Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José...

16
2 2 Irun atzo Irun Gaur Irun atzo Irun Gaur 3 3 Berria -Stop Kaleratzeak Berria -Stop Kaleratzeak 4-5 4-5 Argazki erreportajea: Inauteriak Argazki erreportajea: Inauteriak 6-7 6-7 Erreportajea: Sindikalismoa frankismoan Erreportajea: Sindikalismoa frankismoan 8 8 Kirolak: Irungo Maratoi Erdia Kirolak: Irungo Maratoi Erdia 9 9 Kirolak: Ane Marcos arraunlariari elkarrizketa Kirolak: Ane Marcos arraunlariari elkarrizketa 10 10 Javier Agirre irundarrak Goya saria jaso du Javier Agirre irundarrak Goya saria jaso du 11 11 Haurren leihoa Haurren leihoa 12 12 Gazteen lanak Gazteen lanak 13 13 Betti Gotti Betti Gotti 14 14 Gazte informazioa Gazte informazioa 15 15 Agenda Agenda Euriak ere ez ditu Irungo Inauteriak galdu nahi izan Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero Otsailak 15, 2018 319

Transcript of Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José...

Page 1: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

2 2 Irun atzo Irun GaurIrun atzo Irun Gaur

3 3 Berria -Stop KaleratzeakBerria -Stop Kaleratzeak

4-5 4-5 Argazki erreportajea: InauteriakArgazki erreportajea: Inauteriak

6-7 6-7 Erreportajea: Sindikalismoa frankismoanErreportajea: Sindikalismoa frankismoan

8 8 Kirolak: Irungo Maratoi ErdiaKirolak: Irungo Maratoi Erdia

9 9 Kirolak: Ane Marcos arraunlariari elkarrizketaKirolak: Ane Marcos arraunlariari elkarrizketa

10 10 Javier Agirre irundarrak Goya saria jaso duJavier Agirre irundarrak Goya saria jaso du

11 11 Haurren leihoaHaurren leihoa

12 12 Gazteen lanakGazteen lanak

13 13 Betti GottiBetti Gotti

14 14 Gazte informazioaGazte informazioa

15 15 AgendaAgenda

Euriak ere ez dituIrungo Inauteriakgaldu nahi izan

Irungo euskarazko

hamabostekariaIruneroOtsailak 15, 2018

319

Page 2: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

LARRUQUERT AGUIRRE, FERNANDO Argazkilaria. Irunen jaio zen 1934an. Zinemagilea, mun-tatzailea eta zuzendaria ere izan zen. Bere hastapen ar-tistikoek musikaren munduarekin dute lotura. Alaikiabesbatza sortu eta zuzendu zuen (1950), baita IrungoKamera Abesbatza ere (1959). 1962an, Charles de GaulleFrantziako presidenteak Frantziako Kultur Merituarendomina eman zion.Zinemaren munduak erakarrita, Frontera Films ekoiz-tetxea sortu zuen, Nestor Basterretxearekin batera.Haien filmek, Ama Lurrek eta Pelotarik, besteak beste,euskal zinemagintzaren sorrera markatu zuten. 1974anNepalen egon zen, Everestera egindako euskal espediziobati buruzko dokumentala grabatzeko. 90eko hamarka-daren hasieran zinemagintza utzi zuen, argazkilaritzanjartzeko arreta guztia. 2016ko urrian zendu zen.

Iturria: Agustin Morate.Irun y sus gentes.

IRUNEROErredakzioa eta maketazioa:

Joseba ArozenaUnai Oiartzun

Euskara zuzentzilea:Unai Oiartzun

Publizitatea:Sonia Garcia Olazabal

Amaia TerrazasIon Otxoa

Diseinua eraberritzea:Andrea Gomez Arocena

Argitaratzailea:837 comunicación y publicidad S.L

ISSN:1134-0606

Lege gordailua: SS-230-94

Tel: 943 04 20 52

Wegunea: irunero.eus

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du: Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du:Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak

(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak)diruz lagundua:

IRUN ATZO, IRUN GAUR IRUNERO2

Page 3: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Urtarrilaren 23an iritsi zen haurdun dagoen emakumeaIrunera, bikotekidearekin. Iluntzean ailegatu ziren, etaHotzaren Dispositiboaren baitan, udalak Ospitale Zaha-rrean eskaintzen duen kanpaina aterpetxean egin zutenlo. Astebete zeramaten inguruan, eta beste bi udaletxetanere egon ziren lehenago. Hurrengo egunean, elkarrizketaegin zieten Gizarte Ongizatea arloan: “Ikusi genuen bipertsona horiek ez zeudela EAEn erroldatuta, eta ez zeu-dela bertako gizartean errotuta”. Corchónek argudiatu du, kasu horietan, gizarte zerbit-zuetako eta etxebizitzako arautegien arabera, “larrialdie-tarako” baliabideak besterik ezin dituztela eskaini:Hotzaren Dispositiboko aterpetxea, Gizarte Jantokia etaTopagunea. “Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekinharremanetan jarri gara, baina haiek eragozpen berdi-nak dituzte”, argitu du Corchónek: “Momentu honetan,ezin diogu egoerari beste irtenbiderik eman”.Stop Kaleratzeak-ek azaldu du goiz hartan ondoeza sen-titu zuela emakumeak, eta anbulantzian eraman beharizan zutela Donostiako Ospitalera. Denbora laburreanbueltatu zuten Irungo Gizarte Topagunera, ingresatugabe. “Ez dagoenez erroldatuta, ez du osasun txartelik”,azaldu du Ruth Lopez Stop Kaleratzeak-eko kideak. Ka-leratzeen Aurkako Komisio Mistoan parte hartu zuenemakumearen bikoteak, Stop Kaleratzeak-eko kideen la-guntzaz, emakumearen egoera salatzeko. Diagnosia egi-terakoan, Lehen Arretako arduradunak “diskurtso

arrazista” erabili zuela salatu dute: “Kasua salbuespengisa hartzeak dei efektua eragin zezakeela argudiatuzuen”.Baliabideak erabiltzeko trabakSergio Corchónek nabarmendu du bera ere Komisio Mis-toaren bilera hartan egon zela. Teknikaria babestu du:“Salaketak ez dira egiazkoak”. Gizarte Ongizatea arlokoarduradunak errepikatu du ezin dutela beste urratsikeman: “Baliabide bat kudeatzeko, arautegiaren araberajokatu behar da beti”. Stop Kaleratzeak-eko kideek kriti-katu dute eskaera humanitarioei, datu hotzekin erantzu-ten diela beti administrazioak. “Ezin dugu ulertu nolaIrungo Udalak dituen emergentzia etxebizitzak hutsikegonik, egoera honek ez duen irtenbiderik, ezin direlakopauso burokratiko batzuk eman”, adierazi du Ramón Mu-ñozek.

Emakumea herrikide baten etxean dago egunotan, Iru-nen, Stop Kaleratzeak-ek azaldu duenaren arabera. “Oi-naze handia du, eta ezin du jan. Fetuaren osasunarieragin diezaioke horrek. Uste dugu egoera oso larriadela, eta arreta eskaini behar diotela”, aipatu du Ruth Lo-pezek. Bikotekideak Hotzaren Dispositiboko aterpetxeanlo egiten du. Eta biek Gizarte Jantokia eta Topagunea era-biltzen dituzte. Stop Kaleratzeak-ek gehiago eskatu du,alabaina: “Udalari exijitzen diogu emakumea eta bikote-kidea larrialdi etxebizitza batean har ditzan, emakumeaosatzen den arte, behintzat”.

Haurdun dagoen emakume bat kalean utzi izanaleporatu dio Stop Kaleratzeak-ek udalari

Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ordezkariak baieztatu du legediaren araberako neurriak hartu dituztela

Salaketa gogorrak egin ditu Stop Kalerat-zeak plataformak otsailaren 2an, San Juan plazanemandako prentsaurrekoan. Mila Holgado udalekoLehen Arreta arduradunaren dimisioa eskatu du, be-tebeharrekiko utzikeria egotzita. Haurdun eta gaixodagoen emakume bat kalean utzi izana leporatudiote. Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ardu-radunak teknikariaren lana babestu du: “Salaketalarriak dira, neurrigabeak”.

BERRIA2018ko otsailak 153

„Baliabide bat kudeatzeko, arautegiaren araberajokatu behar da beti‰

Sergio Corchón, Gizarte Ongizatea arloko ordezkaria

„Ezin dugu ulertu nola Irungo Udalak dituen emergentzia etxebizitzak hutsik egonik, egoera

honek ez duen irtenbiderik‰

Ramón Muñoz, Stop Kaleratzeak

Page 4: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

ERREPORTAJEA IRUNERO4

Inauteriak Irunen

Ezkerrean, Inudeen eta Artzainen konpartsa, otsailaren 4an.

Eskuinean, Euskal Herri Inauteria, PuskaBiltzea eta Inauterietako Desfilea, Inau-teri asteburuan.

Page 5: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

ERREPORTAJEA2018ko otsailak 155

Inauteriak Irunen

Page 6: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Garai gogorragoak eduki ditu sindikalismoak

Frankismoan zehar, erregimenaren oposizioko indar nagusien artean egon ziren sin-dikatuak. Ilegalak ziren, eta klandestinitatean aurrera eraman behar izan zituzten haienekintzak. Organización Sindical Española edo Sindikatu Bertikala izan zen sindikatulegal bakarra 1940 eta 1977 artean, Espainiako estatuan. Lan harremanetako baldint-zak erregimenak erregulatzen zituen, Lan Ministerioaren bidez. Hala ere, lantegiz-lan-tegi asanblada klandestinoetan egituratuta, langileen eskubideen alde jarraitu zutenGerra Zibilaren ondoren legez kanpo geratutako sindikatuek, eta frankismoan zeharezkutuan sortutako beste batzuek. CCOOk enpresa bakoitzeko zelula txikien bidez funt-zionatzen zuela azaldu du Contek: “Tarteka elkarlanean aritzen ginen, eta koordinazioamartxan jartzen zen horretarako. Baina nahiko esporadikoak eta puntualak ziren unehoriek”.

Contek azpimarratu du, era berean, testuinguru sozio-politikoa kontuan hartuta, ga-raiko sindikalisten militantzia ez zela lan arloko aldarrikapenetara mugatzen: “Aldarri-kapen politikoak ere baziren: biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, amnistia,demokrazia. Lan arloko aldarrikapenak gainditzen zituzten, baina funtsezkoak zirengarai hartan”. Trenbideetako sektoreko langilea zen Conte. Zaragozako lanbide heziketaeskolatik iritsi zen Irunera. Gaur egun hirian bizi da, eta bertakoa du familia. Baina go-goan du trenbideetako beste langile asko ez zirela horren ondo integratu. “Horrek esannahi du Irunen errotuago zeuden enpresetako zelulekin harremana edukitzea ez zelaerraza”, arrazoitu du Contek. Arturo Rodríguez ere CCOOn ibili zen garai hartan, bainaPalmera enpresan: “Amuteko kaputxinoetan edo La Sallen biltzen ginen, Palmerako ze-lulan, ez ginelako legalak”.Trantsiziora arte, alabaina, Irunen indar gehien zuen sindikatua Unión General de Tra-bajadores (UGT) izan zen. José Mari Díez sindikatuko kide beteranoak greba eta mobi-lizazioetan parte hartu zuen: “Gehienak hitzarmenak negoziatzeko helburuarekinegiten ziren. Patronalak eragozpen handiak jartzen zituen, eta horren aurrean, mugi-mendu handiak antolatzen ziren. Greba ilegalak ziren hasieran, eskubide hori ez zego-elako onartua”. Frankismoa eta trantsizioa ezagutu zuten sindikalistek mirespenezgogoratzen dute garai hartako mobilizazio ahalmena. “Orduan ez zegoen internetik,whatsapp-ik edo sare sozialik. Nahikoak ziren paperezko ohartxoak mobilizazio han-diak eragiteko. Elkartasun espontaneo hori pentsaezina da gaur egun, tamalez. Nahizeta baliabide eta askatasun askoz gehiago eduki”, azpimarratu du Felix Contek.

ERREPORTAJEA IRUNERO6

Asko dira gaur egun sindikatuen lana zalantzan jartzen duten ahotsak. Politika-rekin bezala, apatia sentipen bat zabaldu da haren inguruan. Mesfidantza etahaserrea ere bai, kasu batzuetan. “Denak berdinak direla esaten da, baina ez daegia”, kexu da Felix Conte Irungo Langile Komisioak CCOO sindikatuko kide his-torikoa. Kritikoa da egungo langileriarekin: “Jendeak gehiago begiratzen dionorberaren buruari. Garai bateko konpromisoa eta elkartasuna galdu ditugu”.Sindikatuen klandestinitatearen garaia ezagutu zuen Contek, frankismokoazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez(CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera.

Klandestinitateari eta errepresioari aurre egin zion langile mugimenduak frankismoan

Frankismo garaiko Irungo zenbait lantegiren irudiak.

Page 7: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Garai gogorragoak eduki ditu sindikalismoak

ERREPORTAJEA2018ko otsailak 157

„Garaiko elkartasun espontaneoa pentsaezina dagaur egun, nahiz eta baliabideeta askatasun gehiago eduki‰

Felix Conte, CCOOBatasuna ez da betierekoaEzin ahaztu, gainera, garaiko errepresioa. “Bortitza zen, go-goan ditut maiatzaren lehenak”, aipatu du Ander Gilisagas-tik. Langile Abertzaleen Batzordeko (LAB) militantea dagaur egun, baina CCOOn ere ibili zen hasieran. “FrankismoanCCOOk Euskal Herrian egin zuen lana sekulakoa izan zen.Gaur egungo sindikalista askok ez lukete sinistuko”, aitortudu. 1974an LAB sortu zenean, CCOOtik iritsi ziren militan-teetako asko. “Konpartitzen genituen oinarri batzuk, bainabeste batzuk ez, bistan da”, argudiatu du Gilisagastik. Gauregun espainolista izatea egozten dietela kritikatu du FelixContek: “Ez nago ados. Nik uste CCOOk bokazio internazio-nalistagoa duela”. Eztabaidak eta banaketak ere izan ziren, hortaz. 1975an,Sindikatu Bertikalaren erortzea aurreikusten zenean, estra-tegia ezberdinak hartu zituzten sindikatuek. CCOOk barru-tik apurtzea zuen helburu, infiltrazioaren bidez. UGTk, aldiz,kanpotik egin nahi zuen. “Nik uste, azkenean, bien ekintzekbalio izan zutela Sindikatu Bertikalarekin amaitzeko”, adie-razi du José Mari Díezek. 1977an sindikatuak legeztatu zi-tuen Adolfo Suarezen gobernuak. Urte hartan egin zirenlehen hauteskunde sindikalak, eta UGTko Jose Mari Díezekgogoratzen du “gogo handiz” parte hartu zutela. Irunen,hauteskunde horiek erakutsiko zuten Eusko Langileen Al-kartasunak (ELA) ere hirian zuen pisua. Pluraltasun horrek,alabaina, zailtasunak ekarriko zituela azaldu du CCOOko Ar-turo Rodríguezek: “Abertzaleen eta abertzale ez garenon ar-teko banaketa arazoa izan da hemen. Garai batean, denonarteko batasunari esker sinatzen genituen hitzarmenak”. Frankismoaren erortzean parte hartuta, helburu bat betezuten sindikatuek. Trantsizioan eta ondorengo hamarkade-tan zehar, hala ere, gogotik lan egin beharko zuten langileeneskubideen alde. Irunen, birmoldatze industrialak eta batezere, aduanen amaierak, lan gatazka handiak eragingo zituen.Beste erreportaje zabal baterako materiala dago hor, ordea.Edonola ere, sindikalista beteranoek penaz ikusten dutegaur egun langile mugimenduak bizi duen egoera. “Desmo-bilizazioa orokorra da. Sistema kapitalistaren eta politikaneoliberalen aurrerapenen ondorio dira. Mundu mailakoada errealitate hori”, adierazi du Felix Contek. Gaur egun, ma-nifestazioetara sindikatuetako ordezkariak besterik ez di-rela joaten salatu dute. Garai batean, langileen mobilizaziohandiak egoten zirela nabarmendu du Ander Gilisagastik:“Jendeak lanpostuak arriskatzen zituen”. Elkartasuna falta nabarmendu dute denek. Hala ere, “pa-zientzia” duela adierazi du Arturo Rodríguezek “Dena zikli-koa da. Gaur egun, lan baldintzak horren txarrak dira, nireustez, langile klaseak berriro bat egin beharko duela, hareneskubideen eta duintasunaren alde egiteko”.

Klandestinitateari eta errepresioari aurre egin zion langile mugimenduak frankismoan

„Errepresioa bortitza zen,gogoan ditut maiatzaren

lehenak‰

Ander Gilisagasti, LAB

„Greba ilegalak ziren hasieran, eskubide hori ez

zegoelako onartua‰

José Mari Díez, UGT

Page 8: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

10:00etan irtengo dira bi lasterketak, Za-baltza plazatik. Helmuga San Juan plazanegongo da, Foru Kalea eta Kale Nagusia-ren amaiera zeharkatuko dituen azkentxanparen ondoren. Proba laburrekoparte hartzaileek buelta bat emango diotezirkuituari, bigarrena, aldiz, maratoi er-diko korrikalariek. “Ibilbide erakargarriada. Irungo auzo gehienak zeharkatzenditu”, adierazi du Ibon Muñoz SuperAmara BATeko kirol zuzendariak: “Ahaliketa lauena izan dadin saiatu gara. Bimalda daude, baina luzeak eta eramanga-rriak. Ez dira pikoak”. Gipuzkoako Atle-tismo Federazioko epaileek egiaztatudituzte distantziak.Lasterketak hurrengo urteetan ere jarrai-pena izan dezan, parte hartzailea ahal be-zain beste zaintzeko ahalegina egin duBATek: musika ibilbidean zehar, erbiak

erritmoa markatuz, kontsigna, dutxak,tarteko denborak eta korrikalariarenpoltsa betea, besteak beste. “Lasterkete-tarako inoiz egin dugun kamisetarikonena eskainiko dugu”, baieztatu du Mu-ñozek. Izan ere, klubak orain arte antolatudituen ekimenetan handiena da jadaIrungo Maratoi Erdia. Sariekiko politikaez da aldatu, alabaina. “Kanpoko korrika-lariak eskaini zaizkigu, baina herri laster-keta izan dadin nahi dugu”, azpimarratudu Ibon Muñozek. Hori dela eta, LeireSport dendan gastatzeko baleak izangodira sariak.Berritasun nagusiakIbilbidean zehar argazkiak aterako dituz-ten argazkilariez eta photocall-az gainera,helmugako bideoa ere egongo da laster-ketan. Beste berritasun nagusia, Korrika-lariaren Azoka izango da. Palmera

Montero Gizarte Zentroan izango da, las-terketaren bezperan, goizez eta arratsal-dez. Materiala probatzeko aukera egongoda, eta kirolarien interesekoak izan dai-tezkeen zenbait hitzaldi ere bai. Ibon Mu-ñozek azpimarratu du boluntario kopuruhandia beharko dutela antolakuntzan,250 inguru. Interesa duenak [email protected] helbide elektronikoraidatz dezake. Ordainsari xumea, kamisetaeta hamaiketakoa jasoko dute boluntarioguztiek. Lasterketarako izen emateei dagokienez,www.kirolprobak.com web gunean egindaitezke, edo Mendibil Merkataritza Gu-nean dagoen Leire Sport dendan, bestela.28 euro balio du maratoi erdiko dortsalak,eta 16 proba laburrekoak. Orain arte,izena emandakoen %66k maratoi erdianparte hartuko du. Emakumezkoen partehartzea %25 inguruan dabil. Distantzia luzeko probak egin izandira lehenagoAzken urteetan, distantzia laburragoetakolasterketak antolatu izan ditu SuperAmara Bidasoa Atletiko Taldeak. Joseba

Sarriegi klubeko kide beteranoak, aitzitik,gogorarazi du 70eko eta 80ko hamarka-detan dozena erdi maratoi erdi ere eginizan zirela, eta beste hainbeste maratoi.Gogoan du 1984an egin zela azken mara-toia, Bidasoa Atletiko Taldea sortu zenurte berean, hain zuzen ere: “EspainiakoMaratoi Txapelketa antolatu zuen garaikoTelesport klubak, Hondarribian egonziren irteera eta helmuga, ibilbide lau batbilatzearren”. Ordura arteko Espainiakomaratoi marka onena lortu zuen EleuterioAntonek, orduan (2:13). Proba haren ondoren BAT sortu zen, etaaurrerantzean, pistako lehiaketetara bide-ratuko zituen indar gehienak. Azken al-dian herri lasterketak antolatzeneskarmentua hartu du, hala ere, eta mara-toi erdi bat antolatzeko erronkari heldudio orain. “Egia da garaiak aldatu direla,eta orain harremana hobea dela udalekineta udaltzaingoekin”, aipatu du Joseba Sa-rriegik. Gaiarekin lotuta, Pedro AlegreKirol zinegotziak adierazi du ahalegin be-rezia egingo dutela lasterketak trafikoanizango duen eraginaren berri emateko.

Irungo Udalaren enkarguz antolatu du Super Amara Bidasoa AtletikoTaldeak Irungo Maratoi Erdia. “2014an beste esperientzia bat eduki genuen,baina ez zen nahi bezain ondo atera”, gogoratu du Pedro Alegre Kirola arlokoordezkariak. Zinegotziak azaldu du BAT elkartearen atea jo zuela udalak ondo-ren, antolakuntza egokiaren “bermea” delako. Hilabetetako lanaren ondoren,prest dago kirol ekitaldia. Otsailaren 25ean izango da, igande goizean. 21km-ko lasterketaz gainera, 10km-ko beste bat ere egongo da.

KIROLAK IRUNERO8

„Bi malda daude, baina luzeak etaeramangarriak dira‰

BATek inoiz antolatu duen ekimen handienaizango da Irungo Maratoi Erdia

Otsailaren 25ean egingo dute proba, eta 10km-ko ibilbide laburra ere egongo da

Ibon Muñoz, Super Amara BATeko kirol zuzendaria

„Gaur egun harremana hobea daudalekin eta udaltzaingoekin‰

Page 9: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

KIROLAK2018ko otsailak 159

Hondarribian hasi zinen arraunean?Bai, 11-12 urterekin izan zen, udarako ikastaro batean. Bi aste hasieran, gero hilabeteosoa. Ikasturtea hasi zenean ere animatu nintzen, eta orduz geroztik arraunean ibilinaiz. Duela bi urte Santiagotarrak elkartera etorri nintzen. Zergatik aldaketa hori?Eztabaida izan genuen garaiko entrenatzailearekin. Taldekide askok arrauna utzi zuten,baina nik arraunean jarraitu nahi nuen. Santiagotarrak-era etorri nintzen, eta oso gus-tura nabil. Jendea ezagutzen nuen, ibai berdinean entrenatzen dugulako, eta adin ber-dintsukoak garelako asko. Entrenatzaileekin ere oso ondo, eta instalazioak primerandaude. Donostiako klubetan, adibidez, ez dute halako espaziorik.Kirol zorrotza da, entrenamenduei dagokienez. Zenbat entrenatzen duzu?Astean sei egun, atseden bakarrarekin, egunean pare bat orduz. Neguan, astean zehargimnasioan, batez ere. Asteburuetan uretara ateratzen gara. Nik kirolari izaten ikasidut hemen, ondo azaldu didatelako entrenamendu bakoitzak zertarako balio duen.Dena ez da arraunari tira egitea, besterik gabe.Zenbateko garrantzia du taldeak?Bakarkako kirola da, baina taldean entrenatzen da. Kideen babesak asko laguntzen duaurrera jarraitzeko. Estropadetara kanpora joaten garenean, asko eskertzen da hori.Gainera, lagunekin beste lekuak eta jendea ezagutzea oso ederra da.

Zein esperientzia gogoratzen duzu bereziki?Txikitako lehenengo estropadak, edo Espainiako Txapelketa irabazi genuenekoa, ka-dete mailan, Hondarribiko laukoan. Duela bi urte Santiagotarrak-eko zortzikoarekinEspainiako bigarren izan ginenean ere, oso berezia izan zen. Denboraldi erdian probatugenuen, eta azkenean oso ondo atera zen. Aurten ere ari zarete zortzikoan. Gipuzkoako Txapeldun gelditu zarete.Bai, pixkanaka ari gara, ikusiko dugu noraino iristen garen. Guretzat zortzikoa osaga-rria da, lehentasuna beste ontziak dira, gure ikuspuntutik. Egia da zortzikoa polita dela,zortzi neskak batera aritzea, elkarlanean eta motibazio handiarekin. Gainera, niri pun-tan aritzea, arraun bakarrarekin, asko gustatzen zait.Hondarribiko traineruan ere hasi zara aurten. Nola sortu da aukera?Duela bi urte berreskuratu zuten trainerua, eta entrenatzailea ezagutzen dut, oso ha-rreman ona daukat berarekin. Astean behin joaten hasi naiz, Irungo entrenamenduekinuztartuz. Oso ezberdina iruditu zaizu trainerua?Erabat. Ez du zer ikusirik. Aulki mugikorrean hankek garrantzi ikaragarria dute. Trai-neruan ez hainbeste. Arlo fisikoan, esfortzua ezberdina dela esango nuke. Estropadakere zeharo ezberdinak dira, ziabogekin. Oraindik ikasten ari naiz, ez naiz askotan atera traineruan. Nire asmoa da ikasten ja-rraitzea, eta udaran lehiatu ahal izatea. Beste esperientzia bat izango da. Santiagota-rrak-eko denboraldia ondo bukatzen baldin badut, behintzat.Azken urteetan emakumezkoen arrauna indartzen ari da. Hondarribiak bertanegon beharra zuen.Bai, gainera, hasieran, ez zeuden Hondarribiko emakume asko. Gero eta gehiago gara,pixkanaka. Egia da emakumeen arrauna gora doala, baina are gehiago sustatu beharkolukete, antolatzaileek, babesleek eta komunikabideek. Gizonezkoek lehentasuna dutebeti.

„Kirolari izaten ikasi dut, erakutsi didatelako entrenamendu bakoitzak zertarako balio duen‰

ANE MARCOS, arraunlaria:

Hondarribiarra da Ane Marcos (1998), baina Santiagotarrak-en dabilarraunean, azken urteetan. Aurten, alabaina, herriko traineruan ere hasi da.Biak uztartzen dituen arren, aitortu du aulki mugikorra dela bere lehentasuna.Skiff edo bakarkako ontzia du helburu nagusi, baina aurten zortziko ontzian ereentrenatzen ari dira Santiagotarrak-eko emakumeak. Astean behin ateratzenda Marcos Hondarribiko traineruan, eta udaran, harekin lehiatzeko asmoa du.

Page 10: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

BERRIA IRUNERO10

Goya saria eskuratu du Javier AgirrekArgazki zuzendaritza onenaren aitortza eskuratu du irundarrak, Handia filmean egindako lanagatik

Euskal zinemagintzaren historian muga-rria ezarri du Jon Garaño eta Aitor Arregizuzendarien Handia filmak. 13 izendapenzeuzkan Espainiako Zinema AkademiarenGoya sarietarako, eta horietatik 10 esku-ratu ditu. Zuzendari onenaren eta filmonenaren sari nagusiek ihes egin diete,baina arlo teknikoetan, batez ere, Handia-ren arrakasta erabatekoa izan da. Sari-tuen artean egon da Javier Agirre Erausoirundarra, argazki zuzendaritzan egin-dako lanagatik. Azken urteotan euskal zi-nemagintzan nabarmendu diren Amamaedo Loreak filmetan ere lan egin izan du,lehenago, Agirrek. Gazte hasi zen zinemagintzan, eta baduibilbidetxo bat, dagoeneko. Handia filma,hala ere, orain arteko erronka guztietanzailena izan dela aitortu du Javier Agirrek.XIX.mendean kokatutako istorioa da, argielektrikorik ez zegoen garaian. Erraldoi

bat dago, gainera, Europan zehar bidaiat-zen duena. Ikusleen eta kritikaren onirit-zia jaso du, hala ere, lanaren azkenemaitzak. “Egia da Goyak ez direla oparit-zen”, onartu du Javier Agirrek berak. Beresariak izan duen oihartzunak ustekabeanharrapatu duela ere azpimarratu du, denaden: “Pentsatzen nuen gremioan geldi-tuko zela. Baina izan duen oihartzun so-ziala harrigarria izan da”.Lehen urratsak, IrunenIrungo Dunboa ikastetxean izan zuen Agi-rrek lehen harremana argazkilaritzarekin.Bertan jaso zituen lehen eskolak. Lehenreflex kamera, aldiz, bi anaien eskuetatikjaso zuen. “Mendizaleak ziren, eta Piri-nioetara joaten ziren sarri. Ondoren, ibi-laldiko argazkiak ikusten genituen etxean.Momentu polita izaten zen”, azaldu duAgirrek. Bideo kamera bat ere erosi zuten,eta film labur bat egin zuten anaien ar-

tean. Ikasketak hautatu behar izan zitue-nean, ordea, Javier Agirrek ez zuen zale-tasun hura kontuan hartu. Elektronikaikasi zuen, Bidasoa Institutuan: “Huraamaituta, ikaskide batek animatu ninduenAndoaingo Zinema eta Bideo Eskolansartzera”.Andoainen, zinemarekiko txinparta huragaratu zitzaion. “Gogoan dut zinema len-goaia irakasgaiko lehen saioa, Taxi Driverfilmarekin. Telebista txiki batean ikusi ge-nuen, baina ondoren etorri zen azalpenagogoangarria izan zen”, adierazi du Agi-rrek: “Argiztapenak pertsonaiaren psiko-logia irudikatzeko zeukan ahalmenakharrituta utzi ninduen”. Gogoan du, eraberean, Iparralde Etorbidean zegoen Ave-nida zinemara joaten zela. “Ikaragarrigustatzen zitzaidan teloia zabaltzen zenunea. Tamalez, hori jada ez da gertatzen”,nabarmendu du Javier Agirrek: “Linterna-

rekin errieta egiten zigun gizonarekin el-karrizketa interesgarriak eduki izan ditut,gerora”.Badu beste oroitzapen bat, zinemarekinlotutakoa, bere ibilbidean funtsezkoaizango zena. Zinemara bidean, FernandoLarruquerten Lamia estudioko erakuslei-hoaren aurrean geratzen zen, txundituta:“Oteizaren erretratu batzuk gogoratzenditut, ikaragarriak. Zer nolako konposi-zioak, pertsonaiaren inguruko informa-zioa emateko gaitasuna zutenak”. Pasiozhitz egiten du Javier Agirrek argazkilarit-zaz eta zinemaz. Eta gogoan du, arteanAndoaingo Zinema eta Bideo Eskolan arizela, enpresa batean lanean hasteko elka-rrizketa egin zuela: “Arduradunak emo-zioz beterik ikusi ninduen, eta lanpostuaez hartzera eta ikasten jarraitzera ani-matu ninduen”. Badirudi ez zuela hutsikegin.

Irunen izan da Francisco de Goya margolariaren brontzezkoirudia. Izan ere, Espainiako Zinema Akademiak urtero ematen duensarietako bat eskuratu du aurten Javier Agirre Erauso irundarrak, ot-sailaren 2ko galan. Handia euskal filmean egindako argazki zuzenda-ritza lana aitortu diote. Otsailaren 13an San Juan harriaren irudiajaso du, Irungo Udalaren eskutik.

Page 11: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Dunboa HH

HAURREN LEIHOA2018ko otsailak 1511

Page 12: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Euskaraz,Irunen barrena

Barko xar xar bat

Kuba´tik barko xar batian eldu ziren emengo se-miak, pakia egin zenian. Orduan eintziren bert-suak:Barko xar xar batianiruregun laguneztakit zer birajeatera biagun.Mariñela gaxuakegiñ zuek lagunlenbai-len idorraarrapa dezagun.Bakallo usandunaustela txardiñaora ere ez naikuailtzenian piñaurrutira botatzen zuenusaia zikiña.Ezurra ugari taazala geyagobizarraren tartetikez nago ayako.Gurasuak orduan Semiak bazterrianEziñ alkar ezagutuFigura txarrian.

Iturria: Nikolas Alzola GerediagaEuskaraz, Irunen barrena

Irungo Kateako S.R.A. andereari jasoa (1959-VIII-27). Amari ikasi zion. (El Bidasoa, 1960-I-2)

San Vicente DBH3

BETI GAZTE IRUNERO12

Page 13: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Joxeja Zabalo elkarteko kideak onartu duelkartea momentu delikatuan dagoela.Udalekuetako begiraleak lortuko dituzte,horren inguruko zalantzarik ez du. Egu-neroko lanean, ordea, bost lagun besterikez dabiltza. “40 ere izan ginen garairikonenetan”, aitortu du: “Errelebo bat beharda, hori da sanoena edozein elkarterent-zat. Bestela ez dago aurrera egiteko mo-durik”. Urtarrilaren 26ko bilerara, ordea,sei lagun besterik ez ziren hurbildu. Ho-rietatik bik ondo ezagutzen dute BettiGotti, nerabeentzako ekimenetan partehartu izan dutelako. “Haien adinekoen ar-tean interesa izan dezakeen beste batenbat egon daiteke, beharbada”, iradoki duZabalok.

Bileran agertu ziren beste lauak, Irunenabiatze prozesuan dagoen beste euskaraelkarte bateko kideak izan ziren. “Gurekinkontaktua egin nahi izan dute, ikusteko gunola gauden, eta haien proiektua azalduz”,adierazi du Joxeja Zabalok. Ekimen ho-rren balorazio baikorra egin du: “Ikustendugu arduratuta daudela, gu bezala, eus-kararen egoerarekin, eta administrazioa-ren aldetik euskararen alde egitendenarekin. Kezka nagusiak berdinak dira.Bat egiten dute gure ekintzekin, bainahaiek beste alde batetik joko dute”.

Euskarak hirian bizi duen egoerarekikokezka nabarmendu du Betti Gottik, hainzuzen ere, azken kanpainan. Azken iker-keta soziolinguistikoen arabera erabile-rak apur bat gora egin badu ere,gazteenen artean egoerak okerrera eginduela uste du Zabalok: “Joera handia dagobeste hizkuntzetara jotzeko. Eta joera horioso kutsakorra da. Gazteen aisialdiko itu-rriak erdal mundukoak dira”. Etorkizunagazteen esku dagoela konbentzitutadaude Betti Gottin, eta haiekin lanean ja-rraituko dute, beraz.

Hurrengo erronka, kaptazioaUdalekuetarako begiraleen hautatze pro-zesuan murgilduta dago Betti Gotti. Otsai-laren 16 eta 17an talde elkarrizketakegingo dituzte, izena eman duten gazteenartean. “Beste eskualdeetako jendeaetortzen zaigu, eta hori oso aberatsa da,batez ere, euskalki ezberdinak ezagut-zeko”, azaldu du Joxeja Zabalok. Elkarriz-keta horietan aukeratutako lehen gaztemultzoarekin, elkarbizitza irteera bategingo dute gero, apirilaren 13tik 15era,Goizuetan. Hautatze prozesuaren parteizango da, eta bertatik aterako da begira-leen behin betiko taldea. Hemezortzi be-girale inguru behar dituzte, Betti Gottikokideak barne. Udaran izango dira udalekuak. Baina le-henago, sanmartzialetako Herri Bazkariaantolatuko du Betti Gottik. “Iaz bertan be-hera geldituko ote zen zurrumurruak za-baldu ziren hirian. Aurten esan dezakegudagoeneko lanean ari garela”. Denborare-kin ari dira, sorpresa handi samar batprestatzen ari direlako. “Urtetako lanketaizan da, aurten emaitza izan dezan esperodugu, oso goiz hasi garelako udalarekinbiltzen”, aipatu du Joxeja Zabalok. Orain-dik ezin izan du beste ezer aurreratu.

BETI GAZTE2018ko otsailak 1513

Bilera irekia deitu zuen BettiGotti Euskara Kultur Elkarteak urta-rrilaren 26an, elkartearen egoera, hel-buruak eta jarduerak azaltzeko, etakide berriak erakartzeko. Orain, kap-tazio kanpaina betean dago elkartea,udalekuetarako begiraleak hautat-zeko. Otsailaren 16an eta 17an egingodute lehen fasea, talde elkarrizketamoduan.

„Errelebo bat behar da, hori da sanoena edozein elkarterentzat‰

Arnasberritzeko ahaleginean dabil Betti Gotti

Joxeja Zabalo, Betti Gottiko kidea

Udalekuetako begiraleak hautatzeko prozesu betean dago elkartea

„Aurten esan dezakegu dagoenekolanean ari garela, Herri Bazkaria

antolatzeko‰

Page 14: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Duela urte batzuk Alexander ArocenakBERSKATE proiektua sortzen du, denbo-rarekin zaharkitzen diren irristaulak za-harberritzeko asmoarekin. Egurrezkoakizaki, erabilerarekin, pitzatzen eta itxu-sitzen joaten dira taulak, horregatik mu-gatua da beraien bizitza.

Bere taula zaharretako bat zaharberrit-zeko prozesuan konturatzen da, bereaurrean irekitzen zaizkion aukerez.Garbitu, moztu, margotu edo elementuberriak erantsiz, modu dibertigarri etaerabilgarrian eraldatuz, pertsonalizatuegin daitezke. Muturreko modu kaoti-koan berezko nortasuna duten taulaksortuz. Berriro jaiotzen dira.

Egunak: otsailak 17 - martxoak 18Ordutegia: Asteartetik ostegunera:17:00-20:00; Ostirala eta larunbata:17:00-21:00Lekua: Martindozenea Gaztelekua

TAILERRA: Eguna: otsailak 22Ordutegia: 18:00 - 20:00Lekua: Martindozenea Gaztelekua

Boluntariotza ez da bakarrik gizartea-rengandik jasotakoa bueltatzeko eskeroneko ekintza solidarioa.

Boluntariotza geure bizitzan ikuspegiazabaltzeko modu bat da.

Gure egunerokotasunean ikusten ez di-tugun errealitateen inguruan sentsibili-zatzen gaitu, eta gure barnearekinkonektatzen gaitu, bai eta gurekin inte-res komunak dituzten pertsonekin ere.

Ba al zenekien gure eskualdean bolun-tariotza egiteko elkarte mordoa dago-ela? Ezagutzen al dituzu euren lanesparruak?

Gaur egun esparru hauetan bolunta-riotza premia bereziak dituzte:- Gaixotasunak- Bazterkeria egoera (edo arriskuan)

dauden pertsonekin- Kulturartekotasunaren eta immigra-

zioaren arloan- Larrialdiak/Babes zibila

Baina ez dira aukeran dauden eremubakarrak! Edozein momentu da apro-posa boluntariotzan hasteko.

"Egunsentia edo ilunabarra Txingudikobadian".

Baldintzak: - Lehiaketan parte hartzen duen bakoit-

zak BOZETO BAKARRA aurkeztuko du,tamaina txikikoa.

- Irabazleak Bidasoako InterpretazioZentroaren pertsianan benetako tamai-nan grafitia egiteko aukera izango du.

Adina: 16 -30 urte

Saria: 200 euro

Epea: martxoak 28

Informazio gehiago: - Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Part-zuergoa, Iparralde hiribidea, z.g. -Kos-torbe eraikina- Irun, Tel.: 943.633.963- Bidasoako Interpretazio Zentroa, Ipa-rralde hiribidea 63 - Irun. Tel.: 943.505.826 e-maila:[email protected] Web-a:www.irunhondarribiahendaye.com.

Leloa: "Kontaiguzu nolako esperientziaduzun kontsumoarekin..."

Epea: martxoak 5a baino lehen

Norentzat: 10-17 urteko gazteak

2 modalitate:

Mikromezuak: 400 karaktere gehienez- 1.go kategoria: Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailetako ikasleak eta DBHko 1.mailakoak . Saria: 2 tablet Samsung Ga-laxy, hizkuntza bakoitzeko bana- 2. kategoria: DBHko 2, 3 eta 4. maile-tako ikasleak. Saria: 2 ordenagailu era-mangarri, Nvidia GeForce txartelgrafikaorekin, hizkuntza bakoitzekobana.

Irudi grafikoa: 4-17 urteko gazteak1.go kategoria: Bideoa. Saria: Go-Pro

Kamera2. kategoria: Argazkia. Saria: Bluetoothalanbre gabeko handigailua

Pentsatu eta ekin, euskaraz edo erderaz,400 karaktere gehienez, argazki edotabideo bat. Parte hartu!

Zure mezuak bidali:Posta elektronikoaren bidez:[email protected] bidez: 673 102470Eta zure argazki edota bideoak?

Zure instagrameko profilera igo itzazuhashtag #Kontsumo10Irun, gure profila@irun_informa jarraituz

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: [email protected] - Web gunean: www.irun.org/igazte- WhatsApp bidez: 607 771 173

Gazte ArteanExpo: BERSKATE

iGAZTE IRUNERO14

Irungo GazteBoluntariotza

Mugaz gain-diko grafitilehiaketa

Mikromezu etaIrudi GrafikoenLehiaketa.

Kontsumitzai-leen EskubideenNazioarteko

Eguna

Page 15: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta

Otsailak

AGENDA2018ko otsailak 1515

Turislan II 2018ko otsailaren 26 eta 27an egingo da Ficoban

26-27

Turislan topagune bat da, enplegua bilatzen ari direnen eta turismo-sektorean zer-bitzua hobeto emateko langileak kontratatu behar dituzten enpresen artean egitendena.

Enplegua bilatzen ari direnei zuzenduta egoteaz gainera, plataforma ezin hobeaere bada turismoaren sektorean garapen profesionalerako zer gaitasuna duten jakinnahi duten pertsonentzat eta turismoaren sektorean lanean hasteko orientazioa beharduten ekintzaileentzat.

Gainera, turismoaren sektorean berariazkoa den enplegu-azoka hau turismoarensektoreko gai interesgarri nagusien inguruan eztabaidatzeko eta ezagutzak trukat-zeko gunea ere bada. Aurten, Turislan II topaguneak bereziki azpimarratu nahi dituGipuzkoan turismoaren sektorea garatzeko ezinbestekoak diren bi alderdi: PRESTA-KUNTZA eta JASANGARRITASUNA.

Sarrera: Doan

Duo Nuri kontzertuan

Landetxako Inauteriak

16 18

Zer:Duo Nuri , Maddi Sanz-ek (arpa zeltiarra) eta Is-

mael Cabaleirok(bibolina) osatutako biko-tea da."Alalá" lehenda-biziko lana aurkezten

dute: Euskal Herriko etaGalizako kanta herro-

koiak, taldeari moldatuaketa jatorrizko konposake-tak. Folk, jazz eta popkonbinazioa, publiko

guztiarentzat egokia.

.Ordua: 23:30ean

Lekua: Kabigorri Bidasoaldeko

Ateneoan

Prezioa: Doan

Desfilea, 11:30etik au-rrera, Errotazarretikabiatu, eta, Andrea-rriaga ibilbidean eta

Erroiarri eta Bizkaia kale-etan barrena, frontoi-raino joango da, eta,

han, bere lana gainera-koei erakusteko aukera

izango du konpartsa ba-koitzak: emanaldi txiki

baten bidez.

Ondoren, hamaiketakoabanatuko zaie parte hart-zaile guztiei, eta disko-festa bat izango da,12:30etan frontoian,

konpartsa guztiek elka-rrekin gozatzeko.

Zinema

Berskate erakusketa

17

Otsailaren 17tik

martxoaren 18ra arte

Zer:"Operation Arctic" Gre-

the Bøe-Waal Norvegia, 2014; 87

min.

Ordua: 11:00etan.

Non: CBA UdalLiburutegian

San Juan plaza, -1 solairua

Prezioa: Doan

Informazio gehiago:www.irun.org

Zer:Erakusketa: BERSKATE Project, Skate taula birzikla-

tuak, berrerabilpena, kustomizazioa

Non: Martindozenea

Gaztelekua Elizatxo, 18 - Irungo La Salleren ondoan

Ordutegia:Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00; Ostirala eta la-

runbata: 17:00-21:00

Prezioa: Doan

Maiatzaren6ra arte

Carmen Maura-ren Margo Erakusketa

Artista hondarribiarrarenerakusketa antologikoa,bere ibilbide artistikoan

zehar. 1975-2017

Ordutegia:O/L: 18:00-21:00; I etajaiegunak: 11:30-13:30

Non:Menchu Gal Erakusketa

Aretoa Urdanibia, z/g

Prezioa: Doan

Page 16: Iruneroazken urteetan. Garai haietako oroitzapenak elkarbanatu ditu Arturo Rodríguez (CCOO), José María Díez (UGT) eta Ander Gilisagastirekin (LAB) batera. Klandestinitateari eta