ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

29
ITZULPENGINTZA JURIDIKOA Eneko Oregi Goñi IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna Bilbo, 2009

Transcript of ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Page 1: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

ITZULPENGINTZA JURIDIKOAEneko Oregi GoñiIVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna

Bilbo, 2009

Page 2: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Itzulpengintza zergatik• Euskal testu juridiko-politikoak

itzulpenak dira (ia) beti:• Foruak, gaztelaniaz edo

gaskoinez idatzi ziren.• Batzar Nagusi eta Gorteetako

hizkuntza ofizialak gaztelania eta gaskoina (gero frantsesa) izan ziren.

• Euskara erabiltzen zen ahoz, baina ez dago jasota XIX. mendera arte.

Page 3: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Euskara erakundeetan: udalak• XVIII. mendean zehar, zenbait testu ezagutzen dugu

udaletako kontuekin: ordenantzak, gutunak, eta abar.– http://klasikoak.armiarma.com/zaharrak.htm

• Horietatik hainbat, hegoaldeko eta iparraldeko herrien artekoak dira, hizkuntza erkidea erabiliz.

• Ikusi: Treviño, Imanol, “Administrazio Zibileko Testu Historikoak”, IVAP, 2001

Page 4: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Frantziako iraultza: propagandaren beharrak• Frantziako iraultza

garaikoak dira argitaratutako lehen testu juridiko-politiko elebidunak

• (Cesar Gallastegi irakasleari esker)

• Hegoaldean, hirurteko liberaleraino itxaron behar da.

Page 5: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Hegoaldeko lehen liberalak

• Euskal liberalek izan ziren testu juridiko-politikoak euskaratzen lehenak, herria apaizen eragin ideologikotik apartatu nahirik.

• Bertsoak erabili zituzten gero, bai liberalek eta bai klerikalek ere, beren ideiak zabaltzeko

• Ikusi: Antonio Zavala, Karlisten bigarren gerrateko bertsoak, Auspoa, 1997

Page 6: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

XIX. mendeko testu juridiko-politikoak

• Bi gerra karlisten artean, 1846-1872etan, Bizkaiko Batzar Nagusietako aktetan euskaratuta agertzen dira zenbait hitzaldi eta erabaki.

• Harrez gero, eta 1920ko hamarkada arte, Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioek zenbait agindu, zirkular eta ohar plazaratu zuten euskaraturik.

• Ikusi:

Page 7: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Ofizialtasuna: 1936-37• 1936ko urriaren 9tik 1937ko

ekainaren 17ra argitaratu zen lehen boletin ofizial elebiduna:

• Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa - Diario Oficial del País Vasco

• Itzulpengintza saiatua• Euskal testu ulergarria, baina

ez zehatza• Garbizalea• Leizaola, Azkue epailea,

Leunda• IVAP ek argitaratu du glosarioa

Page 8: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3
Page 9: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Autonomia-aurrea• Autonomia-aurreko Eusko

Kontseilu Nagusiaren boletina 1978ko maiatzaren 15ean hasi zen argitaratzen, elebietan

• Bi zutabetan eta euskara batuan atera zen

• Aldi honetakoa da Espainiako Konstituzioaren itzulpena ere

• Udal-itzultzaileak hasten dira eta UZEiren eredua

Page 10: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Espainiako Konstituzioaren (1978) itzulpena

• Garai hartako itzulpengintza juridikoaren maila ikusteko balio du:

• 1. artikulua. 1.- Espainia Eskubidezko Estatu sozial eta demokratiko bat batetan eraikitzen da, eta beraren balore nagusi bezala, lege araugintza, askatasuna, justizia, berdin-tasuna eta politik aniztasuna

• Espainiako Konstituzioa onartzeko erreferendumerako, gaztelerazko bertsioaz gainera Estatuko beste hizkuntzetan argitaratu zen libuxka bezala eta etxez etxe banatu.

• "Asimismo quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en esta Constitución";

• "Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio hontan ezartzen diren disposapen guztiak".

• Eta ez zen ezer gertatu…

Page 11: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Autonomia Estatutuaren (1979) itzulpena• Artículo 1.º El Pueblo Vasco o Euskal-

Herria, como expresión de su nacionalidad, y para acceder a su autogobierno, se constituye en Comunidad Autónoma dentro del Estado Español bajo la denominación de Euskadi o País Vasco, de acuerdo con la Constitución y con el presente Estatuto, que es su norma institucional básica.

• 1. artikulua.-Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainol Estatuaren barruan Komunitate Autonomo gisa eratzen da. Beronen izena Euskadi zein Euskal Herria izango da; eta Konstituzio eta Estatuto honetan adierazten direnak izango ditu oinarrizko instituzio-arautzat.

• 1. artikulua.Euskal herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernua iristeko, Autonomia Erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal Herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko erakunde-arau duen Estatutu honekin bat.

• Arazoak:• Sujetu eratzailea (Estatutu-

aurrekoa): euskal herria• Aditz inpertsonala ala reflexiboa• Oinarrizko erakunde-araua zein

da?

Page 12: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Autonomia berreskuratzea• 1980ko apirilaren 30ean

argitaratu zen lehengoz EHAA• Josu Oregik sortu zuen taldea

eta eredua– Jatorzalea, garbizalea baino

gehiago– Ondare-hitzen ustiapena, mailegua– Baliabide morfologikoak:

deklinabidea, hitz-elkarketa– Joskera trinkoa, galdegaiaren

arauari lotu-lotuta– Jatorrizko egitura sintaktikoari

lotua– Ulergaitza, etorkizunerako lana

Page 13: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Euskal itzulpengintza juridikoa: egoeraren aurrekariak• Dena den, ez dut euskal itzulpengintza juridikoaren historia egin nahi• Gaur eguneko egoeraren aurrekari batzuk finkatu besterik ez:

– Euskal tradizio juridiko idatzirik eza eta euskal diskurtso juridiko autonomorik eza (ahozkoaren biziraupena?)

– Diskurtso mailan zein terminologia mailan, ia hutsetik abiatu beharra (edota aurrekari apurrak ez ezagutu izana)

– Itzultzaileen prestakuntza mugatua (ikasketa akademikorik ez, lege-prestakuntzarik ez…)

– Itzulpenaren funtzio sinbolikoa, batzuetan bakarra– 80. eta 90. hamarkadetan zehar, bi joera nagusi, erakundetze-defizita

eta garapen zaila

Page 14: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Euskal itzulpengintza juridikoa: egungo egoera• 1980ko hamarkadan hasi zen

euskal itzulpengintza juridikoaren saiorik sistematikoena

• Harrez gero, ez da oraindik euskal testu juridikorik sortu

• Den-dena itzulpena da• Eragile juridikoen

erantzukizuna

• Itzultzaileen bakartasuna

• BOE-n ez da argitaratzen ezer euskaraz

• EHAAan den-dena elebietan, itzulpen bidez

• NBOan, bi argitalpen desberdinetan (euskarazkoa aurkitzeko lanak)

• Europako erakundeetan, orain abiaraziko da…

• Guztira, 200 bat lagun bizi da gur egun itzulpengintza juridiko-administratibotik

Page 15: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Hizkera juridiko-administratiboa zer da?• Lege eta administrazioko

hizkera estandarraren aldaera bat da, ezaugarri lexikoak, morfosintaktikoak eta estilistikoak dituena. Baita terminologia berezitu bat ere.

• Euskarazko hizkera juridiko-administratiboa gutxi garatuta dago: tradizio idatzi gutxi (ahozkoa?)

• Alimentos ez dira elikagaiak bakarrik, baita etxebizitza, arropa, heziketa-gastuak eta abar ere.

• Causahabiente ez da hizkera arruntekoa;

Page 16: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Euskal itzulpengintza juridikoa: euskararen arazoak• Euskal diskurtso juridikorik eza:

itzulpena• Testuon baliagarritasun

zalantzazkoa• Hizkuntza bakarretiko

itzulpena: interferentzia arriskua

– Lexikoa (autobide-autobia)– Semantikoa (zentzu-aldaketa vs.

norabide-aldaketa, kreditua kizkurtu)

– Hizkuntza-eredua (esamolde inpertsonalak: erabaki da; pasiboak: erabakia izan da; menpeko esaldiak; eta abar)

• Terminologiaren finkatze-prozesu amaigabea:

– helegite, errekurtso– konpetentzia, ahalmen, ahal,

aginpide, eskumen, esduduntza (competencia, atribución, facultad, potestad,...)

– Sentencia vs. fallo– Interponer edo promover recurso

Page 17: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Hizkera juridikoa: itzulpengintzaren ekarpena• Itzulpengintza juridikoaren

ekarpen batzuk:• Lexikoa eta terminologia

finkatzeko proposamenak• Testuen koherentzia: itzulpen

memoriak eta datu-baseak• Diskurtsoa lantzea: korredakzioa• Hizkera juridikoa zabaltzea:

Internet, argitalpenak

• Aurrerapenaren faktoreak:• Euskararen hedadura gizarte-

alor gehiagotan• Itzultzaileen prestakuntza

unibertsitarioa: Martutene, ALAIE, Masterrak eta Lizentzia

• Eragile juridikoak euskaraz prestatuago: Zuzenbide-ikasketak euskaraz

• Gune adituak sortu eta elkarlanean hasi: IZO, Deustu, EHU,

Page 18: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Hizkera juridikoa: bide berriakHizkera argia

• AEB: Plain english

• IVAP: Hizkera argiaren bidetik (1994); Argiro ( 1997); Estilo Liburua (2003)

Korredakzioa

• Canadako eredua (bi hizkuntza, bi sistema juridiko)

• Lehen saioak: Euskadiren eskumenen datu-basea EHAAaren Dekretua

• Aurrerantzean: lantaldea; esperientzia eta elkarlana

Page 19: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Azken urteotako aurrerapausoa

• IVAP 1981an sortu zen• IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu

Ofiziala (IZO) 2000n eratu zen gaur eguneko egiturarekin

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala Eusko Jaurlaritzaren mendeko lantaldea da,•euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko,•bai herri-administrazioei, bai herritarrei.•EAEko erakunde eskuduna da itzulpenon zehaztasuna eta legezko baliokidetasuna ziurtatzeko.•EAEko herri-administrazioan egiten den itzulpengintza koordinatzea ere eginkizun du.•Administrazio- eta lege-arloko terminologia lantzea eta finkatzea dagokio.

Page 20: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

IDABA

• IDABA sortu eta abiarazi da:– 1.450 testutik gora,– 40 itzultzailek eta– 550 bat kontsultagilek

erabiltzen du– urtean 30.000 kontsulta

baino gehiago (2008an)• Oinarrizko testuak,

kontsultarako eta IMak esportatzeko

Page 21: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

IZOren eredua: elkarlana• 2000tik hona, IZOK

elkarlaneko aukerak bilatu eta bultzatu ditu zenbait eragilerekin:– Administrazioan: EJIS

sarea eta azpiegitura (menpetasun funtzionala)

– Unibertsitateak: Deustu eta EHU

– UZEI: Euskalterm e.a.– EIZIE: prestakuntza

• Elkarlanean egindakoak

• EABaren Terminologia-batzordean• Justiziako dokumentuak

euskaratzeko lantaldean

• Euskaltzaindiarekin, hitzarmen bidez, lexiko juridiko-administratiboa lantzeko batzordea

• Udal-itzultzaileekin: prestakuntza-ikastaroen bidez (Wordfast)

• IMak eta lege-testuak Interneten• Euskadiren eskumenen datu-base

a Lehendakariordetzarekin

Page 22: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Europako Konstituzio berria: eredu bat• Atzerri Arazoetako Ministerioak

eskatuta, oso epe laburrean (4 hilabete) testu mardula itzuli zen IZOn

• Duestuko Unibertsitateko irakasleek (Urrutia, Gallastegi, Atxabal, Urrutia, ea) osorik aztertu eta oharrak egin

• EHUko Bullain irakasleak eta Juan Gartzia eta Patxi Petrirenak koordinatuta, oharrak egin

• IZOk adostu eta Nafarroako itzultzaileei bidali

• Azkenean, testu adostu bat dugu, oinarrizkoa etorkizunerako.

Page 23: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Lege-arauen itzulpengintza: 2000-2003• 2000-01• IZOn itzulita• Europako Erkidegoak sortzeko Ituna

(Erroma)• Nizako Ituna• Maastricht-eko Ituna• Oinarrizko Eskubideen Gutuna• Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren

eta administrazio-prozedura erkidearen Legea

• Trafikoko legeria• Autonomia Estatutua (itzulpen eguneratua)• Ekonomia Itunaren Legea• IZOn itzulita eta berrikusteko• Toki-ogasunen Legea• Derrigorrezko jabetza-kentzearen Legea• Udal-erregelamenduak (Antolaluntzarena,

Funtzionarioena, Ondasunena)• DUak itzulita• Zigor Kodea

• 2002-03• IZOn itzulita• Toki Araubidearen Oinarrien Legea (Udal

gobernua berritzeko Legea barne)

• DUak itzulita eta IZOn berrikusita• Kode Zibila• Nafarroako Foru Zibila• Hipoteka Lege eta Erregelamendua• Jabetza Horizontalaren Legea• Hiri-errentamenduen Legea• Landa-errentamenduen Legea• Txandakako Aprobetxamenduen Legea

Page 24: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Lege-arauen itzulpengintza: 2004-2008• Langileen Estatutua• Herri Administrazioen

Kontratuen Legea• Datuen Babesari buruzko

Zuzentaraua eta Erregelamendua,

• Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko 18/8 Oinarrien Legea eta Zirkulazio Araudi Nagusia

• Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua

• Europako araubidea:• Europar Batasunaren Tratatua

eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua (Lisboa)

• Kodezisioz Kontseiluak eta Parlamentuan onartutako XXX testu (zuzentarauak, erregelamenduak, erabakiak eta gomendioak)

Page 25: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

2004-2005: Justizia Sailarekin elkarlanean• 2004-05• IZOn itzulita• Europako Konstituzioa• Langileen Estatutua• Herri Administrazioen Kontratuen Legea• Datuen Babesari buruzko Zuzentaraua eta

Erregelamendua,• Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari

eta bide-segurtasunari buruzko 18/89 Oinarrien Legea eta Zirkulazio Araudi Nagusia (testu eguneratua)

• Datuen Babesari buruzko Zuzentaraua eta Erregelamendua,

• Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko 18/89 Oinarrien Legea eta Zirkulazio Araudi Nagusia

• Transferentzien datu-basea • Euskadiko Estatutu berriaren Proposamena• Kataluniako Estatutu berriaren Proposamena

• Justizia Sailak Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzartuta (2004-02-03)

• Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea.

• Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa• Jabetza Intelektualari buruzko Legearen

Testu Bategina onartzen duena, eta gai horren inguruan indarrean dauden lege-xedapenak arautu, argitu eta bateratzen dituena.

• Lan Prozedurari buruzko Legearen Testu Bategina

• Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak babesteko Legea

• 22/1994 Legea, uztailaren 6koa, produktu akastunek sortutako kalteen Erantzukizun Zibilari buruzkoa.

• 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.

• Botere Judizialaren Lege Organikoa

Page 26: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena (2004-05-05)• Modificación del Código Penal por la Ley

Orgánica 15/2003, de 23 de noviembre.• Ley Orgánica 6/2002, de 27 de junio, de

Partidos Políticos.• Ley Orgánica 7/1980, de 5 de julio, de

Libertad Religiosa.• Ley Orgánica 6/1984, de 24 de mayo,

reguladora del procedimiento de “Habeas corpus”.

• Ley Orgánica 9/1983, de 15 de julio, reguladora del derecho de reunión.

• Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales.

• Ley Orgánica 11/1985, de 2 de agosto, de Libertad Sindical.

• Real Decreto-Ley 17/1997, de 4 de marzo, sobre relaciones de trabajo.

• Real Decreto 84/1996, de 26 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General sobre inscripción de empresas y afiliación, altas, bajas y variaciones de datos de trabajadores en la Seguridad Social.

• Ley Orgánica 1/1982, de 5 de mayo, de protección civil del derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen.

• Ley Orgánica 2/1984, de 26 de marzo, reguladora del derecho de rectificación.

• Ley Orgánica 1/2002, de 22 de marzo, reguladora del derecho de asociación.

• Ley Orgánica 8/1985, de 3 de julio, reguladora del derecho a la educación.

• Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de datos de carácter personal.

• Ley Orgánica 2/1997, de 19 de junio, reguladora de la cláusula de conciencia de los profesionales de la información.

• Ley Orgánica 4/2001, de 12 de noviembre, reguladora del derecho de petición.

• Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, de Derecho y Libertades de los Extranjeros en España y su integración social.

• Ley 5/1984, de 28 de marzo, reguladora del derecho de asilo y de la condición de refugiado.

18 lege, guztira

Page 27: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Erronkak eta proiektuak

• Liburutegi jurudiko birtual elebiduna sortzeko proiektua

• Itzulpen-memoria publikoen biltegia sortzea

• Terminologia-sarea sortzea

• Korredakzioa bultzatzea :– Bi esperientzia eginda– Lantaldea sortzen– Metodologia aztertzen– Bultzatu eta hedatu

nahia

Laburbilduz: itzulpengintza juridikoaren arloan sinergiak bilatzea eta elkarlana bultzatzea

Page 28: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Lotura interesgarriak• euskal legezalea• IVAP: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala• Legebiltzarra: Internet juridikoa• Justizia Saila: Justizianet• EHU: Zuzenbideko euskarazko argitalpenak• Deustuko Unibertsitetea: euskarazko eskuliburuak• Deustuko Unibertsitatea: lege-testuak euskaraz• Deustuko Unibertsitatea: Zuzenbideko glosarioak• Euskalterm: Terminologiako euskal banku publikoa• Bizkaiko Foru Aldundia: hiztegi terminologikoa

Page 29: ITZULPENGINTZA JURIDIKOA-3

Erreferentzia bibliografiko batzuk• Euskara eta administrazioari

buruzko I. ihardunaldiak, IVAP, 1984

• Administrazioko hizkera eta terminologiaz jardunaldiak, IVAP, 1989

• "Bizkaiako Batzar Nagusiak eta euskara: 1833- 1877. Euskarazko testuen bilduma eta azterketa", Andrés Urrutia Badiola (zuzendaria), Alberto Atxabal, Cesar Gallastegi, Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Aitziber Urkiza eta Esther Urrutia (Ikertzaile-taldea), Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbo, 2003

• Zuzenbideko euskal hizkera berezia. Lege-corpus itzuli bateko terminologiaren azterketa linguistikoa eta terminologia, Elosegi, Antton, EHU, 2002

• Euskara, zuzenbidearen hizkera, Urrutia, Andrés; Lobera, Gotzon, Atxabal, AlbertoDeustuko Unibertsitatea, 200?

• Hizkera juridikoa eta itzulpengintza: Euskararen norabideak, Larrazabal, Santi; Oregi, Eneko (Koord), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Eskerrik asko