Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena

12
TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO HAINBAT KIDEREN BERTSOAK, TXINGUDI IKASTOLAren 50. URTEURRENEAN . . . 2013 - 06 - 01

Transcript of Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena

1. TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO HAINBAT KIDEREN BERTSOAK, TXINGUDI IKASTOLAren 50. URTEURRENEAN . . . 2013 - 06 - 01 2. SARRERA 2013ko otsaila-martxoa aldera jarri ziren harremanetan gurekin Txingudi Ikastolatik, ekainaren 1ean ospatuko zen jai handirako bertso batzuk jarriko ote genituen galdezka Izan ere, kalejira bat antolatu nahi zuten Irunen barrena, zazpi gunetatik igaro ostean Txingudi ikastolan bertan amaituko zena. 3. SARRERA 2012-2013 ikasturtean Txingudiko bertso eskoletan ikastolako ikasle ohiak izandako zazpi lagun ginen, eta kalejira zazpi gunetatik igarotzea aurreikusten zenez, bakoitzak gune bateko bertsoak prestatzeko ardura hartu genuen. Aurkezpen honen bidez, gune bakoitzerako prestatutako bertsoak aurkeztu nahi dizkizuegu. 4. 1.Go GUNEA: AMA XANTALEN GURASOEN ETA IKASLEEN GUNEA Familia da oraindik ere gizarte honen zutabe baina ikasi behar denean haurrak ikastolan gaude ta hango martxa ziurtatzeko baldintza batzuk badaude, ezin delako komunitate bat osatu halafede, hamaika aita eta amaren inplikaziorik gabe. Guraso batzun ametsa zena gaur haurrek gozatzen dute; horretarako bidea zein den erakutsia digute ta horri eutsi behar zaiola ederki dakigu guke, zeren, horrela izan ez balitz ezin beteko lituzke gure hezkuntza egitasmoak berrogeita hamar urte. Aitor Errazkin Aitor Errazkinek prestatu zituen bertsoak eta 2012-2013 ikasturtean Txingudi Ikastolako Bertso Eskolan aritutako bere ikasleek kantatu zituzten. 5. 2. GUNEA: EKT TALDEEN GUNEA: EKT, BAT, KEMEN, TXORIMALOAK, Berrogeitamar urte atzera, itxita hainbeste ate. Desertu hartan oasi bat zen jaio berri zen EKT. Ikastolaren aldeko griak kultura izan du kate, ehun eskurekin ezin zenbatu daitezkeen zenbat elkarte aritu diren gogor lanean gaur duguna lortu arte. Dantza, kirola, musika edo bertsoak goiz-arratsaldez eskolaz kanpo irakatsiaz, gehienetan borondatez. Militantzia punttu bat badu eginbide honek berez. Esker onaren erakusgarri hau dugu soilik, tamalez; har ezazue txalo bero hau, eskerrik asko bihotzez. Gotzon Aizpiolea 6. 3. GUNEA: UDALETXEA UDALAREN ETA TXIKIEN GUNEA Julita pasa zaitez mesedez arren idazkaritzatik Gazte klubeko kuota Mariani iritsi al da jadanik hiru bat bi bat korrika egin baratzearen atzetik lasai Manolo gaurkoan ez da hautsi fluoreszenterik boligrafoez lurrean otoi ez egin txirrintxintxinik aurrera hogei ezkerrera sei dordoka izan nahi dut nik ikastolako une gozoak nahiz pasa diren jakinik esaldi hauek gogoratzean ume nauzue oraindik. Beat Elosegi 7. 4. GUNEA: KALE NAGUSIA SORTZAILEEN GUNEA Garai ilunak izango ziren ikastolaren sorreran Gure hizkuntza, hezkuntza sortu gabeko egoeran. Guraso lanez ta bat egiez etzegon ezer soberan ilusioa sortzen zan euskaldunaren jarreran Euskal mundua pizturik kezka guztien galeran gure hizkuntzan sorturik ikastearen aukeran mende erdia iraunduz bultzatuz gure hizkeran zuen ametsen indarrez hezkuntza degu euskeran. Joxeja Zabalo (Argazkian eskubitik hasita bigarrena da Joxeja, bertsoa kantatzeko txandaren zain) 8. 5. GUNEA: OIASSO MUSEOA LAGUNTZAILEEN GUNEA Laguntzaileen gune honetan asko dauzkat parez pare laguntza eman dutenak gure etorkizunaren alde guraso eta lagun pila bat ekitalditan partaide irakasleak ere lanean konpromiso baten jabe ez ginateke hemen egongo zuen laguntzarik gabe Ikusten ez den zenbat lan egin ziren kilometroetan zenbat izerdi tanta isuri eraikin eta obretan mende erdian ikastola bat eutsi da zuen hormetan borondatezko lana hain gutxi ikusten den garaietan inoiz lagundu duen orori eskerrik asko benetan Manu Goiogana 9. 6. GUNEA: PASIONISTAK LANGILEEN GUNEA Hasierako ilusioak gogo ta itxaropenak gauzatu nahian urte luzetan hortan aritu direnak zueri esker mende erdi bat bete du ametsen trenak egunez egun lanean sendo aritu zareten denak eskerrikasko guztion partez zuek zarete onenak. Oroimenaren kutxa irekiz astin ditzagun garunak hasierako une haietan aritu ziren lagunak bide horretan batu gintuen Euskararen maitasunak haziak erein eta denboran jarraituriko jardunak fruitu sendoak eman ditula ondoren etorkizunak. Zuhaitz Olazabal Gune honetarako bertsoak Zuhaitzek prestatu bazituen ere, azkenean, Igauri Lopetegi aritu zen bat batean, argazkiak erakusten duen gisan. Igaurik kantaturiko bertsorik ez dugu oraindik eskuratzerik izan. 10. 7. GUNEA: BETHERRAM HONDARRIBIAKO GUNEA Betherramera etorri eta zer nolako zimikoa konturatu naiz oroitzapena ez daukadala itoa gogoan daukat ni nintzenean bost urteko mutikoa eraikin hontan egin nuela bigarren parbulitoa. Ikastola bat bi herrientzat euskera_izanik xedea urte batzutan izan zen elkar lanaren adibidea eta gerora hartuagatik bakoitzak bere bidea ezin ahaztu inolaz ere Hondarribiko jendea. Abel Zabala 11. Zorionik beroenak joan den mende erdian Txingudi ikastolaren proiektuan parte hartu duzuen guzti-guztioi; oinarri ezin sendoagoa jarri diozue etorkizunari.