoz.
Hartz bat etorri, oihu bat bota eta otso maltzurra
beldurtu egin zuen. Orduan, esan zuen untxia:
Eskerrik asko, hartza!
Ez honengatik, untxia.
Asko eskertzen dizut otso hori nire atzetik
kentzea.
Hemen nago laguntzeko.
Bai egia da. Hartz, zer gertatzen zaizu? Triste
ikusten zaitut.
Ez da ezer. Bakarrik ez daukadala lagunik.
Ez nekien. Baina nik daukat soluzioa.
Bai! Eskerrik asko!
Nire lagunen etxera etorriko zara eta bere
laguna egingo zara.
Bale, untxi zuria!
Hori esan eta gero, untxi zuriaren lagunen etxera
joan, hartza lagunak egin eta festa bat egin zuten,
hartzaren izenean.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
20
Ipuin Bilduma
DBH 1B
21
Adrián García
Duela denbora gutxi, Iñigok berri ona jaso zuen,
bere klaseak lehenengo saria irabazi zuela.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
22
Berria jaso bezain pronto, bi aukeraren artean nora
joateko erabakia hartu behar genuen. Iñigok ez zekien
zergatik denei ideia ona iruditu zitzaien, berari egoitza
batean gaua pasatzeak beldurra ematen ziolako.
Nahiz eta ados egon ez, ez zuen ezer esan denek
bidai interesgarria zela oihukatzen zutelako. Gainera,
beldurtia zela pentsatuko zuten eta ez zuen hori nahi.
Hurrengo egunean, Mikelek, klaseko mutil ausartena,
egoitzaren argazkia ekarri zuen. Arratsalde osoa egon
zen interneten informazioa bilatzen. Interneten edozein
gauza aurki daiteke. Egoitzaren itxura ikaragarria zen.
Bazirudien edozein momentutan eraikuntza apurtuko
zela. Bazirudien ere mamuz beteta zegoela. Telebistan
agertzen ziren bezalako etxetzarra zen. Eta horrelako
egoitzetan gauza txarrak, desatseginak gertatzen ziren.
Mikelek kontatu zuen duela urte asko bertan lapur
batzuk ezkutatu zirela eta egun batean desagertu zirela,
inork ez zituela berriro ikusi. Hori dela eta, soinu
arraroak entzuten ziren gau guztietan.
Ikusi duzue, ganbaran gizonaren itzala dago!
Ez izan beldurtia, Iñigo! Badakizu andereñoak
esan zigula bakarrik gu egongo ginela. Utzi
bakean mamuak eta goazen gure logelak
ikustera!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
23
Ez naiz koldarra, Mikel. Ikusi dut zerbait. Beti
ibiltzen zara adarra jotzen.
Logelara sartu ondoren, denak lo egitera joan ziren,
nekatuta baitzeuden bidaiagatik. Ordu batzuk pasatu eta
gero, lagun bat altxatu zen oihu bat entzun zuelako. Bere
ondoan zegoenari esan zion entzundakoa, baina lotan
zegoenez bakarrik joan zen.
Gero, denbora bat pasatu ondoren, beste lagun bat
altxatu zen soinu berdina entzun zuelako eta horrela,
segituan, denak joan arte eta galdu arte.
Logelan bakarrik Iñigo eta Mikel geratu ziren.
Iñigok eta Mikelek soinua entzun zuten. Hasiera batean
ez ziren konturatu biak bakarrik zeudela logela ilun
zegoelako, baina konturatzerakoan hasi zen Mikel
beldurra izaten.
Ez zara zu hain ausarta? -Iñigok esan zuen.
Bai, baina uste nuen hau ez zela pasatuko eta
horrexegatik momentu honetan beldurra asko
dut.
Zer egingo dugu Iñigo? -esan zion Mikelek.
Iñigok ez zekien zer egin, baina gauza argi zeukan:
nahiz eta berak beldurra izan, bere lagunak aurkitu
behar izango zituen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
24
Mikelek ezetz esan zion, baina Iñigo urrutiraino
joaten zela ikusita, bere atzean segitu zuen. Han
bakarrik geratzeak baino beldur gehiago ematen ziolako
laguntzea baino.
Bat-batean soinu berdina entzun zuten. Gela batean
sartu zirenean ikusi zituzten ia lagun guztiak, bat izan
ezik. Lagun horren itzala geratu zen itsatsita horman,
lapurren gertaera bezalakoa. Inor ez zen ausartzen
pausu bat aurrera ematen.
Gure laguna da -esan zuen Iñigok
Baina norekin jolasten ari da? Horma hori
mamuz beteta dagoela dirudi.
Norbaitekin jolasten ari da, baina ez dut inor
ikusten.
Seguraski lapurren itzalekin. Hau guztia oso
arraroa da. Nik nire etxera joan nahi dut.
Misterio hau konpondu orduko etxera joango
gara -erantzun zion oso haserre Iñigok.
Iñigo konturatu zen bere lagunaren itzalak eta
lapurren itzalek palanka batera seinalatu egiten zutela.
Iñigok jokoa asmatu bezain pronto, palanka altxatu zuen
eta ezkutatuta zegoen atea ireki zuen.
Atea ireki egin zuenean altxorra ikusi zuen eta
altxorraren alboan maisua zegoen. Maisuak planeatu egin
zuen gertatutakoa.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
25
Zer egiten ari zara hemen, maisu Kepa? –
galdetu zion Iñigok.
Hau zuen egoera jakiteko proba bat izan da eta
hau espezifikoki Mikel eta Iñigorentzat izan da
–erantzun zion Kepak.
Mikelek lekzioa ikasi egin zuen eta momentu
horretatik aurrera ez zion inori zirikatuko eta Iñigori
ezezagunaren beldurra kendu zitzaion.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
26
Ipuin Bilduma
DBH 1B
27
Itxaso Gil
Bazen behin Serantes
mendian Kattalin deitzen zen
lehoi bat. Kattalin bere
familiarekin bizi zen, bere
familia oso arriskutsua zen,
baina bera ez, bera oso ona eta
lasaia zen.
Egun eguzkitsu batean
betiko moduan Kattalin
ehizatzera joan zen bere
familiarekin. Bera oraindik oso
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
28
txikia zenez, ez zekien ehizatzen baina asko saiatzen
zen.
Ehiza orduan Kattalinek orein bat ikusi zuen oso
alaia zirudiena; orduan, berarengana joan zen.
Hitz egiten eta hitz egiten egon ondoren lagunak
egin ziren.
Aitak hura ikustean pentsatu zuen Kattalinek oreina
ehizatu nahi zuela. Orduan etxera joatean Kattalinen
aitak esan zion Kattalini gauean oreinarekin gelditzea,
ehizatzeko . Kattalin oso urduri zegoen ez zuen nahi
oreina ehizatzea .
Geroago Kattalinek plan bat pentsatu zuen , plana
zen gaixorik zegoela aitari esatea . Hori guztia
Kattalinek bere
aitari esan
ondoren sinestu
zuen eta
bakean utzi
zion .
Hurrengo
egunean
Kattalin oso
pozik altxatu
zen bere lagunarekin elkartu ahal zelako . Aitak Kattalini
hobeto ikustean oreina ehizatzea eskatu zuen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
29
Kattalin berriro urduri jarri zen baina azkenean
oreinarekin gelditu behar zen ehizatzeko .
Kattalin oreinarekin gelditu zen,gauean zuhaitz
handiaren ondoan. Gaua heltzean Kattalinen aitak gose
handia zeukan oreina jateko. Orduan Kattalinek idei bat
adostu zuen .
Afal orduan bere aitari fruitu handi asko eman zion
gero gosea ez edukitzeko. Kattalin zuhaitz handirantz
joatean oreina aurkitu zuen eta esan zion gertatzen zena
orduan oreina hilarena egin zen eta Kattalinen gainean
jarri zen .
Etxera ailegatzean aita ez zuen ezta janaririk ikusi
nahi. Azkenean ez zuten afaldu oreina eta Kattalin eta
oreina lagunak izan ziren betirako.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
30
Ipuin Bilduma
DBH 1B
31
Irina González
Bazen behin hamar urteko mutiko bat, basoan bizi
zena. Mutiko hori Arana deitzen zen. Bera bakarrik bizi
zen, bere gurasoek istripu batean hil zirelako.
Aranak ile motza zeukan, altua zen eta pixka bat lodia.
Mutikoak beti eramaten zuen alkandora zuri bat eta
praka marroi batzuk.
Arana egunero goizetan ateratzen zen basora
fruituak eta janaria berarentzat hartzera.
Egun batean Arana basora atera zen (goizean, janaria
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
32
hartzera beti bezala) eta tximino txiki eta polit bat
aurkitu zuen.
Aranak, oso misteriotsua zenez, tximinoari
jarraitzea erabaki zuen; hori dela eta, egunak eta egunak
egon zen jarraitzen tximinoari, ate txiki-txiki bat
aurkitu arte. Arana ate horretatik sartzen ez zenez,
tximinoari galdetu zion :
Nola sar naiteke ate horretatik?
Ba lore zuri eta arrosa bat aurkitzen baduzu
sartu ahal izango zara -erantzun zion
tximinoak.
Orduan Aranak galdetu zion
berriz:
Lore hori, magikoa al
da?
Bai, halaxe da. Lore hori
aurkitzen baduzu bi
mirari eskatu ahal
dizkiozu.
Orduan Arana pozik, bilatzera joan zen, baina
orduak eta orduak zegoela bilatzen ez zuen ezer aurkitu.
Hurrengo egunean berriro bilatzera atera zen eta bere
etxe aurrean zegoen lore hori; orduan korrika
tximinoaren bila joan zen esatera.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
33
Heldu zirenean ate txiki horretara, umeak, hau da,
Aranak, loreari probetxurik gabeko mirari bat eskatu
zion. Miraria hau izan zen:
Etxe handi bat edukitzea eskatu zuen, ez zelako
konturatu. Baina tximinoa jakinarazi zion hori txorakeria
zela; orduan bigarren oportunitatea aprobetxatu zuen,
beste gauza baterako eta hau izan zen: ate horren
atzeko pertsona bat ateratzea, orduan atera egin zen.
Aranak ikusi zuen ateratako neska oso txikia zela eta
galdetu zion:
Zergatik zara hain txikia?
Ni maitagarri bat naizelako.
Aranak ez zuen sinesten baina azkenean bai, eta
galdetu zion :
Utziko zenidake horra sartzen?
Teresa deitzen zen maitagarriak erantzun zion:
Nik bai utziko nizuke baina oso handia zara eta
gainera erregeak ere utzi behar zaitu.
Beraiek biak hitz egiten ari ziren bitartean tximinoa
joan zen.
Teresa nola bihurtu ahal naiz txiki-txiki zuek
bezalakoak?
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
34
Ba, lore magiko bat aurkitu behar duzu eta
mirari bat eskatu.
Zein da bere itxura? Zein koloretakoa? Handia
ala txikia?
Txikia da urdina eta horia eta buztan bat du.
Orduan Arana pozik bilatzera joan zen; hori dela
eta, tximinoa ere aurkitu zuen eta biak berriro lorea
bilatzera joan ziren. Aurkitu zuten bat, baina handia
zenez ez zuen balio; orduak geroago beste lore bat
aurkitu zuten eta lore hori txikia zen, urdina eta morea,
gainera buztana zuen.
Aurkitu ondoren, berriro ate txiki horretara joan
ziren eta Teresaren aurrean eskatu zuen:
maitagarri baten altuera izatea, orduan Aranak txiki-
txiki bihurtu zen. Ate horretatik pasa ondoren mundu
magiko bat ikusi zuen, etxeak loreak ziren, zuhaitzek
ostadarreko koloreak zituzten …
Arana hori ikusi zuenean, oso pozik jarri zen eta
lagunen bila joan zen, mundu horretatik kanpo etxea
zeukala, lagunak zituela (bakarrik tximinoa) … ahazturik
Aranari bost axola ematen zion, gainera, mundu horretan
bere gurasoak ikusi zituen! Horrexegatik gelditu zen.
Oraindik tximinoa itxaroten dago kanpoan noiz
etorriko den pentsatzen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
35
Ander Herrero
Kaixo ni Batista naiz:
Atzo hirukoarekin egon ginen
borrokatzen gu (Gran Kali,
Batista eta Rey misterio) eta
hiru legendarekin.
Hiru legenda horiek
maldizio bat zuten: odolaz
irabazten zuenak begi-bistan
edukiko zuen odola betiko.
Guk ezer ez genekienez,
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
36
borrokatu eta irabazi genuen, legenda sortu eta odola
ateratzen hasi zitzaigun aurrerantzean.
Bi urteren buruan, euskara eta gaztelania ikasi eta
Santurtzira joan ginen ospatzeko, gainera titulu bat
lortu genuen. Baina ez ginen Santurtzira hurbildu soilik
ospatzeko; baizik eta entzun genuelako hemen zegoela
gure antidotoa.
Orduak eta orduak egon ginen antidotoa bilatzen
baina ez genuen aurkitu. Sardinerako estatuan eseri
ginen eta Gran Kalik ez genuela inoiz aurkituko esan zuen
eta Rey Misterio baietz esan zuen.
Nik, berriz, txapa bat aurkitu nuen:
“antidotoa aurkitu nahi baduzue, eman eskua eta aurkituko duzue ”
Denbora asko egon ginen asmakizuna argitzeko;
orduan, nik kotxe bat ume bat ez harrapatzeko egin nuen
eta bat-batean odol gutxiago ateratzen zitzaidan
aurpegitik eta hor ulertu genuen hainbat ekintza on egin
behar genuen odola kentzeko: umeei lagundu, katuak
zuhaitzetatik jaitsi…
Baina ordu batzuk geroago, bakarrik ekintza on bat
falta zitzaigun eta lehen txandaka egiten genituen
ekintza onak, eta ekintza hori egiten zuenak ez zuen
izango odolik eta borrokatzen hasi ginen ea nor egingo
Ipuin Bilduma
DBH 1B
37
zuen hurrengo ekintza. Bi orduz egon ginen borrokatzen;
bazen gaua eta azkenean erabaki bat hartu genuen eta
guztiok batera egin genuen ekintza.
Gaur itzuli gara borrokatzera eta gu hirurok oso
lagun onak izan gara.
Gizakiak nik uste baino leloagoak dira. Ja, ja ja
ja ja ja. Itzuliko naiz!
Bat-batean bare itxura hartu eta gizon bat etorri
zen, ikusi eta hain ostikada gogorra emanez Jupiterrera
bidali zuen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
38
Ipuin Bilduma
DBH 1B
39
Eguznerea Lanborena
Bazen behin herri txiki bat oso lasaia zena. Sara eta
Martin han bizi ziren eta biak lagunak ziren, 15 urtekoak.
Egun batean, Martin eta Sara herriko plazan zeuden
bitartean, hitz egiten hasi ziren eta pentsatu zuten ideia
ona izango zela txango bat egitea, haiek bakarrik
mendira.
Orduan bakoitzak bere gurasoei baimena eskatu
zien baina zorte txarra izan zuten eta ez zieten utzi.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
40
Horregatik, pentsatu zuten gurasoei proposamen bat
eginez gero, agian zortea edukiko zutela, eta erabaki
batera heldu ziren; etxeko lanak egitekotan txangoa
egiten utziko zietela. Horrela gertatu zen, gurasoei
proposatu eta gero baimena lortu zuten. Bi egun pasa
zituzten kolada egiten, harrikoa egiten, kotxea
garbitzen... Bi egun pasa eta gero, mendira joan ziren,
motxila eta guztiz. Motxila barruan, janaria eta ura
zeramatzaten, eta beste arropa bat bada ez bada
jausten ziren, zikintzen ziren edo bustitzen ziren.
Mendian zeudenean euria egiten hasi zuen.
Momentu horretan ez zekiten zer egin; orduan,
hurbil zegon etxe batera sartu ziren. Etxeak kanpotik
beldurra ematen zien; horregatik, sartu baino lehen
Ipuin Bilduma
DBH 1B
41
zalantzak eduki zituzten baina segituan sartu ziren, ez
zutelako busti nahi.
Barruan ez zegoen inor, normala zirudien; bat-
batean leihoak irekitzen eta ixten hasi ziren modu
azkarrean; gero berdin gertatu zen ateekin eta
eskaileretatik soinu arraroak ateratzen hasi ziren.
Martin eta Sara oihuka hasi ziren, haien bihotza
argia baino azkarrago zihoan.
Mamuak daude! -esaten hasi ziren eta laguntza
eskatzen ere bai.
Handik minutu batzuetara dena gelditu zen, Martin
eta Sara berehala atera ziren eta korrika joan ziren
etxe horretatik.
Haien etxera heldu zirenean, ia ezin zuten haien
gurasoei gertatu zitzaiena kontatu ,ez zutelako
oxigenorik, hainbat korrika egin ondoren.
Bi minutu atseden hartu ondoren, guztia kontatu zuten.
Gurasoei,umeek kontatutakoa sinestea kostatu zitzaien,
baina azkenean sinestu egin zieten eta berehala alkateari
guztia kontatu zioten.
Hark, herriko langile batzuei, etxe hori kentzea
agindu zien, baina ez zen inoiz desagertu...eta oraindik
hor dago.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
42
Ipuin Bilduma
DBH 1B
43
Raquel López
Gaur egun, 2008.urtean, ez da
erreza munduan bizitzea, batez
ere Gorkarentzat. Klaseak hasi
dira Santurtzin, Gorka mutil jator
bat da. Urte berri honetan 3.maila
hasten du. Ez da pasatu ezta
lehenengo eguna eta zigortu egin
dute lan bat egiten klasean beste
lagun batekin hitz egiteagatik. Bere Txanelako irakasleak
Historiaurreko lan bat egiteko esan dio, Gorkak bere
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
44
irakasle berriarekin haserretu egin da eta lana ez egitea
erabaki du.
Klasetik atera bezain laster, Gorkak lurrean, makil
laranja bat aurkitzen du eta bere etxera eramaten du.
Makila aztertu eta Gorkak bere lanerako erabil
dezakeela pentsatzen du.
Bere etxeko sukaldera joan, hutsik dagoen botila
bat izozkailutik hartu, moztu eta plastikozko esfera bat
egiten du. Bere aitaren gauzetan zerbait bilatu eta
ordenagailu zahar bat aurkitzen du. Ordenagailua bere
logelara eramaten du, desmuntatu, motor berri bat sortu
ordenagailuak barruan daukanarekin, motorra esferaren
barruan sartu, esfera makilara kolatu eta... bere lana
bukatuta dago!
Orain Gorkak bere asmakizunari izen bat ipini behar
dio. Hamar minutu pentsatu eta gero, ideia bat etortzen
zaio burura: Makila Miresgarria: (MM).
Gorkak Makila Miresgarria hartzen du bere amari
erakusteko, baina lurrera erortzen da eta makilaren
motorra martxan jartzen du.
Gorka lurretik altxatzen denean konturatzen da, ez
dagoela bere etxean.
Leku zabal batean dago, guztia politagoa da han.
Bat-batean soinu bat entzuten du bere bizkarrean,
Ipuin Bilduma
DBH 1B
45
buelta ematen du eta Tyrannosaurio handi batekin topo
egiten du.
Kaixo! -esaten
du dinosauroak.
Gorka oihu bat
botatzen du, baina
Tyrannosaurioak belarri
txikiak dituenez ez du
ezer entzuten.
Lasaitu. Ez naiz
Tyrannosaurio
haragijalea,
belarjalea naiz eta Celopisis deitzen naiz.
Kaixo. Ni...ni Gorka naiz -erantzuten dio
Gorkak, oraindik beldur apur batekin gorputzean.
Nire laguna izan nahi duzu?-galdetzen dio
Celopisis-ek.
Ongi da -Gorkak lasaiago erantzuten dio, orain
konfiantza handiagoa sentitzen duelako
dinosauroarengan.
Gorkak Celopisisen etxea bisitatzera joan da.
Celopisisen etxea kobazulo handi bat da, oso lasaia eta
oso zikina ere bai. Celopisisek bere aita deitu du, lagun
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
46
berri bat egin duela esateko. Aita Tyrannosaurio handia
da eta, gainera, haragijalea da. Celopisisen aitak Gorka
jan nahi du eta bere atzean hasi da korrika egiten.
Aita gelditu! -oihukatzen dio Celopisisek bere
aitari.
Celopisiren aitak debekatu dio bere semeari
Gorkarekin egoten eta horregatik Gorkak handik ihes
egin du.
Gorka bere garaira berriro bueltatzen denean, izena
aldatu dio bere makilari eta Denboraren Makila deitu dio:
(DM).
Hurrengo egunean Denboraren Makila klasera
eraman du eta bere Txanelako irakasleari erakutsi dio.
Txanelako irakasleak barrezka hasi da Gorkaren istorioa
entzunda eta Gorka haserretzea lortu du. Gorkak
amorruarengatik makila lurrera bota du eta klase guztia
Historiaurrera eraman du.
Umeak eta irakaslea dinosauro haragijaleen bilera
batean agertzen dira eta dinosauroak beraiek jaten
saiatzen dira.
Istilu horretatik Celopisis agertzen da eta judoa
egiten hasten da. Gorkak Celopisisi laguntzen dio eta
beste dinosauroei harriak botatzen hasten zaie.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
47
Celopisisek eta Gorkak dinosauro guztiekin bukatu dute,
dinosauroak lurrean K.O. eginda daude.
Dinosauroak Celopisisen portaeraz haserretzen dira
eta umeengana joaten dira.
Unibertsoan, O.h.e.z. batean, E.T. lotan dago oso
lasai, baina nahigabe oinarekin botoi bat sakatzen du eta
meteorito bat Lurrera botatzen du. Meteoritoak
dinosauro guztiak iraungitzen ditu Celopisis izan ezik.
Orain Celopisis 2008.urtean bizi da Gorkarekin eta
biak elkarrekin oso pozik bizi dira.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
48
Ipuin Bilduma
DBH 1B
49
Javi Maqueda
1997ko ostiral batean Bilboko baserri txiki batean
artzain bat ardi eta
otsoarekin bizi zen.
Ardia beldurtia zen
eta otsoa maltzurra
zen. Egun batean
artzain hori ez zuen
ardia jasaten; orduan,
plan bat pentsatu egin
zuen. Joan egin zen
otsoaren bila eta esan
zion:
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
50
Gauza bat esango dizut,nire ardia zutaz txarto
hitz egiten du.
Baina nola da hori? Ardia beldurti samarra da -
esan zion otsoak.
Bai baina esaten du txarra zarela txarto
usaintzen duzula eta kaka asko egiten duzula.
Esan didazuna egia bada bihar konturatuko da
nor naizen ni.
Ardiak, zuhaitzaren atzean zegoelarik, elkarrizketa
entzun egin zuen,eta artzaina gezurtia zela pentsatzen
zuen. Handik ume bat pasatzen zelarik, bere etxera
eraman behar zuela ardiak esan zion eta mutikoak
eraman egin zuen. Otsoak ikusi egin zituen eta umea non
bizi zen ikustera joan zen. Baserri batean bizi zen; han
artzain bat zegoen zelatan. Halakoan otsoak pentsatu
egin zuen gauean joango zela. Gaua heldu zenean otsoa
etxera joan egin zen. Momentu horretan ardiak ikustean
kanpaiak jo egin zuen eta artzaina semearekin otsoaren
bila joan ziren, laban batekin otsoa hil egin zuten.
Azkenean ardia umearekin bizi egin zen eta artzain
gezurtia kartzelara sartu zuten.
Mendiko puntako baserrian artzaina,ardia eta umea
pozik bizi izan ziren.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
51
Garazi Martínez
Ainara 13 urteko neska bat zen, Bizkaiko herrixka
lasai eta polit batean bizi zen. Bere etxea mendi maldan
zegoen ibai baten ondoan. Hura bere gurasoekin bizi zen
pozik.
Baina egun batean amak honela esan zion:
Ainara badakizu aitaren lana ez dela batere
erraza.
Bai, eta?
Ba … datorren astean hemendik joan beharko
garela beste herri batera bizitzera.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
52
Baina nola esaten didazu hori? Nire bizitza hemen
dago nire lagunekin, zuekin, herriko jendearekin …
Benetan sentitzen dut maitea.
Utzidazu paketan!
Korrika batean bere logelan sartu zen eta atea
kolpe batez jo zuen. PUM! Etxe osoan kolpea entzun zen.
Ainara oso triste zegoen baina amak esandakoa
onartu behar zuen. Astea oso laburra iruditu zitzaion eta
bere lagunak agurtzeko ez zuen denborarik izan.
Azkenean heldu zen eguna, Ainara autoan igo eta
negarrez aldendu zen. Arratsaldeko 6etan ailegatu ziren
herrira. Kalean ez zebilen inor, ezta txori bat ere. Bat-
batean Ainara urrunean etxe zahar handi baten aurrean
beltzez jantzitako gizon bat ikusi zuen, bazirudien hori
izango zela bere bizileku berria, Ainara oso beldurtuta
zegoen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
53
Gauean lotan zeuden bitartean Ainarak ahots
batzuk entzun zituen:
Ainaraaaaaa! Ainaraaaaaa! –errepikatzen zuten
denbora osoan.
Zer da hau? -galdetu zuen Ainarak.
Etxe honetako jabeak gara baina orain mamu
bihurtu gara eta zuek etxe honetatik
botatzeko gaude hemen.
Ainarak ez zien kasurik egin eta hurrengo goizean
bakarrik zegoenean berriro entzun zituen gaueko
ahotsak, ordurako Ainara jadanik beldurtuta zegoen.
Orduan Ainara etxeko leku batean ezkutatu zen eta
oihuka hasi zen:
Aaaaaaaa!!! Joan zaitezte hemendik!!
Bat-batean etxeko mamu guztiak desagertu ziren
eta Ainara lasaiago sentitu zen. Baina Ainara guztiz lasai
zegoenean etxeko zoruan zulo bat zabaldu zen eta
bertatik desagertu zen. Leku ilun batera heldu zen, lau
horma gris zeuden eta haietako batean gartzeletako
leiho antzeko bat; dena oso ilun zegoen eta Ainara
ikaratuta zegoen.
Non nago? -galdetzen zuen, baina ez zuen
erantzunik jasotzen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
54
Ainara gero eta ikaratuago zegoen. Ordu batzuk
pasa ondoren ilunpean kandela baten argia ikusi zuen,
emakume zahar bat zetorren baina Ainarak ahoa estali
eta arnasa hartu gabe geratu zen segundo batzuetan.
Jarraian emakumeak atzo ahotzarekin galdetu zuen:
Ba al dago inor hor?
Ainarak ez zuen ezer esan eta arnasa hartu gabe
jarraitu zuen. Egunak eman zituen bertan irteera bat
aurkitu zuen arte. Ihes egin zuenean ilargi beteko gaua
zen eta Ainara ohean sartu zen ezer gertatu ez zen
bezala.
Hurrengo egunean gurasoak etxera heldu ziren eta
Ainarak dena kontatu zien:
Ama, aita ez didazue sinetsiko. Etxe honen
azpian kartzela bat dago.
Baina Ainara ez ezazu ezer asmatu, horrekin ez
da jolasten.
Baina egia da, bertan igaro ditut egun hauek.
Zatozte nirekin ikusiko duzue.
Orduan Ainara gurasoekin kartzelara jaitsi zen eta
bertan ikusi zuten atsoa. Ama korrika igo zen Ainarak
aurkitutako irtenbidetik eta poliziari deitu zion. Polizia
berehala heldu zen eta atsoa eraman zuten.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
55
Ama, gure herrira buelta gaitezke? -galdetu
zion Ainarak amari.
Bai maitea -erantzun zion amak.
Haien gauza guztiak batu zituzten eta herrixka
politean berriro pozik bizi izan ziren.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
56
Ipuin Bilduma
DBH 1B
57
Leire Ocio
Irati neska bat zen, herri bateko baserritxo
batetan bera aita-amekin bizi zen. Lagun oso onak zituen;
Aitor onena zen. Iratiren akats bakarra oso beldurtia
zela eta ikara handia zuela zen. Aitorrek askotan esaten
zion gomendio asko beldurra kentzeko baina berak ez
zituen entzun nahi.
Egun batean Aitorrek esan zion etxe misteriotsu
batera joateko. Berak ez zuen nahi beldurra zela eta;
gainera, gurasoengandik debekatua zuen. Iratiren aitak
esaten zuen han ez zela inor bizi eta arratoiez beteta
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
58
zegoela. Aitorrek errepikatu eta errepikatu egin zion
eta, azkenean, nekatuta baietza eman zion.
Goizean jaikitzean korrika joan ziren etxearen
hasieraraino:
Beno, bagaude. Baserri hau sorginduta dagoela
esaten dute - esan zuen Aitorrek etxera
sartzeko gogoz.
Eta bueltatuko bagara etxera eta besteekin
jolastuko badugu.
Iratik ez zuen ezer jakin nahi etxeari buruz. Baina
ez zuen beste interbiderik Aitor etxean sartu zelako.
Irati bere atzetik joan zen atzean ez geratzeko baina
atea jotzerakoan emakume lodi, itsusi eta sudur luzekoa
atera zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
59
Zain nengoen. Bazen garaia.
Aurrera pasatzeko keinu bat egin zien. Barrura
sartzerakoan atsoaren atzetik joan ziren sukalde
antzeko bateraino iritsi arte. Han katu beltz bat ikusi
zuten.
Beno eta zerk ekarri zaituzte ona? - galdetu
zuen amona
Orduantxe Iratik ikusi zuen mahaipean aizkora bat
zuela. Aitorri abisatu egin nahi zion, berehalaxe ulertu
zuen Irati dardarka egon arren.
Hau bai etxe polita! Eta ate horren atzean zer
dago.
Aitorrek berehalaxe altxatu eta han ze zegoen
ikustera joan zen.
Ez! ate horretatik ez sartu! Lehenengo
erantzun galdera!
Ez zutela entzuten egin eta begiratu egin zuten.
Han liburu bat zegoen "Umeak nola sukaldatu" zuen
izena. Irati eta Aitor atzera begiratu eta atso hori ikusi
zuten; beldurra eman arren, korrika hasi ziren baserritik
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
60
irten arte. Atsoa atzetik zeukaten. Irati lehena izan zen
ateratzen. Gero Aitor izerdi patsetan.
Kaixo lagunok! Ni Mari naiz eta hau jentil da.
Esan zuen ahots batek. Emakume bat eta gizon
erraldoi bat zeuden.
Momentu horretan atsoa atera zen eta gauza
arraroak esaten hasi zen; magia zirudien. Bat-batean
galtzagorri asko agertu ziren eta umeen kontra jo zuten
guztiek batera. Galtzagorriak heldu baino lehen jentilek
etxeko teilatua hartu eta gainera bota zion.
Beno, jentil, guk ia bukatu dugu. Sorgina hil
dugu -esan zuen emakumeak.
Handik aurrera Iratik ez zuen berriro beldurrik
izan eta Aitor lagunei kontatuz ez zen inoiz aspertzen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
61
Iñigo Ortíz de Salazar
Egun hori ez zen Paularen onenetakoa izan. Goizetik
izugarrizko beroa egiten zuen; zerua urdin-urdin zegoen
eta Villasastreko etxeak distiratsu zeuden.
Margarita andereñoak zortzi bat ipini zion Paulari.
Nahiz eta jende normalarentzat zortzi bat nota ona izan,
Paula klaseko onena zen eta bere bizitza osoan bikainak
atera egin zituen.
Ile gaztaina kolore argitsua zuen eta begiak ilea
bezalakoxeak. Sasijakintsu bat zen baina besteei
laguntzeko prest zegoen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
62
Martin eta Javier bere
lagun onenak ziren. Martin ile
horikoa zen eta Javik ikatza
bezalako ile beltza zuen. Bi
mutikoek begiak kolore
berdinetakoak zituzten,
berdeak, hain zuzen ere.
Hiru lagunak eskolatik
irteten zirenean, txirringaz
paseatzera joaten ziren. Egun
horretan paseatzen zebiltzan;
halako batean, Paulak horrela
esan zuen:
Aizue, nik etxera joan beharra daukat, gaur
Bilbotik etorriko den lagun bat helduko da, guri
baino lehenago oporrak eman dizkiotelako eta
gure etxera uda pasatzera dator.
Beno ba, bihar arte, Paula -esan zuen penaz
Javik.
Etxera heltzean bazegoen mutikoa. Ander zuen
izena. Ile beltzekoa zen eta begi urdinak zituen. Paula
ikustean burua makurtu zuen eta baxuz “Kaixo” esan
zion. Amak Paulari agindu zion Anderri bere logelara
zekarren gauzekin laguntzeko, eta han geratu zen Ander
afaltzeko ordura arte.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
63
Hurrengo egunean Paulak Ander berarekin eraman
zuen buelta bat ematera, Martinekin eta Javirekin.
Martin eta Javi Anderren kontra egiten hasi ziren, Paula
berarekin denbora osoan zegoelako. Paula Ander
defendatzen hasi zen eta bere pazientziarekin agoantatu
ezin izan zuenez, biei zaplazteko itzela eman zien:
Jakin al daiteke zer egin dizuen berak?
Horrela jarraitzen baduzue beste bat hartuko
duzue, ulertuta?
Bai -esan zuten biek batera.
Beno, ba bihar goizeko hamarretan hemen ikusi
nahi zaituztet. Mendian dagoen kobazulora
joango gara.
Goizean abiatu ziren kobazulora motxila gainean
zeramatela. Bidetik hiru mutilek bakeak egin zituzten
eta Paulari aurpegia poztu zitzaion. Jarraian, kobazulora
sartu ziren. Bertan hezetasuna nabaritzen zen. Bidetik
barrura egitean ate zahar batekin topatu ziren. Jakin-
mina eraginda ireki egin zuten eta hizkuntza arraro
batean idatziko liburu zahar bat aurkitu zuten. Denen
artean Paulak geratuko zuela erabaki zuten.
Egunak pasa eta egunak etorri Martinek urtebeteko
festa bat antolatu zuen, baina Paula ez zen inondik ere
agertu.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
64
Askaldu egin eta gero, Anderrek gauza harrigarri
bat ikusi zuen: Paula airetik zebilen oihuka eta liburu
zaharra baita ere eta kobazulorantz zihoazen.
Bi alditan pentsatu gabe, hirurak festa bertan
behera utzita jarraitu zituzten. Han dauden horma
ziztrin eta likatsuetatik pasa ondoren atea zegoen lekura
heldu ziren, baina...atea ez zegoen! Horren ordez, Paula
lurrean etzanda ikusi zuten, ia indarrik gabe. Beraren
ondoan 15-16 urteko mutiko bat zegoen eta mutikoaren
ondoan liburua.
Hori ikustean, Javik, harriturik, mutikoari galdetu
zion:
Nor zara zu eta zer nahi duzu berataz?
Jesús Antonio dut izena eta duela 50 urteko
oroitzapena naiz. Hau nire egunerokoa da eta
neskari esker berreskuratzen ari naiz, bera
ahultzen doan bitartean. Bera hiltzen denean
berriro bizirik egongo naiz.
Hori entzunda Javiri burutapen bat etorri zitzaion
burura. Mutikoari liburua kendu Martinen urtebeteko
festan hartutako aiztoaz liburua apurtzen hasi zen. Bat
batean, mutikoa leherketa txiki batekin desagertu zen.
Minutuak pasatu ziren Paula bere onera heldu arte.
Gero ospitalera eraman zuten.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
65
Asteak joan asteak etorri klaseak amaitu ziren eta
guztiak batera jolastera joan ziren ,zeren... uda guztia
aurretik zuten!
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
66
Ipuin Bilduma
DBH 1B
67
Amaia Ovejero
Bazen behin zientzialari azkar bati gauzak asmatzea
gustatzen zitzaiola. Zientzialariak Tomamiko zuen izena.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
68
Tomamikok 40 urte zituen eta ile zuria zuen. Izaera
aldetik ez zeukan umorerik batere ona, jende guztiak
gorroto zuen.
Egun batean, asko gorroto zuen jendeak hiltzeko
auto bizkor bat asmatu zuen. Baina ez zen auto normal
bat, barruan ez zen inor joango; telegidatua baitzen eta
bonbak botatzen zituen.
Hilabete bat geroago, probak egin ondoren, kalera
atera zuen eta lehenago pertsona ikusi zuena labana
handi batekin burua moztu zion. Orduantxe kalean
zeuden pertsonak hil zituen. Horren ondororioz, dena
ondo ateratzen zitzaiola ikustean autoa etxera heldu
bezain pronto beste ideia beldulgarria otu zitzaion. Ideia
hori lau egun beranduxeago kaleratuko zuela erabaki
zuen.
Lehenengo egunean, autoan ideia beldurgarrirako
prestatzen hasi zen, txapa metalez aldatu zion,
motorrean turboa jarri zion abiadura gehiago
edukitzeko. Horrez gain, leiho guztiak beltzez margotu
zituen auto mamu bat iruditzeko, barruan nor zegoen ez
jakiteko, etab...
Bigarren egunean, ideia beldurgarri gehiago
planeatzen hasi zen eta berehala ideia ugari sortu
zitzaizkion. Orduan plan ezin hobea zen eta inork ezin
zuen plan hori gelditzen pentsatu zuen. Berak nahi
bazuen bakarrik gelditu ahal izango zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
69
Hirugarren egunean plana burutuko zuen lekua
ikustera abiatu zen eta aurreko egunean planoan
marraztutakoa ondo bazegoen eta hori erabat
ziurtatuta, etxera itzuli zen, Te bero bat edan ondoren
ohera joan zen. Lo egiten zegoen bitartean honako amets
bat izen zuen: loteria tokatzen zitzaiola:
Kaixo, egun on!
Bai, egun on!
Emadazu loteria billete bat ea gaur tokatzen
zaidan.
Tori ba.
Ea zorte daukadan!
Ordu batzuk beranduxeago......
Itxaron pixka bat, uste dut...... Bai, tokatu egin
zait!
Hau bai zorte ona!
Laugarren egunean, hau da, plan beldurgarri a
egiteko eguna iritsi zen. Plan beldurgarria egiteko prest
zegoen. Auto telegidatua hartu eta hara joan zen.
Presidentearen etxera hiltzera abiatu zen.
Ordu batzuk geroago bazegoen Presidentearen etxe
aurrean eta bonbak jaurtitzen eta pistolekin tiro egiten
hasi zen Autoa. Han bertan hil egin zen Presidentea,
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
70
etxeko teilatua jauzi egin baitzitzaion. Presidentea
George Bush izeneko gizona zen.
Polizia heldu zenerako pistarik aurkitu ez zutenez
eta auto bat izan zela jakin zutenez “autoaren
misterioaren kasua” deitu zioten ez zekitelako nork egin
zuen hain hilketa profesionala.
Tomamiko handik aurrera lasai eta problemarik gabe
bizi izan zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
71
Ainara Palacios
Bazen behin Mikel
izeneko mutil umezurtz
bat. Bere osaba-izebekin
bizi zen Euskal zirkuan.
Mikelek 10 urte zituen eta
nahiko altua zen bere
adinerako; ile kizkurra eta
gorrixka zeukan eta bere
ametsa lehoi hezitzailea
izatea zen.
Txikitatik hasi zen
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
72
zirkuan lan egiten, bere osaba trapezista oso ona zelako.
Mikel bere osabaren laguntzailea zen: pilotak, uztaiak,
mazak... pasatzen zizkion. Baina bere benetako lana 12
urte bete zituenean hasi zen, bere osaba Patxik eta bere
izeko Karmelek lehoikume bat oparitu ziotenean.
Lehoikume hori zirkuko lehoi zaharraren kumea zen eta
lehoi zaharraren hezitzaileak klase partikularrak ematen
zizkion Mikeli. Mikelek “Indar” deitu zion bere lehoiari.
Hau oso polita zen eta egunero gero eta handiagoa, begi
marroiak zituen eta ilearen kolorea marroia eta
laranjaren nahasketa bat zen.
Mikel oso pozik joaten zen ematen zizkioten
klaseetara, baina egun batean amarru berri bat erakutsi
zioten. Hau esan zion bere osabak:
Mikel zatoz hona! Zure izekok eta nik oso pozik
ikusten zaitugu klase hauetan eta zirkuan atera
zaitezkeela bururatu zaigu. Zer iruditzen
zaizu?
Benetan uste duzu zirkuan ateratzeko prest
nagoela?
Noski baietz! Hiru hilabete egon zara gauza
berriak ikasten eta orain ailegatu da ikasi
duzun guztia jendeari erakusteko momentua.
Noiz izango da nire lehenengo aldia?
Bilbon izango da zure lehenengo ekitaldia, baina
lasai hilabete bat daukazu guztia prestatzeko.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
73
Eskerrik asko, osaba: Oraintxe bertan hasiko
naiz prestatzen, irakasleari laguntza eskatuko
diot.
Mikel oso urduri zegoen baina urduriago jarri zen
bere amarru berria azaldu ziotenean. Indar suz
inguratuta zegoen uztai batetik pasa behar zen salto
batez eta jarraian soka saltoan jolastu behar zuen. Oso
arriskutsua zen, baina Mikelek aho zabalik utzi nahi
zituen bere ikusleak; horrexegatik, onartu zuen.
Hasieran surik gabe saiatzen ziren, baina bigarren
astean suarekin hasi ziren. Bi aste geratzen ziren Bilbora
iristeko eta Indarrek bazekien soka saltoan egiten, surik
gabeko uztaiatik pasatzen ..., baina ez zuen lortzen suz
inguratutako uztaiatik pasatzea.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
74
Ostirala iritsi zen eta Mikelen osaba bera ikustera
joan zen. Mikel oso pozik jarri zen:
Kaixo osaba! Ikusiko duzu ze ondo ateratzen
zaidan nire emanaldia. Eseri han mesedez.
Mikel oso urduri jarri zen, baina nire ustez
urduriago zegoen Indar. Sutatik pasatzeko prest jarri
zen lehoia eta musikarekin batera aurrera joan zen baina
uztaiatik pasatzen zegoela... atzeko ezker hanka erre
zuen. Mikel korrika batean joan zen berarengana eta
bere osabak albaitariari deitu zion. Albaitariak honela
esan zion Mikeli:
Sentitzen dut baina lehoi honek ezin izango du
hankarik mugitu bi aste bitartean.
Baina datorren astean zirkuan atera behar
genuen!
Barkatu baina lehoiak atsedenean egon behar
du, ezin izango da altxatu.
Mikel oso triste jarri zen eta Indarren ondoan igaro
zituen hurrengo bi asteak: janaria eramaten zion, ilea
orrazten zion, ipuinak irakurtzen zizkion..., baina
azkenean altxatu egin zen eta lehen bezala zegoen, ez
zuen inongo minik. Osabak Mikeli esan zion Santurtzin
egongo zirela hurrengo astean eta aukera izango zuela
ikusleak aho zabalik uzteko. Hau entzun ondoren lanean
hasi ziren gau eta egun saiatzen eta Santurtzira heldu
Ipuin Bilduma
DBH 1B
75
baino lehen oso ondo ateratzen zitzaien. Entsegu
orokorrean guztiei gustatu zitzaien biek egindako lana.
Santurtzira iritsi ziren eta zirkua eraikitzen zuten
bitartean, Mikel herritik gonbidapenak banatzera joan
zen bere irakaslearekin. Bidetik alkatearekin topatu
ziren eta honek joango zela hitz eman zien. Zirkura
bueltatzean guztiei kontatu zieten alkatea joango zela
eta osaba Patxik goiz altxatu behar zutela esan zien,
gauza asko geratzen zirela oraindik prestatzeko.
Hurrengo goizean zortzietan altxatu ziren guztiak
Mikel izan ezik urduritasunagatik zazpietan altxatu
zelako. Gosaldu ondoren entseguak egiten hasi ziren
guztiak eta arratsaldean alkatea han zegoen, hitz eman
zuen bezala.
Jende asko joan zen zirkura eta Mikel oso urduri
jarri zen baina aho zabalik utzi zituen ikusleak. Bi ordu
eta erdi iraun zituen zirkuko ekitaldiak eta jendea pozik
zegoela zirudien. Diru asko lortu zuten jantzi
berrietarako eta material berria erosteko, gainera oso
ondo pasatu zuten. Bere bidea jarraitu zuen zirkuak eta
oraindik Euskal Herritik dagoela esaten du jendeak baina
nik oraindik ez dut ikusi.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
76
Ipuin Bilduma
DBH 1B
77
Julen Requejo
Duela urte asko, bazegoen erreinu bat Katantxe
deitzen zena. Bi printzesa, Sharanda eta Nayarit
izenekoak, bertan bizi ziren, eta oso politak ziren.
Alboko erreinuan bizi zen George izeneko printze polit
bat eta gobernatzen zuen erresuma Matifolia deitzen
zen.
Katantxeko erresuman problema asko zeuden,
Matifoliak inbaditu nahi zuelako. Gainera Katantxeko
erresuman ez zeuden pertsona asko babesteko lurraldea
eta horregatik, George printzeak bi erreinuen erregea
izan nahi zuen botere eta diru gehiago edukitzeko.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
78
Bi printzesek botere magikoa zituzten: txoriekin
hitz egiteko botere magikoa zen. Txori guztiekin hitz
egin ahal zuten Sharandrak eta Nayaritek erresuma
babesteko eta pentsatzeko denbora pixka bat
edukitzeko eta plan bat egiteko.
George printzeak eraso egiterakoan, ezin zuen
eraso egin txori guztiek Georgeren soldaduei erasotzen
zietelako harriak botaz . Georgeren soldaduek min
handia zutenez, ezin zuten erasoa mantendu eta euren
etxera joan ziren bi egunez atseden hartzeko.
Bi egun
pasa ondoren
George
berriz
etorri zen
Katantxeko
erresumara. Orduan esan
zien bere soldaduei:
Entzun! Katapulta batzuk egin behar ditugu
txoriak hiltzeko eta ni erregea izateko.
Bai George - esan zuten soldaduek.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
79
Hurrengo egunean katapultak eginda zeuden, baina
egun horretan txori handiagoak etorri ziren eta nahiz
eta harriak bota katapultekin, ez zuten txoriekin
bukatzerik. Bai, ostera, eraso egin zieten txoriek
Georgeren soldaduei.
Gau horretan, Georgek pentsatu zuen hurrengo
gauean erasotzea, eragin handia egingo zuelakoan, baina
hontzak bahitu behar zituen eraso ahal izateko. Hontzak
bahitu ondoren, eraso egin zuen.
Sharandrak eta Nayaritek ez zuten lorik hartu.
George joan zen bi printzesengana, eta Sharandrak eta
Georgek elkar ikusi zuten. Matemindu egin ziren
momentu horretan, eta Georgek esan zion:
Barkamena eskatu nahi dizuet zuen etxea
erasotzeagatik.
Ongi da, barkatuta zaude baina mesedez ez
eraso egin berriro.
Egun batzuk pasa eta gero, Georgek eskatu zion
Sharandrari ea berarekin ezkondu nahi zuen. Nola ez,
Sharandrak baietz esan zion.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
80
Ipuin Bilduma
DBH 1B
81
Lander Rodríguez
Bazen behin Santurtzi herrian Tobi izeneko
detektibea.
Egun batean Tobik bere etxean zegoen eta une
horretan mugikorrean mezu bat ailegatu zitzaion; orduan
Tobik mugikorra hartu zuen. Bere nagusia zen, berarekin
elkartzea herriko tabernan nahi zuen. Beraz, Tobi
korrika herriko tabernara joan zen. Bere nagusia aurkitu
zuenean, galdetu zion ea zergatik esan zion herriko
tabernara jaisteko. Nagusiak erantzun zion bere
neskalaguna desagertu egin zela.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
82
Orduan Tobi ikertzen hasi zen, bi egun lo egin gabe
egon zen. Bere nagusiarekin hitz egin zuen eta esan zion
bazekiela non zegoen bere neskalaguna. Nagusiak
poliziari esaten dio Markelen etxera joateko nagusiaren
neskalaguna berak duelako.
Hala ere, Markelen etxera joaten direnean, ez dago
inor eta ohar bat
aurkitzen dute. Ohar
horretan jartzen du
Markelek duela
neskalaguna. Orduan
Tobik gehiago ikertzen du
eta konturatzen da
Markel eta Ane -
nagusiaren neskalaguna
orduan azkenean aurkitu
zuten Ane eta Tobiri
saria eman zioten: bidaia
egin behar zuen lan
hobeagoren lekura
joateko eta detektibe
hoberena izateko baina
Tobi Londresera ailegatu
zenean konturatu zen
Londresen ez zela hain
ondo egoten eta erabaki egin zuen Bizkaian hobeto
egongo zela eta lehenengo hegazkina hartu egin zuen
Bizkaira joateko. Tobi ailegatu zenean hor zegoen lehen
Tobiren nagusia aireportuan lan egiten zegoen, orduan
Ipuin Bilduma
DBH 1B
83
Tobik konturatu zen bere nagusia bera gabe ez zela ezer
,eta horregatik hortik aurrera erabaki zuen bere
nagusiarekin lan egitea baina Tobi izan zen nagusia eta
bestea izan zen bere langilea. Azkenean Tobi izan zen
nagusirik hoberena eta hortik haurrera Tobiren ekintza
munduko hoberena izan zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
84
Ipuin Bilduma
DBH 1B
85
Naroa Rodríguez
Baziren behin bi ume anaia-arrebak
zirenak:Izaro eta Arkaitz, biek bederatzi urte
zituzten. Izarok ile luze eta horia zeukan, beti
soineko more bat jantzita eta soinekoaren azpian,
alkandora zuri bat. Arkaitz, ordea, oso urduria zen,
alkandora zuria zeraman eta bere gainean panazko
txaleko marroi bat. Haien artean,oso txarto
moldatzen ziren eta beti zirikatzen zioten elkarri,
eta haiek, untxi bat zaindu behar zuten.
Pasa den abuztuan, Santurtzin, haien herrian
zeudelarik, Benidorrera joatea erabaki zuten.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
86
Benidorren zeudelarik eta bi aste pasa eta gero,
beroagatik, untxia gaixotu egin zen. Bi umeak, basoan
zehar abiatu ziren untxiarentzako pilulen bila. Bertan
zeudelarik, oso seguru zeude pilulak aurkituko
zituzten. Bat-batean, bi bide agertu zitzaizkien.
Ezkerrekoan animaliak ikusten ziren, zerua oskarbi
eta ostadarra zegoen. Baina eskumakoan sugeak,
hostorik gabeko zuhaitzak... zeuden.
Baina bi bideen erdian sorgin bat
zegoen.Sorginak soineko luze eta apurtua zeraman,
sudurrean garau handi eta iletsua zeukan eta buruan
txapela bat.
Orduan umeek galdetu zioten sorginari:
Nondik aurkituko genuke gure
untxiarentzako pilulak? Ezkerretik edo
eskumatik?
Orduan sorginak erantzun zien :
Eskumatik, bertan gauza asko aurkituko
dituzue! Ja,ja,ja,ja!
Orduan umeak bere laguntza eskertu zioten eta
beldurturik korrika eginez bide horretatik sartzen
ziren.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
87
Haien gurasoak oso larri zeuden Izaro eta
Arkaitz ez zirelako agertzen. Baina umeek basoan
jarraitzen zuten pilulak bilatzen. Izarok eta
Arkaitzek, sugeen, armiarmen, saguzaharren...kontra
borrokatu zuten bata besteari laguntzen. Gau hartan
bi umeak, logure ziren eta gauza arraro, handi eta
bigun batean lokuluxka bat bota zuten. Goizean
altxatu zirenean, lore erraldoi baten gainean zeudela
konturatu ziren! Eta ezin zirenez jaitsi mugitzen hasi
ziren. Geroxeago , lorea esnatu egin zen eta esan
zuen:
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
88
Zer egiten duzue hemen!
Orduan Arkaitzek erantzun zion:
Ggggu,guuurrre untxxxxiarentzakoppillulen
billa gaaabiltza...
Ah,beno,orduan zortea eduki duzue.
Zergatik? -galdetzen dute biek batera.
Bata.ni lore fantastikoa naizelako eta
bigarrena.hiru desio eskatu ahal dituzuelako.
Benetaaaaan??Orduan...eskatuko dugu:
1. Gure untxiarentzako pilulak.
2. Gure etxera itzuli. Eta...
3. Gehiago ez jo.
Azkenik, bi umeak etxera itzuli ziren
untxiarentzako pilulekin eta gainera ez zioten gehiago
elakrri jo .
Ipuin Bilduma
DBH 1B
89
Peio Tobio
Urrutiko irla baten oihan sakratuan
Anartz bizi zen.
Anartz, 19 urteko mutila zen eta
bere aitak egin zuen bezala, oihanaren
altxorra gordetzearen misioa zeukan.
Egun batean Anartzek soinu arraro
bat entzun zuen, helikoptero baten
soinua, hain zuzen ere. Anartzek ez
zuen sekula ere horrelako gauzarik ikusi bere bizitza
osoan eta oso harriturik geratu zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
90
Helikopterora
hurbildu zenean 3
gizon ikusi zituen,
hauek altxor
bilatzaileak ziren eta
Anartzekin topo egin
zutenean hau esan
zioten:
Barkatu
mutiko, entzun al duzu inoiz hemengo altxorrari
buruzko ezer?
Anartzek bere aitaren hitzak gogoratu zituen: "Ez
esan inori inoiz altxorrari buruzko ezer! "
Ez,nik ez dakit ezer ere horri buruz.
Beno horrela baldin bada hau da hitz egiten
dugun azken momentua.
Hau esan ondoren gizonak joan egin ziren. Anartz
urduri zegoen gizonen asmoak jakinda eta atzetik
jarraitzea bururatu zitzaion. Atzetik jarraika zihoala
zera entzun zuen:
Nik uste dut lehengo mutilak zerbait dakiela
Ez dut uste, baina arraroa da, zer egiten du
mutilak hemen?
Isildu! Zerbait aurkitu dut.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
91
Gizonek Anartzen templua aurkitu zuen baina atea
harrizko horma batez inguratuta zegoen.
Kaka zaharra! Dinamita ekarri beharko dugu.
Gizonak joan egin zirenean
Anartz atera egin zen. Ez zekien
zer egin eta orduan bere aitaren
liburu bat topatu zuen, bertan
magiaren ezagutzak idatzita
zeuden. Anartzek gizonak
etortzen ikusi zituen eta
bizkortasun handiz zuhaitz baten
atzean ezkutatu eta zera ezan
zuen: ELEKTRO!
Momentu horretan tximista
bat erori zen gizonen oinetan baina haiek armak atera
zituzten eta kemenez esan zuten:
Inork ez gaitu atzera botako!
Momentuan dinamita jarri eta eztanda egitea lortu
zuten. Hau gertatu eta gero tenpluaren ateak zabaldu
egin ziren. Anartz arazoetan zebilen eta atzetik jarraitu
zien. Berak bazekien tenplua tranpaz beterik zegoela eta
kontuz joan zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
92
Gizonak tranpak pasatu eta altxorretara ailegatu
ziren baina Anartzek zera oihukatu zuen:
Geldi hor!
Bat-batean, hitz magiko batzuk
esan eta suge erraldoi bat agertu
zen. Sugea altxorraren aurrean jarri
zen hau defendatuz eta bere
letagin handiak erakutsi zituen.
Hiru gizonak asko ikaratu ziren eta
korrika batean helikopterora igo
egin ziren sugearengandik ihesi. Modu honetan, Anartzek
magia erabiliz, tenplua konpondu zuen eta bere aitak
esan bezala, altxorra betirako babestu zuen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
93
Ainara Valverde
Bazen behin, duela
urte batzuk, Mantxas
izeneko zaldia. Oso
pozik bizi zen baserri
batean, bere
jabearekin. Baina,
egun batean, jabeak
bere auzokidearekin
apostu bat egin zuen:
ea nork egiten zuen
lan gehiago, auzokidearen traktoreak edo Mantxasek.
Jabeak irabazi nahi zuenez, Mantxas gaizki tratatzen
hasi zen: jo egiten zuen azkarrago joateko, ia-ia ez zion
deskantsurik ematen…
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
94
Orduan, gau batean, Mantxasek baserritik ihes egin
zuen. Egunak eta gauak eman zituen ibiltzen eta
azkenean baso bat aurkitu zuen: Baso Fantastikoa. Oso
handia zen eta zuhaitzak ugariak ziren. Gainera, bertan
bizi ziren izaki guztiak izaki fantastikoak ziren.
Bat-batean Mantxasek itzal bat ikusi zuen sasien
artean. Gehiago hurbildu zen zer zen jakiteko, eta
orduan sasietatik adarbakar hegoduna atera zen. Guztiz
zuria zen, hegoak zituen eta buruan adar eder bat
zeukan.
Kaixo, Zuri naiz, eta zu nor zara?- galdetu zion
izakiak.
Mantxasek susto galanta hartu zuen, baina lasaitu
zenean, Zuriri erantzun zion:
Ni Mantxas naiz.
Kaixo, Mantxas! Ez zara hemengoa ezta?
Nondik zatoz?
Baserri batetik nator. Ihes egin dut nire
jabeak txarto tratatzen ninduelako. Eta zu, zer
zara? Adarra eta hegoak dituzu, beraz,
adarbakarraren eta zaldi hegodunaren nahaste
bat dirudizu!
Bai, egia esan, nire ama adarbakarra zen eta
nire aita zaldi hegoduna.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
95
Zuri eta Mantxas oso lagun onak egin ziren, baina
egun batean, zerbait zerutik zetorrela ikusi zuten.
Orduan, bi zaldiak sasi batzuen atzetik ezkutatu ziren.
Izakia gehiago hurbildu zenean, sorgin bat zela ikusi
zuten. Sorgina lurreratu zen, eta inor ez zela izutzen
ikusi zuenean, oihukatzen hasi zen:
Zergatik ez zarete izutzen? Orain ikusiko
duzue izaki ziztrinak!
Eta orduan, sorginak izaki guztiak harri bihurtu
zituen.
Sorgina joan zenean, Zuri eta Mantxas beraien
ezkutalekutik atera, eta harriei begiratu zieten.
Zerbait egin behar dugu!- esan zuen
Mantxasek.
Gauza bat baino ezin dugu egin: iratxo bat
bilatu eta desira bat eskatu.
Hori bai ideia ona! Bihar hasiko gara bilatzen.
Hurrengo goizean, iratxoa bilatzen hastera
zihoazenean, Zurik esan zuen:
Baina, arazo txiki bat dugu, ez dakigu nolakoa
den iratxo bat.
Denei galdetuko diegu orduan!
Ongi da.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
96
Ibiltzen eta ibiltzen hasi ziren, jende guztiari
galdetuz:
Kaixo, iratxoa zara?
Ez, ni maitagarria naiz.- erantzuten zuten
izakiak.
Ezetz esaten zutenean, ibiltzen jarraitzen zuten.
Kaixo, iratxoa zara?
Ez, ni ipotxa naiz.
Bat-batean, ziklope bat aurkitu zuten. Oso handia
zen, burusoila eta begi bat baino ez zuen.
Kaixo, iratxoa zara?- galdetu zioten.
Ziklopea, gose zenez, ziria sartu zien:
Bai, ni iratxoa naiz. Orain, desira bat eskatu
ahal duzue, baina lehenago,begiak itxi.
Zurik begiak itxi zituen baina, Mantxasek, oso
kuxkuseroa zenez, begi bat baino ez zuen itxi. Orduan,
ziklopea Zuri hartzera joan zenean jateko, Mantxasek,
dena ikusten zegoela, oihukatu egin zuen:
Kontuz, Zuri!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
97
Hori entzutean, Zurik begiak ireki eta hegoak
zabaldu zituen. Hegaka hasi zen, eta Mantxas bere
atzetik zihoan korrika.
Ziklopea despistatu zutenean, iratxoa bilatzen
jarraitu zuten. Azkenean aurkitzea lortu zuten:
Kaixo, iratxoa zara?- galdetu zioten izaki txiki
eta bihurri hari.
Bai, iratxoa naiz, orain desira bat eskatu ahal
duzue.
Zurik eta Mantxasek iratxoa Baso Fantastikora
eraman eta harriak erakutsi zizkioten:
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
98
Hauek gure lagunak dira. Sorgin batek harri
bihurtu ditu. Lehen bezalakoak izatea nahi
dugu.
Orduan, iratxoak agindutakoa egin zuen eta izaki
fantastikoak harri izateari utzi zioten. Momentu
horretatik aurrera denak bizi izan ziren poz-pozik Baso
Fantastikoan.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
99
Alazne Velado
Maialen 10 urteko neska da. Beltzarana da eta bere
ilea marroia eta luzea. Begi marroiak dauzka. Oso altua
da bere adinarentzat eta oso azkarra ere bai. Ane
deituriko ahizpa bat dauka. Anek 8 urte dauzka eta bere
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
100
ahizpa bezala beltzarana da. Ile marroia eta luzea dauka.
Begiak, ordea, beltz-beltzak dauzka. Biak umezurtzak
dira eta umezurztegi batean bizi dira bere txakur
Pintxorekin. Hirurei asko gustatzen zaie abenturak
bizitzea eta altxorren bilaketaz aritzen diren ipuinak
irakurtzea.
Egun batean Maialen asko aspertzen zen eta
Anerekin ganbarara joan zen. Bat-batean entzun zen:
Ane! Ane! Begira zer aurkitu dudan -esaten dio
Maialenek Aneri- Altxorraren mapa da. Hemen
jartzen du zirku zaharraren ondoan aztarna
bat dagoela altxorra aurkitzeko. Bilatuko dugu
altxorra elkarrekin?
Bai ederki. Goazen bilatzera.
Hasi ziren herri osotik altxorra bilatzen baina mapa
zaharra zen eta ez zekiten non zegoen zirku zaharra.
Orduan okindegi bat ikusi zuten eta ogia erostera sartu
ziren:
Non egongo zen zirku zaharra? -galdetzen zion
Maialenek Aneri.
Okinak entzun eta esan zion:
Kale hau jaitsi eta ezkerrerantz hartu, han
parke bat ikusiko duzue. Han zegoen lehen
zirkua.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
101
Eskerrik asko -esan zion Anek. Ogia hartu eta
joan ziren korrika parkea bilatzera.
Parkera heltzerakoan leku guztietatik hasi ziren
bilatzen altxorra baina ez zuten aurkitu. Bat batean
Maialenek esaten du:
Zer da hau ?
“ Altxorra bilatzen baldin ba zaudete erresfreskatzen zaren lekura joan eta han
altxorra bilatu “
Bagaude altxorretik gertu -esaten du Anek
Biak korrika joaten dira igerilekura.
Non egon daiteke altxorra? Igerilekua oso
handia da -esaten du Anek.
Ba agian zuhaitzen atzean, oso altuak dira eta
urte asko daramate han jarrita.
Egia da; goazen bada!
Igerilekura heldu ziren, baina han zuhaitz asko
zeuden eta ez zekiten nondik hasi bilatzen.Hori dela eta,
banatu ziren eta bakoitzak punta batetik hasi ziren
bilatzen. Ordu bat pasa ondoren …
Aurkitu duzu altxorra? -galdetu zuen Anek
Ez, eta zuk? -galdetu zuen Maialenek
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
102
Ezta ere.
Momentu horretan Pintxo iturri batean ura edaten
ikusi zuten.
Agian iturrian dago.
Goazen bilatzera - Maialenek Aneri.
Maialen, Maialen aurkitu dut, hemen dago
altxorra, begira,begira.
Maialen heltzerakoan ireki zuten eta antzinetako
txanpon batzuk zeuden.
Hau dirua da? -galdetu zion Anek Maialeni.
Bai baina antzineko txanponak dira orain ez
dute ezer balio.
Bi ahizpak berriz beraien etxera bueltatu ziren
altxorra eskuetan. Egun hori gogoratzeko.