itsasondo 07...01 Talo jana 03 Euskara eguna 24G abo negu 31 Urte zahar eguna Oharra! Talo ikastaroa...

15
Herri eskola: eskola baratza Simon Ibarguren: Zaldiak maite dituen itsasondoarra Zaharrak berri: Berriro ere luizia! itsasondo Herriko Aldizkaria ((( 18. zk ))) Iraila-Abendua 2012 2.0 Ikasturte berria, asmo sendoak Ale honetan parte hartu dutenak honakoak dira: Aranzadi Elkartea Axier Bazaga Belen Mendizabal Danel Etxeberria Ekaitz Arruti Eskolako haurrak Erkuden Mendizabal Haizea Arruti Haurreskolako Hezitzaileak Iker Mendizabal Iker Uson Iturritxiki Guraso Elkartea Jose Ignacio Duhau Jose Luis Aranburu Maite Lasa Maixabel Garmendia Mikel Mendizabal Miren Aburuza Nagore Etxeberria Rosi Noguera Unai Agirre Zuberoa Jauregi itsasondo 2.0-k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta, korreoz edo e-mailez, aldizkaria zure etxean jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 88 11 70 [email protected] Lege gordailua: ISSN: SS-297-2010 2171-5572 Paper birziklatuan egina GOGORARAZTEN DIZUEGU HURRENGO ALEA ABENDUAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN ! itsasondo Herriko Aldizkaria ((( 18. zk ))) Iraila-Abendua 2012 2.0 Telefono interesgarriak Udaletxea 943 881170 • Gizarte Langilea • Udal Arkitektoa • Epaitegia ............................................................................................. Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz Elkartea 943 881339 Lurdes Janari Denda 943 885236 Arrastoa Botika 943 882148 Medikuarenean Txanda Hartzeko 943 805800 Kaxintane Taberna 606 756551 Nautiko Taberna / Izaskun Hotela 943 880012 Izaskun Ileapaindegia 943 160285 ............................................................................................. Sasieta 943 161555 Traste Zaharrak 943 161590 Taxi (Ordizia) 943 881486 Nagusia 7an Udalak duen etxebizitza errentan ematea Nagusia 7ko 1. solairuan Udalak errentan emanda izan duen etxebizitza hutsik gera- tu da, eta errenta arautuko duten oinarriak irailaren 18ko batzarrean onartu ziren. Gai horretan interesaturik zaudetenok, informazio gehiago eskuratu ahal izango duzue udaletxean. Kultur Agenda Urria 03 Barreterapia ikastaro hasiera urriak 31 arte. Gaztelekuan 13 Mountain-Bike trabesia Azaroa 19-25 Euskara astea 24 Gaztain jana 25 Emakumeen aurkako indarkeria eguna 30 Kantu afaria Abendua 01 Talo jana 03 Euskara eguna 24 Gabon eguna 31 Urte zahar eguna Oharra ! Talo ikastaroa azaroan zehar Adi!

Transcript of itsasondo 07...01 Talo jana 03 Euskara eguna 24G abo negu 31 Urte zahar eguna Oharra! Talo ikastaroa...

Herri eskola: eskola baratza

Simon Ibarguren: Zaldiak maite dituen itsasondoarra

Zaharrak berri: Berriro ere luizia!

itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 18. zk ))) Iraila-Abendua 2012

2.0

Ikasturte berria, asmo sendoak

Ale honetan parte hartu dutenak

honakoak dira:

Aranzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEkaitz ArrutiEskolako haurrakErkuden MendizabalHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker MendizabalIker UsonIturritxiki Guraso ElkarteaJose Ignacio DuhauJose Luis AranburuMaite LasaMaixabel GarmendiaMikel MendizabalMiren AburuzaNagore EtxeberriaRosi NogueraUnai AgirreZuberoa Jauregi

itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta,korreoz edo e-mailez, aldizkaria zureetxean jaso nahi baduzu, jarri gurekinharremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

Paper

bir

zikl

atuan

egin

a

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA ABENDUAN IZANGO

DUZUTELA ETXEAN

!

itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 18. zk ))) Iraila-Abendua 2012

2.0

Telefonointeresgarriak

Udaletxea 943 881170• Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

.............................................................................................Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

943 805800Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela

943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285.............................................................................................Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486

Nagusia 7an Udalak duenetxebizitza errentan ematea

Nagusia 7ko 1. solairuan Udalak errentanemanda izan duen etxebizitza hutsik gera-tu da, eta errenta arautuko duten oinarriakirailaren 18ko batzarrean onartu ziren.

Gai horretan interesaturik zaudetenok,informazio gehiago eskuratu ahal izangoduzue udaletxean.

Kultur Agenda

Urria03 Barreterapia ikastaro hasiera

urriak 31 arte. Gaztelekuan13 Mountain-Bike trabesia

Azaroa19-25 Euskara astea24 Gaztain jana25 Emakumeen aurkako indarkeria

eguna30 Kantu afaria

Abendua01 Talo jana 03 Euskara eguna24 Gabon eguna31 Urte zahar eguna

Oharra

!

Talo ikastaroa azaroan zehar

Adi!

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

udaleko berriak ( 03 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

03. Udaleko berriak04-05. Eskola: Eskola baratza06-07. Haurreskola: Gure seme-alabekin jolastu08-11. Elkarrizketa:

Simon Ibarguren: Zaldiak maite dituen itsasondoarra12-15. Zaharrak berri: Berriro ere luizia!

16. Ongizatea: Elikagaien bankua17. Kale inkesta: Krisi ekonomikoa

18-19. Ibilbidea: Zerain-Zerain20. Informatika: Birusak21. Agenda 21: Itsasondo ekinez egina22. Aranzadi: Murumendiko ingurua berreskuratzen

23-26. Hemeroteka27. Lorezaintza eta sukaldaritza28. Oharrak. Kultur agenda

Aurk

ibid

ea

Alkatearen izendapenaUdalak ekainaren 21ean egindako batzarrean, alkate berriaaukeratzeko bozketa egin zuen, eta aho batez izendatu zuenAsier Garro udal zinegotzia Itsasondoko alkate.

Nagusia 7an Udalak duen etxebizitza

errentan emateaNagusia 7ko 1. solairuan Udalak errentan emanda izan duen etxebizitzahutsik geratu da, eta errenta arautuko duten oinarriak irailaren 18ko ba -tzarrean onartu ziren.

Gai horretan interesaturik zaudetenok, informazio gehiago eskuratuahal izango duzue udaletxean.

Diru laguntzakErakundeek egiten dituzten diru laguntza deialdietara eskaerak egitenjarraitzen dugu. Azken hiru hilabeteetako emaitzak hauek izan dira:

Foru Aldunditik jasoak

• Haur, nerabe eta gazteeizuzendutako planak egite-ko 6.904 euro emangodizkigu.

• 2011ko azaroan izandakoeuriteen ondorioz Lizardi -ko bidean izandako kalte-ak konpontzeko 3.571,84euro emango dizkigu.

• Herritarren partaidetzasustatzeko 3.000 eurokolaguntza.

Eusko Jaurlaritzari eskatutakoak

• Interes bereziko eremuetanekintzak egiteko “Muru men di”aldean.

• Ingurune naturalaren kontser-baziorako ekintzak egiteko2012-2013an.

• Udaletxeko 3. faseko berrikun -tza obrak egiteko, “Erein”deialdiaren arabera.

• Udaletxeko behe solairuan egi-ten ari diren obrak finantza -tzeko, Kultura Sailari.

• EVEri, udaletxeko inguratzailetermikoaren obretarako.n

Doinua: Esnesaltzailearena

Ikasturte berriaitxura onekoumez da beteko,festen berotasunaprest dagoeneko,udako ezesoakdirela tartekoerrezeta xamur batez degu kaltekoudazkenari modugoxoz ekiteko. (Bis)

Harriak goitik beheraJaso atarianburrunda haundianlarogeita hirukoaberrituz agian,Zeraingo harrobieningurumarianlasaitzeko bideaoinezko ibilianedo trote txikianSimonen zaldian. (Bis)

P asa den abuztuan ospatu genituen Andra Mari jaiaketa irailekoak ere atzean utzi ditugu. Herri giro ezinhobean datorkigu, beraz, gure artera Itsason -do2.0ren ale berri hau. Ohi legez, aurrerapen txiki -

txo bat egiteko asmoz, herriko txiki txoenek ikasturtearihasiera nola eman dioten jakitera hurbilduko gara gure esko-letara. Zaldiekin zaletasun kuttuna duen herritar batenganaere gerturatu gara, eta elkarrizketen atarira jo besterik ezduzue Simon Ibargurenekin izandako solasaldiaren berri iza-teko. Zaldiz ala oinez, nahi bezala ezagutu ditzakezue orain-goan proposatzen dizuegun ibilaldiko inguru-bazterrak.Oraingoan Zeraingo mehatze inguruetan barrena txangoeder bat egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Aldizkariko orrial-deen artean, Itsasondoren herri historian lehengo eta orain-go kontuak biltzen dituen zaharrak berri atala topatu, eta1982an gertatu zen eta 30 urte geroago errepikatu denharrien erorketaren berri ematen zaizue. Agenda 21 dinami-ka parte-hartzailea ere martxan da berriro, eta antolatzendiren deialdietan parte hartzeko deia egiten zaizue herritarguztioi, denon artean Itsasondo eraikitzen jarrai dezagun.

Kontu eta berri interesgarriak dituzue zuen zain mimohandiz egin dugun ale berri honetan. Beraz, badakizue,astindu bai aldizkaria, eta gozatu!n

( 02 ) agurra

Sarr

erak

o be

rtso

ak

Udaleko berriak

( 04 ) eskola

itsasondo2.0 ((( 18.zk ))) itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Eskola baratzea

( 05 )

E SKOLA BARATZEA jartzea ikasle-entzat zein aberasgarria izan dai-tekeen aztertu ondoren, aurreko

ikasturteko Agenda 21eko Udal Foroanikasleek Udalari egin zizkioten eskaerenartean, bat eskola baratzea martxanjartzeko lur-saila izan zen.

Udalak eskola baratzea proiektuare-kin bat eginez, oso denbora gutxiangurekin harremanetan jarri eta eskola-tik gertu lur-sail bat eskaini zigun.

Gurasoen eta Udalaren artean zaborraketa sasiak kendu zituzten, gurekin bateraeremua ikusi, aztertu eta prestatzekoasmoz.

Aurreko ikasturtean zehar, GoierrikoAgenda 21eko koordinatzailearekin etabeste eskola batzuetako baratze ardura-dunekin bildu ginen, informazioa jasotze-ko eta beraien esperientzien berri izateko.

GOIMENEK 2011-2012 urteetan ikastetxeekin duen hitzar-menean ere parte hartzea lortu dugu.

Ikasturte honetako lehen helburua negutegi bat egiteaizango da. Goimenek eskolarekin sinatutako hitzarmenariesker, % 65eko diru-laguntza emango digu negutegia egite-ko eta lan-tresna batzuk erosteko.

Ikasturteko lehenengo egun haue-tan, haurrak baratzea non jarrikodugun ikustera eraman ditugu, etahandienek GURE ESKOLA BARATZEAnolakoa izan daitekeen, zer ekoitzdezakegun eta beharrezkoak izangoditugun lan-tresnen marrazkiak egindituzte.

Bai haurrek eta bai guk oso pozik hartu dugu eskolabaratzea martxan jartzeko eta aurrera eramateko erronka,eta proiektu horretan eskola komunitate osoak partehartzea gustatuko litzaiguke.

Itsasondoko herri eskolako klaustroa

Ikasleek ekoitz ditzakegun eta beharrezkoak izango diren lan-tresnenmarrazkiak egin dituzte

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Beharra nahia baino gehiagoEgunean zehar haurrekin jolasteko tarteaizatea elikadura bezain garrantzitsua daharen garapenerako. Hala ere, ez da lanerraza gure seme-alabekin jolastea.Gurasoentzat aspergarria da batzuetan,eta eguneroko bizitzan aparteko ahaleginaeskatzen du, gero eta estres gehiago etadenbora libre gutxiago dugun garai hone-tan.Hiru urte bete arte, jolasa oso garran -tzitsua da; izan ere, garai horretan haurrekez dute horrenbeste jolasten euren artean–hasieran, txikiegiak direlako, eta, ondo-ren, gurasoak nahiago dituztelako jolasenmundua ezagutzeko. Ildo horri jarraituz,ikerketa askok erakusten dute haurtzaroanjolasa batasunaren oinarri bihurtu dutenfamiliek nerabezaroan arazo gutxiago izandituztela. Baina oso asmo onak eduki dai-tezke, eta jolasa erakargarri eta onuragarrinola bihurtu ez jakin.

Lehenengo urteanJarrera ludikoak hor daude haurra jaio -tzen denetik. 8 hilabete bete arte, gor-putza du jostailu, eta, batzuetan, baitabere arreta bereganatzen duen oso ger-tuko gauzaren bat ere. 9. hilabetetikaurrera, eskuz atzeman dezakeen guztiada jostailua, eta harengan eragin dezake-ela konturatzen denean, behin eta berrizerrepikatzen ditu ekintza berak.

Gurasoen funtzioaGurasoek erabateko konfiantza izanbehar dute haurrek jolasteko duten gai-tasunean, eta iniziatiba eskaini behardiote.

Haurrari begiratu behar diote, jolasazertan den ulertzen duen arte. Ulertzenez badu, imitatu.

Altuera berean jolasten saiatu behardugu beti, nola lurrean hala mahaian.

Garrantzitsua da errespetatzea beraie-kin jolastea aurreikusi dugun denbora.Egunean zehar ordu erdi baino ez bada,horretara soilik egon behar dugu.

Beharrezkoa bada, orientabideak emandaitezke jolasean, baina inoiz ez da arau-rik inposatu behar. Ezer gutxirako baliodu.

JolasakImitazioa oinarrizkoa da. Minutuak igaroditzakete soinuak, txaloak eta mugimen-du errazak errepikatuz.

Hamabi hilabete inguru dituenean,haur handiagoekin lau hankatan, ezkuta-ketan eta harrapaketan jolastea gusta -tzen zaie gehien.

Pilotari arretaz begiratzen diote.Etorkizuneko jolas askotan hortxe izangodute. Pilotak nahikoa handia izan behardu, ahoan ez kabitzeko modukoa.

Kaxa batean gauzak sartzea eta atera -tzea oso dibertigarria iruditzen zaie, beraieibegira egonez gero batez ere, eta zuzenegindakoan euren arrakasta aitortuz.

JostailuakGurasoak dira lehenengo hilabeteetan jos-tailurik onena, nahiz eta topikoa iruditu.

Egunek aurrera egin ahala, ordura artesegundo bakarreko arreta baino mereziizan ez duten opariak euren jakingurapizten hasten dira, baina oraindik ere arinaspertzen dira haiekin.

3 urtera arteAdin horretan, haurrek esna igarotzenduten denboraren % 60 jolasten ematendute, edo horrela izan beharko luke,behintzat. Zehaztapen hori EspainiakoPediatria Elkarteak eginiko oharra da.Haiek diotenez, gure haurrak gero etagutxiago jolasten dira, eta euren aisiaekintza pasiboagoekin betetzen dute:telebista eta bideojokoekin, batez ere.Adin tarte horretan, halaber, jostailuakeskura eduki arren, adinekoen presentziaezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez dueskatzen adin berekoen presentzia jolas-teko; espazioa eta jostailuak ere parteka-tu ahal izango ditu beste haur batzuekin,baina haiek ez dute parte hartzen berejolasean.

Gurasoen funtzioaJolasek beraiek edo jostailuek garrantziahartzen dute, baina oinarrizkoa da orain-dik gurasoek jolasari denbora zehatz bateskaintzea.

Eurek jartzen dituzte arauak, nahiz etaberez arauak ez izan, ez baitira betetzen.Pertsona nagusia laguntzeko dago hor,ez erakusteko. Berezkotasunak afektibo-tasuna adierazten du, eta komunikazioeta errespetuzko harremanak elkartruka -tzeko bidea ematen du.

Haurrek euren jolasetan adinez nagu-siek egiten dituzten jarduera berberakerrepikatzen dituzte, era horretan eurenbizitzarako gaitasunak eskuratuz.Nagusiek eguneroko zenbait gauza egi-ten dituzten bitartean, haien berri haurreiematea jarduera erabilgarria izan ohi da.

Bi urtetik aurrera gutxi gorabehera, hiz-kuntza erabiltzen hasten dira, eta, eginordez, esan egiten dute. Urrats handi horiekintza eta hitzen eskema sinbolikoanislatzen da. Lehen errealitatea era mimi-koan asmatzen bazuten, orain lagunamundu irreal hori konpartitzera gonbi-datzen dute.

Gurasoek presa handia izan ohi duteseme-alabek hainbat gaitasun eta eza-gutza bereganatzeko; hala ere, garran -tzitsua da haurtzaroa luzatzea.

JolasakPilota funtsezkoa izan ohi da jolasean.Harrapaketan jolastea asko gustatzenzaie, baita abestea eta dantza egitea ere,poliki-poliki gorputzeko atalez espresioalantzen hasten dira…

Jostailuak• Panpinak eta pelutxeak, eta bultza,

zamatu eta hustu ditzaketen autoak,trenak eta kamioiak.

• Pieza handiko buruhausgarri eta puzzleerrazak.

• Muntatzeko joko errazak.• Hondarretan jolasteko ontziak, palak

eta moldeak.• Arotzaren bankua.n

Jolasak, beharra nahia baino gehiago

( 06 ) haurreskola

Kaixo guztiei! Ikasturte berria hasi dugu, eta hemen dago berriz

Haurreskola indarrak bilduta eta ideia berriekin!

Ikasturte honen hasiera nahiko berezia da; izan ere, orain arte izan

den haur kopuru txikienarekin hasi garelako, eta hezitzaileen alde-

tik ere inoiz baino gutxiago: bakarra. Hori dela eta, matrikulatzeko

epea zabalik dago, eta oraingoz ez da itxiko haur kopurua handi-

tu arte; hau da, 15 haur izan arte, gutxi gorabehera. Beraz, haurdun

edo haur jaioberri guztien gurasoak gonbidatzen zaituztet

Haurreskolara etortzera, informazio gehiago nahi izanez gero.

Goizeko 8:30etik 15:30ak bitartean egongo naiz zuen zain!

Hona ikasturtea hasteko ttiklik.com web-orrian aurkitu dudan

artikulu interesgarria. Ea atsegina egiten zaizuen!

( 07 )

( 08 ) elkarrizketa

itsasondo2.0 ((( 18.zk ))) itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 09 )

duk. Hogeita hamar urte zeuzkak, bainaseguruenik aurten kendu beharko diat,nahiko zaharra duk.

Ondorengo zaldiak?Ordizian bizi den zaldi albaitaria oso lagu-na diat. Nafarroako Ultzaman laneanzebilela, behor bat kentzeko modua zeu-kala esan zidaan, eta hartu egin nitxoan.Ondoren, behor horri zein zaldi botabehar nioan pentsatzen nengoela, albai-taria konturatu zuan behorra ernai zego-ela. Eskua sartu eta baieztatu zian umeanahiko handia zela, eta seguruenik men-diko zaldiren batek ernalduko zuela.Umea handia izateak erditzeko garaianarazoren bat sortu zezakeela esan zida-an, eta horrela izan zuan.

Zer gertatu zuan erditzerakoan?Oso erditze txarra izan zian, eta behorrahil egin zuan. Umea behar baino handia-goa zelako, baina moxala bizirik aterazuan. Moxala biberoiz hazi nian, etaaurrera ateratzea lortu nian.

Moxalak haztea gustuko duk?Betidanik gustatu zaidak moxalak haztea,baina ez duk batere errentagarria.Hasieran, moxalak saltzeko intentzioaedukitzen diat, baina azkenean enkarina-tu eta etxean geratzen dituk.

Oñatiko hipikaz gain, beste lekurenbatean ibili haiz?Beti zerbait gehiago ikasi nahian, etxekobehorra Donostiako hipikara eramannian, eta han, lau urte egon nitxoan.Gauza asko ikasi nitian, baina oso giroezberdina zegoan Oñatikoaren aldean.Han jendea oso elitista duk, eta zirkuluoso itxia osatzen diate. Lagunak egiteaoso zaila duk. Niri pistako lanaz gain, irte-erak egitea gustatzen zaidak lagunekin,eta han Donostian zaila zuan.

Bertako monitorea alemana zuan, osoona eta asko ikasi nian, baina gainontze-koekin harremana nahiko hotza zian.

Nondik datorkik zaldiekiko zaletasu-na?Betidanik izan diat zaldiekiko afizioa.Gogoratzen diat txikitan zaldia eskatzennuela eta anaiak bizikleta, eta ez zuaniristen ez zaldirik eta ez bizikletarik.Halako batean, bizikleta azaldu zuan,baina zaldirik ez. Etxean genitian zaldiaklanerako bakarrik ibiltzen zituan.

Eta etxeko zaldiekin probarik egitenhuen?Gainean ibiltzen ninduan, baina etxeanez zitzaiean gustatzen, mina hartukonian beldurra edukitzen zitean.

Beraz, noiz hasi hintzen hire zaleta-sunarekin?Nik Bergarako biltegi batean egiten diatlana. Bertan, baserriko lanabesak, pen -tsuak, landare osasunerako produk-tuak… saltzen dizkiagu. Hango bezerobatek zaldi bat erosteko aukera eskainizidaan, eta, horrela, nire lehenengo zal-dia erosi nian, bere traste eta guzti. ZaldiaOñatin egoten zuan.

Oñatin zaldientzako zentroa zegok?Orain ez, baina lehen bai. Hipika modukobat zuan. Hipika hori Arantzazurakobidean zegoan, orain golfeko zelaiakdauden lekuan. Bertan, bono batzueieskerrak, ikastaro batzuk egiteko aukeraizan nian, eta horrela hasi ninduan.

Zenbat denbora Oñatin?Oñatin urte bat egiteko asmoarekin hasininduan, baina azkenean bost urte ingu-ru pasatu nizkian, itxi arte.

Eta erositako zaldia?Zaldia haurdun zegoan emakume batierosi nioan. Urtebetera saldu egin nian.Orain arte saldu dudan zaldi bakarra duk,baina handik sei hilabetera beste zaldibat erosi nian Frantziatik, eta Oñatineduki nian hipika itxi arte. Ondoren, zal-dia etxera ekarri nian, eta oraindik bizi

Donostiako hipikan zer ikasi huen?Niri doma klasikoa gustatzen zaidak; hauda, pista barruan zaldiarekin jolastea, ari-ketak egiten ikastea: eskuak aldatu, tros-ta aldaketak… Horretarako, zaldia osoprestatuta eduki behar duk.

Nire garaian ez, baina orain mailaezberdinak zeudek, eta maila horietakobat lortzeko azterketa batzuk gainditubehar dituk.

Beste gauza garrantzitsu bat duk zaldiaahotik ere ondo prestatuta edukitzea. Hikeskatzen diokeena eman behar dik beti,eta ez bortxatuta ibili. Apoioak eregarrantzitsuak dituk. Horretarako zaldiaflexibilizatuta eduki behar duk, zaldiare-kin ordu asko pasatuz.

Astean hiru egunetan ibiltzen nitxo-an: asteazken arratsaldeetan, larunba-tetan eta igandeetan. Nik ordu gehiagoezin nitian sartu nire lanagatik, eta iri tsininduan lekura iritsita, konforme nen-goan. Lehenengo, bakoitzaren lanaduk, eta ondoren hobbyak: nirekasuan, zaldia.

Gainera hango ukuiluetan edukitzeagarestia duk. Momentu hartan sozio ezgintuanei eta sozioei berdin kostatzenzitzaiguan, eta hori aprobetxatu nian.Orain garestiagoa duk.

Zaldi bereziak behar dituk doma kla-sikoa egiteko?Doma klasikoa egiteko, aireak dauzkanzaldia behar duk. Horrela, asteburu bate-an Alemaniara joan nitxoan. Horretanibiltzen zuan zalditegi bat ikusi eta zal-diak probatzera. Alemania eta Danimar -kako mugan behor bat izugarri gustatuzitzaidaan, nahiz eta nik zaldia nahi,baina azkenean gustatu eta etxera ekarrinian. Behor horrekin Donostiako hipikanibili nitxoan.

Behor hori oso aire politekoa duk,Oldemburg arrazakoa, nahiko pisutsua,baina domarako oso egokia. Eskuak askoateratzen dizkik, eta hori asko baloratzenduk doma klasikoan.

Itsasondoko seme Ibarreko Simoni betidanik gustatu zaizkio

zaldiak, bere bizitzako zaletasuna izan da. Elkarrizketa

honetan, zaldien mundu interesgarrira gerturatuko gaitu,

bere bizipen eta anekdotak kontatuz. Horrela, animalia

eder hori hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Zaldiak maite dituenitsasondoarra

Simon Ibarguren

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 11 )

Denera sei zaldi zeuzkaat: estazio gai-neko belardian behor zaharra bi moxale-kin, eta etxeko lurretan beste hiru zal-diak.

Zaldiak egoteko ukuilua astean behingarbitzen diat, eta zaldiak mangerarekin.Garbitasuna oso garrantzitsua duk.

Zaldiek mikrotxipa zaukatek, zaldibakoitzaren informazioarekin (txertoak,desparasitazioak...).

Osasun arazorik eduki duk zaldiekin?Oso gutxi. Lehen aipatu diat, moxalajaiotzeko orduan nola behorra hil zian.Horrez gain, lau urteko zaldia ekarri nia-nean Frantziatik Oñatira, “koliko”-ak iza-ten zizkian, dezente kostatu zitzaidaansendatzea. Beste zaldi batekin, ekarriberritan, gizena edukitzeko asmoarekin,jan-ontzia beti beteta edukitzen nian.Albaitariak ohartarazi zidaan beharzuena bakarrik emateko, eta, azkenean,“Infosura” izeneko gaitza izan zian.Zaldia gogor-gogor eginda geratzen duk.Segituan tratamendua ipini genioan(zaldi gutxi ateratzen dira aurrera gaixo-tasun horrekin), eta bi hilabete geldiegon ondoren sendatu zian. Orain hogei-ta hamar urte zeuzkak.

Egia esan, kanpoan hazitako zaldiekarazo gutxi izaten ditiztek. Barruan hazi-takoek arazo gehiago. Hau ez duk etxeanaparkatuta daukaan bizikleta bezala,egunero zaindu beharreko animalia duk.

Etorkizunari begira, zein dituk hireasmoak?Sei zaldi gehiegi dituk, baina lurrak garbi-tu beharra zeukaat. Gehienez hiru zaldi-rekin ibiltzen natxok, beraz bi zaldirekinnahikoa izango niake.

Moxalak haztea izugarri gustatzen zai-dak, baina daukagun egoerarekin ez dukerrentagarria. Bestela, horixe baietz sal-duko nituzkeela moxalak.

Zeintzuk dituk zaldien izenak?“Heredero 41” Huelvatik ekarritakoa,“Garazi”, “Shiva”(ama), “Libertad”(etxe-an jaiotakoa), “Barracuda”(behor zaha-rra) eta “Daifa”(ongi etorri arabieraz, biurteko moxala).

Normalean, moxala jaiotakoan, hazita-rako zaldiaren izenaren lehenengo letraerrespetatu behar duk moxalari izenajartzerakoan.

Lehen aipatu duk bi moxal intsemina-zio artifizialez ernalduak izan zirela.Garestia duk?Militarren haziak, esaterako, 200-300euroan eros daitezkek. Hazi normalakdituk, baina Alemaniako zaldi txapeldunbaten hazia nahi izanez gero, 1.000eurotik gora ordaindu beharko duk, etadosi bakarra.

Nire ustez, azkeneko urteetan askougaritu duk zaldia inguruko baserrietan.Lehen astoa edo mandoa zuan lekuetan,orain zaldiak ikus daitezkek.

Terapia mailan ere erabiltzen direlaentzuna zaukaat.Animalia horiek oso lagungarri ditukelbarritasun edo urritasunen bat dauka-ten pertsonekin, gehienbat umeekin.Bergaratik gora, Elosuan, bazagok zaldi-tegi bat “Venta” izenekoa, eta horrelakoterapiak lantzen ditiztek.

Beste bidaiarik egin duk zaldien ingu-ruan?Andaluzian egiten duten “Rocio”-ra joangaituk, lau urtean, lagun koadrila bat.Barre asko egiteko lekua duk. Bertakojendea lanerako ez, baina festarakoautentikoa duk. Nire zaldia bertara era-mateko tentazioa izan diat, baina hansekulako beroa egiten dik, eta zaldientzatkaltegarria duk. Festa hori ekainean iza-ten duk.

Bertan zaldi asko elkartzen duk, bainaakabatu ere. Jendea zaldiekin ibili etaibili, eta, ondoren, taberna kanpoanuzten dizkiate, egiten duen beroarekin.Asko hil egiten dituk.

“Rocio”-n ikusten duk zaldien beneta-ko sailkapena: jauntxoen zaldiak, jaun -txoak ez direnak, jauntxoen azpitik dau-denak, morroiekin doazenak...

Oso kuriosoa duk, nola ibiltzen direnalbaitariak, larrialdiko argiekin, batetikbestera. Zaldi afizioa bazeukatek, bainafestarakoa gehiago, eta zaldiak abando-natu egiten dizkiate.

Zaldiei buruzko azokak egiten dizkiateBelgikan, Frantzian... baina horietan tras-teak gehiago saltzen dituk zaldiak baino.Zaldi munduan herrialde aurreratuenakAlemania eta Ingalaterra dituk, ondorenHolanda, Frantzia... eta azkenetarikoaEspainia.

Hemen inguruan zaldiekin irteerak egi-tea oso gustukoa diat: Landetan hondar -tzan zaldiekin ibiltzea, Urbiako zelaietan,Elosua aldean...

Zubietako zaldi lasterketak ikusterajoaten haiz?Urtean bitan joaten natxok, baina zaldilasterketa baino gehiago gustatzen zai-dak lasterketa aurretik zaldiek egitenduten “paseotxoa” ikustea.

Zaldi lasterketetan zaldien itxura bainogarrantzitsuagoa duk bere genetika, norkentrenatuta dagoen...

Zaldi batek zenbat balio zezakek?Interneten topatu ditzakek 500 eurotikhasi eta hortik gora. Alde handia egotenduk zaldi horren prestakuntza nolakoaizan den, ibilita dagoen, irakatsia, zein

den bere genetika... askotan zaldia eros-teko garaian probatzea duk garrantzi -tsua. Jendeak asko begiratzen ziok zal-diaren kartari.

Zaldien kontzentrazioak egitendituk?Bai, eta oso ona duk jendea ezagutzeko,beste ekitaldi askotan bezala. Bergaran,Lazkaomendin, Ordizian... azkenekoaOrion izan zuan. Kontzentrazio horietanibilaldiak egiten dituk. Gero, bazkaldu,eta jende berria ezagutu.

Zaldiak eramateko karro apropos baterabiltzen diat, eta, horrela, zaldiak bate-tik bestera ibil zitzakeat. Karro horretara-ko beharrezkoak dituk txartela, baimenberezia abereak garraiatzeko, karroarendesinfekzioaren zertifikazioa... Batzuenkarroak ikusita, beharrezkoa duk horrela-ko zerbait.

Ertzainek behin bakarrik geratu zidatek,eta dena ondo neukala esan zidatean.

Astean zenbat aldiz ibiltzen haiz zal-dian?Batez beste hiru bat aldiz. Asteko egune-

tan gutxi, eta asteburuetan gehiago.Gainera, ibilaldi luzeagoak egiten dizkiat.Gauez ibiltzen naizenean, frontalarekinibiltzen nauk.

Normalean, hiru zaldi erabiltzen dizkiattxandatuz. Baina, aukeran, batekin geldi-tuko nitxoake.

Zenbat urte bizi duk zaldi bat?Nik, esaterako, hogeita hamar urteko zal-dia zeukaat, eta bitamina, aminoazidoak...emanez bere bizitza luzatzen ari na txok.Baina datorren urtean kendu beharko diat,hogeita hamar urtetik aurrera gutxi bizi -tzen dituk, normalean jendeak hogeitabost urterekin kentzen dizkik zaldiak.

Nola kenduko duk hire zaldi zaharhori?Animalia hiltzeko garaian, injekzioa era-biltzen duk. Ondoren, hildako animaliakjasotzeko zerbitzura deitzen duk.

Orain beste aukera bat sortu duk.Animalia osasun aldetik ondo egonbaduk, hiltegira eraman eta ondorenCabarcenoko natura-parkera eramatenditek.n

Behorra bi alditan umetu diat arrazabereko haziarekin, intseminazio artifizia-laren bitartez, eta bi ume izan dizkik.

Hemen ukuiluan daukaan zaldia dukaipatutako behorra?Ez, hau lagun batek utzitako espainiararrazako zaldia duk. Zaldi hau Huelvatikekarri genian. Zaldi hauek zezen aurreanibiltzeko prestatzen dizkiate, baina zaldihonek ez zian balio. Hala ere, paseatzekooso egokia duk.

Zein edade duk egokia zaldi baten -tzat?Zortzi-hamabost bitarteko urteak ditukegokienak. Edade horrekin zaldia asenta-tuta eta ibilia zegok, eta ez duk ezerekinbeldurtzen. Zortzi urte aurretik zailagoaduk zaldia menperatzea. Orain, bi urtekomoxala zaukaat, eta laster hasiko naukberarekin.

Nire kasuan, hasierako urte horietarakobeste pertsona bati uzten zioat heziketa:Tolosako neska bati. Askok ikusiko zenu-ten herritik zehar nire zaldien gainean.

Modu honetara, zaldi gaztea ondo ira-katsita dagoenean hasten nauk ibiltzenberaiekin. Heziketa horretan, osogarrantzitsua duk zaldiaren ahoa ondomaneiatzea. Gaizki hasten bahaiz, ondo-ren zaila duk zuzentzea, mania asko har -tzen dizkiatelako. Gogortuta geratu dai-tezkek.

Ahoan zer ipintzen zaiek?Hasieran “Filete” izeneko aparatua.Horretara ohitzen direnean, beste apara-tu gogorragoak ipintzen zaizkiek, bainahauek zaldiak onartu behar dizkik.Gainera, zaldi bakoitzari bat zegokiok.

Zaldiaren heziketaren zati honetan,erorketa dezente izan dizkiat, gehienbatetxean jaiotako zortzi urteko moxalarekin.

Zaldi bat zaintzeko orduan, zer hartubeharra zegok kontuan?Garrantzitsua duk zaldiaren osasunaondo zaintzea, eta albaitari beharrakbetetzea. Nire kasuan, txerto guztiakeguneratuta zeuzkaat, eta, horrez gain,bi hilabetetik behin parasitoak kentzenzizkioat, tarteka medikamentuz aldatuz.Hortzak ere errebisatzen zizkieat, urteanbehin gutxienez. Perratzailea ere bi hila-betetik behin etortzen duk.

Orain dela gutxi, perratzaile ikastarobat egin diat Fraisoron, eta oso arazolarria ez denean, neronek konponduzezakeat.

Janari kontuan, etxeko belarrarekinmoldatzen nauk, eta negu parterakobelar ondua erabiltzen diat. Belarrazgain, goizetan konpuesto pixka bat ema-ten zieat, eta gauetan oloa. Belarra nahiadina.

( 10 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Zer duk gustuko Itsasondon?Herri txikiak gustuko dizkiat.Bertako herritarrekin harremana,herriaren lasaitasuna. Hiri handiakez zaizkidak gustatzen.

Zer botatzen duk faltanItsasondon?Ni ez natxok herria asko handitu etazabaltzeko zalea. Niri kanpoko jen-dea etortzea, bertan lo egin etaherrian ez integratzeko, ez zaidakgustatzen. Herria hazi eta hazi, etainorekin harremanik eduki gabe.Oso tristea duk.

Inoiz izan duan amets bat?Ingalaterrako odol garbiko zaldien(pura sangre) zalditegi bat bisitatzeagustatuko litzaidakek. Holandaraere joango nitxoake.

galderamotz3

Huelvako “Rocio” egunean.

Urbiko zelaietan.

Nere aurreneko zaldia.

Urbiko lasterketa batean.

( 12 ) zaharrak berri

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Berriro ere luizia!1978, 1982, 2012... istoria errepikatzen da

Apirilean izandako euri jasek arazoak eragin zituzten

herri sarrerako zonaldean, Jaso lantegiaren inguruetan.

Lur eta harri kopuru handiak erori ziren bidera, eta

errepidea erabat estalita geratu zen. Ez da mendi zati

hori erortzen den lehen aldia, aurrez ere hainbat aldi-

tan erori izan baitira lur eta harri zatiak errepidera.

Apirila hilabeteeuritsua izan zen.Gutxiago edogehiago, bainaegunero eginzuen euria. Negu

hotz eta lehorraren ondotik, euriakez zuen atsedenik hartu, eta hogei-ta hamar egun euripean igarogenituen. Lehor zegoen lurrakhalako ur kopurua irenstean,mugitzen hasi zen, eta luiziak ger-tatu ziren nonahi, baita Itsasondonere.

Legorretako noranzkoan, herriirteeran, Jaso lantegira iritsi aurre-ko malda mugitu, eta lur eta harrikopuru handiak erori ziren GI-2131errepidera. Menditik eroritako lureta harri zatiek errepidea etenzuten, eta errepidea luzaroan itxitaegon zen ibilgailu zein oinezkoen -tzat. Ez zen lan erraza izan lur etaharri puskak errepidetik kentzea.Egun, agerikoak dira makinekbidegorrian utzitako arrastoak.

“Berriro ere luizia!” edo halakozerbait pentsatuko zuten herritaraskok gertaeraren berri izatean.Malkar gorabeheratsua eta arris-kutsua izan da betidanik hura, ezbaita halako ezbeharra gertatzenden lehen aldia. 1978ko otsailaren5ean ere lur eta harri zatiak etorriziren mendian behera Jaso lantegi-ra iritsi aurreko gunean.

Euri dezente egin zuen egunhorretan, eta, konturatzerako,mendi zati handi bat beherantzetortzen hasi zen. Denbora gu -txian, harri eta lur zati handiekerrepidea estali zuten, eta trafikoamoztu behar izan zuten. Lastergarbitu zituzten errepidea etainguruak errepide zerbitzuetakolangileek, baina Itsasondoko udalordezkariak erabat kezkatuta gera-tu ziren malkar horren egoerarekin.Izan ere, denbora tarte txikian ger-tatzen zen bigarren lur jauzia zenhura; urtarrilaren 25ean edo 26anere harri eta lur zatiak erori zirenmalda beretik.

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 13 )

1982n “Diario Vasco”n argitaratutako bi artikulo.

( 14 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 15 )

ezean, nekez ikusten zuten erortzear zeu-den harriak kentzea. Hala bada, eztandakeragiteko lehergailu egokiaren bila arizirela zioten otsailaren 17an Udalera bida-litako gutunean. Lehergailu egokiak lortuorduko egingo zituztela eztandak oharta-razten zien ingeniariburuak.

Lehergailuak lortu zituzten, eta eztan-dak ere eragin zituzten. Lan horiek, baina,kalte handiak egin zituzten mendiarenmaldan. Euri dezente egiten zuen aldiro,harriren bat edo beste erortzen baitzenbeti. Ondorioz, arrisku handiko zonaldeabihurtu zen herri sarrerako zati hori.

Herritarren kexu ugari jaso zituztenUdalean, malkarraren egoera zela eta.Halabeharrez, Errepideetako Lurraldearduradunari beste gutun bat bidali beharizan zion Itsasondoko orduko alkateak,1979ko uztailaren 20an.

Malda sendotzeko, egonkortzeko eta ezmugitzeko hainbat lan egin zituzten, etahormatzarra ere eraiki zuten harriak ezerortzeko. Lan horiekin arazoak konpon-dutzat eman zituzten. Buruko minak hasibaino ez ziren egin, ordea, lau urte geroa-go, 1982ko abenduan beste luizi batekerrepidea erabat moztu baitzuen. Aldi

hartan, 20.000 tona arbel harri eta lurerori ziren malkar beretik, eta errepideaharriz estalita geratu zen erabat berriroere. Harritzarrak eta lurrak errekarainoiritsi ziren aldi hartan.

Lur jauzia goizaldeko hirurak bueltangertatu zen. Inguru hartatik igaro berrizen bizilagun batek guztia ikusi zuen.Luizia gertatu aurreko minutuetan, gur-pila zulatu zitzaion, eta autoa geratubehar izan zuen. Lekuaren arriskuazjakitun, malkarraren azpian geratuordez, metro batzuk aurrerago egiteaerabaki zuen, eta, eskerrak, minutugutxi batzuk lehenago atzean utzitakomalda mugitzen hasi baitzen bat-bate-an, eta mendia beherantz etorri zelaikusi zuen bere begiez.

Harri eta lur kopuru izugarria erori zenmaldan behera, bi noranzkoak erabatestaltzeraino. Errepidea erabat moztutageratu zen tarte horretan, eta ibilgai-luentzako ordezko bideak bilatu beharizan zituzten.

Gipuzkoako Errepideetako LurraldeOrdezkaritzako langileak goizean goizhasi zituzten harri eta lur zatiak kentze-ko lanak. Sekulakoa zen, baina, malda-

tik erori zen lur eta harri kopurua, eta,gutxienez, bizpahiru egunetako lanaizango zela aurreikusten hasi ziren lan-gileak.

Tamaina handikoak ziren eroritakoharriak, eta, beraz, harriak errepidetikkendu aurretik beharrezkoa zen haiekzatikatzea. Horrek erruz luzatu zituenerrepidea garbitzeko lanak.

Bizpahiru egunetan amaitzekoakziren lanak asko atzeratzen ari ziren.Arazoek ez zuten amaierarik: harri ugaripilatu zen errepidean, eta mendian har-kaitz zati handiak zeuden erortzekoarrisku larrian. Errepidera eroritako harripuskak kentzeaz gain, beraz, malkarre-an erdi erorian geratu ziren harkaitzzatiak kendu behar zituzten. Harkaitzaklehertu eta kentzeko, hainbat leherketaegin behar izan zituzten.

Horrek guztiak arazo larriak eraginzituen trafikoan. Errepidea erabat itxitaegonik, autoen joan-etorria bideratzekobeste bide batzuk bilatu behar izanzituzten. Tolosa aldetik Goierri alderaetortzeko, adibidez, bide luzea eginbehar zuten gidariek: Alegia,Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia etaOrdizia. Mendi bidea izanik, ez zenbatere egokia kamioientzat, eta horrekegoera asko okertu zuen.

Aipatu bidetik kamioiak eta pisu han-diko ibilgailuak bideratzeak kalteak eginzituen errepidean, eta istripu bat bainogehiago izan ziren. Sortu berri zen ara-zoa konpontze aldera, Tolosatik Azpirozgainera, Azpiroz gainetik Irurtzunera etahandik Altsasura bideratu zituzten pisuhandiko ibilgailuak.

Kostaldera joatea ere ez zen lan erra-za. Beasaindik Zumarragara, handikAzpeitira, Azpeititik Zumaiara etaZumaiatik Donostia aldera joan beharizan zuten auto gidariek denboraldibatean.

Azkenean, bederatzi eguneko eten-gabeko lanen ostean, N-I errepidearenerrail bat zabaldu ahal izan zuten aben-duaren 21ean. Lanak guztiz amaitubitartean, ibilgailuek txandatuz ibilibehar izan zuten irekitako errail bakarhorretan.

Aurten, beste luizi bat gertatu dapuntu berean. Denboran atzera gertatu-tako ezbeharrek eta apirilean izandakoluiziak argi erakusten dute Jaso lantegi-ra iritsi aurretik dagoen gunea ez delabatere segurua. Mendi zatia oso kalte-tuta dago, eta ur kopuru handiak jasoorduko, mugitzen hasten da. Arriskugune izaten jarraitzen du, beraz, herrisarrerako zonaldeak.n

Egoeraren larritasunaz jakitun, gutu-na bidali zioten Udaletik GipuzkoakoErrepideetako Lurralde arduradunari.1978ko otsailaren 15ean igorritakomezu hartan, denbora gutxian gerta -tzen zen bigarren luizia zela eta, beraz,edozein unetan halako besteren batgertatzeko arrisku larria zegoela oharta-razten zioten. Oinezkoentzat zein auto-entzat eta gidarientzat segurtasunikgabeko zonaldea zela jakinarazten zio-ten. Aurrez gertatutako luizietakoharriak eta lur zatiak kentzeko egindakolanek malkarra hondatu samar utzizuten, hainbat harkaitz zati kili-koloutziz.

Istripu edo arazo larriagorik gerta ezzedin, zonaldea aztertzera adituren batbidaltzeko eskatzen zioten UdaletikErrepideetako Lurralde arduradunari.

Itsasondoko Udaletik egindako eskae-rari kasu egin zioten, eta adituak etorriziren maldaren egoera aztertzera.Hainbat harkaitz zati erortzear zeudelaohartu ziren ikusketa horretan. Adituekarazo txiki bat ikusten zuten, ordea: har-kaitz zati horiek kentzekotan, eztandenbidez izan behar zuen; eztandarik

Itsasondoko Udala eta Sustapen Ministerioaren arteko idatzi trukaketa.

?Elikagaien Bankua

I rabazi asmorik gabeko fundazio horrekGipuzkoan sobera egon daitezkeen eli-kagaiak biltzen ditu, gero gure lurralde-

an oinarrizko elikadura bermatzeko zailta-sunak dituzten pertsona zein familieilaguntzeko asmoarekin. Horrela, ElikagaienBankuak egunero-egunero hainbat motata-ko produktuak jasotzen ditu bere biltegie-tan, Gipuzkoako leku askotatik.

Elikagai horiek bereziki bi moduhauetara banatzen dituzte gauregun:Europar Batasunetik jasotzen direnak:azkeneko urteetan, nahiz eta orain kopu-ruak gutxitu egin diren, EuroparBatasunean izaten ziren elikagai sobera-kinak hartu eta zenbait herrialderen arte-an banatzen ziren, besteak beste,Elikagai Bankuen bidez. Horrela,Gipuzkoako Elikagai Bankutik, gurekasuan, Itsasondoko udaletxera ekartzendira, gero gizarte zerbitzuen bidez beha-rrak dituzten familien artean banatzeko.Aurten, Itsasondon, horrelako hiru bana-keta egingo dira. Hala ere, produktuenkopurua eta barietatea asko murriztudira.

Bestalde, Elikagai Bankuari batetik etabestetik ematen dizkioten produktuakedo berak egiten dituen bilketen bidezjasotakoak hilero banatzen ditu udalerrieta elkarteen bidez. Kasu horretan erehelburua berdina da: oinarrizko elikadurabermatzeko arazoak dituzten pertsoneilaguntzea. Itsasondok banaketa horretanparte hartzeko asmoa du.

Baina nortzuk dira elikagai horien onu-radunak? Gure herrian, oinarrizko beha-rrak asetzeko arazoak dituzten pertsonaketa familiak ezagutzen ditugu gizarte zer-bitzuetan, eta, normalean, beraiekin lanegiten dugu, beren egoeran aldaketakbultzatzeko asmoz. Oso egoera ezberdi-nean daude pertsona horiek: batzuek ezdute inongo diru-sarrerarik, eta bestebatzuek, berriz, prestazioak edo diru-laguntzak jasotzen dituzte, baina geroarazoak izaten dituzte euren etxeko eko-nomia ondo kudeatzeko, hainbat arrazoi-rengatik. Horrela, kasuz kasu ikerketaegiten da. Elikatzeko arazoak dituzteneibideratzen dizkiegu elikagaiak, eta ez soi-lik baliabide urriak dituztenei. Lehen -tasuna ematen diegu adingabeak dituz-ten familiei, ahalik eta elikadura egokienajaso dezaten.

Hortaz, Elikagai Bankuak egiten duenlana oso baliagarria da, eta, momentugogor hauetan, ia ezinbestekoa familiaaskorentzat. Horrez gain, aipatu beharradago, kasu larriak izaten direnean, gizar-te zerbitzuak ez garela zain egotenBankutik banaketa noiz egingo, baiziketa, zorionez, herriko Caritaseko taldea-ren bidez, elikagaiak erosten direla.n

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

kale inkesta ( 17 )

Eusebio, Lontxo, Miguel, Ana, Jorge eta JesusKrisia guztiok jasaten ari gara, batzuk gehiago etabeste batzuk gutxiago. Gauza askoren errudungara, ez saihesteagatik. Dena lapurtu digute, nahizutena eta gehiago. Orain, aldiz, gure gain bota -tzen dute guztia konpondu ahal izateko lanarenpisua, osasungintzan eta hezkuntzan mozketak,zergak handitu eta gehitu…Guztia guk egin beharra daukagu, nahiz eta diruadutenak beste batzuk izan.Irtenbide bakarra ikusten dugu: INDEPENDENTZIA.

Javi eta AlejandroGehien nabaritzen duguna da lana gutxitzea;batez ere, azken urte honetan.Egoera horren errudunak, neurri handi batean,bankuak direla uste dugu; izan ere, gure ustez,dirua ez da desagertu, nonbait ezkutatua dutelauste baitugu. Politikariek ez dute ezer egiten, ezbaitute krisia nabaritzen eta ez baitute bizitzekoarazorik.

?

?

Krisi ekonomikoa

Zer da okerren daramazuna krisi ekonomikotik?

Moduren batean jasaten al duzue?

Zer eskatuko zenieke politikariei egoerari aurre egiteko?

Zuen ustez, egin beharreko zer ez dute egiten?

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 16 ) ongizatea

60ko hamarkadan, Phoenixen

(Arizona), emakume batek

supermerkatuek botatzen

zituzten elikagaiak jasotzen

zituen egunero, bere 9 seme-

alabentzat behar adina elika-

gai lortzeko. Phoenixeko John

Van Hengel izeneko arkitekto

jubilatuak istorio horren berri

izan zuenean, pentsatu zuen

emakume horrek egiten zuena

ondo antolatuz gero, milaka

kilo jaso eta banatuko zituzte-

la behartsuen artean. Horrela,

1965ean jaio zen munduko

lehen Elikagaien Bankua.

Handik aurrera, mundu guz-

tian elikagai bankuak ditugu,

baita Gipuzkoan ere.

Iraupena: 3 ordu.

Ibilbidea:

Zerain-Aizpita Etxea: 75´

Aizpita Etxea-Makinetxe: 30´

Makinetxe-Larraondoko

zerrategia: 15´

Larraondo-Zerain: 60´

Deskribapena: Herriko plazatik abiatu, SeguratikLegazpirantz doan errepidera jaitsi, eta ezkerretara hartu-ko dugu, Aztiria eta Legazpi aldera. 50 bat metro ibiliondoren, errepidea ezkerretara okertzearekin batera,eskuinera goitik behera doan estrata zaharrari heldukodiogu. Arane eta Iñurrategi baserrien aurretik igaro, zubiagurutzatu, eta errepideari ezkerretara jarraitu ondoren,karobi baten aurretik igaroko gara. Artegi etxearen ondo-an, Seguratik Legazpira doan errepidera berriro atera,eskuinera hartu Aztiriarantz, eta errepidearen paralelodoan bidetik 2 km egin ondoren, Aizpita etxera (interpre-tazio zentroa) iritsiko gara.

Trenbideko Makinetxera doan bidea hartu, ezkerre-tara. Laster, tuneltxo bat pasatuko dugu, eta aurrera-go, Makinetxera iritsiko gara. Eraikin horren aurreanbeheraka doan bideari segi, eta Larrondoko zerrategi-ra iritsiko gara. Bide nagusiari segi, eta Larrondo base-rrira jaitsitakoan, bertara dakarren errepideari beherajarraituko diogu, 400 metrora dagoen Urkulluta bide-

gurutzeraino. Bertan, eskuinera egin, bi erreka guru -tzatu, eta ezkerretara gorantz abiatzen den bidea har-tuko dugu. 300 bat m gorantz egin ondoren, Barbarisauzotik Zerain herrira doan elizbidera iritsiko gara.Donostia-Arantzazu bidea bertatik igarotzen da (markazuri-gorriak). Bide horri ezkerretara jarraitu, eta errekabat igaro ondoren, Sagastibilga Eillorraren ondotik iga-roko gara. Handik 700 metrora, Sagastibil baserriondoan, bertara heltzen den errepideari jarraitukodiogu, hurrengo baserriraino, Zirikin baserriraino.Bertan errepidea utzi, eta eskuinera doan bidea hartu-ko dugu. 200 metrora, erorita dagoen Goenetxe base-rria igaro, arrasto zuri-gorriak utzi, eta eskuinera har-tuko dugu. Bideari jarraituz, ur depositu zahar batenondoan, bide bukaerara iritsiko gara. Errekatxoa igaro,eta bertan hasiko den bidezidorrari jarraituko diogu,Zerain eta Mutiloarako ur deposituen eskuinaldetikigarota, errepidera irteteko. Zuzen jarraitu, eta herrikoplazara jaitsiko gara.n

15. Ibilbidea

Zerain-Aizpea meategiak-Larraondo-Zerain

( 18 ) ibilaldia

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Zeraingo panoramika

( 19 )

Presagain

TunelaTrenbidea berrituta Makinetxe

060504

02

03 Aizpita Interpretazio Zentroa

08

Larraondoko zerrategia

Urkulluta

07

GR-34 (Donostia-Arantzazu)

09

10

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

�01 Zeraingo plaza

Udazkenean ere, Itsasondo ekinez egina!

agenda 21 ( 21 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk ))) itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

( 20 ) informatika

E zagutzen dugun lehen birusa1959an azaldu zen. Badirudi birushura joko mota bat izango balitz

bezala sortu zela. Bere eginkizuna zenbeste ordenagailuen RAM memoria guz-tiz okupatzea. Modu horretan, infekta-tutako ordenagailuaren errendimenduatxikitu egiten zen, eta ordenagailua guz-tiz blokeatuta gelditzen zen.

Denboraren poderioz, birusak ebolu-zionatzen joan ziren pixkanaka-pixkana-ka. Hala nola, 1972an Creeper izenekobirusa sortu zen. Garai hartan, IBM360ordenagailuak ziren salduenak, eta justuordenagailu hari egiten zion kalte.Creeper birusak mezu bat erakustenzuen: I´am a creeper... catch me if youcan! (Aihen bat naiz. Ni harrapatzeko gaial zara?). Birus hura saihesteko, mundu-ko lehen antibirusa sortu zen. Reaperzuen izena, eta hiru egun pasa beharizan ziren sortu ahal izateko. Gaur egun,birus berri baten konponbidea minutubatzuen buruan sortzen da, programa-gailuen bitartez.

1981/1982an, lehen MS-DOS sistemaeragilea atera zen. Une hartan Bill Gatesagertu zen lehenengo aldiz. Bill Gateseketa bere lan-taldeak programazio erroreaskorekin atera zuten MS-DOS sistemaeragilea. Programazio errore horiengatik,

birusek aukera gehiago dute ordenagai-luak infektatzeko.

1986tik aurrera, birusek jadanik ezzituzten ordenagailuak bakarrik infekta -tzen. Kopiatzeko erabiltzen ziren diske-teen bidez ere ordenagailu batetik beste-ra pasatzeko aukera zuten. Birus horiek.EXE edo .COM fitxategiak ziren. Moduhorretan, erabiltzailea engainatzenzuten, fitxategi exekutagarri bat zelapentsatuz.

1995ean, Windows 95ekin, birusekMicrosoft Wordeko fitxategietan sartze-ko aukera zuten. Horrela, Wordekodokumentu hori ordenagailu batetik bes-tera pasatzen baldin bazen, beste orde-nagailuak infektatzeko aukera zuen.

Baina ez bakarrik Worden... 1997anExcel bitartez ere infektatzeko aukerazegoen, eta 1998an berriz Accessetik.

1999tik aurrera, Interneten iraultzarenbitartez, birusek infektatzeko beste bidebat ikusi zuten. Hala nola, mezuetanatxikitako fitxategiak. Papa, Melisa, I loveYou etab... birus famatuak Internet bidezzabaldu ziren.

Zer egin birusen aurka? Antibirus bateduki beti instalatuta, susmagarriak izandaitezkeen web orrietan ez sartu etakontuz korreoarekin edo deskargatutakofitxategiekin.n

Historian zehar egon diren birusak

P asa den ekainean egin genuen Itsasondo Ekinez eginarenaurkezpen batzarra, Herri Egunaren baitan. Gure herriareninguruko hainbat iritzi, arazo, hutsune, indargune, aukera

etab. identifikatu eta taldean elkarrekin eztabaidatzeko aukeraeman zigun lehenengo batzar hark.

Ildo beretik jarraituz, proiektuaren bigarren fasera heldu gara:herriko diagnostikoa egiteari ekingo diogu datozen egunetan.Diagnostiko horretan, hainbat gai landuko ditugu: ingurumengaiak, gizarte gaiak, parte-hartzearekin lotutakoak, etab. Eta bere-zitasun bat izango du: herritarren ikuspuntu eta iritzietan oinarri-tutako diagnostikoa izango da gurea. Itsasondo herritar ezberdi-nen begietatik nola ikusten dugun jasoko dugu txostenean.

Diagnostikoa egiteko tresna elkarrizketak izango dira. Adin,pentsaera, jatorri eta herriarekiko atxikimendu ezberdineko herri-tarrekin elkartuko da aholkularitza taldea, Itsasondoren eta ber-tan bizitzearen inguruan zer iritzi duten jakiteko. Horretarako,hirunakako taldetan banatuta, herritarrei elkarrizketetan partehartzeko deia luzatuko diegu. Herritarrekin egingo den moduan,Itsasondoko Udaleko langileen iritzia ere kontuan izango dugu.Haiekin ere elkarrizketak egingo ditugu horretarako.

Elkarrizketetan, herritarrei hainbat galdera egingo zaizkie:Itsasondok zerbitzu mailan dauzkan beharren, herriko bizitza egi-tearen garrantziaren, irisgarritasun mailako arazoen, herriko fes-ten eta beste hainbat gairen gaineko galderak luzatuko dizkiegu.Elkarrizketatuak, eroso, herriaren inguruan hitz egitera biltzeaizango da helburua.

Arrazoi askorengatik aukeratu da diagnostikoa egiteko modusubjektibo eta kualitatibo hau (alegia, herritarren iritzian oinarri-tua, eta ez datu objektiboetan), baina, batez ere, prozesuarekinlortu nahi den helburu nagusia da Itsasondon herritarren parte-hartzea indartzea. Parte-hartzean oinarritutako udal kudeaketansakontzera begira, beharrezkoa iruditu zaigu herritarren iritziakmodu zuzenean jasotzea. Gainera, Udalean badira azken urtee-tan plan ezberdinetan eginiko datuetan oinarritutako diagnosti-koak ere, eta, beraz, oraingo saiakera ezberdina izatea nahi izandugu.

Diagnostikoa burututa, herri batzar bat egingo da ondorionagusiak aurkezteko, eta ondoren hasiko dira martxan lan-talde-ak. Lan-taldeak irekiak izango dira, ahalik eta herritar gehien bil -tzea eta parte-hartzea bultzatzea baita gure nahia.n

Itsasondo ekinez egina!

Murumendikoingurua berreskuratzen

E san daiteke ItsasondokoUdalerriak ikuspuntu natu-ralistikotik garrantzizkoak

diren altxor ezberdinak gordetzendituela: errekastoak, baso natura-lak, zuhaitz mugarratuak eta ber-tan bizi diren fauna eta flora espe-zie bereziak. Baina badago horie-tan aberatsa izateagatik berezikiinteresgarria bilakatzen den tokia,Murumendiko ingurua hain zuzenere. Inguru hau, zalantzarik gabe,Itsasondoko natur gune garrantzi -tsuenetarikoa da, bertan biodiber -tsitatearen kontserbazioaren ikus-pegitik garrantzi handiko habita-tak garatzen baitira: tontorrareninguruko harkaiztiak, larreak etabaso naturalak hain zuzen ere.Zoritxarrez, mendeetan zeharemandako ingurunearen kudeake-taren ondorioz balio naturalistikohandiko eremuak ustiatzen etagaltzen joan dira.

Itsasondoko Udalarentzat bere-biziko garrantzia dauka Udalerriaridagokion ondare naturalaren eza-gutzan, babesean eta kontserba-zioan lan egitea eta aipatutakoarrazoiengatik, Murumendi InteresNaturalistiko Bereziko Gunea izate-

agatik, inguru honen berreskura-pena dauka azken urteetako erron-ka nagusia arlo honi dagokionez.

Murumendiko errestaurazionaturalistikoa lortzeko lanetanduela urte batzuk hasi zen Udala,baina horretarako funtsezkoarazo bati aurre egin behar izandio hasieratik, lurren eskuragarri-tasunari hain zuzen ere. Izan ere,habitat naturalak berreskuratzekoekintzak aurrera eraman nahiziren lur-sailak jabe pribatueneskuetan zeuden. Gauzak horrelaeta azken urteetan lur horiekeskuratzeko bide ezberdinakjorratuz Muru men diko inguruaridagokion lur-eremu handi batUdalaren kudeaketapean aurki-tzen da. Bide horiek, lurren eros-keta zuzena edota jabe pribatueta Udalaren arteko lurren-zain -tzarako hitzarmenak bilatzeanoinarritu dira. Azken hauen bitar-tez, jabe pribatuak bere lur-sailaUdalak kudeatu dezan uzten duaurretik adostutako epe eta bal-dintza jakin batzuetan.

Murumendin aurrera

eramaten ari diren ekintzakOrain arte aurrea eramandako ekintza guztiak basoarenberreskurapena indartzea izan dute xede nagusia etahorretarako landatutako espezieak autoktonoak izateazgain bertan garatu beharko litzatekeen habitat poten -tzialaren arabera aukeratu dira:01-091 partzela: partzelaren behekaldean ametz ilaun-

dunak (Quercus pubescens) eta elorri zuriak(Crataegus monogyna) landatu dira. Partzelaren goi-kaldean lizar (Fraxinus excelsior) haritz (Quercusrobur) eta pagoen (Fagus sylvatica) landaketa talde-katuak egin dira horiek heldutasunera iristean gana-duarentzako itzala sortu dezaten.

01-081 partzela: datozen egunetan bertan aurkitzendiren koniferoak erretiratu egingo dira eta hurrengourte hasieran ametz ilaundunak eta elorri zuriak lan-datuko dira.

01-082 partzela: partzelaren erdialde eta behekaldeanametz ilaundunak eta pagoak landatu dira. Goikal -dean berriz desbrozaketa lanak egin dira larre eta ota-diaren arteko mosaiko egitura berreskuratzearren.

01-083 partzela: egungo jabeak koniferoak erretiratuzituen 2012. urterako eta hurrengo urtera begirahabitat potentzialaren araberako landaketak aurreraeramango dira, hau da, ametz ilaundunak, pagoaketa elorri zuriak landatuko dira nagusiki.

01-087 partzela: aurreko jabeak koniferoak erretiratuzituen 2012. urterako eta aurtengo neguan Udalakametz ilaundun eta pagoak landatu ditu elorri zurie-kin batera.

01-088 partzela: hurrengo urtean zehar eta behar denheinean, haritz kandudunak (Quercus robur), ametzilaundunak, pagoak eta haltzak landatuko dira nagu-siki.

01-869, 01-090, 01-449 eta 01-040 partzelak: gai-nontzeko lanekin amaitu bitartean bertako landare-diaren eboluzio naturala bermatuko da.

01-451 partzela: hurrengo urtean zehar eta behar denheinean pagoak landatuko dira nagusiki.

Udalaren helburua naturaren berreskurapenean aurre-rapausoak eman eta pixkanaka inguru honetako lurrakeskuratzen joatea da. Beraz, gisa honetako ekintzetanparte-hartzera animatu nahi ditu herritarrak, bai lur-sal -tzaile edota lurren zaintzarako hitzarmenak adostuz, guz-tion artean Itsasondoko ingurune naturala babestu etaindartzea lortu nahi du.

Ez da ahaztu behar hauek epe luzera begira egitendiren lanak direla, egungo generazioaren seme-alabekbenetako baso autoktonoak ezagutu eta gozatzea ahal-bidetuko dutenak hain zuen ere.n

( 22 ) aranzadi

hemeroteka

itsasondo2.0 ((( 18.zk ))) itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

P asa berriak dira 2012ko Itsasondoko Andra Marijaiak. Gure herriko ama birjinaren eguna ospa -

tzearen ohiturarekin jarraitzeko asmoz, ItsasondokoUdalak zenbait herritarrekin batera egin ohi dituenfesta-batzordeetan, euskal kulturan oinarritutako jaiherrikoiak antolatu ditu aurten ere. Urteroko ohitu-rei jarraiki, honako egitarau hau antolatu zuen ba -tzorde horrek:

• Ama birjina bezperan, jubilatuek trikiti doinuezalaitutako afari goxo batez gozatzeko aukeraizan zuten Bizi-Nai elkartean.

• Ama birjina egunean, berriz, goizean goiz txis-tulariak herritarrak ohetik altxatzeko ahalegine-tan ibili ziren herrian barrena, goiz eresiarekinbatera. Beste behin ere, herriko jaietan txistula-rien parte-hartzea eskertzekoa dela azpimarratubehar da.

• Ondoren, meza nagusiaren ostean, gure herrikosukaldariek prestatutako hamaiketako parega-bea dastatzeko aukera izan genuen. Jan-edanaalaitzeko asmoz, Zeberio eta Mañukorta bertso-lariek bertso-sorta oparoa eskaini ziguten. Esanbehar da, bi bertsolariak ahalegindu zirela jen-dearen txutxu-mutxuak une batez eteten, nahizeta euren esfortzuak ez zuen merezi bezalakofruiturik eman.

• Toka-txapelketarik ere ez zen falta izan aurten-go Andra Mari jaietan. Ondoren, eliza atarikoospakizunak amaitutzat eman, eta etenaldiaegin genuen, denok bazkaltzera joateko.

• Bazkalostean, berriz, afizionatu mailako pilotapartida ederraz gozatzeko aukera izan zutenErrota pilotalekura azaldu ziren herritarrek.Ikuskizun horretara ez zen jende askorik bildu,eta, hori dela eta, datorren urtera begira, festa-batzordeak birplanteatu egin beharko du pilotapartidak egitarautik kendu ala ez.

• Azkenik, eta Andra Mari eguneko ospakizuneiamaiera emateko, sagardo-dastaketa izangenuen herriko plazan. Bertan, sagardoaz bul -tzaturik, ez genuen falta izan gazta eta txorixopintxo ederrak jateko aukerarik.

Orokorrean, balorazio positiboa egiten du festa-batzordeak, baina, hala ere, jendearen parte-hartzeeskasa kezkagarria iruditzen zaigula ere azpimarra-tu beharrean gara. Itsasondoko jai guztiak bizirikmantentzea ezinbestekotzat jotzen baitugu festa-ba tzordean lanean gabiltzanok!

Itsasondoko Festa Batzordea

Andra Mari Festak

hemeroteka ( 23 )

Udalak kudeatzen dituen lurrak Murumendi inguruan.

hemeroteka hemeroteka

( 24 ) ( 25 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk ))) itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

I railaren 14an, Gurutze Deunaren egunean, hasiziren jaiak. Meza ondoren, hamaiketakoa, eta

eguerdian bazkaria egin zen. Iluntzean, erromeriaOstolaza eta Andonegi trikitilariekin.

Irailaren 15ean, lagun arteko afaria egin zenelkartean. Jangela bete egin zen. Ondoren, Epeldeeta Lutxurdio trikitilariekin erromeria goizalderaarte.

Irailaren 16an, igandean, meza, hamaiketakoaeta bazkaria izan ziren lehenik. Jende ugari bilduzen.

Arratsaldean, herri-kirolak izan ziren. Azken urte-otan izan dugun ikusle gehien bildu zen, eguraldialagun.

Aizkoran, Anjel Arrospide eta Joxe UgarteburuJoxe Mari Olasagastiren eta Mikel Larrañagarenaurka aritu ziren. Lehenengoak izan ziren irabazle,nahiz eta lehia oso estua eta bizia izan zen.Bestalde, Jon Goenatxo Goenatxo III harri-jasotzai-le gazteak hiru saio eder eskaini zizkigun, 80kozilindroarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 90 kilo-ko bolarekin.

Iluntzean, erromeria egin zen, egun guztianzehar trikitia jotzen aritu ziren Laja eta Mikel trikiti-lariekin.

Urkiko jaien aldeko saskiaren zozketan, zortedu-na Gurutz Olaskoaga izan zen.

Urkiko iraileko jaiak 2012

I tturri Txiki guraso elkarteak uztailean antolatzenduen uda kanpainak 3 asteko iraupena izan zuen.

Uztailaren 2an hasi, eta 20an bukatu zen.Bertan, batez beste, 15-20 haur elkartu ziren;

gehienak txikiak. 4 begirale ibili ziren. Ekintza askoegin zituzten, eta primeran pasa zuten. Besteakbeste, igerilekura joan ziren, eta Aramara ere irtee-raren bat egin zuten.

Eguraldiak laguntzen ez zienean, jubilatuen egoi -tzan biltzen ziren, eskulanak egiteko. Eskertzekoaizan zen egoitza erabili izana.

Besterik gabe, datorren urtean ere elkartuko gare-lakoan gaude.

Uda kanpaina

A urten ere San Juan Sua ospa -tzeko eguna iritsi eta, urtero

bezala, iluntzeko 8ak inguruan sar-dina eta txorizo jana izan genuenplazan, herriko gurasoen eskutik.10etako kanpaiekin batera suapiztu, eta sorgin dantza dantzatzerairten ziren dantzariak suaren inguru-ra. Sorgin dantzaren ondoren, au -rreskua dantzatuz amaitu genueneguna.

San Juan Sua

Osagaiak:Letxuga mota desberdinak.Melokotoia, anana, udarea… almibarretan.Ahuakatea.Txatka edo surimia.Saltsa arrosa.Olioa, gatza, Modenako ozpina.

Prestakuntza:Alde batetik, frutei almibarra kenduko diegu, eta kubotanmoztuko ditugu. Beste alde batetik, ahuakatea zuritu etabarruko hezurra kendu ondoren, kubotan moztu (belztu ezdadin, poto batean ura eta perrexil adar batzuekin jarri).

Plater batean letxuga hostoak jarri, eta frutak jarriko ditu-gu, txandatuta edota guztiak nahastuta. Ahuakateari urakendu, eta gainean jarriko dugu, txatka edo surimiarekinbatera.

Gatza, olioa eta Modenako ozpina bota, eta saltsa arro-sarekin estali.

( errezeta )

Entsalada tropikala

Jose Ignacio DuhauRubiorena Jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60Maixabel GarmendiaIzadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

( 27 )

( lorezaintza gomendioak )

Ziklamena (Cyclamen Persicum)

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

Nahiz eta neguko landarerik liluragarrienetako bat izan, gehie-nentzat oso etsigarria da, begien aurrean usteltzen bai tzaie.

Ziklamenarekin arrakasta izateko, garrantzitsuena da lan-darea egon behar duen lekua aklimatatzea. Hasieran, eraegonkor batean gela fresko batean eduki behar da, hezeta-sun handiarekin. Hori lortzeko, landarea daukagun platereanharriak edo lurra urarekin bustita jarri behar dugu. Zenbat etatenperatura baxuagoa izan, denbora gehiago iraungo digulandareak.

ZaintzaArgitasun asko behar du, baina eguzkien izpi zuzenetik urrun-duko dugu. Gustuko du ekialdera edo mendebaldera orienta-tuta jartzea.

Tenperaturari dagokionez, 7 eta 15 ºC bitartean edukikodugu egunez, eta 5 gradura jaitsi gauez.

Lurra umel eduki behar dugu, baina inoiz ez oso bustita.Ureztatu beti azpitik, bere tuberkulua busti ez dadin.Landarea hazten ari den bitartean, astean bitan, eta, deskan -tsuan dagoenean (hau da, loreak eman ondoren), gutxiago-tan. Gogoratu sasoi hori udan izaten dela. Euri-ura badugu,askoz hobe.

GaixotasunakTenperatura altuak kaltegarriak dira ziklamenentzat. Hostoakhoritu egiten dira, eta usteltzen hasten dira. Leku egokianjartzen badugu, ez zaigu horrelakorik gertatuko.

Hostoetan lizun grisa agertzen bada, “botritis” duela esan-go dugu. Benoncil duen fungizidarekin zipriztinduko dugu.

Bere tuberkulua usteldu bada, seguruenik ur gehiegik hon-datu du gure landarea. Lore-sasoia pasa badu (hau da, des-kantsuan badago), kaltetuta dagoen zatia labanaz kendu etasufrearekin hautseztatu.

( 26 )

itsasondo2.0 ((( 18.zk )))

U ztailaren 14an, Bizi-Nai jubilatuelkarteak 25. urtemuga ospatu

zuen. Urtemuga behar bezala ospatze-ko, afaria egin zen Bizi-Nai elkartean.Bertan, 60 lagun inguru elkartu ziren,giro onean. Egun hura gogorarazteko,oroitarri-plakak banatu ziren. Elkarteariibilbide luze eta oparoa izan dezaladesio diogu.

Bizi-Nai jubilatu elkarteak 25 urte

E kainaren 4an hasi zen Fotoetxekok eskainizigun oinarrizko argazki ikastaroa. 8 pertsonak

hartu genuen parte 6 eguneko ikastaroan.Egunean ordu eta erdi egiten genituen. Azkenegunean, Idiazabalera irteera egin genuen, argazkiikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko. Honahemen ikastaroan ikasitakoaren ondorioa…

Argazki ikastaroa

U ztailaren 14an hitzordua. Opor usaina giroan, eta 17 lagunItsasondoko plazan oso ordu goiztiarretan. Konturatu gabe

Itsasondo-Orio ibilaldia klasiko bihurtu zaigu. Bai, aurten 10. urte-muga bete du ibilaldiak, eta, atzera begiratzen badugu, denbora osoarin igaro dela konturatzen gara. Gure ustetan, atzo bertan izan zen,baina argazkiek beste zerbait adierazten dute. Batzuoi ilea zurituzaigu, beste batzuei erori ere bai, eta ez dira gutxi gerri buelta zabal-du zaienak. Baina, beno, aurten ere denok lortu dugu gure helmu-ga: Itsasondotik abiatu eta Oriora iritsi gara; ez da makala gurea. Ezdugu esango kosta ez zitzaigunik. Batzuok nahi baino gehiago sufri-tu genuen, baina behin eta berriro egiten jarraitzen badugu, ez dagodudarik benetan ibilaldi ederra dela eta makina bat gozatzen dugu-la, mendiaz, parajeaz, konpainiaz, kirolaz eta, nola ez, bertan egitendugun bazkariaz eta ondorengo festaz.

Urte askorako izan dadila.

Oriora ibilaldia

hemeroteka

Ale honetan parte hartu dutenak

honakoak dira:

Aranzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEkaitz ArrutiEskolako haurrakErkuden MendizabalHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker MendizabalIker UsonIturritxiki Guraso ElkarteaJose Ignacio DuhauJose Luis AranburuMaite LasaMaixabel GarmendiaMikel MendizabalMiren AburuzaNagore EtxeberriaRosi NogueraUnai AgirreZuberoa Jauregi

itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta,korreoz edo e-mailez, aldizkaria zureetxean jaso nahi baduzu, jarri gurekinharremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

Paper

bir

zikl

atuan

egin

a

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA ABENDUAN IZANGO

DUZUTELA ETXEAN

!

itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 18. zk ))) Iraila-Abendua 2012

2.0

Telefonointeresgarriak

Udaletxea 943 881170• Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

.............................................................................................Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

943 805800Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela

943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285.............................................................................................Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486

Nagusia 7an Udalak duenetxebizitza errentan ematea

Nagusia 7ko 1. solairuan Udalak errentanemanda izan duen etxebizitza hutsik gera-tu da, eta errenta arautuko duten oinarriakirailaren 18ko batzarrean onartu ziren.

Gai horretan interesaturik zaudetenok,informazio gehiago eskuratu ahal izangoduzue udaletxean.

Kultur Agenda

Urria03 Barreterapia ikastaro hasiera

urriak 31 arte. Gaztelekuan13 Mountain-Bike trabesia

Azaroa19-25 Euskara astea24 Gaztain jana25 Emakumeen aurkako indarkeria

eguna30 Kantu afaria

Abendua01 Talo jana 03 Euskara eguna24 Gabon eguna31 Urte zahar eguna

Oharra

!

Talo ikastaroa azaroan zehar

Adi!