JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa...

8
IBILBIDEAK ALEGIA ETA IKAZTEGIETA EZAGUTZEKO PARADA // 4 «Mugak ditugu, baina zortea dugu altzotarrekin eta ingurukoekin» JOKIN ZABALA SUKALDARIA Altzoko Ostatuaren ardura hartu du billabonatarrak // 6 Tolosaldea trainerua, gogo biziz ETE ligari ekiteko Uztailaren 11n hasiko da Emakumeen Traineruen Elkartearen Liga; datorren astelehenean hasiko dira ur gaineko entrenamenduekin // 7 OSTEGUNA 2020/06/04 8. urtea, 1.250. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Tolosako komertzio txikia biltzen duen gehigarri berezia , gaur Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian Alkizako Udalak abiarazitako Sormenaren Kabia bekaren hirugarren edizioa egingo dute aurten eta egonaldia hiru astetara zabaldu dute; bihartik aurrera eman ahalko da izena // 3 Sormenaren Kabia bekak epaimahaikide berriak izango ditu; Aizpea Goenaga, Nagore Legarreta eta Xabier Artola. JON MIRANDA

Transcript of JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa...

Page 1: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

IBILBIDEAKALEGIA ETA IKAZTEGIETA EZAGUTZEKO PARADA //4

«Mugak ditugu,baina zortea dugualtzotarrekin etaingurukoekin»JOKIN ZABALASUKALDARIA

Altzoko Ostatuaren ardura hartu dubillabonatarrak //6

Tolosaldeatrainerua, gogo biziz ETE ligariekiteko

Uztailaren 11n hasiko daEmakumeen TraineruenElkartearen Liga; datorren asteleheneanhasiko dira ur gainekoentrenamenduekin //7

OSTEGUNA2020/06/04

8. urtea, 1.250. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Tolosakokomertzio txikia

biltzen duengehigarri

berezia , gaur

Bi artista eta hiru aste,Sormenaren KabianAlkizako Udalak abiarazitako Sormenaren Kabia bekaren hirugarren edizioa egingo duteaurten eta egonaldia hiru astetara zabaldu dute; bihartik aurrera eman ahalko da izena //3

Sormenaren Kabia bekak epaimahaikide berriak izango ditu; Aizpea Goenaga, Nagore Legarreta eta Xabier Artola. JON MIRANDA

Page 2: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

FiskaltzakAsuncionenaurkakosalaketaartxibatu du

Erredakzioa

Gipuzkoako fiskaltzak ikerketabat abiarazi zuen pasa den aben-duan Tolosako Asuncion klini-kan lanean ari diren medikuenegoera aztertzeko. Izan ere, atze-rriko medikuak ari dira laneanbertan, baina ez dute Espainianhomologatutako titulurik. Horidela eta, homologatu gabekomediku horien intrusismo deli-tua da ikertu duena. Informazioajaso ondoren, fiskaltzak salaketaartxibatzea erabaki du, «ez da be-har bezala justifikaturik geratudelitu baten gauzatzea», esandu. Euskadiko Fiskaltzarekin

Asuncion klinikako bi langile ohielkartu zirenean hasi ziren es-kualdeko ospitalea ikertzen. Car-men Adan Euskal AutonomiaErkidegoko fiskal nagusiak Gi-puzkoakoaren esku utzi zituentxostenak, eta honek ikerketa za-baldu zuen Asuncionen aurka,intrusismo delitua aztertzeko as-moz.

Kalekoekintzak egitenhasiko da GazteTopagunea,asteburuan

J. Artutxa Dorronsoro

Osasun alarmak, kalera irtetekoordutegiak malgutzen doazenez,Gazte Topaguneak bere eskain-tza egungo egoerara moldatukodu. Horrela, nerabeek egoera be-rri honetan dituzten beharreierantzun nahi diete hezitzaileek.Hori bai, kaleko topaketa horieksegurtasunez egiten direla ber-matu nahi dute. Hori dela eta, kaleko jarduerak

berreskuratzen hasiko dira, aste-buru honetatik aurrera, ezarrita-ko segurtasun eta prebentzioneurriekin. Momentuz, gaur etabihar online egiteko jarduerekinjarraituko dute. Larunbateanmendi irteera eta argazki lehia-keta egingo dituzte, eta igande-an skate parkera joango dira. As-teburuko ekintzetan parte har-tzeko beharrezkoa izango daizena ematea, eta ondoren jaso-ko den baimen orria gurasoen si-nadurarekin bueltan bidaltzea.

Miren Agur Meabe,asteazkeneko ‘online’irakurle taldeanKULTURA// Hilaren 10ean egingoda Galtzaundiren ekaineko ira-kurle taldearen saio digitala,17:30ean. Yurre Ugartek dinami-zatuko du, eta Miren Agur Mea-be idazle lekeitiarra izango daprotagonista, berak idatzitakoHezurren erreturanobela ira-kurleekin lantzeko. Sarbidea lor-tzeko www.galtzaundi.eus-eneman behar da izena, eta eskual-deko herritarrek izango dute le-hentasuna (gehienez, 20 lagun).

Topic museorakosarrerak, abuztuak31ra arte erabilgarriKULTURA// Asteartean ireki zi-tuen ateak Topic museoak. 10urte betetzen ditu aurten, eta ur-teurrena tolosarrekin ospatzekoeta herritarrei munduko kulturaezberdinak ezagutarazteko au-kera eskaintzeko, itxialdia hasiaurretik, museoa ezagutzekobina sarrera banatu zituzten he-rriko etxebizitza guztietara.Bada, horiek aurrez hitzorduahartuta erabili ahal izango dira,abuztuaren 31ra arte.

Lana

Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar dugarbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak: gidabaimenaizatea eta esperientzia izatea. Inte-resa dutenek, 943 670 626 telefonozenbakira deitu behar dute.Ostalaritza.Zerbitzaria behar da,asteburuetan jatetxe batean lanegiteko. Interesa duenak 605 72 7730 zenbakira deitu behar du.Zaintza. Tolosan edota Berasteginadineko pertsona bat jardunaldi

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a

Berazubi estadiokobulegoen egoitzaegokitu du udalak Zazpi urtetako lanekin amaitu ondoren, kirol eremuakbestelako itxura du orain. Egoitza eraberritua, Tolosa CF-koordezkarientzako erreferentziazko gunea izatea nahi da.

Josu Artutxa Dorronsoro

2011n sinatu zuen, TolosakoUdalak, Tolosa CF klubarekineta Muñoa Fundazioarekin, Be-razubi estadioko eraberritze la-nei ekiteko hitzarmena. Orduan,udalaren esku geratu zen ere-muaren kudeaketa. 2013az ge-roztik, hainbat lan gauzatu dira,herriko kirol eskaintza areagotueta instalazioak herritarren es-

kura jarri asmoz. Besteak beste,harmailak berritu, padel pistakegin, frontoia atondu eta aldage-lak eraberritu dira. Orain, azkenfasean, estadioko bulegoak ego-kitu dira, klubak bere jardunera-ko espazio egokiak izan ditzan.Izan ere, futbolaz haratago,

gaur egun hainbat kirol barne-biltzen ditu Tolosa CF-k: atletis-moa, eskubaloia, txirrindulari-tza, mendia, gimnastika erritmi-koa, pilota eta tenisa. Ondorioz,haur, gazte eta guraso asko bil-tzen ditu. «Herrian oso errotutaeta bertako izaerari oso lotua da-goen kluba da, gazteen artean ki-rol praktika sustatu eta berma-tzen duen erreferentziazko kiroltaldea», diote udaletik.

IA 418.000 EUROAmaitu berri diren obrak, ares-tian aipatutako hitzarmenarenbaitan kokatzen dira, hartutakokonpromisoaren eta aurretikegindako lanen ildotik. Duela hi-labete batzuk, baina, atzeratuegin ziren bulegoak egokitzekolanak, udaletik azaltzen dute-

nez, «gaur egun bizitzen ari ga-ren testuinguruagatik eta osasunlarrialdi egoeragatik».Kontuak kontu, dagoeneko

amaitu dituzte. Urkaz Eraikun-tza S.L. enpresak gauzatu ditu,417.986,42 euroko aurrekontua-rekin (BEZ-a barne). Goiko pi-suan bulegoak berritu dira,egungo araudira egokitu eta iris-garriak izan daitezen. Beheko so-lairuan, berriz, egungo biltegiaberritu da. Elkartearen egoitzaizango den espazioa hutsik utzida, etorkizunean klubak bere be-harren arabera egokitu dezan.

ERABILERA ANITZEKO EREMUAUdaletik adierazi dutenez, «bu-legoak egokitzeko egindako la-nei esker, klubak eta bertako ki-rolariek, «erreferentziazko egoi-tza eta gunea» izateaz gain,euren jardunerako «espazio etaeremu egokiagoa» izango duteaurrerantzean. «Obrei esker, klu-beko kideak elkartzeko, kanpo-tik datozen taldeak jasotzeko,omenaldiak egiteko edota ospa-kizunetarako lekua izango da».

Berazubi estadioko bulegoek egun duten itxura, kanpotik begiratuta. IMANOL GARCIA LANDA

partzialean zaintzeko pertsona eus-kalduna behar da. Zaintzarako gu-txieneko prestakuntza edota es-karmentua izatea eskatzen da. Inte-resa duenak, 635 707 685 zenbakiradeitu behar du.

Galdutako gailua

GPS galdua.Garmin modeloko GPSbeltza galdu genuen larunbatean,Murumendi eta Santamaña tartean.Norbaitek aurkituz gero, 664 039395 telefono zenbakira deitzea es-katzen dugu.

Asuncion klinika. ATARIA

Page 3: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

Hiru astetara zabaldu duteartistentzako egonaldia Alkizako Ur Mara museoan aurkeztu dute Sormenaren Kabia bekarenhirugarren edizioa; bi artistak egin ahal izango dute egonaldia Alkizan

Jon Miranda Alkiza

Alkizako Udalak, herriko eragile-ekin elkarlanean, artistek haus-nartu, sortu, esperimentatu etaesperientziak partekatzeko ego-naldia sortu zuen 2017an. Kulturaeta arte sorkuntza hirietatik des-zentralizatu eta modu horretaralanda eremuko herri txikietan ereproiektu artistikoak gauzatu dai-tezkeela erakutsi nahi izan zuten.Aurten hirugarren ekitaldia egin-go dute. Lehenengo bi edizioetan parte

hartu duten artisten aholkuakaintzat hartuz, egonaldiak aste-bete gehiago iraungo du aurten.Artistek denbora gehiago izangodute euren proiektuak landu ahalizateko, Inaki Irazabalbeitia alka-teak nabarmendu duenez: «CO-VID-19ak eragindako egoera dela

eta, murrizketak egon diren ho-netan, Alkizako herriak kultura-ren aldeko apustuari eutsi dio.Aurtengo aurrekontua murriztu-ta ere, ez bakarrik mantendu, are-agotu egin dugu artistek herrianegin ahal izango duten egonal-dia». Ahalegin hori, neurri handi ba-

tean, herriko eragileei esker egindaitekeela esan du Irazabalbei-tiak eta «bene-benetan» eskertunahi izan die inplikazioa. «Letenekazal turismoa, Inazio Urruzo-la txakolindegia, Alkizako ostatuaeta Eko Talok egindako ekarpenikgabe, hau guztia ezinezkoa litza-teke». Gipuzkoako Foru Aldun-diak emandako laguntza ere es-kertu du alkateak.Alkizako beste kultur eragile

inportantea Ur Mara museoa daeta aurreko edizioetan bezala aur-

ten ere Sormenaren Kabia proiek-tuan parte hartuko du bertako ar-duradun Koldobika Jauregik:«Bertako eta kanpoko artistei za-baldu nahi diegu deialdia eta na-barmendu nahi dugu arte esparruguztietako proiektuentzat dagoe-la zabalik deialdia, izan antzerkia,argazkigintza edota dantza». Jauregi beraren aholkularitza

eta laguntza jasoko dute hautatu-tako artistek Alkizan egoten direnbitartean, eta aurten, herritarre-kiko harreman zuzena errazte al-dera, herriko plazan gune batprestatuko dute, Jauregiren esa-

netan, «alkizarrek ere sormenprozesuaren segimendua eginahal izan dezaten». Ohi bezala,Unai Sorarrain herritarrak ikus-entzunezko batean jasoko du ar-tistek Alkizan egingo duten ego-naldia, euren lana ezagutzeraeman dezaten.

BI ARTISTA HIRU ASTEZ ALKIZANKoldobika Jauregirekin batera,aurten, epaimahaikide berriakizango ditu Sormenaren Kabiak.Aizpea Goenaga zinema zuzen-dari, idazle eta aktoreak, NagoreLegarreta iaz egonaldian partehartu zuen argazkilariak eta Xa-bier Artola informatikan doktoreeta argazkigintzan aritzen denherritarrak osatuko dute. Besteakbeste, proiektuak epaitzerakoan,originaltasuna, hautagaiak partehartzeko azaldu duen interesa eta

Fagus Alkiza interpretazio zen-troaren hiru ardatzekin proiek-tuak duen koherentzia hartukodute aintzat. Antolatzaileek esandutenez, proiektuak kontuanhartu beharko ditu landa eremu-ko herri txiki euskaldun batenezaugarriak eta estimatuko duteherritarrekin jardueraren bat an-tolatzea. Parte hartu nahi duten artistek

euren proiektua aurkezteko au-kera izango dute ekainaren 5etikuztailaren 5era. Deialdi honetanadinez nagusia den edozein sor-tzailek parte har dezake, «eskar-mentu handikoa nahiz hasi berriaizan». Artistek bakarka zein talde-an aurkeztu ditzakete euren pro-posamenak, eta edozein diziplinaartistikotakoak izan daitezke. Alkizako Udalaren eta Fagus

Alkiza interpretazio zentroarenwebguneetan eskuragarri daudedeialdiaren oinarriak. Bi artistaizango dira hautatuak eta Sorme-naren Kabiak hainbat baliabideeskainiko dizkie lanerako: espa-zioa, aholkularitza artistikoa, iza-era bereko beste hainbat proiektuezagutzeko erraztasuna, ostatuaeta 1.000 euroko sari bana. Ondo-ren, hiru asteko egonaldia irailaeta urria bitartean gauzatuko daeta antolakuntzak aukeratuakizan diren sortzaileekin adostukoditu data zehatzak.

Koldobika Jauregi eskultorea, Inaki Irazabalbeitia Alkizako alkatea eta Edurne Ayuso kultura teknikaria, atzo Ur Maran, Sormenaren Kabia aurkezten. J. MIRANDA

‘ALKIZAKO KABIA’MOKADUA SORTUDUTE AURTEN«Gastronomia zerbait bada horixeda: etengabeko sormena, presta-kuntza eta esperimentazioa». Sor-menaren Kabia egitasmoko antola-tzaileak erronka batekin joan zi-tzaizkien Alkizako Ostatuko nagusiMarkos Estebanengana eta EkoTalo enpresako arduradun Julen Al-tzelaiengana: «Ea gai zareten mo-kadu edo kutixia bat sortzeko Sor-menaren Kabiaren arima islatzenduena» .

Alkizako Kabia da emaitza. Alze-laik aipatu duenez «irina egiteko ar-toa, labean xigortua da eta ukitu be-rezia ematen dio taloari. Talo ku-rruskari bat egin nahi izan dugu kasuhonetan». Estebanek, ohiko taloa-ren ordez, takobat osatzearen al-deko hautua egin dutela nabarmen-du du. «Barruan baserriko arkumeadarama, labean erreta, eta horrekinbatera badaramatza, hemengo ba-ratzetako barazkiak, tipula ozpineanondua, martorria, soja saltsa etaIbarrako piperrak».

Hemendik aurrera, Eko Taloko etaAlkizako ostatuko eskaintzen arte-an, tarteka, Alkizako Kabia moka-dua probatzeko aukera izango da.

Ekainaren 5etikuztailaren 5era bitarteaurkeztu ahal izangodira egonaldirakoproposamenak

KULTURA ANOETALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a

Page 4: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

Tontokaletik San Lorentzora5.500 metro dituen ibilbidea da ‘Tolosaldeko Ataria-’k gaur proposatzen duena; zatirik handienabidegorri bidez egin ahal da; Alegia eta Ikaztegieta herriak ezagutzeko aukera ematen du

Eneritz Maiz Etxarri Alegia

T olosaldea eta Goierrilotzen dituen bide-gorrian barrenaegingo da AlegiatikIkaztegietarako ibil-bidea. Alegiako tren

geltokitik hasiko da, eta bertanAlegiako Gaztetxearekin egingodu topo ibiltariak. 1987. urteanokupatu zuten herriko gazteek,eta kolore biziz margotuta dagoeraikina. Errepidea gurutzatu,eta Tontokalera jaitsiko da.Alegiako herritarren bilgune

da Tontokale. Mugimendu han-dia dago, eta ibilbideari hasieraemateko, San Juan kalea eskui-netara hartuko da. Udaletxe au-rretik pasa, eta kale estuan zeharelizaren ondotik pasako da. Kaleamaieran, Oria ibaiaren ertzekopaseotik egingo da bidea. Eskui-netara bidegorria izango du, etabaita baratzeak ere.Oria ibaian dagoen presa ikus

daiteke, eta atsedena hartzekoaulkiak ere badaude, baina buel-tarako uztea hobe izango da.Hasi besterik ez da egin ibilbi-dea. Errepidea bidegorrirantzgurutzatu beharko da, baina ze-brabiderik ez dagoenez, arretahandiz egin beharko da.Behin bidegorrian egonda, ez

dago galtzeko arriskurik. Alda-bako bidegurutzera iritsiko da.Bertan ezkerretara begiratuzgero, Gorotzenea baserria dago.Gipuzkoan Bergarako beste ba-serri batek baino ez duen bitxike-ria du: garaia edo horreoa. Gali-zian edota Asturiasen ohikoak

dira ikustea. Oinplano errektan-gularra eta bi isuriko teilatua di-tuen eraikin osagarria da. Bu-ruan arbelezko plaka bana dituz-ten sei pilaretxoren bidez dagoaltxatua, lurretik. XIX. mendea-ren bukaera aldera eraiki zutenbaserriarekin batera, eta, Norte-ko burdinbidea zela medio botabehar izan zuten lehengo base-rria ordezkatzeko eraikia izanzen. Bidegorrian aurrera jarraituz,

ezker aldean, industrigunea pa-sako du ibiltariak. Zelai berdeak,eta autobia ere begien bistan

izango ditu. Ia Ikaztegietara iris-tear dago, eta lehen etxeak ikusi-ko ditu. Eskuinetara, lau arku di-tuen zubia dago; azpitik Oriaibaia pasatzen da, eta gainetik,trena. Ibilbideko lehen malda-txoa igo behar da. Herrigunerasartzearekin batera bidegorriaamaitu egiten da, eta herrigune-rainoko bidea espaloi bidez egin-go da. Iritsi ahala, eliza eta udale-txeko eraikin berria ikusiko dira.Herriko Ostatua, berriz, ezkerre-tarako geratzen da.

Ikaztegieta errepideak etatrenbideak erdibitzen dute. SanLorentzo izenez ezagutzendira herriko ia kale guztiak. Zu-bia gurutzatuz gero, plazara sar-tuko da. Lasaia da, eta haurrekinjolasean ibiltzeko modukoa. Par-kea ere bertan dago, udaletxea-ren aurrean. Eta alboko eraikine-an, eguzki erlojua ikus daiteke.Etorritako bidetik egingo da

Alegiarako bidea. Herrira iriste-rakoan, ordea, San Juan kaletikjaitsi beharrean, Oria ibaiaren er-tzeko pasealekutik pasako da.Tartean, herriak duen puntu xar-magarrienetako bat dago, zubizaharra. Udaletxearen atzeko al-deko arkupetik pasa, eta Larraitzauzora doan errepidea gurutza-tuta Kale Beherara iritsiko da,ibilbidea bertan amaituz. Atse-den hartzeko toki paregabeadago.

Alegiako zubi zaharra eta udaletxea ezagutu beharreko eraikinak dira, eta ibilbideak ematen du horretarako aukera. E.M.

Ikaztegietako zubira iristean, eliza eta udaletxea ikusi ahal izango dira. I.U.

Alegiako Kale Beheran bukatzen da tren geltokian hasitako ibilbidea. I. U.

Alegiako trengeltokian hasten da ibilbidea eta Kale Beheran bukatu

04 ALEGIALDEA IBILBIDEAK 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a

Page 5: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

«Bertso eskoleinola hala eutsidiegu, bainaaisialdian eragindigu gehienbat»

HARITZ MUJIKAHARITUZEKOKOORDINATZAILEA

Zer moduz joan da aurtengoikasturtea?Nahiko desberdina izan da besteikasturteetatik. Bertso eskolenikasturteari nola hala eutsi ahalizan diogu, baina aisialdikoekintzetan eragin digu gehien-bat. Aurtengo ikasturteak hutsu-ne hori izango du.Klaseekin nola egin duzue au-rrera?Haurren taldeei begira, asteroazalpen bideo bat grabatzennuen, eta ordubeteko saiotxo batproposatuz bideoa bidali eta horiegiteko beharrezko materiala es-kaintzen nien. Eta helduagoentaldeekin, berriz, bideo dei bidezegin ditugu bertso eskola saioak,eta bi formak erabiliz nahikoondo funtzionatu dugu egiaesan; umeen kasuan, askatasunosoa izan dutelako aste osoan ze-har nahi zutenean haien saioaegiteko, eta helduen kasuan, be-rriz, beharrezkoa zutelako besteikaskideen parte hartzea eta la-guntza. Oztoporik badu horrela ari-tzeak?Aurrez aurreko klaseetan emai-tza unean ikusten da, progresioaere astero baloratzeko aukeradaukazu eta etxetik hori oso zaila

da. Bat-bateko jardun hori difu-minatu egiten da, eta etxeanpentsatzeko denbora gehiagohartzen dute. Beraz, bat-bateko-tasun hori galdu egiten da, etahori bai dela oztopo bat bertsoeskolen kasuan. Horrez gain,ikasleekin aurrez aurre egonezin izanak, konfiantzari eragi-ten dio, harreman humanoarieragiten dio eta motibazioari erezer esanik ez. Azken finean, ikas-leak taldean sentitzen dira gus-tura, talde giro bikaina daukagueta horren faltak ikasleei motiba-zioan zuzenean eragin diela, ne-gatiboki.Zein aisialdi ekintza utzi be-har izan dituzue bertan behe-ra?Esate baterako, martxo amaiera-rako bertso eskoletako ikasleenasteburu pasa geneukan aurrei-kusita. Ondoren, maiatzean,Harituz eguna ospatu nahi ge-nuen, eta baita Gipuzkoako ber-tso eskoletako umeen egun pasaere. Horrez zain, ekainaren 12anLarraulen egitekoak ginen ber-tso jarrien afaria bertan beherautzi behar izan dugu. Eta ikas-turte amaierako saioak ere ezdira egingo.Hurrengo urtera begira, ikas-

leak bertso eskoletan apunta-tzera animatu nahi dituzue. Apuntatzen diren haurrak inte-res propioz apuntatzen dira. Osotalde anitzak dauzkagu, bai ge-neroari, bai hizkuntza mailari,haur kopuruari eta baita zaleta-sunei begira ere. Horrek oso tal-de berezi eta politak sortzea era-giten du. Egia esan, eskolan etaeskolaz kanpoko jardueran baz-tertuta edo sentitzen diren ikasleaskok, bertso eskolan topatzendute euren lekua eta hori gure-tzat oso pozgarria da. Hor irabaz-ten du zentzua bertso eskolen fi-losofiak.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a

Ikasturteaamaitzerako,datorrenaprestatu beharZabalik da Harituz TolosaldekoBertsozale Taldeak antolatzen dituenbertso eskoletan izena emateko epea;ekainaren 19a izango da azken eguna

Irati Saizar Artola

Harituz jarri da dagoeneko hu-rrengo ikasturteari begira. Ber-tso eskolako talde eta ordutegiakantolatzen hasiak dira, eta zaba-lik dute izen-emate epea. Ekai-naren 19a izango da apuntatzekoazken eguna. Deialdia 10 eta 16urte bitarteko ume eta gaztetxoeibideratu diete bereziki, bainabertsolaritzarekiko interesa du-ten beste adinetako ikasleak ereizena ematera gonbidatu nahiditu Harituzek.

Bertso eskoletan izena emanahal izateko bi modu jarri dituz-te: [email protected] hel-bidera mezu bat bidalita, edotaikastetxe eta udaletxeetatik bi-daltzen ari diren izen-emate fi-txa Internetez beteta.Izena eman duten ikasleekin

Harituzeko arduraduna jarrikoda harremanetan, taldeak anto-latu eta ordutegiak ikasleen egu-nerokora egokitu ahal izateko. Amaitzear den ikasturtean 60

ikasle inguruk parte hartu duteeskualdean osatu diren bertso

eskoletan, bederatzi herri eta ha-malau taldetan banatuta.«Amaitzen ari den ikasturtearenbalorazioa oso positiboa da.Kuantitatiboki zein kualitatibo-ki aurrerapauso handia egin du-gula uste dut eta datorren ikas-turtean ere joera horri eustea dahelburua», aipatu du Haritz Mu-jika Harituzeko koordinatzaile-ak. Bertso eskolek ikasleengan di-

tuzten onurak kontuan hartu be-harrekoak direla uste du Muji-kak: «Bertso eskoletan sortzen

den talde giroa eta laguntasunharremana berezia da eta horiinteres eta ezaugarri oso desber-dinetako ikasleak elkartzeak era-giten du. Bertso eskoletan guz-tien ahotsa entzuten da eta de-nek topa dezakete euren lekua».Horrez gain, bat-batean sortze-ak, euskararekin etengabe jola-sean aritzeak eta kantatzeakhaur eta gazteei «sekulako moti-bazioa» pizten diela aitortu dueta ikasle guztiek «aurrerapausohandiak» egiten dituztela den-bora tarte laburrean.

Tolosako bertso eskolako ikasleak, 2018ko irudi batean. I. G. L.

I. S. A.

Eskualdeko herrietan Harituzekantolatzen dituen bertso eskolakkudeatzeaz arduratzen da, bes-teak beste, Haritz Mujika (Astea-su, 1995). Koronabirusa dela eta,ikasturte amaiera hankaz gorajarri zaie, baina, hala ere, prestdira hurrengo ikasturteari ekite-ko.

Itsulapikoakjarri dituzteeskualdekohainbat saltokieta tabernatan

I. S. A.

SOS Arrazakeriak eta Tolosalde-ko mugimendu feministak dirubilketa bat abiatu dute, egoerazaurgarrienean dauden etxekoemakume langileei laguntzaekonomikoa eman ahal izateko. Diru bilketa egiteko finantza-

keta kolektiboa abiarazi dutegofundme.com webgunearenbidez, batetik. Eta bestetik, es-kualdeko hainbat saltoki eta ta-bernatan itsulapikoak jarri di-tuzte bakoitzak bere ekarpenaegiteko.

ITSULAPIKOAK NON?

Lizartza.Amezketa.Ametza taberna.Altzo.OstatuaAlegia.Aikur belardenda eta farma-zia.Ikaztegieta.OstatuaAduna.UztartzaAlkiza.OstatuaIbarra. Ibarburu janari denda, Maikuokindegia, Lejeune farmazia, Zu-biaurre taberna eta Goxobi denda. Berrobi. Iturriza janari denda.Berastegi.Denda berri. Anoeta.Irura.Villabona.Zizurkil.Txindoki taberna, Ogi Zuriokindegia eta Ogi Berri. Tolosa.Hiru taberna, Marcel, ErreBerri (San Frantzisko), Ogi Berri (SanFrantzisko), Ross liburudenda, Para-farmazia (San Frantzisko)San Francisco fruta-denda, ZabalaKafeak, La Vasconia, La Hureta fru-ta-denda, Xirimiri taberna, Dizdiratindategia, Samaniego lokutorioa,Super Eko, Soronea, Elena Varelaile-apaindegia eta Korreo kaleko lo-kutorioa.

Page 6: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

Eneritz Maiz Etxarri Altzo

Altzoko Ostatuaren ardura hartudu Alegian bizi den, eta billabo-natarra den Jokin Zabalak. Ibil-bide oparoa du egina sukaldari-tzan, eta ilusioz hasi du Altzokoproiektua. Hasieratik herritarrekerantzun «oso ona» eman diotelaaitortu du. Orain, joan nahi iza-tera, erreserba egitea komeni da.Martxo hasieran hartu ze-nuen ostatuaren ardura, bai-na koronabirusak behar beza-lako hasiera oztopatu dizu.Horrela izan zen. Inaugurazioaegin eta martxoaren 7an jarri ge-nuen martxan, eta 14an utzi eginbehar izan genuen. Nola eragin dizue?Astebete bakarrik egin genuen,baina oso ondo hasi ginen. Lanaondo zihoan, eta oraingo hasieraguztiz ezberdina izan da. Mugakditugu zerbitzua eskaintzeko,baina zortea dugu altzotarrekineta inguruko herrietako jendea-rekin. Oso ondo ari dira porta-tzen gurekin. Pixkana hasi garalanean.

Nolakoa izan da berriz mar-txan jartzea?Pixkanaka joan gara. Lehendabi-zi terrazarekin bakarrik hasi gi-nen, eta orain jada jatetxearekinere hasita gaude.Hamar urterako kontratuaegin duzu Altzoko Udalare-kin. Gogotsu zaude?Bai. Bi urte izango dira proiektuhonen zain nengoela. Ilusio han-diarekin eta gogoarekin. Lekuazoragarria da, eta aukera askoditu.Ezagutzen zenuen aldez au-rretik?Bai. Gaur egun Alegian bizi naiz,eta horregatik ilusio bikoitzanuen.Zer eskaini nahiko zenuke?Altzoko Ostatuak hiru zutabe di-tuela esan beharra dago. Bat databerna eta jatetxea, eta gero ber-tako produktuen salmenta etainformazio turistikoaren puntuadaude. Oraingoz, poliki bada ere,terraza eta jatetxearekin hasigara. Ea laster hasteko moduangaren bertako produktuak direnesneki eta baratzeko produktue-

kin. Puntu turistikoarena mu-rriztuta dago, oraingoz. Guk bul-tzada bat eman nahi diogu, probintziako jendeak eta baitakanpotik datozenek ere Altzoezagutu dezaten. Eta zein aukera izango ditu-zue?Astean zehar eguneko menua es-kainiko dugu, eta asteburuetanmenuaz gain karta ere izango da.Karta oraingoz ez dugu, %50are-kin baino ezin dugu lan egin, etapixkana goaz. Tabernan, terra-zan eta jangelan plater konbina-tuak, anoak eta ogitartekoak ja-teko aukera dago. Zabala da es-kaintza, baina poliki joan nahidugu zabaltzen.Eta zein motatako sukaldari-tza dastatu ahalko da?Nahasketa bat izango da, bainaoinarrian sukaldaritza guztiztradizionala du. Platerean aur-kezterakoan osagai batzuk origi-nalak eta landutakoak izangodira.Orain erdiarekin ari zarete.Jangelak zenbatentzako le-kua eskaintzen du?

50 pertsonentzako tokia du, etaorain erdiari bakarrik eman ahaldiogu zerbitzu. Tabernan erebada aukera, berez bost mahaiditu, baina orain bi. Eginak dituzu sukaldaritzaikasketak.Bai, hori da nire alorra. Bertakoproduktuekin lan egin nahi dut,eta azken finean, ahalik eta on-doen kozinatu.Ibilbidea egina duen sukalda-ria zara, gainera.Bai, duela 30 urte hasi nintzen.Donostiako eskolan ikasi nuen,eta zortea izan dut. Leku askotanaritu naiz lanean, eta esperien-tzia handituz joan naiz. Betida-nik gustatu izan zait sukaldari-tza, pasioz bizi dut. Bidea samu-rra izan da, eta disfrutatuz egindut.Nolatan heldu zenion sukal-daritzari?Donostian Ekonomia eta Enpre-sa ikasketak egiten ari nintzen,eta sentitzen nuen ez zela guztiznik nahi nuena. Halako bateansukaldaritzako eskolara ingura-tu nintzen, eta aukerak nituela

E. MAIZ

«Oinarriansukaldaritzaguztiz tradizionalaizango du»JOKIN ZABALASUKALDARIA

Altzoko Ostatuko arduradun berria daJokin Zabala sukaldaria. Koronabirusakjatetxea ireki eta lehen astean harrapatubazion ere, berriz gogotsu ekin dio lanari.

06 ALEGIALDEA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a

ikusi nuen eta eginiko ikasgaiaskok balio zidatela. Interesga-rria iruditu zitzaidan eta aldatuegin nuen ikasketez, eta hortxepiztu zitzaidan harra.Gero praktikak egin beharkozenituen...Bai, eta zorte izugarria izan dut.Lehenengo praktikak egiteraZuberoa jatetxera joan nintzen,eta bertan Hilario, Joxe Mari etaEusebio Arbelaitz anaiekin egonnintzen urte luze batez. Oso-osogustura. Bertan ikusi nuen Hila-rio Arbelaitzek zein tratamenduematen dien bai jakiei eta baitaprofesioari ere. Liluratuta gera-tu nintzen. Hortik aurrera ikas-ten jarraitzea izan zen nire as-moa. Eta nondik ibili zara?Zuberoatik Arzak jatetxera joannintzen, eta jarraian Guardianaritu nintzen. Gero Frantziaraegin nuen salto, Marsella etaKosta Urdina ingurura, eta hiruurtez Parisen ere aritu nintzen.Iruñera bueltatu nintzen ondo-ren, hiru bat urterako, eta geroMadrilen aritu nintzen.

Page 7: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko ekainaren 4a @TOLOSALDEAKIROL

Tolosaldea traineruko arraunlariak, astearte arratsaldean, San Pedroko klubaren zulogunean entrenatzen. ATARIA

Bost aste falta dira

Imanol Garcia Landa

Emakumeen Traineruen Elkar-tearen liga, ETE liga, uztailaren11n hasiko da, Pasaian. «Esperodugu egun horretan hastea liga,eta aurretik ezer ez gertatzea bizidugun egoera berezi honekin»,esan du Sabino Alijostesek, Tolo-saldea Arraun Klubeko (TAK) le-hendakariak. «Bilerak egin ditu-gu eta nahiko lotuta dago dena».Hirugarren urtea izango da

TAKeko Tolosaldea trainerua-rentzat ETE ligan. Aurten bede-ratzi traineru izango dira lehian,iaz egon ziren Hernani eta Colin-dres ez baitira aterako, eta hama-bi estropada egitea aurreikustenda. Horretarako bost eremu ze-haztu dira: Pasaia, Getaria, Ge-txo, Castro Urdiales eta Santan-der. Pasaian izango da lehenen-go estropada, eta azkena CastroUrdialesen, abuztuaren 30ean.Hain justu, uztailean lau estro-pada jokatuko dira eta abuztuanbeste zortziak. Liga balekoa izateko gutxienez

zortzi estropada jokatu beharkodira. «Dena lotuta dago, baina li-gan sartuta gaudenean, talderenbatean infekzioren bat sortzenbada, agian ezingo dira pare batestropada egin», esan du Alijos-tesek. Izan ere, hainbat osasunneurri hartu beharko dituzte ki-rolariek jardunaldi bakoitzean.Esaterako, estropada egingo denlekura autoetan edo autobuseanjoaterakoan maskarak eramanbeharko dituzte, tenperaturahartuko zaie, eskuak garbitu, etatrainerua eta arraunak desinfek-tatu beharko dira. Eusko Tren eta Eusko Label li-

getan ez bezala, ETE ligan testakegitea ez da derrigorrezkoa izan-go. «Norbait sintomak izatenhasten bada, orduan talde ho-rrek bere testak eta bere berro-geialdia egin beharko du», esandu Alijostesek. TAKen ez duteoraingoz aurreikusten testak egi-tea.Igoerari dagokionez, iaz beza-

la izango da: ETE ligako lehen bisailkatuek parte hartuko duteeta Eusko Tren ligako azken sail-katuak. Beste bi estropada egin-go lirateke, eta horietan erabaki-ko da hurrengo urtean EuskoTren ligan egongo den trainerua.Estropada horietan testak egin

beharko dituzte ere ETE ligatiksailkatzen diren bi traineruko ki-deek. Liga egin ahal izateko, «seku-

lako lana» egin dela esan du Ali-jostesek. «Ez da erraza gertatuden egoera guztiarekin. Ez da ba-karrik denboraldia atera behardela eta listo, bilera asko izandira, guk egin ditugunak, KAE li-gakoak Eusko Jaurlaritzarekinegindakoak eta beste hainbat».Hain justu, estropada eremuakzeintzuk diren zehaztea izan dapuntu garrantzitsuenetako bat.«Talde bakoitzak izango du berelekua, hortik ezingo da mugitu,bakarrik uretara joateko etabuelta. Segurtasun neurriak osozorrotzak dira, eta horiek denakantolatzeko leku aproposak lotubehar izan dira. Izan ere, taldeasko izango gara: KAE 1 eta KAE2 ligetatik hamabina, eta gureanbederatzi». Alarma egoeran zehar bi

arraunlari berri sartu dira Tolo-saldea traineruan: Itsaso Aran-buru tolosarra, Hernaniko trai-neruan zegoena, eta Carol Garcia

trintxerpearra. Azken hau SanPedro klubeko azpiegituretanentrenatzen zuen, Tolosaldeatrainerukoak bezala, eta taldeansartu zitekeen eskatu zuen. «Bes-te guztiak harrobikoak dira»,esan du Alijostesek. «Talde askoibiltzen ziren nahiko normal, etagero azkeneko momentuanekartzen zituzten galiziarrak, va-lentziarrak edo kataluniarrak,eta plus horrekin maila igotzenzuten. Aurten hori egitea zaila-goa dute, izan ere, etortzekotandenboraldia hasita izan beharkoluke, Katalunian, adibidez,oraindik lehenengo fasean dau-delako».

ASTELEHENEAN, URETARA«Oso pozik» hartu dute arraunla-riek ETE ligaren egutegia zehaz-tuta dagoela jakitea. «Zurrumu-rru asko entzun dira berrogeial-dian eta azkenean ofizialtasunhori iristea pozgarria da eta hel-buruak jartzen laguntzen dizu»,esan du Malen Oiarzabal Tolo-saldea traineruko arraunlariak.«Entrenatzen ari ginen, baina

ezjakintasun baten barruan.Egun bat eta leku bat jartzea mo-tibazio oso handi bat da». Astelehenean, fase aldaketa-

rekin batera, uretaratzeko auke-ra izango dute. Konfinamen-duan zehar pixkanaka lortu di-tuzte taldeko kide guztientzakoergometroak, eta astearte arra-tsaldean joan ziren lehenengo al-diz San Pedro klubeko azpiegitu-retara entrenatzera. «Patxi Fran-ces entrenatzailearekin hasiginen zulogunean arraunketaberriro gureganatzen», esan duOiarzabalek. «Hor hasi gara es-kuak moldatzen eta ipurdiakohitzen, baina arraunarekin uraukitzearena dagoeneko bestesentsazio bat da».Urduri joan ziren lehenengo

entrenamendu hori egitera Pa-saiara. «Gure sentsazioa zen Pa-txi ezagutzera joan ginen egune-an bezalakoa, urduritasun hori.Iritsi ginenean, emozioa, urduri-tasuna, baina oso gustura. Sen-tsazio onekin bukatu genuen,ikusita ergometroan egindakolan hori guztia uretan nabaritzen

zenuela, indar eta erresistentziapuntu bat hor zegoela», esan duOiarzabalek. «Oso pozik bueltatuginen Pasaiatik, denak irribarrebatekin». Orain irrikan daudeuretara sartzeko. «Uste dut sen-tsazio arraroak izango direla ha-sieran, baina pixkanaka buelta-tuko gara». Zaila izango da jakitea traine-

ru bakoitzaren maila zein izangoden behin liga hasterakoan.Urruti geratzen dira neguanegindako estropadak. «Orduanoso sentsazio onak izan geni-tuen, ontzia oso solte zihoan, etaberriro puntu horretara iritsi etahori hobetzeko esperantzarekingaude», esan du Oiarzabalek.Beste traineruak nola egongo di-ren jakitea ez dela posible dio:«Lehen gutxienez uretan entre-natzen ari zinela ikusten zenuenondokoa nola zihoan, bainaorain ez dakigu. Gure aldekodugu ia denak etxekoak garela,iazko bizkar hezurra manten-tzen dugula, eta ez dugula kan-potik etorriko zaigun errefortzuedo taldekiderik. Horrek ustedut indar puntu bat emango di-gula, baina beti ere aurkariak gu-txietsi gabe». Aurten ez dute Tolosaldea

trainerukoek aurkezpenik egin-go, ez dutelako horretarako au-kerarik, osasun neurriak direlaeta. «Hemendik hogei eguneta-ra-edo aterako ditugu orri ba-tzuk eta utziko ditugu udaletxee-tan, elkarteetan, taberna batzue-tan... Bertan azalduko dirataldeko arraunlariak, eta ligakoegutegia jarriko dugu», azaldudu Alijostesek. «Horrekin gutxie-nez arrauneko giro pixka bat sor-tu nahi dugu eskualdean».

ETE liga uztailaren 11n hasiko da eta guztira hamabi estropada izango dira jokoan, lau uztailean eta zortziabuztuan; Tolosaldea traineruko arraunlariak irrikan daude datorren astean uretan entrenatzen hasteko

Arratzain futbol zelaia

Billabona Fke

Billabonaf.k.e

JARRAI GAITZAZUE

Page 8: JON MIRANDA Bi artista eta hiru aste, Sormenaren Kabian · Lana Garbiketa.Tolosako Garbiketa en-presa batek, gizonezko bat behar du garbiketa lanetan jarduteko. Ezin-besteko baldintzak:

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2020KO EKAINAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

BABESTUTAKO EDUKIA

«Loreenmunduansartzeko aukeraeman zidan»MAITANE ALONSOFRAISORO ESKOLA

Zergatik aukeratu zenuenLanbide Heziketa?Loreen mundua dut gustuko etahorri begirako ikasketak burutunahi dituen, eta hemen inguruan,Fraisoro da aukera hori eskain-tzen duen bakarra. Zer moduz Erasmus esperien-tzia? Non egon zinen eta zer-tan? Zer eman dizu?Erasmuseko esperientzia oso onaizan zen. Urteak pasata, kontura-tzen naiz zein zorte ona izan nueneta esperientzia hartzeko aukeraeman zidala. Momentuan bertanez zara konturatzen, baina kan-poko jendearekin zure sektoreanlana egitea oso baliagarria da;ideiak ematen dizkizu, lan egite-ko modu berriak ikusi ahal ditu-zu... Etorkizunean erabili ditza-kezun esperientziak dira. ItaliakoPistoyan egon nintzen, lore-sal-tzaile bezala, loradenda batean. Zer bide hartu duzu beka amai-tuta? Baliagarria izan zaizu? Erasmusetik etorri eta gero, curri-culum on bat prestatu nuen, etalan bila hasi nintzen, zorionez mo-mentuz, loreen munduan ibilinaiz hainbat enpresatan. Zer esango zenuke Lanbide He-ziketari buruz? Gustura zaudeegindako aukeraketarekin etalortu duzunarekin?Baliagarria izan zen niretzat etaikasketak egin eta gero forma-tzen jarraitu dut hainbat ikastaroeginaz. Mundu honetan hastekoaukera eman zidan Fraisorokoprestakuntzak.

«Ikasitakoa lan munduraeramateko aukeraeman zidan»MAIALEN GONZALEZINMAKULADA IKASTETXEA

Zergatik aukeratu zenuen Lan-bide Heziketa egitea? Betidanik gustuko izan dut espa-rru hori. Gure gizartean beharrakalde guztietatik sumatzen direlauste dut eta behar horiei erantzu-na emateko aukera izatea zoraga-rria iruditzen zait. Gainera, per-tsonei zuzendutako lanak/lagun-tzak/egokitzapenak garatzeafuntsezkoa da zailtasunak dituz-ten pertsonei beraien bizi kalita-tea hobetzen laguntzeko. Zer moduz DUAL prestakun-tzan?Oso ondo! Nire lehengo esperien-tzia Katealegaian izan zen, lantxertatzaile bezala. Esperientziaoso polita eta interesgarria irudi-tu zitzaidan, izan ere, ikasten arinintzen edukiak lan munduanpraktikan jartzeko aukera parega-bea eman zidaten bai Inmakula-da ikastolak eta baita Kateale-gaiak ere. Urtebeteko epea emanzidaten DUALa burutzeko eta epehorretan nire zeregin nagusienabertara etortzen ziren langileeiharrera eta elkarrizketak egiteaizan zen.Gureak-en aritzen zara orain,zer moduzko esperientzia iza-ten ari da? Bikaina. Gureak enpresan lan-postu berri bat sortu zuten etanorbait behar zuten hori betetze-ko; Inmakulada izan zen enpresaeta nire artean zubi-lanak egin zi-tuena. Aukeraketa prozesura bi-dali zidaten eta aukeratua izannintzen. Zer moduz lanean? Gustura alzaude zure lanpostuarekin?Ikasitakoak balio izan dizu?

Hasieran atsedenetako zaintzakegiten nituen eta gaur egun, Bide-an programako arduraduna naiz. Noski ikasitakoak balio izan dida-la, baina erakunde, enpresa... ba-koitzak lan egiteko era desberdi-nak ditu eta zu zara lanera egoki-tu behar zarena. Ikasi duzunguztia beraien metodologia erabi-liz nola azalarazi dezakezun ikusibehar duzu. Zerbait gehiago ikasi beharizan duzu?Nire esparruarekin zerikusia dau-katen ikasketak gauzatzen jarrai-tu dut. Azkeneko lorpena, zeinuhizkuntzako B1-a izan da. Lanbide Heziketak eskaintzenduen formazioa gomendatukozenuke? Lan bokazionala dela uste dut,baina bai, esparru hau gustukoabaduzu... aurrera!

«Irakasleekikotratua askosezgertuagokoa da»JOEL WEPSIECPEÑASCAL FUNDAZIOA

25 urte ditu Wepsiec-ek. Elduai-nen bizi da eta duela zortzi urteoinarrizko Lanbide Heziketaegin zuen Peñascal fundazioan,galdaragintzako zikloan. Zeini gomendatuko zeniokeLanbide Heziketa egitea etazergatik? Ikastea gehiegi gustatzen ezzaienei gomendatuko nieke.Irakasleekiko tratua ez da esko-lan izan ohi den bezalakoa, as-koz gertuagokoa da. Zein da zure esperientzia?Oso gertuko tratua ematen duteeta irakasleak ez dira eskoleta-koak bezala, tratua oso desber-dina da. Nik oso esperientziaona izan nuen eta oso gusturaegon nintzen. Irakasleek entzu-ten dakite eta niri asko lagundudit horrek. Nolakoak dira Peñascalekoeskolak?Eskolan eseri eta irakasleari en-tzuten egon behar da, baina he-mengo esperientzia bestelakoada. Peñascaleko funtzionamen-dua bestelakoa da; denbora

gehiena praktikatzen ematenda, teoria lantzen baino gehia-go. Nirea bezalako perfila dute-nentzat askoz hobea da. Bi urte eman zenituen Peñas-calen, eta ondoren praktikakegiteko aukera izan zenuen,ezta?Bai horrela da. Zikloa bi urteta-koa da, praktikak barne. Ikaske-tak bukatuta Lizartzako enpre-sa batean praktikak egiteko au-kera izan nuen eta behinbukatuta bertan lanean jarrai-tzeko aukera izan nuen. Urte etaerdiz aritu nintzen bertan lane-an eta beste enpresa batean, Bo-robilen, lanean aritzeko aukerasortu zitzaidan gero. Bost urtearitu naiz bertan peoi bezala etaoraindik bertan jarraitzen dut,baina lehen mailako ofizialenkategoria daukat orain. Bestalde, Peñascali esker es-

kolan atera ez nuen DBHko titu-lua ateratzeko aukera izan dut.Ikasten jarraituko banu, titu-luak aukera ematen dit erdimailako ikasketak egiteko.