Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ......

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 246. zk. Bigarren aroa Otsailak 1 2015 3 Elkarrizketa Iñaki Eizmediri, euskara sustatzailea 6 Inkesta Inauterietan mozorrotuko zara? 8 Elkarrizketa Belén Martínez, ACUBIko idazkaria 9 Bidasoan elkarbizitza jardunaldiak 10 Txotx berria Olan 11 2015-2016 ikasturterako aurrematrikulazioa 12 Gazteen lanak Txingudi Ikastola DBH 4 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Heldu da mozorro sasoia Kirolak Ganix Miron Erroibideren entrenatzailea. 8. orrialdea Erreportajea Euskal tradizioarekin lotutako inauteriak 4. orrialdea

Transcript of Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ......

Page 1: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero246. zk.Bigarren aroa

Otsailak 12015

3 Elkarrizketa Iñaki Eizmediri, euskara sustatzailea6 Inkesta Inauterietan mozorrotuko zara?8 Elkarrizketa Belén Martínez, ACUBIko idazkaria9 Bidasoan elkarbizitza jardunaldiak10 Txotx berria Olan11 2015-2016 ikasturterako aurrematrikulazioa12 Gazteen lanak Txingudi Ikastola DBH 414 Gazte infor 15 Kultur agenda

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!ja [email protected] 693 828099

Heldu da mozorro sasoiaKirolakGanix Miron Erroibideren entrenatzailea.8. orrialdea

ErreportajeaEuskal tradizioarekinlotutako inauteriak4. orrialdea

Page 2: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

1949an Udal Osoko Bilku-rak San Juan Harria plazatikEguzkitzaldea kalerainodoan kalea Prudencia Ar-bide deitzea ebatzi zuen. Prudencia Arbide ZubelzuIrunen jaio zen 1865. ur-tean, nekazari familia abe-rats batean. Bereaberastasunak are gehiagohanditu ziren Amerikaraemigratu zuen ahaidebaten herentziarengatik. Familiak udal ospitalearidohaintza ugari egin ziz-kion, behartsuei laguntzaeman, baita bestelako on-gintzak egin ere. Baina bereobrarik handiena MariaKonpainiaren El Pilar ikas-tetxea sortzeko ekarpenpertsonala izan zen. Irungoneskatoek ikastetxe kato-liko batean ikasteko aukeraizan zezaten arduraturik eta

Manuel Ugalde eta JoseEgino apaizek aholkaturik,1922an lurrak erosi zituen,eta 1925ean eraikuntzalanak amaitu ziren.1936an, gerraren ondorioz,eskola hondakin piloa izate-raino suntsitu zenean, Pru-dencia Arbidek berriz ereparte hartu zuen ikastetxeaberreraikitzen. Udalak bere eskerrona era-kustearren eta irundar zen-baiten eskariz, 1949an

omenaldi bat eskaini zion,Hiriko alaba kuttun izenda-tuz eta kale bat dedikatuz. 1960an hil zen. Goiko argazkian, JoseRamon Agirretxe alkateare-kin eta El Pilarreko lekaimebatekin agertzen da, se-guru aski 1949ko omenal-diaren egunean. Beheko argazkian, kalea1982an, bidegurutzeko ur-banizazio lanak burutu zi-tuztenean.

2015, aurten laurehun urte dira 1615izan zela. Pernandok berak baietsiko lu-keen egia nabari honek azalpena behardu: mendeurrenak ospatzea (edo deito-ratzea edo besterik gabe gogoratzea,baina betiere zenbaki biribilen magiazsorgindurik) maite duen gure gizartehonek badu Gipuzkoan aurten zereginfranko. Izan ere, duela lau mende or-dura arte hiribildu nagusi zenbaiten me-nean zeuden herri (hots, parrokia bateninguruko kontzeju) askok lortu zuten as-katzea eta hiri (alegia, udal) bilakatzea.Bandoen arteko gerren eta beraz jaun-txokerien garaia aspaldi handian buka-tuta, hiribilduek babesa ez baina zamaeskaintzen zieten. Huraxe izan zen aska-pena galdetzeko zioa; baina lortzearenabesterik zen, eta lortu zuten, bai, or-duko maiestateari ontza urre ugari or-daindu zizkiotelako askatasunaren truk.

Duela mende laurdena, orain oso urrutidirudien 1991n, Andoainek ospatu zuenaskapenaren 375. urteurrena. Eta or-duan txantxetan esaten genion elkarri -proiektu eder polit askotariko bateanparte hartu bainuen- ospakizunak bu-rutzeko ekitaldian: beno, 476.ean elkarikusi arte! Tira, baten batek esan zuenorduan: ni 400.ean hemen egotearekin,konforme. Hortaz, Andoainera joan be-harko, ospatzera.

Irunen ez dugulako zer ospatu: askapenmugimendu hartan aitzindari izanda-koak, herri judua agindutako lurralde-raino eramandako Moises batek nola,orduko hartan ere ez baitzuen Irunekerdietsi Hondarribiarengandik askatzea,hiribildua bezain handia ez bazen, ber-dintsu zen arren; edo agian horrexega-tik. Gure arbasoak, besteak bezala,ordaintzeko prest zeuden, baina gurebizilagunenak askoz ere prestago.

Eta holaxe bizi gara Irunen, beti lehenakaldarrikatzen eta beti azkenak erdies-ten. Edo hala dirudi behinik behin. Esa-terako: Gipuzkoan egindako lehen"Euskal Lore Jokoak" Irunen egin ziren.Nork esango! Orain, Irun VIVO dagoelajakin dugu, bihotza eta guzti, "bizia" be-rriz, oso bista onekoendako baino ezomen dago, txiki-txiki eginda.

Aurten herri askok ospakizunak antola-tzen dituzten bitartean, guk aldarrika-pena ospatu beharko. Inportanteenabidea omen da eta...

Lehenak aldarrikatzen, azkenak erdiesten

Xabier Kerexeta

Irun atzo Irun gaur

Prudencia Arbide kalea

IUA: 50604

IUA: 26781

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Page 3: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

3

“Euskarazko bizipenak etaerreferenteak bilatu behar dira”

- Gizarte-hezitzaile ikasketak egin zenituen. Zergatik era-baki zenuen euskararen erabileraren inguruan lan egi-tea?Lasarte-Orian Euskara Elkartea sortu zenean hasi nintzenarlo honetan murgiltzen, dinamizatzaile lanetan eta aisial-diko arloan. Beti helburu moduan jartzen genuen euska-raren erabilera sustatu nahi genuela, baina gero ezgenekien nola egin. Zentzu horretan, baliabideak, tresnaketa ideiak emateko sortu nuen Ebete. Zortzi urte dara-matzat dagoeneko gurasoekin eta irakasleekin lanean.Batzuetan Berritzeguneren bidez sortzen da harremana;beste batzuetan, Euskara Elkarteek edo Udalek deituta.

- Zein arazo izaten dute irakasleek klasean, euskararenerabilerari dagokionez?Irakasleak frustratuta egoten dira, ez dutelako lortzenhaurrek eskolan euskaraz egin dezaten. Erru sentsazioakere izaten dituzte. Egia da haien arduretako bat dela,

baina ulertu behar dute badituztela mugak. Urtean esnapasatzen dituzten orduen %15a ematen dute haurrek es-kolan. Gainontzeko guztia gaztelaniaz bizi baldin badute,oso zaila da hizkuntza-ohiturak aldatzea. Hori ezin daitekehelburu izan. Testuinguruaren arabera jarri beharko di-tuzte helburuak.

- Gurasoen artean bi multzo egiten dituzu. Zein arazoizan dezakete guraso euskaldunek?Guraso euskaldunen kezka seme-alabek gaztelaniara jo-tzea da. Irunen oso ohikoa da hori. Gurasoek ezin dituztehaurren hizkuntza-ohiturak aldatu. Baina oinarri sendobat jar dezakete. Horretarako, eredu egokia ematea ezin-bestekoa da. Etxetik euskara aberatsa eskaini behar da,abestuz, jolastuz, ipuinak kontatuz edo irakurtzeko ohitu-rak landuz. Bestetik, euskarazko bizipenak eta erreferen-teak bilatu behar dira: eskolaz kanpoko jarduerak, musikataldeak, ekitaldiak... Guzti hori zaintzea garrantzitsua da.

- Zeintzuk dira guraso erldaldunen kezkak?Guraso erdaldunei, orokorrean, haurren hizkuntza-ohitu-rak ez zaizkie axola. Euskaraz ikas dezaten nahi dute, bes-

terik ez. Baina hizkuntza bat ikasteko, asko erabili beharda, eta eskolak muga handiak ditu. Nolanahi ere, gurasoerdaldunen beldur handiena haurren etxeko lanak izatendira. Eman beharreko mezua da badaudela tresnak, etahizkuntza ez dela muga bat. Garrantzitsuena, dependen-tziak ekidin eta ikasteko autonomia garatzea da. Ohituraegokiak eta motibazioa landu behar dira horretarako.

- Euskal Herri osoko ikastetxeetan izan zara, eta ikuspegiorokorra daukazu. Zein da euskararen egoera, erabileraridagokionez?Egoeraa zaila da. Gaur egun, Euskal Herriko testuingurugehienetan hizkuntza indartsuena gaztelania da. Faktoreasko daude haurrak gaztelaniara jotzera bultzatu ditzake-tenak. Baina arazo handiena da gurasoek eta irakasleekez dutela ulertzen zergatik gertatzen den hori. Eta horrelazaila da lagundu ahal izatea. Mugak onartu eta oinarrisendoak jartzen ahalegindu behar dugu. Ezin dugu pen-tsatu Irunen hamar urte barru haur guztiek haien arteaneuskaraz egingo dutenik. Helburu lorgarriagoak bilatubehar ditugu.

Iñaki Eizmendi behin baino gehiagotan izan da Irungo ikastetxeetan; izan ere urteak diraIrungo Udalak, Euskararen Arloaren bidez, euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen martxan dituela. Horietakobat, Kalean Bai egitasmoaren baitan "Gurasoak eta ikastetxeak norabide berean" bideratzen deneta EBETEk ematen dituen sentiberatze hitzaldiak.

Iñaki Eizmendi

- Otsailak 3. Osteguna. Belaskoenea ikastetxea. Izen-burua: “No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayu-dar a nuestros hijos e hijas?”- Otsailak 10. Asteartea. 19:00etan. LarreaundikoEguzkitza ikastetxean. Izenburua: “Seme-alaben hiz-kuntza-ohiturak, ulertzetik laguntzera / Hábitos en eluso del idioma: de entenderles a ayudarles”.- Otsailak 12. Osteguna. Elatzeta ikastetxean. Izen-burua: “No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayu-dar a nuestros hijos e hijas?”- Martxoak 5. Osteguna. 18:00etan. Toki-Alai institu-tuan. Izenburua: “Euskaraz ikasten duten seme-alabaeleanitzak. Zer zaindu beharko genuke? /Hijos e hijasplurilingües que estudian en euskera. ¿Que debería-mos cuidar?”- Martxoak 10. Asteartea. Txingudi ikastolan.18:30ean. Izenburua: “Euskaraz ikastetik euskara bi-zitzera / De estudiar en euskera a disfrutar y vivir eneuskera”.

Page 4: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

4

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Inauterietako ohitura zaharren babeslePuska Biltzea, Kaldereoak eta Inude eta Artzainak berreskuratu eta mantendu

dituzte Irungo kultur elkarteek

Irundar gehienek ezagutzen ez dutenarren, Puska Biltzea da Irungo inauterie-tako ohituretan zaharrena. 1936ko ge-rraren aurretik, baserriz baserri eskeanaritzen ziren gazteak inauterietan, Ga-bonetan edo Santa Ageda bezperan be-zala. Kantatu beharrean, dantza egitenzuten. Oraindik ere, zentzu handia duelauste du Kemen Dantza Taldeko AnderAmantegik: “Inauterietako ohituren ar-tean, logikoena iruditzen zait”. Berrogeiurteko diktaduraren ondoren, ohiturahura berreskuratzeari ekin zioten Irungodantza taldeek, 1970eko hamarkadarenamaieran. Baserritarren laguntzaz iker-keta lana egin zuten, gerraren aurretikIrunen Puska Biltzea nola egiten zutenargitzeko. Ekintza sinbolikoa dela azaldudu Eraiki Dantza Taldeko Koldo Riberak:“Dantzatzeaz gain, baserrietako atariakerratzez garbitzen dira, izpiritu txarrakuxatzeko”.

Fandangoak eta arin-arinak dantzatzendituzte taldeek baserrietan, trikitixa etapanderoaren edo txistu eta danbolina-ren musikaz. Ondoren, baserritarrek

emandako jakiak edo puskak biltzen di-tuzte, iluntzean afaria egiteko. Eraiki-koak Behobia eta Bidasoa auzoetakobaserrietan ibiltzen dira, inauterietakolarunbatean. Kemenekoek igandean egi-ten dute, Olaberria aldean. MeakakoAdixkideak beren auzoan aritzen dira.Talde bakoitza bere kabuz ibiltzen da, ezdago elkarlan zuzen bat. Baina denen ar-tean Puska Biltzearen ohitura mantent-zeko ahalegina egiten dute. “Zaindubeharreko zerbait da. Guk oso ondo pa-satzen dugu, baina ardura moduan ereikusten dugu. Ardura da Irungo herria-rekiko, eta gure kasuan, Behobia eta Bi-dasoa auzoekiko”, azaldu du EraikikoKoldo Riberak.

“Ardura moduan ikustendugu

Puska Biltzea”Koldo Ribera, Eraiki Dantza

Taldea

Irundar gehienentzat, larunbat eta igande arratsaldeanhiriko erdigunea zeharkatzen duen desfile koloretsuada, gaur egun, inauterietako ekitaldi nagusia. Ezagu-nena bada, behintzat. Hala ere, badaude inauteria uler-tzeko eta bizitzeko beste hainbat modu. Esatebaterako, euskal folklorearekin eta tradizioarekin lotu-tako ekimenak antolatzen ditu zenbait kultur elkartek.1980ko hamarkadan, mendearen erdialde ilunean galdutako ohiturak berreskuratzeari ekin zioten, besteak beste, Irungo Atseginak, Kemen Dantza Tal-deak eta Eraiki Dantza Taldeak.

Goian, Erai-kik antola-tutakoPuska Biltzearenbi irudi etaKemenekodantzariak.Ezkerrean,iazko Inudeeta Artzai-nen kon-partsa.

Page 5: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

Kaldereroak, Inudeak eta Artzainak, DonostiatikInauterien aurreko asteburuan, XX. mendearen hasierakoohiturarekiko lotura mantentzen duten beste bi ekitaldi iza-ten dira. Biek Donostian dute jatorria. Larunbatean, Hun-gariako Kaldereroen Konpartsa ibiltzen da Irungo kaleetanzehar. Irungo Atsegina elkarteak antolatu zuen lehen aldizIrunen, 1891n, Donostiako ohituran oinarrituta. Tartekaerrepikatu zuen, mendearen erdialdera arte. 1980ko ha-markadan berreskuratu zuen, Kemen Dantza taldearen la-guntzaz. Gaur egun, Inauteriei hasiera ematen dieKaldereroen konpartsak. Erregea, erregina, damak etahartza izaten dira desfileko pertsonaia nagusiak. Kaldere-roek lapikoak, zartaginak eta mailuak eramaten dituzte,musikarien doinuari jarraitzeko. Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-nuak.

Desfilearen amaieran, ijitoen ezkontzaren antzezpena egi-ten dute San Juan Harria plazan. Kemen Dantza Taldeakparte hartzen du ikuskizunean. Brahmsen 5. dantza hunga-riarrarekin dantzatzeko koreografia prestatu zuten Keme-neko kideek, 1984ean, Atseginarekin batera Kaldereroenkonpartsa berreskuratzeko lanean aritu zirenean. “Gauregun, talde modura, dantza eginez parte hartzen dugu ba-karrik. Baina jendea animatzen denean, desfilean ere ate-ratzen gara”, argitu du Kemeneko Ander Amantegik. EraikiDantza Taldeak, berriz, desfilean ere parte har-tzen du.Duela bi urte jaso zuen Irungo Atseginaren gonbidapena,partaideak galtzen hasia zen Konpartsa indarberritzekoasmoz. Bi elkarteen arteko harremana ona dela azpima-

rratu du Eraikiko Koldo Riberak: “Beste hainbat arlotan la-guntza eskaintzen digute guri. Beraz, Kaldereroetan parte-hartzea ondorio logikoa izan zen”.

Harreman horren emaitza izan zen Inude eta ArtzainenKonpartsa, 1997an. 75 urte bete zituen orduan Atseginaketa, ospakizunaren harira, Donostian errotutako ohituraIrunera ekarri nahi izan zuen. Eraiki Dantza Taldearen ba-besa izan zuen horretarako. Lehen proba egin zuten urtehartan, eta 1999tik aurrera urtero antolatu izan dute. “Kon-partsa handituz eta hobetuz joan da. Taldetik kanpoko geroeta jende gehiago animatzen ari da parte hartzera. Gainera,arropa uzten digun jende asko ere badago”. 150 lagunekokonpartsa da, gaur egun. XX.mendearen hasieran familiaoso dirudunetan haurrak zaintzen zituzten emakumeakziren inudeak. Artzainek klase umila irudikatzen dute. Ga-raiko beste hainbat ofizio ere ikus daiteke. Inauterietakoigandeko hitzordu klasiko bilakatu da Inude eta Artzainenantzezpena.

5

“Dantza eginez parte hartzen dugu Kaldereroetan”

Ander Amantegi, Kemen Dantza Taldea

Duela sei urte, inauteriekin lotutako beste eki-men bat bultzatu zuen Kemenen harrobi denAdaxka Dantza Taldeak. Herri ezberdin batekoinauteria antzezten dute urtero. Lantzeko, Al-tsasuko eta Goizuetako inauteria irudikatu on-doren, aurten Amezketako Talaien ohiturahurbilduko dute Irunera. Amezketan ere puskabiltzea egiten dute, makil joko batekin. “Lan-tzeko inauteriak, adibidez, fama handia hartudu. Baina badaude beste batzuk, Amezketakoabezala, nahiko ezezagunak direnak”, gogoratudu Kemeneko Ander Amantegik.

Kemenen inguruko jende guztiak parte har-tzen du herri inauterian: Adaxkako haurrek,helduen taldekoek eta larunbat goizetandantza ikastaroa egiten dutenek ere bai. Hau-rren gurasoak animatu izan dira azken urteo-tan. Ander Amantegik azpimarratu du edonordela Herri Inauterian parte hartzeko gai: “I-nauterietako dantzak ez dira zailak izaten. Egunpolita da, gainera, ez delako dantza saio klasikobat”. Otsailaren 7an, Herri Inauteria prestat-zeko azken entsegua egingo dute, 11:00etan,Kemen Dantza Taldearen lokalean (Jose Anto-nio Loidi Bizkarrondo, 12). Hilaren 14an, Pio XIIplazatik irtengo dira Amezketako Talaiak.

Herri inauteria zabaldu nahidu Adaxkak

Goian, Adaxkaren Herri Inauteria, behean, Puska biltzea.

Page 6: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

6

Inauterietan mozorrotuko zara?

Brigida Ramírez

Ez naiz mozorrutoko, hotzizugarria egiten du eta. Ka-lean mozorro oso originalakikusten dira. Carlos Zapirai-nekin dantza egin dut, eta,nire ustez, dotoreenak dira.Desfilea ikustea astsegin dut,interesgarria eta polita da.

INKESTA

María Rubio

Aurten, orain dela 20 urtekoeskiatzailez mozorrotukonaiz. Galtza arrosa batzukaurkitu ditut etxean, aurpe-gia erreta bezala margotukodut, txano bat jantziko duteta kitto. Gustatzen zait etxean dau-kadan gauzak aprobetxa-tzea mozorroak egiteko.Normalki ez dut jantziaerosten.

Ana Etxepare

Eztabaida handia daukagulagunen artean aurtengomozorroa adosteko. Orain-dik ez daukagu ideia asko;ziur aski azkeneko uneanerabakiko dugu. Azken urte-etan La Sallerekin desfilatudut, eta txinatarrez etaerrusiarrez mozorrotuginen.Nire aburuz, La Salleko kon-partsa hoberena da.

José Javier Díez

Dantza egitea gustatzenzait; mozorrotzea, ordea,ez. Irunen, adibidez, desfileanCarlos Zapirainen konpartsaasko gustatzen zait beti; osodotore mozorrotuta daudeeta dantzan primeran egi-ten dute.

Juan Errandonea

Lagunartean hitz egiten arigara egunotan denok mozo-rro berdina eramateko, bainaoraindik ez gara ados jarri.Batzuek S.W.A.T. poliziarenmozorroa proposatu dute.Aurreko urteetan dordokaz,untxiz eta txitoz mozorrotuginen; animalien jantziak osogoxoak dira eta, parrandaegiteko, hoberenak.

Alvaro Irurieta

Koadrilan hartz pelutxe mai-tagarriz mozorrotuko gara.Beste urte batzuetan Stich-en eta Aladin-en mozorroakaukeratu genituen.Inauterietan gustatzen zai-dan gehiena parranda egiteada. Giro paregabea egotenda eta jendea mozorrotutaikustea dibertigarria da.

Page 7: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

- Zergatik jaitsi da kontsulten ko-purua 2014an?OMIC (Kontsumitzaileen Udal Bu-legoa) udaltzaingoaren egoitzanzegoen lehen. Hara ez joateagatik,jende asko hona hurbiltzen zen.Orain San Juanera lekualdatudute, eta hori da arrazoi nagusia.2013an 1.799 kontsulta izan zireneta 2014an 1.644ra jaitsi da.

- Zer zerbitzu eskaintzen duzue?Egiten dizkiguten kontsultei erant-zuten diegu. Erreklamazio bat egin

nahi izanez gero, bazkide egiteaezinbestekoa da. Horretarako, 15euro ordaindu beharra dago lehenurtean, eta 10 hurrengoetan. Fo-ruen Kaleko bulegoan lantzen di-tugu erreklamazioak, eta laguntzajuridikoa behar izanez gero, elkar-teko abokatuaren esku uzten di-tugu.

- Eguberriak pasa ditugu. Kon-tsulta asko izan da?Beti izaten dira, aldaketak eta i-tzultzeak batez ere. Eguberrien

bezperan gogorarazten dugu erosiaurretik garrantzitsua dela eroske-taren baldintzak jakitea, gero ezus-tekoak izan ez daitezen:itzultzerakoan dirua bueltatuko di-guten edo ez, adibidez.

- Etzebizitzen merkatua aldatzenari da. Nabaritu al duzue?Bizilagunen elkarteekin eta alokai-ruekin lan handia izaten dugu.Joan den urteko ekainean hirie-tako alokairuen legea aldatuzuten, eta horrek hainbat arazo

eragin ditu. Lokalen alokairuenkontratuak desagertzea ere ga-rrantzizko gaia izan da aurten. In-formazio jardunaldia antolatugenuen Irungo Udalarekin elkarla-nean, arazoak murrizteko.

- Argiak eta gasak ere problemakeragin ohi dituzte.Azken aldian, merkatu librera aldagaitezen egiten dizkiguten eskaint-zekin arazo handia dago. Kontuhandiz ibili behar dugu aukeraonak dakartzaten saltzaileak etort-

zen zaizkigunean. Normalean be-herapenak eskaintzen dituzte,baina prezioa puzten duten asegu-ruak kontratatzera behartzen duteondoren. Orain arte zazpi egunekoepea zegoen kontratua atzera bo-tatzeko, baina gaur egun 14 egu-nekoa da. Halakoak konpontzekolaguntza eskaintzen dugu.Beste erosketa mota batzuekin ereberdina gertatzen da. Askotan,jende helduak ez du erreklama-tzen, seme-alaben aurrean hutsegitea ez onartzeko. Hobe daonartzea eta lehenbailehen kon-ponbidea bilatzea.

- Krisiak aldatu al gaitu?Lehen, arinkeriaz kontsumitzengenuen; orain, moderazio handia-goarekin. Hori dela eta, errekla-mazio gutxiago dago autoensalmenta bezalako sektoreetan.Kotxeak konpontzen dituzten tai-lerrei buruzko kontsultak, berriz,gora egiten ari dira. Krisiak on egin digu, kontsumoarineurria hartu diogulako. Alokai-ruaren prezioek behera egin dute.Telefoniari dagokionez, tarifa ho-beak bilatzen ditugu. Hala ere, ba-dago lana: galtza pareaerosterakoan asko konparatzendugu, baina batzuetan erosketagarrantzitsuekin, ez.

- Hogeita hamar urte ditu elkar-teak. Zein izan da bilakaera?3.000 bazkide baino gehiago gara.Astean hogei orduz erabiltzaileenkontsultei erantzuten diegu.Beraz, bilakaera handia izan da. El-kartea bakarrik ez. Ez ordaintzeak,alokairuak edo lantzen ditugunbeste gai batzuk ere asko aldatudira.

7

Belén Martínez, ACUBIko Idazkaria:

Hogeita hamar urte bete ditu ACUBI BidasokoKon-tsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak.Kontsulten kopuruak beherakada txikia jasan du2014an, baina zerbitzu hurbila eta kalitatezkoaeskaintzeko lanean jarraitzen du egunero. BelénMartínez ACUBIko idazkariak azaldu digu zer-bitzuen bilakaera zein izan den. Interes oroko-rreko beste hainbat datu ere azaldu digu.

“Asko konparatzen dugu galtza parea aukeratzean,baina batzuetan erosketa garrantzitsuekin, ez”

Page 8: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

k i r o l a k8

Saskibaloiari lotutaHamabost urte zituela hasi zen Ganix Miron irun-darra saskibaloian jokatzen. Futbola eta eskubaloiaere probatu zituen, baina baloi laranja eta saskia gus-tatu zitzaizkion bereziki. Harrezkero, harreman estuaizan du beti saskibaloiarekin. Erroibide-Irun elkar-teko nesken talde nagusia entrenatzen du gaur egun.Estatuko Lehen Mailan jokatzen dute.

Ganix Miron, Azken Portuko saskibaloi kantxan.

Club Amigos del Baloncesto taldean eman zituen lehenurratsak Ganix Mironek. Osasuntsu zegoen Irungo saskiba-loia 90eko hamarkadan. “Eskola guztiek bi edo hiru taldezeuzkaten, bai mutiletan, baita nesketan ere”. Argi daukamaila handiagoa zela orduan. 1998an Hondarribiko Hon-dartzarekin elkartu zen Amigos del Baloncesto, TxingudiSaskibaloi Elkartea osatzeko. Mutilen sekzioa bertan be-hera gelditu zen orduan. Ganix Mironek Irundik alde eginbehar izan zuen, saskibaloian jokatzen jarraitu ahal izateko.Besteak beste, Donostian eta Beasainen pasa zuen erbes-tealdia.

Duela hamar urte, Irungo La Salle ikastetxeko ikasle bat-zuek Erroibide Saskibaloi Elkartea sortu zuten, gurasoenlagun-tzaz, senior mailan saskibaloian jokatu ahal izateko.Albiste pozgarria izan zen Ganix Mironentzat: “Elkarterikez zegoen, eta Irunen tamainako hiri batean larria da hori”.Bilakaera handia izan du Erroibidek hamarkada honetan.Senior, junior eta kadete mailetako taldeak ditu gaur egun,nesketan eta mutiletan. “Horrek esan nahi du Irunen zale-tasuna badagoela”, nabarmendu du Mironek. Zailtasunakere baditu, noski; ekonomikoak, eta entrenatzeko azpiegi-turei dagozkienak.

Arauzko neurriak dituen kantxa bakarra dago Irunen, Arta-leku kiroldegikoa. Baina Bidasoa-Irunek dauka hura erabil-tzeko lehentasuna. Bertan entrenatzeko aukera izatendutenean ere, kantxaren heren batean egin behar izatendute Erroibideko taldeek. Hortaz, Azken Portun edo Arta-lekun izan, arautegiak markatzen dituen neurrietara iristenez diren kantxetan entrenatzen dute beti. “Partidetan es-pazioak handiagoak dira, eta hiruko marra urrunago dago”,gogoratu du Ganix Mironek. Ohitura falta agerian geratzenda neurketetan.

Estatuko hirugarren ligan ari dira neskakDuela bost urte hartu zuen Ganix Mironek Erroibideko nesken talde nagusia entrenatzeko ardura.Bi maila igo zituzten bi urtean. Gaur egun Lehen Mailan, estatuko hirugarren kategorian jokatzendute. Liga zaila dela onartu du Mironek: “Estruktura handia daukaten taldeak daude. Baina gukilusioarekin eta konpromisoarekin berdintzen ditugu gure gabeziak”. Jaitsieraren arriskua hurbildauka aurten Erroibidek. Azkenaurrena den Araba Araskik baino garaipen bakar bat gehiagolortu dute irundarrek lehen itzulian. “Zortzi-bederatzi jokalarirekin ari gara bakarrik, eta hori or-daindu egiten da”, azpimarratu du Mironek. Lan handia izaten du urtero entrenatzaileak taldea osatzeko. Hiritik kanpo jokatzen ari diren nes-kak erakarri izan ditu, klubak ez baitu Lehen Mailan aritzeko moduko neska multzo handia haz-teko baliabiderik. Gainera, senior mailara iristerakoan kirola uzteko ohitura izaten du askok.Eragozpen handia izaten da Ganix Mironentzat: “Neskek badute afizioa, baina motibazioa faltaizaten zaie”. Zailtasunak zailtasun, erreferente bilakatzen ari da Erroibide Gipuzkoa mailan. “Betiizango ditugu muga batzuk, baina lan egiteko gogoa daukan jendea dagoen bitartean, aurreraegingo du klubak”. Borondatezko lana da Erroibideren oinarria.

Ezkerran, 2014-2015koErroibide taldea. Esku-

bian, Estrella Gonzalez etaSaray Arozena Tabiraco-ren aurkako partiduan.

Page 9: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

Gatazkaren biktimen lekukotzak bilduko ditu Antxeta Irratiak

Jardunaldiek balio handia dutelaazpimarratu du Atziber BlancoLokarriko ordezkariak. Urtetakoindarkeriaren ondoren, elkarbi-zitza sustatzea beharrezkoa delauste du: “Ezberdinak izanik, elka-rrekin errespetuz eta giza duin-tasunez bizitzen ikasi behardugu”. Hiru mahai-inguru anto-latuko dituzte Antxetak eta Loka-rrik, otsailean. Bi aldeetakobortizkeriaren biktimek, presoeta iheslari ohiek eta TxingudikoBadiako hiru alkateek parte har-tuko dute. Aitziber Zapiraineknabarmendu du eskualdean izandiren zenbait gertakari gogora-tzeko edo ezagutzeko aukeraemango dutela jardunaldiek:“Belaunaldi berriekiko transmi-sio lan handia egin behar delairuditzen zaigu”.

Otsailaren 5ean izango da leheneztabaida, Hondarribiko Itsas E-txean, 19:00etan. Belen Zabalak,

Cristina Sagarzazuk, José MiguelGómez Eloseguik eta Fermin Ur-tizbereak parte hartuko dute.Belen Zabala 1976ko irailaren8an Guardia Zibilak hil zuen JosuZabalaren iloba da. SagarzazuETAK 1996an erail zuen MontxoDoral ertzainaren alarguna da.José Miguel Gómez Elosegui Ja-vier Gómez Elosegui Martute-neko espetxeko psikologoazenaren anaia da. 1997.urteanhil zuen ETAk. Urtizberea, Hon-darribian zinegotzi zela, GANE(Grupo Antiterrorista NacionalEspañol) taldeak bahitu eta tor-turatu zuen, 1988an. LokarrikoAitziber Blanco izango da mode-ratzaile.

Otsailaren 12an HendaiakoAnton Abbadia aretoan egingodute bigarren mahai-ingurua,19:00etan. Joserra Trebiño apai-zak, Juanra Rojo preso politikoohiak, Jokin Etxebarria iheslari

politiko ohiak eta Miren Illarretaabokatuak parte hartuko dute.Moderatzaile lanean ariko diraEllande Boutin eta Goizeder Ta-berna kazetariak. Otsailaren19an Ficoba erakustazokan, JoseAntonio Santano Irungo alkatea,Aitor Kerejeta Hondarribiko alka-tea eta Kotte Ecenarro Hen-daiako alkatea ariko dira.Martxelo Otamendi Berria egun-kariko zuzendaria eta AitziberZapirain Antxeta Irratiko koordi-natzailea izango dira modera-tzaileak. 19:00etan hasiko dasaioa.

Hiru mahai-inguruak publikoakizango dira. Parte-hartzaile guz-tiek txartelak jasoko dituzte,idatzizko galderak eta iruzkinakegiteko aukera izan dezaten. Gai-nera, itzulpenak bermatuko dituAntxeta Irratiak, frantsesera,gaztelaniara eta euskarara.

Euskal Herriko gatazka politikoaren ingu-ruko eztabaida gunea sortu nahi izan duAntxeta Irratiak. Horretarako, “Bidasoanelkarbizitza” jardunaldiak antolatu ditu,Lokarri erakundearekin elkarlanean, etaHondarribiko, Hendaiako eta Irungo Uda-len laguntzarekin. “Irrati elkartea da An-txeta, eta funtzio soziala ere badu berebaitan. Informatzeaz gain, herri honekbehar duen aldaketen aktore eta eragile izangaitezkeela uste dugu”, azaldu du AitziberZapirain Antxeta Irratiko koordinatzaileak.

Aitziber Blanco eta Aitziber Zapirain jardunaldien aurkezpenean.

9

Page 10: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

10

Edalontzia bete eta altxatu ondoren, “hau daaurtengo sagardo berria” esaldi ospetsuare-kin ireki zuen Aimar Irigoienek Olako txotxdenboraldia. “Edan beldurrik gabe”, gaine-ratu zuen Errezilgo harrijasotzaileak. Horixeegin zuten, jarraian, urtarrilaren 18an Irungosagardotegian bildu ziren hamarnaka gonbi-datuek, lagunek eta bezeroek ere. “Egun be-rezia da, eta jantokia txiki gelditzen zaigu”,onartu zuen Iñaki Bengoetxea nagusiak. Uda-ren amaieraz geroztik lanean gogor aritu on-doren, lagunartean gozatzeko aukera izanzuen Bengoetxeak.

Sagardoaz eta ohiko menuaz gain, beste hain-bat ezaugarri erakargarri izan zituen ekital-diak. Patxi Urtizberearen eta ArantxaLasalderen txalaparta doinuek eman zutensarrera. Lasaldek berak agurra jo zuen txis-tuaz, Enekoitz Urtxegik dantza egin zezan.Aimar Irigoienek sagardoa dastatu ondoren,Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekhartu zuten lekukoa. “Esaten da sagardote-gietan beti egin izan dela bertsotan, eta po-lita da hari horri eustea”, azpimarratu zuenAgirrek. Trikitixa eta pandero joleekin tarte-katu zuten bertsolariek bazkalorduko garaiagirotzeko ardura.

Kiroleko edo telebistako jende ezaguna ereizan zen Olan. Gustura aritu zen Julian Iantziaurkezlea, familiarekin bazkaltzen eta kupe-len inguruan lagunak agurtzen. Gurutz Agina-galde eskubaloiko atezainak Ruben GarabayaNaturhouse La Riojako taldekidea eramanzuen. Asturiarra izanagatik ere, sagardo eus-kalduna dastatzen ibili zen. “Ohitura politada, eta etorri ahal izanez gero, gustura har-tzen dugu”, onartu zuen Aginagaldek. Dato-rren urtean ere, egutegiak tarte bat uztenbadio behintzat, Olara itzuliko da. Ez da erre-pikatuko duen bakarra izango.

Hasi da txotx denboraldia Ola sagardotegian

Aimar Irigoienek txotxetik edaten lehena izateko ohorea izan zuen. Denboraldia ofizialkiireki ondoren jai giroa izan zen nagusi Iñaki Begoetxearen Ola Sagardotegian.

Page 11: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

11

EPEA: Otsailaren 2tik 13ra, egun hori barne (otsaila-ren12a on-line aurre-matrikularako).IKASTETXEAK:Publikoak eta itunpekoak (ikus planoa).HAURRAK:2012an eta 2013an jaiotakoak.PROZEDURA:1. Lehenesten diren ikastetxeak aukeratu behar

dira (3 aukera).• Hiru ikastetxe aukeratzen dira lehentasun ordenarenarabera. Ikastetxe baterako eskabide-kopurua libredauden plazak baino handiagoa bada, legedian aurrei-kusten den baremoa aplikatuko da plazak esleitzeko.2. Ondoko dokumentazio hau bildu behar da:• Familia Liburuaren fotokopia.• NANaren edo TIEren fotokopia.• Ikaslearen Bizikidetza-Errolda txartela (Errolda Ziur-tagiri Kolektiboa). Zure Irun Txartela erabiliz lor deza-kezu.• Puntuazioak lortzeko balio duten beste egoera batzuk(ezintasunak, lantokiaren egoitza, familia ugaria)egiaztatzeko agiriak.• 2013ko Errentaren Aitorpena, Gipuzkoako LurraldeHistorikoan egin ez bada.3. Dokumentazioarekin aurkeztu behar da ikastetxean(lehen aukera bezala hautatuan) edo, bestela, eskaera

on-line egin (www.hezkun tza.net )(www.zuzenean.euskad i . ne t ).4. Eskatzaileen zerrendak, behin-behineko eta behinbetiko zerrendak begiratu behar dira, baita ikastetxeanbertan argitaratu egingo diren bigarren eta hirugarrenaukera eskaintzen duten zerrendak ere; zerrenda ho-riek ikastetxeetan bertan argitaratuko dira otsailaren24an, martxoaren 5ean, martxoaren 26an, eta apirila-ren 15ean hurrenez hurren.

2015-2016 ikasturterakoaurrematrikulazioa egiteko epea ireki da

Ikastetxe publiko zein itunpekoetan HHko, LHko etaDBHko ikasleak otsailaren2tik 13ra aurrematrikulatudaitezke

EPEAOTSAILAREN 2tik 13ra

Gune ba-koitzean

erroldatu-rik daudenhaurrek le-hentasunaizango dutegune horridagozkionikastetxee-

tan.

Page 12: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

12

ezTxingudi Ikastolako

laborategiko eztanda

Txingudi Ikastola BHI

Txingudi ikastolan, laborategi gelaneztanda bat egon zen, ikasle batenerruz, esperimentu bat egiten ari ze-nean.Irungo Txingudi Ikastolan sute bat

egon zen ikasle batzuek laborate-gian esperimentu bat egiten ari zi-rela.Metxero bat piztu eta boligrafo batisua eman behar zioten delako ari-keta egiteko, baina, ustekabean,ikasle horietako batek paper bat erreeta likido arriskutsu batekin kontak-tuan ipintzean, eztanda sortu zuen. Leherketa horren ondorioz ikasleguztiei ilea erre zitzaien eta Irungoileapaindegi batera joan behar izanzuten inplanteak jartzeko; ileapain-tzaileak esan zien ezin zuela horre-lakorik egin, azala erretazeukatelako, eta itxaron beharko zu-tela larrua bere onera etorri arte; ho-rregatik ikasle guztiak burusoilakgeratu ziren... mementuz, eta ez diraausartzen kalera ateratzen, dauka-ten piura dela eta.

Uxue Gorospe Fuentes

PRENTSA TAILERRAn, ohiko aldizkariaz gain, beste bat lantzendugu, satirikoa; bertan errealitatean gertatutako edo asmatutako berribarregarriak ekoizten dituzte ikasleek; hona hemen horietako bat.

Duela bi urte sekulako gorakada izan zuen eta, aspaldi honetan irudiekin dihar-duten sareen artean Instagramen hazkuntza denen ahotan badago ere, 2014anPinterest izan da hazkunde errelatibo handiena izan duen sare soziala. Hainzuzen, erabiltzaileen kopurua % 57 handitu da, eta erabiltzaile aktiboena, %111.

Pinterestek arrakasta nabaria du emakumezkoen artean, erabiltzaile aktiboenartean emakumezkoen portzentaje handiena duelako sare sozial orokorren ar-tean. Global Web Index-ek Estatu Batuetan egindako azken azterketaren arabera,emakumeak %71 dira, eta, gainera, 34 urtez azpikoak %65 dira.

Hortaz, badakizu, 34 urte baino gutxiagoko emakumea bazara eta Pinterestenez bazaude, zerbait interesgarri samarra galtzen ari omen zara.

Baina badirudi honek apur bat kezkatzen duela Pinterest; izan ere, plataformadirutan sustatu nahian enpresei publizitatea jartzen aukera ematen die orain,eta gizonezkoak bazter uztea publizitatearen tartaren zati oso handi bati uko egi-tea da.

Horregatik, Pinteresten saiatzen ari dira bilaketa-kategoria “maskulinoagoak-edo”txertatzen; hala nola, "autoak eta motorrak", "gizonezkoen moda" eta, adi!: "piz-zak eta tacoak".

Nik, gizon honek, ez dut halakoen beharrik batere, dagoeneko behar dudan guz-tia aurkitzen dudalako gero eta maizago erabiltzen dudan sare sozialean. Sormenkontuetan gabiltzanok ezin gara egon musak egunero goizeko 8:30etik aurrerabisitan inspiratzera etorriko ote zaizkigun zain. Hortaz, baliabide prosaikoagoakdarabiltzagu.

Neure kasuan, Pinteresten barna paseatzea ohitura ia saihestezin bilakatu zaitezein proiekturi ekin aurretik. Bilaketa-parametro bat sartu eta sareratzen naiz,azken joera estetikoei begira, infografia batzuk zeharka irakurrita, esteka harri-garrien bila… buruan orijinaltasunaren txinparta noiz piztuko.

Eta balio izaten dit. Bene-benetan gomendatzen dizuet probatzea. Bizitza hone-tan ia dena bezala, praktikatzea ez da aski, eta besteek zertan diharduten ikusteaeta ikastea ere baliagarria da, geure ikaskuntzan denbora irabaz dezagun.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Pinterest aparra bezala hazten arida, eta arrak ehizatzeari ekin dio

Txingudi ikastolan, laborategi gelan eztanda bat egon zen,ikasle baten erruz, esperimentu bat egiten ari zenean.

Page 13: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

13gazteaHamabi urte bete ditu Ainhoa dantza aka-demiak Irungo Arbelaitz kalean. Hirikohainbat ikastetxetan eskolak ematen arituondoren, lokala hartzea erabaki zuen Ain-hoa Pardok, 2003an. Ikasleen kopuruahandituz joan da etengabe, goia jo duenarte. “Pena da, baina leku faltagatik ezindut jende gehiago hartu”, azaldu du Par-dok. 250 ikasle baino gehiago dauzka gauregun. Akademiaren arrakastaren gakoakeman ditu, inauterietako desfileko azkenxehetasunak prestatzen ari den bitartean.

- Zergatik erakartzen du hain-beste jende Ainhoa Akademiak?Zerk egiten du berezi?Familia txiki bat gara, eta gura-soek asko baloratzen dute hori.Nire ikasle guztien izen-abizenakdakizkit, eta hiruzpalau egunetangai naiz haien izaera antzema-teko. Oso harreman estua izatendut haurrekin, baita gurasoekinere. Konfiantza ematen diedalauste dut. Gainera, egiten dudanlana asko gustatzen zait.

- Neskak al dira oraindik ikaslegehienak?Zoritxarrez, bai. Lauzpabost mutilizaten dira berrogei ikasleko. Nikmutilak prestatu izan ditut dantza

egiteagatik kalean jasan beharkozituztenei jaramonik ez egiteko.Tristea da, baina etxeetan sartutaditugu oraindik aurreiritzi horiek.

- Urteko ekintzen artean, zer no-lako garrantzia dute inauteriek?Oso handia. Kontuan hartu beharda urtean zehar gutxi mugitzengarela. Gabonetan aktuaziorenbat zahar-etxeren batean, urte-roko emanaldia gurasoen au-rrean... Denak leku itxietan izatendira, eta ikusleak, berdinak. Inau-terietan publiko zabala izatendugu, eta hori da arrazoi nagusia.Ni ez naiz oso inauteri zalea,baina gustatzen zait koreografiakprestatzea eta mozorroak egitea.

- Zer prestatu duzue aurten?Disneyren Frozen pelikula izangoda gaia. Bolo-bolo dabil azken al-dian, eta haurrak pozez zoratzendaude. Denbora asko generamanipuinetako gaiak aukeratu gabe.Nik hautatzen ditut, baina saia-tzen naiz ikasle guztiengan pen-tsatzen. Hala ere, zaila da denakkonforme edukitzea.

- Lan handia al du konpartsa antolatzeak?Errazena koreografiak prestatzeada. Nire lana da, eta klaseetanegiten dugu. Mozorroek lan han-diagoa eskatzen dute. Ni oihalakmozten eta antolatuta ematensaiatzen naiz, gastua aurrezteko.

Inauteriak ezin du familia osoa-ren hilabeteko aurrekontua bal-dintzatu. Nire ustez, hori ez dabidezkoa. Gure mozorro garestie-nak 32 euro balio du aurten.

- Zein zailtasun izaten da desfile-aren egunean?Edozer gerta daiteke. Behin mu-sika-ekipoaren generadorea gel-ditu zitzaigun, ColonPasealekuaren erdian. Bestalde,urtero, konpartsa guztiek azka-rrago joan behar dugula esatendigute antolakuntzakoek. Korrikaegin behar izaten dugu, dantzatugabe. Betiko arazoa da hori. Kon-partsa bakoitzak bere musika etabere koreografia dauka, eta ezi-

nezkoa da denek erritmo berdinaeramatea.

- Otsailean izanda, eguraldia dabeste arazo nagusia.Nik ez dut uste euriagatik desfileabertan behera utzi behar denik.Data atzeratzeak kostua areagotuegiten du musika-ekipoa edo fur-goneta alokatu behar dugunon-tzat. Beste kontu bat dahaizearen ondorioz, egoera be-netan arriskutsua denean. Euriabesterik ez baldin bada, desfilea-ren ondoren ondo lehortu, etalisto. Bestela, desfilearen data al-datu behar baldin badugu, jar de-zagun uztailean.

Ainhoa Pardo:

“Gustatzen zait koreografiak egiteaeta mozorroak prestatzea”

Page 14: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

- GRABATU HASTAPENERAKO TAILE-RRA. LINOGRAFIA.Zer? Bitamine Faktoriak tearenorduan esku-inprimaketako tai-ler-programa berri bat sortu du.Lehenengo tailer honetan,parte-hartzaileak grabatuarenteknikara sarraraziko ditugu, di-ziplina honetan erabiltzen denmaterial bigunenarekin hasita:Linolioa.

Norberak egindako diseinuetatikabiatuko gara, grabatuaren au-keretara moldatuz; adibidez,esaldi, hitz, marka edo logo batpieza aproposak dira.Egunak? martxoak 6 eta 7 Ordua? 15:00 - 19:00Lekua? Irun Factory (Loidi Biz-karrondo kalea, 8 behea)Prezioa: 50 euro (materialakbarne)Izen emateak? emailez:fak to r ia@bi tam ine.net

- DENBORA LIBREKO MONITORE,BEGIRALE, ZUZENDARI... IZATEKOIKASTARO TRINKOA

Non? Ribagordan (Cuenca) etaLa Vecilla de Curueñon (Leon) Informazio gehiago: 987 215600 / 660 951 040,www.a lqu i te.com ,alqu i te@alqu i te.com.

- AUZOLANDEGIAK 2015 PROGRA-MAREN KARTELA ZUK EGINDEZAKEZU.Zer? Teknika ezberdinez baliazaitezke: argazkiak, marrazkiak,colageak etab. Irudiarekin ba-tera, gazteak programan partehartzera animatzeko aproposaden lelo bat ere bidali behar da. Saria? Aparteko bidaia bat.Izen emateak? gazteau-ke ra@gmai l .com.

- MEAKAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Gaia? Irungo Meaka auzoa Noiz? Martxoak 15 arte.Saria? Bi pertsonentzako afariaAmona Kattalin edo Ola Sagar-dotegian.Nora bidali lanak? avvmeaka@gmai l .com

Antolatzailea? Meakako AuzoElkartea.

- DEIALDIGILEA: AMANCIO ORTEGAFUNDAZIOAZer? Amerikako Estatu Batue-tan Batxilergoko 1. kurtsoa ikas-teko 100 beka, eta KanadanBatxilergoko 1. kurtsoa ikastekobeste 100 beka.Baldintzak? Espainiako pasa-portea izatea. DBHko 4. mai-lako ikaslea izatea Espainiakoikastetxeetan. Gutxieneko batezbesteko nota: 7,5 (DBHko 3.mailan). Gutxieneko ingelesekonota: 8 (DBHko 3. mailan). A-tzerrian DBHko mailarik ikasiaez izatea. Epea? Otsailak 9

414 g a z t e i n f o r

BekakDeialdiak

LAN ESKAINTZA

Ikastaroak

Lan bila zaude? i-gazteko web gunean egunerokolan eskaintzak, asteburukoak, oposizioak, etaabar aurkitzeko aukera izango duzu.

Non sartu? www. i r un .o rg/ igaz te

- Aurrez aurre: Foruen karrikako 2-behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Page 15: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-

a i s i aa 15

ERAKUSKETA

Zer? "Ciudad de Calaho-rra" Pintura Lehiaketa.Noiz? urtarrilaren 23tikotsailaren 22ra (biakbarne).Non? Amaia K.Z.nPrezioa? Doan.

Otsailak 7Carlos Jeanen kontzertua

Non? Cafe Irunen

Prezioa? 12 euro aurrez aurrekoa, 15 takilan.

Informazio gehiago: www.ca fe i run .com

“MOCEDADES”-EN KONTZERTUA IRUNEN NOIZ? Otsailaren 7an.NON? Amaia K.Z.ORDUA? 20:00etan.PREZIOA? 25 euro.Non eskuratu sarrerak? TurismoBulegoan, edo Amaiako lehiatile-tan kontzertu-egunean bertan,sarrera guztiak agortu arte. In-terneten: www.kutxasarrerak.net.

Mocedadesen historia Bilbon hasizen hirurogeiko hamarkadarenamaieran. Nazioartean «Eres Tú»abestiarekin izandako arrakasta-ren ondoren, Mocedadesek arra-

kasta bat bestearen atzetik iza-ten jarraitu zuen hirurogeitahamar eta laurogeiko hamarka-detan. Mocedadesen historia

honek jarraitu egiten du gauregun ere zuzenean egiten dituz-ten saioekin eta disko berri bate-kin.

Inauteriak 2015Inudeen eta artzainenkonpartsaNoiz? Otsailak 8Ordua? 12.00etanNon? Santiago Karrikanhasi eta Luis Marianokalean amaituko dute

Zanpantzar Konpartsa(Ostegun Gizena)Noiz? Otsailak 12Ordua? 19.00etanNon? Alberto Anguera-tik Zabaltza plazaraino.

Inauterietako konpar-tsen aurkezpenaNoiz? Otsailak 13Ordua? 20.00etanNon? Amaia K.Zn

Baserri giroko inauteriaNoiz? Otsailak 149:00etan: Eraiki DantzaTaldea Bidasoa eta Be-hobia auzoetan.9:30ean: Ibarla MeakaDantza Taldea Meakan. 10:00etan: TxorimaloakSoinu Taldea Anakan.

Euskal herri inauteriakNoiz? Otsailak 14Ordua? 12.00etanNon? Pio XII. PlazatikErromes plazaraino

Inauteri larunbatekodesfileaINoiz? Otsailak 14Ordua? 17.00etanNon? Irteera: Letxunbo-rroko hiribidetik Helmuga: Nafarroko hi-ribidera

Inauteri igandekodesfileaINoiz? Otsailak 15Ordua? 17.00etanNon? Irteera: Letxunbo-rroko hiribidetik Helmuga: Nafarroko hi-ribidera

Sardina Lurpertazekoeta Zanpantzar erre-tzeko komitibaNoiz? Otsailak 17Ordua? 19.30etanNon? Zabaltza plazatikSan Juan Plazara

Page 16: Irunero · 1922an lurrak erosi zituen, eta 1925ean eraikuntza lanak amaitu ziren. 1936an, ... Raimundo Sarriegi musi-kari donostiarrak konposatutakoak dira jotzen dituzten doi-