ISSUU ZERBITZUA

10

Click here to load reader

description

Issuu zerbitzuaren inguruko informazioa

Transcript of ISSUU ZERBITZUA

Page 1: ISSUU ZERBITZUA

DATA:

2011/10/20

EGILEAK:

UXOA PEREZ

IÑIGO SABATIE

YOANA VILAR

AIDA ZABALEGI

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

ISSUE

Page 2: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

2

AURKIBIDEA

1.- SARRERA ............................................................................................................. 3

2.- ZERBITZU DESBERDINAK ............................................................................... 4

2.1.- ISSUUREN GARAPENA ................................................................................. 5

3.- ONDORIOA ........................................................................................................ 10

Page 3: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

3

1.- SARRERA

Gaur egun bizi garen gizartean, geroz eta Informazio eta Komunikazio

Teknologiko gehiago erabiltzen dela eztabaidezina da. Esan daiteke, azken urteotan,

teknologiak, indar handiarekin sartu dela eta geure gizarteetako alor guztiak

konkistatzen ari dela, etengabe eboluzionatuz. Honekin batera, gizakiok zenbait

kontzeptu berri bereganatu eta birziklatu behar ditugula ukaezina da. Hau da, herritar

bezala, bizi garen sare birtual honetatik bidaiatzeko kapazak izaten ikasi behar dugu.

Beraz, hezkuntza salbuespena ez denez eta teknologia eskoletan sartu denez,

irakasleoi dagokigu egungo eta etorkizuneko ikasleak errealitatera gehien hurbiltzea

eta multialfabetizazioa lortzen laguntzea. Azken finean, ez da ahaztu behar, gela oso

leku aproposa dela etorkizuneko hiritar txiki hauek balore berrietan hezteko. Gainera,

Hezkuntza munduan, Teknologia aurrerapauso ikaragarria dela esan daiteke. Hau da,

ikasleei teknologia era praktiko batean erabiltzen irakatsi behar zaie, bertatik

informazioa eta tresna berriak era egoki batean erabili beharko dutela transmititzeko.

Azkenean, Hezkuntza eta Teknologia eskutik helduta joan behar dira, ikasleak gizarte

bateko hiritar arduratsuak, autonomoak eta sortzailek bihurtzeko.

Aurretik azaldutako guztia bete ahal izateko, eskolak lankidetza sustatzen ari da

azken urte hauetan. Hots, ikasleek indibidualki lan eginez gain, taldean lan egitea jakin

beharko dute, non kide bakoitzeko iritzi ezberdinak errespetatu eta erabaki

amankomun bat hartu beharko dute, emaitza borobil bat lortzen duen lana egin ahal

izateko.

Gainera, guzti hau gerta dadin, nahitaezkoa da gobernuak apustu egitea,

eskolak metodologia berriak diseinatzea (bertan dauden tresnak eta eszenatokiak

egokituz) eta irakasleek informatika alorrean beraien burua eguneratzea. Horretarako,

2009 urtean, Eusko Jaurlaritzak “Eskola 2.0” deituriko proiektua jarri zuen martxan.

Programa hau oraindik indarrean dago eta bere helburua Hezkuntza sisteman

berrikuntza eta modernizazioa sustatzea da. Bere zereginen artean, gela

tradizionaletatik birtualetara pasa, irakasleei IKT alorrean prestatu, gelan gertatutako

aldaketak babestu, bretxa digitala murriztu, irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta lehen

aipatu dugun bezala, lankidetza bultzatzea da. Bestalde, “eskola 2.0”-ren ikasgela

barruko helburuetako bat da ikasle bakoitzak ordenagailu bat edukitzea, eta horrela,

Page 4: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

4

programa hauekin batera, etxeko lanak irakasleari bertatik bidali ahal izatea. Aldi

berean, irakaslearen zuzenketak bertatik jaso eta gelakideen artean zalantzak

planteatu ditzakete.

2.- ZERBITZU DESBERDINAK

Begi-bistakoa da IKT munduak aukera ugari eskaintzen digula Hezkuntzan lan

egin ahal izateko. Horretarako, guretzat baliagarriak izan daitezkeen hainbat zerbitzu

landu ditugu klasean. Zerbitzu bakoitzak funtzio desberdinak betetzen dituzte lan

ezberdinak egiteko. Zerbitzu mota desberdinak aurkitzen dira, horien artean:

Aukera guzti hauen artean, guk dokumentuak partekatzeko zerbitzuak lantzen

duen Issuu deituriko zerbitzaria aztertu dugu.

Zerbitzu honek, dokumentuak sortu, igo, jaso eta gure kontaktuen artean

partekatzeko aukera ematen digu. Partekatze honek, hezkuntza munduan aukera ugari

ematen digu. Adibidez, irakasleen artean ideiak

elkartrukatzea, edota ikasleek etxeko lanei

buruzko galderak planteatzea aukera dute. Hau,

baliagarria da gaur egun planteatzen ari den

sistemarekin. Beraz, esan daiteke, Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako “Eskola 2.0”

proiektuarekin bat datorrela.

Issuu zerbitzua ez du ezagupen handirik eskatzen. Jarraian, sakonkiago azalduko

dugu nola barnera gaitezkeen zerbitzu honetan. Horrela, Lehen Hezkuntzako edozein

ikasle edo irakasle, zerbitzu hau erabiltzeko gai dela konturatuko da non modu erraz

batean maneiatuko da.

Page 5: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

5

2.1.- ISSUUREN GARAPENA

Internet-en www.issu.com url-a ipini behar dugu.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko kontu bat egitea beharrezkoa da. Horretarako

CREATE ACCOUNT-ean klikatu eta bertan eskatzen dizkigun datuak bete behar

ditugu .

Page 6: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

6

Kontua egin ondoren, Issuu zerbitzuak hainbat aukera ematen digu. Esate

baterako, My library, Profile, Sections, Friends…

Issuu-ren helburu nagusia dokumentuak partekatzea da. Beraz, programa

honetan dokumentuak nola igotzen diren azalduko dugu. Aldez aurretik,

dokumentuak PDF-an gorde behar dugu.

1. UPLOAD sakatu.

Page 7: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

7

2. Fitxa bete. Gure kasuan, autobiografia dokumentuarekin egingo dugu lan.

URL-a txertatu edo dokumentua hautatu

Autobiografia lana igo

Autobiografia

Autobiografia_definitiboa

Lehen Hezkuntzan izandako esperientzia

Autobiografia

Dokumentu mota

Umeak ikusi dezan ala ez

Argitaratutako data

www.laukoteaa.blogspot.com/

Page 8: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

8

UPLOAD FILE botoi honen gainean klikatu eta berehala, dokumentua ISSUU

programan igota egongo litzateke. Beraz, dokumentua Published erlaitzean

egongo da.

Kasu honetan “Other” jarri

Hizkuntza aukeratu

Zein lekutan ikustea nahi duzun

Beste zenbait aukera, hala nola, deskargatzeko aukera jarri.

Pribatua ala publikoa

Musika aukera

Page 9: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

9

Goian itsatsitako irudian ikus dokumentua igota dagoela ikus ditzakegu. Irudi

honen azpian dauden logo-ak, hainbat aukera eskaintzen digute. Aukerak hurrengoak

dira:

Lana gustatzen zaizun ala ez bozkatu.

Gustukoenen artean ipini.

Lana gorde.

Lana inprimatu.

Lana salatu.

Lana Deskargatu.

Kodeak ematen ditu beste plataformetan zintzilikatzeko. Gure

kasuan, blogger-era igoko dugu. Blogg-ean atxikitzeko kodea HTML moduan jarriko

dugu. Ondoren, argitaratu eta gure lana bukatutzat emango genuke. Hurrengo

argazkian ikus dezakegu adibide hau.

Page 10: ISSUU ZERBITZUA

IKT-en ZERBITZU DESBERDINAK

10

3.- ONDORIOA

Gure ustez, Hezkuntza munduan, dokumentuak partekatzeko zerbitzuak

aurrerapauso handia izan dira. Izan ere, dokumentuak partekatzeko zerbitzuak ez dira

soilik sarera dokumentuak igotzeko bide bat. Horrez gain, dokumentuak publikatzeko

era erraza eta doakoa dugu. Gainera, aldizkariak eta liburuak aurkitu ditzakegu hauen

bitartez, eta horietako partaide bihurtu gure lagunen edo gogokoenetarikoen artean

ipiniz.

Halaber, dokumentuak ixteko era oso egokia da, indibiduo batek aldaketarik

egiteko aukera desagertuz. Bestelako plataformetan zintzilikatzeko aukera ere ematen

digu, gure lanei izaera serioago eta profesionalago emanez. Gure ustez, lanak

partekatzeko bide oso egokia eta erraza dute zerbitzu guzti hauek. Bestalde, gure

dokumentuak sarean egotea interesgarria da, edozeinek idazle edo irakasle bihurtzeko

aukera duelarik.

Sarean dagoen informazioaren artean, gure lana aurkitzea erabilgarria izan

daiteke, norbaitek bertan jorratzen den informazioari buruz zerbait behar izan ezkero.

Kontuan hartu behar da, internetek ez duela informaziorik zentsuratzen. Horrek, egia

argitaratzeko eta informazioaren zentsura ezabatzeko aukera ematen du, milaka

pertsona jakinaren gainean ipintzeko bide eraginkorrena delarik (bidegabekeriak

salatuz). Hortaz, teknologien bidez jaso eta bidaltzen den informazioak, gure gizartean

gero eta indar gehiago duela eta noizbait gizarte erreboluzioa ekarriko duela uste

dugu.

Hezkuntzari dagokionez, aipatzekoa da ere, irakasleak izango garenok

teknologiarekin harremana edukitzea beharrezkoa dugula, zeren gustukoa edo ez

gustukoa izan, hauek dira bizi ditugun garaiak. Beraz irakaslea ere eraberritzen joan

behar da programa hauetara egokitzeko. Hala eta guztiz ere, desabantaila batzuk aurki

daitezke. Esate baterako, ikasleen guraso batzuk ez daude teknologia berri hauen alde

(ardura eta diru kantitate handia suposatzen dutelako umeak hauek apurtu ezkero)

edo tresna teknologikoak osasunarentzat kaltegarriak izan daitezke.

Laburbilduz eta amaitzeko, ikaskuntza prozesuan teknologi anitzak erabili behar

dira ikasleak multialfabetizazioa lor ditzaten. Hau da, komunikazio digitala,

informazionala eta audiobisuala.