Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo...

19
Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK ZAPATA-DENDAK JARDUNBIDE EGOKIEN gida

Transcript of Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo...

Page 1: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

Jarduerak abiarazteko

FUNTZIONAMENDU-JARRAIBIDEAK

ZAPATA-DENDAK

JARDUNBIDE EGOKIEN gida

Page 2: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

2

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

1. HELBURUA

Enpresariei, langileei eta bezeroei aholkularitza ematea edozein establezimendutan hartu beharreko

neurriei buruz, segurtasuna eta osasuna bermatzeko, COVID-19 zabaltzea eta kutsatzea saihesteari

dagokionez, lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeari kalterik egin gabe.

2. METODOA

Gomendioen laburpena dugu gida, etengabe berrikusia izango dena, eta duen helburua inplikatutako

alderdi guztien lankidetzarekin baino ez da lortuko.

3. COVID-19

COVID-19 arnas gaixotasuna SARS-CoV-2 birusak sortzen du. Birus hori animalia-jatorriko koronabirusa

da eta gizakiok kutsatzera heldu da; gure artean ere transmititu daiteke.

3.1. TRANSMISIO-BIDEA

Gizakien arteko transmisio-bidea1 beste koronobirus batzuetarako deskribatutakoaren

antzekoa da. Transmisio hori, batez ere, 5 mikra baino gehiagoko tanten bidez gertatzen da,

sudurretik eta/edo ahotik datoz, infektatutako pertsona batek eztul, doministiku edo arnasa

botatzean; 2 metrora arteko distantziara heltzeko gai dira eta inguruneko gainazal eta

objektuetan gera daitezke (fomiteak). Kutsatzea tanta horiek arnastean gerta daiteke edo

tanta horiez kutsatutako eskuez ahoko, sudurreko edo begietako mukosekin kontaktua

izatean, eskuek aurretiaz kontaktua izan dutelako kutsatuta dauden gainazalekin edo

fomiteekin.

Egungo ebidentzia zientifikoak ez du larruazala birusa transmititzeko bidetzat hartzen,

kutsatutako eskuak eta/edo aurpegia izan ezik.

1 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200417_ITCoronavirus.pdf

Page 3: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

3

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

3.2. KOLEKTIBO SENTIBERAK

Osasun Ministerioak2 argitaratutako SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko

Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako jarduera-prozeduran zerrendatuta dauden COVID-

19rekiko arrisku-kolektiboak edo talde kalteberak honako hauek dira:

60 urte baino gehiago.

gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa barne

diabetesa

biriketako gaixotasun kronikoak

minbizia tratamendu aktiboaren fasean

immunoeskasia

haurdunaldia

giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa

gibeleko gaixotasun kronikoa

obesitate morbidoa (GMI>40)

4. PRINTZIPIO OROKORRAK

Establezimenduetan egin beharreko ekintza guztiak, besteren kontuko langileak badaude, Prebentzio

Zerbitzuaren laguntzarekin egingo dira. Enpresaburuak prebentzioaren kudeaketa bere gain hartu

badu, kontratatuta izan behar duen Osasuna Zaintzeko Zerbitzura jo ahal izango du, bai eta

prebentzioaren kudeaketa egiteko erreferentziazko beste informazio- edo kontsulta-iturri batzuetara

ere, hala nola ministerioak, gobernu-sailak, erakunde ofizialak, elkarteak, etab.

Establezimendua bere kargura langilerik ez duen autonomo batek kudeatzen badu, gida honetako

zenbait kontu ez zaizkio aplikatuko. Hala ere, lana zehaztutako neurriei jarraituz egin behar du, betiere

posible bada, batez ere kontaktua saihesteari, higiene-neurriei eta informatuta egoteari dagokienez.

Pertsona orok bete beharko ditu zehaztu diren portaera sozialari buruzko jarraibideak, SARS-CoV-2k

eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.

2 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf

Page 4: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

4

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

5. BEZEROEN LANKIDETZA

Bizi dugun egoera honetan bezeroen lankidetza beharrezkoa dugunez, pertsona horientzako

gomendioak honako hauek dira:

EZ joan erostera arnas sintomarik izanez gero.

Errespetatu establezimenduaren jarraibideak.

Segurtasun-distantziak errespetatu, eta aglomerazioak sortzea saihestu.

Erosketak egitera bakarrik joan, ahal dela eta osasun-agintariek hala eskatzen duten

bitartean.

Lokalean ahalik eta denbora gutxien eman.

6. ANTOLAKETA

Enpresek edo establezimenduen titularrek hainbat ekintza egin beharko dituzte jardueraren

antolaketari, langileei, bezeroei eta abarri dagokionez, COVID-19ren kutsadura prebenitzeko, laneko

segurtasuna eta osasuna kaltetu gabe.

6.1 KONTINGENTZIA-PLANA

Establezimenduaren titularrak Kontingentzia Plan bat garatu beharko du, COVID-19ri aurre

egiteko hartu beharreko neurriak jasoko dituena. Plan horrek lanpostuekin eta lanpostu

horietako zereginekin lotutako arrisku-mailak kontuan hartu eta jorratu beharko ditu, eta,

beraz, enpesaren prebentzio-antolaketaren laguntza behar du.

Kontsiderazio horien artean, adibidez, honako hauek egon daitezke:

Lagileentzat SARS-CoV-2 iturri izan daitezkeenak: publikoa oro har, bezeroak,

langileak.

Besteren edo norberaren konturako langile kalteberak egotea.

Page 5: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

5

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

6.1.1 Kontingentzia Planaren garapenean kontuan hartu beharreko beste kontu

batzuk

Langileen bajak areagotu daitezke; izan ere, lanera joateari utzi beharko zaio

"baieztatutako" edo "susmagarri" (ikertua) egoeran egonez gero, harik eta

"negatiboa" baieztatu edo errekuperatu dela baieztatu arte.

Distantzia mantentzeko, lan-txandak mailakatu, jarduerak murriztu, urrutiko lana,

ordutegi malguak eta esposizioa murrizteko beste neurri batzuk hartzeko beharra

aztertu.

Baloratu funtsezko egitekoak langile gutxirekin egiteko aukerak, langileak hainbat

lanetan trebatzea barne, lanean jarrai dezaten edo sortzen diren zerbitzuak gauzatu

ahal ditzaten.

Hornidura-kateak eten edo entregak atzeratu daitezke.

Garbitzeko beharra lanaldian, langileak haiek zein instalazioak.

6.1.2. Kolektibo kaltebera

Ebaluatu, prebentzio-zerbitzuaren bidez, langileak duen kalteberatasuna.

Hartu kasu bakoitzari dagozkion prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriak, telelana

aukera barne.

Egiaztatu langile kalteberak lanean jarraitzeko aukera ematen dioten lan-baldintzei eustea

ezinezkoa dela, aldi baterako ezintasuna eskatu ahal dezan.

Baloratu jarduera egiten jarraitzea egokia den, pertsona autonomoaren kasuan edo

prebentzio-zerbitzurik ez duen beste egoera batean, lehen mailako arretako medikuaren

laguntzarekin.

6.1.3. Kontingentzia Planari lotutako jarduerak

Laneko Segurtasun eta Osasun batzordeek kontsultatuko eta adostuko dute plana,

prebentzioko ordezkarien parte-hartzearekin. Langileen legezko ordezkaritzarik ez duten

enpresetan, prebentzio-ordezkaririk ez badago eta laneko segurtasun- eta osasun-batzorderik

Page 6: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

6

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

eratu ez bada, abiarazteko gidari buruzko kontsulta enpresaren sindikatu adierazgarrienekin

edo ekoizpen-sektoreko sindikatu adierazgarrienekin egin beharko da.

Enpresak garatutako plan orok eskatzen duen moduan:

Enpresan bertan zabalduko da, bai eta beste enpresa batzuetan lantokian jardueraren

bat egiten badute, koordinazio egokia egon dadin.

Gerta daitezkeen arau-aldaketen arabera eguneratuta egongo da.

Era berean, hartutako ekintzak erregistratu beharko dira, data, ordua, arduradunak eta abar

zehaztuz, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde beharko da, prebentzio-plangintzan

egiten den moduan.

6.2 JARDUERA KUDEATZEA

Txandak ezartzeko, etenaldiak egiteko, zereginak txandakatzeko eta abarrerako

beharra baloratu arriskua gutxitzeko, bai eta ebaluatu bizi dugun egoerak dakartzan

karga fisikoak eta mentalak eta, aldi berean, sustatu eskuak garbitu ahal izatea.

Kutxa automatikoetan higiene-neurriak betetzen direla bermatu, kasuan-kasuan, bai

bezeroei begira, bai kutxa horietan erregulartasunez aritzen langileei begira,

distantziei eta garbitasunari dagokienez.

Enpresa-jarduerak koordinatu, kontratatutako zerbitzurik badago, hala nola lokalak

garbitzea.

6.3 LANGILEAK

Prestakuntza eta informazioa

Laneko edozein arriskuren aurrean gertatzen den moduan, nahiz eta bizi

dugun arriskua lanari berari lotuta ez egon, osasun publikoko kontua baita,

informazioa eman eta informazio-material ulergarria eta iturri

fidagarrietakoa banatu behar zaie langile guztiei, kutsatzeari aurre egiteko

oinarrizko alderdiei buruz:

o Arriskua, prebentzio-neurriak, norbera babesteko ekipamenduen

(NBE) erabilera, etab.

Page 7: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

7

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

o Higiene-neurri pertsonalak3 eta kolektiboak

o Osasun-agintaritzak pertsona bat gaixotzat jotzeko ezarritako

irizpideak

o Kasu susmagarri batean jarduteko jarraibideak

Sintomei buruzko informazioa eman, kasuak nola komunikatu behar diren

antolatu, etab.; izan ere, gaixorik egonez gero, EZ da lanera joan behar.

Partekatzen den materiala erabili ondoren, eskuetako garbiketa gogorarazteko

kartelak jarri.

Langileen, beste enpresa batzuetako langileen eta/edo bezeroen arteko kontaktua

gutxitu, aurrez aurrekoak ez diren komunikazioak eginez eta urruneko lana ezarriz,

ahal dela.

Egun alternatiboak edo aparteko txandak ezarri zentroan unean-unean dauden

pertsonen kopurua murrizteko eta beraz, segurtasun-distantziari eustea errazteko.

Lanean gerta daitezkeen estres-egoerei buruzko jarraibideak eman.

Funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu.

6.4 JOAN-ETORRIAK4

Aukerak aztertu pertsonen joan-etorriak antolatzeko orduan. Kontuan hartu:

Maskara erabiltzea

Sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea nahitaezkoa

izango da autobus- edo trenbide- garraioaren erabiltzaile guztientzat.

3 Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Eskuak nola garbitu. Bideoa. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be

4 TMA/384/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, garraiobideetan maskarak erabiltzeko jarraibideak ematen dituena eta mugikortasun segurua bermatzeko baldintzak finkatzen dituena, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren arabera. TMA/400/2020 Agindua aldatu egin da azken xedapenetatik lehenengoa. TNA/400/2020 Aginduak, TMA/424/2020 Aginduak eta SND/507/2020 Aginduak, ekainaren 6koak, aldatua. Testu bateratua. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4789

Page 8: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

8

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Bidaiariekin kontaktu estua duten garraio-zerbitzuetako langileek

maskara eraman beharko dute eta soluzio hidroalkoholikoak eskuratu,

eskuetako higienea maiz egiteko.

Motozikletetan, ziklomotorretan eta L kategoriako ibilgailuetan, oro

har, bi bidaiarik bidaiatzen dutenean, maskara edo kasko integrala

eraman beharko dute etxe berean bizi ez badira.

Garraio publikoetan, pribatu osagarrietan eta pribatu partikularretan,

bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, bidaiariek maskara

eramango dute guztiak etxebizitza berean bizi ez badira.

Eserleku-ilara bakarra duten ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen

kabinetan, furgonetetan edo bestelakoetan, pertsona batek baino

gehiagok bidaiatzen badu, maskara erabili beharko da etxebizitza

berean bizi ez badira.

Okupazio-baldintzak

Homologatutako bi plaza (gidaria eta bidaiaria) dituzten motozikleta,

ziklomotor eta L kategoriako ibilgailuetan, oro har, bi pertsonak

bidaiatu ahal izango dute. Erabilera partekatuko motozikleten eta

ziklomotorren kasuan, eskularruak erabiltzea nahitaezkoa izango da

bientzat. Ondorio horietarako, motor-gidariak babesteko eskularruak

onartuko dira.

Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza

arteko ibilgailuetan, gidaria barne, ibilgailuak dituen plazak adina

pertsona joan ahal izango dira, baldin eta guztiak etxebizitza berean

bizi badira.

Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza

arteko ibilgailuetan, gidaria barne, guztiak etxebizitza berean bizi ez

direnean, bi pertsona mugitu ahal izango dira eserleku-ilara

bakoitzeko, betiere bidaiarien arteko distantzia ahalik eta handiena

errespetatzen badute.

Bederatzi plaza arteko ibilgailuetako garraio publikoetan, gidaria

barne, bi pertsona mugitu ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara

gehigarri bakoitzeko. Nolanahi ere, bidaiarien artean ahalik eta

distantzia handiena bermatu beharko da.

Page 9: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

9

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Erabiltzaile guztiak etxebizitza berean bizi badira, hiru pertsona joan

ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara gehigarri bakoitzeko.

Ezaugarri teknikoak direla-eta eserleku-ilara bakarra duten

ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo

bestelakoetan, gehienez ere bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute,

baldin eta ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.

Autobuseko garraio publiko erregularrean, eskatu ahalakoan eta

pribatu osagarrian, bai eta trenbideko garraioetan ere, okupatzaile

guztiek eserita joan behar badute, eserleku guztiak erabili ahal izango

dira. Okupazio-mailak horretarako aukera ematen duenean,

erabiltzaileak ahalik eta gehien bereizteko ahalegina egingo da.

Hiri barruko eta hiri inguruko bidaiarien garraio publiko kolektiboetan,

zutik dauden bidaiariak garraiatzeko plataforma egokituak

daudenean, eseritako plaza guztiak hartu ahal izango dira, eta metro

koadro bakoitzeko bi erabiltzaileren okupazio-erreferentzia

mantenduko da zutik bidaiatzeko gaitutako eremuan, betiere

bidaiarien arteko bereizketarik handiena egiten saiatuz.

6.5. BEZEROAK

Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko

pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun zerbitzuetako langileak.

Establezimenduaren sarreran eta barruan kartelak edo informazio-panelak jarri,

bezeroentzako informazio erabilgarria izango duena: edukiera, irekitzeko ordutegiak,

ilarak antolatzeko jarraibideak, ordaintzeko moduak, produktuak nola jaso, telefonoz

eskaerak egiteko aukera, gaixorik egonez gero etxean egon behar duela

gogorarazteko, etab.

6.6. GARBIKETA

Zehaztu lan egiteko eta zabaltzeko ordutegiak beharrezko garbiketa egin ahal izateko,

lanaldia edo txanda hasi aurretik eta lanaldia edo txanda amaitzean.

Aldian-aldiko garbiketa-plan bat ezarri (garbiketa-lanak areagotu behar dira), eta

honako hauek hartu kontuan bereziki: mostradoreak, ordainketa-eremuak, lan-

ekipoak, erremintak, ateen heldulekuak eta botoiak (adibidez, igogailuan, erabiltzen

Page 10: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

10

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

bada), materialak eta, oro har, kutsatuta egon daitekeen edozein objektu eta azalera

(eskuekin kontaktuan egon daitekeena), erabilera komuneko eremuak (aldagelak,

komunak, jantokiak, etab.), ekipoak, kontaktu-maila handiko erabilera kolektibokoak

direnak (kafe-makinak, fotokopiagailuak, etab.), goizeko txanda bukatzean eta lanaldia

amaitzean, gutxienez.

Komunak garbitzeko plana ezartzea, bai eta horien edukiera zehaztea ere, eremu

komunetan distantziak mantentzeko. Bezeroek, bisitariek edo erabiltzaileek erabiltzen

badituzte:

Bezeroek ezinbestekoa badute bakarrik erabili.

Aldi bakoitzean pertsona bat, salbu eta laguntza behar duen pertsona bat

bada; orduan, laguntzailea sar daiteke.

Zorroztu garbiketa eta desinfekzioa, osasungarritasun- eta higiene-egoera

ziurtatzeko.

7. KONTAKTU FISIKOA SAIHESTEKO NEURRIAK

Neurriak hartu behar dira, ahal den guztietan, 2 metroko distantziari eusteko, ez bakarrik langileen

artean, bezeroen eta langileen artean ere, bai eta bezeroen artean ere, eta saihestu kutsatuta egon

daitezkeen elementu edo gainazalekin kontaktuan egotea ere. Neurri horien artean:

7.1. OROKORRAK

EZ egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-adierazpenik.

Antolatu lana eta lanpostuak, ahal dela, langileen arteko hurbiltasuna saihesteari

begira. Baloratu lanpostuen artean manparak jartzea, distantzia mantendu ezin bada.

Areagotu eta/edo sustatu, ahal dela, erosketa modu ez-presentzialak, telefono

bidezkoak, online bidezkoak eta abar, etxean entregatzeko zerbitzua erabilita; ez gara

etxeetara sartuko eta distantziak beti mantenduko dira.

Antolamendu-neurriak edo babes kolektiboko neurriak ezarri arren, pertsonen arteko

2 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin denean, prebentzio-zerbitzuak

langileen arrisku-maila baloratuko du, eta babes-ekipamendu egokiak erabili behar

diren ala ez adieraziko du. Nolanahi ere, bezero baten eta bestearen arteko bi metroko

distantzia mantentzen dela ziurtatu beharko da. Erabilera publikoko gune irekietan

Page 11: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

11

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

zein itxietan, maskara5 erabiltzea nahitaezkoa6 da segurtasun-distantzia ziurtatzerik ez

dagoenean.

Baloratu bezeroak lokalean edo lokalaren barruko jarduera jakin batzuetan dagoen

bitartean maskara eramateko beharra.

Bezeroei maskara eramatea eskatzea eta/edo hornitzea, hala hartu denean kontuan,

segurtasun-distantzia mantendu ezin delako... Horrelakoetan maskararik erabiltzen ez

bada, ez hitz egin aurrez aurre eta ahalik eta distantzia handienean mantendu.

Saihestu beste pertsona baten objektuak, erremintak, lan-eremuak eta abar

erabiltzea, erabiliz gero aurretik garbitu.

7.2. SARBIDEA

Langileen sarrerak eta irteerak antolatu, bai eta eremu komunetarako sarbidea ere,

segurtasun-distantzia mantentzeko.

Ahal bada, sartzeko bide independenteak definitu langileen eta bezeroen artean.

Halaber, ahal dela, irteerakoa ez den beste bide batetik sartu beharko lukete bi

kasuetan.

Zehaztu lokalaren edukiera, segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko, eta

kontrolatu edukiera hori gainditzen ez dela.

Kontrolatu solairu guztietan edukiera mantentzen dela.

Establezimenduan, arreta emateko prest dauden langile adina pertsona jaso, baldin

eta distantzia mantendu badaiteke.

Ateak irekita utzi, ahal bada, heldulekuekiko kontaktuak mugatzeko, betiere horrek

establezimenduko sarbidea bideratzea eragozten ez badu.

5 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Recomendaciones_uso_mascarillas_ambito_comunitario.pdf

6 SND/422/2020 Agindua, maiatzaren 19koa, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituena.

https://www.boe.es/boe/dias/2020/05/20/pdfs/BOE-A-2020-5142.pdf

Page 12: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

12

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Instalatu irekiera automatikoko ateak, ahal dela, bai lokaletara sartzeko, bai langileek

erabiltzen dituzten eremuetara sartzeko eta nora sartzeko den kontuan hartuta edo

segurtasun-arazoen arabera: norbera hurbiltzean zabaltzen den horietakoa, txartela

edo kontaktu fisikorik behar ez duen beste gailu bat hurbiltzean zabaltzen den

horietakoa, etab.

Ahal dela, eskailerak erabili, nahiz eta igogailua egon. Erabiliz gero, pertsona bakar

batek erabili ahal izango du aldi bakoitzean, ez bada barruan 2 metroko distantzia

mantendu daitekeela (edukiera definituko da) edo laguntza behar duen pertsona

bada. Pertsona hori, orduan, laguntzailearekin joan ahal izango da.

7.3. APARKALEKUAK

Langile eta bezeroentzako aparkalekuak dituzten establezimenduetan, instalazioetara

sartzeko:

Instalatu kontakturik behar ez duten tiket- eta txartel-irakurgailu automatikoak.

Kontaktua behar duten irakurgailuak erabili beharrean, segurtasun-langileek eraman

dezatela kontrola.

Instalatu automatikoki irekitzen diren ateak eta/edo kontakturik gabeko gailua, kasua

zein den, aparkalekuaren eta dendaren edo langileen aldagelen artean.

Eduki aparkalekuaren eta dendarako edo langileen aldageletarako sarbidearen arteko

ibilbidean ate guztiak irekita, ez bada bestelako segurtasun-arrazoi zorrotzak daudela.

Mugatu erabiltzen diren plazen kopurua, segurtasun-distantzia mantentzen dela

ziurtatzeko.

7.4. ESTABLEZIMENDUAN BERTAN

Ahal bada, zirkulazio-noranzko bakarra ezarri, pertsonak gurutzatu ez daitezen.

Adibidez, korridoreetako zirkulazio-norabideak markatu, ordaintzeko guneetara

sartzeko ilara egiteko eremuak zehaztu, kanpoan, etab.

Ahal izanez gero, bezeroei distantzia mantentzeko beharra gogorarazteko langileak

jarri.

Page 13: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

13

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Langileak eta bezeroak pilatzea saihestu, establezimenduaren barruan zein kanpoan,

baina zenbait egoeratan elkarrekin egon ahal izango dira, baldin eta elkarrekin bizi den

familia-nukleo batekoa bada, edo haurrak edo mendekotasuna duten pertsonak

badaude.

7.5. EROSKETA ORDAINTZEA

Oztopo fisikoak instalatu, ahal dela, hala nola manparak, langileen eta bezeroen

artean; maiz garbitu behar dira (gutxienez bi ordutik behin) eta zikin daudenean.

Kreditu-txartelaren bidezko ordainketa sustatu.

Erretilu bat edo antzeko zerbait jarri, bezeroek billeteak eta txanponak uzteko, eta

aldaketak uzteko, ordainketa txartelarekin edo antzekoekin egiten ez denetarako.

Garbitu eskuak dirua edo beste ordainbide batzuk manipulatu ondoren, beste edozein

zeregin egin aurretik.

Ahal izanez gero, dirua edo beste ordainketa-bide batzuk manipulatzen dituen

langileak ez dezala generoa manipulatu.

7.6. EROSKETA JASOTZEA

Markatu lurrean edo beste modu batean, adibidez, barrerak, seinaleztapen bertikala,

segurtasun-distantziaren neurria, ahal dela, ordainketa-eremuetan, bezeroei arreta

emateko guneetan, etab.

EZ ukitu bezeroak daraman poltsa berrerabilgarririk, berak egitea eskatu.

7.7. KOMUNAK

Aldatu komunak erabiltzeko gailuak, eskuak erabili behar ez izateko; adibidez, eskuak

azpian jartzean ura ateratzen den txorrota, oinarekin aktibatzen den komunaren

ponpa, etab.

Ur-iturriak kendu, eta, beraz, ahal den neurrian, ur-botila indibidualak eman edo

pertsona bakoitzak horiek izan ditzan ahalbidetu.

Page 14: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

14

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

8. NEURRI HIGIENIKOAK 7,8

Ziurtatu higiene-neurriak mantentzeko beharrezkoak diren kontsumigarrien

hornikuntza: ura eta xaboia, gel hidroalkoholikoa, xaboia, eskuoihaltxoak, zabor-

poltsak, paperontzia tapaduna eta pedalduna.

Etengabe eduki lanpostuetan eta eremu komunetan (aldagelak, atsedenlekuak, etab.):

gela hidroalkoholikoa, paperezko eskuoihaltxoak, xaboia, zabor-poltsak, paperontziak

estalkidunak eta irekitzeko pedaldunak.

Garbitu fitxaketa-puntua erabili aurretik eta ondoren, kontaktu fisikoa eskatzen badu,

edo sarrerako txandaren amaieran; horrela bada, beharrezkoa izango da langileek

eskuak garbitzea fitxatu ondoren, adibidez, fitxaketa-puntutik gertu kokatutako gel

hidroalkoholikoarekin.

Gainazalak, objektuak eta abar ezarritako planaren arabera garbitu.

Bezeroari eskatu sartu aurretik eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeko, eta, ezin

bada, gel hidroalkoholikoarekin.

Bezeroen eskura jarri garbiketa-gunea eta/edo gel hidroalkoholikoa.

Sustatu eta erraztu langileek zein bezeroek eskuak garbitu ahal izatea.

Eskuak maiz garbitu, kontuan hartuta jende kopurua eta kutsatzeko arrisku

nabarmena dagoen.

Garbitu saltokiko terminala, erretiluak edo antzekoak erabilera bakoitzaren ondoren.

Eskuak garbitu ordainketa baten ondoren, bezero bati arreta emateko eta/edo

ibilgailuak manipulatu behar badira.

Aldatu eskularruak, erabiltzea beharrezkotzat jotzen bada, bezero bakoitzaren

ondoren, eta gogoratu eskuak jantzi aurretik eta kendu ondoren garbitu behar direla.

7 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Medidas_higienicas_COVID-19.pdf 8 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf

Page 15: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

15

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Garbiketa nitrilozko eskularruak erabiliz edo prebentzio-zerbitzuaren gomendioen

arabera egin.

Garbitzeko eta desinfektatzeko produktu egokiak erabili: adibidez, lehenik ura eta

xaboia, eta gero uretan diluitutako lixiba, osasun-agintariek emandako gomendioen

arabera.

Bezeroari eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzeko eskatu, sartu aurretik ura eta

xaboia erabiltzea posible denean izan ezik edo eskularruak daramatzanean.

Uniformeak edo dendan erabilitako arropa egunero garbitu. Erabili eta botatzeko

mantalen erabilera baloratu.

Ezarri probatutako edo itzulitako generoa higienizatzeko neurriak, berriro bezeroen

eskura jarri aurretik. Neurri horiek desinfektatzea edo berrogeialdia izan daitezke.

Probatu berri den edo itzuli den generoa manipulatu, eskuak garbitzeko edo

eskularruak erabiltzeko higiene-neurriak kontuan hartuta.

Halaber, langileentzako beste gomendio batzuk, bezeroentzat ere baliagarriak direnak, honako hauek

dira:

EZ joan gaixorik egonez gero.

Lanean aurpegia eta begiak ukitzea saihestu.

Azazkalak labur eraman.

Saihestu eskuak eta eskumuturrak garbitzea zailtzen duen eraztunik,

eskumuturrekorik, erlojurik edo bestelako apaingarririk erabiltzea.

Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa:

erabili eta botatzeko paperezko zapi bat erabilita, eta zakarrontzira bota

ukondoaren barrualdea erabilita edo

eskua erabilita; azken kasu horretan, garbitu egin behar da, eta, bitartean,

aurpegia, sudurra edo begiak ez ukitu

Ez partekatu janaria, objektuak eta tresnak aldez aurretik garbitu gabe.

Page 16: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

16

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

8.1. AIREZTATZEA

Airearen berrikuntza areagotu lantokian, modu naturalean edo behartuan, beraz,

EITEk eta/edo 486/97 Errege Dekretuak eskatutako gutxieneko balioen gainetik.

Kontuan hartu aireztapen-beharrak bertan dauden pertsonen kopuruarekin eta

produktuek ingurunera askatzen dutenarekin lotuta daudela.

Aireztapen/klimatizazio sistema baduzu:

eraginkortasun handiko aire-iragazkiak instalatu

instalazioa egunero garbitu eta desinfektatu

ekipoa egunero garbitu eta desinfektatu

kanpoko aire-sarrera handitu edo birzirkulaziorik ez egin

baloratu birzirkulazioan biruzida fisikoa erabiltzea

8.2. ESTABLEZIMENDUAREN ESPAZIOA

Jarri establezimenduko altzariak edo elementuak segurtasun-distantzia hobeto

mantendu ahal izateko moduan.

Aztertu esposizioan dagoen salgaia nola jarri eta/edo nola eskuratu.

9. GENEROA PROBATZEA

Zapata-denda batzuetan, oinetakoez gain, beste osagarri batzuk ere egon daitezke salgai, hala nola

poltsak, diru-zorroak, zapiak eta abar. Jarraian, elementu horiek probatzeko zenbait gomendio:

Sartzeko eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu.

9.1. OINETAKOAK

Zapata guztiak oinetan plastikoa jarrita probatu, oinetan eta hanketan jarri boten

kasuan.

Saihestu oinetakoak edo botak norberaren jantziekin kontaktuan jartzea.

Garbitu, ahal den guztietan, zapatak probatu ondoren.

Page 17: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

17

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

9.2. OSAGARRIAK

Garbitu ahal den guztietan, poltsak edo antzekoak probatu ondoren.

Saihestu zapiak, fularrak eta abar probatzea, eta efektua ikusteko manipulatu behar

badira, eskuak garbitu lehenago.

Estali burua kapelak edo burukoak probatzeko.

Page 18: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

18

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

10. ERREFERENTZIAK

Testuan zehar aipatutako dokumentuez gain:

COVID-19: Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbidea

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=355_COVID-

19_Derecho_Europeo_Estatal_y_Autonomico_.pdf

COVID-19: Pertsonen Mugikortasuna

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=363_COVID-

19_Movilidad_de_las_Personas.pdf

COVID-19: Langile autonomoak

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=358_COVID-

19_Trabajadores_Autonomos.pdf

COVID-19: Kolektibo kalteberak

https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=359_COVID-

19_Colectivos_Vulnerables.pdf

HSE. Working safely during the coronavirus outbreak – a short guide.

Eusko Jaurlaritza. Merkataritzarako COVID-19ren transmisioa minimizatzeko

jarduera-protokoloa.

CDC. Guidance for Cleaning and Disinfecting.

OSHA. COVID-19 biruserako lantokiak prestatzeari buruzko gida.

OSHA. COVID-19ri buruzko gida, txikizkako langileentzat.

https://www.bgw-online.de/DE/Home/Branchen/News/Friseure-

Corona_node.html;jsessionid=D2A63323D75BB121EFFA214ACFAE2C7A

Australia safework

WKO. Coronavirus: Informationen für den Handel

Alabama Government. Reopen Alabama Responsibly Phase 1. Small Business

Emergency Task Force. April 2020.

Page 19: Jarduerak abiarazteko FUNTZIONAMENDU- JARRAIBIDEAK · BEZEROAK Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun

19

Jardunbide egokien gida

ZAPATA-DENDAK

Bundesministerium für Arbeit und Soziales. SARS-CoV-2-Arbeitsschutzstandard.

11. ERANSKINAK

Posterra.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/C

ARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdf

Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be

OHARRA: Gomendio hauek jarraian adierazitako datakoak dira, data horretan dugun egoera soziosanitarioa kontuan hartuta, zerikusia duten eremuetako agintari nazionalek eta/edo autonomikoek ematen dituzten arau berriei kalterik egin gabe. Barakaldo, 2020ko ekainaren 4a