IRITZI ARTIKULUA

4
Auzolana eredu denon Donostian Bestelako Donostia bat beharrezkoa da. Bestelako Donostia bat posible da. Belaunaldi desberdinek haizatu duten leloa dugu hauxe. Udal administrazioaren eta osasungintzaren euskalduntzea exijitu dugu; hirigintza basatia salatu eta etxebizitza soziala aldarrikatzeko etxe hutsak okupatu ditugu; patriarkatu heteronormatiboaren aurka altxa gara emakumeen eskubideak urratzen zituzten elkarte, kaldereroetako tribu edo behar izan den erakundeetan; auzokideekin batera Gladys Enea parkeko biodibertsitatea defenditu genuen eta Zubietako errauskailuari alternatibak eskaini ingurumena errespeta dezaten; gaztetxeetako teilatuetara igo gara sistemak ezartzen dituen balio kulturalak arbuiatzeko;...2003.urtean, gazte mugimenduko expresio desberdinetatik gentozen zenbait lagunek, izan ziren eta izango ziren aldarri horiek bildu eta Donostiako Aste Nagusian islada izan zezaten apostu egin genuen. Eta “Donostiako Piratak” izenez ezaguna den mugimenduari sorrera eman. Jaia, festa, oinarri eta eremu. Aisialdiaren osagai gisa, badu jaiak gizakiok beharrezkoa dugun homeopatiatik lana-deskantsua-lana zikloaren errutinak sortutako ezinegon egoera hori inarrosteko parada ematen du. Baina batez ere, kulturaren adierazpide diren heinean, ordena sozialaren isla dira festak. Festen alde sinbolikoa ez da huskeria eta jaietako errituen bitartez gizarte ereduak aldatzen eta berriz sortzen dira. Jaietan agerian geratzen dira indarrean dauden gizarte-egituren ereduak, baita gizartean oraindik ere oso sustraituta dauden mugak ere. Orain artean, Seman Grande; Aste Nagusia udal eta sektore ekonomikoetatik ezarri izan den hiri ereduaren ispilu besterik ez da izan. Inbertsio, objetu eta erakusleiho nahi zuten hiriaren errepika den su artifizial eta izozkien jai eredu ofizializ ari gara. Eta helburu hori erdiesteko, jaiaren kudeaketaz arduratzen zen “lan talde profesionala” sortzeko hautua egin zuten ( CAT lehen, Donostiako Festak orain); non herriko expresioek ez zuten lekurik izango, eta kudeaketa, enpresa pribatu eta patrika arrotzen arabera egingo zen. Gizarte ereduen arteko borrokaren aurpegietako bat da jaien ereduen artekoa. Eta parte-hartzea dugu hitz gakoa, ikuspegi desberdinetatik. Ezarria zegoen ereduaren alternatiba gisa, jai eredu euskalduna, parekidea eta herritarra hauspotu nahi izan genuen. Aste Nagusian garatu zitezkeen herritarren parte hartzerako eremu eta ereduak, gerora hiriko beste esparruetan urratzen hasteko bokazioarekin ekin genion lanari. Krisia? To eta no krisia! Jendea gogor kolpatu duen sistema kapitalistaren krisi ekonomikoak ageri-ageriko utzi du gizarte-egitura guzien krisia. Gizarte ordenaren krisi orokorra. Egoera honetan, “Demokraziaren funtzionamenduaren krisia” (Igor Filibi) edo “Politika estandarraren krisia” (Mario Zubiaga) gisako kontzeptuak ere aditu ditugu. Krisiaren agerikotasuna eta ezarritako arauen zilegitasun galera begiztatzen dugu. Herriak ikusten duenean agintariek ez

description

auzolana eredu denon aste nagusian

Transcript of IRITZI ARTIKULUA

Page 1: IRITZI ARTIKULUA

Auzolana eredu denon Donostian

Bestelako Donostia bat beharrezkoa da. Bestelako Donostia bat

posible da. Belaunaldi desberdinek haizatu duten leloa dugu hauxe. Udal administrazioaren eta osasungintzaren euskalduntzea exijitu dugu; hirigintza basatia salatu eta etxebizitza soziala aldarrikatzeko etxe hutsak okupatu ditugu; patriarkatu heteronormatiboaren aurka altxa gara emakumeen eskubideak urratzen zituzten elkarte, kaldereroetako tribu edo behar izan den erakundeetan; auzokideekin batera Gladys Enea parkeko biodibertsitatea defenditu genuen eta Zubietako errauskailuari alternatibak eskaini ingurumena errespeta dezaten; gaztetxeetako teilatuetara igo gara sistemak ezartzen dituen balio kulturalak arbuiatzeko;...2003.urtean, gazte mugimenduko expresio desberdinetatik gentozen zenbait lagunek, izan ziren eta izango ziren aldarri horiek bildu eta Donostiako Aste Nagusian islada izan zezaten apostu egin genuen. Eta “Donostiako Piratak” izenez ezaguna den mugimenduari sorrera eman. Jaia, festa, oinarri eta eremu. Aisialdiaren osagai gisa, badu jaiak gizakiok beharrezkoa dugun homeopatiatik lana-deskantsua-lana zikloaren errutinak sortutako ezinegon egoera hori inarrosteko parada ematen du. Baina batez ere, kulturaren adierazpide diren heinean, ordena sozialaren isla dira festak. Festen alde sinbolikoa ez da huskeria eta jaietako errituen bitartez gizarte ereduak aldatzen eta berriz sortzen dira. Jaietan agerian geratzen dira indarrean dauden gizarte-egituren ereduak, baita gizartean oraindik ere oso sustraituta dauden mugak ere. Orain artean, Seman Grande; Aste Nagusia udal eta sektore ekonomikoetatik ezarri izan den hiri ereduaren ispilu besterik ez da izan. Inbertsio, objetu eta erakusleiho nahi zuten hiriaren errepika den su artifizial eta izozkien jai eredu ofizializ ari gara. Eta helburu hori erdiesteko, jaiaren kudeaketaz arduratzen zen “lan talde profesionala” sortzeko hautua egin zuten ( CAT lehen, Donostiako Festak orain); non herriko expresioek ez zuten lekurik izango, eta kudeaketa, enpresa pribatu eta patrika arrotzen arabera egingo zen. Gizarte ereduen arteko borrokaren aurpegietako bat da jaien ereduen artekoa. Eta parte-hartzea dugu hitz gakoa, ikuspegi desberdinetatik. Ezarria zegoen ereduaren alternatiba gisa, jai eredu euskalduna, parekidea eta herritarra hauspotu nahi izan genuen. Aste Nagusian garatu zitezkeen herritarren parte hartzerako eremu eta ereduak, gerora hiriko beste esparruetan urratzen hasteko bokazioarekin ekin genion lanari. Krisia? To eta no krisia! Jendea gogor kolpatu duen sistema kapitalistaren krisi ekonomikoak ageri-ageriko utzi du gizarte-egitura guzien krisia. Gizarte ordenaren krisi orokorra. Egoera honetan, “Demokraziaren funtzionamenduaren krisia” (Igor Filibi) edo “Politika estandarraren krisia” (Mario Zubiaga) gisako kontzeptuak ere aditu ditugu. Krisiaren agerikotasuna eta ezarritako arauen zilegitasun galera begiztatzen dugu. Herriak ikusten duenean agintariek ez

Page 2: IRITZI ARTIKULUA

dutela ordezkatzen benetan herriak nahi duena sortzen da krisia. Azken hilabeteotan, herritarrengan pilatzen ari zen zenbait frustrazio eta atsekabe sentsazioen leherketaren lekuko izan gara; tokian toki forma desberdinak hartu dituen haserrearen lekuko. Eta leherketa honek, sistemaren eta erakundeen defizit demokratikoak salatuz nahiz mugimendu sozial desberdinekin alternatibak eraikiz, urte luzez garatu izan dugun bidea arrazoi gehiagoz tindatu du. Hogeitamar urteotan nahasmenaren kultura bat sortu, indartu eta hedatu dute gurean. Gauza asko esaten dituzte agintariek, sekula praktikan jartzea bururatu ez zaizkien gauzak. Orduan zeini, zeri itxaron? Demokrazia egunez egun, eremuz eremu eraikitzen da. Dinamika azoziatiboa lege bakartzat, inolako gobernu despotikoren menera egon beharrik gabe, soilik herritarren borondatea gorpuztuz, jai herrikoien mugimendua espazioak irabazten joan da Donostian. Donostiarrak bidaide. Hauxe da aldaketa nahiari egin diogun ekarria. Orain, herritarren parte-hartzea alderdi politikoetara mugatzen duen sisteman oinarritutako demokrazia kendu eta Demokrazia erreala ezartzeko aldarriak indar hartu du auzoan. Demokrazia liberal formala eta kapitalistaren alternatiba gisa, demokrazia erreala. Errotiko demokrazia: gehiengo zabalen kalitatezko parte-hartze aktiboa. Sistema krisian dago, eta jendea, inoiz baino prestuago alternatiba berriak esperimentatzeko. Gizarte eredua aldatzeko baldintza sozialak ematen dira gaur egun. “Portu bat jarri diogu esperantzari”/ Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkate berriak, hiriko makila beregain hartu zuenean kantaturiko bertsoaren azken puntua da. Sistema honek sakoneko arazo handiak dituela agerikoa da; demokraziaren egungo legezkotasunak ez duela, beste gabe, erabakien zuzentasuna bermatzen, ez eta erabaki horien ondorioz sortutako egoeren zuzentasuna ere. Baina auzoan haserreak plazak betetzen zituen bitartean, Euskal Herrian haserre berberak plaza berritua ekarri digu: Bildu. Pentsamendu bakarretik ihesi egiten duen jarduera politiko desberdinduan aurkitu dugu aldaketarako gakoa. Artikulu hau sinatzen dugun lagunok, pozez, besoak zabal-zabal egiten diogu ongi etorri Bilduren Udal gobernu berriari. Duela bederatzi urte mugimenduan jarri ginenean, hiriko botereek ikusezin nahi gintuzten, jazarturik. Eta orain desiatzen, aldarrikatzen eta urterik urte garatzen genuen aldaketa Udalera ere heldu da. “Donostiako Piratak” mugimenduaren lana goretsi duen indarra da Bildu; auzoetako jai batzordeen eta auzo elkarte gehienen babes zuzena lortu duen indarra. Herria herritarrekin batera eraikitzea da sistema honi buelta ematen hasteko lehen heldulekua, eta zentzu honetan, Donostiak hizki larritako aldaketaren alde egin du. Udaleko ateak herriari parez pare irekiko dizkiola, eta herri bizia eraikitzeko Herri Mugimenduarekin kontatuko duela zin egin du Bilduk. Denok aldatzen badugu, dena aldatuko da! Politika egitea boteretik dintantzia hartzea dela idatzi zuen Sarrionandiak. Mugimendu sozialak eszeptiko izan dira erakundeen aurrean, eta ez da hau derrepentean aldatuko. Ez du zertan aldatu beharrik. Mugimendu sozial guzien baitan ematen den eztabaida da bizitza politikoan zuzenean parte hartu edo sistemak irentzia

Page 3: IRITZI ARTIKULUA

izan ez dadin kanpo mantentzearen arteko eztabaida. Jai herrikoien aldeko mugimendua ere dialektika horren parte da. Bi posizio: bata pluraltasuna eta erakundeetan ordezkatuak izatearen eskubidea defendatzen duena, eta ezarrita dagoen sistema ereduari hegemonia borrokatu eta alternatiba gisa aurkezten dena bestea. Iragan urtean Udalarekin adostasunera heldu eta “ La Flamenka” jai gunea nahiz beste erreztasun batzuk lortu ondoren, Abordatzea ekimena egitarau ofizialean sartzearen erabakiak desadostasunak eragin zituen mugimenduko partaide eta parte hartzaile askoren artean. Lerroetatik gogorarazi nahi dugu ez zela deus eman, lortu baizik. “La Flamenka” zortzi urteotako lanaren ondorio da. Gainera, mugimenduaren eraginkortasuna gorago aipatu bi posizioen konbinaziotik etorriko dela argi dugu. Dena den, egoera berri baten aurrean aurkitzen gara. Demokraziak, demokrazia beraren eremuak etengabean zabaltzea esan nahi du; eta egiazko demokrazia baten alde egin duen indarraren lehen zeregina ez da gobernatzea, herritarrentzako erabaki guneak zabaltzea baizik. Herritarren partaidetza ulertzeko bide berriak zabaldu nahi ditu Bilduk; herria herritarrekin egin, auzo elkarte eta herri mugimenduarekin. Eta horretarako Udalaren lana, Ijentea kaleko bulegoetatik haratago zabaltzeko konpromezua hartu du. Aldaketarako konpromezuak, baina, partekatua behar du izan. Erakundeak egiazko aldaketaren norabidean lagun nahi badigute, ezinbestekotzat dute herritarron ekarpena. Borroka eta dinamika herritarrak dira, eta ez gobernuen eraketak, gizartea eraldatzen dutenak. Prozesu demokratiko oro, ideala eta posiblea denaren tentsiopean garatzen da. Momentu jakin bakoitzean dauden indar erlazioen arabera askatuko den tentsioa. Eta herritarren baitan dago indarra. Udalaren aldaketaren lehen lerroan egon behar dugu herritarrok, ez da aldaketa posiblerik bestela. Zertaz ari garen kulturaz dihardugunean. Herritarra izatea egunerokotasuna eraikitzeko atributua izan dadin bitartekoak jarri behar dira. Erakundeetatik herri eta auzoetara hedatuko den parte hartzearen kultura berri bat adostu eta garatzeko aukerak daude. Parte hartzeak eraldatze ekinbiderako bitarteko izan behar du. Eta beraz, beharrezkoa da egungo atomizazio eta haustura sozialaren ereduarekin amaitzea. Parte hartze demokratikorako eskema alternatiboak garatzeko garaia da, zeintzuetan publikoa denaren kudeaketak aktore sozial guziak barnebildu behar dituen. Herritarren proposamenak jasotzeko eta informazioa emateko gune gehiago eratu behar dira; herri informatuagoak erabakietan modu aberats eta zuzenagoan parte hartzen baitu. Besteren artean kultura eta aisialdiaren gaiak, politika ordezkatzaile klasikotik haratago eraman behar dira, eta eztabaida eragile gehiagori ireki. Aldaketa orok beharreskoa du, aldaketa bera sostengatuko duen kultura herritar berritua. 2016ko Europako kultur Hiriburu izateko hautagaitzaren karira, asko hitzegin da “kultura”z Donostian. Hainbeste, ezen kontzeptua bera erabat higatua izan den. Penagarria da Odon Elorzaren agintaldi luzean kulturari behar bezalako tokia eskeini ez eta, azken urteotan, ikuskizun kolektibo funtsik gabekoez bete izana hiria. Benetan zaila zaigu ulertzea horrelako ekimen batek zer ekarriko dion 2016an Donostiako kulturari. Kultura hitzaren esanahi hertsia

Page 4: IRITZI ARTIKULUA

bezain interesatua hedatu nahi izan dute; progresoaz ulertzen dutenarekin lotzen den esanahi eurozentrikoa. Ordea, arazoei talde moduan eman dizkiegun irtenbideak dira kultura, eta gune sozial jakin batean jendeak arauak, aukerak eta eskakizunak aplikatzeko dituen ikuspegiak deskribatzen dizkigu. Auzolan eta batzarre. Gure kulturan hertziki loturik dauden bi kontzeptu horien garapen praktiko erabatekoa garatzeko aldia dugu. Auzolana taldeari egindako ekarpena da, denei egindako ekarpena: soldatapekoa ez den lan bat, ez eta derrigorrean egin beharrekoa. Baina aldaketa nahi bada, ezinbestekoa. Ezinbestekoa dugu auzolana, arazo sozialei erantzun eraginkorrak ematen dizkieten eredu berriak sortzearekin batera, gure balio kulturalak konpartitzen ez dituzten gizarte sektoreak aldaketaren alde egitea nahi badugu. Honenbestez, kulturaren instrumentalizazioa amai dadin, izan diren udal gobernuen kultura jardueren inguruan gogoeta sakona egin beharra dago. Kultura “demokratizatu” behar da, auzo eta herrietan behetik gora sortzen den kultura sustatu. Beharrezkoa da herri partaidetza jaia eta kultura garatzeko, eta eskua luzatzen dugu aldaketaren bidean gure jarduna Udalarekin partekatzeko. Gehiengoa gusturago sentituko den gizarte eredu berri bat da helburua, eta norabide honetan denok dugu zer eskaini. Uste sendoa dugu auzo jaiak eta jai egitarau herrikoiak gizarte beharretarako eskola apartak izan daitezkeela. Berauen antolaketa eta parte hartzean garatzen diren harreman eta lotura sozialak, gizartearen eraldaketarako tresna izan daitezke, eredu horiek beste eremu batzuetara emateko gai bagara. Dagoeneko egutegia gorriz tindaturik dugu, eta hiriko edozein txokotan aurkituko dugu jaien antolaketarako beharra. Bidea egin nahi baduzu, Abordatzean egingo dugu topo. Donostia bestelakoa delako, da posible bestelako Donostia bat.