Itun berria

4
Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret herrira, Mariarengana. Aingeruak esan zion Mariari: - Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin. Hitz horiek entzutean, Maria ikaratu egin zen. Aingeruak esan zion: - Ez beldurtu, Maria. Jainkoak haurdun geratuko zarela esatera bidali nau. Seme bat izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. JAUNAREN IRAGARPENA

Transcript of Itun berria

Page 1: Itun berria

Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret herrira, Mariarengana. Aingeruak esan zion Mariari:- Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.Hitz horiek entzutean, Maria ikaratu egin zen. Aingeruak esan zion:- Ez beldurtu, Maria. Jainkoak haurdun geratuko zarela esatera bidali nau. Seme bat izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Jainkoaren Semea izango da.Mariak esan zion aingeruari:- Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.

JAUNAREN IRAGARPENA

Page 2: Itun berria

Maria Isabel lehengusinari bisita egitera joan zitzaion, herri txiki batean bizi baitzen. Etxera iritsi zenean, agur esan zion, eta besarkatu egin zuen. Isabelek hala esan zion orduan Mariari:- Jainkoak herriari laguntzea erabaki du, zure sabeleko haurraren bidez. Bedeinkatua zu emakume guztien artean. Zorionekoa ni, Jesusen ama ni ikustera datorrelako! Agur egin orduko, semea punpaka hasi zait sabelean, pozaren pozez.Eta Mariak erantzun zion:- Jabetzen al zara, Isabel, Jainkoak gu biongan egin duen mirariaz? Baina nor naiz ni, Jainkoak horren zeregin garrantzitsua betetzeko aukeratua izateko? Hark, beti gure herriari lagundu dion Jainko horrek, nigan jarri ditu begiak Jesusen ama izateko. Egiaz, izugarri maite gaitu Jainkoak.

MARIAK ISABELI IKUSTALDIA EGIN

Page 3: Itun berria

Jose eta Maria Belenera abiatu ziren Erromako enperadoreak bere menpeko herri guztietako pertsona guztien izenak jakin nahi zituelako.Bide luzea zen eta Jose kezkatuta zegoen Mariarengatik. Umea laster jaiotzekoa zen.Belenera iritsi zirenean, hiria jendez gainezka zegoen. Ez zegoen logela bakar bat ere hutsik, baina tokiren bat topatu behar zuten gaua igarotzeko. Toki bakar bat zegoen libre: abereek lo egiten zuten tokia. Ozta-ozta iritsi ziren eta berehalaxe jaio zen Mariaren haurra. Ez zeukaten haurra jartzeko sehaskarik ere, abereei jaten emateko aska besterik ez. Eta han geratu zen.Kanpoan mendi muinoetan ardiak artegietan zeuden. Ilun zegoen dena, dena lasai. Orduan bat-batean zerua argitu zen eta aingeru bat agertu zen. Eta horrela esan zien artzainei:Berri onak ditut!. Gaur, Belenen, zuen Erregea jaio da. Zoazte ikustera! Aska batean aurkituko duzue.

Artzainak lasterka joan ziren Belen aldera. Hantxe aurkitu zuten haur jaioberria, aingeruak esan zien bezalaxe. Artzainek gertatutako guztia azaldu zieten Mariari eta Joseri. Maria adi zegoen. Gau ahaztezina zen. Beti izango zuen gogoan. Artzainak itzuli ziren haien ardiak gobernatu behar zuten eta. Artzainak kantari, Jainkoari otoizka zihoazen, haien ahots lodiekin: lehen Gabon-kanta izan zen!

Page 4: Itun berria

Jesús eta beraren ama, Maria, Kanan egitekoak ziren eztei batzuetara gonbidatu zituzten. Artean bazkaltzen ari zirela. Ardoa amaitu egin zela jakin zuen Mariak. Orduan, Jesusengana hurbildu zen eta honela esanzion:- Ez dute ardorik. Amaitu egin zaie.Jesusek erantzun zion:- Utzi ni bakean, emakume. Oraindik ez da etorri nire ordua.Baina Mariak berriz esan zion eta konbentzitu egin zuen Jesús. Ondoren, Jesusek amak honela esan zien zerbitzariei:- Egin Berak esango dizuen guztia.Baziren han sei ontzi, eta zerbitzariek urez bete zituzten. Ondoren, Jesusek ur guztia ardo bihurtu zuen, eta denek jan-edan ederra egin zuten.

KANAKO EZTEIAK