Ja, ja, ja Hau da umorea! Zzzzeeeelan...

1
Ja, ja, ja Hau da umorea! Zzzzeeeelan zabiltzate? Badatoz, badatoz, Aratusteak! Badakizue zer diren Aratusteak, Inauteriak, Karbanalak? Hitz bat baino gehiago mundu osoan ospatzen den festa bera adierazteko. Bai, ospatzeko moduak ez dira berdinak, baina guztietan mozorrotu egiten gara eta gure tristurak albo batera uzten ditugu. Euskal Herrian pertsonaia bereziak ditugu: atorrak, joaldunak, Miel Otxin. Inauteriak herri handietan eta txikietan, guztietan, ospatzen dira. Batzuetan urtarrilean ospatzen dira, beste batzuetan, otsailean. Orain mozorroa prestatu behar duzue, jantzi eta kalean ibiltzeko. Gustatzen zaizue mozorrotzea? Pirata jantzi zaitezkete, edo pailazo. Ea zer ateratzen zaizuen. Horrekin batera dantzak ere presta ditzakezue. Bururatzen zaizuena hezitzaileari proposatu eta aurrera! c. inauteriak LORENTXOREN sarrerako gutuna Lorentxo

Transcript of Ja, ja, ja Hau da umorea! Zzzzeeeelan...

Page 1: Ja, ja, ja Hau da umorea! Zzzzeeeelan zabiltzate?euskara.debagoiena.com/lorentxo/files/2012/09/2...2012/09/02  · joaldunak, Miel Otxin. Inauteriak herri handietan eta txikietan,

Ja, ja, ja

Hau da umorea! Zzzzeeeelan zabiltzate?

Badatoz, badatoz, Aratusteak! Badakizue zer diren

Aratusteak, Inauteriak, Karbanalak? Hitz bat baino

gehiago mundu osoan ospatzen den festa bera adierazteko.

Bai, ospatzeko moduak ez dira berdinak, baina guztietan

mozorrotu egiten gara eta gure tristurak albo batera uzten

ditugu.

Euskal Herrian pertsonaia bereziak ditugu: atorrak,

joaldunak, Miel Otxin. Inauteriak herri handietan eta

txikietan, guztietan, ospatzen dira. Batzuetan urtarrilean

ospatzen dira, beste batzuetan, otsailean.

Orain mozorroa prestatu behar duzue, jantzi eta kalean

ibiltzeko. Gustatzen zaizue mozorrotzea? Pirata jantzi

zaitezkete, edo pailazo.

Ea zer ateratzen zaizuen.

Horrekin batera dantzak

ere presta ditzakezue.

Bururatzen zaizuena

hezitzaileari proposatu

eta aurrera!

c. inauteriak

LORENTXOREN

sarrerako gutuna

Lorentxo