Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei...

17
Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera. Egunero tes- tu bolumen eskerga itzuli eta interpretatzen da sei hizkuntza hauen artean erakundeko bost egoitzetan: Geneva, Viena, Santiago de Chile, Nairobi eta New Yorken, egoitza na- gusian. Gainera, alemaneko atal txiki bat ere badago New Yorken, hizkuntza hori era- kundean ofiziala ez izan arren. Egoitza na- gusian daude erakundearen sei organismo nagusietatik bost: Idazkaritza Nagusia, Se- gurtasun Kontseilua, Batzar Nagusia, Gi- zarte eta Ekonomia Kontseilua eta Estatu Administratzaileen Kontseilua. Artikulu honetan New Yorkeko Espai- nierako Itzulpen Zerbitzuaren lan prozedu- ra eta ezaugarri nagusiak azalduko ditugu labur. Azalpen honetan ez dugu interpreta- zio lanaren berririk emango, lan hori beste zerbitzu bati dagokio eta. NBEren web orri ofizialaren itzulpenari buruzkoak ere arti- kulu honetatik kanpo geratzen dira arrazoi beragatik. 1. Giza baliabideak NBEko itzultzaileak lau kategoria hie- rarkikotan banatzen dira: P-2, P-3, P-4 eta P-5. Lehenengo biak, P-2 eta P-3, alegia, itzultzaile hutsak dira; P-4 kategoriakoak itzultzaile/zuzentzaileak dira: aurreko kate- goria bietako itzultzaileen lanak zuzentzeaz gain, eurek ere itzultzen dute, baina euren lanaren zuzenketa egiten dute. Azkenik, P- 5 kategoriakoak zuzentzaileak dira: zuzendu 123 Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko Espainiera Zerbitzua ANA ISABEL MORALES NBE, New York

Transcript of Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei...

Page 1: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

Aurkezpena

Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntzaofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa,gaztelania, ingelesa eta txinera. Egunero tes-tu bolumen eskerga itzuli eta interpretatzenda sei hizkuntza hauen artean erakundekobost egoitzetan: Geneva, Viena, Santiago deChile, Nairobi eta New Yorken, egoitza na-gusian. Gainera, alemaneko atal txiki batere badago New Yorken, hizkuntza hori era-kundean ofiziala ez izan arren. Egoitza na-gusian daude erakundearen sei organismonagusietatik bost: Idazkaritza Nagusia, Se-gurtasun Kontseilua, Batzar Nagusia, Gi-zarte eta Ekonomia Kontseilua eta EstatuAdministratzaileen Kontseilua.

Artikulu honetan New Yorkeko Espai-nierako Itzulpen Zerbitzuaren lan prozedu-

ra eta ezaugarri nagusiak azalduko ditugulabur. Azalpen honetan ez dugu interpreta-zio lanaren berririk emango, lan hori bestezerbitzu bati dagokio eta. NBEren web orriofizialaren itzulpenari buruzkoak ere arti-kulu honetatik kanpo geratzen dira arrazoiberagatik.

1. Giza baliabideak

NBEko itzultzaileak lau kategoria hie-rarkikotan banatzen dira: P-2, P-3, P-4 etaP-5. Lehenengo biak, P-2 eta P-3, alegia,itzultzaile hutsak dira; P-4 kategoriakoakitzultzaile/zuzentzaileak dira: aurreko kate-goria bietako itzultzaileen lanak zuzentzeazgain, eurek ere itzultzen dute, baina eurenlanaren zuzenketa egiten dute. Azkenik, P-5 kategoriakoak zuzentzaileak dira: zuzendu

123

Itzulpen lana Nazio BatuenErakundean: New Yorkeko

Espainiera Zerbitzua�

ANA ISABEL MORALES

NBE, New York

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 123

Page 2: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

bakarrik egiten dute eta eurek dute autori-tate linguistiko handiena. Itzultzaile guztiekgutxienez bi hizkuntzatatik itzultzen dutegaztelaniara. Bestalde, Nazio Batuetan hiz-kuntzak ikasteko zerbitzu bat dago, nonerakundeko hizkuntza ofizial guztiak irakas-ten diren. Itzultzaileek aukera dute eurenlan hizkuntza ez diren beste hizkuntza ofi-zialak bertan ikasteko eta, gaitasun frogakgaindituz gero, hizkuntza horietatik itzul-tzera heltzeko.

NBEk Terminologia Talde bat dauka,UNTerm datu base terminologikoa elikatueta mantentzen duena erakundeko sei hiz-kuntzetan1. Alabaina, Espainierako Zerbi-tzuak bere barne terminologoa dauka, zerbi-tzuko terminologia bilduma elikatu etamantentzen duena. Bilduma hori da zerbi-tzuko itzultzaileen terminologia erreferentzianagusia; bertako sarrera guztiak UNTerm-endaude, baina UNTerm-en dauden sarreraguztiak ez daude zerbitzuko datu basean.

Itzulpen proiektuak zerbitzuko kudea-tzaileak (programming officer) kudeatzenditu. Kudeatzaileak lanak banatu eta epeakezartzen ditu, beste zerbitzuetako kudea-tzaileekin eta Dokumentuen KontrolekoAtalarekin adostu eta gero, erakundearenpremien arabera. Kudeatzailea kategoriahandieneko itzultzaile bat da (P-5) baina ezda beti pertsona bera: lanaren konplexuta-sun eta estutasuna dela eta, kargua txanda-ka betetzen dute pertsona desberdinek urte-an zehar.

Itzultzen den dokumentazioa gehienbatadministratiboa eta juridikoa da: Nazio Ba-tuen organoei aurkezten zaizkien azterlanak(politika, ekonomia, gizarte, zuzenbidegaiez eta bestelakoez) erabaki-proposame-nak, hitzarmen-proposamenak, txostenak,akta laburtuak, NBEko kide diren estatuenadierazpenak, gutuneria ofiziala, zabalkun-tza orokorreko liburuak eta foiletoak, na-zioarteko itunak eta abar.

Espainiera Zerbitzuan urtean 50.000bat orri itzultzen dira, hau da, 1.650.000berba inguru. Horri gehitu behar zaio beste% 18 bat, kanpoan itzultzen dena. Arabie-ra, errusiera, frantses eta txinerara parekobolumena itzultzen da. Ingelesera, aldiz,beste hizkuntzenaren % 20 inguru. Denadela, Ingeles Zerbitzuak bileren hitzez hi-tzeko aktak idazten ditu ingelesez2.

Zerbitzu guztiak kontuan hartuta, 300itzultzaile inguru daude plantillan NewYorkeko egoitzan. Espainierako Zerbitzuan54 itzultzaile finko daude, jatorrizko hiz-kuntza desberdinetatik (ingelesa, frantsesa,errusiera, arabiera) gaztelaniara itzultzendutenak. Horri gehitu behar zaio NBEren-tzat boladaka (hilabete batzuk urtean) lanegiten duen itzultzaileen kopuru aldakorbat (“temporary staff ”)3.

Hizkuntz teknikari hauez gain, adminis-trazio lanez arduratzen diren lau langiledaude zerbitzuan. Guztien gainetik zerbi-tzuko burua dago.

124

Senez 32

1. http://unterm.un.org/

2. Espainiera Zerbitzuko buru Constantine Danilevsky jaunak 2007ko azaroan emandako datuak.

3. Ikus 1. oharra.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 124

Page 3: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

2. Dokumentuen jarioa: jatorrizko ataletikargitalpenera

Dokumentu bat sortzen denean (hauda, lehenengoz idazten denean) bertsio horiDokumentuen Kontrola izeneko ataleraheltzen da (Docs Control). Atal honek hona-koak egiten ditu:– jasotako jatorrizko dokumentua arau

tekniko jakin batzuetara egokitu– dokumentu bakoitza signatura batez

(symbol) erregistratu;– dokumentua itzuliko den hizkuntza ba-

koitzeko bertsioarentzat zenbaki bat sor-tu (job number)

– dokumentuaren produkziorako egutegibat ezarri, bertan parte hartuko dutenlan talde guztientzat

– dokumentuaren fitxa prestatu, berariburuzko informazioarekin

– dokumentuaren kopia bana bidali, fitxa-rekin batera, beste bi ataletara: Errefe-rentzia eta Terminologia Atalera eta Edi-zio Atalera. Erreferentzia Atalakdokumentuaren erreferentziak presta-tzen ditu eta Edizio Atalean jatorrizkoazuzentzen da

– itzuli beharreko dokumentu editatua etaerreferentziatua itzulpen zerbitzu bakoi-tzera bidali, informazio fitxarekin batera.

Itzulpena eginda eta zuzenduta dagoe-nean, dokumentua Testu Lanketako Atalerabidaltzen da (Pool), argitaratzeko presta de-zaten. Azkenik, behin betiko dokumentuaArgitalpen eta Banaketa zerbitzuetara bidal-tzen da.

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

125

1. IRUDIA: dokumentuen produkzioa

DOKUMENTUA SORTZEN DEN SAIL EDO ATALA

DOKUMENTUEN KONTROLA(Docs control)

DOKUMENTAZIO ATALA

ERREFERENTZIA ETA TERMINOLOGIA ITZULPEN ZERBITZUAKETA EDIZIOA

Testu erreferentziatua Testu zuzendua

Testu Lanketako Atala (Pool)

ARGITALPENA ETA BANAKETA

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 125

Page 4: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

3. Lan prozedura

3.1 E-doc

Itzultzaileari bere zerbitzuko kudeatzai-leak itzulgaiaren kopia bat ematen dio pa-perean, gainean kode bat idatzita daukala,job number edo lanaren zenbakia. NBEkbadu dokumentuen kudeaketa elektroniko-rako aplikazio bat, E-doc izenekoa. Itzultzai-leak zenbaki hori aplikazioko leihotxo bate-an idatzi, eta zenbait gauza eskuratzen ditu:

– gorago aipatutako kontrol fitxa, hainbatxehetasun biltzen dituena: dokumentua-ren izenburua; itzulpena eskatu duenatalaren izena; dokumentua idatzi duenpertsonaren izena (authorizing official)eta harremanetarako datuak; dokumen-tuari buruzko kontsultak egiteko pertso-naren izena (consulting official) eta bera-rekin harremanetan jartzeko datuak;dokumentua noiz erabiliko den (zein or-ganoren bileratan, zein lekutan eta noiz-tik noiz arte); dokumentuaren produk-zio epearen mugarriak: noiz atera zenbere sorrera lekutik eta noiz heldu zenDokumentuen Kontroleko Atalera, noizbidali zen handik Erreferentzia eta Ter-minologia Atalera eta Edizio Atalera, etanoiz atera ziren handik testu erreferen-tziaduna (itzultzailearentzat baliagarridiren zenbait erreferentzia ageri dituena)eta testu editatua (jatorrizko zuzendua);noiz bidali den dokumentua itzultzeraeta noizko egon behar den prest eta abar.

Fitxa hori NBEren hizkuntza bakoi-tzerako dago eskuragarri eta zeharo la-gungarria da itzultzailearentzat, bai bere

lana epearen arabera antolatzeko eta baiegin behar dituen kontsultetarako ere.Bidenabar, oso eskertzekoa da NBEkolangile gehienentzat (bai eta misio diplo-matikoetako kideentzat ere) gauza jaki-na izatea argibideak eskatzea itzultzailea-ren lanaren partea dela: galdera bat eginbehar duenean itzultzaileak normaleanez du aurkitzen pertsona guztiz harritubat telefonoaren bestaldean.

– Itzultzaile eta zuzentzaileei buruzko in-formazio fitxa. Bertan daude kasuan ka-suko dokumentua itzuliko duen itzul-tzailearen eta itzulpena zuzenduko duenzuzentzailearen izenak eta harremaneta-rako datuak. Lan bat itzultzaile bat bai-no gehiagoren artean banatu bada, itzul-tzaile bakoitzak horren bidez jakindezake nork dituen lanaren beste parte-ak. Informazio hauek beste hizkuntzeta-ko zerbitzuei buruz ere eskura daitezke:adibidez, testu bat ingelesetik frantsese-ra itzuli behar duen itzultzaileak jakinlezake testu bera nork itzuliko duen in-gelesetik errusierara, eta harekin harre-manetan jartzeko datuak eskuratu.

– Itzulgaiaren bertsio elektronikoa, MS-Word formatuan, itzultzaileak bere dis-ko gogorrean kopia dezakeena itzulpenaegiteko. NBEko testu gehienek bertsioelektroniko prozesagarria badute ere,ehuneko txiki bat faxez heltzen da kan-potik erakundera, eta itzultzaileak pdfformatuan baino ezin ditu eskuratu.

– Erreferentzien karpeta, e-folder deritzo-na. Karpeta horretan testu erreferentzia-tua dago, NBEko Erreferentzia eta Ter-minologia Atalak prestatu duena. Itzulibeharreko dokumentu bera da, baina

126

Senez 32

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 126

Page 5: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

testuan agertzen diren zuzeneko edo ze-harkako aipamenei edo bestelako errefe-rentziei buruzko iruzkinak ditu (errefe-rentzistaren ustez itzultzailearentzatbaliagarria izan daitekeen edozeri buruz-ko oharrak). Iruzkin horietan estekakdaude, erreferentzistak lagungarritzat jodituen testu edo iturrietara eramatendutenak. Adibidez, itzulgaian aipatzenbaldin bada NBEko idazkari nagusiakegindako txosten bat, alboan MSWorde-ko iruzkin bat aurkituko dugu eta ba-rruan signatura bat (txosten horrekNBEren dokumentazio sisteman dau-kan signatura). Signatura hori esteka batda berez, eta hor sakatuta, leiho bat za-balduko zaigu MSWordeko sei ikonore-kin: idazkari nagusiaren txosten horiNBEko sei hizkuntzetan, alegia. Intere-satzen zaigun hizkuntzako dokumen-tuan klik egin eta testua zabalduko zaigukontsultarako. Beste erreferentzia ba-tzuk testuan aipatzen diren erakundeenedo nazioarteko biltzarren webguneenestekak izan daitezke eta abar. Erreferen-tzista on batek egindako lana laguntzabikaina da itzultzailearentzat; damurik,baina, testu erreferentziatuak itzultzai -leak beharko lituzkeen erreferentzien% 10 baino ez ohi du eman oneneanere, hots, bide egokitik abiatzeko adine-koa besterik ez. Izan ere, NBEren doku-mentuak zuzeneko edo zeharkako aipa-menez josita daude (barruko nahizkanpoko dokumentu eta gaiei buruzko-ak) eta horiexek ematen diote lanik han-diena itzultzaileari, testu bakoitzak izandezakeen zailtasun linguistiko edo tek-nikoa alde batera utzita.

3.2. Egiaztapenak

Egiaztapenak NBEko itzultzailearen la-naren ardatza dira. Egiaztapenak dira itzul-tzaileak testuan txertatu behar dituen iruz-kinak, zuzentzaileari frogatzeko izen edotermino jakin baten itzulpena iturri fidaga-rri batean dokumentatu duela. Egiaztape-naren itxura tipikoa bazterrean erantsitakohonelako iruzkin bat da:

CA/RES/61/24

… non C delakoak “egiaztatua” esan nahiduen, eta behean agertzen den signaturakadierazten duen zein dokumentutan aurkituduen itzultzaileak eman duen ordaina. Es-painiera Zerbitzuak badu iturrien barne hie-rarkia bat, fidagarrienetatik zalantzagarrie-netara. Jakina, itzultzailea saiatu behar dabeti sailkapen horretako lehen iturrietanaurkitzen ordainak, eta besterik ezinean ba-karrik joko du zalantzazkoagoetara. Edoze-lan ere, jakinarazi beharko dio beti zuzen-tzaileari non aurkitu duen eman duenitzulpena. Ordainik aurkitu ezin izan badu,Not traced adierazi beharko dio iruzkinean,jakin dezan berak sortu duela emandako or-daina.

Oro har, honelakoak dira egiaztatu be-harrekoak: dokumentuan azaltzen direnbeste dokumentu batzuen hitzez hitzeko ai-pamenak, zeharkako edo ezkutuko aipame-nak (birformulazioetan jatorrizko terminoeta esapide berak erabili behar baitira), ter-mino tekniko guztiak, siglak, erakunde etaorganismoen izenak (NBEren barrukoaknahiz kanpokoak), nazioarteko hitzarme-nen izenak, argitalpenen izenburuak...

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

127

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 127

Page 6: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

Egiaztapenok egiteko NBEko itzultzai-leak darabilen tresna nagusia DTSearch de-lako erreminta da. DTSearch datu base do-kumental indexatua arakatzeko programada. Datu base dokumental erraldoi honetanbiltzen dira aurretik itzulitako dokumen-tuen jatorrizkoak, itzulpen elebakarrak hiz-kuntza desberdinetan, bitestuak, tritestuak,zerbitzuko datu base terminologiko osoa etaglosario espezifiko zenbait.

Jakina, DTSearch-eko indizeez gain,itzultzaileak Internet-eko baliabideak ereerabiltzen ditu gaiak ikertu eta egiaztapenakegiteko, eta paperean bakarrik aurki daitez-keen erreferentzietarako NBEko liburutegi-ra jo dezake.

Egiaztapenak itzultzailearen lanaren osoparte garrantzitsua dira NBEn, eta harenprofesionaltasuna horien arabera neurtzenda neurri handi batean. Izan ere, idatzi ga-beko arau bat da itzultzaileak ahalik eta langutxiena eman behar diola zuzentzaileari.Ezin du espero zuzentzaileak dokumentazioedo bilaketa lan hori egitea edo bi aukeraestilistikoren artean hautatzea. Ezin du es-pero, halaber, zuzentzaileak tipografia aka-tsen edo, are gutxiago, ortografia edo gra-matika akatsen atzetik ibiltzea edo omisioakantzematen jardutea, itzultzaileak paragrafoedo esaldiren bat “jan” duelako. Zuzentzai-lea hiru gauzatan kontzentratuko da: itzul-tzaileak konpondu ezin izan dituen arazoengaineko erabakiak hartzea (adibidez, mailahierarkiko bereko kontsulta iturri bi bat ezdatozenean), testuan egon daitezkeen kohe-rentzia hutsak bateratzea (hau batez ereitzultzaile bat baino gehiagoren artean egin-dako lanei dagokie) eta estiloa zuzentzea.Jakina, ortografia, tipografia edo gramatikaakatsik edo omisiorik aurkituz gero, marka-

tu egingo ditu, baina hori itzultzailearenhutsegite larritzat joko da. Aurrerago min-tzatuko gara honetaz.

3.3. Itzulpenerako tresnak

New Yorkeko Espainiera Zerbitzukoitzultzaileen artean ez dago batasunik itzul-tzeko tresneria eta estrategiei dagokienez:lanabes eta prozedura desberdinak erabil-tzen dituzte, preferentzia, interes eta ohitu-ren arabera. Hasteko, bi talde handi bereizditzakegu:

a) Ahotsa erabiliz itzultzen dutenak.Itzultzaile hauek “diktatu” egiten dioteitzulpena ordenagailuari, ez dute tekleatzen.Horretarako bi tresna hauetako bat erabil-tzen dute:a1) grabazio digitala. Mikrofono digital ba-

tez eta grabaziorako programa batez au-dio artxibo bat sortzen dute eta gerohori Testu Lanketako Atalari (Pool dela-koari) eskuratzen diote, bertan transkri-batu eta formatua eman diezaioten.Diktafono tradizionalak (magnetofoiaketa kaseteak) 2006ko irailean erretiratuziren New Yorkeko egoitzatik horren or-dez teknologia digitala ezartzeko;

a2) hizkuntza testu bihurtzeko programabat, kasu honetan Dragon NaturallySpeaking. Dragon erabiliz lan egiten du-ten itzultzaileek “irakatsi” egiten diotetresnari euren ahotsa eta ahoskera ezagu-tzen, baina, hala ere, diktatu osteko zu-zenketak ezinbestekoak izaten dira beti,tresna egokia izan arren, akats “arrisku-tsu” ugari egiten baititu. Hauek beneta-ko adibideak dira:

Itzultzaileak: cronograma de la migraciónDragonek: cono drama de la migración

128

Senez 32

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 128

Page 7: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

Itzultzaileak: se vele por la coherenciaDragonek: se vende por la coherencia

Itzultzaileak: estrategia de reducción de la po-brezaDragonek: estrategia de reduccion japonesa

b) MSWord testu prozesatzailea erabilizitzultzen dutenak. Hemen beste bi talde be-reiz genitzake:

b1) Itzulpen memoriarik erabiltzen ez dute-nak. Itzultzaile hauek tekleatu egitendute itzulpena. DTSearch erabiliz datubase dokumentalean bilaketak egiten di-tuzte aurretik itzulitako dokumentuetanbaliagarri gerta dakizkiekeen testuak edozatiak eta terminologia eta bestelakoerreferentziak aurkitzeko, eta gero ko-piatu eta itsatsi egiten dituzte euren do-kumentuan. Horretaz gain, itzultzailebatzuek erruz darabiltzate MSWord-ekoautotestu eta autozuzenketa aukerak sin-tagmak eta esaldiak “automatikoki”itzultzeko, eta zenbaitek oso makro ela-boratuak ere bai (esate baterako, ehun-dakako herrialdeen izenak itzuli eta gaz-telaniako ordena alfabetikoaz emateko).Talde honetako zenbait itzultzailek zer-bitzuko terminologia datu basea dauka-te SDL Trados-eko Multiterm-en sartu-ta eta MSWord-en txertaturik, Tradosmemoriarik erabili ez arren.

b2) Itzulpen memoriak darabiltzatenak:Wordfast, SDL Trados, Olifant (memo-rien editorea). Batzuek segmentatzailehuts modura darabiltzate tresna hauek,memoriarik elikatu gabe. Beste batzuek,aldiz, memoria pertsonal bat elikatzendute, eurek egindako itzulpenekinedo/eta aurretik itzulita eta argitaratuta

dauden dokumentuak alineatuz eta eu-ren memorietara inportatuz. Talde ho-netako guztiek darabilte zerbitzuko ter-minologia datu basea terminologiakudeatzeko programan (adibidez Multi-term-en). Teknologia mota hau darabil-ten gehienek SDL Trados darabilte.

Azken aldian badirudi New Yorkekoegoitzako Espainiera Zerbitzuan bultzadaematen hasi zaiola b2) taldearen jokabidea-ri eta ekimen bat abiatu dela joera hori zer-bitzuan hedatuz joateko. Bide hori hauta-tzen bada, aldaketa garrantzitsuak eginbeharko dira itzultze lanaren antolamenduorokorrean, geroago azalduko ditugun arra-zoiengatik.

3.4. Jatorrizko testuaren bertsio zuzendua(edited text)

Lehen esandako legez, Edizio Ataleantestuen jatorrizko bertsioak zuzendu eta ba-teratzen dira, edukiz, estiloz eta formatuz.Ez da kontu arina, Euskal Herriko erakun-de publikoetan adibidez zeharo ezezagunabaita prozedura hori, modu sistematikoanbederen, argitalpenak alde batera utzita (li-buruak, aldizkariak). Modu sinple eta gor-dinagoan esanda: gaztelaniazko editore edozuzentzailearen figura (gurean normaleanjatorrizkoa den hizkuntzaren zuzentzailea)guztiz kontzeptu exotikoa da gurean, behar-bada ustez-eta gaztelaniaz sortzen dena ego-kia eta zuzena delako beti, eta ez daukalakokonbentziorik bete beharrik edo bateratzepremiarik.

Edozelan ere, NBEn betiere presentedauden denbora estutasunak direla eta, ara-zo bi sortzen zaizkio itzultzaileari: batetik,

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

129

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 129

Page 8: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

jatorrizko testu editatua gehienetan beran-duago heltzen zaio “zirriborroa” baino. Hauda, kudeatzaileak lana ematen dion uneanitzultzailea testua itzultzen hasi behar da,baina kasuen %90ean jatorrizko testu zu-zendua itzulpena ondo aurreratua eta ba-tzuetan amaituta daukanean heltzen zaio.Zuzenketetako batzuek ez diote eragingoitzulpenari (jatorrizkoaren konbentzio orto-tipografikoei dagozkienek adibidez) bainabeste batzuek, aldiz, bai (eduki edo formu-lazio aldaketek, ezabatutako edo erantsitakozatiek eta abar). Nolanahi ere, itzultzaileakberrikusi egin beharko du ordura arte itzu-litako guztia jatorrizko testuari egin zaiz-kion aldaketei erreparatuz, behar diren doi-ketak egiteko.

Bestetik –eta hau bigarren arazoa da– ja-torrizkoaren zuzenketak ez dira bertsio elek-tronikoan egiten, paperean baino. Hots,testu editatua prest dagoenean itzultzaileariabisu bat heltzen zaio (telefonoz) eta jato-rrizko testu editatua gorago aipatutako E-doc delako aplikazioan eskura dezake, bainapdf formatuan. Bestela esanda: testu eska-neatu bat eskuratzen du, jatorrizkoaren edi-toreak eskuz egindako zuzenketak ageri di-tuena. Beraz, itzulpena hasita izan eta gerojatorrizkoak aldaketak izatearen atzerapenernegagarriari, zuzenketok eskuz eginda ira-kurri beharraren nekea gehitzen zaio. Jaki-na, mekanografoek (Testu Lanketako Ata-lak) sartu egingo dituzte gero jatorrizkoarenaldaketa horiek testu elektronikoan, baina,denbora larritasunak direla eta, ezin daitekeitxaron lan hori eginda egon arte. Horrega-tik ematen zaio itzultzaileari eskuz orraztu-tako testua eskaneaturik editoreak lanaamaitu bezain laster.

3.5. Itzulpenaren zuzenketa (revision) etagainbegiraketa (proofreading)

Itzultzaileak lana amaitzen duenean (ja-torrizko testu editatuak eragindako aldake-tak itzulpenean sartu eta gero) bere itzulpe-naren berrikusketa exhaustiboa egin behardu paperean, jatorrizkoarekin erkatuz esal-diz esaldi honakoak egiaztatzeko: leialtasu-na, zuzentasun gramatikala, balizko omisio-ak, terminologia, egokitasun estilistikoa,tipografia, ortografia, erakundearen kon-bentzioak, egiaztapenak. Hala ere, ez dagobehartuta testuaren formatuaz arduratzera.Testu Lanketako Atalak (Pool delakoak edo,laburki esateko, “mekanografoek”) egingodu formateatze lan guztia itzultzaileak eginez badu.

Itzultzaileak dokumentu elektronikoaTestu Lanketako Atalaren karpeta elektro-nikoan kopiatu behar du, eta gero paperez-ko kopia entregatu Espainiera Zerbitzukozuzentzaileentzat. Bi bide hauetako bat har-tzen dute itzultzaileek horretarako:

a. Batzuek euren lana paperean zuzentzendute, eta gero zuzenketok bertsio elek-tronikoan sartzen dituzte. Gero, testutxukundua inprimatzen dute errebisio-rako aurkezteko eta Testu LanketakoAtalaren karpeta elektronikoan kopia-tzen dute bertsio elektronikoa. Zuzen-tzaileak eskuz egingo ditu bere zuzenke-tak paperezko bertsio horretan eta geroTestu Lanketako Atalekoek sartuko di-tuzte testu elektronikoan.

b. Beste batzuek (gehienek) lana amaitzendutenean Testu Lanketako Atalaren kar-peta elektronikoan kopiatzen dute do-

130

Senez 32

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 130

Page 9: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

kumentua dagoen-dagoenean; gero ber-tsio horixe inprimatu eta paperean egi-ten dituzte euren zuzenketak, arkatzez,testu elektronikoa gehiago ukitu barik.Paperean egindako kopia hori entrega-tzen dute errebisiorako, arkatzez eginda-ko zuzenketekin. Xehetasun hauek ezdira huskeria: izan ere, zuzentzaileak ereez du bertsio elektronikoa ezertarakoukituko: boligrafoz egingo ditu zuzen-ketak itzultzaileak entregatu duen pape-rezko dokumentuan, eta gero paper horihelaraziko dio Testu Lanketako Atalari(mekanografoei). Itzultzaileak papereanegin baditu bere zuzenketak, Testu Lan-ketako Atalak bi motatako markak aur-kituko ditu paperean: arkatzezkoak(itzultzailearenak) eta boligrafozkoak(zuzentzailearenak)4, eta biak sartukoditu testu elektronikoan. Itzultzaileaktestu elektronikoan sartu baldin baditubere zuzenketak itzulpena Testu Lanke-tako Atalaren karpeta elektronikoan ko-piatu aurretik, zuzentzaileari heltzenzaion testua marka barik egongo da, etaTestu Lanketako Atalari heltzen zaionpaperean zuzentzailearen markak bainoez dira agertuko.

Testu Lanketako Atalak lau lan egingoditu: 1) paperean ageri diren zuzenketaksartu; 2) testuan ageri diren izen zerrendak,zenbakiak, datak eta halakoak gainbegiratu(proofreading); 3) behin betiko formatuaeman testuari; 4) behin betiko testua DocsControl-era igorri (handik Argitalpen eta

Banaketara bidal dezaten) eta EspainieraZerbitzuko datu base dokumentalean sartu,etorkizuneko kontsultetarako.

Zuzentzaileak, bestalde, zuzenketak es-kuz egin ondoren fitxa bat bete beharko duitzultzailearen lana baloratuz. Bereziki go-raipagarria iruditzen zaion soluzioren batikusi badu, halaxe adieraziko du, baina, ba-tez ere, larria iruditu zaion itzulpen akatsikedo arduragabekeria arrastorik ikusi badu(gorago aipatu ditugun ortotipografia aka-tsak, omisioak edo inkoherentzia termino-logikoak, hots, zuzentzaileari heldu beharez zaizkionak) halaxe jakinaraziko du. Fitxahoriek zerbitzuko buruak jasoko ditu etahaien edukiak eragin zuzena izango du lan-gileari urtean bitan egiten zaion ebaluazioorokorrean (PAS: Personnel Assessment Sys-tem). Ebaluazio horretan kontuan hartukoda, halaber, itzultzailearen batez bestekoproduktibitatea (sistema elektronikoan ja-sotzen dena itzultzaileak lanak jaso eta aur-keztu ahala), bai eta itzultzaileak bere pres-takuntza hobetzeko burutu dituen ekintzak(egindako prestakuntza edo hizkuntza ikas-taroak...) eta zerbitzuari egin dizkion ekar-pen praktikoak ere (adibidez, zerbitzuaren-tzat onuragarriak diren teknologia edoprozedurak ikasi eta lankideei mintegietanirakastea, tresna bat egin eta konpartitzea–esaterako makro bat–, glosarioren batprestatzea eta abar.). PAS-eko ebaluazioakkontuan hartzen dira langileak promozio-natzeko.

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

131

4. Gerta liteke zuzentzaileak ez ematea ontzat itzultzailearen zuzenketaren bat, eta halakoetan boligrafoz tatxatuko ditu.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 131

Page 10: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

4. Etorkizuna: prozedura aldaketak?

Gorago esan dugunez, itzultzaile ba-tzuek itzulpen memorien teknologia erabil-tzen dute eta azken aspaldion badirudi era-kundeak bultzada eman gura diola joerahorri. Esan dugu halaber itzultzaileetakobatzuek segmentatzaile huts moduan dara-biltela tresna hori, hots, ez dutela memoria-rik elikatzen (itzulpena amaitu eta gero tes-tua garbitzen dute ezer biltegiratu barik);

beste batzuek, berriz, memoria pertsonalakelikatzen dituzte, euren itzulpen unitatee-kin edo dagoeneko argitaratuta dauden tes-tuak parekatuz eta memoriara inportatuz.Edozelan ere, itzulpen memorien defenda-tzaile sutsuenek ere ezinegon eta ondoezazdarabiltzate itzulpen memoriak EspainieraZerbitzuan. Horren arrazoia gorago azaldu-tako lan prozeduran datza. Hitz gutxitanesateko, itzultzaileak inoiz ez dauka behinbetiko testuen kontrola, ez jatorrizkoarena

132

Senez 32

2. IRUDIA: testuen produkzioa itzulpen zerbitzura heltzen denetik

ITZULPEN ZERBITZUA

Kudeatzailea

Itzultzailea

(papera zuzentzailearieta dokumentu elektronikoa Testuen Lanketako Atalari)

Zuzentzailea

(papera Testuen Lanketako Atalera)

Testuen Lanketako Atala5

5. Eskema hau sinplifikatuta dago errazago ulertzeko. Egia esan, bai itzultzailea eta bai zuzentzailea kudeatzailearekin bakarrik er-lazionatzen dira: itzultzaileak itzulpena amaitzean kudeatzaileari ematen dio paperean, hark zuzentzaileari helarazteko (itzulpe-naren testu elektronikoa bai kopiatzen du zuzenean Testu Lanketako Atalaren karpetan); zuzentzaileak bere lana amaitzen due-nean, kudeatzaileari ematen dio testu zuzendua, hark Testuen Lanketara bidal dezan.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 132

Page 11: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

ez itzulpenarena: ez du eskuratzen ez jato-rrizko testuaren behin betiko bertsioa for-matu elektronikoan (MsWord-en eskuratuduen jatorrizkoa zuzendu gabea da; zuzen-ketak gero datoz, eskuz eginda, eta testu es-kaneatu batean ikusten ditu), ez bere itzul-penaren behin betiko testu zuzendua.Nolabait esateko, itzultzailearen lana testuprodukzioaren tarteko fasean kokatzen da,eta, jakina, hori ez da bateragarria itzulpenmemoriaren filosofiarekin berarekin. Hauda, ez du merezi gogoratzea definitiboa ezden ezer. Memoriak balio behar diguteegindako lana berriro ere egin behar ez iza-teko, baina lan hori ontzat emanda ez bada-go, biltegi horretako informazioa zalantza-garria izango da beti. Bestalde, memoriak,definizioz, konpartituak izan behar dira. Ezdirudi oso emankorra denik itzultzaile ba-koitzak berea izatea, jakin barik lankideenmemorietan zer dagoen.

Hortaz, garbi dago itzulpen memorienbidea hartuko bada –baina esan behar daNBEko itzultzaile guztiek ez daukatela haingarbi teknologiarik egokiena denik erakun-deak darabilen dokumentazio motarako–lan prozedurak berrikusi egin beharko dire-la. Bi alternatiba dira begi bistako:

a) Itzultzaileari heltzen zaion jatorrizkodokumentuak dagoeneko sartuta izatea ja-torrizkoaren zuzentzaileak egindako zuzen-ketak. Itzultzaileak testu hori itzuliko lukememoriarekin eta gero dokumentu “zikina”(itzulpen unitate elebidunak dituena) hela-raziko lioke Testu Lanketako Atalari, hansar ditzaten zuzentzaileak itzulpenari pape-rean egindako zuzenketak eta gero doku-mentua garbi dezaten memoriara. Horrela,biltegiratutako unitateak fidagarriak izango

lirateke, bai jatorrizkoari eta bai xede tes-tuari egindako zuzenketa guztiak sartutaizango lituzketelako. Aukera honek mailabitan eskatuko lituzke aldaketak lan proze-duran:

– batetik, denboraren kudeaketan: gauregun itzultzailea zuzenean hasten da ja-torrizko zuzendugabea itzultzen denbo-ra aurreratzeko; jatorrizkoaren zuzenke-tak testu elektronikoan sartuta egon arteitxarongo balu, oso tarte baliotsua gal-duko luke.

– bestetik, lan tresna eta zereginenei dago-kienean: lan molde honek eskatuko lukemekanografoek itzulpen memorien in-terfaze batekin lan egitea (MsWord do-kumentu batean, edozelan ere) eta itzul-pen memorien gutxieneko kudeaketaegitea.

b) Itzulpena amaitu eta gero jatorrizkoaeta xedea sistematikoki alineatzea testu ali-neatzaile batez eta parekatutako unitate ho-riekin memoria nagusi bat elikatzea. Itzul-tzaileak memoria erabiliz itzuliko lukebaina ez luke ezer memoriaratuko (testuakgarbituko lituzke gorde gabe). Jatorrizkoa-ren eta itzulpenaren zuzenketak mekano-grafoek sartuko lituzkete orain arte bezala,baina gero alineatu egingo lituzkete behinbetiko testuak eta memoriara elikatuko.Aukera honek aurrekoaren antzeko aldake-tak eskatzen ditu:

– batetik, denboraren antolamenduari da-gozkionak: testuak alineatzeak denboraeskatzen du eta giza baliabideak ugaldubeharko lirateke lan horri aurre egiteko,edo orain dauden langileen funtzioakberrantolatu: egia da itzultzaileek zenbat

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

133

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 133

Page 12: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

eta formateatze lan gehiago hartu eurengain (hau da, itzulpena zenbat eta buru-tuago heldu Pool-era formatuari dago-kionez), mekanografoek lan gutxiagodutela alde horretatik. Sasoi bateanitzultzaile gehienek diktatu egiten zutendiktafonoak erabiliz, eta mekanografoekaudio testu horiek tekleatu eta formate-atu egin behar zituzten. Tekleatzen du-ten itzultzaileen ehunekoa igo ahala etasegmentatzaileekin lan gehiago eginahala, era horretako lana gutxitu eginda, eta beraz, ez litzateke bideraezinaizan behar Testu Lanketako Atalak fun-tzio berriak hartzea, adibidez, argitaratu-tako testuak alineatzea.

– bestetik, lan tresna eta zereginei dagoz-kienak: mekanografoek testu alineatzai-lea erabiltzen ikasi beharko lukete eta,nolabait esan, erabakiak hartu beharkolituzkete alineazioak egokiak diren ziur-tatzeko (ez litzateke izango inork eraba-kitako eta paperean egindako zuzenke-tak testu elektronikoan sartze hutsa).Argudia liteke lan hori itzultzaileekegingo luketela ondoen, baina orduangiza baliabideen mugaren arazoa kon-pondu beharko litzateke: itzultzaileaklan orduen parte bat testu argitaratuakalineatzeari emanez gero, horrek nabar-men jaitsiko lieke produktibitatea,NBEn oso zorrotz kontrolatzen dena.

Batek pentsa lezake biderik zuzenena,bai denboraren arazoari aurre egiteko etabai kudeaketa txukun eta dotorearen alde,tarteko fase hori kentzea litzatekeela. Beste-

la esanda: zuzenketak paperetik pantailaratransferitzeko urrats hori desagerraraztea etaeditoreek nahiz zuzentzaileek artez sartzeazuzenketak dokumentu elektronikoan,itzulpen memoriaren interfazean. Badirudiaukera hori gaur egun ez dela bideragarria,oso urrun baitago editoreen lan molde etapreferentzietatik (denbora arrazoiak ere ar-gudiatu izan dira, ustez-eta zuzenean pape-rean idazteak azkartu egiten duela editatzeprozesua).

Testuen sorkuntza: ereduen arrazionaliza-zioa eta sortze memoriak; itzulpen auto-matikoa

Azkenik, itzulpen memorien teknologiaahalik eta modurik emankorrenean erabil-tzeko, kontuan hartu beharko litzatekeenbeste gauza bat jatorrizko testuen produk-zio arrazionala da, NBEn eta toki guztietan.Zalantzarik ez da testu batzuk aldakorrakdirela berez (adierazten dituzten egoerak etaedukiak aldatu egiten direlako), baina badi-ra beste batzuk aparteko arrazoirik ez dute-nak urtez urte (edo are testu beraren ba-rruan ere) aldatzeko, erredaktorearensormen eta luma eskudantzia alde baterautzita. Ildo horretatik, oso kontuan hartze-koa litzateke memorien teknologia testuensorkuntzari ere aplikatzea, Jost Zetzsche-kproposatutakoaren bidetik6. Dokumentubatean behin baino gehiagotan adierazi be-har bada ideia berbera, ez dago motiborikhamaika formula desberdin erabiltzeko, etamemorien teknologia sortze prozesuan era-biltzeak halakoak galaraziko lituzke. Izan

134

Senez 32

6. Jost Zetzshe, “Translation memory authoring”, The ATA Chronicle, January 2007, 46. or.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 134

Page 13: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

ere, ez dauka zentzurik, adibidez, testuanzehar (eta testua izan daiteke inprimaki bat,aplikazio informatiko bat edo aurrekontubat) eduki beraren honelako aldakiak azal-tzeak7:

Cuenta bancaria erronea

Error en la cuenta bancaria

Cuenta bancaria incorrecta

Aldaki justifikaezin horiek direla eta, ja-torrizko testuak txukuntasuna galtzen du,baina horretaz gain itzultzaileak ezin diobere memoriari behar besteko onurarik ate-ra: berak itzulpen berbera emango lukeenarren (adibidez, “kontua oker dago”), me-moriak ez daki esangurarik interpretatzen,eta oso desberdintzat joko lituzkeenez jato-rrizko segmentuak, ez lioke ezer eskainikoitzultzaileari, aurretik ideia bera itzulitaeduki arren. Jost Zetzshe-k dioenez, azken10-15 urteotan itzulpen memorien erabile-ra ugariaren ondorioz itzulpen unitateenbilduma eskergak sortu dira (Microsoft-ekehun milioigarren unitatea biltegiratu du)baina, hala ere, laguntza txikia izaten dirabatzuetan:

“But despite this accumulated mass of existingdata, the match rates we receive when using TMtechnologies often disappoint. Why? Because mostsource text authors are just “too creative”. Withthis new TM authoring technology, however, it ispossible to tailor the source text to existing entriesin translation memories, resulting in (a) more con-sistent writing and writing that (b) is not stylisti-cally inferior as is sometimes the complaint in

“controlled” authoring, and (c) produces match ra-tes in the translation phase that will be many timeshigher than those we get today”8.

Testuak memorietan dauzkagun unita-teen arabera idatziz gero, beraz, jatorrizkoakeurak koherenteagoak izateaz gain, memo-riak askoz ere korrespondentzia maila han-diagoak emango dizkigu itzultzen jartzengarenean. Baten batek esan lezake arrazoiz-ko bidea kontrakoa dela, hots, teknologiagizakiaren jokabideetara moldatzea eta ezgizakia teknologiaren ezaugarrietara. Ala-baina, Zetzshe-k gogoratzen digunez, biga-rren aukera gertatzen da sarritan: teknologiaberri batek aldatu egiten ditu gizakien ohi-turak eta prozedurak, eta PCa bera horrenadibidea dugu.

Sortze memoriez baliatzearekin batera,aldaki ez beharrezko horiek eragozteko bes-te neurria izango litzateke erakunde bakoi-tzaren dokumentazioaren tipologia egiteaeta ereduak arrazionalizatu eta arau batzuenarabera sinplifikatzea, itzuliko direna gogo-an izanda. Esaterako, modu “narratiboan”ematen diren zenbait informazio (aldakieta-rako ateak zabal-zabal eginez) modu enu-meratiboan eman litezke, aldatzen ez direnelementuak eta aldagarriak garbiro banatuz.Adibidez, txosten batean honelako estiloa-ren ordez

Nine member countries directly benefitedfrom advisory services in 2006 in the areasof sampling techniques; social statistics,e.g. labour force survey and labor market

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

135

7. Arazo honen inguruan ikus Itziar Bernaola, Ana Isabel Morales eta Irune Payros: “Inarra txarragaz, baztarrak lohi: internazio-nalizatu gabeko produktu informatikoak lokalizatzearen arazoak”, Uztaro 51, 45-62 or.

8. Ibid.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 135

Page 14: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

analysis, and population and housing cen-suses in the context of development; eco-nomic statistics, e.g. national accounts; sec-tor statistics. By the end of 2007, morethan twenty advisory services to membercountries will be completed with a view todeveloping the capacity to produce, dissem-inate and use timely, reliable and compa-rable statistics.

Honelako zerbait proposa liteke:

Complied services: advisory

Year: 2006

Number of countries: 9Areas: sampling techniques; social statis-tics, e.g. labour force survey and labormarket analysis, and population andhousing censuses in the context of devel-opment; economic statistics, e.g. na-tional accounts; sector statistics.

Intended services: advisory

Year: 2007Number: 20+Goals: developing the capacity to pro-duce, disseminate and use timely, reli-able and comparable statistics

Izan ere, zati “narratiboa” beti berdinidatziko balitz ere testu guztietan (nahikozalantzagarria), segun eta zenbat elementuberri gehiago dauden segmentuaren ba-rruan, memoriak ez lituzke unitate berdin-tzat edo antzekotzat identifikatuko (memo-riarentzat oso ehuneko txikian liratekeantzeko), eta ez lioke itzultzaileari ordainikproposatuko.

Dokumentu mota guztiak ez dira horre-lako disekziorako egokiak izango, jakina,

eta hizkera kontrolatua ere ezin dakieke do-kumentu mota guztiei ezarri, baina bai par-te handi bati. Horren aldeko ustea, gainera,ez da berria: aspalditik egon da han-hemen-go idazkaritzetan erabili izan diren “txanti-loi” tradizionalen atzean (txantiloiak edo“ereduak” erabiltzen direnean ustea da tes-tuaren parte batzuk bakarrik direla aldaga-rriak). Lan hori sorkuntza fasean sistemati-kotasunez eta itzulpen teknologiak gogoanizanda egitea da kontua.

Testuen sailkapen eta moldaketa horrekaukera emango luke, gainera, itzulpen estra-tegia eta teknologia desberdinak konbina-tzeko dokumentu moten arabera, itzulpenautomatikoa barne. Itzulpen automatikoabere adibide barregarriengatik bakarrik eza-gutzen dutenek gogoan izan beharko luketeantzeko egitura daukaten hizkuntzen arteaneta hizkera kontrolatua erabiltzen deneanteknologia horrek oso emaitza onak ematendituela, komunikazio helburuei dagokie-nez. Microsoft-ek teknologia horrekin es-kaintzen ditu bere jakintza datu baseko ar-tikuluen itzulpenak; Zetzshe-k dioenez, ezdira politak, baina komunikatzen dute.Helburu eta lehentasun kontua da guztia:zentzubakoa eta bere xedearen kontrakoa li-tzateke pertsuasio asmorik txikiena daukanezein testu (literario edo publizitarioetatikhasi eta irakurleria zabalarentzat diren tes-tuetara arte) itzulpen automatikoaz itzul-tzea; hala ere, hartzaileak barne erabiltzaile-ak direnean (hau da, ez irakurleria zabala)eta estilo eta zuzentasun akatsak onargarriakdirenean (esaterako testuak edukiaren ara-bera sailkatzeko eta dagozkien departamen-tuetara bideratzeko, edota teknologia en-presa batean lan egiten duten ingeniariekerabiltzen dituzten barne dokumentuak

136

Senez 32

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 136

Page 15: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

itzultzeko), itzulpen automatikoak lan za-maren parte bat ken diezaieke itzultzaileei.Izan ere, irakurgarritasun, zuzentasun etaegokitasun estilistikoaren eskakizunak des-berdinak izango dira helburu eta hartzaile-en arabera, eta batzuetan ez da inondik erebeharrezkoa izango goi mailako kalitateirizpideak aplikatzea9.

Ez luke inork pentsatu behar memorienteknologia testuen sorkuntzarako proposa-tzean eta itzulpen automatikoa dokumentujakin batzuk itzultzeko onartzean atea ixtengabiltzala itzultzaile eta erredaktoreen sor-menari, edo “enter” sakatzera mugatu nahi-ko genituzkeela euren funtzioak. Guztiz al-deratziz: hain uste dugu garrantzitsua etapreziatua dela sormena, non iruditzen zai-gun halako ondare baliotsua bakarrik erabi-li beharko litzatekeela beharrezkoa eta ko-menigarria den dokumentuetan, alferrikbotatzen ibili gabe. (Testu batean zeharbehin “error en la cuenta bancaria” eta bestebaten “cuenta bancaria incorrecta” jartzeakez dirudi, edozelan ere, sormen literarioarenuholdea denik). Horrela, bai testuen sortzai-leak eta bai itzultzaileak denbora eta esfor-tzu asko aurreztuko lukete, euren abilezialinguistiko eta kreatibo guztiak benetan be-har dituzten testuetan eman ahal izateko.Testu guztiek ez dute ez garrantzia ez fun-tzio bera, ezta hartzaile berak ere, eta horre-gatik oso zentzuzkoa da Jost Zetzsche-renproposamena, itzulpenetarako erabile rarenaraberako irizpideak sortu behar di tugula

dioenean, itzulpenari laguntzeko teknologiadesberdinen erabileraz diharduelarik:

“So now, I, as a translator, may realize thatwhat we need is to develope usage criteria fortranslation. For the majority of usage criteria, hu-man translation is of the utmost importance. Forothers, it may be computerized translation withhuman post-editing, and for still others it may beMT only.

And would I really want this a as a translator?Sure. Who wants to waste talent on stuff that acomputer can do? (...) there is plenty of interestingmaterial that currently is not being translated be-cause it would be too expensive”10.

Laburbilduz

Sei hizkuntza ofizialekin eta egunerosortzen duen testu bolumen ikaragarriare-kin, esan dezakegu itzulpengintza NazioBatuen Erakundearen lanaren zutabe nagu-sietako bat dela. Erakundeak ehunka he-rrialderi zerbitzua emateak eta bere organougarietan lantzen diren gaien garrantzia etapremiazkotasunak oso konplexu bihurtzendute dokumentazioaren kudeaketa eta do-kumentu bakoitza ekoizteko prozesuanesku hartzen duten atalen arteko koordina-zioa. Alde horretatik, goraipagarria da do-kumentuen kontrol zorrotza (kontsultarakosolaskideen identifikazioarekin) eta itzulpenprozesuaren euskarri eta osagarri diren Erre-ferentzia eta Edizio atalen lana. Itzulpenarilaguntzeko teknologiei dagokienez, gauregun nagusi den datu base dokumentalarenordez itzulpen memorien teknologia eske-

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

137

9. Jost Zetzsche, “The world according to gap”, The ATA Chronicle, 36/4 2007, 26-30. Artikulu hau on line ere irakur daitekehelbide honetan: http://www.internationalwriters.com/toolbox/Gap.pdf

10. Ibid. Azpimarra neurea da.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 137

Page 16: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

ma nagusi horretan txertatzea erabakiz gero,aldaketa kontuzkoak egin beharko dira lanjarioaren ereduan. Bide hori hartzen bada,jatorrizko dokumentuak ahal den neurrian

tratamendu automatizatuari begira sortzeaeta helburu/dokumentuen arabera itzulpenteknologia desberdinak konbinatzea irudi-tzen zaigu jokabiderik emankorrena.

Senez 32

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 138

Page 17: Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean: New Yorkeko ... · Aurkezpena Nazio Batuen Erakundeak sei hizkuntza ofizial ditu: arabiera, errusiera, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta txinera.

Service de traduction en espagnol au siège des Na-tions Unies à New York

Cet article rend compte du fonctionnement du Servi-ce de Traduction en espagnol au siège des NationsUnies à New York. Il présente brièvement les diffé-rents types de documents, les langues utilisées et levolume de documents traduits, ainsi que les différentspostes et fonctions du personnel technique linguis-tique du Service. Puis il décrit le processus de produc-tion de documents et la phase concernant la traduc-tion ainsi que les conditions spécifiques de latraduction aux Nations Unies. Puis vient la descrip-tion des différents outils et stratégies de traductionemployés dans ledit Service, en soulignant les diffi-cultés et les alternatives à l’intégration et l’utilisationgénéralisée de la technologie des mémoires de traduc-tion dans le flux de travail actuel. Pour finir, l’auteurinsiste sur l’avantage de rationaliser et d’adapter la ré-daction des textes originaux à la traduction assistéepar ordinateur, et pour ce faire, il propose d’utiliserdes mémoires de création et il remarque l’intérêt derecourir à la traduction automatique pour certainsdocuments.

The Spanish Translation Service at the Headquar-ters of the United Nations in New York

This article describes the operation of the SpanishTranslation Service at the headquarters of the UnitedNations in New York. We briefly present the types ofdocuments that are translated, the languages usedand the volume of documentation translated, as wellas the various tasks and functions carried out by thetechnical linguistic personnel of the Service. Next wedescribe the production of documents, particularlytheir translation, keeping in mind the specific re-quirements of translation for the United Nations. Wethen explain the different tools and strategies oftranslation used in the Service and discuss the diffi-culties and options associated with the integrationand expanding use of the technology of translationmemories in the rising tide of modern translation. Fi-nally, we stress the benefits of streamlining and adapt-ing the writing of original documents using comput-er-assisted translation; for this purpose, werecommend the use of creation memories, pointingout the current interest in using automatic translationfor certain documents.

Itzulpen lana Nazio Batuen Erakundean

139

Servicio de traducción al Español de la sede de las Naciones Unidas enNueva York

El presente artículo describe el funcionamiento del Servicio de Traducciónal Español de la sede de las Naciones Unidas en Nueva York. Se presentanbrevemente los tipos de documentos, idiomas utilizados y el volumen dedocumentación que se traduce, así como los diversos puestos y funcionesdel personal técnico lingüístico del Servicio. A continuación se describe elproceso de producción de documentos y la fase especifica de traducción,dando cuenta de los requerimientos específicos de la traducción en las Na-ciones Unidas. Se explican a continuación las diversas herramientas y es-trategias de traducción empleadas en el Servicio y se exponen las dificul-tades y alternativas relativas a la integración y uso generalizado de latecnología de las memorias de traducción en el flujo de trabajo actual. Porultimo, se hace hincapié en la conveniencia de racionalizar y adaptar la re-dacción de originales a la traducción asistida por ordenador, para lo que sepropone el uso de memorias de creación, y se apunta el interés de recurrira la traducción automática para ciertos documentos.

06 Morales.XP7 12/11/07 17:08 Página 139