IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua

3
Gaztezulo 150zenbakia EROI NATURALA “Gogor lan eginez gero, zure ametsak egia bihurtu ditzakezu”. Esaldi hori gaztetatik ondo barneratu zuen Emma Stonek. Hamalau urte zituela, gurasoak etxeko egongelan batu eta Project Hollywood 2004 izeneko PowerPoint aurkezpena egin zien. Bere ametsa zen hura, eta Los Angelesera joan ziren ama eta biak, etxean eskolak jaso eta zine zein telebistako kasting-etan saiatzera. Pantaila handian lehenengo aukera 2007ko komedia ganberroenetakoa izan zen Superbad filmean izan zuen; orain Oscar sarietara ohitzen hasia den Jonah Hillen begitako neska izan zen. Judd Apatow ekoizleari kasu egin eta pertsonaiari hobeto omen zetorkion kolore gorriz tindatu zuen neskak ilea. Hainbeste gustatu zitzaion, irudi berri horren inguruan ezaugarritu zuela bere lana. Eta egia esan, mesedegarri suertatu zitzaion; izan ere, Hollywooden ohikoak diren ilehori ederraren rolak ekidin eta, komedia erromantikoaren alorretik atera ez arren, izaera indartsuko paperak lortu zituen, Paper Man (2009), Easy A (2010) edota Crazy, Stupid, Love (2011) bezalako filmetan. Irribarre txaloak komedian zabaldu dio bidea, baina begirada horrek drama eskatzen zuen oihuka. Orduan heldu zen The Help (2011), eta ‘urteko film’ bateko protagonista izanik, ekoizpen handien ateak ireki zitzaizkion. The Amazing Spider-Man (2012) eraberrituan Mary Jane Watson kaskagorria alde batera uztea erabaki zutenean baina, Stonen aukerak bertan behera geratu zirela zirudien. Baina Peter Parker berriaren, Andrew Garfielden, eta neskaren arteko kimika ikusita, Emma beste inor ezin izan zitekeen Gwen Stacy. Eta hala, hamalau urterekin Los Angelesera iritsi zen neskatxa ilehoria berreskuratu dugu. Hilabete honetan, armiarma gizonaren bigarren abenturan ikusi ahal izango dugu aretoetan

Transcript of IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua

Page 1: IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua

Gaztezulo 150zenbakia

EROI NATURALA

“Gogor lan eginez gero, zure ametsak egia bihurtu ditzakezu”. Esaldi hori gaztetatik

ondo barneratu zuen Emma Stonek. Hamalau urte zituela, gurasoak etxeko egongelan

batu eta Project Hollywood 2004 izeneko PowerPoint

aurkezpena egin zien. Bere ametsa zen hura, eta Los

Angelesera joan ziren ama eta biak, etxean eskolak jaso eta

zine zein telebistako kasting-etan saiatzera.

Pantaila handian lehenengo aukera 2007ko komedia

ganberroenetakoa izan zen Superbad filmean izan zuen; orain

Oscar sarietara ohitzen hasia den Jonah Hillen begitako neska

izan zen. Judd Apatow ekoizleari kasu egin eta pertsonaiari

hobeto omen zetorkion kolore gorriz tindatu zuen neskak ilea.

Hainbeste gustatu zitzaion, irudi berri horren inguruan

ezaugarritu zuela bere lana. Eta egia esan, mesedegarri suertatu zitzaion; izan ere,

Hollywooden ohikoak diren ilehori ederraren rolak ekidin eta, komedia erromantikoaren

alorretik atera ez arren, izaera indartsuko paperak lortu zituen, Paper Man (2009), Easy

A (2010) edota Crazy, Stupid, Love (2011) bezalako filmetan.

Irribarre txaloak komedian zabaldu dio bidea, baina begirada horrek drama eskatzen

zuen oihuka. Orduan heldu zen The Help (2011), eta ‘urteko film’ bateko protagonista

izanik, ekoizpen handien ateak ireki zitzaizkion. The Amazing Spider-Man (2012)

eraberrituan Mary Jane Watson kaskagorria alde batera uztea erabaki zutenean baina,

Stonen aukerak bertan behera geratu zirela zirudien. Baina Peter Parker berriaren,

Andrew Garfielden, eta neskaren arteko kimika ikusita, Emma beste inor ezin izan

zitekeen Gwen Stacy. Eta hala, hamalau urterekin Los Angelesera iritsi zen neskatxa

ilehoria berreskuratu dugu. Hilabete honetan, armiarma gizonaren bigarren abenturan

ikusi ahal izango dugu aretoetan

Page 2: IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua

ULERMEN GALDERAK

-Noiz izan zen pantaila handian izan zuen lehenengo aukera Emma Stonek?

-Zein izan zen bere ametsa?

-Zer ekoisleari egin zion kasu?

-Zer esaldi barneratu zuen ondo gazteetatik Emma Stonek?

-Zer zabaldu dio bidea komedian?

ESAN ESALDI HAUEK EGIA (E) ALA GEZURRA (G) DIREN

-Hogei urte zituela gurasoak etxeko egongelan batu eta Project Hollywood 2004

izeneko powertpointa aurkeztu zien.

EGIA/GEZURRA

- Pantaila handian lehenengo aukera 2007ko komedia ganberroenetakoa izan zen.

EGIA/GEZURRA

- Gramy sarietara ohitzen hasia den Jonah Hillen begitako neska izan zen.

EGIA/GEZURRA

- Hamabi urterekin Los Angelesera iritsi zen.

EGIA/GEZURRA

- Hilabete honetan, armiarma gizonaren bigarren abenturan ikusi ahal izango

dugu aretoetan.

EGIA/GEZURRA

Page 3: IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako  ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua

PARRAFOAK ORDENATU

Datu biografikoak? -

Lehenengo saiakerak? –

Bizitzan zehar lortutakoa? –

SINONIMOAK

Sumatu:

Trabailatu:

Bilakatu:

Ikastetxe:

Saihestu:

Lilura:

Deliberatu:

Ile-gorri:

AKATSAK ZUZENDU

gogor lan eginez gero, zure ametsak egia bihurtu duzu. esaldi hori gaztetik ondo

barneratu zuen emma Stonek. Hamalau urte zituela, gurasoak etxeko egongelan

batu eta Projekt Hollywod 2003 izeneko PowerPoint aurkezpena egin zien. Bere

ametsa zen ura, eta los Angelesera joan ziren aita eta biak, etxean ikastetxeak

jaso eta zine zein telebistako kastin-etan saiatzera.