IZUrriA!...Slavoj Žižek 1949 Liubliana (Eslovenia) Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kultur...

1
Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen dela- rik, nor aproposagoa Slavoj Žižek esloveniar filosofo zirika- tzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasu- nari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izer- di patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian. Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandik urrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basa- ki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dira bat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenaren pareko salgaia dirudi; egoera horretan, Žižeken aburuz, ko- munismo molde berri bat izan liteke bide bakarra mundua barbarismoan erortzea saihesteko. Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz (orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz albo ari dira Hegel eta Marxekin), Žižekek krisiaren argazki kitzi- katzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusa zabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere. IZUrri A! COVID-19ak mundua astindu du Slavoj Žižek Hitzostea: Imanol Galfarsoro Itzulpena: Danele Sarriugarte 2020 uztaila Tfno. 948 703 934 | [email protected] www.txalaparta.eus ISBN: 978-84-18252-15-0 ORRIALDEAK: 144 FORMATUA: 12 x 19 PREZIOA: 14,00 € SAIAKERA Slavoj Žižek 1949 Liubliana (Eslovenia) Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kultur kritikari esloveniarra. Bere obrak Jacques Lacanen pentsamendua eta materialismo dialektiko marxista biltzen ditu. Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza bere azterketa bizietan, esaterako, Alfred Hitchcock eta David Lynchen lanak edo Kafka eta Shakespeareren literatura, eta akademiak ahaztuxe dituen autoreekin problematizatzen du —Lenin, Stalin eta Robespierre, kasurako—. Estutasunik gabe landu izan ditu gai arantzatsuak; besteak beste, fundamentalismoa, antikapitalismoa, tolerantzia, subjektibitatea eta politikoki zuzena filosofia posmodernoan. Ez dator bat oro har Europako ezker unibertsalistaren postulatu intelektualekin, ezta, zehazki, Habermasek posnazionaltzat dituen horiekin ere; aitzitik, Europan zabalik diren prozesu subiranisten alde argi eta garbi agertu da Žižek. Teoria psikoanalitikoaren lacandar bertsioa armatzat erabili du nazioarteko politikari buruzko ohiko analisiak egitean, ez soilik liderrak eta haien ustezko arazo psikologikoak aletzeko, baizik eta gizartea osorik aztertzeko. 1990ean Esloveniako Errepublikako presidentetzarako hautagai izan zen, nahiz eta garaile atera ez. Danele Sarriugarteren itzulpenean, IZUrriA!-rekin lehenengo aldia izanen da Žižeken liburu bat euskaraz irakurtzen ahalko duguna. Argitaratu berria bada ere, hamaika hizkuntzatara itzuli dute, eta, hala ere, euskarazko edizioak gainerakoek ez duten atal bat izanen du, autoreak hala eskatuta. Gainera, Imanol Galfarsorok jarri dio liburuari epilogoa, International Journal of Žižek Studies aldizkariaren editore nagusia eta Liverpooleko unibertsitateko irakaslea bera. EGILEA TXALAPARTAN Filosofo mediatikoenak koronabirusak dakarkigun distopia aztertzen du [...], hala ere, zerumuga itxaropentsu baten alde egiten du”. El Confidencial

Transcript of IZUrriA!...Slavoj Žižek 1949 Liubliana (Eslovenia) Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kultur...

Page 1: IZUrriA!...Slavoj Žižek 1949 Liubliana (Eslovenia) Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kultur kritikari esloveniarra. Bere obrak Jacques Lacanen pentsamendua eta materialismo

Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen dela-rik, nor aproposagoa Slavoj Žižek esloveniar filosofo zirika-tzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horrenparadoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasu-nari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izer-di patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian.Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandikurrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basa-ki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dirabat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenarenpareko salgaia dirudi; egoera horretan, Žižeken aburuz, ko-munismo molde berri bat izan liteke bide bakarra munduabarbarismoan erortzea saihesteko.Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz(orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz alboari dira Hegel eta Marxekin), Žižekek krisiaren argazki kitzi-katzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusazabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere.

IZUrriA! COVID-19ak mundua astindu du

Slavoj ŽižekHitzostea: Imanol GalfarsoroItzulpena: Danele Sarriugarte

2020uztaila

Tfno. 948 703 934 | [email protected]

ISBN: 978-84-18252-15-0ORRIALDEAK: 144FORMATUA: 12 x 19PREZIOA: 14,00 €

SAIAKERASlavoj Žižek 1949 Liubliana (Eslovenia)Filosofo, soziologo, psikoanalista eta kulturkritikari esloveniarra. Bere obrak JacquesLacanen pentsamendua eta materialismodialektiko marxista biltzen ditu. Žižekekherri kulturako adibideak darabiltza bereazterketa bizietan, esaterako, AlfredHitchcock eta David Lynchen lanak edoKafka eta Shakespeareren literatura, etaakademiak ahaztuxe dituen autoreekinproblematizatzen du —Lenin, Stalin etaRobespierre, kasurako—. Estutasunik gabelandu izan ditu gai arantzatsuak; besteakbeste, fundamentalismoa, antikapitalismoa,tolerantzia, subjektibitatea eta politikokizuzena filosofia posmodernoan. Ez datorbat oro har Europako ezkerunibertsalistaren postulatu intelektualekin,ezta, zehazki, Habermasek posnazionaltzatdituen horiekin ere; aitzitik, Europanzabalik diren prozesu subiranisten alde argieta garbi agertu da Žižek. Teoriapsikoanalitikoaren lacandar bertsioaarmatzat erabili du nazioarteko politikariburuzko ohiko analisiak egitean, ez soilikliderrak eta haien ustezko arazopsikologikoak aletzeko, baizik eta gizarteaosorik aztertzeko. 1990ean EsloveniakoErrepublikako presidentetzarako hautagaiizan zen, nahiz eta garaile atera ez.

Danele Sarriugarteren itzulpenean, IZUrriA!-rekin lehenengo aldiaizanen da Žižeken liburu bat euskaraz irakurtzen ahalko duguna.Argitaratu berria bada ere, hamaika hizkuntzatara itzuli dute,eta, hala ere, euskarazko edizioak gainerakoek ez duten atal batizanen du, autoreak hala eskatuta. Gainera, Imanol Galfarsorokjarri dio liburuari epilogoa, International Journal of Žižek Studiesaldizkariaren editore nagusia eta Liverpooleko unibertsitatekoirakaslea bera.

EGILEA TXALAPARTAN

Filosofo mediatikoenak

koronabirusak dakarkigun distopia

aztertzen du [...], hala ere,

zerumuga itxaropentsu baten alde

egiten du”.

El Confidencial